Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

138. zk., 2024ko uztailaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

OSASUN SAILA
3432

HUTS-ZUZENKETA, honako dekretu honena: 37/2023 Dekretua, martxoaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko 7-15 urteko biztanleen aho-hortzen osasunaren arloko prestazio sanitarioari buruzkoa.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.

Era horretako hutsak aurkitu dira 37/2023 Dekretuan, martxoaren 21ekoan, Euskal Autonomia Erkidegoko 7-15 urteko biztanleen aho-hortzen osasunaren arloko prestazio sanitarioari buruzkoan (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 2023ko maiatzaren 5ean –84. zk.–). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

Gaztelaniazko argitalpenean, 8.1 artikuluan, 2023/2085 (5/23) orrialdean,

hau dio:

«(...) Dicho listado estará disponible en la sede electrónica de la Administración Pública de la CAPV https://www.euskadi.eus/padi y de Osakidetza-Servicio vasco de salud https:// www.osakidetza.euskadi.eus/padi y en las Delegaciones Territoriales del Salud.»

baina honela esan behar du:

«(...) Dicho listado estará disponible en la sede electrónica de la Administración Pública de la CAPV https://www.euskadi.eus/padi y de Osakidetza-Servicio vasco de salud https:// www.osakidetza.euskadi.eus/padi y en las Delegaciones Territoriales de Salud.»

Gaztelaniazko argitalpenean, 8.3 artikuluaren f) paragrafoan, 2023/2085 (6/23) orrialdean,

hau dio:

«f). Cambio de año natural.»

baina honela esan behar du:

«f) Cambio de año natural.»

10. artikuluan, 2023/2085 (22/6) orrialdean,

hau dio:

«10. artikulua.– Zerbitzua eskaintzeko moduak.

PADIren prestazio sanitarioak bitarteko publikoen bitartez emango dira, Osakidetza-Osasun Zerbitzuaren bidez, horretarako baimena duten zentroetan, edo bitarteko pribatuen bidez, osasunaren arloan eskumena duen sailean plangintza, antolamendu eta ebaluazio sanitarioko eskumena duen zuzendaritzak aldez aurretik gaitutako pertsona fisiko eta juridikoen bidez.»

baina honela esan behar du:

«10. artikulua.– Zerbitzua eskaintzeko moduak.

PADIren prestazio sanitarioak bitarteko publikoen bitartez emango dira, Osakidetza-Osasun Zerbitzuaren bidez, horretarako baimena duten zentroetan, edo bitarteko pribatuen bidez, osasunaren arloan eskumena duen sailean aseguramendu, eta kontratazio sanitarioko eskumena duen zuzendaritzak aldez aurretik gaitutako pertsona fisiko eta juridikoen bidez.»


Azterketa dokumentala