
160. zk., 2024ko abuztuaren 19a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (291 KB - 32 orri.)
- EPUB (158 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
3985
AGINDUA, 2024ko uztailaren 30ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, unibertsitatez kanpoko irakasmailetarako euskarazko ikasmaterialak diruz laguntzeko deialdia egiten duena (EIMA deialdia).
Ikasmaterialak funtsezko elementuak dira hezkuntza-eredu pedagogikoa gauzatzeko. Ildo horretatik, EIMA deialdiak indarrean dagoen curriculum-araudian xedatutakora egokitutako kalitatezko ikasmaterialak laguntzea du helburu.
Gaur egun indarrean dauden unibertsitatez kanpoko irakasmailetarako ikasmaterialak hartuko ditu kontuan deialdi honek: Araubide Orokorreko Irakaskuntzan erabiltzeko ikasmaterialak, Araubide Bereziko Irakaskuntzan erabiltzeko ikasmaterialak eta Hezkuntza-laguntzako berariazko premietarako erabiltzeko ikasmaterialak.
Araubide Orokorreko Irakaskuntzan, besteak beste, curriculum-dekretu hauek osatzen dute indarrean dagoen curriculum-araudia: 75/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, Haur Hezkuntzaren curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzekoa; 76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, Batxilergoaren curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzekoa, eta 77/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzekoa.
EIMA deialdiak hiru modalitate biltzen ditu curriculumen arabera egindako euskarazko ikasmaterialak laguntzeko:
EIMA 1, euskarazko ikasmaterial inprimatuen edizio-kostuak.
EIMA Digitala, euskarazko ikasmaterial digitalak.
EIMA 4, euskarazko ikasmaterial inprimatuen sorkuntza.
Deialdi honen prozeduran aplikagarri izango dira Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren eta beraren araudia onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren oinarrizko xedapenak, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legea eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua, abenduaren 17koa, Euskal Autonomi Elkartearen Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duena eta horien kudeaketan parte hartzen duten Izaiki Laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituena.
Kontuan izango dira, baita ere, 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legea eta, azkenik, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Agindua, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa, eta dirulaguntzak itzultzeari buruzkoa, Euskadiko Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan.
Agindu honetan zehazten diren dirulaguntzak Hezkuntza Sailaren 2024. urteko dirulaguntzen Plan Estrategikoaren barruan daude (Agindua, Hezkuntzako sailburuarena, Sailaren 2024. urteko dirulaguntzen Plan Estrategikoa onartzen duena). Hezkuntza Sailaren 2024. urteko Plan Estrategikoa Hezkuntza Sailaren web-orrian aurkitu daiteke:
www.euskadi.eus/dirulaguntzen-plan-estrategikoa/web01-s2hhome/eu/
Agindu honen barruan, bi atal bereizten dira: atal orokorra eta modalitateei dagokien atala. Azken horiek eranskin gisa jasoko dira.
Atal orokorrean, hiru modalitateetan komunak diren edukiak jasotzen dira. Eranskinetan, orain artean EIMA programaren bidez garatu diren EIMA 1, EIMA Digitala eta EIMA 4 dirulaguntza-deialdiek propio dituzten ezaugarriak biltzen dira. Modalitate bakoitzak bere aurrekontua eta prozedura izango ditu.
Hori guztia gogoan izanik, hau
EBAZTEN DUT:
ATAL OROKORRA
I. KAPITULUA
XEDEA
1. artikulua.– Unibertsitatez kanpoko irakasmailetan erabiltzekoak diren ikasmaterialak –euskarazkoak eta kalitatezkoak– sortu eta editatu ahal izateko beharrezkoak diren dirulaguntzak arautzea.
Hiru modalitate lagunduko dira, eta hau lagunduko da diruz:
EIMA 1: euskarazko ikasmaterial inprimatuen edizio-kostuak.
EIMA Digitala: euskarazko ikasmaterial digitalak.
EIMA 4: euskarazko ikasmaterial inprimatuen sorkuntza.
II. KAPITULUA
DIRU-BALIABIDEAK
2. artikulua.– Laguntza-deialdi honek 985.000 euroko aurrekontua du. Aurrekontu-partida hauek ditu modalitate bakoitzak:
EIMA 1: 500.000 euro; 300.000 euro 2024ko aurrekontuaren kontura, eta 200.000 euro 2025eko konpromiso-kredituaren kontura.
EIMA Digitala: 400.000 euro; 80.000 euro 2024ko aurrekontuaren kontura, eta 320.000 euro 2025eko konpromiso-kredituaren kontura.
EIMA 4: 85.000 euro; 17.000 euro 2024ko aurrekontuaren kontura, eta 68.000 euro 2025eko konpromiso-kredituaren kontura.
Modalitate bakoitzean aurkeztutako eskabideak modalitatearen berezko prozeduraren arabera izapidetuko dira, eta, prozedura bakoitzari jarraiki, laguntza-lerro bakoitzak bere ebazpena izango du.
3. artikulua.– 1.– Deialdi honetako dirulaguntzak bateragarriak dira beste edozein erakunde publikok edo pribatuk helburu berarekin emandako beste laguntza batzuekin, baldin eta hortik ez bada gainfinantzaketarik sortzen. Gainfinantzaketa hori emanez gero, laguntza murriztu egingo da, dagokion gehienezko mugaraino.
2.– Deialdi honetara aurkezten diren pertsona fisikoek eta pertsona juridiko pribatuek ikasmateriala egiteko beste erakunde publiko edo pribatu batetik laguntzarik eskatu badute, edota halakorik jaso badute, horren berri eman beharko beharko dute, berariaz, dagokion atalean.
III. KAPITULUA
IKASMATERIALEN BALDINTZAK
4. artikulua.– Euskara hutsean sorturik eta prestaturik dauden ikasmaterialak laguntzen ditu deialdi honek.
Hala ere, eta salbuespen gisa, beren ezaugarrien arabera, euskaraz eta erdaraz dauden ikasmaterialak ere bildu ahal izango dira laguntza-deialdi honetara (A ereduan euskara irakasteko metodoak eta hiztegi elebidun edo eleaniztunak).
EIMA 1 modalitateak itzulpenak eta egokitzapenak ere onartuko ditu.
5. artikulua.– Deialdi honek gaur egun indarrean dauden unibertsitatez kanpoko irakasmailetarako ikasmaterialak, oinarrizkoak eta osagarriak, hartuko ditu kontuan: Araubide Orokorreko Irakaskuntzan erabiltzeko ikasmaterialak, Araubide Bereziko Irakaskuntzan erabiltzeko ikasmaterialak eta Hezkuntza-laguntzako berariazko premietarako erabiliko diren ikasmaterialak.
Material guztiek indarrean dagoen curriculum-araudian xedatutakora egokituta egon beharko dute.
Araubide Orokorreko Irakaskuntzan, besteak beste, curriculum-dekretu hauek osatzen dute indarrean dagoen curriculum-araudia: 75/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, Haur Hezkuntzaren curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzekoa; 76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, Batxilergoaren curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzekoa eta 77/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzekoa.
6. artikulua.– Laguntza-deialdi honetara biltzen diren material didaktikoek bat etorri behar dute indarrean dagoen hezkuntza-eredu pedagogikoarekin. Ekitatearen, inklusioaren eta gizarte-kohesioaren printzipioei erantzun behar diete, eskola inklusiborako oinarria baitira.
Diseinatutako eta sortutako baliabide eta material pedagogiko eta didaktikoek aurrera egiten utzi behar diete ikasle guzti-guztiei, eta proposamen dibertsifikatuak eskaini behar dizkiete irudikapenean, adierazpidean eta konpromisoan. Irizpide hauei jarraitu behar diete:
a) genero-ikuspegia,
b) aniztasun guztiekiko errespetua: genero-aniztasuna, afektibo-sexuala, kulturala, etnikoa...
c) materialen eskuragarritasuna hobetzea eta areagotzea eta ikaskuntzarako eta komunikaziorako oztopoak minimizatzea eta ezabatzea,
d) zorroztasun zientifikoa,
e) hizkuntza-egokitasuna,
f) ikaskuntzen pertsonalizazioa,
g) euskarri-aniztasuna.
Ikasmaterialen ezaugarriekin eta curriculumarekin zerikusia duten edukiak Hezkuntza Sailaren helbide honetan aurkitu daitezke: http://www.curriculuma.euskadi.eus/eu/curriculuma
7. artikulua.– Martxoaren 16ko, 1/2023 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bateginaren 33. artikuluan finkatutakoa bete beharko dute ikasmaterialek:
«33. artikulua Material didaktikoak.
1.– Debeku da pertsonek, sexu batekoak edo bestekoak izateagatik, giza duintasun gutxiago edo gehiago dutela edo sexu-objektu soilak direla adierazten duen testuliburu edo irakaskuntzako material oro zabaldu eta erabiltzea Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan, eta baita emakumeen aurkako indarkeria justifikatzen, gai horri garrantzia kentzen edo horretara bultzatzen duen oro ere.
2.– Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan erabiltzen diren testuliburuek eta gainerako material didaktikoek aurreko 32.1 artikuluan adierazitako hezkidetza-helburuak bildu behar dituzte. Era berean, ez dute hizkera sexistarik erabili behar, eta irudietan emakumeen eta gizonen presentzia orekatua eta estereotiporik gabea bermatu behar dute.»
8. artikulua.– 1.– Deialdi honen bidez diruz lagundutako ikasmaterialek indarrean dauden lege-eskakizunak bete behar dituzte jabego intelektualari, egile-eskubideei eta lege-gordailuari dagokienez. Proiektuaren lanketan erabiliko diren eta azken produktuaren zati izango diren irudi, soinu, testu edo beste edozein multimedia-objektu eskatzailearenak izango dira, edota egile- edo banaketa-eskubideei buruz indarrean dagoen araudia beteko dute.
2.– Arau horiek Hezkuntza Sailaz kanpoko erakundeen esparrukoak direla kontuan izanik, eskakizun horiek bete direla ziurtatu beharko du eskatzaileak eskabide-orrian, erantzukizunpeko adierazpenen atalean.
9. artikulua.– Hezkuntza Sailaren onespena izan beharko dute deialdi honen bidez diruz lagundutako ikasmaterialek.
1.– Onespenaren prozedurari buruzko informazioa hurrengo loturan aurkitu daiteke:
http://www.euskadi.eus/eima-euskal-ikasmaterialen-kalitatea/web01-a2heusk/eu/
Hezkuntza Sailaren onespena jasotzeko ikasmaterial guztiek hizkuntza-azterketa eta didaktika-azterketa gainditu beharko dute. Ikasmaterial digitalek azterketa teknikoa ere gainditu beharko dute.
Onespena eskuratu duen ikasmaterialak hauek jaso beharko ditu ikusgai:
Onespen-data.
Esaldi hau: «Ikasmaterial honek Hezkuntza Sailaren onespena du».
2.– Hauek dira azterketa bakoitzean jarraituko diren irizpideak:
a) Hizkuntza-azterketa:
Zuzentasunaren azterketa: Euskaltzaindiaren arauak betetzen diren aztertuko da, eta erabiltzen den hizkuntza bere oinarrizko ezaugarrietan (joskera, hitzak...) egokia den.
Testuinguruarekiko egokitasun-azterketa: testuaren koherentzia eta elkarreraginezko testuingurua (materiala nork, norekin, non eta zertarako erabiliko den) izango dira kontuan.
b) Didaktika-azterketa:
Ikasmateriala hezkuntza-eredu pedagogikoarekin bat datorren aztertuko da, Aginduaren 5. eta 6. artikuluetan ezarritakoaren arabera.
c) Azterketa teknikoan, besteak beste, kontuan izango dira:
Sistema eragile eta nabigatzaileak, irisgarritasun maila...
10. artikulua.– EIMA deialdiak diruz laguntzen dituen ikasmaterial guztiak katalogatzen dira EIMA Katalogoan.
Katalogatutako ikasmaterialen erreferentzietan honako hauek jasotzen dira: ikasmaterialak Hezkuntza Sailaren Onespena duela eta ikasmaterialak Hezkuntza Sailaren dirulaguntza jaso duela.
IV. KAPITULUA
LAGUNTZA-ESKATZAILEAK
Deialdi honetako laguntzak eskuratu nahi dituztenek baldintza hauek bete beharko dituzte:
11. artikulua.– Beharrezko lege-nortasuna duten pertsona fisikoak edo pertsona juridiko pribatuak izan daitezke laguntza-jasotzaile.
Salbuespena EIMA 1 modalitatea da. Horretan pertsona juridiko pribatuak soilik izan daitezke laguntza-jasotzaile.
12. artikulua.– Honako hauek ezin izango dute laguntza-deialdi honetara ikasmaterialik aurkeztu: herri-aginteek, zuzenbide pribatuko herri-aginteek edota herri-aginteetan parte-hartze nagusia duten sozietate pribatuek.
13. artikulua.– Laguntza-eskatzaileek baldintza hauek bete beharko dituzte:
1.– Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea.
Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zuzendaritzak, elkarreragingarritasun-zerbitzuen bitartez, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bete izana egiaztatzen duten administrazio-ziurtagiri positiboak eskatuko dizkie zuzenean zerga-organo eskudunei eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiari. Hala ere, pertsona edo erakunde interesdunak aurka egin ahal izango du; kasu horretan, bere kabuz aurkeztu beharko ditu dagozkion ziurtagiriak eskabidearekin batera. Zergak Nafarroako Foru Komunitateko Ogasunean eta Espainiar Estatutik kanpo ordaintzen dituzten entitateek eta pertsona fisikoek zergak egunean dituztela ziurtatzeko agiria aurkeztu beharko dute.
2.– Halaber, dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten dien zehapen administratibo edo penala duten pertsona edo erakundeek, edo horretarako ezgaitzen dituen legezko debekuren baten eraginpean daudenek, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren arabera sexu-diskriminazioagatik gertatutakoak barne, laguntza-deialdian parte hartu ahal izango dute, baina ezin izango dira agindu honetan araututako dirulaguntzen onuradun izan dagokion zigorrak ezartzen duen aldian.
Era berean, 20/2023 Legearen 13.h) artikuluan xedatutakoa bete beharko dute:
«Ebazpen irmo bidez dirulaguntzak eskuratzeko aukera galtzeko zehapena jaso dutenak lege honen edo hala ezartzen duten beste lege batzuen arabera. Zehazki, ezingo dira dirulaguntzen onuradun edo entitate laguntzaile izan sexuan oinarrituta diskriminatzeagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapenen bat ezarri zaien pertsona fisikoak eta juridikoak, dagokion zehapenean ezarritako denbora-tarte osoan. Halaber, laguntza eta dirulaguntzetatik kanpo geratuko dira estatu-araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten arren halakorik ez duten enpresak, eta estatu-legediak emakumeen eta gizonen berdintasunaren esparruan finkatzen duen moduan sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko neurriak ezarri dituztela egiaztatzen ez duten 50 langiletik gorako enpresak.»
3.– Europar Batasunak dirulaguntza bat ilegal eta merkatu komunarekin bateraezin gisa deklaratu duen aurretiazko erabaki baten ondoren, berreskuratze-agindu baten zain ez egotea.
4.– Krisialdian dagoen enpresa ez izatea, bat etorriz, betiere, krisialdian dauden enpresak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko Jarraibideetan xedatutakoarekin (2014-07-31ko AO, C249).
Aipatu baldintzez gain, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 11. eta 13. artikuluetan ezartzen diren baldintzak ere bete beharko dituzte.
Era berean, kontuan izango dira Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan garatutakoak.
V. KAPITULUA
ESKABIDEAK AURKEZTEKO MODUA ETA EPEA
14. artikulua.– Laguntza-deialdi honetan parte hartu nahi duen orok zuzen eta osorik bete beharko du eskabide-inprimakia, eta horri gehitu behar zaizkion agiriak garaiz aurkeztu. Modalitatearen arabera, hauexek dira eskabide-inprimakiak:
1.– EIMA 1: I.a eranskina.
2.– EIMA Digitala: II.a eranskina.
3.– EIMA 4: III.a eranskina.
15. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
16. artikulua.– 1.– Eskabideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan aurkeztuko dira: https://www.euskadi.eus/zerbitzu_elkartzea/2024/eima/web01-tramite/eu/
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan identifikazio eta sinadura elektronikorako onartzen diren bitartekoak helbide honetan eskuratu daitezke: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak
Hau da Eusko Jaurlaritzaren Ahalordeen Erregistroaren helbidea: https://www.euskadi.eus/ordezkariak
Xedapen hauek arautzen dute izapidetze elektronikoa: 91/2023 Dekretua, ekainaren 20koa, herritarrei arreta integral eta multikanala ematekoa eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izatekoa. Kontuan hartuko da, gainera, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legea.
2.– Eskabide bat aurkeztuko da ikasmaterial bakoitzeko.
17. artikulua.– Eskabidearen ondoko izapideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren «Nire Karpeta» atalean egingo dira: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta
18. artikulua.– Eskabidearekin eta deialdiarekin zerikusia duten gainerako izapideak egiteko jarraibideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan egongo dira eskuragarri, eskabideak aurkezteko erabiliko den helbidean.
19. artikulua.– Laguntza-eskatzaileek Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetatik nahi dutena erabil dezakete eskabidea eta honi erantsitako agiriak aurkezteko. Ondorioz, aukeratutako hizkuntza erabiliko da prozeduran, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legeak 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan ezartzen duen moduan.
20. artikulua.– Eskabideak aurkezteak deialdi honetako oinarriak definitzen dituzten baldintzak espresuki eta formalki onartzea dakar.
21. artikulua.– Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legea betetze aldera, eskatzaileak betebehar hauek egiaztatu beharko ditu eskabidean, erantzukizunpeko adierazpenaren bidez:
1.– Ikasmateriala berria dela eta euskaraz sortuko dela.
EIMA 1 modalitatearen kasuan, euskarara itzulitako edo egokitutako ikasmaterialak ere onartuko dira.
2.– Helburu berari zuzenduriko dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo bestelako baliabideak edozein administrazio edo erakunde publiko edo pribaturi eskatu izana eta, hala dagokionean, haiengandik jasotakoa adieraztea txostenean eta baita gerora baliabide berriak atzematen direnean ere.
3.– Era berean, gehiegizko finantzaketarik ez izateko konpromisoa hartu beharko du.
4.– Laguntza edo dirulaguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratibo edo penalik ez duela, edo horretarako legezko debekurik ez duela, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren arabera.
5.– Entitateen kasuan, legez eratuta eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko erregistroan edo dagokion erregistroan izena emanda dagoela.
6.– Aurkeztutako proiektua aurrera eramateko beharrezko egile-eskubideak edota egile-baimenak dituela.
7.– Europar Batasunak dirulaguntza bat ilegal eta merkatu komunarekin bateraezin gisa deklaratu duen aurretiazko erabaki baten ondoren, berreskuratze-agindu baten zain ez dagoela.
8.– Enpresa ez dagoela krisian, definizio honen arabera: krisialdian dauden enpresak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko Jarraibideetan xedatutakoa (2014-07-31ko AO, C249).
9.– EIMA 4 modalitatean eskatzailea lantaldea denean, ordezkaria taldea osatzen duten pertsona fisiko guztiek izendatu dutela.
Era berean, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 11. artikuluko 4. apartatua hartuko da kontuan, zeinek honako hau adierazten du esplizituki:
Oinarri erregulatzaileetan berariaz aurreikusten denean, onuradun izan ahalko dira pertsona fisiko edo juridikoen taldeak, publikoak edo pribatuak, ondasun-erkidegoak edo bestelako unitate ekonomiko edo ondare bereiziak, nortasun juridikorik ez izan arren, proiektuak, jarduerak edo portaerak aurrera eraman baditzakete edo dirulaguntza ematea eragin duen egoeran badaude.
Pertsona fisiko edo juridikoen taldeak direnean, publiko zein nortasunik gabeko pribatuak direnen, berariaz adierazi beharko dira, bai eskaeran, bai dirulaguntza emateko ebazpenean, taldeko kide bakoitzak bere gain hartutako exekuzio-konpromisoak, baita horietako bakoitzak aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa ere, eta horiek ere onuraduntzat hartuko dira. Nolanahi ere, onuradun gisa taldeari dagozkion obligazioak betetzeko ahal nahikoa izango duen ordezkari edo ahaldun bakar bat izendatu beharko du taldeak. Ezin izango da taldea desegin Euskadiko Ogasun Nagusiaren eskubideen preskripzio-epe legez aurreikusitakoa igaro arte.
10.– Hemen jasotako datu guztiak egiazkoak direla eta osorik daudela, baita aurkezten dituen dokumentazioa ere, eta bere gain hartzen duela dagokion erantzukizuna (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.7 artikulua).
Erantzukizunpeko adierazpen batean edo komunikazio batean jasotzen den datu edo informazioren bat zehaztasunik gabea edo faltsua bada edo aurkeztu ez bada, edo administrazio eskudunari ez bazaio aurkezten erantzukizunpeko adierazpena, edo deklaratzen dena betetzen dela egiaztatzeko eskatzen den dokumentazioa, ezinezkoa izango da dena delako eskubidea baliatzen edo jardueran aritzen jarraitzea, egitate horren berri izaten den unetik bertatik aurrera, hargatik eragotzi gabe izan litezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 69.4 artikulua).
11.– Aipatu betekizunez gain, eskatzaileak dirulaguntza publikoak jaso ahal izateko Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13.2 artikuluan ezarritako gainerako betebeharrak eta legeak ere bete beharko ditu.
22. artikulua.– Eskatzaileak eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.
1.– Eskatzaileari dagozkion agiriak.
1.1.– Eskatzaileak bere ziurtagiri digitala erabiltzen badu eskabidea egiteko, ez du agiririk aurkeztu beharko.
1.2.– Eskatzaileak bere ziurtagiri digitala erabiltzen ez badu eskabidea egiteko, dokumentu hauek aurkeztu beharko ditu, betiere bere izaera juridikoaren arabera: eraketa-eskritura edo akta, estatutuak, ordezkari legalaren izendapena eta IFZaren (Identifikazio Fiskaleko Zenbakia) kopia.
1.3.– Zergak Nafarroan edo Estatu Espainoletik kanpo ordaintzen dituzten eskatzaileen kasuan, zergen betebeharra betea dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria.
1.4.– Eskatzaileak eskabide bat baino gehiago aurkezten duenean, 1.2 eta 1.3 puntuetako agiriak bakarrak izan daitezke eskabide guztientzat. Halaber, 1.2 puntuan aipatutako agiriak, lehendik aurkeztuak badira edozein administraziotan, eskatzaileak ez ditu agiri horiek berriro aurkeztu behar izango, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 28. artikuluan agintzen duenari jarraituz. Aurkeztu ezean, eskatzaileak baimena eman beharko du eskabide-orrian, «Aurretik entregatutako dokumentazioa» atalean, eta dokumentu horiek noiz eta zein deialditarako (Saila, Zuzendaritza, programa) aurkeztu zituen argi adierazi, Administrazioak egiaztatze-lanak egin ditzan.
2.– Ikasmaterialari dagozkion agiriak. Deialdiaren modalitate bakoitzari dagokion eranskinean azalduko dira.
23. artikulua.– Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zuzendaritzak eskabidean edo dokumentazioan zerbait gaizki dagoela edo zerbait falta dela ikusten badu, hamar eguneko epea emango dio dirulaguntza-eskatzaileari akatsak zuzentzeko edo aurkeztu beharreko agiriak aurkezteko. Era berean, adieraziko zaio horrela egin ezean atzera egin duela ulertuko dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, xede horretarako emandako ebazpena eman ondoren.
24. artikulua.– Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa.
Agindu honetako prozeduretan erabiltzen diren eskabide eta dokumentazioetako datu pertsonalak Ikaskuntzaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritzak tratatuko ditu, eta tratamendu-jarduera honi erantsiko zaizkio: Ikaskuntza eta Hezkuntza Berriztatzeko dirulaguntzak.
Helburua, berriz, ikaskuntza eta hezkuntzaren berriztatzea finantzatzea eta laguntzea da.
Datu pertsonalen tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.
Ogasun eta Finantza Saila da hartzailea, eta interesdunek eskubidea dute beren datuak irispidean izateko, zuzentzeko eta ezerezteko, baita informazio gehigarrian jasotzen diren bestelako eskubide batzuk ere.
Informazio osagarria:
https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/10842/
https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/050400-capa2-eu.shtml
Araudia:
Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorra (www.euskadi.eus/contenidos/informacion/normativa_dpd/eu_def/adjuntos/RGPD-2016_0679_eu.pdf).
3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf).
VI. KAPITULUA
DEIALDIAREN KUDEAKETA
25. artikulua.– 1.– Laguntza-deialdi hau gauzatzea Hezkuntza Saileko Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zuzendaritzari dagokio. Bi batzorde arituko dira zeregin horretan: balorazio-batzordea eta jarraipen-batzordea.
Balorazio-batzordeak prestatuko du dirulaguntzaren proposamenaren txostena eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zuzendaritzak bideratuko du proposamena. Modalitate bakoitzean zehazten da nork osatuko dituen batzordeak eta zer zeregin izango dituzten.
2.– Jarraipen-batzordea arduratuko da deialdi honetan dirulaguntza esleituta duten proiektuen jarraipena egiteaz azken ordainketa egin arte. Berak proposatuko ditu esleitutako dirulaguntzen ordainketak. Onuradunak onespenerako ikasmaterialak aurkezteko duen epearen luzapen-eskaera egiten badu, jarraipen-batzordeak eskaera horri eman beharreko erantzuna proposatuko dio deialdiaren organo ebazleari (hau da, Hezkuntza sailburuordeari), organo horrek erabaki dezan.
3.– Hauek osatuko dute jarraipen-batzordea:
– Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren zuzendaria.
– Euskara Zerbitzuaren burua.
– EIMAko teknikariak.
4.– Kudeaketan sortutako gertakariak jarraipen-batzordeak bideratuko ditu.
VII. KAPITULUA
DIRULAGUNTZEN KALKULUA ETA MODALITATEEN EBAZPENAK
26. artikulua.– Dirulaguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko prozedurak deialdiaren modalitate bakoitzari dagokion eranskinean azalduko dira.
27. artikulua.– Dirulaguntza-deialdiaren ebazpenak emateko eta argitaratzeko prozedura hau izango da:
1.– Ebazpen-proposamenak kontuan izanda, Hezkuntzako sailburuordeak laguntza-deialdi hau osatzen duten modalitate bakoitzeko ebazpen bat emango du.
2.– Ebazpen horiek, gutxienez, kontu hauek jasoko dituzte:
a) Onuradunak zein diren, diruz lagundutako ikasmaterialen zerrenda eta ikasmaterial horietako bakoitzari esleitutako dirulaguntza.
b) Eskatzaileak zein diren, diruz lagunduko ez diren ikasmaterialen zerrenda eta ukatzearen arrazoia.
3.– Agindua EHAAn argitaratu eta, beranduenik, sei hilabeteko epean emango dira ebazpenak. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraituz, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratuko dira (https://euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/erabakiak/), eta argitaratu eta biharamunetik aurrera izango dute eragina.
Aurrekoa gorabehera, organo kudeatzaileak interesdunei SMS-mezu edo posta elektronikoaren bitartez egindako jakinarazpen-oharrak bidali ahalko dizkie. Mezuok eskabidean adierazitako telefono mugikorrera eta posta elektronikoaren kontuetara bidaliko dira. Nolanahi ere, abisu horiek ez dute izango jakinarazpen-baliorik.
4.– Ebazpenaren jakinarazpenik egiten ez bada 3. puntuan esandako epean, ezezko erantzuntzat hartuko da isiltasuna.
28. artikulua.– Ebazpen horien aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote dirulaguntza-eskatzaileek eta onuradunek Hezkuntzako sailburuari, ebazpenak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik aurrera, hilabeteko epean.
29. artikulua.– Onuradunek esleitutako dirulaguntzari idatziz uko egiten ez badiote, dirulaguntza onartutzat joko da. Ebazpenak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik aurrera hamar egun naturaleko epea izango dute onuradunek esleitutako dirulaguntzari idatziz uko egiteko.
VIII. KAPITULUA
DIRULAGUNTZEN ORDAINKETAK ETA JUSTIFIKAZIOA
30. artikulua.– Dirulaguntzak bi zatitan ordainduko dira: lehenengo ordainketa ebazpenak jakinarazi eta esleitutako dirulaguntza onartu dela egiaztatu ostean egingo da. Bigarrena, onuradunak modalitate bakoitzean ezarritako baldintzak bete direla justifikatu ondoren.
Dirulaguntzen ordainketak egiteko prozedurak eta justifikazioak deialdiaren modalitate bakoitzari dagokion atalean azalduko dira.
31. artikulua.– 1.– Agindu honetan finkatutako edozein eginkizun ez betetzeak edota laguntzak lortzeko ezarritako baldintzetan datu faltsuak emateak, jokabide horien ondorioz gerta daitezkeen erantzukizun penalak baztertu gabe, agindutako dirulaguntza galtzea ekarriko du; baita, hala legokiokeen kasuan, aurretik jasotako diru kopurua atzera itzuli beharra ere, eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36., 37.1, 40. eta 41. artikuluek zehaztutako prozeduraren arabera dagozkion atzerapen-interesak gehituko dira.
Era berean, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legean xedatutakoaren arabera, baldin dirulaguntza emateko kontuan izandako edozein baldintza aldatu egiten bada eta, nolanahi ere, beste administrazio batzuen edo erakunde publiko edo pribatuen dirulaguntzak eskuratu baldin badira lehia bidez, edo, bestela, helburu bera aurrera eramateko bestelako diru-sarrera edo baliabideak lortu badira, laguntza ematea ekarri duen erabakia aldatu egin ahal izango da, betiere dirulaguntzaren arauak onuradun izateko ezartzen dituen gutxieneko baldintzak betetzen baldin badira.
2.– Dirulaguntzaren itzulketaren inguruan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 19.4 eta 37. artikuluetan jasotakoari jarraituko zaio.
Era berean, kontuan izango da Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36. artikulua, diru-itzulketaren arrazoiak xedatzen dituena.
IX. KAPITULUA
ONURADUNEN BETEBEHARRAK
32. artikulua.– Onuradunen betebeharren inguruan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. eta 46. artikuluetan eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legean 14. eta 42. artikuluetan araututakoa izango da kontuan. Halaber, onuradunek deialdian ezarritako bestelako betebeharrak ere bete beharko dituzte.
33. artikulua.– Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko hirugarrenen erregistroan alta emanda egon behar du laguntza-jasotzaileak, laguntza jaso ahal izateko. Alta emateko edota aurretik erregistratutako kontu-zenbakia aldatzeko, lotura honetan dagoen agiria aurkeztu beharko du: https://www.euskadi.eus/hirugarrenak
34. artikulua.– Onuradunak dirulaguntzen erabilera kontrolatzeko behar duten informazio guztia emango die Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari.
35. artikulua.– Ebazpena hartzerakoan kontuan izandako ezaugarriren bat aldatuz gero, horren berri eman beharko dio deialdiaren kudeaketa-organoari.
LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA
Agindu honetako euskarazko eta gaztelaniazko idazkien artean interpretazio-auzirik sortuz gero, euskarazkoa hartuko da auzia argitzeko erreferente.
BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
Laguntza-programa hau Europako Batzordearen 2014ko ekainaren 26ko (EB) 651/2014 Erregelamenduaren barruan dago, zeinaren bidez zenbait dirulaguntza mota barne-merkatuarekin bateragarriak jotzen baitira, EBren funtzionamenduari buruzko Itunaren (EBAO 2014, L 187, 2014-06-26) 107. eta 108. artikuluen aplikazioaren ondorioz (Kategorien Araberako Salbuespen Araudi Orokorra edo 651/2014 Araudia).
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 30a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
I. ERANSKINA
EIMA 1 MODALITATEA
Euskarazko ikasmaterial inprimatuen edizio-kostuak laguntzea da EIMA 1 modalitatearen helburua.
1.– Ikasmaterialen baldintzak.
1.1.– Unibertsitatez kanpoko irakasmailetan erabiltzekoak diren euskarazko ikasmaterial inprimatuak lagunduko dira; zehazki, ikasmaterial inprimatu horien edizio-kostuak.
1.2.– Eranskin honetako 5. puntuan zehaztuta daude lagundu daitezkeen edizio-kostuak.
Diruz lagundu daitezkeen gastuei dagokienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluan ezarritakoa hartuko da kontuan.
1.3.– Dirulaguntza-deialdira aurkeztuko den ikasmaterialaren ezaugarriak zehaztu beharko ditu eskatzaileak.
Eskatzaileak adierazi beharko du euskaraz sortutako ikasmateriala ala egokitutako edo itzulitako testua den. Halaber, zehaztu beharko du ilustrazio eta irudiak ikasmaterialerako berariaz sortuak diren ala beste nonbaitetik hartu diren.
1.4.– Ikasmaterialaren argitaraldi bakarra lagunduko da diruz.
1.5.– Ikasmaterial oro komertzializatu egin beharko da, herritarrei zuzenduriko banaketa-zirkuituen bidez, edozein herritarrek liburu-dendan eskuratzeko moduan egon dadin. Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zuzendaritzak baldintza horren betetzea dagokion dirulaguntza finkatu aurretik egiaztatu ahal izango du.
2.– Ikasmaterialaren dokumentazioa.
Atal orokorreko 22. artikuluan zerrendatzen den dokumentazioaz gain, jarraian zehazten den dokumentazioa ere aurkeztu beharko da eskabidearekin batera (I.a eranskina):
1.– Ikasmaterialaren Txostena (I.b eranskina). Dirulaguntza eske aurkezten den ikasmaterial bakoitzeko bat bete beharko da; bertan, ikasmaterialaren datu tekniko eta ekonomikoak jasoko dira.
Dokumentu horiek Euskadi.eus atariko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan egongo dira eskuragarri: https://www.euskadi.eus/zerbitzu_elkartzea/2024/eima/web01-tramite/eu/
Txostenaren 5. atalean (Argitalpen-kostuen justifikazioa) adierazitako gastu guztien faktura eta justifikazio-dokumentuak gehitu beharko dira.
Dirulaguntzaren justifikazioari dagokionez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 30. artikuluan ezarritakoa hartuko da kontuan.
2.– Lege Gordailuari dagokion agiria (eskabide-zenbakia edo eratze-agiria).
3.– Dirulaguntza eskatzen duen entitatearen legezko ordezkariak sinatutako idazki bat (ez dago eredurik), diruz laguntzea nahi den ikasmaterialaren tirada ziurtatzen duena. Entitate batek ikasmaterial bat baino gehiago aurkezten badu, idazki bakarrean ziurtatu ahal izango ditu horien tiradak.
Ikasmaterialaren Txostenean adierazitako tiradak bat etorri behar du entitate eskatzailearen legezko ordezkariak sinatutako idazkian adierazitako tiradarekin. Horren egiatasuna baieztatze aldera, Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zuzendaritzak behar beste egiaztapen-lan egingo du fakturen eta gainerako agirien bidez.
4.– Ikasmateriala Euskarazko Ikasmaterialen Katalogoan (EIMA katalogoa) katalogatzeko eskaera fitxa (I.c eranskina), behar bezala beteta.
Inprimaki hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan izango da eskuragai: https://www.euskadi.eus/zerbitzu_elkartzea/2024/eima/web01-tramite/eu/
5.– Argitara emandako ikasmaterialen bina ale. Ale horiek Hezkuntza Saileko Euskara Zerbitzuaren EIMA Programari helaraziko zaizkio; horretarako, Hezkuntza Sailaren Vitoria-Gasteizko egoitza nagusian aurkeztu daitezke, edota tokian tokiko ordezkaritzetan. Era berean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan zehazten duen edozein bulegotan ere aurkeztu ahal izango dira.
3.– Dirulaguntzen kalkulua eta ebazpena.
Dirulaguntzen zenbatekoa kalkulatzeko prozedura.
3.1.– Beharrezkoak diren datuak eskuratu eta gero, hau egingo da:
1) Ikasmaterial horiek dagozkien txostenetan azaldutako datu tekniko eta ekonomikoekin agertzen duten adostasun-maila neurtuko da. Puntu hauek aztertuko dira: Hezkuntza Sailaren onespena, argitalpen-kostuak, ezaugarri teknikoak eta tirada.
2) Agindu honetan jarritako baldintzak betetzen diren ala ez ikuskatuko da.
3) Ikasmaterial bakoitzaren edizio-kostuen kalkulua eskatuko zaie argitalpen-alorreko bi adituri. Aditu horiek aldez aurretik izendatuko ditu Hezkuntzako sailburuordeak.
5. puntuan oinarrituta, bi adituek, nork bere aldetik, ikasmaterial bakoitzaren azterketa egingo du eta horietako bakoitzaren kostua kalkulatuko du. Horren ondoren, bi adituek ikasmaterial bakoitzari egindako balorazioak hartuko ditu EIMA 1eko teknikariak, eta bien arteko batezbestekoa egingo du.
3.2.– Aipatutako adituek edizio-kostuen txostena helaraziko diote balorazio-batzordeari, eta beharrezkoa bada, aholkulari gisa arituko dira batzordean.
3.3.– Hauek dira balorazio-batzordeko kideak:
– Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren zuzendaria (batzordeburua).
– Euskara Zerbitzuko burua.
– Berritzegune Nagusiko zuzendaria edo bere ordezko aditu bat, Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren zuzendariak izendatutakoa.
– Euskara Zerbitzuko hizkuntza normalizazioko teknikarietako bat (idazkaria).
3.4.– Adituek ikasmaterial bakoitzarentzat finkaturiko edizio-kostuak eta argitaletxeak eskabide-orrian zehaztutakoak alderatuko ditu ebazpen-proposamena egingo duen batzordeak, eta txikiena hartuko du ikasmaterial bakoitzaren erreferentziazko argitalpen-kostutzat.
3.5.– Zehaztutako emaitza horiekin, balorazio-batzordeak ikasmaterial bakoitzari dagokion dirulaguntzaren zenbatekoa finkatuko du eta ebazpen-proposamena egingo du.
3.6.– Eskatzaile bakoitzeko 50 ikasmaterial lagunduko dira, gehienez.
3.7.– Baldin eta esleitutako zenbatekoen batuketa atal orokorreko 2. artikuluan zehaztutako dirulaguntza partida baino handiagoa bada, proportzionalki banatuko da.
3.8.– Dirulaguntza ez da izango diruz lagundu daitezkeen gastuen % 80 baino gehiagokoa.
4.– Dirulaguntzaren ordainketak eta justifikazioa.
4.1.– Dirulaguntzak bi zatitan ordainduko dira.
– Lehenengo ordainketan dirulaguntzaren % 60 ordainduko da, ebazpena jakinarazi eta entitate onuradunak esleitutako dirulaguntza onartu duela egiaztatu ostean.
– Dirulaguntzaren gainerako % 40a, 4.2 puntuan ezarritako baldintzak bete ondoren bideratuko da, betiere 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera.
4.2.– Justifikazioa.
Dirulaguntza justifikatzeko dokumentazioa 2025eko urtarrilaren 1etik 2025eko urriaren 16ra aurkeztuko da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren «Nire Karpeta» atalean: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta
Dokumentu hauek aurkeztu behar dira:
1.– Dirulaguntza eskatzen duen entitatearen legezko ordezkariak sinatutako idazki bat (ez dago eredurik), diruz lagundutako ikasmaterialaren salmenta egiaztatzen duena. Bertan, saldutako ale kopurua zehaztu beharko da.
Diruz lagundutako tiradaren % 30 saldu izana justifikatu beharko da.
Ikasmaterialaren ezaugarrien arabera, gutxieneko salmentaren ehunekoa egokitu daiteke.
2.– Agirian adierazitako salmenten faktura eta justifikazio-dokumentuak (ez dago eredurik).
4.3.– Gutxieneko salmentaren baldintza ez betetzeak ekarriko du kobratzeke dagoen kopurua jasotzeko eskubidearen galera eta aurretik jasotako diru kopurua itzuli beharra, bat etorriz Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearekin, eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua aplikatzearen ondoriozko legezko atzerapen-interesak itzuli beharra ere ekarriko du.
5.– Diruz lagundu daitezkeen kostuak.
Lagundu daitezkeen kostuak bi motakoak izango dira:
5.1.– Kostu finkoak.
1.– Originalak prestatzeko lanen kostuak.
Nondik norakoa.
Edizio-produkzioari hasiera eman aurretik, testuak (jatorrian euskaraz idatziak edo euskarara itzuliak) gauzatu ostean argitaletxeak egindako lanaren ondorioz sortutako kostuak. Hortaz, testu/edukiaren sortze-kostuak eta itzultze-kostuak ez dira kontuan hartuko.
Kostu hauek lagunduko dira:
Jatorrizko testuaren eitea egokitzea, lanaren egiturak koherentzia izan dezan (azala, kapituluen eraketa, aurkibidea, izenburu-mailaketa, edukiak, eranskinak...); ortotipografia egokitzea (letra etzana eta lodia; aipuen eraketa zuzena, oharrak, bibliografia, kakotxen erabilera zuzena; eta akats ortografikoen zuzenketa (tarte bikoitzak, puntuazioa, letra larriak, etab.).
Balorazioa.
Ikasmaterial bakoitzaren testu idatziaren arabera, karaktereko 0, 015 euro aplikatuz kalkulatuko da.
2.– Edizio-diseinuaren kostuak.
Nondik norakoa:
– Argitalpenaren definizio grafikoa (azalaren diseinua, diagramazioa, barruko orrialdeen maketazio-jarraibideak, orrialde bereziak...). Kostu horiek kasu hauetan baino ez dira kontuan hartuko: edizio-diseinu sortu berri edo molde berriko edizio-diseinua duten ikasmaterialen kasuan; hau da, beste zenbait argitalpenetan, euskarazko zein gaztelaniakoetan, aurretiaz finkatutako diseinurik (sorta edo bilduma bati loturikoa) ez duten ikasmaterialak.
– Arte-zuzendaritza, bai edizio-diseinu sortu berri edo molde berriko edizio-diseinua duten ikasmaterialen kasuan, bai aurretiaz finkatutako diseinua duten ikasmaterialen kasuan.
Balorazioa.
Balio-maila hauen arabera:
(Ikus .PDF)
Ondoriozko balorazioari ikasmaterialaren originaltasun-mailaren araberako haztapen hau ezarriko zaio:
– Euskaraz sortutako testua: % 100.
– Egokitutako / itzulitako testua: % 30.
3.– Edizio-produkzioaren kostuak.
Nondik norakoa.
– Testuak konposatzea.
– Orrialdeak doitzea eta maketatzea.
– Taulak, grafikoak eta eskemak egitea.
– Beharrezkoa denean, irudiak digitalizatzea (ilustrazioak, argazkiak...). Eskatzaileak arrazoizko justifikaziorik ematen ez badu, landutako edota erositako argazkiak, ilustrazioak eta marrazkiak digitalizatutzat joko dira. Ondorioz, kontzeptu horri dagokion kostua ez da kalkulatuko.
– Beharrezkoa denean, irudien postprodukzio digitala eta tratamendua (ilustrazioak, argazkiak...). Eskatzaileak arrazoizko justifikaziorik ematen ez badu, irudien postprodukzio digitala eta tratamendua aurretiaz egindakotzat joko da. Ondorioz, kontzeptu horri dagokion kostua ez da kalkulatuko.
– Probak zuzentzea.
– Kolore-probak egitea.
– Azken artea eta inprimaketarako PDFak sortzea.
Balorazioa.
Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusiak homologatutako salneurrien arabera.
5.2.– Kostu aldakorrak.
Nondik norakoa.
– Paper-kontsumoa (azala eta barrua).
– Inprimaketa (azala eta barrua).
– Bukaera-lanak (plastifikatzea, berniza...).
– Koadernaketa.
– Manipulazioa.
– Enbalajea.
Balorazioa.
Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusiak homologatutako salneurrien arabera.
Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusiak homologatutako salneurriak Euskadi.eus atarian argitaratuta daude: https://www.euskadi.eus/argitalpenen-prezioak/web01-a2aznagu/eu/
II. ERANSKINA
EIMA DIGITALA MODALITATEA
EIMA Digitalak euskarazko ikasmaterial digitalak ditu helburu.
Deialdira aurkezten diren proiektuak bi multzotan banatuko dira: batetik, Hezkuntza Baliabide Irekiak (HBI) eta, bestetik, Jabetza Pribatukoak (JP).
Hezkuntza-baliabide irekiak (HBI) ikaskuntza-, irakaskuntza- eta ikerketa-materialak dira, edozein formatu eta euskarritan, jabari publikokoak edo egile-eskubideek babestutakoak. Material horiek erabiltzeko lizentzia irekiarekin argitaratuko dira, eta hirugarrenek berrerabili, birmoldatu, egokitu eta birbanatu egin ditzakete, inolako kosturik gabe.
1.– Diru-baliabideak.
1.1.– Laguntza-deialdi honek 400.000 euroko aurrekontua du: 80.000 euro 2024ko aurrekontuaren kontura, eta 320.000 euro 2025eko konpromiso-kredituaren kontura.
Aurrekontuaren % 40 (160.000 euro) produkzio-etxeen jabetzako materialgintzarako (JP) izango da, eta % 60 (240.000 euro) Hezkuntza Baliabide Irekiak (HBI) diren ikasmaterialetarako. Halere, multzo batean aurreikusitako diru kopuru osoa esleitzen ez bada, soberakina beste multzora pasatuko da. Ezin da ikasmaterial bera bi eratara aurkeztu.
1.2.– Dirulaguntza ez da izango diruz lagundu daitezkeen gastuen % 80 baino gehiagokoa, eta gehienez ere 20.000 euro emango da ikasmaterial bakoitzeko.
1.3.– Eskatzaile bakoitzeko 2 proiektu lagunduko dira diruz, gehienez.
1.4.– Deialdi honetako dirulaguntzak lehiaketa bidez erabakiko dira. Laguntzak esleitzeko prozedura Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legeak aurreikusitako lehiaketa orokorra izango da, eta beraz, laguntzak ematea aurkeztutako proiektuen arabera egingo da, 6. puntuan xedatutako balorazio-irizpideak aplikatuz horien arteko lehentasunak ezartzeko. Laguntzak puntuazioaren goitik beherako ordenan emango dira, 1.1 puntuan aurreikusitako diru-zuzkidura agortu arte eta haren 2. puntuko baldintza betearaziz.
6. puntuan ezarritako gutxieneko puntuazioa lortzen ez duten proiektuak dirulaguntzarik gabe geratuko dira.
1.5.– Balorazioaren araberako hurrenkera kontuan izanik, eta aurrekontua agortu arte, honela esleituko zaizkie dirulaguntzak deialdiak ezarritako baldintzak betetzen dituzten proiektuei: aurrena, eskatzaile bakoitzaren proiektu bati esleituko zaio dagokion dirulaguntza, eta, behin eskatzaile guztien lehen proiektuak lagunduta, bigarren proiektuari, halakorik balego, esleituko zaio egokitutako laguntza.
1.6.– Bi ikasmaterial edo gehiagoren artean berdinketa gertatzen bada, Edukiaren Egokitasunaren atalean lortutako puntuazioaren goitik beherako ordenan emango dira dirulaguntzak.
2.– Ikasmaterialen baldintzak.
2.1.– Euskara hutsean sorturik eta prestaturik dauden ikasmaterial digitaletara mugatzen da modalitate hau. Produkzio bat euskal jatorrikotzat hartua izateko, testuak euskaraz sortua eta prestatua egon behar du, eta lehen edizioa euskaraz bakarrik egingo da.
Halaber, goiburuak, helbideak, grafikoak eta ingurumeneko erreferentziak ere euskaraz emango dira ikasmaterialetan zein haien metadatuetan.
2.2.– Ikasmaterial digital berrietarako prestaturik dago laguntza-deialdi hau. Egokitu edota berritutako ikasmaterialak ez dira, beraz, deialdi honen bidez diruz lagunduko; itzulpenak ere ez.
1.– Hezkuntza Baliabide Irekietan (HBI) onartu egingo da lehendik existitzen diren beste HBIen edukiak erabiltzea, betiere duten lizentzia errespetatuz; eduki horiek ezin dira aurrekonturako kontuan hartu. Nolanahi ere, horrela eginez gero, garbi adierazi beharko da horrela egin dela eta bestearen egiletza aitortu beharko da. Bestalde, lan eratorriari jartzen zaion lizentziak kontuan izan beharko du jatorrizko lanak jarrita zuen lizentzia.
2.– Proiektua gauzatu ondoren, Hezkuntza Baliabide Irekietan (HBI) ezinbestekoa izango da lizentzia mota zehaztea (CC0, CC-BY, CC-BY SA...). Lizentzia agerian egon behar da ikasmaterialean.
2.3.– Deialdi honen bidez diruz lagundutako ikasmaterial orok gida didaktikoa ekarri behar du. Hauek dira, gutxienez, gida didaktikoak izan behar dituen edukiak:
1.– Helburu didaktikoak (ikasleen irteera-profila): zer helburu lortu nahi diren ikasmaterial horrekin eta nori zuzendua dagoen, betiere curriculuma garatzeko indarrean dauden dekretuei edota ikasketa-planei erreferentzia eginez.
2.– Oinarrizko jakintzak: zein edukirekin duen harremana, edota zein eduki landu nahi dituen, curriculuma garatzeko dekretuetako edota ikasketa-planetako arlo eta ikasgaietako helburuak lortzeko.
3.– Ebaluazio-prozesua diseinatzea: ebaluazio-uneak, motak, ebaluazio-irizpideak; ebaluazioa burutzeko erreferenteak, askotariko tresnak eta erremintak.
4.– Planteamendu didaktikoaren egitura (unitate didaktikoak, ikas-egoerak, zereginak, denboralizazioa, irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak: bilaketa- eta kudeaketa-jarduerak, antolamendu-jarduerak, aplikazio-jarduerak...).
5.– Metodologia. Ikasmaterialaren erabileraren inguruko metodologia (noiz eta nola erabili).
6.– Azken ekoizpena: zer izango den ikasleek garatu behar duten azken produktua.
7.– Baliabideak: zein baliabide erabiliko diren (IKT tresnak, baliabide fisikoak...).
8.– Taldekatzeak: zer motatako taldekatzeak egingo diren eta zelan egingo duten lan ikasleek.
9.– Denboralizazioa: zenbat denbora behar den eta nola antolatuko den denbora hori unitate didaktikoa garatu ahal izateko.
10.– Lanaren egile(ar)en eta parte-hartzaile(ar)en zerrenda.
11.– Onespena jaso izanaren adierazpena eta data.
2.4.– Planteamendu didaktikoaren aldetik, produktoreek lehentasun-ezaugarri hauek izango dituzte kontuan ikasmateriala produzitzerakoan:
1.– Proiektuaren ildo nagusiak etaparako edo ikasmailarako aurreikusitako helburuen, edukien eta jardueren arabera antolatzea, oinarrizko konpetentzien garapena kontuan harturik.
2.– Ikaskuntza aktiboa bultzatzea. Horretarako, ikasleek helburu jakin bat lortzeko zerbait sortu beharko dute. Hots, zeregin esanguratsua burutu beharko dute.
3.– Planteamendu interaktiboa bultzatzea eta, horrez gainera, ikasleen arteko lankidetza indartzea.
4.– Materialak proposamen didaktiko irekiak izatea: irakasleek moldatzeko modukoak izatea, haien programazio eta unitate didaktikoetan.
5.– Ebaluazioaren garrantzia agerikoa izatea eta, beraz, ikaslea ebaluatzeko moduak proposatzea; betiere konpetentzien garapena kontuan harturik (autoebaluazioa, koebaluazioa, askotariko estrategiak...).
6.– Motibatzailea eta atsegina izatea: ikasleen adina, testuingurua, interesak eta abar kontuan hartzea.
7.– Inklusibitatea eta ikasleen aniztasuna kontuan hartzea (gaitasun diferentea duten ikasleen beharretara egokitzeko aukerak ematea eta askotariko errealitateak kontuan izatea, Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsala erabilita).
8.– Multimedia elementuen arteko barne-kohesio egokia izatea; hau da, integrazio- eta sinkronizazio-maila egokia izatea, mezu orokorra ondo ulertu eta bereganatu ahal izateko.
9.– Internet sareko doako zerbitzuen eta tresnen erabilera bultzatzea: edukiak eta baliabideak sarean partekatzeko proposamenak egitea; sareko parte hartzeko proiektuetan ekarpenak egitea; komunitate birtualetan eta sare sozialetan parte hartzea bideratzea.
2.5.– Ikasmaterialak erabiliak izateko edozein web-nabigatzaile nahikoa izango da, sistema eragilea edozein delarik ere, jabe-softwarea erabiltzera behartu gabe. Halaber, ikasmaterialak eskuko edo mahai gaineko ordenagailuetan erabiltzeko modukoak izango dira. Ukimenezko pantailak dituzten gailuetan (arbel eta panel digitalak, tabletak, smartphoneak) erabiltzeko berariazko diseinua duten ikasmaterialak ere onartuko dira.
2.6.– Materialen web-irisgarritasuna bermatze aldera, kontuan hartu beharko dira World Wide Web Consortium-ek (W3C) egindako Web Edukietarako Irisgarritasun Jarraibideak (WCAG 2.0 edo WCAG 2.1), AA irisgarritasun-mailari dagozkionak bederen.
3.– Proiektuaren dokumentazioa.
Atal orokorreko 22. artikuluan zehazten direnak betetzeaz gain; EIMA Digitalean, dokumentazio hau ere aurkeztu beharko da eskabide-orriarekin batera (II.a eranskina):
3.1.– Aurkeztu nahi den proiektu bakoitzeko «Proiektuaren txostena» deritzon inprimakia bete beharko da: (II.b eranskina) HBIen kasuan eta (II.c eranskina) Jabetza Pribatuarenean. Inprimaki horiek egoitza elektronikoan egongo dira eskuragai eta proiektuaren gaineko alderdi didaktikoen, teknikoen eta ekonomikoen datuak emango dira hor: https://www.euskadi.eus/zerbitzu_elkartzea/2024/eima/web01-tramite/eu/
Proiektuaren gaineko txostena egiteko kontuan izan 6. puntuak jasotzen dituen balorazio-irizpideak.
3.2.– Ikasmaterialaren demoa ere aurkeztuko da URL helbide batean (zehaztu proiektuaren txostenean bertan). URLarekin batera Demoaren deskripzioa egin beharko da Proiektuaren Txostenean. Demorik gabe aurkezten diren proiektuak ez dira onartuko, eta euskaraz aurkezten ez diren demoak ere ez.
4.– Dirulaguntzaren kalkulua eta ebazpena.
4.1.– Aurkeztutako proiektuak baloratzeko, Hezkuntza Sailaren Laguntza-zerbitzuetako adituez osatutako diziplinarteko talde bat izendatuko du Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren zuzendariak.
4.2.– Diziplinarteko talde horrek deialdiaren baldintzak betetzen dituzten proiektuen balorazioak egingo ditu.
Balorazioak egiteko, modalitatearen 6. puntuan azaldutako irizpideak jarraituz, aipatutako taldeak proiektu bakoitzeko balorazio-fitxa bat beteko du. Fitxan, atalez ataleko puntuazioa zehazteaz gain, emandako puntuazioa arrazoituko du.
Balorazioa gainditzeko gutxieneko puntuazioak 6. puntuan zehazten dira. Gutxieneko puntuazioa lortzen ez duten proiektuak deialditik kanpo geldituko dira.
4.3.– Balorazioak egiteko beharrezkoak diren azalpenak jasotzeko zein egindako balorazioen azalpenak emateko, laguntza-eskatzaileen eta balorazio taldearen arteko bilerak egin ahal izango dira.
4.4.– Aditu horiek eginiko balorazioarekin, balorazio-batzordeak proiektu bakoitzari dagokion dirulaguntzaren proposamena finkatu eta arrazoituko du, eta, horren ondoren, ebazpen-proposamena aurkeztuko dio Hezkuntzako sailburuordeari.
4.5.– Hauek izango dira balorazio-batzordeko kideak:
– Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren zuzendaria (batzordeburua).
– Euskara Zerbitzuko burua.
– Berritzegune Nagusiko zuzendaria, edo bere ordezko aditu bat, Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren zuzendariak izendatutakoa.
– Berritzeguneko digitalizazio eta berrikuntza tekno-pedagogikoan aditu bat, Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren zuzendariak izendatutakoa.
– Euskara Zerbitzuko hizkuntza normalizazioko teknikarietako bat (batzordeko idazkaria).
5.– Ikasmateriala aurkezteko prozedura eta dirulaguntzaren ordainketa.
5.1.– Dirulaguntza esleitu zaion eskatzaile orori agindutako laguntzaren lehen % 20a aurreratuko zaio, esleitutako dirulaguntza onartu duela egiaztatu ostean.
5.2.– 2025eko irailaren 8rako, beranduenik, ikasmaterialak bukatua egon behar du, eta Hezkuntza Sailean onespen-eskea aurkeztua eranskin honetako 5.3 puntuan adierazi bezala.
Dirulaguntzaren ebazpena egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta hilabeteko epean produktore bakoitzak lan-egutegia idatziz aurkeztu beharko du. Lan-egutegi horretan, ezinbestean, adieraziko da zein datatarako aurreikusten den amaituta materiala eta Onespenera aurkeztuta.
5.3.– Onespena. Aginduaren atal orokorreko 9. artikuluan zehazten dira Onespenaren gaineko xehetasunak. EIMAk diruz lagundutako ikasmaterial orok Hezkuntza Sailaren Onespena izan behar du.
5.4.– Materialak onespen-azterketa gainditzen badu, laguntza-eskatzaileak behin betiko bertsioa bideratu beharko du.
Behin betiko bertsioak esaldi hau jaso beharko du: «Ikasmaterial honek Hezkuntza Sailaren dirulaguntza jaso du».
5.5.– Jabetza pribatuko ikasmaterialen kasuan, behin betiko bertsio hori Interneten zintzilik jarri beharko du kasuan kasuko produktoreak onespena jaso eta gehienez hilabeteko epean. Hezkuntza baliabide irekiak (HBI) diren ikasmaterialen kasuan, Hezkuntza Sailaren Euskal Ikasmaterialen gordailura (EIMA Katalogoa) bideratu beharko da ikasmateriala epe berean.
5.6.– Behin ikasmateriala dagokion tokian kokatuz, dokumentu hauek aurkeztu beharko dira, bi kasuetan, Euskadiko Autonomia-Erkidegoaren Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren (http://www.euskadi.eus/nirekarpeta) bidez:
1.– Arduradunaren zinpeko adierazpena (ez dago eredurik), laguntza-deialdi honen bidez jasotako diru kopuru osoa eskabide-orrian zehaztutako proiektua produzitzeko erabili dela ziurtatuz, edota, bestela, kopuru hura zuzenduz eta benetakoa adieraziz.
2.– Amaiera-memoria izeneko dokumentua (ez dago eredurik), egin diren lanak zehaztuz.
3.– Egindako gastuen egiaztagiria, behar bezala xehatua, jatorrizko faktura edo kopia eta dagozkien ziurtagiriekin batera, bai eta egindako gastu bakoitzaren ordainketa-egiaztagiriekin ere.
Gastuen egiaztagiria izeneko inprimakia (II.e eranskina) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan izango da eskuragai: https://www.euskadi.eus/zerbitzu_elkartzea/2024/eima/web01-tramite/eu/
Lagundu daitezkeen gastuei dagokienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluan ezarritakoa hartuko da kontuan.
4.– Jabetza pribatua duten ikasmaterialen kasuan, ikasmateriala gutxienez bost urtez Interneten eskuragarri egongo dela ziurtatzen duen zinpeko adierazpena (ez dago eredurik), eskatzaileak izenpetuta.
5.– Interneteko helbidea eta beharrezko klabeak jasotzen dituen egiaztagiria (ez dago eredurik), jabetza pribatua duten ikasmaterialen kasuan.
6.– Ikasmateriala Euskarazko Ikasmaterialen Katalogoan (EIMA katalogoa) katalogatzeko eskabide-fitxa (II.d eranskina), behar bezala beteta.
Inprimaki hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan izango da eskuragai: https://www.euskadi.eus/zerbitzu_elkartzea/2024/eima/web01-tramite/eu/
7.– Zergak egunean dituela ziurtatzen duen agiria, zergak Nafarroako Foru Komunitateko Ogasunean edo Estatu Espainoletik kanpo ordaintzen dituzten eskatzaileen kasuan.
Legeen aldaketaren ondorioz dokumentazio gehigarririk behar izanez gero, laguntza-deialdiaren ebazpenean zehaztuko da.
5.7.– Ikasmaterialak onespena lortu eta hilabeteko epean ikasmaterialaren behin betiko bertsioa eta deialdian eskatzen den dokumentazioa aurkezten ez bada, Hezkuntza Sailburuordetzak, interesdunari aurretik entzunez, ukatu egin ahal izango dio agindutako laguntza Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legeak eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak (1992-02-07ko EHAA) diotenaren arabera, eta agindutako dirulaguntzaren aurrerakina sarrera publiko moduan itzuli beharko du eskatzaileak.
5.8.– Materialak onespen-azterketa gainditzen ez badu, Euskara Zerbitzuak egin beharreko aldaketen proposamena egingo dio produktoreari.
Hamabost laneguneko epea izango du produktoreak azterketaren jakinarazpena jasotzen denetik aurrera Euskara Zerbitzuak proposatutako aldaketak gauzatzeko. Epe horretan ez baditu aldaketok gauzatzen eta onespenerako eskabidea bideratzen, Hezkuntza Sailburuordetzak ukatu egingo dio agindutako laguntza Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legeak arautzen duen bezala eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak (1992-02-07ko EHAA) dioenaren arabera, eta agindutako dirulaguntzaren aurrerakina sarrera publiko moduan itzuli beharko du eskatzaileak.
Bigarren saioan onespen-azterketak gainditzen baditu eta ikasmaterial horrek Hezkuntza Sailaren onespena jasotzen badu, 5.5, 5.6 eta 5.7 puntuetan adierazitako eran jokatuko da; aldiz, materialak bigarren aldiko onespen-azterketa gainditzen ez baldin badu, Hezkuntza Sailburuordetzak, interesdunari aurretik entzunez, ukatu egin ahal izango dio agindutako laguntza eta agindutako dirulaguntzaren aurrerakina sarrera publiko moduan itzuli beharko du eskatzaileak aurreko paragrafoan jasotako baldintza berberetan.
5.9.– Ikasmaterialak onespena jaso eta behin betiko bertsioa onartu ondoren, agindutako laguntzaren 2. zatia ordainduko zaio, gehienez ere esleitutako diruaren % 80, 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera.
5.10.– Dirulaguntza agindu ondoren, laguntza-jasotzaileak materiala 2025eko irailaren 8a baino beranduago entregatuko duela aurreikusten badu, idatziz azaldu beharko ditu atzerapen horren arrazoiak eta ikasmateriala entregatzeko aurreikusitako epea zehaztu. Era berean jokatuko du, diruz lagundutako proiektuan aldaketaren bat egitea ezinbestekotzat jotzen badu.
Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zuzendaritzak, hartarako duen jarraipen-batzordeaz, 5.2 puntuan esandakoari salbuespenik egiteko arrazoizko motiborik dagoen ala ez aztertuko du, eta dagokion erantzuna emango du. Hilabete pasatu ondoren Hezkuntza Sailburuordetzaren erantzunik ez badago, luzapen-eskaerak baimena duela ulertuko da. Luzapen-eskaera onartuz gero, epe berri bat jarriko da. Epe hori urte horretako aurrekontu-ekitaldiaren itxierak ezarritako epearen menpe izango da. Luzapen-eskaera behin bakarrik bideratuko da.
5.11.– Luzapen-eskaera ikasmateriala aurkezteko epea amaitu ondoren aurkezten bada, ez da onartuko.
5.12.– Jarraipen-batzordearen gertakari-txosten teknikoa kontuan izanik, agindutako diru kopurua ukatu edo murriztu egin ahal izango du Hezkuntzako sailburuordeak, laguntza-onuradunari entzunaldia eskaini ondoren, benetan produzitutako ikasmateriala eskabide-orrian jasotako ezaugarrietatik aldentzen den neurrian, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 19.4 artikuluan jasotzen den bezala.
Jarraipen-batzordearen zereginak dira ordainketak baimentzea eta, eskatzaileak onespenerako ikasmaterialak aurkezteko duen epearen luzapen-eskaera eginez gero, eskaera horri erantzun bat ematea.
5.13.– Lana garaiz eta zuzen amaitzen ez duenak Euskal Herriko Diruzaintza Orokorrari itzuli beharko dizkio jasotako diru kopuruak eta legez dagozkien interesak, eta kobratzeko daukana jasotzeko eskubidea galdu egingo du, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legeak eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak (1992-02-07ko EHAA) zehaztutako prozeduraren arabera dagozkion atzerapen-interesak gehituko dira. Betiere, jarraipen-batzordearen gertakari-txosten teknikoa kontuan izanik.
Modu berean jokatuko da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan jasotzen den baldintzaren bat betetzen ez bada.
5.14.– Aurreko puntuan deskribatzen diren egoeretako batean aurkitzen diren proiektuek ez dute hurrengo deialdietan parte hartzeko aukerarik izango.
6.– Proiektua baloratzeko irizpideak.
Deialdi honetara bildu eta baldintzak betetzen dituzten ikasmaterialak ordenatzeko orduan irizpide hauek aplikatuko dira:
– Proiektua.
– Curriculumarekin duen lotura.
– Edukiaren egokitasuna.
– Demoa.
– Aurrekontua.
1) Proiektua (0-45 puntu). Atal honetako gutxieneko puntuazioa 23koa izango da. Gutxieneko maila hori lortu ezean, proiektua deialditik kanpo geldituko da. Proiektua atala 2 azpiatalek osatzen dute.
1.1.– Proiektua kokatuz (0-25). Azpiatal honetako gutxieneko puntuazioa 15ekoa izango da. Gutxieneko maila hori lortu ezean, proiektua deialditik kanpo geldituko da.
– Proposamenaren plangintza: Proiektuaren deskripzioa, atalak, garapen-faseak, denboralizazioa, egitura, lan banaketa eta deialdiaren baldintzak nola beteko diren neurtuko da. (0-10 puntu).
– IDUren printzipioen aplikazioa baloratuko da: irudikatzeko modu ugari ematea, ekintza- eta adierazpen-modu ugari ematea, inplikatzeko modu ugari ematea... (0-5).
– Zenbateraino den sortze-lana: ea proiektu guztiz berria den ala dagoeneko martxan dagoen beste proiektu baten jarraipena den baloratuko da (0-5 puntu).
– Proiektuaren berrikuntza-maila, gaurkotasuna, ikuspuntu berritzailea eta interes-maila baloratuko da (0-5 puntu).
1.2.– Proiektuaren arlo teknikoa: (0-20 puntu). Azpiatal honetako gutxieneko puntuazioa 12koa izango da. Gutxieneko maila hori lortu ezean, proiektua deialditik kanpo geldituko da.
– Interoperabilitatea eta konpatibilitatea: Ikasmateriala bateragarria da edozein web-nabigatzaile eta sistema eragilerekin. (0-4 puntu).
HBI: Estandar irekiei jarraitzen die, eta, horri esker, testuinguru desberdinetan erabili ahal izateko eta eduki berriak gehitzeko edo lehendik dagoen edukian aldaketak egiteko erraztasuna ematen du.
JP: Eskatzaileak garbi adierazten du interesdunak nola eskuratu ahal izango duen ikasmateriala.
– Irisgarritasuna: World Wide Web Consortium-ek (W3C) egindako Web Edukietarako Irisgarritasun Jarraibideen (WCAG 2.0 edo WCAG 2.1), AA irisgarritasun-maila betetzen du. Eskuko edo mahaigaineko ordenagailuetan erabiltzeko modukoa da. Ukimenezko pantailak dituzten gailuetan (arbel eta panel digitalak, tabletak, smartphoneak) erabiltzeko modukoa da. (0-6 puntu).
– Erabilgarritasuna: Erabiltzeko erraza da, interfaze intuitiboa da, nabigazio argia du eta erabiltzaileentzako laguntza edo dokumentazioa izatea barne hartzen ditu. Edukiak ondo antolatuta daude sekuentziazio eta fluxu aldetik. Era argi eta ulergarrian aurkezten dira. Ikaskuntza-esperientzia erakargarriagoa eta pertsonalizatuagoa sortzen laguntzen duten elementu interaktiboak ditu, hala nola: autoebaluazioak, jokoak, simulazioak, ikaskuntza-agertokiak, laborategi birtualak, eztabaida-foroak, bideo interaktiboak...(0-6)
– Eskalagarritasuna: Gai da behar den erabiltzaile kopurua handitzeko errendimenduari eragin gabe. (0-2).
– Segurtasuna: Segurtasun neurri sendoak ditu erabiltzaileen pribatutasuna eta datuak babesteko. (0-2).
2) Curriculumarekin duen lotura (0-40 puntu). Atal honetako gutxieneko puntuazioa 20koa izango da. Gutxieneko maila hori lortu ezean, proiektua deialditik kanpo geldituko da.
– Curriculumak zehazten dituen jakintza gai/arlo eremu berriak garatzen laguntzeko proiektua den ala ez, eta zein neurritan garatzen den baloratuko da (0-10 puntu).
– Funtsezko konpetentziekiko lotura: proiektuaren helburu didaktikoek zer nolako lotura duten ikasleek garatu behar dituzten funtsezko konpetentziekin (0-5 puntu).
– Adierazitako konpetentziak (funtsezkoak eta espezifikoak), ebaluazio irizpideak eta oinarrizko jakintzak eta ikasleen irteera profila zein neurritan hartu diren kontuan baloratuko da. (0-5 puntu).
– Oinarrizko jakintzak: proiektuan agertzen diren edukiek curriculum berriak aipatzen dituen oinarrizko jakintzekin zer nolako lotura duten (0-10 puntu).
– Curriculumaren euskal dimentsioa: proiektuak euskal kulturaren eta hizkuntzaren dimentsio espezifikoa zein neurritan txertatzen duen. (0-10 puntu).
3) Edukiaren egokitasuna (0-50 puntu). Atal honetako gutxieneko puntuazioa 25ekoa izango da. Gutxieneko maila hori lortu ezean, proiektua deialditik kanpo geldituko da.
3.1.– Proiektuaren bidez lortu nahi diren helburuei dagokienez: (0-10 puntu).
– Egokitasun-maila: proiektuan adierazitako helburuak proposatutako adin taldearentzat egokiak diren ala ez. (0-5).
– Formulazioa eta argitasuna: helburuen adierazpenaren argitasuna eta zehaztasuna. (0-5 puntu).
3.2.– Proiektuan jorratzen diren edukien inguruan: (0-15 puntu).
– Gaiari buruzko informazioa: gaiari buruz jasotako informazioaren egokitasuna eta zuzentasuna neurtuko dira (0-5 puntu).
– Ikaslearen inguruarekiko hurbiltasuna: adierazitako edukiak ikaslearen ingurutik hurbil dauden eta, ikasleen adina eta ikasmaila kontuan hartuta, esanguratsuak diren neurtuko da. (0-5 puntu).
– Hizkuntza kalitatea eta egokitasuna: ikasleen adina eta ikasmaila kontuan hartuta, erabili den hizkuntza zuzena eta egokia den neurtuko da (0-5 puntu).
3.3.– Planteamendu didaktikoari dagokionez: (0-20 puntu).
– Konpetentzien garapena: funtsezko konpetentziak zein konpetentzia espezifikoak garatzen laguntzeko planteamendu didaktikoaren egokitasuna balioetsiko da (ikas-egoerak, atazak, askotariko jarduerak: bilaketa- eta kudeaketa- jarduerak, aplikazio-jarduerak, egituratze-jarduerak...) (0-5 puntu).
– Planteamendu interesgarria eta motibagarria: proiektuaren planteamenduak ikasleen artean sor dezakeen interesa eta motibazio-maila (0-5 puntu).
– Estrategia metodologikoak: ea ikasleen autonomia, ikasleen sormena, ikerketa, lan kooperatiboak, prozesuaren lanketa eta ikasten ikasteko estrategien aplikazioa bultzatzen duen. (0-5 puntu).
– Ebaluazioa: ebaluazio-irizpideak eta ikasleak ebaluatzeko moduak (autoebaluazioa, koebaluazioa, askotariko estrategiak...) (0-5 puntu).
3.4.– Gida didaktikoa: Gida didaktikoaren garapen-maila eta egokitasuna. Zuzen erabiltzeko aholkuak, eginiko proposamenak egokiak eta aberatsak diren eta zenbatean. Ebaluaziorako planteamendua ere kontuan hartuko da (0-5 puntu).
4) Demoa (0-5 puntu). Atal honetako gutxieneko puntuazioa 2,5ekoa izango da. Gutxieneko maila hori lortu ezean, proiektua deialditik kanpo geldituko da.
Balorazioa egiterakoan, honako hauek hartuko dira kontuan:
4.1.– Demoaren bidez erraz irudikatu daiteke, behin proiektua gauzatuta, nolakoa izango den irakasmateriala.
4.2.– Demoak proiektuaren atal teknikoko balorazio irizpideak (II. eranskina, 6. artikulua, 1.2 atala) nola beteko diren aurreikustea ahalbidetzen du.
5) Aurrekontua (0-10 puntu): Atal honetako gutxieneko puntuazioa 5ekoa izango da. Gutxieneko maila hori lortu ezean, proiektua deialditik kanpo geldituko da.
Balorazioa egiterakoan, honako hauek hartuko dira kontuan:
5.1.– Proiektuaren txosteneko 4. 1 atalean (Ikasmaterialaren ezaugarri teknikoak) adierazitakoarekin aurrekontuak duen koherentzia-maila baloratuko da.
5.2.– Aurrekontua egoki dago banakatuta, atal ezberdinak argi adierazita daude.
5.3.– Merkatuak darabiltzan prezioak eta proiektuari aurreikusten zaion kalitatearen arteko koherentzia baloratuko da.
5.4.– Materialaren zailtasun teknikoa eta aurrekontuaren arteko koherentzia-maila baloratuko da.
Balorazio-lan hori produktoreak aurkezturiko agirien gainean eta demoa kontuan hartuz egingo da. Hala ere, produktoreek beren proiektuak balorazio-batzordearen aurrean aurkeztuko dituzte balorazio-batzordeak hala eskatuz gero.
III. ERANSKINA
EIMA 4 MODALITATEA
Euskarazko ikasmaterial inprimatuen sorkuntza laguntzea da EIMA 4 modalitatearen helburua.
1.– Laguntza-eskatzaileak.
1.1.– Pertsona juridiko pribatuak eta pertsona fisikoak izan daitezke.
Pertsona fisikoen kasuan, norberaren edo lantalde baten ordezkari izan daitezke.
1.2.– Pertsona juridiko pribatuek, gehienez, zortzi eskabide egin ahal izango dituzte, eta pertsona fisikoek eta lantaldeek, gehienez, sei eskabide.
2.– Proiektuaren sortzaileak.
Banaka edo taldean gauzatu dezakete proiektua.
2.1.– Bat, gutxienez, jardunean dagoen irakaslea izan beharko da.
Euskal Autonomia Erkidegoan diharduten irakasleen jarduera, kudeaketa-organoak egiaztatuko du, baldin eskatzaileak eskabidean berariazko baimena ematen badu.
Baimena eman ezean edo Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko hezkuntza-administrazio bati lotutako irakasleen kasuan, administrazio-ziurtagiria aurkeztuko beharko da aipatutako baldintza ziurtatzeko.
2.2.– Sortzaileak bat baino gehiago direnean, taldeko inork ere ezin izango du % 70eko partaidetza baino handiagoa izan lanaren garapenean.
3.– Proiektuaren baldintzak.
Atal orokorreko III. kapituluan ezarritako baldintzez gain, EIMA 4 modalitatean diruz lagundutako proiektuek baldintza hauek bete beharko dituzte:
3.1.– Euskaraz sortutako ikasmaterial inprimatuak izango dira. Ez dira itzulpenak eta egokitzapenak aintzakotzat hartuko, ezta maketazio- eta ilustrazio-lanak ere.
3.2.– Erabilgarri egongo dira 2025-2026 ikasturtetik aurrera, eta, ezinbestean, merkaturatu egingo dira.
3.3.– Gida didaktikoa izan beharko dute. Gida didaktikoak, gutxienez, ezaugarri hauek izango ditu:
1.– Helburu didaktikoak (ikasleen irteera-profila): zer helburu lortu nahi diren ikasmaterial horrekin eta nori zuzendua dagoen, betiere curriculuma garatzeko indarrean dauden dekretuei edota ikasketa-planei erreferentzia eginez.
2.– Oinarrizko jakintzak: zein edukirekin duen harremana, edota zein eduki landu nahi dituen, curriculuma garatzeko dekretuetako edota ikasketa-planetarako arlo eta ikasgaietako helburuak lortzeko.
3.– Konpetentziak: curriculumari lotutako zer konpetentzia lantzen diren.
4.– Ebaluazio prozesua diseinatzea: ebaluazio-uneak, motak, ebaluazio-irizpideak; ebaluazioa burutzeko erreferenteak, askotariko tresnak eta erremintak.
5.– Metodologia. Ikasmaterialaren erabileraren inguruko metodologia (noiz eta nola erabili).
6.– Azken ekoizpena: zer izango den ikasleek garatu behar duten azken produktua.
7.– Baliabideak: zein baliabide erabiliko diren.
8.– Taldekatzeak: zein motatako taldekatzeak egingo diren eta zelan egingo duten lan ikasleek.
9.– Denboralizazioa: zenbat denbora behar den eta nola antolatuko den denbora hori unitate didaktikoa garatu ahal izateko.
10.– Lanaren egile(ar)en eta parte-hartzaile(ar)en zerrenda.
11.– Onespena jaso izanaren adierazpena eta data.
4.– Proiektuaren dokumentazioa.
Atal orokorreko 22. artikuluan zerrendatzen den dokumentazioaz gain, dokumentazio hau ere aurkeztu beharko da eskabidearekin batera (III.a eranskina):
1.– Proiektuaren txostena (III.b eranskina). Dirulaguntza eske aurkezten den proiektu bakoitzeko txosten bat bete beharko da; bertan proiektuaren gaineko datuak emango dira.
Dokumentu horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan egongo dira eskuragarri:
https://www.euskadi.eus/zerbitzu_elkartzea/2024/eima/web01-tramite/eu/
2.– Sortu nahi den ikasmaterialaren beraren eredu edo lagin bat, ahalik eta era zehatzenean aurkeztua.
3.– Eskatzailea pertsona fisikoa edo pertsona fisikoz osatutako lantaldea denean, ikasmateriala argitaratzeko eta merkaturatzeko idatzizko konpromisoa (ez dago eredurik). Edizioaz eta komertzializazioaz arduratuko den entitatearen legezko ordezkariak sinatu beharko du agiria.
Laguntza-eskatzailea pertsona juridikoa denean (argitaletxea edo produkzio-etxea), merkaturatze-konpromisoa inplizitutzat joko da, eta ez du agiririk aurkeztu beharko.
5.– Dirulaguntzaren kalkulua eta ebazpena.
5.1.– Aurkeztutako proiektuak baloratzeko, Hezkuntza Sailaren Laguntza-zerbitzuetako adituez osatutako diziplinarteko talde bat izendatuko du Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren zuzendariak.
5.2.– Diziplinarteko talde horrek deialdiaren baldintzak betetzen dituzten proiektuen balorazioak egingo ditu.
Balorazioak egiteko, modalitatearen 7. puntuan azaldutako irizpideak jarraituz, aipatutako taldeak proiektu bakoitzeko balorazio-fitxa bat beteko du. Fitxan, atalez ataleko puntuazioa zehazteaz gain, emandako puntuazioa arrazoituko du.
Balorazioa gainditzeko gutxieneko puntuazioa 7. puntuan zehazten da. Gutxieneko puntuazioa lortzen ez duten proiektuak deialditik kanpo geldituko dira.
5.3.– Balorazioak egiteko beharrezkoak diren azalpenak jasotzeko, zein egindako balorazioen azalpenak emateko, laguntza-eskatzaileen eta balorazio taldearen arteko bilerak egin ahal izango dira.
5.4.– Aditu horiek eginiko balorazioarekin, balorazio-batzordeak proiektu bakoitzari dagokion dirulaguntzaren proposamena finkatu eta arrazoituko du, eta, honen ondoren, ebazpen-proposamena aurkeztuko dio Hezkuntzako sailburuordeari.
5.5.– Hauek dira balorazio-batzordeko kideak:
– Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren zuzendaria (batzordeburua).
– Euskara Zerbitzuko burua.
– Berritzegune Nagusiko zuzendaria, edo bere ordezko aditu bat, Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren zuzendariak izendatutakoa.
– Euskara Zerbitzuko hizkuntza normalizazioko teknikarietako bat (batzordeko idazkaria).
5.6.– Dirulaguntzaren zenbatekoa.
Balorazioan gutxieneko puntuazioa lortu duten proiektuen artean banatuko da dirulaguntza.
Proiektu bakoitzak lortutako puntuazioa izango da dirulaguntzaren zenbatekoa finkatuko duena.
Lehenik, adituek emandako puntu bakoitzak eurotan duen balioa kalkulatuko da. Horretarako, bi aldagai hartuko dira kontuan: modalitatearen aurrekontu-partida eta adituek baloratutako proiektuei emandako puntuazioen batuketa.
Puntu bakoitzak eurotan duen balioa = Modalitatearen aurrekontu-partida.
Balorazioan emandako puntu guztien batuketa.
Ondoren, proiektu bakoitzari dagokion dirulaguntzaren zenbatekoa kalkulatuko da. Horretarako, aurreko eragiketaren emaitza, puntu bakoitzak eurotan duen balioa, proiektu bakoitzak lortutako puntuazioagatik biderkatuko da.
Proiektu bakoitzaren dirulaguntzaren zenbatekoa = Puntu bakoitzak eurotan duen balioa X lortutako puntuazioa.
5.7.– Gehienez 10.000 euro emango zaizkio proiektu bakoitzari.
5.8.– Proiektuari dagokion dirulaguntza kalkulatuta, eskatzailea lantaldea denean, eskaera egiterakoan zehaztutako ehunekoen arabera finkatuko da pertsona bakoitzari dagokion dirulaguntza.
6.– Ikasmateriala aurkezteko prozedura eta dirulaguntzaren ordainketa.
6.1.– Ebazpena jakinarazi eta dirulaguntza onartu egin dela egiaztatu ostean, dirulaguntzaren lehen zatiaren ordainketa egingo da. Dirulaguntzaren % 20 ordainduko da.
Gainerako % 80a, berriz, ikasmateriala argitaratu eta 6.3 puntuan ezarritako baldintza guztiak bete direla egiaztatu ondoren ordainduko da.
6.2.– Esleitutako dirulaguntzaren bigarren zatia jaso ahal izateko, onuradunek proiektua amaitu eta 2025eko ekainaren 3ra arteko epea izango dute ikasmateriala Hezkuntza Sailaren onespena eskatzeko.
Onespenaren inguruko prozedura atal orokorreko 9. artikuluan dago zehaztuta.
6.3.– Onespena lortu ondoren, onuradunek ikasmateriala merkaturatu beharko dute eta 2025eko irailaren 16ra arteko epea izango dute Hezkuntza Sailean aurkezteko, dokumentu hauekin batera:
1.– Ikasmaterialari buruzko azalpenak eta argibideak emateko memoria (ez dago eredurik).
2.– Gastuen egiaztagiria izeneko dokumentua (III.d eranskina), behar den bezala beteta.
Lagundu daitezkeen gastuei dagokienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluan ezarritakoa hartuko da kontuan.
3.– Ikasmateriala Euskarazko Ikasmaterialen Katalogoan (EIMA katalogoa) katalogatzeko eskaera-fitxa (III.c eranskina), behar bezala beteta.
Inprimaki hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan izango da eskuragai: https://www.euskadi.eus/zerbitzu_elkartzea/2024/eima/web01-tramite/eu/
Hiru dokumentu horiek Euskadiko Autonomia-Erkidegoaren Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dira: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta
2. eta 3. dokumentuak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan aurkitu daitezke:
https://www.euskadi.eus/zerbitzu_elkartzea/2024/eima/web01-tramite/eu/
4.– Sortutako ikasmaterialaren bi ale. Ale horiek Hezkuntza Saileko Euskara Zerbitzuaren EIMA Programari helaraziko zaizkio; horretarako, Hezkuntza Sailaren Vitoria-Gasteizko egoitza nagusian aurkeztu daitezke, edota tokian tokiko ordezkaritzetan. Era berean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan zehazten duen edozein bulegotan ere aurkeztu ahal izango dira.
5.– Ikasmaterialak honako hauek jaso beharko ditu ikusgai:
– «Ikasmaterial honek Hezkuntza Sailaren onespena du», Onespen-datarekin batera.
– «Ikasmaterial honek Hezkuntza Sailaren dirulaguntza jaso du».
6.4.– Ikasmateriala bera eta dagozkion agiriak jaso eta agindu honetan finkaturiko baldintzak bete direla baieztatuko da ondoren. Diruz lagundutako proiektuak eta aurkeztutako ikasmaterialak bat etorri beharko dute, ezaugarriei, edukiei eta egileei dagokienez.
6.5.– Aurreko puntuko baldintzak bete direla egiaztatu ostean ordainduko da esleitutako dirulaguntzaren bigarren zatia, hots, % 80a.
6.6.– Aginduan xedatutako baldintzak ez betetzeak ekarriko du kobratzeke dagoen kopurua jasotzeko eskubidearen galera eta aurretik jasotako diru kopurua itzuli beharra, bat etorriz Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearekin eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua aplikatzearen ondoriozko legezko atzerapen-interesak itzuli beharra ere ekarriko du.
6.7.– Laguntza-jasotzaileak 6.2 eta 6.3 puntuetan zehaztutako epeen luzapena eskatu behar badu, idatziz azaldu beharko ditu luzapen horren arrazoiak eta aurreikusitako epeak zehaztu. Era berean jokatuko du, diruz lagundutako proiektuan aldaketaren bat egitea ezinbestekotzat jotzen badu.
Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zuzendaritzak, hartarako duen jarraipen-batzordearen bidez, epeak luzatzeko ala aldaketak onartzeko arrazoizko motiborik dagoen ala ez aztertuko du, eta dagokion erantzuna emango du. Hilabete pasatu ondoren, Hezkuntza Sailburuordetzaren erantzunik ez balego, luzapen-eskaerak baimena duela ulertuko da. Luzapen-eskaera onartuz gero, epe berri bat jarriko da. Epe hori urte horretako Aurrekontu-ekitaldiaren itxierak ezarritako epearen menpe izango da. Luzapen-eskaera behin, soilik, bideratuko da.
6.8.– Ikasmaterialaren egileak irakasleak direnean, sorkuntzan parte hartu dutela egiaztatuko die Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zuzendaritzak, baldin eta interesdunek idatziz hala eskatzen badute eta sortutako ikasmaterialak onespena jasoa badu.
Sortutako ikasmaterial bakoitzeko, unean uneko ordu-baliozkotzea emango zaio lantaldean aritutako irakasle bakoitzari; betiere ordu horiek merezimendu gisa aitortuko dira.
7.– Proiektuen balorazioa.
7.1.– Proiektuak baloratzeko, Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren zuzendariak izendatutako adituek, proiektu bakoitzeko, berariazko balorazio-fitxa beteko dute.
7.2.– Balorazio-fitxan proiektuak baloratzeko erabiliko diren irizpideak jasota daude, lau ataletan banatuta:
1.– Proiektua kokatuz (gehienez 25 puntu):
– Proposamenaren plangintza: Proiektuaren deskripzioa, atalak, garapen-faseak, denboralizazioa, egitura, lan banaketa eta deialdiaren baldintzak nola beteko diren neurtuko da. (0-10 puntu).
– IDUren printzipioen aplikazioa baloratuko da. (0-5 puntu).
– Zenbateraino den sortze-lana: proiektu guztiz berria den ala dagoeneko martxan dagoen beste proiektu baten jarraipena den baloratuko da. (0-5 puntu).
– Proiektuaren berrikuntza-maila, gaurkotasuna, ikuspuntu berritzailea eta interes-maila baloratuko da. (0-5 puntu).
2.– Curriculumarekin duen lotura (gehienez 40 puntu):
– Curriculumak zehazten dituen jakintza gai/arlo eremu berriak garatzen laguntzeko proiektua den ala ez, eta zein neurritan garatzen den baloratuko da. (0-10 puntu).
– Funtsezko konpetentziekiko lotura: proiektuaren helburu didaktikoek zer nolako lotura duten ikasleek garatu behar dituzten funtsezko konpetentziekin. (0-5 puntu).
– Adierazitako konpetentziak (funtsezkoak eta espezifikoak), ebaluazio irizpideak eta oinarrizko jakintzak eta ikasleen irteera profila zein neurritan hartu diren kontuan baloratuko da. (0-5 puntu).
– Oinarrizko jakintzak: proiektuan agertzen diren edukiek curriculum berriak aipatzen dituen oinarrizko jakintzekin zer nolako lotura duten. (0-10 puntu).
– Curriculumaren euskal dimentsioa: proiektuak euskal kulturaren eta hizkuntzaren dimentsio espezifikoa zein neurritan txertatzen duen. (0-10 puntu).
3.– Edukiaren egokitasuna (gehienez 50 puntu). Atal honetako gutxieneko puntuazioa 25ekoa izango da. Gutxieneko maila hori lortu ezean, proiektua deialditik kanpo geldituko da.
3.1.– Proiektuaren bidez lortu nahi diren helburuei dagokienez. (0-10 puntu).
– Egokitasun-maila: proiektuan adierazitako helburuak proposatutako adin taldearentzat egokiak diren ala ez (0-5 puntu).
– Formulazioa eta argitasuna: helburuen adierazpenaren argitasuna eta zehaztasuna (0-5 puntu).
3.2.– Proiektuan jorratzen diren edukien inguruan: (0-15 puntu).
– Gaiari buruzko informazioa: gaiari buruz jasotako informazioaren egokitasuna eta zuzentasuna neurtuko dira (0-5 puntu).
– Ikaslearen inguruarekiko hurbiltasuna: adierazitako edukiak ikaslearen ingurutik hurbil dauden eta, ikasleen adina eta ikasmaila kontuan hartuta, esanguratsuak diren neurtuko da. (0-5 puntu).
– Hizkuntza kalitatea eta egokitasuna: ikasleen adina eta ikasmaila kontuan hartuta, erabili den hizkuntza zuzena eta egokia den neurtuko da (0-5 puntu).
3.3.– Planteamendu didaktikoari dagokionez: (0-20 puntu).
– Konpetentzien garapena: funtsezko konpetentziak zein konpetentzia espezifikoak garatzen laguntzeko planteamendu didaktikoaren egokitasuna balioetsiko da (ikas-egoerak, atazak, askotariko jarduerak: bilaketa- eta kudeaketa- jarduerak, aplikazio-jarduerak, egituratze-jarduerak...) (0-5 puntu).
– Planteamendu interesgarria eta motibagarria: proiektuaren planteamenduak ikasleen artean sor dezakeen interesa eta motibazio-maila (0-5 puntu).
– Estrategia metodologikoak: ea ikasleen autonomia, ikasleen sormena, ikerketa, lan kooperatiboak, prozesuaren lanketa eta ikasten ikasteko estrategien aplikazioa bultzatzen duen. (0-5 puntu).
– Ebaluazioa: ebaluazio-irizpideak eta ikasleak ebaluatzeko moduak (autoebaluazioa, koebaluazioa, askotariko estrategiak...) (0-5 puntu).
3.4.– Gida didaktikoa: Gida didaktikoaren garapen-maila eta egokitasuna. Zuzen erabiltzeko aholkuak, eginiko proposamenak egokiak eta aberatsak diren eta zenbatean. Ebaluaziorako planteamendua ere kontuan hartuko da (0-5 puntu).
4.– Lagina (gehienez 15 puntu): Edukien egitura landuta dago eta argi azaltzen du / Edukiaren egokitasuna atalean adierazitakoa garatzen du.
7.3.– Balioespenean, 130 puntu lortu daitezke gehienez. Prozeduran aurrera egin ahal izateko proiektuek, gutxienez, 78 puntu lortu beharko dituzte; hau da, lortu daitezkeen puntuen % 60.
RSS