
231. zk., 2024ko azaroaren 27a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (217 KB - 17 orri.)
- EPUB (121 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
5429
AGINDUA, 2024ko azaroaren 11koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez hautaketa-prozesurako deialdia egiten baita, barne-igoeraren bidez sartzeko Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalako Kontu-hartzailetza-Diruzaintzako azpieskalan, kategoria gorenean, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan.
Gobernu Kontseiluak 2024ko martxoaren 26an egindako bilkuran onartu zuen 2024ko enplegu publikoaren eskaintza hau: Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioena, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremurako. Eskaintzako plazen kopurua hartutako erabakiaren eranskinean agertzen zen: barne-igoerako 5 plaza Kontu-hartzailetza-Diruzaintzako azpieskalan, kategoria gorenekoak; denak dira sarbide orokorrekoak, gaitasun-probarekin.
Deitutako prozesuak honako hauen arabera arautuko dira: 128/2018 Errege Dekretua, 2018ko martxoaren 16koa, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen araubide juridikoa arautzen duena; 11/2022 Legea, abenduaren 1ekoa, Euskal Enplegu Publikoarena (aplikatzekoa den heinean); aplikatu beharreko gainerako arau guztiak.
Horrela, Gobernu Kontseiluaren 2024ko martxoaren 26ko erabakia betetzeko, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen bigarren xedapen gehigarria oinarri harturik, eta abenduaren 1eko 11/2022 Legeak, Euskal Enplegu Publikoarenak, 18.2.q) artikuluan emandako eskudantziak baliatuz, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.3.f) artikuluak arautzen duenarekin lotuta, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Hautaketa-prozesurako deialdia egitea, barne-igoeraren bidez sartzeko Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalako Kontu-hartzailetza-Diruzaintzako azpieskalan, kategoria gorenean, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan.
2. artikulua.– Onarpena ematea hautaketa-prozesurako oinarri orokorrei, barne-igoeraren bidez sartzeko Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalako Kontu-hartzailetza-Diruzaintzako azpieskalan, kategoria gorenean, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan. I. eranskinean ageri dira.
3. artikulua.– Onarpena ematea hautaketa-prozesurako oinarri espezifikoei, barne-igoeraren bidez sartzeko Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalako Kontu-hartzailetza-Diruzaintzako azpieskalan, kategoria gorenean, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan. II. eranskinen ageri dira.
4. artikulua.– Agindu honen bidez deialdia egiten zaien hautaketa-prozesuetako bakoitzerako eskabideak aurkezteko epea hogei egun baliodunekoa izango da, agindu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bat etorriz, betiere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoarekin.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 11.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,
MARÍA UBARRECHENA CID.
I. ERANSKINA
OINARRI OROKORRAK, HAUTAKETA-PROZESUAK ARAUTUKO DITUZTENAK BARNE-IGOERAREN BIDEZ SARTZEKO ESTATURAKO GAIKUNTZA DUTEN TOKI-ADMINISTRAZIOKO FUNTZIONARIOEN ESKALAKO KONTU-HARTZAILETZA-DIRUZAINTZAKO AZPIESKALAN, KATEGORIA GORENEAN, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAREN EREMUAN
Lehenengoa.– Araudi aplikagarria.
Deialdi honetan ezartzen diren probei honako hauek ere aplikatuko zaizkie, besteak beste: Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina, urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua; 30/1984 Legea, abuztuaren 2koa, funtzio publikoa erreformatzeko neurriei buruzkoa; 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena; 128/2018 Errege Dekretua, martxoaren 16koa, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen araubide juridikoa arautzen duena; 11/2022 Legea, abenduaren 1ekoa, Euskal Enplegu Publikoarena; 19/2024 Dekretua, otsailaren 22koa, Euskal Sektore Publikoan euskararen erabilera normalizatzekoa; 91/2023 Dekretua, ekainaren 20koa, herritarrei arreta integral eta multikanala ematekoa eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izatekoa; Gobernu Kontseiluaren 2024ko martxoaren 26ko erabakia, zeinaren bidez onartu baitzen 2024ko enplegu publikoaren eskaintza hau: Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioena, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremurako; osagarri gisa, Estatuko Administrazio Orokorrean diharduten langileen sarbiderako, lanpostuen hornikuntzarako eta administrazio bereko funtzionario zibilen lanbide-sustapenerako Erregelamendu Orokorra, martxoaren 10eko 364/1995 Errege Dekretuaren bidez onartua.
Bigarrena.– Emakumeen eta gizonen berdintasunaren printzipioa.
Deialdi honetan aintzat hartzen da emakumeen eta gizonen berdintasunaren printzipioa, enplegua lortzeari dagokionez, honako hauekin bat etorriz: Konstituzioaren 14. artikulua; Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina, urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua; 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirakoa; Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina, martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren bidez onartua.
Hirugarrena.– Plazen deskribapena.
Hautaprobetarako deialdia egiten da, 5 plaza barne-igoerako txandaren sistemaren bidez betetzeko Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalako Kontu-hartzailetza-Diruzaintzako azpieskalan, kategoria gorenean.
Laugarrena.– Hautaketa-prozesua.
Hautaketa-prozesua gaitasun-proba baten bidez egingo da. Balorazioak, ariketak eta kalifikazioak II. eranskinean zehazten dira.
Bosgarrena.– Hautaketa-prozesuaren garapena.
5.1.– Izangaiei dei bakarra egingo zaie gaitasun-probarako. Probara bertaratzen ez direnek bere eskubidea galduko dute, hargatik eragotzi gabe bederatzigarren oinarri orokorrean ezartzen dena.
Izangai guztiek aldi berean egin ezin duten ariketaren bat egonez gero, hura egiteko ordena zozketa publikoan aterako den letraren arabera finkatuko da. Zozketa Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariak egingo du, eta emaitza Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta hamargarren oinarri orokorrean adierazten den helbide elektronikoan argitaratuko da.
5.2.– Gobernu Kontseiluaren 2024ko martxoaren 26ko Erabakiaren bidez onartutako enplegu publikoaren eskaintzako hautaketa-prozesuak, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioentzakoak, batera garatu daitezke, edozein fasetan, hautaketa-ikastaroen garapenean, praktikaldietan edo karrerako funtzionario izendatu aurreko gainerako fase guztietan. Halakoetan, aldiberekotasuna ez da atzerapen-arrazoi izango.
5.3.– Hautaketa-organoek hautaketa-prozesuko edozein unetan eska diezaiekete izangaiei beren nortasuna egiazta dezatela.
5.4.– Prozeduraren edozein unetan, hautaketa-organoak ohartzen badira izangaietako batek ez dituela betetzen deialdi honetako baldintza guztiak, lehenbizi entzunaldia emango diote interesdunari eta gero baztertzea proposatu beharko diote Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariari edo, bestela, inguruabar hori gerta daitekeelako berria helarazi, ebazpena eman dezan, bidezko egiaztapenak egin ondoren.
5.5.– Gaitasun-proba eta hizkuntza-eskakizuna gainditzeko proba amaiturik eta aurkeztutako erreklamazioak ebatzirik (egonez gero), epaimahai kalifikatzaileak hura gainditzeko ezarritako gutxienekora iritsi diren izangaien zerrenda argitaratuko du hamargarren oinarri orokorrean adierazitako helbide elektronikoan. Izangai bakoitza bere puntuazioarekin agertuko da.
Seigarrena.– Izangaien betekizunak.
6.1.– Izangaiek honako betekizun hauek bete beharko dituzte hautaproba hauek egiteko onar ditzaten:
1. Nazionalitatea: Espainiako nazionalitatea eduki behar dute.
2. Gaitasuna: bete beharreko lanpostuari dagozkion eginkizunak betetzeko gaitasun funtzionala eduki behar dute.
3. Adina: hamasei urte beteta eduki behar dute eta ezin dute eduki nahitaezko erretiroa hartzeko adina.
4. Gaikuntza: ezin dute egon bereizita zerbitzutik diziplinazko espediente bidez, administrazio publikoei edo autonomia-erkidegoetako konstituzio-organoei nahiz estatutu-organoei dagokienez, eta ezin dute eduki ebazpen judizialaren arabera desgaikuntza absoluturik ez berezirik, ez enplegu edo kargu publikoak betetzeko, ezta Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalan sartzeko ere.
5. Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalako Kontu-hartzailetza-Diruzaintzako azpieskalan egon behar dute, sarrerako kategorian.
6. Bi urte beteak izan behar dituzte Kontu-hartzailetza-Diruzaintzako azpieskalako sarrerako kategoriako zerbitzu aktiboan, izendapena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu denetik zenbatuta, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen araubide juridikoa arautzen duen martxoaren 16ko 128/2018 Errege Dekretuak 20. artikuluan ezartzen duenarekin bat etorriz.
7. Hizkuntza-eskakizuna: 4. hizkuntza-eskakizuna edo baliokidea eduki behar dute. Nolanahi ere, betekizun hau 4. hizkuntza-eskakizuna gainditzeko probako lehen ariketaren aurreko egunera arte egiaztatu ahal izango da edo, bestela, hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko berariaz egiten den probaren bidez.
Nahitaezko 4. hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuak betetzeko soilik, Euskal Sektore Publikoan euskararen erabilera normalizatzeko otsailaren 22ko 19/2024 Dekretuak 37.4 artikuluan xedatzen duenaren arabera, plaza guztiak ez badira betetzen 4. hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta duten izangaiekin, bete gabekoei 3. hizkuntza eskakizuna aplikatuko zaie, deialdi honetan betetzeko soilik.
8. Tasak ordaintzea: ordainduta eduki behar dute langileak hautatzeko deialdietan inskribatzeko tasa (arauketa: irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren tasa eta prezio publikoei buruzko Legearen testu bateginaren 36. artikulua eta hurrengoak): A-1 azpitaldea: 20,27 euro.
6.2.– Izangaiek eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean bete behar dituzte eskatutako betekizunak (euskararen hizkuntza-eskakizuna egiaztatzea ez beste guztiak) eta hala segitu beharko dute karrerako funtzionario izendatu arte.
Zazpigarrena.– Desgaitasuna duten pertsonak.
7.1.– Epaimahai kalifikatzaileak neurri egokiak ezarriko ditu desgaitasuna duten izangaiek, hain zuzen ere horren berri eskabidean berariaz adierazten dutenek, hautaketa-prozesuko probetan parte hartu ahal izan dezaten gainerako izangaiekiko aukera-berdintasunean, Desgaitasuna duten pertsonak enplegu publikora iristea eta lanpostuak betetzea arautzen dituen abenduaren 3ko 2271/2004 Errege Dekretuan ezartzen denarekin bat etorriz.
7.2.– Ehuneko 33ko desgaitasuna edo handiagoa duten izangaiek eskabidean eskatu ahal izango dute arrazoizko egokitzapenak eta doikuntzak egin daitezela hautaketa-prozesuko probak egiteko denboretan eta bitartekoetan.
Interesdunek berariaz adierazi beharko dute prozesuan parte hartzeko eskabidean zer denbora-egokitzapen edota zer bitarteko-egokitzapen eskatzen dituzten hautaketa-prozesuko ariketak egiteko. Epaimahaiak erabaki ahal izan dezan eskatutako egokitzapena egin behar den edo ez, interesdunek honen kopia aurkeztu beharko dute nahitaez: desgaitasun-mailaren kalifikazioa ezartzen duen organo teknikoak emandako irizpen tekniko fakultatiboa, aitortutako desgaitasun-maila eragin duten urritasun iraunkorrak modu frogagarrian egiaztatzen dituena. Gainerako dokumentuak ez dira baliozkoak izango ondorio horietarako.
Horretarako, epaimahai kalifikatzaileak ekainaren 9ko PRE/1822/2006 Aginduan ezartzen diren denbora-egokitzapenetatik bidezkoak direnak aplikatuko ditu. Agindu horren bidez, irizpide orokorrak ezartzen dira denbora gehigarriak egokitzeko desgaitasuna duten pertsonak enplegu publikora sartzeko hautaketa-prozesuetan. Balorazioa egin ahal izateko, irizpen tekniko fakultatiboa nahitaez aurkeztu beharko da eskabideak aurkezteko epearen barruan.
Zortzigarrena.– Eskabideak.
8.1.– Herritarrei arreta integral eta multikanala emateko eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izateko ekainaren 20ko 91/2023 Dekretuaren arabera, izangaiek baliabide elektronikoen bidez aurkeztu beharko dituzte eskabideak.
8.2.– Interesdunek hogei egun balioduneko epea edukiko dute eskabidea aurkezteko, deialdi hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
8.3.– Hautaproba hauetan parte hartzeko eskabidea baliabide elektronikoen bidez bete eta aurkeztu beharko da, Enplegu Publikoaren Atariaren bitartez, helbide elektroniko honetan: https://www.euskadi.eus/enplegu-publikoa/ Eskabidea betetzeko argibideetan azaltzen dena egin beharko da, eta izangai bakoitzak bere burua identifikatu beharko du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoan onartutako bitartekoetako bat erabiliz (https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak).
Eskabidea Enplegu Publikoaren Atariaren bidez aurkezteak aukera emango du honako izapide hauek elektronikoki egiteko:
– Parte hartzeko eskabidea bete.
– Langileak hautatzeko deialdietan inskribatzeko tasak ordaindu.
– Eskabidea elektronikoki erregistratu.
– Egindako inskripzioaren datuak aldatu inskribatzeko epearen barruan.
– Behar izanez gero, eskabidea zuzendu horretarako epean.
– Enplegu Publikoaren Atarian prozesuari buruz argitaratzen den informazioa eskuratu eta horren jarraipena egin.
– Erreklamazioak aurkeztu horretarako ezartzen diren epeetan.
– Behar denean, eskatzen den dokumentazioa erantsi.
Inskripzio-prozesuan gorabehera teknikoren bat gertatuz gero, Enplegu Publikoaren Atarian (https://www.euskadi.eus/enplegu-publikoa/) horretarako adieraziko diren telefonora edo helbide elektronikora jo ahal izango da.
8.4.– Eskabidearen edukia.
Eskabideko atal hauek bete beharko dira:
a) Datu pertsonalak, prozesua zuzen kudeatzeko.
b) Harremanetarako datuak: posta-helbidea, telefono mugikorra eta helbide elektronikoa.
c) Zer hizkuntza ofizial (euskara ala gaztelania) aukeratzen den gaitasun-probak egiteko.
d) Hautaprobak egiteko denboran eta baliabideetan egokitzapenak eta doikuntzak eskatzeko aukera.
e) Egiaztatutako hizkuntza-eskakizuna.
Halaber, eskabidean erantzukizunpeko adierazpena jasoko da, parte-hartzaile guztiek bete dezaten. Adierazpen horretan adierazi beharko dute deialdiko oinarrietan eskatzen diren betekizun guztiak betetzen dituztela, eta egiazkoak direla onarpen-eskabidean jasotako datuak.
8.5.– Langileak hautatzeko deialdietan inskribatzeko tasak ordaintzeko modua.
Diru-zenbatekoa egoitza elektronikoko ordainketa-pasabidearen bitartez ordainduko da: https://euskadi.eus/nireordainketa
Ordaintzeko bi modu daude:
1.– Online ordainketa.
Ordaintzeko modu hori egunean 24 orduz egongo da erabilgarri, eta ezinbestekoa izango da banka elektronikoko bezero izatea hauetako entitateren batean: Kutxabank, Laboral Kutxa, Caixabank, Banco Santander, BBVA, Sabadell Guipuzcoano, Bankia, Bankoa, Rural Kutxa. Bizum bidez ere ordaindu ahal izango da, edo Visa edo Mastercard txartelen bidez.
2.– Offline ordainketa.
Ordainketa-gutuna inprimatuta dagoela, jarraian zehazten diren banku-entitateen edozein sukurtsaletara jo daiteke ordaintzeko. Halaber, barra-kodearen irakurgailua duten edo datuak eskuz atzeman ditzaketen kutxazain automatikoetan ere ordain daiteke tasa.
– Banco Santander.
– Bankia.
– Bankoa.
– BBVA.
– Caixabank.
– Kutxabank.
– Laboral Kutxa.
– Rural kutxa.
– Sabadell Guipuzcoano.
Era berean, ordainketa-gutuneko QR kodea eskaneatu daiteke telefono mugikor batekin eta horrela automatikoki ordainketa-pasabidera sartu.
Ez da beharrezkoa ordainagiria Administrazioari bidaltzea, finantza-entitateek automatikoki bidaliko baitituzte ordainketa-datuak.
8.6.– Izangairen batek langileak hautatzeko deialdietan inskribatzeko tasak garaiz ordaintzen ez baditu, hau da, eskabideak aurkezteko epearen barruan, prozesutik kanpo geratuko da. Nolanahi ere, ordaindutako zenbatekoan akatsen bat badago, hamar egun balioduneko epealdia emango zaio hautagaiari akatsa zuzentzeko.
Azterketa egiteko eskubidearen tasa ordaintzeak inolaz ere ez du askatuko eskabidea behar bezala eta garaiz erregistratzeko izapidea egin beharretik.
8.7.– Izangaiek eskabide bat bakarrik aurkeztu ahal izango dute hautaketa-prozesuko.
8.8.– Izangairen batek, oinarri honetan ezarri den epean, eskabide bat baino gehiago aurkeztuz gero azpieskala berean eta hautaketa-sistema berean parte hartzeko, erregistratutako azkena soilik hartuko da kontuan. Adierazitako edozein bide erabiliz egun berean egindako eskabideek kointziditzen badute, interesdunak Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariari jakinarazi beharko dio zein den baliozko eskabidea.
8.9.– Eskabidea garaiz eta behar bezala aurkezten ez bada, izangaia prozesutik kanpo geldituko da.
8.10.– Behar bezala egiaztatutako gorabehera tekniko batek sistemen ohiko funtzionamendua eragozten badu, deialdia egiten duen organoak erabaki ahal izango du eskabideak aurkezteko epea luzatzea edo, bestela, ordezko eskabideak bete eta aurkeztea.
8.11.– Baliabide elektronikoen bidez aurkezten diren dokumentuak elektronikoak izan behar dira, eta halakotzat joko dira:
– Berez dokumentu elektroniko direnak, hau da, organo igorleak elektronikoki sortu eta sinatutakoak, ziurtagiri elektronikoz edo EKS (egiaztapen kode seguru) bidez.
– Elektronikoa ez den euskarrian (papera) dauden dokumentuen (jatorrizkoak edo kopia autentikoak) kopia elektronikoak.
Aurkezteko dokumentuak (jatorrizkoak edo kopia autentikoak) elektronikoa ez den euskarrian (paperean) badaude, haien kopia elektroniko autentikoa eskuratu behar da baliabide elektronikoen bidez aurkeztu baino lehen.
Kopia elektroniko autentikoa eskuratzeko, paperezko dokumentua (jatorrizkoa edo kopia autentikoa) administrazio publiko batek digitalizatu behar du; gainera, kopia elektronikoak metadatuak eduki behar ditu, kopia dela egiaztatzen dutenak eta dokumentua kontsultatzean agertuko direnak.
Horretarako, paperezko dokumentuak Eusko Jaurlaritzaren Zuzenean zerbitzuaren bulegoetan aurkez daitezke eta funtzionario batek digitalizatuko ditu.
Nolanahi ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak edo beste administrazio publiko batek paperezko dokumentu bat digitalizatzea ez da dena delako izapidea elektronikoki betetzea, baizik eta kopia elektroniko autentikoa eskuratzea; beraz, ondoren, dagokion izapidea egin behar da baliabide elektronikoen bitartez, horretarako ezarritako epearen barruan eta ezarrita dagoen bezala.
Ez da onartuko deialdiarekin lotutako edozein dokumentu paperean aurkeztea. Parte hartzeko eskabidea edo deialdiarekin lotutako beste dokumenturen bat elektronikoak ez diren baliabideen bitartez aurkezten bada, baliabide elektronikoen bidez aurkeztutako egunean aurkeztu dela joko da ondorio guztietarako.
8.12.– Izangaiek eskabideetan adierazitako datuei atxikita daude; Enplegu Publikoaren Atariaren bidez baino ezin izango dute eskatu aldatzeko (https://www.euskadi.eus/enplegu-publikoa/), eskabideak aurkezteko ezarritako epearen barruan. Epe hori igarota, ez da horrelako eskaerarik onartuko.
Bederatzigarrena.– Arriskuko haurdunaldia edo erditzea.
Behar bezala justifikatutako haurdunaldi arriskutsua edo erditzea dela-eta, izangai batek ezin badu hautaketa-prozesua osatu, izangai horren egoera prozesua amaitzearen eta atzeratutako gaitasun-proba baldintzapean geratuko da. Gaitasun-proba egiteak ezin du ekarri prozesua atzeratzea gainerako izangaiek prozesuaren ebazpena arrazoizko denboran jasotzeko duten eskubideari kalte egiteraino. Epaimahaiak baloratu beharko du hori. Nolanahi ere, hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda argitaratu aurretik egingo da.
Hamargarrena.– Harremanak herritarrekin.
10.1.– Maiatzaren 12ko 3/2022 Legeak, Euskal Sektore Publikoarenak, 72.5 artikuluan ezartzen duenarekin bat etorriz, orobat ekainaren 20ko 91/2023 Dekretuak, herritarrei arreta integral eta multikanala emateko eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izatekoak, 88.12 artikuluan ezartzen duenarekin, interesdunentzako komunikazio eta jakinarazpen guztiak iragarki-taula elektronikoaren bidez egingo dira. Dena dela, behar denean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ere argitaratuko dira.
10.2.– Deialdi hau eta berau gauzatzearen ondoriozko egintzak Enplegu Publikoaren Atarian argitaratuko dira, helbide elektroniko honetan: https://www.euskadi.eus/enplegu-publikoa/
Onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda argitaratuta, deialdiaren garapenarekin zerikusia duen informazio guztia aipatutako helbide elektronikoan argitaratuko da, jakinarazpen-ondorioetarako. Parte-hartzaileei abisua bidaliko zaie SMS bidez edo posta elektroniko bidez, eman duten telefono mugikorraren zenbakira edo posta elektronikora. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 41.6 artikuluan xedatu duenarekin bat etorrita, abisu hori ez emanagatik ere, jakinarazpena guztiz baliozkoa izango da.
10.3.– Nolanahi ere, oinarri hauetan aurreikusten diren jakinarazpen- eta publizitate-bideak erabiliz igorritako komunikazioek soilik sortuko dituzte ondorio juridikoak.
Hamaikagarrena.– Izangaiak onartzea.
11.1.– Eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik hilabete igaro baino lehen Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariak ebazpen bat emango du onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda argitara dadin hamargarren oinarrian adierazitako egoitzan elektronikoan. Zerrenda horretan bazter uzteko arrazoia adieraziko da.
10 egun balioduneko epea emango da erreklamazioak aurkezteko eta eskabideetako akatsak zuzentzeko, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
11.2.– Erreklamazioak aurkezteko epea igarota eta horiek ebatzita, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko Zuzendaritzaren ebazpen bat argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian; bertan adieraziko da onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onartu dela ikusgai egongo dela hamargarren oinarri orokorrean adierazitako egoitza elektronikoan.
11.3.– Azterketa egiteko eskubideak ez dira itzuliko izangaia baztertzeko arrazoia izangaiari berari egotz dakiokeenean, ez eta izangaia ariketara joaten ez denean ere.
11.4.– Adierazitako epean bazterketa zuzendu edo omisioa alegatu beharko dute izangaiek, onartutakoen zerrendan sartzeko eskubidea justifikatuta; bestela, probetatik baztertuta geratuko dira behin betiko.
11.5.– Onartutako eta baztertutako izangaien zerrendan honako datu hauek agertuko dira, gutxienez: izen-abizenak (datuak babesteko indarrean dagoen araudiaren arabera) eta, baztertuen kasuan, baztertzeko arrazoiak.
11.6.– Onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendak onartzen dituen ebazpenaren aurka errekurtsoa jarri ahal izango da.
Hamabigarrena.– Epaimahai kalifikatzailea.
12.1.– Osaera.
Epaimahaiak osaera hau izango du: epaimahaiburua, hiru epaimahaikide eta idazkaria, eta horien ordezkoak.
Epaimahaia modu orekatuan osatuko dute trebakuntza, gaitasun eta prestakuntza egokiko emakumeek eta gizonek, salbu eta behar bezala justifikatzen bada ez dela beharrezkoa. Lau kide baino gehiago dituzten hautaketa-organoetan, ordezkaritza orekatutzat joko da sexuetariko bakoitzak gutxienez % 40ko ordezkaritza izatea, Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legeak 81. artikuluan ezartzen duenaren arabera.
Epaimahaikideetako bat Administrazio Publikoaren Euskal Institutuak proposatutakoa izango da, Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legeak 22.4 artikuluan xedatzen duenaren arabera.
Gainera, deialdi honetan eskatzen den hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko probetan, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuak proposatutako beste kide bat ere egongo da epaimahai kalifikatzailean, Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legeak 189.4 artikuluan ezartzen duenaren arabera.
Epaimahaiak aholkua eskatu ahal izango die adituei, beharrezkotzat jotzen badu. Pertsona horiek beren espezialitate teknikoen gaineko aholkuak eman besterik ez dute egingo epaimahaiarekiko lankidetzan.
Epaimahaikideak beti izango dira kide norberaren izenean, hau da, ezin dira kide izan inor ordeztuz edo inoren kontura.
12.2.– Izendapena.
Epaimahai kalifikatzaileko kideak Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuak izendatuko ditu agindu baten bidez. Epaimahai kalifikatzaileko kide titularren eta ordezkoen izenen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrendarekin batera.
12.3.– Abstenitzea eta errekusatzea.
Epaimahaiko kideek jarduteari utzi beharko diote, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari jakinarazita, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan ezarritako kasuetan. Orobat, jarduteari utzi beharko diote hautaprobetan parte hartuko duen izangairen bat prestatzen jardun badute deialdia argitaratu aurreko bost urteetan.
Halaber, aurreko kasuren bat gertatzen denean, interesdunek noiznahi errekusatu ahal izango dituzte epaimahaikideak, aipatutako legearen 24. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
12.4.– Jarduteko arauak.
Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 15. artikulutik 18. artikulura bitartean ezarritako arauen arabera jardungo du epaimahaiak. Nolanahi ere, epaimahaiburuak aginduta eta idazkariak bilerarako deia eginda bilduko da epaimahaia, hautaprobak hasi baino behar besteko denbora lehenago, eta, balio osoz eratzeko, beharrezkoa izango da epaimahaiburua eta idazkaria (edo, hala badagokio, haien ordezkoak) eta gutxienez bokalen erdiak bertaratzea.
Epaimahaiko kide guztiek izango dituzte hitza eta botoa.
Epaimahaiaren erabakiak botoen gehiengoaren bidez hartuko dira. Epaimahaiburuaren kalitatezko botoaren bidez ebatziko dira berdinketak.
Epaimahaiburua (edo haren ordezkoa) absente edo gaixorik badago, kargua hutsik badago edo bestelako lege-arrazoiren bat badago, antzinatasun handiena duen edo adinez zaharrena den epaimahaikideak hartuko du haren lekua, hurrenkera horretan.
Idazkaria (edo haren ordezkoa) absente edo gaixorik badago, kargua hutsik badago edo bestelako lege-arrazoiren batek eragiten badio, epaimahaikideen gehiengoaren erabakiaren bidez aukeratzen den epaimahaikideak hartuko du haren lekua.
12.5.– Ahalmenak.
Epaimahaiak autonomia funtzional osoz jardungo du, eta bera izango da prozeduraren gardentasunaren eta objektibotasunaren, proben edukiaren eta konfidentzialtasunaren eta deialdiko oinarriak zorrotz betetzearen erantzulea.
Halaber, ordenamendu juridikoarekin bat etorriz, batetik, oinarri hauek eta oinarri espezifikoak aplikatzeko sortzen diren zalantza guztiak ebatziko ditu; bestetik, deialdia behar bezala garatzeko behar diren erabakiak hartuko ditu, eta, azkenik, behar diren irizpideak ezarriko ditu oinarrietan aurreikusi ez diren kasuetarako.
Epaimahaiburuak behar diren neurriak hartuko ditu oposizioaldiko ariketen edukia isilpean gordetzen dela bermatzeko, eta gauza bera egingo du azterketak zuzendu daitezen zein izangairenak diren jakin gabe.
Epaimahai kalifikatzaileari gaikuntza ematen zaio ezartzeko nola eta zer prozedurekin erabili behar diren baliabide elektronikoak edo telematikoak (ikus-entzunezkoak barne) hautaprobak edo haien faseren bat egiteko, bai eta hala behar duten idatziz egindako azterketak digitalizatzeko, zifratzeko, gordetzeko eta zaintzeko ere, sekretua une oro bermaturik, harik eta azterketak ireki eta izangaiek jendaurrean irakurtzen dituzten arte.
Erreklamazioak bide elektronikoz aurkeztuko zaizkio epaimahaiari. Horretarako, Enplegu Publikoaren Atarian eskuragarri dagoen inprimakia bete beharko da: https://www.euskadi.eus/enplegu-publikoa
12.6.– Egoitza.
Jakinarazpenetarako eta bestelako intzidentzietarako, epaimahaiak Administrazio Publikoaren Euskal Institutuaren egoitza nagusian izango du helbidea: Donostia kalea 1 (Lakua), 01010 Vitoria-Gasteiz.
12.7.– Zerbitzuagatiko kalte-ordainak.
Epaimahaikideek dagozkien kalte-ordainak jasoko dituzte beren zerbitzuagatik, bertaratzeak barnean hartuta, arlo honetako indarreko araudiarekin bat etorriz.
Bidezko kalte-ordainak jasoko dituzte, era berean, epaimahaiari aholkularitza ematen dioten edo zaintzan edo laguntza materialean laguntzen dioten pertsonek.
Hamahirugarrena.– Hautaketa-prozesua gainditzea.
13.1.– Gaitasun-proba eta hizkuntza-eskakizuna gainditzeko proba amaitu ondoren epaimahai kalifikatzaileak prozesua gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda argitaratuko du hamargarren oinarri orokorrean adierazitako helbide elektronikoan. Izangaiak puntuazioaren araberako ordenan agertuko dira zerrendan.
13.2.– Hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda deialdia egin duen organoari helaraziko dio Administrazio Publikoaren Euskal Institutuaren titularrak, gaindituen zerrenda puntuazioaren araberako ordenan argitaratu dezaten «Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian».
13.3.– Epaimahai kalifikatzaileak gainditu duten izangaien artetik funtzionario izateko proposatuko dituenen kopurua ezin izango da izan deitutako plazen kopurua baino handiagoa.
13.4.– Hautaketa-prozesuei amaiera ematen dieten egintzak arrazoitu beharko dira. Epaimahaiak bere balorazio-eginkizunetan diskrezionalitate teknikoaren arabera ematen dituen egintzak arrazoitzea erregelamendu-arauak eta deialdiaren oinarriak betetzeari buruzkoa izango da.
Hamalaugarrena.– Parte hartzeko betekizunak. Erreferentzia-datak, deskribapena, alegazioa eta egiaztapena.
14.1.– Parte hartzeko betekizunak eta lanpostuak adjudikatzeko betekizunak betetzeko erreferentzia-datak.
Alegatzen diren betekizunak betetzeko erreferentzia-data eskabideak aurkezteko epeko azken eguna izango da. Salbuespena: euskararen ezagutza seigarren oinarrian ezartzen den bezala egiaztatu ahal izango da.
14.2.– Betekizunak alegatzea.
Parte hartzeko betekizun orokorrak eskabideak aurkezteko epearen barruan alegatu beharko dira. Salbuespena: euskararen ezagutza 4. hizkuntza-eskakizuna gainditzeko probaren lehen ariketaren bezperara arte alegatu ahal izango da.
Hamabosgarrena.– Karrerako funtzionarioen izendapena.
15.1.– Hautaketa-prozesua amaitutakoan Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariak argitara emango du hura gainditu dutenen zerrenda –inolaz ere izan dira izan eskainitako plazak baino gehiago– hamargarren oinarri orokorrean adierazitako Interneteko helbidean, eta Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzara bidaliko du. Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariak zerrenda hori Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari helaraziko dio, eta horrek karrerako funtzionario izendatuko ditu Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalako Idazkaritzako azpieskalan, kategoria gorenean.
15.2.– Ez dituzte inola ere karrerako funtzionario izendatuko lanpostuan aritzeko eskatzen diren betekizunak betetzen ez dituzten izangaiak (betekizun horietako bat da hizkuntza-eskakizuna gainditzea), Euskal Sektore Publikoan euskararen erabilera normalizatzeko otsailaren 22ko 19/2024 Dekretuak 37.4 artikuluan xedatzen duena eragotzi gabe.
15.3.– Izendapenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko dira.
Hamaseigarrena.– Lehentasun-klausula aplikatzea.
Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bateginak, martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren bidez onartuak, 21.1 artikuluan ezartzen duenaren ondorioetarako, ez da aplikatuko artikulu horretan berdinketa hausteko ezarritako klausula, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalako Kontu-hartzailetza-Diruzaintzako azpieskalan (kategoria gorena) ez baitago emakume gutxiegi; beraz, ez zaie emango lehentasunik.
Hamazazpigarrena.– Hautaketa-prozesuko datuak babestea eta kudeatzea.
Informazioaren tratamenduan honako hauek aplikatuko dira: 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, datu pertsonalak babestekoa eta eskubide digitalak bermatzekoa; 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzkoa, zeinak 95/46/EE Zuzentaraua (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra) indargabetzen baitu; 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena; 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena; aplikatu beharreko gainerako xedapen guztiak.
Onarpen-eskabidean adierazten diren datu pertsonalen tratamenduak honako helburu hauek edukiko ditu: hautaprobak kudeatzea, horretarako behar diren komunikazioak egitea eta hautaprobei buruzko datuak aztertzea.
Izen-abizenak eta nortasun agiriaren zenbakia anonimizatuta argitaratuko dira, Datu pertsonalak babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak eskatzen duen bezala. Administrazio Publikoaren Euskal Institutuak neurriak ezarriko ditu Interneteko bilatzaileek informazio hori ez indexatzeko.
Datu pertsonalak tratamendu-jarduera honetan sartuko dira: «Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko hautaketa».
Tratamenduaren arduraduna: Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritza, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saila.
Tratamenduaren helburua eta aurreikusitako erabilerak: Euskal Autonomia Erkidegoan Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak behin-behinean edo behin betiko betetzeko hautaketa-prozesuak deitzea eta kudeatzea.
Legitimazioa:
– Tratamendua beharrezkoa da lege-betebeharrak betetzeko.
– Tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoak egikaritzean egin behar den eginkizun bat betetzeko.
– 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituena.
– 128/2018 Errege Dekretua, martxoaren 16koa, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen araubide juridikoa arautzen duena.
Informazio-hartzaileak: Foru-aldundiak, toki-erakundeak. Arlo horretan eskumena duen ministerioa.
Eskubideak: datuetara iristeko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, eta informazio gehigarrian azaldutako beste zenbait eskubide.
Informazio gehigarria: web-orri honetan kontsulta dezakezu datu-babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza: (https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/131900-capa2-eu.shtml).
II. ERANSKINA
HAUTAKETA-PROZESUA, BARNE-IGOERAREN BIDEZ SARTZEKO ESTATURAKO GAIKUNTZA DUTEN TOKI-ADMINISTRAZIOKO FUNTZIONARIOEN ESKALAKO KONTU-HARTZAILETZA-DIRUZAINTZAKO AZPIESKALAN, KATEGORIA GORENEAN, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAREN EREMUAN: NAHITAEZKO HIZKUNTZA-ESKAKIZUNA DUTEN PLAZAK
I.1.– Deialdiko plazak.
Deialdia egiten da 5 plaza barne-igoeraren bidez betetzeko Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalako Kontu-hartzailetza-Diruzaintzako azpieskalan, kategoria gorenean.
Plazekin lotutako lanpostuek euskararen 4. hizkuntza-eskakizuna esleituta dute; derrigortasun-data igarota dute, eta beraz nahitaez egiaztatu behar da gaindituta dagoela.
Hona deialdiko plazen banaketa:
a) Sarbide orokorraren modalitatea: 5.
4. hizkuntza-eskakizuna: 5.
b) Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako modalitatea: 0.
I.2.– Parte hartzeko betekizunak.
I.2.1.– Plazetako bat eskuratu nahi dutenek agindu honen I. eranskineko seigarren oinarri orokorrean ezartzen diren eskakizun orokorrak bete behar dituzte.
I.2.2.– Deialdi honetan inskribatzeko ordaindu beharreko tasa 20,27 eurokoa da.
I.3.– Lanpostuak adjudikatzeko hizkuntza-eskakizunaren betekizunak.
Deialdiko lanpostuek nahitaezko hizkuntza-eskakizuna dute, derrigortasun-data igarota dagoelako; horregatik, hizkuntza-eskakizuna gaindituta edukitzea ezinbestekoa izango da lanpostua betetzeko.
Hala ere, nahitaezko 4. hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuak betetzeko soilik, Euskal Sektore Publikoan euskararen erabilera normalizatzeko otsailaren 22ko 19/2024 Dekretuak 37.4 xedatzen duenaren arabera, plaza guztiak ez badira betetzen 4. hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta duten hautagaiekin, bete gabekoei 3. hizkuntza eskakizuna aplikatuko zaie, deialdi honetan betetzeko soilik.
I.4.– Hautaketa-prozesuaren deskribapena.
I.4.1.– Izangaien hautaketan, gaitasun-proba eta 4. hizkuntza-eskakizuna gainditzeko proba egingo dira.
a) Gaitasun-proba:
Gaitasun-proba nahitaezkoa eta baztertzailea izango da. Izangaiek lau orduko epea edukiko dute idatziz ebazteko epaimahai kalifikatzaileak ezartzen dituen honako esparru hauetako gaiekin lotutako kasu praktikoak (bat edo batzuk):
– Aurrekontua. Aurrekontua eta beraren aldaketak. Aurrekontu-kudeaketa. Aurrekontua betearaztea eta likidatzea. Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren arau fiskalak. Berankortasuna eta zorrak ordaintzeko batez besteko aldia.
– Aurrekontua kudeatzeko eta betearazteko zenbait esparrutan egiten diren administrazio-egintzen fiskalizazioa.
– Kontabilitatea: finantza-kontabilitatea. Kontabilitate analitikoa eta kudeaketa-kontabilitatea. Tokiko kontabilitatea publikoa. Kontabilitate pribatua.
– Toki-ogasunak, diruzaintza eta diru-bilketa. Kreditu-eragiketak. Finantza-zuhurtasunaren printzipioa. Tributuen kudeaketa, tributu-bilketa eta tributu-ikuskapena. Diruzaintza eta sarrerak kudeatzea.
Gaitasun-proba egiteko, lege-testuak kontsultatu ahal izango dira eta kalkulatzeko makina estandarrak eta zientifikoak erabili ahal izango dira, baldin eta ez badira programagarriak ez finantzarioak. Kasu guztietan, ariketen benetakotasuna, osotasuna eta kontserbazioa bermatuko dira.
Ariketa hau zuzenean zuzenduko du epaimahaiak, honako hauek kontuan hartuta: proposatutako arazo praktikoa aztertzeko gaitasuna eta hura ebazteko ezagutza teorikoak zentzuz aplikatzea.
Gaitasun-proba ebazteko, izangaiek Estatuko araudia zein EAEkoa (foru organoek emandakoa barne) aplikatu ahal izango dute, kasuan kasukoa. Ariketa egiten denean indarrean dagoen araudia aplikatu beharko da.
Ariketa epaimahai kalifikatzaileko kide guztiek irakurtzeko moduan idatzi behar da, ohikoak ez diren laburdurak eta zeinuak erabili gabe. Kasu guztietan, dokumentuen benetakotasuna, osotasuna eta kontserbazioa bermatuko dira.
Epaimahaiak neurri egokiak ezarriko ditu ariketa hau izangaiak nor diren jakin gabe zuzentzea bermatzeko. Ariketan izangaia nor den jakitea ahalbidetzen duen markarik edo zeinurik egonez gero, epaimahaiak izangaia baztertuko du.
Gaitasun-proba bukatutakoan epaimahaiak behin-behineko emaitzak argitaratuko ditu, eta 10 egun balioduneko epea emango du erreklamazioak egiteko. Epe hori amaitu eta erreklamaziorik egon bada haiek ebatzi ondoren, behin betiko emaitzak argitaratuko ditu epaimahaiak.
Emaitzak hamargarren oinarri orokorrean adierazitako egoitza elektronikoan argitaratuko dira.
b) Euskara.
Deialdiko plazekin lotutako lanpostuek 4. hizkuntza-eskakizuna esleituta dute; derrigortasun-data igarota dute, eta beraz nahitaez egiaztatu behar da euskararen ezagutza. Horregatik, Euskal Sektore Publikoan euskararen erabilera normalizatzeko otsailaren 22ko 19/2024 Dekretuak 27.3 artikuluan xedatzen duenari jarraikiz, proba berezia egin beharko da hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko.
Epaimahai kalifikatzaileak aditzera emango du noiz egingo den euskara-proba; edonola ere, lehen ariketa bukatu ondoren izango da.
Euskara-proba egin ondoren epaimahai kalifikatzaileak behin-behineko emaitzak argitaratuko ditu, eta hurrengo egunetik aurrera izangaiek 10 egun balioduneko epea edukiko dute emaitzen kontrako erreklamazioak aurkezteko epaimahai kalifikatzailearen aurrean.
Erreklamazioak aurkezteko epea amaitu eta aurkeztutako erreklamazioak ebatzi ondoren, epaimahaiak euskara-probaren behin betiko emaitzak argitaratuko ditu.
Nolanahi ere, ez dute egin beharko euskara-proba inguruabar hauetako batean daudenek:
– Eskatzen den hizkuntza-eskakizuna gainditu dute edo hizkuntza-eskakizun horrekin baliokidetutako titulua edo ziurtagiria daukate, 297/2010 Dekretuak ezartzen duenarekin bat etorriz (297/2010 Dekretua, azaroaren 9koa, euskararen jakite maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dena).
– Behar den baliokidetza lortu dute, 47/2012 Dekretuaren arabera (47/2012 Dekretua, apirilaren 3koa, euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko dena).
Euskararen hizkuntza-eskakizuna Administrazio Publikoaren Euskal Institutuak egiaztatuko du Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuari (ETZEB) kontsulta eginez. Izangaiek erregistro horretan dauzkaten datuak aztertu ahal izango dituzte esteka honetan: https://www.euskadi.eus/euskara-tituluen-eta-ziurtagirien-erregistro-bateratua/web01-a2etzeb/eu/
Erregistro horretan ageri ez den euskararen ezagutzari buruzko ziurtagiri edo tituluren bat daukatenek horren frogagiria aurkeztu beharko dute euskara-probako lehen ariketa egiteko eguna baino lehen. Frogagiri hori elektronikoa izan behar da, zortzigarren oinarri orokorraren 11. apartatuan ezartzen den bezala.
Hizkuntza-eskakizuna egiaztatu den eguna, horrekin baliokidetutako ziurtagiria edo titulua lortu den eguna edo salbuespena dakarren ikasketen aintzatespena lortu den eguna 4. Hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko probaren lehen ariketa egin aurrekoa izan behar da.
I.4.2.– Ariketen kalifikazioa.
Enplegu publikorako sarbidea arautu behar duten publizitatearen, gardentasunaren, objektibotasunaren eta segurtasun juridikoaren printzipioak errespetatzeko, epaimahaiak deialdi honetan ezarri diren zuzenketa-irizpideen eta puntuazio-baremoen arabera kalifikatu beharko ditu izangaien ariketak.
Gaitasun-proba: 0 - 10 puntu arteko puntuazioa emango da; proba gainditzeko, gutxienez 5 puntu lortu beharko dira eta, gainera, guztirako puntuazioak handienetik txikienera ordenatu eta horren arabera deialdian sistema honetarako ezarritako plazetako bat eskuratzeko moduko posizioan egon behar da izangaia. Ariketa honen kalifikazioa hiru hamartarrekin egingo da.
Kalifikaziorako honako alderdi hauek hartuko dira aintzat batik bat: kasu praktikoaren planteamenduaren, azalpenaren eta ebazpenaren zehaztasuna eta zorroztasun teknikoa.
Ariketan zenbait kasu praktiko jartzen badira eta bakoitza era batera puntuatzen bada, ariketa-orrian bakoitzaren puntuazioa zehaztu beharko da. Hala gertatuz gero, guztirako kalifikazioa gorabehera, ariketa gainditzeko, kasu praktiko bakoitzean gutxienez puntuazioaren % 30 lortu beharko da, eta ariketako guztirako kalifikazioa 5 puntukoa izan beharko da gutxienez.
Epaimahai kalifikatzaileak zerrenda bakar batean bilduta argitaratuko ditu kasu praktikoaren kalifikazioak; zerrenda horretan betekizunak bete eta gaitasun-proba gainditu duten oposiziogileak baino ez dira agertuko.
Izangaiek gaitasun-proba gainditu dutenez ebazteko, lehen ariketan lortutako puntuazioa hartuko da kontuan. Berdinketarik gertatuz gero, izangaia Kontu-hartzailetza - Diruzaintza azpieskalan, sarrerako kategorian, karrerako funtzionario gisa sartu den data hartuko da kontuan. Hala ere berdinketa hausten ez bada, hautaketa-prozesu honetan lortu den ordena-zenbakia hartuko da aintzat.
Euskara: kalifikazioa hauetako bat izango da: gai edo ez-gai.
RSS