
60. zk., 2025eko martxoaren 27a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (148 KB - 3 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
1370
AGINDUA, 2024ko abenduaren 2koa, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuarena, zeinaren bidez onesten baitira familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretuak II. eta III. kapituluetan aurreikusitako dirulaguntzak eskatzeko eskabide normalizatuak.
Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretuak (aurrerantzean 164/2019 Dekretua) 20. eta 34. artikuluetan ezartzen du dirulaguntzak jasotzeko eskaerak eskabide normalizatuen bidez egin behar direla, zeinak familia politikaren arloko eskumena duen saileko sailburuaren agindu bidez onetsiko baitira; horretaz gain, ezartzen da Eusko Jaurlaritzaren Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren bulegoetan (Zuzenean) izango direla eskuragarri eskabide normalizatu horiek, eta egoitza elektronikoan ere egongo dela aukera eskabideak deskargatzeko (https://www.euskadi.eus/egoitza-elektronikoa/).
Era berean, 21.3 eta 35.3 artikuluetan ezartzen du eskabide sinplifikatua erabilita egin beharko direla aurretik izan den baimen-aldiaren jarraipena diren aldietarako eskaerak, eta hasierako eskabidean aurkeztutako agiriak baino gutxiago aurkeztu beharko direla.
Ondoren, 56. artikuluan ezartzen du 164/2019 Dekretuaren II. eta III. kapituluetan aurreikusitako eskabideak aurrez aurre aurkez daitezkeela Eusko Jaurlaritzako Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren bulegoetan (Zuzenean), edota Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako organoen aurrean, eskabide normalizatu bidez eta haren atal guztiak behar bezala beteta, edo, bestela, elektronikoki.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 66. artikuluak xedatzen du –administrazio-prozedura hasteko eskaerei buruzkoa da artikulua– prozedura jakin batean Administrazioak espresuki ezartzen baditu eredu espezifiko batzuk eskaerak aurkezteko, interesdunek nahitaez erabili beharko dituztela eredu horiek, eta gehitzen du eskatzaileek nahi adina datu erants ditzaketela eskaera-ereduan jasotakoak zehazteko eta osatzeko, eta organo hartzaileak onartu eta kontuan izan behar dituela.
Azaldutako guztia kontuan hartuta, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Xedea.
Agindu honen xedea da familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretuak 20., 21.3, 34. eta 35.5 artikuluetan xedatzen dituen dirulaguntzak eskatzeko eskabide normalizatuak onestea.
2. artikulua.– Laguntza-eskabideen inprimaki normalizatuak.
1.– Jarraian adierazten diren laguntza-eskabideen inprimaki normalizatuak onesten dira, eta agindu honi eransten zaizkio:
a) Hiru urtez azpiko adingabea zaintzeko eszedentzia hartu duten langileentzako eta hamabi urtez azpiko adingabea zaintzeko lanaldia murriztu duten langileentzako dirulaguntzak N Hasiera izeneko eskabide normalizatua beteta eskatu beharko dira.
b) Hiru urtez azpiko adingabea zaintzeko eszedentzia hartu duten langileentzako eta hamabi urtez azpiko adingabea zaintzeko lanaldia murriztu duten langileentzako dirulaguntzak, baldin eta aurretik eskatutakoaren jarraipena badira, eskaera sinplifikatuaren bidez eskatu beharko dira, eta N Jarraipena izeneko eskabide normalizatua dagokie.
c) Mendetasun-egoeran edo osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzian dauden edo lanaldi-murrizketa duten langileentzako dirulaguntzak D Hasiera izeneko eskabide normalizatua beteta eskatu beharko dira.
d) Mendetasun-egoeran edo osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko xedez eszedentzian dauden edo lanaldi-murrizketa duten langileentzako dirulaguntzak, baldin eta aurretik eskatutakoaren jarraipena badira, eskaera sinplifikatuaren bidez eskatu beharko dira, eta D Jarraipena izeneko eskabide normalizatua dagokie.
2.– Inprimaki normalizatuak eta horiek nola bete jakiteko jarraibideak «https://euskadi.eus» webgunean daude eskuragai. Zehazki:
a) Hiru urtez azpiko adingabea zaintzeko eszedentzia hartu duten langileentzako eta hamabi urtez azpiko adingabea zaintzeko lanaldia murriztu duten langileentzako dirulaguntzak N Hasiera izeneko eskabide normalizatua beteta eskatu beharko dira, eta hemen eskuratuko da:
b) Hiru urtez azpiko adingabea zaintzeko eszedentzia hartu duten langileentzako eta hamabi urtez azpiko adingabea zaintzeko lanaldia murriztu duten langileentzako dirulaguntzak, baldin eta aurretik eskatutakoaren jarraipena badira, eskaera sinplifikatuaren bidez eskatu beharko dira, eta N Jarraipena izeneko eskabide normalizatua dagokie. Hemen eskuratuko da:
c) Mendetasun-egoeran edo osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzian dauden edo lanaldi-murrizketa duten langileentzako dirulaguntzak D Hasiera izeneko eskabide normalizatua beteta eskatu beharko dira, eta hemen eskuratuko da:
d) Mendetasun-egoeran edo osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzian dauden edo lanaldi-murrizketa duten langileentzako dirulaguntzak, baldin eta aurretik eskatutakoaren jarraipena badira, eskaera sinplifikatuaren bidez eskatu beharko dira, eta D Jarraipena izeneko eskabide normalizatua dagokie. Hemen eskuratuko da:
3. artikulua.– Dirulaguntza-eskabideak aurkeztea.
Dirulaguntzen eskabideak aurrez aurre aurkez daitezke Eusko Jaurlaritzako Zuzenean-Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren bulegoetan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako organoen aurrean edo, bestela, elektronikoki ere bai.
XEDAPEN INDARGABETZAILEA.– Arauak indargabetzea.
Indargabetuta geratzen da Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2022ko irailaren 20ko Agindua, zeinaren bidez onartzen baitira familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretuaren II. eta III. kapituluetan aurreikusitako laguntza-eskabideen eskabide normalizatuak eta laguntza horiek eskatzeko instantzia normalizatuak, eta, oro har, agindu honetan ezarritakoaren aurka doazen maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Errekurtsoak.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Ondorioak.
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 2a.
Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburua,
NEREA MELGOSA VEGA.
RSS