
61. zk., 2025eko martxoaren 28a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (342 KB - 33 orri.)
- EPUB (356 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
1393
AGINDUA, 2025eko martxoaren 18koa, Jaurlaritzaren lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez 2025eko ekitaldiko musika-jarduera profesionaletarako dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten baita.
Arte- eta kultura-alorreko jarduerei loturiko eskumenak eta haien zabalkundeari dagozkionak Kultura eta Hizkuntza Politika Sailari dagozkio, hala xedatuta baitago Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuan.
Bestalde, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 26ko 389/2024 Dekretuaren 12. artikuluaren arabera, Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako Zuzendaritzari dagokio dekretu honen 4. artikuluan musika, arte eszeniko, liburu, ikus-entzunezko, ikusizko arte eta kultura- eta sormen-industrien arloetan ezarritako eginkizunak betetzea.
Zuzendaritza horrek, bere eskumenen esparruan, egokitzat jotzen du musika-jarduera profesionala babestea, musika ekoizteko, sustatzeko eta zabaltzeko proiektuei dirulaguntzak emanez; horretarako, honako laguntza-modalitate hauek aurreikusten dira: partituren edizioa, musika-ekoizpena eta sektore-garapena. Bestalde, Zuzen-Zuzenean zirkuituaren modalitatearen bidez, musika-aretoek tokiko musika-eszenan duten inplikazioa aitortu nahi da, eta tokiko musika-taldeen presentzia sustatu. Era berean, musika-zikloen modalitatearen bidez programazio estilistikoaren eskaintza askotarikoa eta egonkorra sustatu nahi da.
Horrekin guztiarekin, balio-kate osoa indartu nahi da, sorkuntzatik erakustaldira eta kontsumora arte, musikarien lana eta enpresen eta programazioaren egonkortasuna babestuz. Hori guztia kulturaren ikuspegitik ez ezik, merkataritzaren ikuspegitik ere egin behar da, musikariek beren lana aintzatetsi dezaten merkatuak zabalduz, publiko berriak sortuz eta fidelizatuz eta, horrela, herrialdeko musika-jardueraren finantzaketa eta bideragarritasuna areagotuz.
Era berean, agindu hau Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren 2025-2028 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren barruan dago. Jaurlaritzaren lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2025eko otsailaren 27ko Aginduaren bidez onartu zen, eta aipatutako sailaren webgunean argitaratu.
Ondorioz, honako hau,
EBAZTEN DUT:
I. KAPITULUA
ARAU OROKORRAK
1. artikulua.– Xedea, modalitateak eta proiektuak garatzeko epea.
1.– Agindu honek 2025eko ekitaldiko musika-jarduera profesionaletarako dirulaguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten du.
2.– Dirulaguntza horien gehieneko zenbateko osoa 1.000.000 eurokoa da. Zenbateko hori ondorengo modalitateen artean banatuko da; kasu bakoitzean aipatutako deialdiaren kapituluan azaltzen diren jarduera motaren, sartzeko baldintzen eta balorazio-irizpideen arabera:
a) Partituren edizioa: 55.000 euro (II. Kapitulua).
b) Musika-ekoizpena: 550.000 euro (III. Kapitulua).
c) Sektore-garapena: 160.000 euro (IV. Kapitulua).
d) Zuzen-Zuzenean zirkuitua: 160.000 euro (V. Kapitulua).
e) Musika-zikloak: 75.000 euro (VI. Kapitulua).
3.– Diruz lagunduko diren proiektuen garapenerako, onartutako gasturako eta justifikaziorako epea honako hau izango da:
a) Partituren edizio-modalitateak, musika-ekoizpena eta sektore-garapena: 2025eko urtarrilaren 1etik 2026ko azaroaren 10era.
b) Zuzen–Zuzenean zirkuituaren eta musika-zikloen modalitateak: 2025eko irailaren 1etik 2026ko abuztuaren 31ra.
2. artikulua.– Dirulaguntzak emateko prozedura.
1.– Agindu honetan aurreikusitako dirulaguntzak lehiaketa bidezko norgehiagoka-prozeduraren bidez ebatziko dira, eta, horretarako, modalitate bakoitzerako aurreikusitako balorazio- eta banaketa-irizpideak eta 12 artikuluan ezarritako prozedura aplikatuz, eskabideak baloratu eta dirulaguntzak banatuko dira, deialdiari esleitutako kredituak agortu arte, hala badagokio.
2.– 12.5 artikuluan aurreikusten den bezala, balorazio-batzordeen txostenak ikusita, deialdia kudeatzeko organoak egin beharreko behin betiko ebazpen-proposamenek modalitateen arteko zenbatekoen eskualdaketa jaso ahal izango dute.
3. artikulua.– Dirulaguntza jaso ahal izateko baldintza orokorrak.
1.– Modalitate bakoitzerako ezarritako beste baldintza batzuk alde batera utzi gabe, agindu honetan deitutako dirulaguntzen onuradun izan ahalko dira honako baldintza orokor hauek betetzen dituzten eskatzaileak:
a) Helbidea edo sozietate-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duen pertsona fisiko edo juridiko-pribatua duen pertsona pribatua izatea edo, bestela, aurkeztutako proiektua Euskal Autonomia Erkidegoan jaio edo bizi diren musikarien obrei dagokiena izatea edota % 75etik gorako euskarazko errepertorioa izatea.
b) Jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta emanda egotea Agindu honen I. eranskinean zerrendatutako epigraferen batean, lehiatzen den modalitatearen arabera.
c) Egunean izan behar dira zerga-betebeharrak, Gizarte Segurantzaren ordainketak eta dirulaguntzak itzultzeagatiko betebeharrak, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legean eta zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bete direla egiaztatzeari buruzko Ogasun eta Finantzetako sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. eta 7. artikuluetan ezarritakoaren arabera.
2.– Artikulu honetako 1. paragrafoan ezarritako betekizun orokorrak eta modalitate bakoitzerako berariazkoak egiaztatzeko, 8. artikuluan adierazitako prozedurak edo agiriak aurkeztu beharko dira.
3.– Pertsona edo erakunde hauek ezin izango dira onuradun izan:
a) Herri-administrazio izaera duten erakundeak, horietako baten sektore publikoko kide badira, edo haien kapital sozialean, fundazio-ondarean edo gobernu-, administrazio- edo zuzendaritza-organoetan partaidetza nagusia edozein administrazio publiko edo instituzionalek, sektore publikoko erakunde batek, finantza- edo kreditu-erakunde batek badu.
b) Laguntza edo dirulaguntza publikoak eskuratzea eragozten dion zehapen administratibo edo penala duen eskatzailea, edo horretarako legezko debekuren bat duena, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistarik Gabeko Bizitzetarako Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 23.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, dagokion zehapenak ezartzen duen epean. Era berean, ezingo dituzte laguntzak edo dirulaguntzak jaso berdintasun-plan bat eduki behar duten enpresek, baldin eta Estatuko araudiaren arabera berdintasun-planik indarrean ez badute, ezta sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta horri aurre egiteko neurriak ezarri dituztela egiaztatzen ez duten 50 langile baino gehiagoko enpresek ere, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan Estatuko legeriak ezarritako baldintzetan.
c) Transen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeko otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikulua betetzen ez duen eskatzailea.
d) Europako Batzordeak aldez aurretik erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta merkatu bateratuarekin bateraezina dela, berreskuratzeko agindu baten mende dauden pertsonak.
e) Krisian dauden enpresak, krisian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-dirulaguntzei buruzko zuzentarauen definizioaren arabera (EBAO, C249, 31-07-2014). Termino hori Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 2. artikuluko 18. paragrafoan definituta dago.
f) Dirulaguntzen araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluaren 1, 3, 4 eta 5 paragrafoetan jasotako egoeraren batean dauden pertsonak edo entitateak.
4. artikulua.– Bideragarritasuna, aurrekontua, diruz lagun daitezkeen gastuak eta azpikontratazioa.
1.– Pertsona edo entitate eskatzailea proiektuaren gastu eta kudeaketa ekonomikoaren titularra eta arduraduna izango da, eta, hala badagokio, diruz lagundutako proiektuaren justifikazioarena, 15. artikuluan arautzen den bezala.
2.– Proiektuak ekonomikoki bideragarriak direla egiaztatzeko, aurrekontu orekatu bat aurkeztu beharko da proiektua garatzeko behar den gastu arruntaren eta gastu hori estaltzeko aurreikusitako diru-sarreren artean; deialdi honetan eskatutako zenbatekoa diru-sarrera horien artean sartuz.
3.– Herri-administrazio desberdinetatik datozen diru-ekarpenen guztizkoak ezin izango du aurreikusitako gastu-aurrekontuaren % 80 gainditu.
4.– Aurkeztu beharreko aurrekontuak irizpide eta baldintza hauek bete beharko ditu:
a) Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 30. artikuluaren esparruan, aurrekontuan jasotako eta justifikatu beharreko gastuek bat etorri beharko dute 1.3 artikuluan ezarritako aldian proiektua garatzeko behar-beharrezkoekin.
b) Gastuen aurreikuspena banakatuta aurkeztu beharko da, artikulu honetako 5., 6. eta 7. paragrafoetan aipatzen diren kontzeptuen tipologiaren eta mugen arabera.
c) Diru-sarreren atala honako bloke eta baldintza hauen arabera banakatu beharko da:
1.a.– Eskatzaileak jarritako diru-kopurua.
Pertsona fisiko autonomoen kasuan, ekarpen horrek, hala badagokio, aurrekontuan sartutako langileen gastua orekatu ahal izango du eskatzaileak zuzenean proiektuan egindako zereginen aldean, artikulu honen 7. paragrafoan ezarritako mugaren eta baldintzen arabera.
2.a.– Beste erakunde publiko edo pribatu batzuen ekarpen ekonomikoak, erreferentzia hauen arabera:
i) Pertsona edo entitate eskatzaileak eskaeraren xede den proiektua garatzeko kontratu edo dirulaguntza gisa jasotako zenbatekoak.
ii) Koprodukzio- edo lankidetza-araubideko proiektuen esparruan beste pertsona edo entitate batzuek zuzenean beren gain hartutako proiektuaren gastuak, 5. artikuluan adierazitako baldintzen arabera.
iii) Deialdi honetan egindako eskabide ekonomikoa. Eskabide horrek ezin izango du inoiz gainditu modalitate bakoitzerako aurreikusitako dirulaguntzaren gehieneko kopurua, ez eta artikulu honetako 3. paragrafoan aipatutako muga ere.
5.– Proiektuaren gastuen aurrekontuan kontzeptu mota hauek sartu ahal izango dira, beti ere a), eta b).4.a ataletan adierazitako mugekin, baita, pertsonal gastuei dagokienez, 7a) atalekoarekin ere.
a) Koordinazio edo antolaketa orokorra eta administrazio-kdueaketa: aurrekontu osoaren % 15, gehienez.
b) Zeregin edo gastu-kontzeptu espezifikoak, dagokion modalitatearen arabera:
1.a.– Partituren edizioa: – Berrikuspena; – Kopiagintza; – Edizioa; etab.
2.a.– Musika-ekoizpena: – Sorkuntza: konposizioa; sorkuntza-egoitzak – lankidetza; konponketak, entseguak, etab.; – Interpretazioa; – Aurreprodukzioa eta ekoizpen artistikoa; – Ekoizpen teknikoa; – Masterizazioa; – Nahasketak; – Edizioa eta fabrikazioa; – Lehen zuzenekoaren ekoizpena, etab.
3.a.– Sektore-garapena: – Proiektuaren diseinua eta gauzatzea: parte-hartzaileen lana; beharrezko materialak edo baliabideak; aurreikusitako azken produktuaren elaborazioa.
4.a.– Zuzen-Zuzenean zirkuitua: – Parte hartzen duten taldeen katxeak, 29.3.b) artikuluan adierazitako mugekin; – Ekoizpen teknikoa, aurrekontu osoaren % 20 gehienez (ez metagarria 5a) atalerako adierazitako ehunekoarekin -koordinazioa-).
5.a.– Musika-zikloak: – Cache eta parte hartzen duten musika-taldeen beste gastu batzuk; – Ekoizpen teknikoa; – Aurreikusitako jarduera paraleloen babes-gastuak.
c) Diruz lagundutako proiektua jakinarazteko eta zabaltzeko materiala, betiere emandako dirulaguntza justifikatzeko ezarritako gehieneko epearen barruan egin beharrekoa.
d) Pertsona fisikoek edo elkarte eskatzaileek egitura-gastu hauek sartu ahal izango dituzte proiektuaren aurrekontuan, hala nola entsegu-lokalaren alokairua, energia elektrikoa, bulegoa, txarteldegia, gestoria, dietak, etab.; betiere, jarduera garatzeko denborari dagozkionak.
6.– Ez da diruz lagunduko BEZ kengarriaren zenbatekoa, baldin eta pertsona edo entitate onuraduna zerga horren aitorpena egitera behartuta badago. Kasu horretan, gastu gisa egotz daitekeen zenbatekoa frogagirien zerga-oinarriari dagokiona izango da. Bestela, eskatzaileak kenkaria legez bidezkoa ez dela egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko du.
7.– Pertsona fisiko eskatzaileak edo, pertsona juridikoen kasuan, entitateko langile propioek egin beharreko zereginen langile-gastuei dagokienez, honako muga eta eskakizun hauek hartu beharko dira kontuan:
a) Gastu-tipologia horretarako gehieneko muga ezin izango da izan proiektuaren aurrekontu osoaren % 35 baino handiagoa, horren barruan artikulu honen 5a) paragrafoan adierazitako muga sartuta.
b) Aurrekontuan eta, hala badagokio, justifikazioaren azken balantzean, inplikatutako pertsonek egin beharreko zereginak zehaztu beharko dira, bai eta gastu hori kalkulatzeko erabilitako denbora- eta ekonomia-erreferentziak ere.
c) Dirulaguntzaren kasuan, gastu horiek honela justifikatu beharko dira:
1.a.– Onuraduna pertsona juridikoa bada: aurreikusitako zereginak garatzeko aldiari dagokion / dagozkion arduradunaren / pertsonen nominak.
2.a.– Onuraduna pertsona fisikoa bada: egindako lanei buruzko adierazpen pertsonala, autonomoen aseguruari dagokion altaren egiaztagiria eta, proiektua garatu bitartean, horri dagozkion ordainagiriak.
5. artikulua.– Koprodukzio- edo lankidetza-araubideko proiektuak.
Deialdi honen ondorioetarako, proiektu batean koprodukzioa edo lankidetza dagoela ulertuko da, baldin eta aurreikusten bada hura garatzeko aurrekontuan jasotako gastuen zati bat zuzenean bi pertsonak edo entitatek edo gehiagok hartu eta likidatuko dutela. Kasu horietan, eskabideek baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Proiekturako dirulaguntza eskaera bakarra aurkeztu ahal izango da, eta pertsona edo entitate eskatzailearen partaidetza ekonomikoak aurreikusitako gastuen aurrekontuaren % 25 izan beharko du gutxienez.
b) Proiektuaren memoria ekonomikoak eskaeraren xede den jardueraren aurrekontu osoa jaso beharko du, bertan parte hartzen duen pertsona edo entitate bakoitzak bere gain hartutako kontzeptuak eta kopuruak behar bezala banakatuta. Gainera, gainerako eskaera-dokumentuekin batera, parte hartzen duten alderdien artean egindako kontratua edo akordioa erantsi beharko da.
c) Dirulaguntzaren kasuan, gastu osoa gauzatu dela justifikatu beharko da, aurreikusitako koprodukzio-planaren arabera, eta hura egiaztatzen duten agiri guztiak aurkeztu beharko dira.
6. artikulua.– Beste dirulaguntza batzuekiko bateragarritasuna eta modalitateen artekoa.
1.– 4.3 artikuluan eta artikulu honetako gainerako paragrafoetan adierazitakoari kalterik gabe, deialdi honetako dirulaguntzak bateragarriak dira beste erakunde publiko zein pribatu batzuek helburu berbererako emandakoekin, betiere gainfinantzaketarik gertatzen ez bada. Gainfinantzaketarik badago, dirulaguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da, dagokion gehieneko mugaraino.
2.– Deialdiko edozein modalitatetan proiektu jakin bat egiteko dirulaguntzak ematea bateraezina izango da Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak proiektu berari emandako beste dirulaguntza batekin.
3.– Modalitate berean bateraezina izango da pertsona fisiko bati eta pertsona fisiko hori bigarrenaren benetako titulartasunaren zati den entitate juridiko bati aldi bereko dirulaguntza ematea.
4.– Bateraezina izango da eskatzaile berari dirulaguntza ematea Zuzen-Zuzenean zirkuituaren eta Musika-zikloen modalitateetan.
7. artikulua.– Eskabideak: epea eta moduak.
1.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
2.– Pertsona fisikoek, banako enpresaburuek edo autonomoek, eta pertsona juridikoek bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko dituzte eskabideak, artikulu honen hurrengo puntuan adierazitako helbide elektronikoetara sartuta.
3.– Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak, justifikazioak eta gainerako ereduak nola tramitatu behar diren azaltzen dituzten argibideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan daude ikusgai, honako helbide elektroniko hauetan:
a) Partituren edizioaren modalitatea: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0247336
b) Musika ekoizpenaren modalitatea: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0247337
c) Sektore-garapenaren modalitatea: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0247338
d) Zuzen-Zuzenean zirkuituaren modalitatea: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0247339
e) Musika zikloen modalitatea: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0247340
Eduki horiek eskuragarri izango dira Zuzenean-Administrazio egoitzetan ere, beti ere, aldez aurretik hitzordua eskatuta.
4.– Eskabidearen ondoko izapideak, bide elektronikoa erabiliz, hemen egin daitezke: https://www.euskadi.eus/nire-karpeta
5.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan identifikaziorako eta sinadura elektronikorako onartzen diren bitartekoak helbide honetan daude eskuragarri: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak
6.– Eskabidea eta ondorengo izapideak pertsona edo entitate eskatzailearen ordezkari batek egin ahal izango ditu. Horretarako, ordezkaritza Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Ahalordetzeen Erregistro Elektronikoan inskribatu ahal izango da, helbide honen bidez: https://www.euskadi.eus/ordezkariak.
7.– Pertsona edo entitate eskatzaileek nahi duten hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango dute eskabidea eta gainerako dokumentazioa. Halaber, eskatzaileak aukeratzen duen hizkuntza hori erabiliko da prozedura osoan, Euskararen erabilera arautzen duen 1982ko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluek xedatzen duten moduan.
8.– Eskabideak aurkezteak deialdi honetako oinarriak definitzen dituzten baldintzak espresuki eta formalki onartu direla adierazten du.
8. artikulua.– Betekizunen akreditazioa, ekarri beharreko dokumentazioa eta erantzukizunpeko adierazpenak.
1.– Nortasuna eta administrazio-betekizunak egiaztatzea.
Deialdi honen organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko ditu ondorengo informazioa, pertsona edo entitate eskatzailearen baimenik gabe:
a) Pertsona edo entitate eskatzailearen nortasuna.
Pertsona edo entitate eskatzaileak 7.6 artikuluan adierazitakoaren arabera jokatuz gero, dagokion legezko ordezkaritza-ahalordea aurkeztu beharko du.
b) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzea.
c) Jardueraren alta eta epigrafea(k) Jarduera ekonomikoen gaineko zergan,
Hala badagokio, aurreko b) eta c) puntuen egiaztapena 15.1 artikuluan aurreikusitako ordainketen unean ere egingo da. Hala eta guztiz ere, eskatzaileak berariaz uko egin diezaioke egiaztapen horiek egiteari; kasu horretan, dagozkion ziurtagiri eguneratuak aurkeztu beharko ditu.
2.– Erantzukizunpeko adierazpenak.
Dirulaguntzen araubidea erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 9.5 artikuluan ezarritakoaren arabera, erantzukizunpeko adierazpen bidez egiaztatuko dira honako betebehar hauek:
a) Xede bera duten eta bestelako administrazioei edo ente publiko zein pribatuei eskatutako eta, hala badagokio, haietatik jasotako dirulaguntzen, laguntzen, diru-sarreren edo baliabideen berri ematea.
b) Pertsona edo entitate eskatzaileak ez izatea dirulaguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratibo edo penalik, ezta horretarako legezko debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Indarkeria Matxistarik gabeko Bizitzetarako Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 23.2 artikuluan ezarritako zehapen eta debekuen arabera.
c) Pertsona edo entitate eskatzailean ez egotea otsailaren 28ko 4/2023 Legeak, trans pertsonen berdintasun erreal eta eraginkorrerakoak eta LGTB pertsonen eskubideak bermatzekoak, 82. artikuluan ezarritako inguruabarretako bat ere.
d) Entitatearen gobernu-organoak deialdian parte hartzea erabaki duela.
e) Eskabidean eta erantsitako dokumentazioan jasotako datuak egiazkoak direla eta laguntza hauen onuradun izateko indarrean den araudian ezarritako betekizunak konplitzen dituela.
3.– Proiektuari buruz aurkeztu beharreko dokumentazioa.
a) Modalitate guztietarako agiri komunak:
1.a.– Formularioak, euskadi.eus-en modalitate bakoitzerako eskuragarri dauden ereduaren arabera, behar bezala beteta, eduki honekin:
i) Pertsona edo entitate eskatzailearen jarduerari eta eskaeraren xede den proiektuari buruzko datu eta erreferentzia espezifikoak.
ii) Proiektuaren gastuen eta diru-sarreren aurrekontua: kalkulatzeko erreferentziak eta, hala badagokio, beste dirulaguntza batzuen aitorpena.
2.a.– Proiektuaren memoria edo dossierra, formatu eta eduki librekoa, eduki hauekin:
i) Proiektuaren xehetasunak: modalitatearen, helburuen, planteamendu tekniko eta artistikoaren, pertsona edo talde arduradunen datu espezifikoen eta garapen-plan xehatuaren arabera.
ii) Pertsona edo entitate eskatzailearen ibilbidea eta 2024an egindako jarduera.
3.a.– Hala badagokio, koprodukzio- edo lankidetza-araubideko proiektuak, 5. artikuluan araututakoaren arabera: proiektuan parte hartzen duten pertsonen edo entitateen arteko kontratua edo akordioa.
b) Modalitateen araberako dokumentu espezifikoak.
1.a.– Musika-ekoizpenaren modalitatea:
i) Eskaeraren xede den proiektuari buruzko soinu-artxibo (halakorik ezean, «online» erreferentzia aurkeztu beharko da, eta horren gainean puntuatuko da 25.1 artikuluan aurreikusitako a2 balorazio-irizpidea).
ii) Egile-eskubideei buruzko ziurtagiria edo aitorpena.
2.a.– Zuzen-Zuzenean zirkuituaren modalitatea:
i) Musika-ekitaldiak antolatzeko legezko lizentzia eta edukiera-erreferentzia.
ii) Eskatzailea aretoko gerentea ez bada: gerentzia horren egiaztagiria, eskatzaileari deialdi honen xede den musika-programazioa kudeatzeko emandako gaitasunari buruzkoa.
3.a.– Musika-zikloen modalitatea: zikloaren azken edizioan lortutako dirulaguntzen egiaztapena.
4.– Dokumentazioa aurkezteko formatua.
Eskabide-orriarekin batera, eta erabilitako bidea edozein dela ere, dokumentazio guztia euskarri elektronikoan aurkeztu beharko da, ahal dela, ezaugarri hauen arabera:
a) Deskarga daitezkeen modeloak erabiliko dira. Gainerako dokumentazioa, ahal dela, pdf formatuan aurkeztuko da.
b) Musika- edo ikus-entzunezko erreferentziak web helbide bat emanez aurkeztu ahal izango dira, kontsultatu ahal izateko, dagokion dokumentuan.
9. artikulua.– Deialdia eta emandako dirulaguntzak kudeatzeko organoa.
Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak kudeatzea, eta Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako zuzendaria izango da horien organo arduraduna.
Halaber, Zuzendaritza horrek diruz lagundutako proiektuen kontrola eta jarraipena egingo du, eta, horretarako, egoki iritzitako ikuskapenak egin ahal izango ditu, proiektua behar bezala gauzatzen dela bermatzeko. Ondorio horietarako, onuradunek eskatzen zaien dokumentazio eta informazio guztia eman beharko dute.
10. artikulua.– Eskaerak aztertzea, zuzentzea eta onartzea.
1.– Ikusten bada eskabidea onartzeko eskatzen den dokumenturen bat falta dela edo forma-akatsak daudela, edo balorazioa egiteko aurkeztu diren dokumentuetan akatsak daudela, hamar egun balioduneko epea emango zaio interesdunari akatsa zuzentzeko edo aurkeztu beharreko agiriak aurkezteko. Era berean, ohartarazi egingo zaio ezen, epe horretan zuzenketarik egin ez bada, eskabidean atzera egin duela ulertuko dela, aurrez jakinaraziko zaion ebazpen baten bidez, edo dagokion izapidea egiteko eskubidea galduko duela.
2.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68.4 artikuluan oinarrituta, eskabideren bat aurrez aurre egiten bada, pertsona edo entitate eskatzaileari eskatuko zaio zuzenketa elektronikoki aurkeztuz egin dezala, eta, horretarako, eskabidea aurkeztu den datatzat hartuko da zuzenketa egin den eguna.
3.– Zuzenketa-fasea amaitutakoan, organo kudeatzaileak aurkeztutako eskabideak eta dokumentuak aztertuko ditu, eta kasu bakoitzean egiaztatuko du deialdiaren baldintza orokorrak eta modalitate bakoitzaren baldintza espezifikoak betetzen diren. Ondoren, onartutako eta onartu gabeko proiektuen zerrenda egingo du, bai eta dagokion arrazoia ere, 12. eta 13. artikuluetan aurreikusitako balorazio- eta ebazpen-prozesuan txertatzeko. Nolanahi ere, jasotako eskabide guztiak ebatzi eta jakinaraziko dira, agindu honen 13. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.
11. artikulua.– Balorazio-batzordeak.
1.– Onartutako proiektuak aztertu eta baloratzeko, balorazio-batzorde bat eratuko da modalitate bakoitzerako. Kultura sailburuordeak izendatuko ditu, eta aldez aurretik argitaratuko dira EHAAn.
2.– Batzorde bakoitza honako hauek osatuko dute:
– Lehendakaria: Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako zuzendaria. Bera ez badago, batzordekide zaharrenak ordezkatuko du.
– Bokalak: bi eta bost pertsona artean, musikarekin lotutako profesionalen artean izendatuak, independenteak edo sektorea ordezkatzen duten Euskal Herriko erakundeetan integratuak.
3.– Idazkaria, berriz, baina bertako kide izan gabe, zuzendaritza horretako teknikari bat izango da, zuzendariak aukeratua. Idazkariak hitza izango du, baina botorik ez.
4.– Balorazio Batzordeak osatzerakoan, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistarik Gabeko Bizitzetarako Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 3.10 artikuluan ezarritakoaren arabera ezarritakoa beteko da.
5.– Batzordeek, beharrezkotzat joz gero, egokitzat jotzen dituzten argibide guztiak eskatu ahal izango dizkiete eskatzaileei kudeaketa-organoaren bitartez, eta, horrez gain, proiektuen arduradunekin elkarrizketak hitzartu ahal izango dituzte balorazio-bileretan; inoiz ez 15’ baino luzeagoak, edozelan ere.
6.– Modalitate bakoitzeko batzordeak, 12. artikuluan aurreikusitako prozeduraren arabera, balorazio-txosten bat egin eta organo kudeatzaileari helaraziko dio, honako eduki honekin:
a) Aurretiazko kudeaketa-prozesua, onartu eta onartu ez diren eskabideen zerrenda eta arrazoia.
b) Onartutako proiektuak baloratzeko prozesua: gorabeherak eta aurreikusitako balorazio-irizpide bakoitzean guztiek lortutako puntuazioak.
c) Zuzkidura ekonomikoaren banaketa kalkulatzeko prozesua eta kalkulu horren emaitza.
d) Eman beharreko dirulaguntzen proposamena: pertsona edo entitate onuradunen identitatea, proiektuen izenburua eta bakoitzari eman beharreko zenbatekoa.
e) Ukatu beharreko eskabideen proposamena eta zergatiak, eta, hala badagokio, zuzkidura erabilgarria agortzeagatik dirulaguntzarik jasotzen ez duten onartutako proiektuen zerrenda.
f) Hala badagokio, modalitatean geratzen den zenbatekoa.
12. artikulua.– Proiektuak baloratzeko eta ebazpen-proposamenak egiteko prozedura.
1.– Partituren edizioa, musika-ekoizpena, sektore-garapena eta musika-zikloak modalitateetan aurkeztu eta onartutako proiektuak modalitate bakoitzerako adierazitako irizpideen arabera baloratu eta puntuatuko dira, bi fasetan: lehenengo fasean, proiektuek 38 puntu lortu beharko dituzte gutxienez, bigarren fasera igaro ahal izateko. Halaber, baztertu egingo dira bien batuketan 55 puntu lortzen ez dituzten proiektuak.
Zuzen-Zuzenean zirkuituaren modalitatean, eskabideen puntuazioa 31.1 artikuluan ezarritako irizpideen arabera egingo da.
2.– Modalitate bakoitzean eman beharreko diru-kopuruak kalkulatzeko, urrats hauek egingo dira:
a) Aurreikusitako gutxieneko puntuazioa gainditu duten proiektuak lortutako puntuazioaren lehentasun-ordenaren arabera ordenatuko dira. Ondoren, puntuaziorik onena lortu duen proiektuari onartutatako eskaera-zenbatekoaren % 100 emango zaio, eta hurrengo sailkatuei, erreferentzia horien zenbateko proportzionalak, baina inoiz ez onartutako eskaera zenbatekoaren % 70etik behera, betiere modalitate bakoitzerako finkatutako mugaren eta 4.3 artikuluan aurreikusitako gehieneko ehunekoaren arabera.
b) Kalkulu hori egin ondoren kopuru gerakin bat ateratzen bada, bigarren kalkulu bat egingo da lehenengoan ateratzen diren kopuruak gehitzeko, prozedura beraren arabera eta modalitate bakoitzerako hasieran aurreikusitako zuzkidura ekonomikoa agortu arte.
3.– Aipatutako balorazioen eta banaketa-kalkuluen emaitza dagokion balorazio-txostenean sartuko da, eta organo kudeatzaileari helaraziko zaio, organo hori arduratuko baita dagozkion ebazpen-proposamenak egiteaz.
4.– Batzorde guztien balorazio-txostenetako datuak ikusita, eta modalitateen arteko desoreka konpongarririk egonez gero, organo kudeatzaileak erabaki ahal izango du modalitateen artean diru-zenbatekoren bat eskualdatzea eta, ondorioz, eman beharreko behin betiko dirulaguntzak berriz kalkulatzea, betiere, batzordeen balorazioari eta deialdian ezarritako prozedura eta mugei jarraituz.
5.– Behin betiko ebazpen-proposamenak deialdia ebazteko ardura duen organoari helaraziko zaizkio.
13. artikulua.– Ebazpena eta jakinarazpena.
1.– Deialdi honetako dirulaguntzak esleitzeko ebazpena Kulturako sailburuordeak emango du, Balorazio Batzordearen proposamena ikusita, eta agindu hau indarrean jartzen denetik sei hilabeteko epean interesdun guztiei jakinaraziko zaie. Gainera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da emandako dirulaguntzen zerrenda osoa. Lehenik egin den jakinarazpen-data hartuko da jakinarazpen-datatzat.
2.– Adierazitako epea igaro eta ebazpena jakinarazi ez bada, eskabidea ezetsi egin dela ulertu ahal izango da, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 22.5 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, Administrazioak esanbidez ebazteko duen betebeharrari kalterik egin gabe.
3.– Ebazpenak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren «Nire Karpeta» ren bidez jakinaraziko dira: https://www.euskadi.eus/nire-karpeta. Jakinarazpen hori gorabehera, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. 39/2015 Legearen 41.7 artikuluan ezarritakoaren arabera lehenik egin den jakinarazpen-data hartuko da jakinarazpen-datatzat.
4.– Jakinarazpena 45. artikuluan ezarritakoaren arabera egingo da, hargatik eragotzi gabe Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 42. eta 43. artikuluetan araututakoa.
Herritarrei arreta integrala eta kanal anitzekoa emateari eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoen bidez eskuratzeari buruzko ekainaren 20ko 91/2023 Dekretuaren 62.4 artikuluan aurreikusten den bezala, sistemak aukera emango du egiaztatzeko zein egun eta ordutan jarri den interesdunaren esku jakinarazpenaren xede den egintza, bai eta haren edukira sartzeko data eta ordua ere, eta une horretatik aurrera egintzat joko da jakinarazpena.
Jakin baldin badakigu iritsi zaiola jakinarazpena, baina hamar egun natural geroago oraindik ez baldin bada edukira sartu, ulertuko dugu jakinarazpena ukatu egin duela. Izapidea eginda dagoela ulertuko da, eta prozedurak aurrera jarraituko du, non eta ez den garbi geratzen, ofizioz edo interesdunak eskaturik, teknikoki ezinezkoa izan zaiola edukira sartzea.
14. artikulua.– Betebeharrak.
Onuradunek betebehar hauek izango dituzte:
a) Emandako dirulaguntza onartzea. Ildo horretatik, pertsona onuradunek dirulaguntza eman zaiela adierazten duen jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epean berariaz uko egiten ez badiote, onartu egin dutela ulertuko da.
b) Dirulaguntza zertarako eman den, horrexetarako erabiltzea.
c) Diruz lagundutako proiektua deialdian aurkeztutako baldintzetan gauzatzea. Hala ere, salbuespen gisa, funtsezko aldaketarik ez dakarten eta proiektuaren bideragarritasun ekonomikoari eragiten ez dioten aldaketak egin ahal izango dira. Proiektuak justifikatzeko epea amaitu baino hilabete lehenago, gutxienez, jakinarazi beharko zaizkio idatziz Kulturako sailburuordeari (15.3 artikulua), eta hamabost eguneko epea izango du, jakinarazpena jasotzen den egunetik, onartzeko edo ez onartzeko. Epe hori igaro eta berariazko jakinarazpenik egin ez bada, proposatutako aldaketa onartutzat joko da.
d) Laguntza eman duen organoari jakinaraztea helburu bererako beste laguntza, dirulaguntza edo diru-sarrera batzuk jaso dituela estatuko edo nazioarteko edozein administrazio edo erakunde publiko edo pribatutatik.
e) Deialdi honetan jasotako jarduerei dagozkien betebeharrak eta araudi profesionalak eta lanekoak betetzea, hain zuzen: musika-obren ekoizpena eta edizioa; aretoen kudeaketa; musika-jardueren programazioa eta antolaketa.
f) Onuradunak ezin izango du enpresa-deslokalizaziorik egin, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen 20/2023 Legearen 49. artikuluan ezarritakoaren arabera.
g) Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari dirulaguntzen erabilera kontrolatzeko behar duten informazio guztia ematea.
h) Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak emandako dirulaguntza berariaz aipatzea, Sailaren logoa argitaraturiko materialean txertatuz, bai argitaratutako materialetan, bai webguneetan, plataforma digitaletan, katalogoetan, programetan, iragarki-karteletan edo diruz lagundutako obrari edo jarduerari buruzko beste edozein materialetan. Material hori Euskal Autonomia Erkidegorako denean, gutxienez bi hizkuntza ofizialetan argitaratu beharko da. 16.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, errekerimendu horiek justifikaziorik gabe ez betetzeak emandako dirulaguntzaren % 20raino likidatzea ekar dezake.
i) Agindu honetan ezarritakoak eta Dirulaguntzen araubidea erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14., 27. eta 42. artikuluetan ezarritako beste betebehar guztiak.
15. artikulua.– Dirulaguntzaren ordainketak eta justifikazioa.
1.– Dirulaguntzak honela ordainduko dira:
a) Lehenengo ordainketa, emandako dirulaguntzaren % 50, 14.a) artikuluan aipatutako epea igarota, dirulaguntzari uko egin ez bazaio.
b) Gainerako % 50a, 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera, hurrengo apartatuan xedatutakoaren arabera.
2.– Laguntzaren edo dirulaguntzaren zenbatekotik kenduko dira, hala badagokio, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) atxikipenak eta konturako ordainketak, zergaren araudiaren arabera legozkiokeenak. Hala badagokio, jarduera hasteagatiko atxikipen-tasa onuradunak eskatu beharko du.
3.– Ez da inolako ordainketarik egingo onuradunak zerga-betebeharrak, Gizarte Segurantzarekiko edo dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak egunean ez baditu.
4.– Laguntzaren pertsona edo entitate onuraduna ez badago erregistratuta edo Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko Hirugarrenen Erregistroan dauden banku-datuak aldatu nahi baditu, informazio hori elektronikoki izapidetu beharko du helbide honen bidez: https://www.euskadi.eus/hirugarrenaren-datuen-aldaketa
5.– Jarduerak gauzatzeko epea amaitu eta hurrengo hiru hilabeteetan justifikatu beharko dira laguntzak, betiere 2026ko azaroaren 10a baino lehen.
Justifikazio-dokumentuak dagokion espediente elektronikoan aurkeztu beharko dira, https:// https://www.euskadi.eus/nire-karpeta helbidean.
6.– Dirulaguntza justifikatzeko, entitate onuradunek egiaztatu beharko dute diruz lagundutako jarduera egin dutela, bai eta gastuak gauzatu dituztela ere, eskabidea egitean aurkeztutako aurrekontu osoaren arabera. Horretarako, dokumentu digital edo elementu fisiko hauek aurkeztu beharko dira:
a) Memoria laburra: egindako jardueraren garapena, gorabeherak eta ebaluazioa; sustapen-materialen kopiak edo estekak, jasotako dirulaguntzaren aipamenarekin (14.h) artikulua).
b) Eskabidea egiten den unean entregatutako formularioa, honako eduki hauei dagokienez eguneratua:
1.a.– Justifikazioari buruzko datuak (obraren erregistroari buruzko erreferentziak eta dagokion jarduera zabaldu den lekuen online helbideak).
2.a.– Justifikazio ekonomikoaren laburpena, honako hauek barne:
i) Diruz lagundutako proiektuari dagozkion gastuen eta diru-sarreren balantzearen erantzukizunpeko adierazpena.
ii) Diruz lagundutako proiektua gauzatzean egindako gastuak justifikatzeko agiri guztien zerrenda sailkatua.
iii) Diruz lagundutako jarduerarako lortutako beste edozein dirulaguntza edo diru-sarreraren zerrenda.
c) Proiektuaren garapenean egindako gastuak justifikatzen dituzten egiaztagiriak eta fakturak, formularioan aurkeztutako zerrendaren arabera korrelatiboki identifikatuak.
d) Sortutako elementuak. Kasuan kasuko jardueraren modalitatearen edo tipologiaren arabera, edizioen artxibo digitalak (soinudunak, ikus-entzunezkoak, partiturak, etab.) eta/edo dagokion jardueran landutako eta/edo erabilitako beste material batzuenak.
Halaber, euskarri fisikoko produkzioen kasuan, unitate kudeatzaileari argitaratutako materialaren ale bat bidali beharko zaio.
e) Obraren erregistroa egiaztatzea, tipologiaren arabera (ISMN – International Standard Music Number – partiturak –; lege-gordailua – grabazioak –; jabetza intelektuala – sorkuntzak –).
16. artikulua.– Aldaketa-ebazpena.
1.– Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzak aldatzen badira, proiektuaren hasierako planteamenduari eta aurrekontuari dagokienez, edo ezarritako mugak gainditzen dituzten beste dirulaguntza edo laguntza batzuk sartzen badira, dirulaguntzak emateko ebazpena aldatu ahal izango da, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 16.4 eta 25. artikuluetan araututakoaren arabera.
2.– Aurreko kasuan, baldin eta proiektuaren xedea eta xedea betetzat jotzen badira, proportzionaltasun-printzipioa aplikatuz zehaztuko da kendu beharreko zenbatekoa, eta kontuan hartuko da betetze hori nabarmen hurbiltzen dela guztiz betetzera eta onuradunek beren konpromisoak betetzeko zalantzarik gabeko jarduketa egiaztatzen dutela.
17. artikulua.– Ez-betetzeak.
1.– Hauek izango dira ez-betetzeak:
a) Jasotako dirulaguntza osoa edo zati bat agindu honetan adierazitako jarduerez bestelakoetan erabiltzea.
b) Agindu honetan edo dirulaguntza emateko egintzan adierazitako betebeharrak ez betetzea.
c) Dirulaguntzaren likidazioa egiteko ebazpenean adierazitako zenbatekoa epearen barruan ez itzultzea, hala badagokio.
d) Dirulaguntzekin lotutako beste edozer eta, zehazki, Dirulaguntzen araubidea erregulatzen duen 20/2023 Legearen 36. artikuluan jasotako ez-betetze kasuak.
2.– Halako kasuren bat gertatuz gero, jasotako zenbatekoak eta legezko interesak Euskadiko Diruzaintza Nagusira itzuli beharko dira, Dirulaguntzen araubidea erregulatzen duen 20/2023 Legearen 40. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoaren arabera eta bertan ezarritakoa bete ondoren.
18. artikulua.– Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa.
Datu pertsonalak tratatuko dira eta Kulturaren arloko laguntzak eta dirulaguntzak izeneko tratamendu-jardueran sartuko dira.
a) Arduraduna: Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako Zuzendaritza, Kultura eta Hizkuntza Politika Saila.
b) Helburua: kulturaren eta sormenaren alorrerako laguntzak eta dirulaguntzak.
c) Legitimazioa: interes publikoaren alde edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak gauzatzearen alde egindako misioa betetzeko beharrezko tratamendua.
d) Hartzaileak: arloan eskumena duten administrazioak.
e) Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, bai eta informazio gehigarrian jasotzen diren beste eskubide batzuk ere.
f) Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta xehatua gure web-orrian kontsulta dezakezu:
https://www.euskadi.eus/datu_pertsonalak_babesteko_araudia/web01-a2datuba/eu/.
II. KAPITULUA
PARTITUREN EDIZIOAREN MODALITATEA
19. artikulua.– Diruz lagun daitezkeen xedea eta jarduerak.
1.– Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzen helburua partituren edizio eta banaketa profesionaleko proiektuak finantzatzea da, zuzenean zabaltzeko.
2.– Proiektuaren aurrekontuak eta egin beharreko eskaera ekonomikoak 4. eta 20.3 artikuluetan jasotako erreferentziak eta mugak bete beharko dituzte.
3.– Kontuan hartu beharreko edizioek baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Egiletzari dagokionez: Euskal Herrian jaio edo bizi diren pertsonek osatutako obrak. egile batzuen lanak ere aintzat hartu ahal izango dira, baldin eta, Balorazio Batzordearen iritziz, intereskoak badira Euskal Herriko musika-jardueran edo -ondarean duten harremanagatik edo eraginagatik.
b) Argitalpenari eta banaketari dagokienez:
1.a.– Obra baten lehen edizioak edo, bestela, edizio berri baten behar teknikoa eta interesa behar bezala justifikatuta dauden.
2.a.– Inprimatutako argitalpenen kasuan, gutxienez 200 aleko tirada egin behar da (ganbera-lanak edo formatu handiko sinfonikoak izan ezik, horietan ohiko erabilerak hartuko baitira kontuan, obra motaren eta edizioaren helburuaren arabera).
3.a.– Nolanahi ere, saltzeko merkataritza-plataforma bat izatea.
4.– Berariaz deialdi honetatik kanpo geratzen da material didaktikoen argitalpena.
20. artikulua.– Dirulaguntzak eskuratzeko baldintza espezifikoak eta dirulaguntzen gehieneko muga.
1.– 3.1 artikuluan adierazitako baldintzei kalterik egin gabe, honako betekizun hauek betetzen dituzten pertsonek edo entitateek eskuratu ahal izango dituzte laguntza hauek, artikulu honetako hurrengo apartatuetan ezarritako mugen arabera:
a) 2022a baino lehen musika-jarduera profesionala egin izana.
b) 2022az geroztik gutxienez euskal konpositoreen hiru obratako partiturak editatu izana.
2.– Modalitate honetan, onuradun bakoitzeko eskabide bakar batek jaso ahal izango du dirulaguntza, baina eskabide bakoitzak gehienez 5 edizio-proiektu barne hartu ahal izango ditu, hurrengo 3.a) atalean jasotako sailkapenaren arabera.
3.– Dirulaguntzen gehieneko mugak zehazteko bi irizpide hauek kontuan hartuko dira: editatu beharreko obra-tipologien eta pertsona edo entitate eskatzailearen profila, ondorengo erreferentzien arabera:
a) Argitalpenen tipologiaren arabera.
Deialdi honen ondorioetarako, obra-tipologia eta gehieneko laguntza-muga hauek aplikatuko dira:
(Ikus .PDF)
b) Eskatzailearen nortasun juridikoaren eta 19.3.a) artikuluan finkatutako eremuarekiko katalogo-funtsaren arabera, honako erreferentzia hauekin:
1.a.– 100 partitura baino gehiagoko katalogo-funtsa egiaztatzen duten enpresa-entitateak edo pertsona fisiko autonomoak: 10.000 eurora arte.
2.a.– 10 eta 99 partitura bitarteko katalogo-funtsa egiaztatzen duten enpresa-entitateak edo pertsona fisiko autonomoak: 7.500 euro arte.
3.a.– Gainerako eskatzaileak: 6.500 euro arte.
21. artikulua.– Esleitzeko irizpideak eta banatzeko prozedura.
1.– Balorazio-faseak eta -irizpideak.
Agindu honen II. eranskineko 1. taulan jasotako baremoaren eta erreferentzia espezifikoen arabera, eta 12.1 artikuluan ezarritako gutxieneko puntuazioak kontuan harturik, modalitate honetako balorazio-batzordeak ondorengo irizpideak aplikatuko ditu:
– Lehen fasea:
a) Editatu beharreko lanen interesa eta balio artistiko-kulturala, honako hauen arabera:
a1.– Kultura- eta musika-interesa – Errepertorioari eta musika-eskaintzari egindako ekarpena –.
a2.– Ondare-interesa.
b) Plangintza eta salmenta-plataforma(k), honako hauen arabera:
b1.– Edizio- eta hedapen-plana – Xehetasun-maila.
b2.– Hedapen eta salmenta-plataforma(k) – Kalitatea eta edukiak –.
c) Aurrekontua eta finantzaketa, honako hauen arabera.
c1.– Xehetasun- eta koherentzia-maila.
c2.– Autofinantzaketa-maila (eskatzaileak proiektuan jarritako ehunekoa).
– Bigarren fasea:
d) Eskatzailearen ibilbidea eta jarduera, honako hauen arabera:
d1.– Euskal Herriko egile-lanen jardueran eta katalogoan duen eragina.
d2.– Katalogoko partituren guztizko kopurua.
d3.– Eskatzailearen antzinatasuna argitaratzaile gisa – Urte kopurua –.
e) Euskararen erabilera, honako hauen arabera:
e1.– Testua duten obretan.
e2.– Obren edizioan eta zabalkundean.
f) Emakumearen presentzia, honako hauen arabera:
f1.– Obren egiletza.
f2.– Proiektuaren zuzendaritzan eta taldean.
2.– Finkatutako gutxieneko puntuazioa gainditu duen edizio-proiektu bakoitzari eman beharreko laguntzaren zenbatekoa zehazteko, 12.2 artikuluan ezarritako prozedura jarraituko da.
III. KAPITULUA
MUSIKA-EKOIZPENAREN MODALITATEA
22. artikulua.– Diruz lagun daitezkeen xedea eta jarduerak.
1.– Modalitate honen helburua da Euskal Herrian jaio edo bizi diren musikariek sortutako edo interpretatutako musika-lanak ekoizteko proiektuak babestea, bai eta euskarazko errepertorioa guztizkoaren % 75 baino handiagoa duten musikarienak ere.
2.– Laguntzen irismenari dagokionez, deialdi honen ondorioetarako, ekoizpentzat hartuko dira musika-proiektu berri bat jendaurrean lehen aldiz aurkezteko aukera ematen duten aurretiazko entseguak eta gainerako zeregin materialak.
3.– Proiektuaren aurrekontuak eta egin beharreko eskaera ekonomikoak 4. eta 24. artikuluetan jasotako erreferentzia eta mugak bete beharko dituzte.
4.– Deialdi honen esparruan ezarritakoa baino munta eta iraupen handiagoko beste fase partzial batean formulatutako proiektuak aurkeztu ahal izango dira, baldin eta eskaeraren xede den proiektuan dirulaguntza justifikatzeko azken produktu zehatz bat aurreikusten eta formulatzen bada, hala badagokio, 15. artikuluan ezarritako baldintza eta epeetan. Nolanahi ere, deialdi honetan dirulaguntza jasotzeak ez luke ekarriko inolako lehentasunik edo merezimendurik horrelako proiektuetarako hurrengo deialdietan.
5.– Laguntzen xede diren musika-ekoizpenek, bakoitzaren planteamendu bereziaren arabera, honako baldintza edo ezaugarri hauek bete beharko dituzte:
a) Musika-taldeei dagokienez: proiektuak musika-talde egonkorrek, sortu berri diren taldeek edo beren izenarekin jarduten duten musikariek bultzatu ahal izango dituzte. Gainera, beste proiektu batzuk ere kontuan hartu ahal izango dira, beren helburu edo ezaugarriengatik talde edo artista desberdinen arteko lankidetza puntualari erantzuten diotenak.
Nolanahi ere, talde edo musikari bera ezin izango da bultzatzaile, lider edo talde nagusi izan eskaera edo ekoizpen-proiektu batean baino gehiagotan.
b) Musika-edukiari dagokionez, izenburuan identifikatutako planteamendu artistikoa edo kontzeptu-erreferentzia orokorra izatea, eta honako eremu hauetako bati egokitzea:
1.a.– Proiektua sustatu duen pertsonaren edo musika-taldearen konposizio edo sorkuntza originalak.
2.a.– Beste musika-errepertorio batzuk berrinterpretatzea, edozelan ere, proiektuan inplikatutako musika-taldeak aurretik ez erabilitakoak.
c) Bolumenari dagokionez: gutxienez 8 kantu eta/edo 30 minutuko musika-interpretazioa aurreikustea. Betekizun honi dagokionez, onartu ahal izango da deialdi hau argitaratu baino urtebete lehenagora arte aurkeztutako edukien herena barne hartzea proiektuak. Hala ere, aurkeztu beharreko aurrekontua eta, hala badagokio, justifikatu beharreko gastuak bat etorri beharko dira 1.3.a) artikuluan aurreikusitako proiektua garatzeko epearekin.
d) Aurkezpen publikoari dagokionez, formatu edo tipologia hauetako bat edo gehiago aurreikustea:
1.a.– Proiektu fonografikoak:
i) Edizio fisikoa cd, dvd, binilo, disko-liburu eta abarretan.
ii) Plataforma digitala.
iii) Soinu-banda: aurrez produzitzeko fasean dauden ikus-entzunezko edo eszenako proiektu zehatzetarako espresuki konposatutako musika, estreinaldia berariaz aurreikusita, betiere proiektu horiek Kultura Sailak aurretik diruz lagundu ez baditu.
2.a.– Zuzeneko estreinaldia. Eskabidearen xede diren musika-proiektuek gutxienez 3 kontzertutarako programazio-konpromisoak dituztela egiaztatu beharko dute: estreinaldia (betiere 1.3.b) artikuluan adierazitako epearen barruan) eta beste bi kontzertu.
3.a.– Beste batzuk, beren ezaugarri artistiko edo teknikoak ohiko banaketarekin bateraezinak direnean (zuzenean edo formatu fonografikoan).
6.– Nolanahi ere, diruz lagundutako proiektu guztiak egiteko, fitxategi bat edo gehiago aurkeztu beharko dira euskarri fonografikoan eta/edo ikus-entzunezkoan, 15.6.d) artikuluan arautzen den moduan.
7.– Berariaz kanpo geratzen dira honako jarduera hauek eta dagozkien gastuak.
a) Diruz lagundutako musika-ekoizpen baten lehen aurkezpen fonografikoaren edo zuzeneko aurkezpenaren ondorengo kontzertuak.
b) Aurretik argitaratutako eduki fonografikoen berrargitalpenak edo bilduma berriak.
c) Merkataritza-sustapeneko eta -ordezkaritzako materialak edo zereginak, eskaeraren xede den ekoizpena zuzeneko zirkuituan banatzeko.
23. artikulua.– Sartzeko baldintza espezifikoak.
1.– 3.1 artikuluan adierazitako baldintzei eta 22.5 artikuluan ezarritako dirulaguntzen muga eta erreferentziei kalterik egin gabe, modalitate honetan sartu ahal izango dira honako bi jarduera-eremu hauetako baterako ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsonak edo entitateak:
a) Musika-enpresen eremua.
1.a.– Atal honi atxiki ahal izango zaizkio 22.1 artikuluan ezarritako eremuan sartzen diren artistentzako edo taldeentzako musika-ekoizpeneko jarduerak garatzen dituzten enpresak, baldin eta, gutxienez, bi baldintza hauetako bat betetzen dutela egiaztatzen badute:
i) 2023tik 2024ra bitartean, gutxienez 4 disko-erreferentzia argitalpen-marka propioaz argitaratu izana edo, bestela, argitaletxe horren katalogoan gutxienez 10 erreferentzia izatea.
ii) 2023tik eta 2024ra bitartean, gutxienez 3 musika talde desberdinen 40 kontzertu -guztira- kontratuak egiaztatzea.
2.a.– Ezin izango dute paragrafo honetan sartu elkarte edo fundazio forma juridikoa duten entitateek.
b) Ekimen unitarioen eremua.
1.a.– Atal honen barruan, gutxienez bi baldintza hauetako bat egiaztatzen duen musika-talde bakarrari dagozkion ekoizpen-proiektuak hartuko dira kontuan:
i) Gutxienez 2 disko argitaratu izana eta lehenengoa 2022a baino lehen edo, urte hori baino lehen, gutxienez 8 kantu eta/edo 30 minutuko musika-interpretazioa.
ii) Proiektuaren xede den artista edo taldearen ibilbide musikalean gutxienez 50 kontzertu profesional eman izana.
2.a.– Aurreko betekizunei dagokienez, dagokion taldearen ibilbideari buruzko datu zehatzak eta erreferentzia egiaztagarriak aurkeztu beharko dira, edo, bestela, eskaeraren xede den proiektuaren sustatzaileetako batek aurreko musika-proiektuetan izandako egiletzaren eta ibilbidearenak.
24. artikulua.– Dirulaguntzen gehieneko muga.
1.– Modalitate honetan, onuradun bakoitzak eskabide bakarra jaso ahal izango du dirulaguntza, ondorengo 2. eta 3. ataletan ezarritakoari kalterik egin gabe.
2.– 23. artikuluan ezarritako betekizunen arabera, eskatzaileek ondorengo ekoizpen-proiektuen gehieneko kopurua sartu ahal izango dute beren eskabidean, eta kasu bakoitzean adierazten diren gehieneko dirulaguntzak eskatu edo lortu ahal izango dituzte:
(Ikus .PDF)
3.– Musika-enpresen eremuari dagokionez, eskabide berean sartutako ekoizpen-proiektuak banan-banan baloratuko dira, eta, dirulaguntzaren kasuan, ebazpenak, entitateari emandako zenbateko orokorraz gain, bakoitzari emandako zenbatekoa ere zehaztuko du.
25. artikulua.– Esleitzeko irizpideak eta banatzeko prozedura.
1.– Balorazio-faseak eta -irizpideak.
Agindu honen II. eranskineko 2. taulan jasotako baremoaren eta erreferentzia espezifikoen arabera, eta 12.1 artikuluan ezarritako gutxieneko puntuazioak kontuan harturik, modalitate honetako balorazio-batzordeak ondorengo irizpideak aplikatuko ditu:
– Lehen fasea:
a) Ekoizpen-proiektuaren balorazio artistiko orokorra: kalitatea, berrikuntza eta originaltasuna -ekarpena musika eszenari-, honako hauen arabera:
a1.– Proiektuaren definizioa eta planteamendu artistikoa.
a2.– Musika-kalitatea (soinu-artxiboaren balorazioa edo emandako «on–line» erreferentzia).
a3.– Talde artistikoaren eta ekoizpen- eta hedapen-taldearen ibilbidea.
b) Proiektuaren interesa, balio espezifikoak eta garapen-plana, honako hauen arabera:
b1.– Musika zabaltzeko eta sentsibilizatzeko ekarpenak.
b2.– Ondarea berreskuratzea, euskal egiletza-lanei dagokienez.
b3.– Kanpoko artista edo taldeekiko lankidetza.
b4.– Garapen-plana: – sorkuntza; – aurreprodukzioa eta ekoizpena; – argitalpena; – zabalkundea.
c) Aurrekontua eta finantzaketa, honako hauen arabera:
c1.– Xehetasun- eta koherentzia-maila.
c2.– Autofinantzaketa-maila (eskatzaileak proiektuan jarritako ehunekoa).
– Bigarren fasea:
d) Lanbide-jarduera: datu kuantitatiboak, honako hauen arabera:
d1.– Argitaratutako disko kopurua.
d2.– 2023ko eta 2024ko egindako kontzertu kopurua.
e) Euskararen erabilera, honako hauen arabera:
e1.– Ekoizpenaren xede diren kantuetan.
e2.– Komunikazio- eta hedapen-planean.
f) Emakumearen presentzia, honako hauen arabera:
f1.– Musika-taldean: lidergoa eta gainerako kideak.
f2.– Beste pertsona batzuk sorkuntza, ekoizpen edo kudeaketako zereginetan.
2.– Finkatutako gutxieneko puntuazioa gainditu duen produkzio-proiektu bakoitzari eman beharreko laguntzaren zenbatekoa zehazteko, 12.2 artikuluan ezarritako prozedurari jarraituko zaio.
IV. KAPITULUA
SEKTORE - GARAPENAREN MODALITATEA
26. artikulua.– Diruz lagun daitezkeen xedea eta jarduerak.
1.– Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak Euskal Herriko musikaren sektoreko eragileen jarduera garatzen eta hedatzen lagunduko duten proiektuak finantzatzeko dira.
2.– Proiektuaren aurrekontuak eta egin beharreko eskaera ekonomikoak 4. eta 27.3 artikuluetan jasotako erreferentzia eta mugak bete beharko dituzte.
3.– Diruz lagundu ahal izango dira jarduera bat edo gehiago barne hartzen dituzten proiektuak, betiere, gehienez, honako tipologia edo bloke hauetako bitan bilduta:
a) Musikariei edo musika-talde berriei zuzendutako prestakuntza-jarduerak, eszena profesionalaren testuinguruan.
b) Musika-sektore profesionaleko beste eragile batzuen prestakuntza.
c) Euskal Herriko musika-jardueraren hedapen orokorrerako jarduerak edo edukiak.
d) Musika-ikerketa, produktu jakin bat garatzea dakarrena, bai eta produktu horren edo diruz lagundutako prozesuaren ondorioen aurkezpen edo jarduera ireki bat ere. Jarduera hori onuradunak berak antolatu eta zabaldu beharko du, eta Euskadin egin beharko da.
e) Eskatzailea musikaren jardueraren eta industriaren egungo egoerara egokitzeko ekintza espezifikoak.
4.– Berariaz kanpo geratzen dira honako jarduera hauek:
a) Musika-jaialdi edo -zikloen programan sartutako jarduerak edo entitate berak denbora-tarte berean antolatutakoak.
b) Aurrekontuaren % 30 baino gehiagoko kostua duten ohiko kontzertuak barne hartzen dituzten jarduerak.
c) Ekoizpen fonografikoak edo kontzertuak sustatzeko, banatzeko edo komertzialki irudikatzeko jarduerak edo materialak.
d) Musika-taldeen eta musika-ekoizpeneko edo -banaketako enpresen web-orri partikularren egitura edo edukiak eguneratzea.
e) Formakuntza akademikora edo eskola-formakuntzara soilik bideratutako jarduerak edo materialen edizioa.
f) Sariak eta lehiaketak.
g) Abesbatzen elkarteek bultzatutako jarduerak.
5.– Aurreikusitako jarduerei dagokienez, deialdi honen esparruan ezarritakoak baino garrantzi eta iraupen handiagoko fase partzial gisa formulatutako proiektuak aurkeztu ahal izango dira, baldin eta eskaeraren xede den proiektuan produktu edo jarduera zehatz bat aurreikusten bada eta, hala badagokio, dirulaguntza justifikatzeko unean aurkeztu behar bada, 15. artikuluan ezarritakoaren arabera. Nolanahi ere, deialdi honetan dirulaguntza jasotzeak ez luke ekarriko inolako lehentasunik edo merezimendurik hurrengo deialdietan horrelako proiektuetarako.
27. artikulua.– Dirulaguntzak eskuratzeko baldintza espezifikoak eta dirulaguntzen gehieneko muga.
1.– 3.1 artikuluan adierazitako baldintzei kalterik gabe, hurrengo jarduera-eremu bakoitzerako ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsonek edo entitateek eskuratu ahal izango dituzte laguntza hauek, artikulu honetako 2. paragrafoan ezarritako mugen eta erreferentzien arabera.
a) Musika-enpresen eremua:
1.a.– Musikako enpresa-jarduera egitura juridiko beraren pean garatzea 2022a baino lehen, eta inola ere ez elkarte edo fundazio forma juridikoarekin.
2.a.– Bi baldintza hauetako bat egiaztatzea:
i) 2024. urtean, Musika-proiektu bereiziak dituzten 4 euskal artista edo talderi, gutxienez, musika-ekoizpen, -banaketa edo -hedapenerako enpresa-zerbitzua eman izana.
ii) 30. artikuluan Zuzen-Zuzenean zirkuituaren modalitaterako ezarritako sarbide-baldintzak betetzea.
b) Ekimen unitarioen eremua.
1.a.– 2022a baino lehen musikaren arloan gutxieneko jarduera-ibilbidea egiaztatzea.
2.a.– Modalitate honetan jasotako esparruetan gutxienez beste bi proiektu garatu izana lehenago.
2.– Modalitate honetan, onuradun bakoitzak eskabide bakarra jaso ahal izango du. Hala ere, jarduera-bloke bat baino gehiago dituzten eskabideen kasuan (26.3 artikulua), horietako bakoitza banan-banan baloratuko da, eta, dirulaguntzaren kasuan, ebazpenak, eskatzaileari emandako zenbateko orokorraz gain, jarduera bloke bakoitzerako emandako zenbatekoa ere zehaztuko du.
3.– Artikulu honetako 1. paragrafoan ezarritako betekizunen arabera, eskatzaileek honako gehieneko laguntza hauek eskatu eta eskuratu ahal izango dituzte:
a) Musika-enpresen eremutik datozen proiektuak. 15.000 euro.
b) Ekimen unitarioen eremutik datozen proiektuak: 9.000 euro.
28. artikulua.– Esleitzeko irizpideak eta banatzeko prozedura.
1.– Balorazio-faseak eta -irizpideak.
Agindu honen II. eranskineko 3. taulan jasotako baremoaren eta erreferentzia espezifikoen arabera, eta 12.1 artikuluan ezarritako gutxieneko puntuazioak kontuan harturik, modalitate honetako balorazio-batzordeak ondorengo irizpideak aplikatuko ditu:
– Lehen fasea:
a) Aktibitatearen interesa, kalitatea, eragina eta ibilbidea, honako hauen arabera:
a1.– Interesa, kalitatea eta musika-jardueraren egungo egoerara egokitzea.
a2.– Jarduera sektorial profesionalean duen eragin-maila.
a3.– Eragin-maila lurralde-hedadurari dagokionez.
b) Garapen eta hedapen-plana, honako hauen arabera:
b1.– Xehetasun- eta koherentzia-maila.
b2.– Hedapen kanala (online plataforma, beste bitarteko batzuk...).
c) Aurrekontua eta finantzaketa, honako hauen arabera:
c1.– Xehetasun- eta koherentzia-maila.
c2.– Autofinantzaketa-maila (eskatzaileak proiektuan jarritako ehunekoa).
– Bigarren fasea:
d) Eskatzailearen profila eta ibilbidea, honako hauen arabera:
d1.– Jardueraren ibilbidea eta egungo musika panoramara egokitzea.
d2.– Langileen eta/edo bazkideen bolumena.
e) Euskararen erabilera, honako hauen arabera:
e1.– Jarduera garatzean.
e2.– Beste erreferentzia batzuk proiektuaren komunikazio- eta hedapen-planean.
f) Emakumearen presentzia; honako hauen arabera:
f1.– Emakumeen herena edo gehiago jardueraren diseinuan eta antolaketan.
f2.– Genero-berdintasunarekin zuzenean lotutako jarduera.
2.– Finkatutako gutxieneko puntuazioa gainditu duen sektore garapeneko proiektu bakoitzari eman beharreko laguntzaren zenbatekoa zehazteko, 12.2 artikuluan ezarritako prozedurari jarraituko zaio.
V. KAPITULUA
ZUZEN-ZUZENEAN ZIRKUITUAREN MODALITATEA
29. artikulua.– Diruz lagun daitezkeen xedea eta jarduerak.
1.– Dirulaguntzen modalitate honen xedea da 30. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituzten zuzeneko musika-aretoetan euskal musika-taldeen programazioa babestea.
2.– Proiektuaren aurrekontuak eta egin beharreko eskaera ekonomikoak 4. eta 30.2 artikuluetan jasotako erreferentzia eta mugak bete beharko dituzte.
3.– Laguntza hauen bidez diruz lagunduko diren kontzertuek baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Ekitaldi unitarioetan edo partekatuetan, Euskal Herriko musikarien edo musika-taldeen kontzertuak edo, bestela, ohiko errepertorioa euskara dutenenak; nolanahi ere, deialdirako finkatutako denbora-eremuaren barruan (1.3.b) artikulua).
b) Ordaindu beharreko cacheak 400 eta 1.800 euro bitartekoak izango dira (BEZik gabe).
30. artikulua.– Dirulaguntzak eskuratzeko baldintza espezifikoak eta dirulaguntzen gehieneko muga.
1.– 3.1 artikuluan adierazitako baldintzei kalterik gabe, eskatzaileek honako betekizun hauek egiaztatu beharko dituzte:
a) Lokalaren eta/edo haren programazioaren kudeaketaren titulartasuna.
b) 2024an ordaindu beharreko gutxieneko musika-ekitaldien kopuru hau programatu izana, DJen saio esklusiboak edo ospakizun partikularrak kontuan hartu gabe:
1.a.– 100.000 biztanletik gorako herriak: 16.
2.a.– Gainerako herriak: 10.
c) Halaber, programa garatuko den aretoek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
1.a.– Euskararen eremu geografikoaren barruan kokatzea (Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroako Foru Komunitatea eta Euskal Hirigune Elkargoa).
2.a.– Musika-ekitaldietarako hirigintza- edo udal-lizentzia izatea.
3.a.– Gutxienez 120 lagunentzako legezko edukiera izatea.
4.a.– Musika-programaziorako ekipamendua eta teknikari egonkorrak izatea.
2.– Modalitate honetan gehienez 20.000 euroko dirulaguntza eman ahal izango da.
31. artikulua.– Dirulaguntzak esleitzeko irizpideak eta banatzeko prozedura.
1.– Agindu honen II. eranskineko 4. taulan jasotako baremoaren arabera, modalitate honetako Balorazio Batzordeak honako irizpide hauek aplikatuko ditu:
a) 2024. urteko musika-programazio egiaztatua, honako hauen arabera:
a1.– Programatutako musika-taldeen guztizko kopurua.
a2.– Talde nagusi gisa programatutako euskal taldeen kopurua.
a3.– Nagusiki euskaraz errepertorioa duten programatutako taldeen kopurua.
a4.– Lidergoa edo emakumeen presentzia nagusia duten taldeen kopurua.
b) Antzinatasuna edo Zuzen-Zuzenean zirkuituan parte hartzen duena.
2.– Irizpide horien aplikaziotik lortutako puntuazioak 3 eta 9 arteko tartean haztatuko dira.
3.– Areto bakoitzari eman beharreko laguntzaren zenbatekoa zehazteko, 12.2 artikuluan ezarritako prozedura orokorra aplikatuko zaie aurreko kalkulutik ateratako puntuazioei.
VI. KAPITULUA
MUSIKA-ZIKLOEN MODALITATEA
32. artikulua.– Diruz lagun daitezkeen xedea eta jarduerak.
1.– Dirulaguntzen modalitate honen helburua ekimen pribatuko musika-ziklo espezializatuak antolatzen laguntzea da.
2.– Proiektuaren aurrekontuak eta egin beharreko eskaera ekonomikoak 4. eta 33.2 artikuluetan jasotako erreferentziak eta mugak bete beharko dituzte.
3.– Kontuan hartu beharreko musika-zikloek baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Musika-genero espezifiko batean espezializatutako programazioaren edukia.
b) Programazio-egutegia, gutxienez lau hilabetekoa, 1.3.b) artikuluan ezarritako denbora-eremuaren barruan, eta gutxienez 12 kontzertu-data.
c) Parte hartzen duen edozein musika-prestakuntzari gutxienez 400 euro (BEZik gabe) ordaintzea.
d) Gutxienez baldintza hauetako hiru betetzen direla egiaztatzea:
1.a.– Genero horretako kalitate-programa erreferentziala, parte hartzen duten musikarien edo musika-taldeen mailari dagokionez.
2.a.– Gutxienez Euskal Herriko hiru lurraldetan programatzea.
3.a.– Gutxienez 15 kontzertu-data.
4.a.– Euskal Herriko musikarien obren eta/edo interpreteen eta/edo obren % 40, gutxienez.
5.a.– Aurreikusitako kontzertuen herena, gutxienez, ordaintzeko sarrera izatea.
6.a.– Gutxienez beste bi erakunderen (bat publikoa) finantza-laguntza izatea eta guztira programaren aurrekontu osoaren % 20 gutxienez.
4.– Kanpoan geratuko dira:
a) Jaialdi gisa izendatutako musika-programak edo artikulu honen 3.b) paragrafoan adierazitakoa baino denbora-tarte laburragoan programatutakoak.
b) Beste ekitaldi orokor batzuen esparruan edo beste jarduera-mota batzuen osagarri gisa sartutako programak.
c) Orain arte ziklo espezializatu gisa identifikatu gabeko areto edo musika-sustatzaile baten ohiko programazioa.
5.– Proiektuek honako hauek zehaztu beharko dituzte: kontzertuen guztizko kopurua, gutxi gorabeherako egutegia eta, gutxienez, aurreikusitako kontzertuen % 30eko programazioaren xehetasuna, bai eta aurrekontu xehatua eta dagokion eskaera ekonomikoa ere. Azken horrek ezin izango ditu gainditu deialdian ezarritako mugak.
33. artikulua.– Dirulaguntzak eskuratzeko baldintza espezifikoak eta dirulaguntzen gehieneko muga.
1.– 3.1 artikuluan adierazitako baldintzei kalterik egin gabe, honako betekizun hauek betetzen dituzten pertsonek edo entitateek eskuratu ahal izango dituzte laguntza hauek:
a) Eskatzaileari dagokionez: profila eta musika-jarduerarekin oro har eta proiektuaren xede den zikloko musika-gai zehatzarekin lotutako ibilbidea, gutxienez 2014az geroztik.
b) Musika-zikloari dagokionez: programaren antzinatasuna eta jarraipena, genero-erreferentzia berarekin eta antzeko sustapen-markarekin, gutxienez 2016tik, eta gutxienez 8 edizio.
c) Zikloaren 2024ko edizioari dagokionez, 32. artikuluaren 3.d) paragrafoa betetzen dela egiaztatu beharko da.
2.– Modalitate honetan, proiektu bakar batek jaso ahal izango du dirulaguntza onuradun bakoitzeko, eta gehienez ere 20.000 euroko dirulaguntza eskatu eta eman ahal izango da.
34. artikulua.– Esleitzeko irizpideak eta banatzeko prozedura.
1.– Balorazio-faseak eta -irizpideak.
Agindu honen II. eranskineko 5. taulan jasotako baremoaren eta erreferentzia espezifikoen arabera, eta 12.1 artikuluan ezarritako gutxieneko puntuazioak kontuan harturik, modalitate honetako balorazio-batzordeak ondorengo irizpideak aplikatuko ditu:
– Lehen fasea:
a) 2025-2026 Programaren kultura-interesa eta -kalitatea, honako hauen arabera:
a1.– Programazioaren kalitatea eta erreferentzialtasuna Euskal Herriko musikaren panoraman.
a2.– Prestakuntza- eta sentsibilizazio-jarduera paraleloak: kopurua eta interesa.
b) Programaren erreferentzia objektiboak eta antolaketa, honako hauen arabera:
b1.– Kontzertu-kopurua eta programaren iraupena (hilabeteak).
b2.– Programaren lurralde-hedadura.
b3.– Euskal obren kopurua programan.
b4.– Garapen- eta hedapen-plana.
c) Proiektuaren aurrekontua eta finantzaketa; honako hauen arabera:
c1.– Xehetasuna eta koherentzia.
c2.– Autofinantzaketa-maila (eskatzaileak proiektuan jarritako ehunekoa).
– Bigarren fasea:
d) Pertsona edo erakunde eskatzailearen profila eta ibilbidea, honako hauen arabera:
d1.– Jardueraren ibilbidea eta egungo musika panoramara egokitzea.
d2.– Langileen eta/edo bazkideen bolumena.
e) Euskararen erabilera, honako hauen arabera:
e1.– Musika-programan: edukiak eta hedapen-materialak.
e2.– Beste erreferentzia batzuk proiektuaren komunikazio- eta hedapen-planean/memorian.
f) Emakumearen presentzia, honako hauen arabera:
f1.– Emakumeek konposatutako interpreteen eta obren kopurua.
f2.– Zuzendaritza- eta antolaketa-lanetan edo hizlari gisa jardueretan.
2.– Finkatutako gutxieneko puntuazioa gainditu duen sektore garapeneko proiektu bakoitzari eman beharreko laguntzaren zenbatekoa zehazteko, 12.2 artikuluan ezarritako prozedurari jarraituko zaio.
LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA
Agindu honetan aurreikusitako dirulaguntzen programa Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren mende dago. Erregelamendu horren bidez, zenbait laguntza-kategoria barne-merkatuarekin bateragarritzat jotzen dira, Itunaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz (AO, L 187, 2014-06-26koa); zehazki, 53. artikuluan (Kulturarako eta ondarea kontserbatzeko laguntzak) jasotakoen mende.
BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
1.2 artikuluan esleitutako zenbateko osoa % 10eraino handitu ahal izango da, Kultura sailburuordearen ebazpen bidez, eskatutako dirulaguntzen zenbateko osoa kontuan hartuta, Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Kultura Sailburuordetzaren beste programa batzuk gauzatu ondoren agortu gabe geratu diren aurrekontu-baliabideen arabera. Ebazpen hori EHAAn argitaratu beharko da.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Jaurlaritzako lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan, bi hilabeteko epean, agindua argitaratu eta biharamunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 18a.
Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
IBONE BENGOETXEA OTAOLEA.
I. ERANSKINA
MODALITATEEN ARABERAKO JARDUERA EKONOMIKOEN GAINEKO ZERGAREN EPIGRAFEAK
Partiturak Editatzeko Modalitatea (II. Kapitulua).
1.– Atala: enpresa-jarduerak.
47. multzoa. Paperaren industria eta paperezko artikuluen fabrikazioa; arte grafikoak eta edizioa.
476.1 epigrafea. Liburuak argitaratzea.
476.2 epigrafea. Egunkari eta aldizkarien edizioa.
476.9.epigrafea. Beste argitalpen batzuk b.i.s.g.
96. multzoa. Jolas- eta kultura-zerbitzuak.
966.9 epigrafea. Bestelako zerbitzu kulturalak.
3.– Atala: jarduera artistikoak.
039 Taldea. Musikarekin lotutako beste jarduera batzuk b.i.s.g.
Musika-ekoizpenaren Modalitatea (III. Kapitulua).
1.– Atala: enpresa-jarduerak.
35. multzoa. (...) Soinua eta irudia erregistratu eta erreproduzitzekoa, diskoak eta zinta magnetikoak grabatzea.
355.2 epigrafea. Soinu, bideo eta informatikako euskarri grabatuak editatzea.
98. multzoa. (...) Ikuskizunekin lotutako zerbitzuak (...) 983. taldea. Artistak kokatzeko agentziak.
3.– Atala: jarduera artistikoak.
039 taldea. Musikarekin lotutako beste jarduera batzuk b.i.s.g.
Garapen Sektorialaren Modalitatea (IV. Kapitulua).
1.– Atala: enpresa-jarduerak
35. multzoa. (...) Soinua eta irudia erregistratu eta erreproduzitzekoa, diskoak eta zinta magnetikoak grabatzea.
355.2 epigrafea. Soinu, bideo eta informatikako euskarri grabatuak editatzea.
98. multzoa. (...) Ikuskizunekin lotutako zerbitzuak (...). 983. taldea. Artistak kokatzeko agentziak.
47. multzoa. Paperaren industria eta paperezko artikuluen fabrikazioa; arte grafikoak eta edizioa.
476.1 epigrafea. Liburuak argitaratzea.
476.2 epigrafea. Egunkari eta aldizkarien edizioa.
476.9 epigrafea. Beste argitalpen batzuk b.i.s.g.
84. multzoa. Enpresentzako zerbitzuak.
844. taldea. Publizitate-zerbitzuak, harreman publikoak eta antzekoak.
96. multzoa. Jolas- eta kultura-zerbitzuak.
965.1 epigrafea. Areto eta lokaletako ikuskizunak (...).
965.2 epigrafea. Aire zabaleko ikuskizunak (...).
965.3 epigrafea. Establezimendu iraunkorretik kanpoko ikuskizunak (...).
965.4 epigrafea. Ikuskizun-enpresak.
966.9 epigrafea. Beste kultur zerbitzu batzuk b.i.s.g.
3. atala. Talde artistikoak.
039. taldea. Musikarekin lotutako beste jarduera batzuk.
«Zuzen-Zuzenean» eta Musika-zikloen Modalitateak (V. eta VI kapituluak).
1.– Atala: Enpresa-jarduerak.
96. multzoa. Jolas- eta kultura-zerbitzuak.
965.1 epigrafea. Areto eta lokaletako ikuskizunak (...).
965.2 epigrafea. Aire zabaleko ikuskizunak (...).
965.3 epigrafea. Establezimendu iraunkorretik kanpoko ikuskizunak (...).
965.4 epigrafea. Ikuskizun-enpresak.
98. multzoa. (...) Ikuskizunekin lotutako zerbitzuak (...).
983. taldea. Artistak kokatzeko agentziak.
RSS