Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

231. zk., 2024ko azaroaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
5428

AGINDUA, 2024ko azaroaren 11koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez hautaketa-prozesuetarako deialdia egiten baita, irispide libreko sistema orokorraren bidez sartzeko Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalako Kontu-hartzailetza-Diruzaintzako azpieskalan, Sarrerako kategorian, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan.

Gobernu Kontseiluak 2024ko martxoaren 26an egindako bilkuran onartu zuen 2024ko enplegu publikoaren eskaintza hau: Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioena, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremurako. Eskaintzako plazen kopurua hartutako erabakiaren eranskinean agertzen zen: sarbide libreko 58 plaza Kontu-hartzailetza-Diruzaintzako azpieskalan, Sarrerako kategoriakoak, horietatik 54 sarbide orokorrekoak eta 4 desgaitasuna duten pertsonen txandakoak.

Deitutako prozesuak honako hauen arabera arautuko dira: 128/2018 Errege Dekretua, 2018ko martxoaren 16koa, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen araubide juridikoa arautzen duena; 11/2022 Legea, abenduaren 1ekoa, Euskal Enplegu Publikoarena (aplikatzekoa den heinean); aplikatu beharreko gainerako arau guztiak.

Horrela, Gobernu Kontseiluaren 2024ko martxoaren 26ko erabakia betetzeko, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen bigarren xedapen gehigarria oinarri harturik, eta abenduaren 1eko 11/2022 Legeak, Euskal Enplegu Publikoarenak, 18.2.q) artikuluan emandako eskudantziak baliatuz, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.3.f) artikuluak arautzen duenarekin lotuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Hautaketa-prozesuetarako deialdia egitea, irispide libreko sistema orokorraren bidez sartzeko Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalako Kontu-hartzailetza-Diruzaintzako azpieskalan, Sarrerako kategorian, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan.

2. artikulua.– Onarpena ematea hautaketa-prozesuetarako oinarri orokorrei, irispide libreko sistema orokorraren bidez sartzeko Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalako Kontu-hartzailetza-Diruzaintzako azpieskalan, Sarrerako kategorian, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan. I. eranskinean ageri dira.

3. artikulua.– Onarpena ematea hautaketa-prozesuetarako oinarri espezifikoei, irispide libreko sistema orokorraren bidez sartzeko Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalako Kontu-hartzailetza-Diruzaintzako azpieskalan, Sarrerako kategorian, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan. II. eta III. eranskinetan ageri dira.

4. artikulua.– Onarpena ematea hautaketa-prozesuek izango duten programari. IV. eranskinean ageri da.

5. artikulua.– Agindu honen bidez deialdia egiten zaien hautaketa-prozesuetako bakoitzerako eskabideak aurkezteko epea hogei egun baliodunekoa izango da, agindu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bat etorriz, betiere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoarekin.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 11.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,

MARÍA UBARRECHENA CID.

I. ERANSKINA
OINARRI OROKORRAK, HAUTAKETA-PROZESUAK ARAUTUKO DITUZTENAK IRISPIDE LIBREKO SISTEMA OROKORRAREN BIDEZ SARTZEKO ESTATURAKO GAIKUNTZA DUTEN TOKI-ADMINISTRAZIOKO FUNTZIONARIOEN ESKALAKO KONTU-HARTZAILETZA-DIRUZAINTZAKO AZPIESKALAN, SARRERAKO KATEGORIAN, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAREN EREMUAN

Lehenengoa.– Araudi aplikagarria.

Deialdi honetan ezartzen diren probei honako hauek ere aplikatuko zaizkie, besteak beste: Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina, urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua; 30/1984 Legea, abuztuaren 2koa, funtzio publikoa erreformatzeko neurriei buruzkoa; 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena; 128/2018 Errege Dekretua, martxoaren 16koa, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen araubide juridikoa arautzen duena; 11/2022 Legea, abenduaren 1ekoa, Euskal Enplegu Publikoarena; 19/2024 Dekretua, otsailaren 22koa, Euskal Sektore Publikoan euskararen erabilera normalizatzekoa; 91/2023 Dekretua, ekainaren 20koa, herritarrei arreta integral eta multikanala ematekoa eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izatekoa; Gobernu Kontseiluaren 2024ko martxoaren 26ko erabakia, zeinaren bidez onartu baitzen 2024ko enplegu publikoaren eskaintza hau: Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioena, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremurako; osagarri gisa, Estatuko Administrazio Orokorrean diharduten langileen sarbiderako, lanpostuen hornikuntzarako eta administrazio bereko funtzionario zibilen lanbide-sustapenerako Erregelamendu Orokorra, martxoaren 10eko 364/1995 Errege Dekretuaren bidez onartua.

Bigarrena.– Emakumeen eta gizonen berdintasunaren printzipioa.

Deialdi honetan aintzat hartzen da emakumeen eta gizonen berdintasunaren printzipioa, enplegua lortzeari dagokionez, honako hauekin bat etorriz: Konstituzioaren 14. artikulua; Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina, urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua; 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirakoa; Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina, martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren bidez onartua.

Hirugarrena.– Plazen deskribapena.

Hautaprobetarako deialdia egiten da, 58 plaza sistema librearen bidez betetzeko Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalako Kontu-hartzailetza-Diruzaintzako azpieskalan, Sarrerako kategorian.

Deialdiko plaza guztietatik 4 gordeko dira desgaitasun orokorra duen pertsonaren legezko izaera dutenentzat, % 33ko desgaitasun-gradua edo handiagoa badute. Gordetako plaza horien aldeko aukera deialdian parte hartzeko eskabidean jaso beharko da. Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako kupoan parte hartzea eskatzen dutenek horretarako bakarrik aurkeztu ahal izango dute. Arau hau betetzen ez duen izangaia baztertuta geratuko da.

Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako erreserba-kuporako aurkeztutako izangaietako batek ezarritako ariketa guztiak gainditzen baditu, baina plazarik lortzen ez badu eta beraren puntuazioa sarbide orokorreko beste izangai batzuena baino handiagoa bada, sarbide orokorreko sisteman sartuko da bere puntuazio-ordenaren arabera.

Desgaitasuna duten pertsonak enplegu publikora iristea eta lanpostuak betetzea arautzen dituen abenduaren 3ko 2271/2004 Errege Dekretuaren arabera, sarbide libreko irispide-prozesuetan, desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako plazetatik betetzen ez direnak ezin dira metatu sistema orokorrean. Hala ere, gordetako plazetatik desgaitasuna duten pertsonek eskuratu dituztenak deialdiko plazen ehuneko hiru baino gutxiago badira, bete gabe geratu diren plazak hurrengo eskaintzako ehuneko bosteko kupoan metatuko dira (gehienez ehuneko 10).

Laugarrena.– Hautaketa-prozesua.

Hautaketa-prozesua oposizio-sistemaren bidez egingo da. Balorazioak, ariketak eta kalifikazioak II. eta III. eranskinean zehazten dira.

Prozesuaren barruan hautaketa-ikastaroa gainditu beharko da. Hautaketa-ikastaroa egiteko, oposizio-fasea gainditzen duten izangaiak praktiketako funtzionario izendatuko ditu Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuak.

Bosgarrena.– Hautaketa-prozesuaren garapena.

5.1.– Izangaiei dei bakarra egingo zaie ariketa bakoitzerako. Ariketara bertaratzen ez direnek bere eskubidea galduko dute, hargatik eragotzi gabe hamargarren oinarri orokorrean ezartzen dena. Ariketa bat ezohiko deialdian egin behar izanez gero, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuaren egoitzan egingo da.

Oposizio-fasean izangai guztiek aldi berean egin ezin duten ariketaren bat egonez gero, hura egiteko ordena zozketa publikoan aterako den letraren arabera finkatuko da. Zozketa Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariak egingo du, eta emaitza Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta hamaikagarren oinarri orokorrean adierazten den helbide elektronikoan argitaratuko da.

5.2.– Gobernu Kontseiluaren 2024ko martxoaren 26ko Erabakiaren bidez onartutako enplegu publikoaren eskaintzako hautaketa-prozesuak, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioentzakoak, batera garatu daitezke, edozein fasetan, ariketak egitean zein irakurtzean, hautaketa-ikastaroen garapenean, praktikaldietan edo karrerako funtzionario izendatu aurreko gainerako fase guztietan, azkarrago egin ahal izateko.

Baliteke ariketaren bat edo hautaketa-ikastaroa beste hautaketa-prozesuren bat egiten den aldi berean gertatzea; halakoetan, aldiberekotasuna ez da atzerapen-arrazoi izango.

5.3.– Hautaketa-organoek hautaketa-prozesuko edozein unetan eska diezaiekete izangaiei beren nortasuna egiazta dezatela.

5.4.– Prozeduraren edozein unetan, hautaketa-organoak ohartzen badira izangaietako batek ez dituela betetzen deialdi honetako baldintza guztiak, lehenbizi entzunaldia emango diote interesdunari eta gero baztertzea proposatu beharko diote Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariari edo, bestela, inguruabar hori gerta daitekeelako berria helarazi, ebazpena eman dezan, bidezko egiaztapenak egin ondoren.

5.5.– Oposizioko ariketa bakoitza amaiturik eta aurkeztutako erreklamazioak (egonez gero) ebatzirik, epaimahai kalifikatzaileak izangaiek lortutako behin betiko puntuazioa argitaratuko du hamaikagarren oinarri orokorrean adierazitako helbide elektronikoan.

Seigarrena.– Programa.

Hautaketa-prozesuen programa deialdi honen IV. eranskinean dago. Hautaketa-prozesuko ariketa bakoitza egiten denean indarrean dagoen legeria aplikatuko da.

Zazpigarrena.– Izangaien betekizunak.

7.1.– Izangaiek honako betekizun hauek bete beharko dituzte hautaproba hauek egiteko onar ditzaten:

1. Nazionalitatea: Espainiako nazionalitatea eduki behar dute.

2. Gaitasuna: bete beharreko lanpostuari dagozkion eginkizunak betetzeko gaitasun funtzionala eduki behar dute.

3. Adina: hamasei urte beteta eduki behar dute eta ezin dute eduki nahitaezko erretiroa hartzeko adina.

4. Gaikuntza: ezin dute egon bereizita zerbitzutik diziplinazko espediente bidez, administrazio publikoei edo autonomia-erkidegoetako konstituzio-organoei nahiz estatutu-organoei dagokienez, eta ezin dute eduki ebazpen judizialaren arabera desgaikuntza absoluturik ez berezirik, ez enplegu edo kargu publikoak betetzeko, ezta Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalan sartzeko ere.

5. Titulazioa: honako titulu akademiko hauetako bat eduki behar dute, edo eskuratzeko moduan egon behar dute, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean: lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo gradua, urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateginean ezarritakoaren arabera, A1 azpitaldean sailkatutako kidegoetan edo eskaletan sartzeko.

Titulua atzerrian eskuratu duten izangaiek homologazioaren egiaztagutun egokia edo, bestela, baliokidetasun-ziurtagiria eduki beharko dute.

Betekizun hau ez zaie aplikatuko beren lanbide-kualifikazioaren aitorpena Europar Batasuneko Zuzenbideko xedapenen babesean araututako lanbideen arloan lortu duten izangaiei.

6. Hizkuntza-eskakizuna: II. eranskineko plazetarako prozesuan parte hartzeko, 4. hizkuntza-eskakizuna, 3. hizkuntza eskakizuna edo baliokidea eduki behar da. Nolanahi ere, betekizun hau 4. hizkuntza-eskakizuna gainditzeko probako lehen ariketaren aurreko egunera arte egiaztatu ahal izango da edo, bestela, hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko berariaz egiten den probaren bidez.

Hamaseigarren oinarri orokorraren bigarren apartatuan xedatzen dena gorabehera, nahitaezko 4. hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuak betetzeko soilik, Euskal Sektore Publikoan euskararen erabilera normalizatzeko otsailaren 22ko 19/2024 Dekretuak 37.4 artikuluan xedatzen duenaren arabera, plaza guztiak ez badira betetzen 4. hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta duten izangaiekin, bete gabekoei 3. hizkuntza eskakizuna aplikatuko zaie, deialdi honetan betetzeko soilik.

7. Tasak ordaintzea: ordainduta eduki behar dute langileak hautatzeko deialdietan inskribatzeko tasa (arauketa: irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren tasa eta prezio publikoei buruzko Legearen testu bateginaren 36. artikulua eta hurrengoak): A-1 azpitaldea: 20,27 euro.

7.2.– Izangaiek eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean bete behar dituzte eskatutako betekizunak (euskararen hizkuntza eskakizuna egiaztatzea ez beste guztiak) eta hala segitu beharko dute karrerako funtzionario gisa lanpostuaz jabetu arte.

7.3.– Nazioarteko organismoetako Espainiako funtzionarioek enplegu publikora iritsi ahal izango dira, baldin eta eskatutako titulazioa badute eta dagozkien hautaketa-prozesuak gainditzen badituzte.

Zortzigarrena.– Desgaitasuna duten pertsonak.

8.1.– Epaimahai kalifikatzaileak neurri egokiak ezarriko ditu desgaitasuna duten izangaiek, hain zuzen ere horren berri eskabidean berariaz adierazten dutenek, hautaketa-prozesuko probetan parte hartu ahal izan dezaten gainerako izangaiekiko aukera-berdintasunean, Desgaitasuna duten pertsonak enplegu publikora iristea eta lanpostuak betetzea arautzen dituen abenduaren 3ko 2271/2004 Errege Dekretuan ezartzen denarekin bat etorriz.

8.2.– Foru aldundi bateko organo eskudunak, IMSERSOk edo organo baliokide batek onartutako ehuneko 33ko desgaitasuna edo handiagoa duten pertsonek sarbide-sistema orokorrean edo desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako kupoan parte hartu ahal izango dute prozesuan. Hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskabidean zehaztu beharko dute.

8.3.– Zer sistema hautatzen duten gorabehera, ehuneko 33ko desgaitasuna edo handiagoa duten izangaiek eskabidean eskatu ahal izango dute arrazoizko egokitzapenak eta doikuntzak egin daitezela hautaketa-prozesuko probak egiteko denboretan eta bitartekoetan.

Interesdunek berariaz adierazi beharko dute prozesuan parte hartzeko eskabidean zer denbora-egokitzapen edota zer bitarteko-egokitzapen eskatzen dituzten hautaketa-prozesuko ariketak egiteko. Epaimahaiak erabaki ahal izan dezan eskatutako egokitzapena egin behar den edo ez, interesdunek honen kopia aurkeztu beharko dute nahitaez: desgaitasun-mailaren kalifikazioa ezartzen duen organo teknikoak emandako irizpen tekniko fakultatiboa, aitortutako desgaitasun-maila eragin duten urritasun iraunkorrak modu frogagarrian egiaztatzen dituena. Gainerako dokumentuak ez dira baliozkoak izango ondorio horietarako.

Horretarako, epaimahai kalifikatzaileak ekainaren 9ko PRE/1822/2006 Aginduan ezartzen diren denbora-egokitzapenetatik bidezkoak direnak aplikatuko ditu. Agindu horren bidez, irizpide orokorrak ezartzen dira denbora gehigarriak egokitzeko desgaitasuna duten pertsonak enplegu publikora sartzeko hautaketa-prozesuetan. Balorazioa egin ahal izateko, irizpen tekniko fakultatiboa nahitaez aurkeztu beharko da eskabideak aurkezteko epearen barruan.

8.4.– Aukera-berdintasuna lortzeko helburuan aurrera egiteko, desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako sarbide-modalitatera aurkeztutako izangaietako batek plazarik lortzen ez badu eta puntuazio handiagoa badu sarbide orokorreko beste izangai batzuek lortutakoa baino, bere puntuazio-ordenaren arabera sartuko da sarbide-sistema orokorrean.

8.5.– Desgaitasuna duten pertsonaren aldeko erreserba-kupoan parte hartzen dutenei gehieneko kalifikazioaren ehuneko 50etik gorako nota lortzen duten ariketen kalifikazioa gordeko zaie hurrengo deialdian, baldin eta deialdi horretako gaiak eta kalifikatzeko modua (araudia eguneratu ezean) antzekoak badira. Eskubide hori erabili ahal izateko, hautaprobetan parte hartzeko eskabidea aurkeztu beharko da. Hala ere, izangaiek ariketa egitea erabakitzen badute, aurreko deialdiko ariketako puntuazioa ondoriorik gabe geratuko da.

Bederatzigarrena.– Eskabideak.

9.1.– Herritarrei arreta integral eta multikanala emateko eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izateko ekainaren 20ko 91/2023 Dekretuaren arabera, izangaiek baliabide elektronikoen bidez aurkeztu beharko dituzte eskabideak.

9.2.– Interesdunek hogei egun balioduneko epea edukiko dute eskabidea aurkezteko, deialdi hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

9.3.– Hautaproba hauetan parte hartzeko eskabidea baliabide elektronikoen bidez bete eta aurkeztu beharko da. Eskabidea Enplegu Publikoaren Atariaren bitartez aurkeztu beharko da, helbide elektroniko honetan: https://www.euskadi.eus/enplegu-publikoa/ Eskabidea betetzeko argibideetan azaltzen dena egin beharko da. Izangai bakoitzak bere burua identifikatu beharko du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoan onartutako bitartekoetako bat erabiliz

https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak

Eskabidea Enplegu Publikoaren Atariaren bidez aurkezteak aukera emango du honako izapide hauek elektronikoki egiteko:

– Parte hartzeko eskabidea bete.

– Langileak hautatzeko deialdietan inskribatzeko tasak ordaindu.

– Eskabidea elektronikoki erregistratu.

– Egindako inskripzioaren datuak aldatu inskribatzeko epearen barruan.

– Behar izanez gero, eskabidea zuzendu horretarako epean.

– Enplegu Publikoaren Atarian prozesuari buruz argitaratzen den informazioa eskuratu eta horren jarraipena egin.

– Erreklamazioak aurkeztu horretarako ezartzen diren epeetan.

– Behar denean, eskatzen den dokumentazioa erantsi.

Inskripzio-prozesuan gorabehera teknikoren bat gertatuz gero, Enplegu Publikoaren Atarian https://www.euskadi.eus/enplegu-publikoa/ horretarako adieraziko diren telefonora edo helbide elektronikora jo ahal izango da.

9.4.– Eskabidearen edukia.

Eskabideko atal hauek bete beharko dira:

a) Datu pertsonalak, prozesua zuzen kudeatzeko.

b) Harremanetarako datuak: posta-helbidea, telefono mugikorra eta helbide elektronikoa.

c) Zer hizkuntza ofizial (euskara ala gaztelania) aukeratzen den oposizio-faseko hautaprobak egiteko.

d) Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako modalitatean parte hartzeko aukera.

e) Hautaprobak egiteko denboran eta baliabideetan egokitzapenak eta doikuntzak eskatzeko aukera.

f) Titulazioa.

g) Egiaztatutako hizkuntza-eskakizuna.

Halaber, eskabidean erantzukizunpeko adierazpena jasoko da, parte-hartzaile guztiek bete dezaten. Adierazpen horretan adierazi beharko dute deialdiko oinarrietan eskatzen diren betekizun guztiak betetzen dituztela, eta egiazkoak direla onarpen-eskabidean jasotako datuak.

Zortzigarren oinarri orokorrean ezarritako kasuetako batean dauden izangaiek oinarrietan aipatzen den frogagiria aurkeztu beharko dute, eskaneatuta, eskabide elektronikoari erantsita.

9.5.– Langileak hautatzeko deialdietan inskribatzeko tasak ordaintzeko modua.

Diru-zenbatekoa egoitza elektronikoko ordainketa-pasabidearen bitartez ordainduko da: https://euskadi.eus/nireordainketa

Ordaintzeko bi modu daude:

1.– Online ordainketa.

Ordaintzeko modu hori egunean 24 orduz egongo da erabilgarri, eta ezinbestekoa izango da banka elektronikoko bezero izatea hauetako entitateren batean: Kutxabank, Laboral Kutxa, Caixabank, Banco Santander, BBVA, Sabadell Guipuzcoano, Bankia, Bankoa, Rural Kutxa. Bizum bidez ere ordaindu ahal izango da, edo Visa edo Mastercard txartelen bidez.

2.– Offline ordainketa.

Ordainketa-gutuna inprimatuta dagoela, jarraian zehazten diren banku-erakundeen edozein sukurtsaletara jo daiteke ordaintzeko. Halaber, barra-kodearen irakurgailua duten edo datuak eskuz atzeman ditzaketen kutxazain automatikoetan ere ordain daiteke tasa.

– Banco Santander.

– Bankia.

– Bankoa.

– BBVA.

– Caixabank.

– Kutxabank.

– Laboral Kutxa.

– Rural kutxa.

– Sabadell Guipuzcoano.

Era berean, ordainketa-gutuneko QR kodea eskaneatu daiteke telefono mugikor batekin eta horrela automatikoki ordainketa-pasabidera sartu.

Ez da beharrezkoa ordainagiria Administrazioari bidaltzea, finantza-entitateek automatikoki bidaliko baitituzte ordainketa-datuak.

9.6.– Izangairen batek langileak hautatzeko deialdietan inskribatzeko tasak garaiz ordaintzen ez baditu, hau da, eskabideak aurkezteko epearen barruan, prozesutik kanpo geratuko da. Nolanahi ere, ordaindutako zenbatekoan akatsen bat badago, hamar egun balioduneko epealdia emango zaio hautagaiari akatsa zuzentzeko.

Azterketa egiteko eskubidearen tasa ordaintzeak inolaz ere ez du askatuko eskabidea behar bezala eta garaiz erregistratzeko izapidea egin beharretik.

9.7.– Izangaiek eskabide bat bakarrik aurkeztu ahal izango dute hautaketa-prozesuko. Halaber, desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako plazetarako prozesuan parte hartzea eskatzen dutenek horretarako eskabide bat bakarrik aurkeztu ahal izango dute.

9.8.– Izangairen batek, oinarri honetan ezarri den epean, eskabide bat baino gehiago aurkeztuz gero azpieskala berean eta hautaketa-sistema berean parte hartzeko, erregistratutako azkena soilik hartuko da kontuan. Adierazitako edozein bide erabiliz egun berean egindako eskabideek kointziditzen badute, interesdunak Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariari jakinarazi beharko dio zein den baliozko eskabidea.

9.9.– Eskabidea garaiz eta behar bezala aurkezten ez bada, izangaia prozesutik kanpo geldituko da.

9.10.– Behar bezala egiaztatutako gorabehera tekniko batek sistemen ohiko funtzionamendua eragozten badu, deialdia egiten duen organoak erabaki ahal izango du eskabideak aurkezteko epea luzatzea edo, bestela, ordezko eskabideak bete eta aurkeztea.

9.11.– Baliabide elektronikoen bidez aurkezten diren dokumentuak elektronikoak izan behar dira, eta halakotzat joko dira:

– Berez dokumentu elektroniko direnak, hau da, organo igorleak elektronikoki sortu eta sinatutakoak, ziurtagiri elektronikoz edo EKS (egiaztapen kode seguru) bidez.

– Elektronikoa ez den euskarrian (papera) dauden dokumentuen (jatorrizkoak edo kopia autentikoak) kopia elektronikoak.

Aurkezteko dokumentuak (jatorrizkoak edo kopia autentikoak) elektronikoa ez den euskarrian (paperean) badaude, haien kopia elektroniko autentikoa eskuratu behar da baliabide elektronikoen bidez aurkeztu baino lehen.

Kopia elektroniko autentikoa eskuratzeko, paperezko dokumentua (jatorrizkoa edo kopia autentikoa) administrazio publiko batek digitalizatu behar du; gainera, kopia elektronikoak metadatuak eduki behar ditu, kopia dela egiaztatzen dutenak eta dokumentua kontsultatzean agertuko direnak.

Horretarako, paperezko dokumentuak Eusko Jaurlaritzaren Zuzenean zerbitzuaren bulegoetan aurkez daitezke eta funtzionario batek digitalizatuko ditu.

Nolanahi ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak edo beste administrazio publiko batek paperezko dokumentu bat digitalizatzea ez da dena delako izapidea elektronikoki betetzea, baizik eta kopia elektroniko autentikoa eskuratzea; beraz, ondoren, dagokion izapidea egin behar da baliabide elektronikoen bitartez, horretarako ezarritako epearen barruan eta ezarrita dagoen bezala.

Ez da onartuko deialdiarekin lotutako edozein dokumentu paperean aurkeztea. Parte hartzeko eskabidea edo deialdiarekin lotutako beste dokumenturen bat elektronikoak ez diren baliabideen bitartez aurkezten bada, baliabide elektronikoen bidez aurkeztutako egunean aurkeztu dela joko da ondorio guztietarako.

9.12.– Izangaiek eskabideetan adierazitako datuei atxikita daude; Enplegu Publikoaren Atariaren bidez baino ezin izango dute eskatu aldatzeko https://www.euskadi.eus/enplegu-publikoa/ eskabideak aurkezteko ezarritako epearen barruan. Epe hori igarota, ez da horrelako eskaerarik onartuko.

Hamargarrena.– Arriskuko haurdunaldia edo erditzea.

Behar bezala egiaztatutako haurdunaldi arriskutsua edo erditzea dela-eta, izangai batek ezin badu hautaketa-prozesua osatu, edozein fasetan, edo ezin badu prozesu horretako ariketaren bat egin, izangai horren egoera prozesua amaitzearen eta atzeratutako faseak gainditzearen baldintzapean geratuko da. Ahal dela, proba egin baino lehen eman beharko zaio epaimahai kalifikatzaileari egoera horien berri, eta frogagiriak erantsi.

Proba horiek edo hautaketa-ikastaroa egiteak ezin du ekarri prozesua atzeratzea gainerako izangaiek prozesuaren ebazpena arrazoizko denboran jasotzeko duten eskubideari kalte egiteraino. Epaimahaiak baloratu beharko du hori. Nolanahi ere, proba horiek hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda argitaratu aurretik egingo dira.

Hamaikagarrena.– Harremanak herritarrekin.

11.1.– Maiatzaren 12ko 3/2022 Legeak, Euskal Sektore Publikoarenak, 72.5 artikuluan ezartzen duenarekin bat etorriz, orobat ekainaren 20ko 91/2023 Dekretuak, herritarrei arreta integral eta multikanala emateko eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izatekoak, 88.12 artikuluan ezartzen duenarekin, interesdunentzako komunikazio eta jakinarazpen guztiak iragarki-taula elektronikoaren bidez egingo dira. Dena dela, behar denean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ere argitaratuko dira.

11.2.– Deialdi hau eta berau gauzatzearen ondoriozko egintzak Enplegu Publikoaren Atarian argitaratuko dira, helbide elektroniko honetan: https://www.euskadi.eus/enplegu-publikoa/

Onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda argitaratuta, deialdiaren garapenarekin zerikusia duen informazio guztia aipatutako helbide elektronikoan argitaratuko da, jakinarazpen-ondorioetarako. Parte-hartzaileei abisua bidaliko zaie SMS bidez edo posta elektroniko bidez, eman duten telefono mugikorraren zenbakira edo posta elektronikora. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 41.6 artikuluan xedatu duenarekin bat etorrita, abisu hori ez emanagatik ere, jakinarazpena guztiz baliozkoa izango da.

11.3.– Nolanahi ere, oinarri hauetan aurreikusten diren jakinarazpen- eta publizitate-bideak erabiliz igorritako komunikazioek soilik sortuko dituzte ondorio juridikoak.

Hamabigarrena.– Izangaiak onartzea.

12.1.– Eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik hilabete igaro baino lehen Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariak ebazpen bat emango du onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda argitara dadin hamargarren oinarrian adierazitako egoitzan elektronikoan. Nolanahi ere, epe hori luzatzea erabaki ahal izango da, urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 23. artikuluan ezartzen duen bezala. Zerrenda horretan bazter uzteko arrazoia adieraziko da.

10 egun balioduneko epea emango da erreklamazioak aurkezteko eta eskabideetako akatsak zuzentzeko, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

12.2.– Erreklamazioak aurkezteko epea igarota eta horiek ebatzita, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren ebazpen bat argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian; bertan adieraziko da onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onartu dela ikusgai egongo dela hamargarren oinarri orokorrean adierazitako egoitza elektronikoan.

12.3.– Azterketa egiteko eskubideak ez dira itzuliko izangaia baztertzeko arrazoia izangaiari berari egotz dakiokeenean, ez eta izangaia ariketara joaten ez denean ere.

12.4.– Adierazitako epean bazterketa zuzendu edo omisioa alegatu beharko dute izangaiek, onartutakoen zerrendan sartzeko eskubidea justifikatuta; bestela, probetatik baztertuta geratuko dira behin betiko.

12.5.– Onartutako eta baztertutako izangaien zerrendan honako datu hauek agertuko dira, gutxienez: izen-abizenak (datuak babesteko indarrean dagoen araudiaren arabera) eta, baztertuen kasuan, baztertzeko arrazoiak.

12.6.– Onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendak onartzen dituen ebazpenaren aurka errekurtsoa jarri ahal izango da.

Hamahirugarrena.– Epaimahai kalifikatzailea.

13.1.– Osaera.

Epaimahai kalifikatzaileak osaera hau izango du: epaimahaiburua, hiru epaimahaikide eta idazkaria, eta horien ordezkoak.

Epaimahai kalifikatzailea modu orekatuan osatuko dute trebakuntza, gaitasun eta prestakuntza egokiko emakumeek eta gizonek, salbu eta behar bezala justifikatzen bada ez dela beharrezkoa. Lau kide baino gehiago dituzten hautaketa-organoetan, ordezkaritza orekatutzat joko da sexuetariko bakoitzak gutxienez % 40ko ordezkaritza izatea, Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legeak 81. artikuluan ezartzen duenaren arabera.

Epaimahaikideetako bat Administrazio Publikoaren Euskal Institutuak proposatutakoa izango da, Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legeak 22.4 artikuluan xedatzen duenaren arabera.

Gainera, deialdi honetan eskatzen den hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko probetan, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuak proposatutako beste kide bat ere egongo da epaimahai kalifikatzailean, Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legeak 189.4 artikuluan ezartzen duenaren arabera.

Epaimahai kalifikatzaileak aholkua eskatu ahal izango die adituei, beharrezkotzat jotzen badu. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoaren alorreko aholkularitza eman besterik ez dute egingo, epaimahaiarekin lankidetzan ari direnean.

Epaimahaikideak beti izango dira kide norberaren izenean, hau da, ezin dira kide izan inor ordeztuz edo inoren kontura.

13.2.– Izendapena.

Epaimahai kalifikatzaileko kideak Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuak izendatuko ditu agindu baten bidez. Epaimahai kalifikatzaileko kide titularren eta ordezkoen izenen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrendarekin batera.

13.3.– Abstenitzea eta errekusatzea.

Epaimahai kalifikatzaileko kideek jarduteari utzi beharko diote, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari jakinarazita, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan ezarritako kasuetan. Orobat, jarduteari utzi beharko diote hautaprobetan parte hartuko duen izangairen bat prestatzen jardun badute deialdia argitaratu aurreko bost urteetan.

Halaber, aurreko kasuren bat gertatzen denean, interesdunek noiznahi errekusatu ahal izango dituzte epaimahaikideak, aipatutako legearen 24. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

13.4.– Jarduteko arauak.

Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 15. artikulutik 18. artikulura bitartean ezarritako arauen arabera jardungo du epaimahai kalifikatzaileak. Nolanahi ere, epaimahaiburuak aginduta eta idazkariak bilerarako deia eginda bilduko da epaimahaia, hautaprobak hasi baino behar besteko denbora lehenago, eta, balio osoz eratzeko, beharrezkoa izango da epaimahaiburua eta idazkaria (edo, hala badagokio, haien ordezkoak) eta gutxienez bokalen erdiak bertaratzea.

Epaimahai kalifikatzaileko kide guztiek izango dituzte hitza eta botoa.

Epaimahai kalifikatzailearen erabakiak botoen gehiengo bidez hartuko dira. Epaimahaiburuaren kalitatezko botoaren bidez ebatziko dira berdinketak.

Epaimahaiburua (edo haren ordezkoa) absente edo gaixorik badago, kargua hutsik badago edo bestelako lege-arrazoiren bat badago, antzinatasun handiena duen edo adinez zaharrena den epaimahaikideak hartuko du haren lekua, hurrenkera horretan.

Idazkaria (edo haren ordezkoa) absente edo gaixorik badago, kargua hutsik badago edo bestelako lege-arrazoiren batek eragiten badio, epaimahaikideen gehiengoaren erabakiaren bidez aukeratzen den epaimahaikideak hartuko du haren lekua.

13.5.– Ahalmenak.

Epaimahai kalifikatzaileak autonomia funtzional osoz jardungo du, eta bera izango da prozeduraren gardentasunaren eta objektibotasunaren, proben edukiaren eta konfidentzialtasunaren eta deialdiko oinarriak zorrotz betetzearen erantzulea.

Halaber, ordenamendu juridikoarekin bat etorriz, batetik, oinarri hauek eta oinarri espezifikoak aplikatzeko sortzen diren zalantza guztiak ebatziko ditu; bestetik, deialdia behar bezala garatzeko behar diren erabakiak hartuko ditu, eta, azkenik, behar diren irizpideak ezarriko ditu oinarrietan aurreikusi ez diren kasuetarako.

Epaimahai kalifikatzaileko buruak behar diren neurriak hartuko ditu oposizioaldiko ariketen edukia isilpean gordetzen dela bermatzeko, eta gauza bera egingo du azterketak zuzendu daitezen zein izangairenak diren jakin gabe.

Epaimahai kalifikatzaileari gaikuntza ematen zaio ezartzeko nola eta zer prozedurekin erabili behar diren baliabide elektronikoak edo telematikoak (ikus-entzunezkoak barne) hautaprobak edo haien faseren bat egiteko, bai eta hala behar duten idatziz egindako azterketak digitalizatzeko, zifratzeko, gordetzeko eta zaintzeko ere, sekretua une oro bermaturik, harik eta azterketak ireki eta izangaiek jendaurrean irakurtzen dituzten arte.

Erreklamazioak bide elektronikoz aurkeztuko zaizkio epaimahaiari. Horretarako, Enplegu Publikoaren Atarian eskuragarri dagoen inprimakia bete beharko da: https://www.euskadi.eus/enplegu-publikoa

13.6.– Egoitza.

Jakinarazpenetarako eta bestelako intzidentzietarako, epaimahai kalifikatzaileak Administrazio Publikoaren Euskal Institutuaren egoitza nagusian izango du helbidea: Donostia-San Sebastián kalea 1 (Lakua), 01010 Vitoria-Gasteiz.

13.7.– Zerbitzuagatiko kalte-ordainak.

Epaimahai kalifikatzaileko kideek dagozkien kalte-ordainak jasoko dituzte beren zerbitzuagatik, bertaratzeak barnean hartuta, arlo horretako indarreko araudiarekin bat etorriz.

Bidezko kalte-ordainak jasoko dituzte, era berean, epaimahaiari aholkularitza ematen dioten edo zaintzan edo laguntza materialean laguntzen dioten pertsonek.

Hamalaugarrena.– Hautaketa-prozesua gainditzea.

14.1.– Hautaprobak amaitu ondoren epaimahai kalifikatzaileak prozesua gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda argitaratuko du hamaikagarren oinarri orokorrean adierazitako helbide elektronikoan. Izangaiak puntuazioaren araberako ordenan agertuko dira zerrendan. Zerrenda hori Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzara bidaliko da.

14.2.– Epaimahai kalifikatzaileak gainditu duten izangaien artetik funtzionario izateko proposatuko dituenen kopurua ezin izango da izan deitutako plazen kopurua baino handiagoa.

14.3.– Zazpigarren eta zortzigarren oinarri orokorretako betekizunak betetzen direla egiaztatu ondoren Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzak Gobernantza Digital eta Autogobernuko sailburuari proposatu beharko dio gainditu duten izangaiak praktiketako funtzionario izendatzeko. Izendapena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

14.4.– Hautaketa-prozesuei amaiera ematen dieten egintzak arrazoitu beharko dira. Epaimahaiak bere balorazio-eginkizunetan diskrezionalitate teknikoaren arabera ematen dituen egintzak arrazoitzea erregelamendu-arauak eta deialdiaren oinarriak betetzeari buruzkoa izango da.

Hamabosgarrena.– Parte hartzeko betekizunak. Erreferentzia-datak, deskribapena, alegazioa eta egiaztapena.

15.1.– Parte hartzeko betekizunak eta lanpostuak adjudikatzeko betekizunak betetzeko erreferentzia-datak.

Alegatzen diren betekizunak betetzeko erreferentzia-data eskabideak aurkezteko epeko azken eguna izango da. Salbuespena: euskararen ezagutza zazpigarren oinarrian ezartzen den bezala egiaztatu ahal izango da.

15.2.– Betekizunak alegatzea.

Parte hartzeko betekizun orokorrak, bai eta desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako plazen modalitatean parte hartzeko betekizuna ere, eskabideak aurkezteko epearen barruan alegatu beharko dira. Salbuespena: 4. hizkuntza-eskakizuna gainditzeko probaren lehen ariketaren bezperara arte alegatu ahal izango da.

15.3.– Parte hartzeko betekizunak egiaztatzea.

15.3.1.– Administrazio Publikoaren Euskal Institutuak alegatu diren parte hartzeko betekizunak betetzen direnez egiaztatuko du; horretarako, kontsulta egingo du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen erregistroetan, administrazio publikoen datu-bitartekaritzarako plataforman edo ziurtagiria eman duen administrazioan, zein egokitzen den.

Kontsulta horiek kasu guztietan egingo dira, salbu eta jasota badago eskatzailea kontsulta horren kontra dagoela (arrazoiak azalduta) eta tratamendu-jardueraren ardura daukan organoak kontrakotasun hori aintzat hartzen badu.

Kontsultaren kontra dagoela agertuz gero (arrazoiak emanda), nahitaez aurkeztu beharko ditu kontsultaren xede diren dokumentuak.

15.3.2.– Hautatutako pertsonek, karrerako funtzionario izendatuak izan aurretik, honako kasu hauetan aurkeztu beharko dute betekizunei buruzko dokumentazioa:

– Administrazio Publikoaren Euskal Institutuak egiaztapena egiterik izan ez badu, edo

– Izangaiak egiaztapen horren kontra azaldu badira, eta epaimahaiak kontrakotasun hori aintzat hartu badu.

Nolanahi ere, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuak prozeduraren aurreko edozein unetan eska dezake dokumentazio hori aurkezteko. Kasu horretan, oinarri orokor honetan ezarritako betekizunak bete beharko ditu dokumentazioak.

15.4.– Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako sarbide-modalitatean parte hartzeko betekizuna.

Zortzigarren oinarri orokorrean sarbide-modalitate horretan parte hartzeko ezarritako betekizuna (% 33ko desgaitasuna edo handiagoa aitortuta edukitzea) betetzen dela alegatu nahi izanez gero, adierazi egin beharko da, desgaitasuna EAEko administrazio publiko batek aitortu badu.

Aitortza beste administrazio publiko batzuek egin badute, ordea, aitortzari buruzko agiriaren kopia arrunta erantsi beharko da.

15.5.– Dokumentuak aurkeztea.

15.5.1.– Aurkezteko epea: deialdi honen hamalaugarren oinarri orokorrean aipatzen den zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hogei egun balioduneko epea edukiko dute bertan ageri direnek dagokion azpieskalako praktiketako funtzionario izendatzeko eskabidea aurkezteko Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariari, horretarako prestatutako administrazio-prozeduraren bitartez, dokumentu hauek aurkeztuta: zazpigarren oinarri orokorrean eta, izangaiak desgaitasuna badauka, zortzigarren oinarri orokorrean aipatzen diren betekizunak betetzen dituztela egiaztatzen dutenak.

15.5.2.– Dokumentuak ez aurkeztearen ondorioak: ezarritako epearen barruan dokumentuak aurkezten ez badira, ezinbesteko kasuetan izan ezik, edo aurkeztutako dokumentuak aztertu eta ikusten bada ez dela betetzen zazpigarren eta zortzigarren oinarri orokorretan eskatutako betekizunetako bat, izangaia ezin izango dute praktiketako funtzionario izendatu eta egindako jarduketak deuseztatuta geratuko dira, hargatik eragotzi gabe erantzukizuna edukitzea eskabidea faltsutzeagatik.

15.5.3.– Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioak, beste azpieskala batzuetakoak: Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalako beste azpieskala batean dauden izangaiek ez dute edukiko zertan frogatu dokumentu bidez aurreko izendapena lortzeko frogatutako baldintzak eta gainerako betekizunak, baina eskabidea aurkeztu beharko dute, eta bertan adierazi Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalakoak direla.

15.6.– Praktiketako funtzionario izendatzen dituzten EAEko administrazio publikoetako karrerako zein bitarteko funtzionarioei ordainsari gabeko baimena eman beharko die haien administrazioak hautaketa-ikastaroaren edo praktiken iraunaldirako, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legeak 163. artikuluan xedatzen duenaren arabera.

Hamaseigarrena.– Karrerako funtzionarioen izendapena.

16.1.– Hautaketa-ikastaroa amaitutakoan Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko Zuzendaritzak argitara emango du hura gainditu dutenen zerrenda –inolaz ere izan dira izan eskainitako plazak baino gehiago– hamaikagarren oinarri orokorrean adierazitako Interneteko helbidean, eta Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzara bidaliko du. Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariak zerrenda hori Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari helaraziko dio, eta horrek karrerako funtzionario izendatuko ditu Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalako Kontu-hartzailetza-Diruzaintzako azpieskalan, Sarrerako kategorian, eta lehen destinoa esleituko die.

16.2.– Ez dituzte inola ere karrerako funtzionario izendatuko hautaketa-ikastaroa gainditu arren lanpostuan aritzeko eskatzen diren betekizunak ez betetzeagatik lehen destinoa esleitu ezin zaien pertsonak. Betekizun horietako bat hizkuntza-eskakizuna egiaztatzea da, nahitaezkoa denean.

16.3.– Izendapenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko dira.

Hamazazpigarrena.– Kontu-hartzailetza-Diruzaintzako azpieskalako Sarrerako kategoriarako gordetako lanpostuak bitarteko gisa betetzeko izangaien zerrendak egitea.

Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen araubide juridikoa arautzen duen martxoaren 16ko 128/2018 Errege Dekretuaren 53. artikuluan xedatutakoaren arabera, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzak zerrenda batean bilduko ditu dagokien hautaketa-prozesua gainditu gabe hautaprobetako lehen ariketa gainditu duten izangaiak; hain zuzen ere, Kontu-hartzailetza-Diruzaintzako azpieskalan –Sarrerako kategoria– Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko Euskal Autonomia Erkidegoko izangaien zerrendan egon nahi dutenak.

Zerrendetako lehentasun-ordena TFP/297/2019 Aginduaren arabera ebatziko dira (TFP/297/2019 Agindua martxoaren 7koa, zeinaren bitartez ezartzen baita nola eratu behar diren Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalako azpieskaletako izangaien zerrendak, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak bitarteko funtzionarioekin betetze aldera autonomia-erkidegoek egiten dituzten zerrendetan sartzeko).

Izangaien zerrendan egoteko, ezinbestekoa izango da oposizio-faseko lehen ariketa gainditzea.

Hemezortzigarrena.– Lehentasun-klausula aplikatzea.

Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bateginak, martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren bidez onartuak, 21.1 artikuluan ezartzen duenaren ondorioetarako, ez da aplikatuko artikulu horretan berdinketa hausteko ezarritako klausula, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalako Kontu-hartzailetza-Diruzaintzako azpieskalan (sarrerako kategoria) ez baitago emakume gutxiegi; beraz, ez zaie emango lehentasunik.

Hemeretzigarrena.– Hautaketa-prozesuko datuak babestea eta kudeatzea.

Informazioaren tratamenduan honako hauek aplikatuko dira: 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, datu pertsonalak babestekoa eta eskubide digitalak bermatzekoa; 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzkoa, zeinak 95/46/EE Zuzentaraua (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra) indargabetzen baitu; 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena; 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena; aplikatu beharreko gainerako xedapen guztiak.

Onarpen-eskabidean adierazten diren datu pertsonalen tratamenduak honako helburu hauek edukiko ditu: hautaprobak kudeatzea, horretarako behar diren komunikazioak egitea eta hautaprobei buruzko datuak aztertzea.

Izen-abizenak eta nortasun agiriaren zenbakia anonimizatuta argitaratuko dira, Datu pertsonalak babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak eskatzen duen bezala. Administrazio Publikoaren Euskal Institutuak neurriak ezarriko ditu Interneteko bilatzaileek informazio hori ez indexatzeko.

Datu pertsonalak tratamendu-jarduera honetan sartuko dira: «Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko hautaketa».

Tratamenduaren arduraduna: Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritza, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saila.

Tratamenduaren helburua eta aurreikusitako erabilerak: Euskal Autonomia Erkidegoan Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak behin-behinean edo behin betiko betetzeko hautaketa-prozesuak deitzea eta kudeatzea.

Legitimazioa:

– Tratamendua beharrezkoa da lege-betebeharrak betetzeko.

– Tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoak egikaritzean egin behar den eginkizun bat betetzeko.

– 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituena.

– 128/2018 Errege Dekretua, martxoaren 16koa, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen araubide juridikoa arautzen duena.

Informazio-hartzaileak: foru-aldundiak, toki-erakundeak. Arlo horretan eskumena duen ministerioa.

Eskubideak: datuetara iristeko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, eta informazio gehigarrian azaldutako beste zenbait eskubide.

Informazio gehigarria: web-orri honetan kontsulta dezakezu datu-babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza:

https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/131900-capa2-eu.shtml

II. ERANSKINA
HAUTAKETA-PROZESUA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAREN EREMUAN ESTATURAKO GAIKUNTZA DUTEN TOKI-ADMINISTRAZIOKO FUNTZIONARIOEN ESKALAKO KONTU-HARTZAILETZA-DIRUZAINTZAKO AZPIESKALAN, SARRERAKO KATEGORIAN, SARBIDE-SISTEMA IREKIAREN BIDEZ SARTZEKO: NAHITAEZKO HIZKUNTZA-ESKAKIZUNA DUTEN PLAZAK

I.1.– Deialdiko plazak.

Deialdia egiten da 53 plaza txanda irekiaren bidez betetzeko Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalako Kontu-hartzailetza-Diruzaintzako azpieskalan, Sarrerako kategorian.

Plazekin lotutako lanpostuek euskararen 4. hizkuntza-eskakizuna eta 3. hizkuntza-eskakizuna esleituta dute; derrigortasun-data igarota dute, eta beraz nahitaez egiaztatu behar da gaindituta dagoela.

Hona deialdiko plazen banaketa:

a) Sarbide orokorraren modalitatea: 49.

4. hizkuntza-eskakizuna: 45.

3. hizkuntza-eskakizuna: 4.

b) Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako modalitatea: 4.

4. hizkuntza-eskakizuna: 3.

3. hizkuntza-eskakizuna: 1.

I.2.– Parte hartzeko betekizunak.

I.2.1.– Plazetako bat eskuratu nahi dutenek agindu honen I. eranskineko zazpigarren oinarri orokorrean ezartzen diren eskakizun orokorrak bete behar dituzte.

I.2.2.– Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako modalitatean parte hartu nahi dutenek % 33ko desgaitasuna edo handiagoa eduki behar dute onartuta, zortzigarren oinarri orokorrean ezartzen den bezala.

I.2.3.– Deialdi honetan inskribatzeko ordaindu beharreko tasa 20,27 eurokoa da.

I.3.– Lanpostuak adjudikatzeko hizkuntza-eskakizunaren betekizunak.

Deialdiko lanpostuek nahitaezko hizkuntza-eskakizuna dute, derrigortasun-data igarota dagoelako; horregatik, hizkuntza-eskakizuna gaindituta edukitzea ezinbestekoa izango da lanpostua betetzeko eta, beraz, lehen destino gisa esleitzeko.

Hala ere, nahitaezko 4. hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuak betetzeko soilik, Euskal Sektore Publikoan euskararen erabilera normalizatzeko otsailaren 22ko 19/2024 Dekretuak 37.4 xedatzen duenaren arabera, plaza guztiak ez badira betetzen 4. hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta duten hautagaiekin, bete gabekoei 3. hizkuntza eskakizuna aplikatuko zaie, deialdi honetan betetzeko soilik.

I.4.– Hautaketa-prozesuaren deskribapena.

I.4.1.– Baztertzeko ariketak:

Hautagaiak aukeratzeko, lehenbizi oposizioa egingo da eta ondoren hautaketa-ikastaroa.

Oposizioan, baztertzeko ariketak egingo dira (ondoren zehaztuko dira). Lehenengo hiru ariketak nahitaezkoak izango dira; aldiz, laugarren ariketa, 4. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzekoa, euskara-probako lehen ariketaren aurreko egunerako hizkuntza-eskakizun hori egiaztatuta ez duten izangaientzat baino ez da izango nahitaezkoa.

Lehenengo ariketa: izangaiek idatziz erantzun beharko diete IV. eranskineko programako gaiei buruzko 100 galderari, gehienez. 5 galdera gehiago prestatu ahal izango dira erreserba modura; erreserbako galderen erantzunak aurreko 100 galderetako bat deuseztatuz gero baloratuko dira.

Ariketa honen helburua izango da neurtzea zenbat dakiten izangaiek programako gaiei buruz, gauza diren ezagutza teknikoak eta administrazio-antolamendua lotzeko, eta arrazoitzeko gaitasun egokiak dauzkaten. Horregatik, ezagutzen inguruko galderak egon daitezke, bai eta galdera kontzeptualak ere, hau da, erantzunean arlo desberdinetako ezagutza-elementuak lotu beharra eskatzen duten galderak.

Ariketa hau egiteko ehun eta hogei minutu egongo dira gehienez.

Galderek zenbait erantzun edukiko dituzte hautatzeko; bat bakarrik izango da zuzena. Ariketa egiteko, izangaiek zuzentzat jotzen dituzten erantzunak markatu beharko dituzte azterketa-orrian, jarraibideetan azaltzen den bezala.

Galdera guztiek edukiko dute balio bera. Okerreko erantzun bakoitzeko penalizazio bat aplikatuko da: asmatutako erantzun baten heren bat deskontutako da. Galdera bat erantzun gabe uzteagatik ez da aplikatuko penalizazioa.

Ariketa hau bukatutakoan epaimahaiak behin-behineko emaitzak argitaratuko ditu, eta 10 egun balioduneko epea emango du erreklamazioak aurkezteko. Epe hori amaitu ondoren erreklamazioak ebatziko dira (egonez gero), eta gero epaimahaiak ariketaren behin betiko emaitzak argitaratuko ditu.

Bigarren ariketa: Epaimahai kalifikatzailearen aurrean, saio publikoan, gehienez ere 40 minutuz, IV. eranskineko programako lau gai azaldu beharko dira ahoz, bi atal orokorrekoak (zoriz hartutako hiruren artean aukeratuta) eta beste bi atal berezikoak (zoriz hartutako hiruren artean aukeratuta).

Izangaiek programako ordenaren arabera azaldu beharko dituzte gaiak.

Hitz egiten hasi baino lehen, izangaiek 10 minutu edukiko dituzte gehienez garatuko dituzten gaien eskema edo gidoia prestatzeko.

Gaietako baten azalpena amaitu ondoren, epaimahai kalifikatzaileak uste badu agerikoa dela eskasa izan dela, ariketa bertan behera uzteko proposatu ahal izango dio izangaiari, eta horren berri jasoko du saioaren aktan.

Epaimahai kalifikatzaileak ezin izango du balioetsi gaietako batez ezer esaten ez duten izangaien azalpena.

Gainera, gai guztien azalpena amaitu ondoren, epaimahaiak solasean jardun ahal izango du izangaiarekin, gehienez ere hamar minutuz, garatutako gaiei buruz. Izangaiak eskatzen zaizkion alderdiak argitu beharko ditu eta egiten zaizkion oharrei erantzun beharko die.

Ariketa honetan honako hauek balioetsiko dira: ezagutzak eta ulermena, ideia-argitasuna eta mintzamena.

Ahozko ariketako saioak, epaimahaiaren eta izangaien arteko solasaldiak barne, publikoak izango dira.

Ariketa hau bukatutakoan epaimahaiak behin-behineko emaitzak argitaratuko ditu, eta 10 egun balioduneko epea emango du erreklamazioak aurkezteko. Epe hori amaitu ondoren erreklamazioak ebatziko dira (egonez gero), eta gero epaimahaiak ariketaren behin betiko emaitzak argitaratuko ditu.

Hirugarren ariketa: Kontu-hartzailetza-Diruzaintzako lanpostuaren eginkizunen inguruko hiru kasu praktiko ebatzi beharko dira idatziz, 3 ordutan gehienez, bat ondoko arlo bakoitzeko gai bati buruz (gaiak epaimahai kalifikatzaileak aukeratuko ditu):

1.– Aurrekontua. Aurrekontua eta beraren aldaketak. Aurrekontu-kudeaketa. Aurrekontua betearaztea eta likidatzea. Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren arau fiskalak. Berankortasuna eta zorrak ordaintzeko batez besteko aldia.

2.– Kontabilitatea: finantza-kontabilitatea. Kontabilitate analitikoa eta kudeaketa-kontabilitatea. Tokiko kontabilitatea publikoa.

3.– Diruzaintza eta diru-bilketa. Kreditu-eragiketak. Finantza-zuhurtasunaren printzipioa. Tributuen kudeaketa, tributu-bilketa eta tributu-ikuskapena. Diruzaintza eta sarrerak kudeatzea.

Lege-testuak kontsultatu ahal izango dira eta kalkulatzeko makina estandarrak eta zientifikoak erabili ahal izango dira, baldin eta ez badira programagarriak ez finantzarioak.

Ariketa hau ebazteko, izangaiek Estatuko arautegia edo Euskal Autonomia Erkidegokoa (foru organoek emana barne) aplikatu ahal izango dute, kasuan kasukoa. Ariketa egiten denean indarrean dagoen arautegia aplikatu beharko da.

Ariketa hau zuzenean zuzenduko du epaimahai kalifikatzaileak, honako hauek kontuan hartuta: proposatutako arazo praktikoa aztertzeko gaitasuna eta hura ebazteko ezagutza teorikoak zentzuz aplikatzea.

Ariketa epaimahai kalifikatzaileko kide guztiek irakurtzeko moduan idatzi behar da, ohikoak ez diren laburdurak eta zeinuak erabili gabe. Kasu guztietan, dokumentuen benetakotasuna, osotasuna eta kontserbazioa bermatuko dira.

Epaimahaiak neurri egokiak ezarriko ditu ariketa hau izangaiak nor diren jakin gabe zuzentzea bermatzeko. Ariketan izangaia nor den jakitea ahalbidetzen duen markarik edo zeinurik egonez gero, epaimahaiak izangaia baztertuko du.

Ariketa hau bukatutakoan epaimahaiak behin-behineko emaitzak argitaratuko ditu, eta 10 egun balioduneko epea emango du erreklamazioak aurkezteko. Epe hori amaitu ondoren erreklamazioak ebatziko dira (egonez gero), eta gero epaimahaiak ariketaren behin betiko emaitzak argitaratuko ditu.

Laugarren ariketa: euskara.

Deialdiko plazekin lotutako lanpostuek euskararen 4. hizkuntza-eskakizuna edo 3. Hizkuntza-eskakizuna esleituta dute; derrigortasun-data igarota dute, eta beraz nahitaez egiaztatu behar da euskararen ezagutza. Horregatik, Euskal Sektore Publikoan euskararen erabilera normalizatzeko otsailaren 22ko 19/2024 Dekretuak 27.3 artikuluan xedatzen duenari jarraikiz, proba berezia egin beharko da hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko.

Epaimahai kalifikatzaileak aditzera emango du noiz egingo den euskara-proba; edonola ere, hirugarren ariketa bukatu ondoren izango da.

Euskara-proba egin ondoren epaimahai kalifikatzaileak behin-behineko emaitzak argitaratuko ditu, eta hurrengo egunetik aurrera izangaiek 10 egun balioduneko epea edukiko dute emaitzen kontrako erreklamazioak aurkezteko epaimahai kalifikatzailearen aurrean.

Erreklamazioak aurkezteko epea amaitu eta aurkeztutako erreklamazioak ebatzi ondoren, epaimahaiak euskara-probaren behin betiko emaitzak argitaratuko ditu.

Nolanahi ere, ez dute egin beharko euskara-proba inguruabar hauetako batean daudenek:

– Eskatzen den hizkuntza-eskakizuna gainditu dute edo hizkuntza-eskakizun horrekin baliokidetutako titulua edo ziurtagiria daukate, 297/2010 Dekretuak ezartzen duenarekin bat etorriz (297/2010 Dekretua, azaroaren 9koa, euskararen jakite maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dena).

– Behar den baliokidetza lortu dute, 47/2012 Dekretuaren arabera (47/2012 Dekretua, apirilaren 3koa, euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko dena).

Euskararen hizkuntza-eskakizuna Administrazio Publikoaren Euskal Institutuak egiaztatuko du Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuari (ETZEB) kontsulta eginez. Izangaiek erregistro horretan dauzkaten datuak aztertu ahal izango dituzte esteka honetan:

https://www.euskadi.eus/euskara-tituluen-eta-ziurtagirien-erregistro-bateratua/web01-a2etzeb/eu/

Erregistro horretan ageri ez den euskararen ezagutzari buruzko ziurtagiri edo tituluren bat daukatenek horren frogagiria aurkeztu beharko dute horretarako 4. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko probako lehen ariketa egiteko eguna baino lehen. Frogagiri hori elektronikoa izan behar da, bederatzigarren oinarri orokorraren 11. apartatuan ezartzen den bezala.

Hizkuntza-eskakizuna egiaztatu den eguna, horrekin baliokidetutako ziurtagiria edo titulua lortu den eguna edo salbuespena dakarren ikasketen aintzatespena lortu den eguna 4. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko probaren lehen ariketa egin aurrekoa izan behar da.

I.4.2.– Ariketen kalifikazioa.

Enplegu publikorako sarbidea arautu behar duten publizitatearen, gardentasunaren, objektibotasunaren eta segurtasun juridikoaren printzipioak errespetatzeko, epaimahai kalifikatzaileak deialdi honetan ezarri diren zuzenketa-irizpideen eta puntuazio-baremoen arabera kalifikatu beharko ditu izangaien ariketak.

Emaitzak hamaikagarren oinarri orokorrean adierazitako egoitza elektronikoan argitaratuko dira.

Oposizio-faseko ariketak, nahitaezkoak eta izangaiak baztertzekoak direnak, honela kalifikatuko dira:

Lehenengo ariketa: 0-24 puntu emango dira; gutxienez 12 puntu lortu beharko dira gainditzeko.

Ariketa honetan guztirako puntuazioaren % 70 edo gehiago lortzen duten izangaiek ez dute edukiko zertan egin ariketa hau hurrengo deialdian, eta ariketa honetako nota gordeko zaie. Neurri hau hurrengo deialdian aplikatuko da, baldin eta deialdi horretako gaiak eta kalifikatzeko modua gordetako nota lortu den deialdikoen antzekoak badira. Eskubide hori erabili ahal izateko, hautaprobetan parte hartzeko eskabidea aurkeztu beharko da. Hala ere, izangaiak erabakitzen badu ariketa egitea, aurreko deialdiko ariketako puntuazioa ondoriorik gabe geratuko da.

Bigarren ariketa: 0-34 puntu emango dira; gutxienez 17 puntu lortu beharko dira gainditzeko. Ariketa honen kalifikazioa hiru hamartarrekin egingo da.

Ariketa honen guztirako puntuazioaren % 70 ezagutzen eta ulermenaren arabera emango da, % 20 ideia-argitasunaren arabera eta % 10 mintzamenaren arabera.

Ariketa honetan guztirako puntuazioaren % 80 edo gehiago lortzen duten izangaiek ez dute edukiko zertan egin ariketa hau hurrengo deialdian, eta ariketa honetako nota gordeko zaie. Neurri hau hurrengo deialdian aplikatuko da, baldin eta deialdi horretako gaiak eta kalifikatzeko modua gordetako nota lortu den deialdikoen antzekoak badira. Eskubide hori erabili ahal izateko, hautaprobetan parte hartzeko eskabidea aurkeztu beharko da. Hala ere, izangaiak erabakitzen badu ariketa egitea, aurreko deialdiko ariketako puntuazioa ondoriorik gabe geratuko da.

Hirugarren ariketa: 0-42 puntu emango dira; gutxienez 21 puntu lortu beharko dira gainditzeko. Ariketa honen kalifikazioa hiru hamartarrekin egingo da.

Hiru kasu praktikoetako bakoitzean puntuazioa 0-14 puntu artekoa izango da.

Kasu batean zenbait arazo praktiko badaude, horietako bakoitzaren puntuazioa adieraziko zaie izangaiei ematen zaien ariketa-orrian.

Ariketa gainditzeko, kasu praktiko bakoitzean gutxienez puntuazioaren % 30 lortu beharko da, eta ariketako guztirako kalifikazioa 21 puntukoa izan beharko da gutxienez.

Laugarren ariketa: kalifikazioa hauetako bat izango da: gai edo ez-gai.

Ariketa guztiak gainditutakoan azken kalifikazioa ezarriko da, eta horretarako izangaiak baztertzeko lehen hiru ariketetako puntuazioak batuko dira. Beraz, honako hauek gaindituko dute oposizio-fasea: eskatzen den hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeaz gainera, izangaiak baztertzeko ariketetako guztirako puntuazioak handienetik txikienera ordenatu eta horren arabera deialdiko plazetako bat eskuratzen dutenek. Berdinketarik gertatuz gero, hirugarren ariketako puntuazioaren arabera ezarriko da ordena; hori berdinketa hausteko aski ez bada, bigarren ariketako puntuazioa hartuko da aintzat eta gero lehenengo ariketakoa. Hala ere berdinketak bere horretan segitzen badu, ariketa egiteko ordena alfabetikoa hartuko da kontuan (bosgarren oinarri orokorrean aipatzen da).

Hautaprobetako azken puntuazioa, izangaiak gainditu dutenen zerrendan ordenatzeko aplikatuko dena (deialdiko hamalaugarren oinarri orokorrean aipatzen da), aurreko paragrafoan ezartzen den bezala finkatuko da.

Izangaiak gainditu dutenen zerrendan ordenatzeko, zerrenda bat egingo da eskainitako plazen hizkuntza-eskakizun bakoitzeko, eta bertan desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako sarbide-modalitatean parte hartu dutenak agertuko dira, prozesuan lortutako guztirako puntuazio osoaren arabera, handienetik txikienera.

I.5.– Hautaketa-ikastaroa.

1. Hautaketa-ikastaroa Administrazio Publikoaren Euskal Institutuak antolatu eta egingo du.

2. Hautaketa-ikastaroa egiteko onartzen diren izangaiak praktiketako funtzionario izendatuko ditu Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuak ikastaroan ari diren aldirako. Izendapenak noiztik aurrera sortuko dituen ondorioak zehaztuko da. Hautaketa-ikastaroa edo praktikaldia ezin bada egin ezinbesteko kasuagatik (behar bezala egiaztatua eta Administrazioak ontzat emana), izangaiek geroago egin ahal izango dute, eta lortzen duten puntuazioari dagokion tokian sartuko dira. Bi hautaketa-ikastaro edo praktikaldi aldi berean gertatzea ez da ezinbesteko kasutzat joko; horrelakoetan, izangaiak bata edo bestea egitea aukeratu beharko du. Izangaiek hamabosgarren oinarri orokorraren bosgarren apartatuan ezartzen den epean eta bertan zehazten den moduan aukeratu beharko dute zein egin nahi duten.

3. Ikastaroaren helburua izango da praktiketako funtzionarioek beren lanpostuetako eginkizunetan behar bezala aritzeko behar dituzten ezagutzak eta, batez ere, trebetasunak eta gaitasunak eskuratzeko ezinbestekoak diren prestakuntza eta gaitasuna lortzea.

Ikastaroaren helburua izango da beren lanpostuetako eginkizunetan behar bezala aritzeko behar dituzten gaitasunak lortzea eta sendotzea.

4. Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariak ezarriko ditu fase honetako egutegia, programa eta barne-arauak. Bost bat hilabete iraungo du.

5. Ikastaroa hautaketakoa denez gero, izangaiek klaseetara eta jardueretara joan beharko dute eta ezartzen diren probak edo praktikak gainditu beharko dituzte. Azken kalifikazioa gai edo ez gai izango da.

Hautaketa-ikastaroan emakumeen eta gizonen berdintasun eraginkorraren inguruko gaiak eta genero-indarkeriaren inguruko gaiak landu ahal izango dira.

Hautaketa-ikastaroaren ebaluazioaz Administrazio Publikoaren Euskal Institutua arduratuko da.

6. Hautaketa-ikastaroa gainditzen ez duten praktiketako funtzionarioek, deialdi honetan aurreikusitako eta deialdiaren arauetan garatutako kalifikazio-prozeduraren arabera, karrerako funtzionario izendatuak izateko eskubidea galduko dute, deialdia egin duen agintaritzaren ebazpen arrazoitu baten bidez, hautaketa-ikastaroa ebaluatzeko ardura duen organoak proposatuta.

7. Hautaketa-ikastaroa amaitutakoan, izangaiak praktiketako funtzionario izango dira harik eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu arte Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionario, Kontu-hartzailetza-Diruzaintzako azpieskalan, Sarrerako kategorian, izateko izendapena.

Izangaiek praktiketan segituko dute esleitutako toki-erakundeetan izendapena egin arte, honako bi kasuetan izan ezik: hautaketa-ikastaroaren iraunaldirako ordaindu gabeko baimenik lortu ez badute edo jatorrizko lanpostuko ordainsariak jaso badituzte; kasu horietan, jatorrizko lanpostura itzuli beharko dira izendapena argitaratu arte.

I.6.– Azken kalifikazioa.

Hautaketa-ikastaroa gainditzen duten izangaien azken kalifikazioa oposizio-faseko azken kalifikazioa izango da.

III. ERANSKINA
HAUTAKETA-PROZESUA, IRISPIDE LIBREKO SISTEMA OROKORRAREN BIDEZ SARTZEKO ESTATURAKO GAIKUNTZA DUTEN TOKI-ADMINISTRAZIOKO FUNTZIONARIOEN ESKALAKO KONTU-HARTZAILETZA-DIRUZAINTZAKO AZPIESKALAN, SARRERAKO KATEGORIAN, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAREN EREMUAN: NAHITAEZKO HIZKUNTZA-ESKAKIZUNIK EZ DUTEN PLAZAK

I.1.– Deialdiko plazak.

Deialdia egiten da 5 plaza txanda irekiaren bidez betetzeko Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalako Kontu-hartzailetza-Diruzaintzako azpieskalan, Sarrerako kategorian.

Plazekin lotutako lanpostuek euskararen 4. hizkuntza-eskakizuna esleituta dute, eta derrigortasun-data ez dute igarota.

Plazen banaketa:

a) Sarbide orokorraren modalitatea: 5.

Hizkuntza-eskakizunik gabe (derrigortasunik gabeko 4. hizkuntza-eskakizuna): 5.

b) Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako modalitatea: 0.

I.2.– Parte hartzeko betekizunak.

I.2.1.– Plazetako bat eskuratu nahi dutenek agindu honen I. eranskineko zazpigarren oinarri orokorrean ezartzen diren eskakizun orokorrak bete behar dituzte.

I.2.2.– Deialdi honetan inskribatzeko ordaindu beharreko tasa 20,27 eurokoa da.

I.3.– Hautaketa-prozesuaren deskribapena.

I.3.1.– Izangaiak aukeratzeko, lehenbizi oposizioa egingo da eta ondoren hautaketa-ikastaroa.

Oposizioan, ondoren zehaztuko diren ariketak egingo dira. Lehenengo hiru ariketak nahitaezkoak eta izangaiak baztertzekoak izango dira; aldiz, laugarren ariketa, 1., 2., 3. eta 4. hizkuntza-eskakizunak egiaztatzekoa, borondatezkoa izango da, ez baztertzailea, 4. hizkuntza-eskakizuna probako lehen ariketaren aurreko egunerako hizkuntza-eskakizun hori egiaztatu ez duten izangaientzat.

Lehenengo ariketa: izangaiek idatziz erantzun beharko diete IV. eranskineko programako gaiei buruzko 100 galderari, gehienez. 5 galdera gehiago prestatu ahal izango dira erreserba modura; erreserbako galderen erantzunak aurreko 100 galderetako bat deuseztatuz gero baloratuko dira.

Ariketa honen helburua izango da neurtzea zenbat dakiten izangaiek programako gaiei buruz, gauza diren ezagutza teknikoak eta administrazio-antolamendua lotzeko, eta arrazoitzeko gaitasun egokiak dauzkaten. Horregatik, ezagutzen inguruko galderak egon daitezke, bai eta galdera kontzeptualak ere, hau da, erantzunean arlo desberdinetako ezagutza-elementuak lotu beharra eskatzen duten galderak.

Ariketa hau egiteko ehun eta hogei minutu egongo dira gehienez.

Galderek zenbait erantzun edukiko dituzte hautatzeko; bat bakarrik izango da zuzena. Ariketa egiteko, izangaiek zuzentzat jotzen dituzten erantzunak markatu beharko dituzte azterketa-orrian, jarraibideetan azaltzen den bezala.

Galdera guztiek edukiko dute balio bera. Okerreko erantzun bakoitzeko penalizazio bat aplikatuko da: asmatutako erantzun baten heren bat deskontutako da. Galdera bat erantzun gabe uzteagatik ez da aplikatuko penalizazioa.

Ariketa hau bukatutakoan epaimahaiak behin-behineko emaitzak argitaratuko ditu, eta 10 egun balioduneko epea emango du erreklamazioak aurkezteko. Epe hori amaitu ondoren erreklamazioak ebatziko dira (egonez gero), eta gero epaimahaiak ariketaren behin betiko emaitzak argitaratuko ditu.

Bigarren ariketa: Epaimahaiaren aurrean, saio publikoan, gehienez ere 40 minutuz, IV. eranskineko programako lau gai azaldu beharko dira ahoz, bi atal orokorrekoak (zoriz hartutako hiruren artean aukeratuta) eta beste bi atal berezikoak (zoriz hartutako hiruren artean aukeratuta).

Izangaiek programako ordenaren arabera azaldu beharko dituzte gaiak.

Hitz egiten hasi baino lehen, izangaiek 10 minutu edukiko dituzte gehienez garatuko dituzten gaien eskema edo gidoia prestatzeko.

Gaietako baten azalpena amaitu ondoren, epaimahaiak uste badu agerikoa dela eskasa izan dela, ariketa bertan behera uzteko proposatu ahal izango dio izangaiari, eta horren berri jasoko du saioaren aktan.

Epaimahaiak ezin izango du balioetsi gaietako batez ezer esaten ez duten izangaien azalpena.

Gainera, gai guztien azalpena amaitu ondoren, epaimahaiak solasean jardun ahal izango du izangaiarekin, gehienez ere hamar minutuz, garatutako gaiei buruz. Izangaiak eskatzen zaizkion alderdiak argitu beharko ditu eta egiten zaizkion oharrei erantzun beharko die.

Ariketa honetan honako hauek balioetsiko dira: ezagutzak eta ulermena, ideia-argitasuna eta mintzamena.

Ahozko ariketako saioak, epaimahaiaren eta izangaien arteko solasaldiak barne, publikoak izango dira.

Hirugarren ariketa: Kontu-hartzailetza-Diruzaintzako lanpostuaren eginkizunen inguruko hiru kasu praktiko ebatzi beharko dira idatziz, 3 ordutan gehienez, bat ondoko arlo bakoitzeko gai bati buruz (gaiak epaimahaiak aukeratuko ditu):

1. Aurrekontua. Aurrekontua eta beraren aldaketak. Aurrekontu-kudeaketa. Aurrekontua betearaztea eta likidatzea. Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren arau fiskalak. Berankortasuna eta zorrak ordaintzeko batez besteko aldia.

2. Kontabilitatea: finantza-kontabilitatea. Kontabilitate analitikoa eta kudeaketa-kontabilitatea. Tokiko kontabilitatea publikoa.

3. Diruzaintza eta diru-bilketa. Kreditu-eragiketak. Finantza-zuhurtasunaren printzipioa. Tributuen kudeaketa, tributu-bilketa eta tributu-ikuskapena. Diruzaintza eta sarrerak kudeatzea.

Lege-testuak kontsultatu ahal izango dira eta kalkulatzeko makina estandarrak eta zientifikoak erabili ahal izango dira, baldin eta ez badira programagarriak ez finantzarioak.

Ariketa hau ebazteko, izangaiek Estatuko arautegia edo Euskal Autonomia Erkidegokoa (foru organoek emana barne) aplikatu ahal izango dute, kasuan kasukoa. Ariketa egiten denean indarrean dagoen arautegia aplikatu beharko da.

Ariketa hau zuzenean zuzenduko du epaimahaiak, honako hauek kontuan hartuta: proposatutako arazo praktikoa aztertzeko gaitasuna eta hura ebazteko ezagutza teorikoak zentzuz aplikatzea.

Ariketa epaimahai kalifikatzaileko kide guztiek irakurtzeko moduan idatzi behar da, ohikoak ez diren laburdurak eta zeinuak erabili gabe. Kasu guztietan, dokumentuen benetakotasuna, osotasuna eta kontserbazioa bermatuko dira.

Epaimahaiak neurri egokiak ezarriko ditu hirugarren ariketa izangaiak nor diren jakin gabe zuzentzea bermatzeko. Ariketan izangaia nor den jakitea ahalbidetzen duen markarik edo zeinurik egonez gero, epaimahaiak izangaia baztertuko du.

Ariketa hau bukatutakoan epaimahaiak behin-behineko emaitzak argitaratuko ditu, eta 10 egun balioduneko epea emango du erreklamazioak aurkezteko. Epe hori amaitu ondoren erreklamazioak ebatziko dira (egonez gero), eta gero epaimahaiak ariketaren behin betiko emaitzak argitaratuko ditu.

Laugarren ariketa: borondatezkoa da; honen bidez ez da inor baztertuko: deialdiko lanpostuek derrigortasunik gabeko 4. hizkuntza-eskakizuna daukate esleituta; beraz, eskakizun horri dagokion euskararen ezagutza egiaztatzea merezimendu gisa baloratuko da.

Euskararen ezagutza honela egiaztatu ahal izango da:

a) Borondatezko proba gaindituta. Proba bat egingo da, 1., 2., 3. eta 4. hizkuntza-eskakizunetako euskararen ezagutza egiaztatzeko bakarrik.

Epaimahai kalifikatzaileak aditzera emango du noiz egingo den euskara-proba; edonola ere, hirugarren ariketa bukatu ondoren izango da.

Proba hori egin nahi dutenek hautaketa-prozesuaren onarpen-eskabidean adierazi beharko dute.

Euskara-proba egin ondoren epaimahai kalifikatzaileak behin-behineko emaitzak argitaratuko ditu, eta hurrengo egunetik aurrera izangaiek 10 egun balioduneko epea edukiko dute emaitzen kontrako erreklamazioak aurkezteko epaimahai kalifikatzailearen aurrean.

Erreklamazioak aurkezteko epea amaitu eta aurkeztutako erreklamazioak ebatzi ondoren, epaimahaiak euskara-probaren behin betiko emaitzak argitaratuko ditu.

b) Nolanahi ere, ez dute egin beharko euskara-proba inguruabar hauetako batean daudenek:

– Eskatzen den hizkuntza-eskakizuna gainditu dute edo hizkuntza-eskakizun horrekin baliokidetutako titulua edo ziurtagiria daukate, 297/2010 Dekretuak ezartzen duenarekin bat etorriz (297/2010 Dekretua, azaroaren 9koa, euskararen jakite maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzekoa).

– Behar den baliokidetza lortu dute, 47/2012 Dekretuaren arabera (47/2012 Dekretua, apirilaren 3koa, euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko dena).

Euskararen hizkuntza-eskakizuna Administrazio Publikoaren Euskal Institutuak egiaztatuko du Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuari (ETZEB) kontsulta eginez. Izangaiek erregistro horretan dauzkaten datuak aztertu ahal izango dituzte esteka honetan:

https://www.euskadi.eus/euskara-tituluen-eta-ziurtagirien-erregistro-bateratua/web01-a2etzeb/eu/

Erregistro horretan ageri ez den euskararen ezagutzari buruzko ziurtagiri edo tituluren bat daukatenek horren frogagiria aurkeztu beharko dute horretarako 4. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko probako lehen ariketa egiteko eguna baino lehen. Frogagiri hori elektronikoa izan behar da, bederatzigarren oinarri orokorraren 11. apartatuan ezartzen den bezala.

Hizkuntza-eskakizuna egiaztatu den eguna, horrekin baliokidetutako ziurtagiria edo titulua lortu den eguna edo salbuespena dakarren ikasketen aintzatespena lortu den eguna 4. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko probaren lehen ariketa egin aurrekoa izan behar da.

I.3.2.– Ariketen kalifikazioa.

Enplegu publikorako sarbidea arautu behar duten publizitatearen, gardentasunaren, objektibotasunaren eta segurtasun juridikoaren printzipioak errespetatzeko, epaimahaiak deialdi honetan ezarri diren zuzenketa-irizpideen eta puntuazio-baremoen arabera kalifikatu beharko ditu izangaien ariketak.

Emaitzak hamaikagarren oinarri orokorrean adierazitako egoitza elektronikoan argitaratuko dira.

Oposizio-faseko lehen hiru ariketak nahitaezkoak eta izangaiak baztertzekoak izango dira; laugarrena borondatezkoa izango da eta beraren bidez ez da inor baztertuko. Honela kalifikatuko dira:

a) Nahitaezko ariketak:

Lehenengo ariketa: 0-1624 puntu emango dira; gutxienez 12 puntu lortu beharko dira gainditzeko.

Ariketa honetan guztirako puntuazioaren % 70 edo gehiago lortzen duten izangaiek ez dute edukiko zertan egin ariketa hau hurrengo deialdian, eta ariketa honetako nota gordeko zaie. Neurri hau hurrengo deialdian aplikatuko da, baldin eta deialdi horretako gaiak eta kalifikatzeko modua gordetako nota lortu den deialdikoen antzekoak badira. Eskubide hori erabili ahal izateko, hautaprobetan parte hartzeko eskabidea aurkeztu beharko da. Hala ere, izangaiak erabakitzen badu ariketa egitea, aurreko deialdiko ariketako puntuazioa ondoriorik gabe geratuko da.

Bigarren ariketa: 0-34 puntu emango dira; gutxienez 17 puntu lortu beharko dira gainditzeko. Ariketa honen kalifikazioa hiru hamartarrekin egingo da.

Ariketa honen guztirako puntuazioaren % 70 ezagutzen eta ulermenaren arabera emango da, % 20 ideia-argitasunaren arabera eta % 10 mintzamenaren arabera.

Ariketa honetan guztirako puntuazioaren % 80 edo gehiago lortzen duten izangaiek ez dute edukiko zertan egin ariketa hau hurrengo deialdian, eta ariketa honetako nota gordeko zaie. Neurri hau hurrengo deialdian aplikatuko da, baldin eta deialdi horretako gaiak eta kalifikatzeko modua gordetako nota lortu den deialdikoen antzekoak badira. Eskubide hori erabili ahal izateko, hautaprobetan parte hartzeko eskabidea aurkeztu beharko da. Hala ere, izangaiak erabakitzen badu ariketa egitea, aurreko deialdiko ariketako puntuazioa ondoriorik gabe geratuko da.

Hirugarren ariketa: 0-42 puntu emango dira; gutxienez 21 puntu lortu beharko dira gainditzeko. Ariketa honen kalifikazioa hiru hamartarrekin egingo da.

Bi kasu praktikoetako bakoitza 0 eta 14 puntu artean kalifikatuko da.

Kasu batean zenbait arazo praktiko badaude, horietako bakoitzaren puntuazioa adieraziko zaie izangaiei ematen zaien ariketa-orrian.

Ariketa gainditzeko, kasu praktiko bakoitzean gutxienez puntuazioaren % 30 lortu beharko da, eta ariketako guztirako kalifikazioa 12 puntukoa izan beharko da gutxienez.

b) Borondatezko ariketa:

laugarren ariketako puntuazioa zero (0)-hogeita bost (25) puntu artekoa izango da; hona:

• 4. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzen dutenek edo horren baliokidea den ziurtagiria edo titulua daukatenek 25 puntu jasoko dituzte.

• 3. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzen dutenek edo horren baliokidea den ziurtagiria edo titulua daukatenek 15 puntu jasoko dituzte.

• 2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzen dutenek edo horren baliokidea den ziurtagiria edo titulua daukatenek 12,5 puntu jasoko dituzte.

• 1. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzen dutenek edo horren baliokidea den ziurtagiria edo titulua daukatenek 6,25 puntu jasoko dituzte.

Izangaiak baztertzeko ariketa guztiak gainditutakoan azken kalifikazioa ezarriko da, eta horretarako izangaiak baztertzeko lehen hiru ariketetako puntuazioak eta hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko puntuazioa batuko dira. Beraz, honako hauek gaindituko dute oposizio-fasea: guztirako puntuazioak handienetik txikienera ordenatu eta horren arabera deialdiko plazetako bat eskuratzen dutenek. Berdinketarik gertatuz gero, hirugarren ariketako puntuazioaren arabera ezarriko da ordena; hori berdinketa hausteko aski ez bada, bigarren ariketako puntuazioa hartuko da aintzat eta gero lehenengo ariketakoa. Hala ere berdinketak bere horretan segitzen badu, ariketa egiteko ordena alfabetikoa hartuko da kontuan (bosgarren oinarri orokorrean aipatzen da).

Hautaprobetako azken puntuazioa, izangaiak gainditu dutenen zerrendan ordenatzeko aplikatuko dena (hamalaugarren oinarri orokorrean aipatzen da), aurreko paragrafoan ezartzen den bezala finkatuko da.

I.4.– Hautaketa-ikastaroa.

1.– Hautaketa-ikastaroa Administrazio Publikoaren Euskal Institutuak antolatu eta egingo du.

2.– Hautaketa-ikastaroa egiteko onartzen diren izangaiak praktiketako funtzionario izendatuko ditu Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuak ikastaroan ari diren aldirako. Izendapenak noiztik aurrera sortuko dituen ondorioak zehaztuko da. Hautaketa-ikastaroa edo praktikaldia ezin bada egin ezinbesteko kasuagatik (behar bezala egiaztatua eta Administrazioak ontzat emana), izangaiek geroago egin ahal izango dute, eta lortzen duten puntuazioari dagokion tokian sartuko dira. Bi hautaketa-ikastaro edo praktikaldi aldi berean gertatzea ez da ezinbesteko kasutzat joko; horrelakoetan, izangaiak bata edo bestea egitea aukeratu beharko du.

3.– Ikastaroaren helburua izango da praktiketako funtzionarioek beren lanpostuetako eginkizunetan behar bezala aritzeko behar dituzten ezagutzak eta, batez ere, trebetasunak eta gaitasunak eskuratzeko ezinbestekoak diren prestakuntza eta gaitasuna lortzea.

Ikastaroaren helburua izango da beren lanpostuetako eginkizunetan behar bezala aritzeko behar dituzten gaitasunak lortzea eta sendotzea.

4.– Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariak ezarriko ditu fase honetako egutegia, programa eta barne-arauak. Bost bat hilabete iraungo du.

5.– Ikastaroa hautaketakoa denez gero, izangaiek klaseetara eta jardueretara joan beharko dute eta ezartzen diren probak edo praktikak gainditu beharko dituzte. Azken kalifikazioa gai edo ez gai izango da.

Hautaketa-ikastaroan emakumeen eta gizonen berdintasun eraginkorraren inguruko gaiak eta genero-indarkeriaren inguruko gaiak landu ahal izango dira.

Hautaketa-ikastaroaren ebaluazioaz Administrazio Publikoaren Euskal Institutua arduratuko da.

6.– Hautaketa-ikastaroa gainditzen ez duten praktiketako funtzionarioek, deialdi honetan aurreikusitako eta deialdiaren arauetan garatutako kalifikazio-prozeduraren arabera, karrerako funtzionario izendatuak izateko eskubidea galduko dute, deialdia egin duen agintaritzaren ebazpen arrazoitu baten bidez, hautaketa-ikastaroa ebaluatzeko ardura duen organoak proposatuta.

7.– Hautaketa-ikastaroa amaitutakoan, izangaiak praktiketako funtzionario izango dira harik eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu arte Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionario, Kontu-hartzailetza-Diruzaintzako azpieskalan, Sarrerako kategorian, izateko izendapena.

Izangaiek praktiketan segituko dute esleitutako toki-erakundeetan izendapena egin arte, honako bi kasuetan izan ezik: hautaketa-ikastaroaren iraunaldirako ordaindu gabeko baimenik lortu ez badute edo jatorrizko lanpostuko ordainsariak jaso badituzte; kasu horietan, jatorrizko lanpostura itzuli beharko dira izendapena argitaratu arte.

I.5.– Azken kalifikazioa.

Hautaketa-ikastaroa gainditzen duten izangaien azken kalifikazioa oposizio-faseko azken kalifikazioa izango da.

IV. ERANSKINA
KONTU-HARTZAILETZA-DIRUZAINTZA AZPIESKALAN, SARRERAKO KATEGORIAN, SARTZEKO GAIEN PROGRAMA

1.– Atal orokorra.

1. gaia. Estatu sozial eta demokratikoa. Ongizatearen Estatuaren gaur egungo ereduak, politikak eta arazoak.

2. gaia. Espainiaren demokraziarako trantsizioa. 1978ko Konstituzioaren inguruko adostasuna. Sistema demokratikoaren finkapena.

3. gaia. Gobernuak, alderdiak eta alderdi-sistemak Espainia demokratikoan. Espainiako gizarte zibila eta interes-taldeak. Parte-hartze politikoa eta herritarrak.

4. gaia. Espainiako 1978ko Konstituzioa. Egitura eta funtsezko edukia. Aurrekontu-egonkortasunaren printzipioaren konstituzionalizazioa. Konstituzioaren erreforma.

5. gaia. Oinarrizko eskubideak eta eginbeharrak. Oinarrizko eskubideak babestea eta etetea.

6. gaia. Koroa: estatuko burutza Espainiako Konstituzioan, ebaluazioa; Koroa Konstituzioan. Konstituzioak aipatzen dituen eskudantziak.

7. gaia. Gorte Nagusiak. Osaera eta egitekoak. Gorte Nagusien mendeko kontrol-organoak: Herriaren Defendatzailea eta Kontu Auzitegia.

8. gaia. Gobernua Espainiako konstituzio-sisteman. Gobernuko presidentea. Gobernuaren kontrol parlamentarioa. Gobernua: osaera, antolaketa eta eginkizunak.

9. gaia. Botere Judiziala. Justiziaren erregulazio konstituzionala. Botere Judizialaren Lege Organikoa. Mugape eta Planta Judizialaren Legea. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia: izendapena, antolaketa eta eginkizunak.

10. gaia. Justizia Administrazioaren antolaketa Espainian: ordena jurisdikzionalak, organo jurisdikzionalen motak eta horien eginkizunak. Jurisdikzio-gatazkak eta eskumen-gatazkak.

11. gaia. Konstituzio Auzitegia Konstituzioan eta bere lege organikoan. Osaera, izendapena eta antolaketa. Konstituzio Auzitegiaren eginkizunak.

12. gaia. Administrazio Publikoa Konstituzioan. Administrazio Publikoa: kontzeptua. Administrazio instrumentala Organismo publikoak Organismo autonomoak eta enpresa-entitate publikoak. Merkataritza-sozietateak eta fundazio publikoak.

13. gaia. Estatuko Administrazio Orokorra. Departamentuen egitura eta organo nagusiak. Estatuko Administrazio Orokorraren lurralde-antolaketa. Gobernuaren ordezkariak eta ordezkariordeak. Uharteetako zuzendariak.

14. gaia. Estatuaren lurralde-antolamendua. Izaera juridikoa eta printzipioak. Autonomia-estatutuak. Autonomia-erkidegoen antolamendu politikoa eta administratiboa. Autonomia-estatutuen erreforma.

15. gaia. Estatuaren eta autonomia-erkidegoen artean eskumenak banatzeko sistema. Estatuaren eta autonomia-erkidegoen arteko harremanak. Jurisprudentzia konstituzionala. Toki-erakundeen eskumenen esparrua.

16. gaia. Europar Batasuna: jatorria eta bilakaera. Europar Batasunaren erakunde eta organismoak: osaera, funtzionamendua eta eskumenak. Ekonomia eta Diru Batasuna.

17. gaia. Eskualdeetako Lantaldea. Europako Eskualdeko eta Tokiko Botereen Batzarrak. Toki-erakundeen arteko lankidetza eta nazioarteko elkarteak.

18. gaia. Europar Batasuneko Zuzenbidea. Itunak eta zuzenbide eratorria. Batasunaren zuzentarauak eta erregelamenduak. Erabakiak, gomendioak eta irizpenak. Europako zuzenbidea eta Batasuneko estatuen zuzenbidea. Harremanak autonomia erkidegoekin eta toki-erakundeekin.

19. gaia. Administrazio publikoa eta zuzenbidea. Legezkotasun-printzipioa Administrazioan. Ahalak, arauzkoak eta diskrezionalak: diskrezionalitatea eta kontzeptu juridiko zehaztugabeak. Diskrezionalitatearen mugak. Diskrezionalitatearen kontrol judiziala. Agintea desbideratzea.

20. gaia. Administrazioaren antolatzeko ahala. Ente eta organo administratiboak sortzea, aldatzea eta ezabatzea. Organo-motak. Aipamen berezia: kide anitzeko organoak.

21. gaia. Administrazio-antolaketaren printzipioak: Eskumenak eta horiek eskualdatzeko teknikak. Hierarkia, koordinazioa eta kontrola. Eskudantzia-gatazka.

22. gaia. Ordenamendu juridiko-administratiboa: Administrazio Zuzenbidea: kontzeptua eta edukiak. Konstituzioaren 149.1.18 artikuluaren arabera emandako oinarrizko administrazio zuzenbidea. Legezko xedapenak: motak. Nazioarteko tratatuak.

23. gaia. Ordenamendu juridiko-administratiboa. Erregelamendua: kontzeptua eta motak. Erregelamenduak egiteko ahala. Egiteko prozedura. Mugak. Erregelamendu-ahalaren kontrola.

24. gaia. Pertsonak administrazio-jardunaren aurrean: eskubideak eta betebeharrak. Interesduna: kontzeptua, jarduteko gaitasuna eta ordezkaritza. Interesdunak identifikatzea eta haien eskubideak prozeduran.

25. gaia. Jarduera publikoaren gardentasuna. Publizitate aktiboa: kontzeptua, printzipioak, xedea, gardentasunaren ataria eta kontrola.

26. gaia. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea. Datu pertsonalen babesa.

27. gaia. Administrazio-egintza. Kontzeptua eta ezaugarriak. Administrazio-egintzaren elementuak. Administrazio-egintzen motak. Forma eta arrazoiak.

28. gaia. Jakinarazpena: edukia, epea eta paperean eta bitarteko elektronikoen bidez egitea. Huts egindako jakinarazpena. Argitaratzea.

29. gaia. Administrazio-egintzen efikazia: autotutoretza deklaratiboaren printzipioa. Baldintzak. Beste administrazio batek onartzea. Efikaziaren berandutzea eta atzera-eragina.

30. gaia. Administrazio-egintzak bete beharra (exekutibitatea): autotutoretza betearazlearen printzipioa. Administrazio-egintzen nahitaezko betearazpena: baliabideak eta erabilera-printzipioak. Zuzeneko derrigortze administratiboa. Egitate-bidea.

31. gaia. Administrazio-egintzaren baliogabetasuna. Erabateko deuseztasuna eta deuseztagarritasuna: kasuak. Administrazio-egintza kontserbatzeko printzipioa.

32. gaia. Administrazio-prozedurari buruzko xedapen orokorrak. Administrazio-prozedura erkidean aplikatzen diren baliabide elektronikoak.

33. gaia. Prozedura hastea: eskaera-motak, horiek zuzentzea eta hobetzea. Eskabideen, idazkien eta komunikazioen aurkezpena. Administrazio-erregistroak.

34. gaia. Behin-behineko neurriak hartzea. Denbora prozeduran. Epemugak eta epeak: zenbatzea, luzatzea eta presaz izapidetzea.

35. gaia. Prozeduraren instrukzioa. Faseak: xedapen orokorrak, alegazioak administrazio-prozeduran, froga eta txostenak. Interesdunek parte hartzea.

36. gaia. Prozeduraren antolamendua eta izapidetzea. Administrazio-prozedura erkidearen izapidetze sinplifikatua.

37. gaia. Prozeduraren amaiera. Ebazteko betebeharra. Ebazpen espresuaren edukia: ebazpena eskatutakoaren harikoa izateko printzipioa (kongruentzia) eta hasierako egoera ez okerragotzeko printzipioa. Amaiera itundua.

38. gaia. Ebazteko epeak ez betetzea eta horren ondorioak. Ebazpen espresurik eza: administrazio-isiltasunaren araubidea. Atzera egitea eta uko egitea. Iraungitzea.

39. gaia. Egintzak eta xedapenak Administrazioak berak berrikustea: kasuak. Egintzak errebokatzea. Oker materialak edo egitezkoak zuzentzea. Deuseztasun-akzioa, prozedura, mugak. Kaltegarritasun-deklarazioa.

40. gaia. Administrazio-errekurtsoak: printzipio orokorrak. Administrazio-errekurtsoa jarri ahal zaien egintzak. Administrazio-errekurtsoak izapidetzeko arau orokorrak. Errekurtso-motak. Administrazio-errekurtsoen ordezko prozedurak: adiskidetzea, bitartekotza eta arbitrajea.

41. gaia. Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa. Izaera, hedadura eta mugak. Jurisdikzioaren organoak eta beren eskumenak. Alderdiak: legitimazioa. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren objektua. Ez onartzeko arrazoiak.

42. gaia. Lehen auzialdiko edo auzialdi bakarreko prozedura. Kautelazko neurriak. Epaia: epaien aurkako errekurtsoak. Epaia betearaztea. Prozedura bereziak.

43. gaia. Zehatzeko ahala: kontzeptua eta esanahia. Zehatzeko ahala erabiltzeko printzipioak. Zehapenen arloko prozeduraren espezialitateak. Zehatzeko neurri administratiboak. Aipamen berezia: toki-erakundeen zehatzeko ahala.

44. gaia. Araugintza-ahala erabiltzea. Erregulazio onaren printzipioak. Araugintzaren plangintza eta ebaluazioa. Herritarrek parte hartzea. Arau-eraginaren azterketaren memoria.

45. gaia. Nahitaezko desjabetzea. Subjektuak, objektua eta kausa. Prozedura orokorra. Berme jurisdikzionalak. Desjabetutakoa itzultzea. Prozeduraren berezitasunen aipamena.

46. gaia. Administrazio Publikoaren erantzukizuna: ezaugarriak. Erantzukizunaren oinarriak. Ordaintzeko moduko kalteak. Erantzukizun-akzioa. Erantzukizunaren arloko administrazio-prozeduraren espezialitateak. Administrazio publikoetako agintarien eta langileen ondare-erantzukizuna.

47. gaia. Sektore publikoko kontratuak: kontratazio publikoaren arloko Batasunaren zuzentarauak. Sektore Publikoko Kontratuen Legea: xedea eta aplikazio-eremua. Sektore publikoko kontratu-motak. Erregulazio harmonizatuko kontratuak. Administrazio-kontratuak eta kontratu pribatuak.

48. gaia. Sektore publikoko kontratazioari buruzko xedapen orokorrak: arrazionaltasuna eta funtsa, itunak egiteko askatasuna eta kontratuaren gutxieneko edukia, kontratua burutzea eta kontratuaren forma.

49. gaia. Baliogabetasun-araubidea: baliogabetasun-kasuak, deuseztasun-kausak, deuseztagarritasun-kausak, ofizioz berrikustea eta ondoreak. Kontratazio-arloko errekurtso berezia.

50. gaia. Sektore publikoko kontratuetako alderdiak. Kontratazio-organoak. Enpresariaren gaitasuna eta kaudimena. Kontratistaren ondorengotza. Toki-erakundeen kontratazio publikoa: kontratazioaren arloko eskumenak eta arau bereziak.

51. gaia. Objektua, lizitazioaren oinarrizko aurrekontua, balio zenbatetsia, kontratuaren prezioa eta kontratuaren berrikuspena. Sektore publikoko kontratuetan eska daitezkeen bermeak. Administrazio publikoen kontratuak prestatzea: kontratazio-espedientea, administrazio-klausula partikularren agiria eta preskripzio teknikoen agiria.

52. gaia. Administrazio publikoen kontratuak adjudikatzea: arau orokorrak eta adjudikatzeko prozedurak. Kontratatzailearen profila. Toki-erakundeen kontratazio publikoa: arau bereziak.

53. gaia. Kontratuen ondoreak. Administrazio Publikoak administrazio-kontratuetan dituen prerrogatibak. Kontratuak egikaritzea. Kontratuak aldatzea. Kontratuak etetea eta azkentzea. Kontratuak lagatzea eta azpikontratatzea.

54. gaia. Obra-kontratua. Obra-kontratua prestatzeko jarduketak. Obra-kontratua egikaritzea. Kontratua aldatzea. Betetzea eta suntsiaraztea.

55. gaia. Obra-emakidako kontratua. Obra-emakidako kontratua prestatzeko jarduketak. Emakiden ondoreak, betetzea eta azkentzea. Emakidaren xede diren obrak eraikitzea. Emakidadunaren eskubideak eta betebeharrak, eta administrazio emakida-emailearen prerrogatibak. Emakidak azkentzea.

56. gaia. Zerbitzu-emakidako kontratua. Zerbitzu-emakidako kontratua prestatzeko jarduketak. Zerbitzu-emakidako kontratuaren ondoreak, betetzea eta azkentzea. Zerbitzu-kontratua egikaritzea eta aldatzea. Betetzea eta suntsiaraztea.

57. gaia. Hornidura-kontratua. Hornidura-kontratua egikaritzea. Betetzea eta suntsiaraztea. Hornidura-kontratu jakin batzuen erregulazioa.

58. gaia. Zerbitzu-kontratua. Zerbitzu-kontratua egikaritzea. Suntsiaraztea. Obra-proiektuak egiteko kontratua: espezialitateak.

59. gaia. Administrazio-jarduera: moduak. Zerbitzu publikoa. Kontzeptua. Bilakaera eta krisia. Zerbitzu publikoak kudeatzeko moduak. Udalek zerbitzu publikoak berriz ere beren esku hartzea. Ekimen ekonomiko publikoa eta zerbitzu publikoak.

60. gaia. Polizia-jarduna: aurretiazko administrazio-baimena eta baimentzeko beste teknika batzuk 123/2006/EE Zuzentarauaren ondoren (zerbitzuak). Segurtasun publikoaren polizia. Sustapen-jarduna: teknikak.

61. gaia. Administrazio publikoen ondarea. Jabetza publikoak: motak. Jabari publikoa, kontzeptua, izaera eta elementuak. Jabari publikoa lotzea eta jabari publikoaren aldaketak. Jabari publikoaren araubide juridikoa. Jabari publikoaren gaineko baimenen eta emakiden araubidea.

62. gaia. Administrazio publikoen ondare pribatua. Araubide juridikoa. Administrazioaren ahalak eta eskuratzeko, erabiltzeko eta besterentzeko araubidea. Ondare-ondasunak eta -eskubideak lagatzea.

63. gaia. Jabari publiko bereziak. Uren, mendien, meatzeen, errepideen eta kosten erregulazioaren funtsezko alderdiak. Ondare Nazionala.

64. gaia. Ogasun Publikoaren mailak. Eskumenen banaketa eta finantzaketa-ereduak. Finantza-zuzenbidea: kontzeptua eta edukia.

65. gaia. Estatuko tributu-sistema. Aipamen berezia: errentaren gaineko zerga eta balio erantsiaren gaineko zerga.

66. gaia. Autonomia-erkidegoen finantzaketa: printzipio orokorrak. Autonomia-erkidegoen baliabideak. Aipamen berezia: tributu propioak, lagatako tributuak eta Lurraldearteko Konpentsazio Funtsa.

67. gaia. Toki Ogasuna Konstituzioan. Toki ogasunen araubide juridikoa: baliabide-sistemaren irizpideak eta aurrekontu-printzipioak. Estatuak eta autonomia-erkidegoek tokiko finantza-autonomian duten eragina. Estatuko, autonomia-erkidegoetako eta tokiko ogasunen arteko koordinazioa.

68. gaia. Administrazio publikoen dirulaguntza-jarduera: dirulaguntza-motak. Dirulaguntzak emateko eta kudeatzeko prozedurak. Dirulaguntzak itzultzea. Finantza-kontrola. Dirulaguntzen arloko arau-hauste eta zehapen administratiboak.

69. gaia. Enplegatu publikoen eskubide konstituzionalak. Administrazio publikoetan berdintasuna sustatzeko eta genero-indarkeriaren aurka egiteko politikak. LGTBI pertsonen tratu-berdintasunerako eta ez diskriminatzeko politikak. Desgaitasuna edo mendekotasuna duten pertsonei arreta emateko politikak.

70. gaia. Enplegatu publikoak: motak eta araubide juridikoa. Langileak antolatzeko tresnak: plantillak eta lanpostu-zerrendak. Giza baliabideak erregulatzeko tresnak: lan-eskaintza, enplegu-planak eta arrazionalizatzeko beste sistema batzuk.

71. gaia. Enplegu publikoetara iristea: printzipio arautzaileak. Betekizunak. Hautaketa-sistemak. Enplegatu publiko izateari uztea. Lanpostuak betetzeko araubidea: betetzeko sistemak. Lan-kontratua. Tokiko funtzionarioen administrazio-egoerak.

72. gaia. Estatutu-harremana. Funtzionario publikoen eskubideak. Norbanakoaren eskubideak. Aipamen berezia: administrazio-karrera eta ordainsariak. Gizarte Segurantzaren araubidea. Taldean baliatzen diren eskubideak. Sindikatzea eta ordezkaritza. Greba egiteko eskubidea. Negoziazio kolektiboa.

73. gaia. Funtzionario publikoen betebeharrak. Diziplina-araubidea. Erantzukizun zibilaren, erantzukizun penalaren eta ondare-erantzukizunaren araubidea. Bateraezintasunen araubidea.

74. gaia. Estaturako gaikuntza duten funtzionarioen araubide juridikoa: Eginkizunak. Gordetako lanpostuak.

75. gaia. Estaturako gaikuntza duten funtzionarioen araubide juridikoa: lanpostuak betetzea, egoerak eta diziplina-araubidea.

76. gaia. Lan-zuzenbidea. Izaera eta ezaugarriak. Lan-arloko ordenamenduaren iturriak: printzipio konstituzionalak, nazioarteko araudia eta estatuko legeria.

77. gaia. Lan-arloko hitzarmen kolektiboak: kontzeptua, efikazia, izaera juridikoa, negoziazio-unitateak. Konkurrentzia, edukia, indarraldia eta legitimazioa. Negoziazio-batzordea.

78. gaia. Lan-kontratua: alderdiak. Kontratatzeko gaitasuna. Edukia. Langilearen eta enpresariaren prestazioak.

79. gaia. Lan-kontratuaren modalitateak: iraupen mugatukoa, heziketakoa, lanaldi partzialekoa, txanda-kontratua, aldizkako lan-kontratu finkoa eta beste modalitate batzuk. Enplegua sustatzeko neurriak araubide orokorrean eta araubide berezian.

80. gaia. Lan-harremana aldatzea, lan-harremana etetea eta azkentzea enpresariaren aldebakarreko borondatez, langilearen aldebakarreko borondatez, bi alderdiek elkar hartuta edo alderdiak desagertzeagatik edo haien ezintasunagatik.

81. gaia. Lan-arloko eskubideak eta betebeharrak. Soldata: kontzeptua eta izaera juridikoa. Soldata-motak. Lanaldia.

82. gaia. Askatasun sindikala. Langileek enpresan parte hartzea. Enpresa-batzordeak eta langileen ordezkariak. Langileen batzarrak.

83. gaia. Gatazka kolektiboak: gatazka kolektiboen motak, gatazka kolektiboak konpontzeko prozedura eta sistemak. Greba egiteko eskubidea. Ugazaben itxiera.

84. gaia. Lan-arloko jurisdikzioa. Antolaketa eta eskumenak. Lan-arloko prozesua: prestaera-egintzak eta atariko eginbideak, froga aurreratzea eta ziurtatzea, kautelazko neurriak, demanda, adiskidetzea eta judizioa, frogak eta epaia.

85. gaia. Gizarte Segurantza. Entitate kudeatzaileak eta zerbitzu erkideak. Araubide orokorra eta araubide bereziak. Araubide orokorreko babes-ekintza.

86. gaia. Merkataritzako legeria. Banakako merkataria: kontzeptua, gaitasuna, ezintasuna eta debekuak. Merkataritza-sozietateak, oro har: motak. Merkataritza Erregistroa. Anormaltasun-egoerak enpresa-bizitzan.

87. gaia. Sozietate anonimoa. Araubide juridikoaren funtsezko ezaugarriak. Sozietatearen eskritura eta estatutuak. Sozietate-organoak. Bazkideak. Sozietatearen ondarea eta kapitala. Akzioak: motak. Kapital-gehikuntza eta kapital-murrizketa. Obligazio-jaulkipena.

88. gaia. Sozietate komanditarioa. Erantzukizun mugatuko sozietatea. Pertsona bakarreko sozietatea.

89. gaia. Lurralde-antolamenduaren eta hirigintzaren, ondare historikoaren babesaren eta ingurumenaren inguruko delituak.

90. gaia. Administrazio Publikoaren aurkako delituak. Funtzionario publikoen delituak Konstituzioaren bermeen aurka. Agintaritzaren, haren agenteen eta funtzionario publikoen aurkako atentatuak.

91. gaia. Kudeaketa publikoaren orientazio berriak. Sareko Gobernua. Espainiarentzako Agenda Digitala. Administrazio elektronikoa. «Smart cities». Lurralde adimentsuak.

92. gaia. Zuzendaritza-funtzioa. Horren ezaugarri bereziak kudeaketa publikoan. Toki erakundeetako zuzendari publikoa. Politika publikoak analisi-ikuspegi gisa. Politika publikoen sailkapena eta alderatzea.

93. gaia. Kudeaketa publikoaren plangintza: Plangintza estrategikoa eta operatiboa, eta hori toki-gobernuetan aplikatzea. Kalitatearen kudeaketa administrazio publikoetan.

94. gaia. Tokiko zerbitzu publikoak kudeatzeko modu berriak. Aliantza publiko-pribatuak eratzea eta kudeatzea: lankidetza-esparru publiko-pribatuak. Gizarte-berrikuntza, gizartea eraldatzeko eta herritarrak ahalduntzeko elementua. Efizientzia soziala sarreretan eta gastu publikoan.

95. gaia. Gobernantza publikoa. Gobernu Irekia: Gobernu Irekiaren kontzeptua eta printzipio eratzaileak: lankidetza, parte hartzea, gardentasuna eta kontuak ematea. Datu irekiak eta berrerabiltzea. Gobernu Irekia Espainian: esparru juridikoa eta planak.

96. gaia. Administrazio ona guztien onerako. Etika Administrazio Publikoan: enplegatu publikoen jokabide-kodea eta gobernu onaren printzipioak. Jokabide-kodeak autonomia-erkidegoetan eta toki-erakundeetan. Administrazio-jokabide onaren Europako kodea. Compliance sektore publikoan.

97. gaia. Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda. Ezartzeko baliabideak. Toki-erakundeak Garapenerako Agendaren erronken aurrean.

2.– Atal Berezia.

1. gaia. Toki-araubidea: esanahia eta bilakaera historikoa. Toki Administrazioa Konstituzioan eta autonomia-estatutuetan. Tokiko autonomiaren printzipioa: esanahia, edukia eta mugak.

2. gaia. Tokiko zuzenbidearen iturriak. Tokiko Autonomiaren Europako Gutuna. Toki-araubidearen arloko Estatuko oinarrizko arauak eta autonomia-erkidegoen araudia. Legeria sektorialak toki-araubidean duen eragina. Toki-erakundeen arautzeko ahala: erregelamenduak eta ordenantzak. Prestatzeko prozedura. Erregelamendu organikoa. Bandoak.

3. gaia. Udalerria: kontzeptua eta osagaiak. Udal-mugartea: barne-antolaketaren arazoa. Udalerrien mugak aldatzea. Oinarrizko legeria eta autonomia-erkidegoetakoa. Udal-biztanleria. Biztanleen errolda. Biztanleen estatutua. Atzerritarren eskubideak. Herritarren parte-hartzea udal kudeaketan.

4. gaia. Udalaren antolamendua. Udalaren araubide arrunta. Kontzeju irekia. Beste araubide berezi batzuk. Biztanle-kopuru handiko udalerriak: haien araubide organiko eta funtzionalaren berezitasunak. Toki-korporazioetako hautapenezko kideen estatutua. Atxiki gabeko zinegotziak. Talde politikoak.

5. gaia. Araubide arrunta: Beharrezko organoak. Alkatea, alkateordeak, udalbatza eta tokiko gobernu batzarra. Organo osagarriak: Informazio-batzordeak eta beste organo batzuk.

6. gaia. Udalaren eskumenak: zehaztapen-sistema. Eskumen propioak, eskuordetuak eta propioak ez beste batzuk. Gutxieneko zerbitzuak. Toki-ogasunaren finantza-iraunkortasuna, eskumenak erabiltzeko ezinbestekoa. Eskumenak erabiltzeko eta udal zerbitzuak emateko hitzarmenak.

7. gaia. Probintzia toki-erakunde gisa. Antolaketa eta eskumenak. Udalen arteko lankidetza eta koordinazioa zerbitzu jakin batzuk emateko. Uharteak: uharteetako kontseiluak eta kabildoak. Udalerriarena baino eremu txikiagoko toki-erakundeak. Eskualdeak. Udalerrien mankomunitateak. Metropolialdeak. Administrazioen arteko sozietateak. Partzuergoak: araubide juridikoa.

8. gaia. Tokiko hauteskunde-sistema. Hautaezintasun- eta bateraezintasun-arrazoiak. Zinegotziak eta alkatea aukeratzea. Probintziako diputatuak eta probintzietako diputazioetako lehendakariak aukeratzea. Uharteetako kabildo eta kontseiluetako kontseilariak eta lehendakariak aukeratzea. Zentsura-mozioa eta konfiantza-arazoa udaletan. Hauteskundeekiko auzi-errekurtsoa.

9. gaia. Tokiko gobernu-organoen bilkurei buruzko araubidea: deialdia, garapena eta erabakiak hartzea. Aktak.

10. gaia. Toki-erakundeen administrazio-jarduna: motak. Toki Administrazioak jarduera pribatuan esku hartzea. Administrazio-baimenak: motak. Lizentzien araubidea. Aurretiazko komunikazioa eta erantzukizunpeko adierazpena. Toki erakundeen sustapen-jarduera.

11. gaia. Toki-erakundeen ekimen ekonomikoa eta zerbitzuen erreserba toki-erakundeen alde. Toki-erakundeen zerbitzu publikoa. Kontzeptua. Tokiko zerbitzu publikoak kudeatzeko moduak.

12. gaia. Toki-erakundeen ondarea: ondasunak eta eskubideak. Motak. Jabari publikoko ondasunak. Ondare-ondasunak. Toki-erakundeek beren ondasunei dagokienez dauzkaten eskubideak eta prerrogatibak. Herri-ondasunak. Inbentarioa. Denen eskura dauden auzo-mendiak (esku komuneko auzo-mendiak).

13. gaia. Espainiako hirigintzako legeriaren bilakaera historikoa: 1956ko Lurzoruaren legetik 2015eko testu bateginera. Hirigintzaren esparru konstituzionala. Konstituzio Auzitegiaren doktrina. Estatuaren eskumenak, autonomia erkidegoenak eta toki-erakundeenak.

14. gaia. Lurzoruaren araubidearen oinarriak. Lurzoruaren balioespenaren araubidea. Hirigintza-plangintza. Plan-motak. Plangintza-tresnen izaera juridikoa. Hirigintza-plangintza egikaritzea. Planak egikaritzeko sistemak.

15. gaia. Espainiako toki ogasunak: printzipio konstituzionalak. Toki ogasunen araubide juridikoa. Estatuak eta autonomia-erkidegoek tokiko finantza-autonomian duten eragina. Estatuko, autonomia-erkidegoetako eta tokiko ogasunen arteko koordinazioa.

16. gaia. Toki-erakundeen aurrekontu orokorra: kontzeptua eta edukia. Aurrekontua betearazi edo exekutatzeko oinarriei buruzko aipamen berezia. Aurrekontu orokorra egitea eta onartzea. Aurrekontuaren luzapena.

17. gaia. Aurrekontu-egitura. Gastuen aurrekontuko kredituak: muga, egoera eta lotura juridikoko mailak. Kreditu-aldaketak: motak, kontzeptua, finantzaketa eta izapidetzea.

18. gaia. Gastuen eta sarreren aurrekontua betearaztea: faseak. Justifikatu beharreko ordainketak. Kutxa finkoko aurrerakinak. Urte anitzeko gastuak. Gastuak aurretiaz izapidetzea. Gastu-proiektuak. Finantzaketa lotuko gastuak: finantzaketa-desbideratzeei buruzko aipamen berezia.

19. gaia. Aurrekontuaren likidazioa. Izapidetzea. Kreditu-gerakinak. Aurrekontuaren emaitza: kontzeptua, kalkulua eta doikuntzak. Diruzaintza-gerakina: kontzeptua eta kalkulua. Analisia: finantzaketa lotuko gastuetarako diruzaintza-gerakina eta gastu orokorretarako diruzaintza-gerakina. Aurrekontu-kontsolidazioa.

20. gaia. Aurrekontu-egonkortasuna eta finantza-iraunkortasuna. Printzipio orokorrak. Aurrekontu-egonkortasunaren, zor publikoaren eta gastu-arauaren helburuak toki korporazioetan: horiek ezartzea eta ez lortzearen ondorioak. Plan ekonomiko finantzarioak: edukia, izapidetzea eta jarraipena. Doikuntza-planak eta finantzak onbideratzeko planak. Toki-erakundeei buruzko finantza-informazioa ematea.

21. gaia. Toki-erakundeen diruzaintza. Araubide juridikoa. Kutxa bakarraren printzipioa. Diruzaintzaren eginkizunak. Antolaketa. Funtsen egoera: kutxa eta banku-kontuak. Ordainketak egitea: ordainketen hurrenkera eta prozedurak eta ordainbideak. Ordaintzeko epeak betetzea: ordaintzeko batez besteko aldia. Berdinkatzeko egoera-orria.

22. gaia. Finantza-plangintza. Diruzaintza-plana eta funtsak xedatzeko plana. Diruzaintzako gerakinak errentagarri egitea. Diruzaintza-eragiketak. Finantza-eragiketak: interes-tasen eta truke-tasen arriskua.

23. gaia. Toki-erakundeen eta beren erakunde autonomoen kontabilitatea: eredu arrunta, eredu erraztua eta oinarrizko eredua. Toki-kontabilitateko eredu arrunta eta eredu erraztua betetzeko jarraibideak: egitura eta edukia. Oinarrizko ereduaren ezaugarriak.

24. gaia. Toki-erakundeen kontu orokorra: edukia, prestakuntza, onarpena eta kontu-ematea. Udalbatzari, kudeaketa-organoei, barruko kontrol-organoei eta beste administrazio publiko batzuei eman beharreko bestelako informazioa.

25. gaia. Barne Kontrolerako Esparru Integratua (COSO). Barne kontrola: kontzeptua eta aplikagarritasuna sektore publikoan. Toki-erakundeen eta beren mendeko entitateen jarduera ekonomiko-finantzarioaren barneko kontrola. Kontu-hartzailetzaren funtzioa: eremu subjektiboa, eremu objektiboa eta modalitateak. Aipamen berezia: eragozpenak.

26. gaia. Finantza-, efikazia- eta efizientzia-kontrolak: eremu subjektiboa, eremu objektiboa, prozedura eta txostenak. Auditoretza finantza-kontrola egiteko bide gisa. Sektore publikoaren auditoretzako arauak.

27. gaia. Tokiko sektore publikoaren jarduera ekonomiko-finantzarioaren kanpoko kontrola. Kontuen Auzitegiak eta autonomia-erkidegoetako kanpoko kontrolerako organoek toki-erakundeak fiskalizatzea. Kontuen Auzitegiaren eta autonomia-erkidegoetako kanpoko kontrolerako organoen arteko harremanak. Erakunde fiskalizatzaileen nazioarteko erakundeak: INTOSAI arauak. Kontabilitateko jurisdikzioa: prozedurak.

28. gaia. Kontabilitate-erantzukizuna: kontzeptua eta araubide juridikoa. Kontabilitate-erantzukizunaren izaera objektiboa. Kontabilitate-erantzukizunaren oinarrizko kasuak: kontabilitateko alkantzeak, bidegabeko eralgitzeak eta beste kasu batzuk. Bateragarritasuna beste erantzukizun batzuekin. Kontabilitate-erantzukizuneko prozeduren subjektuak.

29. gaia. Toki ogasunen baliabideak. Tokiko tributuak: printzipioak. Toki-erakundeen ahala tributuen arloko erregelamenduak egiteko: ordenantza fiskalen edukia, tributuak ezarri eta ordenatzeko egintzak izapidetzea eta horiek aurkaratzeko araubidea. Tributuz besteko baliabideak ezartzea.

30. gaia. Toki ogasunen baliabideak kudeatzea, ikuskatzea eta biltzea. Toki-erakundeek emandako tributu-kudeaketako egintzak administrazio-bidetik berrikustea araubide erkideko udalerrietan eta biztanle-kopuru handikoetan. Baliabideak beste erakunde publiko baten bitartez kudeatzea eta biltzea.

31. gaia. Ondasun higiezinen gaineko zerga. Izaera. Zerga-egitatea. Subjektu pasiboa. Salbuespenak eta hobariak. Zerga-oinarria. Oinarri likidagarria. Kuota, sortzapena eta zergaldia. Katastro-kudeaketa. Tributu-kudeaketa. Katastro-ikuskapena.

32. gaia. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga. Izaera. Zerga-egitatea. Subjektu pasiboa. Salbuespenak. Kuota: tarifak. Sortzapena eta zergaldia. Errolda-kudeaketa eta tributu-kudeaketa. Probintziako errekargua. Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga.

33. gaia. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga. Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga.

34. gaia. Tasa eta prezio publikoak. Desberdintasun nagusiak. Kontribuzio bereziak: kuotak aurreratzea eta geroratzea eta herritarren laguntza izatea.

35. gaia. Udalek eta probintziek Estatuko eta autonomia-erkidegoetako tributuetan parte hartzea. Banaketa-irizpideak eta bilakaera-arauak. Araubide bereziak. Estatuaren eta autonomia-erkidegoen lankidetza ekonomikoa toki-erakundeen inbertsioetarako. Europar Batasunak toki-erakundeetarako bideratzen dituen funtsak.

36. gaia. Tokiko kreditua. Kreditu-eragiketak: motak. Kontratuen izaera juridikoa: izapidetzea. Epe luzerako kreditu-eragiketak: xedea eta iraupena; kreditu-eragiketak hitzartzeko eskumena, mugak eta betekizunak. Epe laburrerako kreditu-eragiketak: betekizunak eta baldintzak. Toki-erakundeek abalak ematea.

37. gaia. Toki-erakundeen zerbitzuko langileak: motak eta araubide juridikoa. Langileak antolatzeko tresnak: plantillak eta lanpostu-zerrendak. Giza baliabideak erregulatzeko tresnak: lan-eskaintza, enplegu-planak eta arrazionalizatzeko beste sistema batzuk. Tokiko lanpostuak eskuratzea: hautatzeko eta betetzeko sistemak.

38. gaia. Finantza-zuzenbidea: kontzeptua eta edukia. Finantza-zuzenbidea, Ogasun Publikoaren ordenamendua. Finantza-zuzenbidea ordenamendu juridikoan eta zuzenbidearen zientzian. Finantza-zuzenbidearen harremanak beste diziplina batzuekin.

39. gaia. Finantza zuzenbidearen iturriak. Hierarkiaren printzipioa eta eskumenaren printzipioa. Konstituzioa. Nazioarteko tratatuak. Legea. Lege-dekretua. Legegintzako dekretua. Erregelamendua. Finantza zuzenbidearen beste iturri batzuk.

40. gaia. Finantza zuzenbidearen printzipio konstituzionalak. Sarrera publikoen inguruko printzipioak: legezkotasuna eta lege-erreserba, orokortasuna, gaitasun ekonomikoa, berdintasuna, progresibitatea eta ez konfiskatzea. Gastu publikoaren inguruko printzipioak: legezkotasuna eta ekitatea; efikazia, efizientzia eta ekonomia gastu publikoaren programazioan eta exekuzioan.

41. gaia. Finantza-zuzenbidearen aplikazioa. Finantza-arauen efikazia denboran. Finantza-arauen efikazia espazioan. Finantza-arauen interpretazioa.

42. gaia. Ogasun Publikoaren mailak. Eskumenen banaketa eta finantzaketa-ereduak. Gobernu arteko dirulaguntzak.

43. gaia. Aurrekontua: kontzeptua eta eginkizuna. Aurrekontu-printzipioak. Aurrekontuen Legea Espainiako ordenamenduan: izaera juridikoa. Aurrekontuen Legearen ondorioak gastu eta sarrera publikoetan.

44. gaia. Aurrekontu-zuzenbidea. kontzeptua eta edukia. Aurrekontu-egonkortasunerako legeak. Aurrekontuen Lege Orokorra: egitura eta printzipio orokorrak. Ogasun Publikoaren eskubideak eta betebeharrak.

45. gaia. Kontabilitate publikoaren zuzenbidea. Kontabilitate Publikoaren Plan Orokorra. Estatuko Administrazioaren kontabilitatea: arauak. Autonomia-erkidegoen kontabilitatea. Estatuaren Kontu Orokorra. Sektore publikoaren kontua ekonomikoak.

46. gaia. Estatuko sektore publikoaren jarduera ekonomiko-finantzarioaren barne kontrola. Estatuko Administrazioko Kontu-hartzailetza Nagusia: eginkizunak eta jardun-eremua. Gastuen eta ordainketen eta sarreren legezkotasunaren aldez aurreko kontrola. Kontu-hartzailetza ez aplikatzea. Finantza-kontrola: zentralizatua eta iraunkorra, aurrekontu-programena, sistema eta prozedurena, eta laguntza eta dirulaguntzena.

47. gaia. Tributuen arloko erlazio juridikoa: kontzeptua eta elementuak. Zerga-egitatea. Sortzapena. Salbuespenak. Subjektu aktiboa. Subjektu pasiboak. Erantzuleak. Solidaritatea: hedadura eta ondorioak. Zerga-egoitza. Ordezkaritza. Zorra eskualdatzea.

48. gaia. Zerga-oinarria. Zehazteko metodoak. Likidazio-oinarria. Karga-tasa: kontzeptua eta motak. Tributu-kuota. Tributu-zorra: edukia.

49. gaia. Tributuen kudeaketa: mugak eta eremua. Tributuak kudeatzeko prozedura. Tributuen likidazioa. Tributuen aitorpena. Likidazio-egintzak: motak eta araubide juridikoa. Tributuen arloko kontsulta. Frogak zergak kudeatzeko prozeduretan. Zerga Administrazioko Estatu Agentzia.

50. gaia. Tributu-betebeharra azkentzea. Ordainketa: betekizunak, ordainbideak eta ordainketaren ondorioak. Ordainketak egoztea. Ez ordaintzearen eta ez kontsignatzearen ondorioak. Betebeharra azkentzeko beste modu batzuk: preskripzioa, konpentsazioa, barkatzea eta kaudimengabezia.

51. gaia. Tributu-bilketa. Tributu-bilketako organoak. Tributuak borondatezko aldian biltzeko prozedura. Tributuak premiamendu-bidean biltzeko prozedura: prozedura hastea, betearazteko tituluak, eta premiamendu-probidentzia. Ordainketa geroratzea eta zatikatzea.

52. gaia. Premiamendu-prozeduraren garapena. Ondasunak enbargatzea. Besterentzea. Lortutako zenbatekoa aplikatzea eta egoztea. Ondasunak Estatuari adjudikatzea. Prozeduraren amaiera. Prozedura aurkaratzea.

53. gaia. Tributu-bermeak: kontzeptua eta motak. Berme errealak. Lehentasun-eskubidea. Legezko hipoteka isilbidezkoa. Hipoteka berezia. Ondasun-afektazioa. Atxikipen-eskubidea. Kautelazko neurriak.

54. gaia. Tributuak ikuskatzea. Tributuak kudeatzeko ikuskapen-jarduketak: egiaztatzea eta ikertzea, informazioa eskuratzea, balioak egiaztatzea, eta txostenak eta aholkularitza. Ikuskapen-eginkizunen araubide juridikoa. Tributuak ikuskatzeko prozedura. Tributu-ikuskaritzaren ahalak. Ikuskapen-jarduketen dokumentazioa. Ikuskapen-aktak. Tributuz besteko baliabideen ikuskapena.

55. gaia. Tributuen arloko arau-hausteak: kontzeptua eta motak. Tributuen arloko zehapenak: motak eta mailakatzeko irizpideak. Zehapen-prozedura. Arau-hausteengatiko erantzukizuna azkentzea.

56. gaia. Estatuak eta autonomia-erkidegoek tributuak kudeatzeko ematen dituzten egintzak administrazio-bidean berrikustea. Berrikusteko prozedura bereziak. Berraztertze-errekurtsoa. Erreklamazio ekonomiko-administratiboak.


Azterketa dokumentala