Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratua

Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratua (ETZEB) Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren ekimenez sortutako doako zerbitzu publikoa da. Herri-administrazio eta erakundeei nahiz herritarrei, pertsonek egiaztatuta dituzten titulu eta ziurtagiriei buruzko informazio ofiziala eskaintzen die.

Erregistro Bateratuan jasotzen da zenbait erakundek kudeatzen dituzten titulu eta ziurtagirien erregistroetako informazioa (IVAP; HABE; Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila; eta Osasun Saila).

Apirilaren 11tik aurrera, 47/2012 Dekretuaren ondorioz hizkuntza-tituluak eta ziurtagiriak egiaztatzetik salbuetsita dauden pertsonen datuak ere ikusgai egongo dira Euskarazko Titulu eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuan. Zehazki, hauek:

A) Euskal Herriko Unibertsitatean titulu ofizialen bat lortu duten pertsonak B) Araubide Orokorreko Irakaskuntzako tituluren bat lortu duten pertsonak
Jasota dauden datuak Jasota ez dauden datuak Jasota dauden datuak Jasota ez dauden datuak
1.- 47/2012 Dekretuaren 2. artikuluko 1. paragrafoan xedatutakoa betez, Unibertsitate-tituluek dakartzaten salbuespenak, hau da, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko C1 eta C2 mailen baliokide diren euskarako hizkuntza-tituluak eta ziurtagiriak egiaztatzetik salbuetsita dauden pertsonak.
  • Erregistro Bateratuan ez daude sistematikoki jasota pertsona hauen datuak:
    • Titulazioa lortzeko bidean ikasketa-plana aldatu, edo titulazioz aldatu dutenak;
    • Ikasketak unibertsitate batean hasi eta beste batean bukatu dituztenak.

Egoera horietako batean dauden eta C1 edo C2 mailak euskarako hizkuntza-titulu eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko ziurtagiria UPV/EHUn propio eskatu dutenen datuak, berriz, badaude Erregistro Bateratuan

1.- 47/2012 Dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoa betez, Batxilergoko eta Goi-mailako teknikarien tituluek dakartzaten salbuespenak, hau da, Hizkuntzen Erreferentzi Marko Bateratuko B2 mailaren baliokide diren euskarako hizkuntza-tituluak eta ziurtagiriak aurkeztetik salbuetsita dauden pertsonak.
  • 2008ko apirilaren 16tik 2017ko ekainera arte aipatutako ikasketak bukatu dituzten ikasle guztien datuak ez daude sistematikoki jasota Erregistro Bateratuan. Egoera horretan dauden eta B1 edo B2 maila euskara hizkuntza-titulu eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko ziurtagiria propio eskatu dutenen datuak, berriz, badaude.
2.- 47/2012 Dekretuaren 2. artikuluko 2. paragrafoan xedatutakoa betez, Unibertsitate-tituluek dakartzaten salbuespenak, hau da, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko C1 eta C2 mailen baliokide diren euskarako hizkuntza-tituluak eta ziurtagiriak egiaztatzetik salbuetsita dauden pertsonak. 2.- 47/2012 Dekretuaren 4. artikuluan zehaztatukoa betez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatuaren tituluak eta teknikarien tituluak dakartzaten salbuespenak, hau da, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko B1 mailaren baliokide diren euskarazko hizkuntza-tituluak eta ziurtagiriak aurkeztetik salbuetsita dauden pertsonak.

C1 edo C2 mailako ziurtagirien inguruko datuak Erregistro Bateratuan topatzen ez diren kasuetarako:

https://www.ehu.eus/eu/web/euskara/c1-prozedura

B1 edo B2 mailako ziurtagirien inguruko datuak Erregistro Bateratuan azaltzen ez badira, ikasketak egin diren ikastetxera jo beharko da, eta hantxe eskatu ziurtagiria. Hortik aurrera, jasota geratuko da datu horiek Erregistro Bateratuan.

Deustuko Unibertsitatean eta Mondragon Unibertsitatean ikasi eta titulu ofizial bat lortu duten pertsonen datuak ez daude oraingoz Erregistro Bateratuan; izan ere, unibertsitate horiek, publikoak ez diren heinean, Datuen Babeserako Bulegoaren txostenaren zain daude, ikasle ohien datuen tratamenduaren legezkotasuna ziurtatzeko. Nolanahi ere, berme hori izan bezain laster, datuak Erregistro Bateratuan jasoko dira.

Bi motatako erabiltzaileek izango dute erregistroa kontsultatu edota dagokion ziurtagiria eskuratzeko aukera:

Nork kontsulta dezake?

Edozein herritarrek egin dezake bere informazioari buruzko kontsulta.

Zer eskaintzen du?

Kontsulta egiteaz gain, ziurtagiria eskuratzeko aukera ematen du erregistroak. Ziurtagiri hau norberaren lan curriculumari eransteko edota edozein herri-administraziotan aurkezteko erabil daiteke. Balio guztiz ofiziala du: orain arte erabili diren fotokopiatu eta konpultsatutako titulu eta ziurtagiriak ordezkatzen ditu.

Zein motatako kontsultak/eskaerak egin daitezke?

Bi aukera daude:

  • Egiaztatutako edota salbuespen bidez lortutako eukara maila altuenaren kontsulta/ziurtagiria eskuratzea.
  • Egiaztatutako edota salbuespen bidez lortutako euskara maila guztien kontsulta/ziurtagiria eskuratzea (ziurtagiri bakarrean ikasmaila guztiak izateko).

Zer behar da kontsultatzeko?

Zerbitzu hau erabiltzeko bi baliabide daude: txartel elektronikoa (IZENPE, NA elektronikoa) txartel irakurgailu bat erabilita edo Herritarren Identifikazio Elektronikorako Bitartekoa (B@kQ)

Hauek erabiltzerakoan arazoren bat baduzu, jar zaitez harremanetan dagokion erakundearekin.

erregistroa

Zer egin nire datuetan akatsen bat badago?

Jar zaitez gurekin harremanetan gure postontziaren bidez   

Euskara tituluen eta ziurtagirien Erregistro bateratua

Zer egin behar da erregistrora sarbidea izateko?

  • Herri-administrazio edo erakunde bezala kontsultak egin ahal izateko, lehenik eta behin, erakundeak erabiltzaile bat/batzuk izendatu beharko du/ditu (pertsonal arduraduna, euskara teknikaria, ...).

  • Ondoren, eskaera egin beharko digu alta emateko formularioa (DOCX, 163 KB) (leiho berri batean irekitzen da) bete eta guri bidaliz erregistrobateratua@euskadi.eus helbide elektronikora. Eskaera bakoitzeko formulario bat bete beharko da.

  • Guk, alta bideratuko dugu eta pertsona horri sarbidea emango diogu bere txartel elektroniko pertsonalaren bidez, dagokion erakundearen izenean kontsultak egin ahal izan ditzan.

Zer behar du izendatutako erabiltzaileak kontsultak egiteko?

Zerbitzu hau erabili ahal izateko, ezinbestez, txartel elektronikoa (IZENPE, NA elektronikoa) eta txartel irakurgailua beharko ditu. 

Hauek erabiltzerakoan arazoren bat izanez gero, jarri harremanetan dagokion erakundearekin.

Zer kontsulta daiteke?

Herri-administrazio edo erakunde moduan, aukera izango duzu pertsonek egiaztatutako euskara maila altuena kontsultatzeko edota dituen euskara maila guztiak kontsultatzeko.

HPSk, erregistroko datuen erabilera zuzena egiten dela bermatu behar du eta horretarako, egiten diren kontsulta guztiak erregistratuta geratuko dira, behar izanez gero dagokion jarraipena egin ahal izateko.  

Nork kontsulta dezake?

Edozein herri-administrazio edo erakundek erabili ahal izango du erregistroa, beti ere, erabiltzailea izendatu eta alta eman ondoren.

Zein motatako kontsultak egin daitezke?

Kontsultak banaka edo multzoka egin daitezke. Lehenengo kasuan, kontsultatu nahi den pertsonaren NAN zenbakia dagokion laukitxoan sartu behar da.

Multzokako kontsultak egiteko berriz, hau da, NAN zenbaki bat baino gehiago aldi berean kontsultatu ahal izateko, CSV* motako fitxeroa erabili beharko duzu.

Kasu hauetan, gehienez ere 200eko multzoka kontsultatzea gomendatzen dugu kargak akatsik gabe egin daitezen. 

* CSV motako fitxeroak (comma-separated values) datuak tauletan jasotzeko agiri sinple eta irekiak dira. Bertan, zutabeak koma bidez bereizten dira, eta lerroak lerro-jauzien bidez.

Zer nolako balioa dute erregistroko informazioak eta ziurtagiriek?

Balio guztiz ofiziala dute. Lagungarria gerta liteke euskalduntze planak kudeatzeko orduan edota hautaketa prozesuetan euskara ezagutza mailak egiaztatzerakoan. 

Datuetan akatsen bat dagoela ikusiz gero, zer egin dezaket?

Jar zaitez gurekin harremanetan posta elektroniko bidez erregistrobateratua@euskadi.eus helbidera idatziz.

Euskara tituluen eta ziurtagirien Erregistro bateratua