Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2024ko ekainaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EUSKO LEGEBILTZARRA
2925

ERABAKIA, 2024ko ekainaren 4koa, Eusko Legebiltzarreko Mahaiarena, zeinaren bidez onesten baita Eusko Legebiltzarreko Goi Mailako Teknikarien Kidegoko karrerako funtzionario gisa sartzeko ohiko hautaketa-prozesurako deialdia, hizkuntza-normalizazioko teknikari-plaza bat txanda irekian betetzeko, sarbide orokorraren bidez.

Eusko Legebiltzarreko Mahaiak 2024ko ekainaren 4an hartutako erabakia betez, honako hau agintzen dut:

Lehenengoa.– Deialdia egitea Eusko Legebiltzarreko Goi Mailako Teknikarien Kidegoan karrerako funtzionario gisa sartzeko ohiko hautaketa-prozesurako, hizkuntza-normalizazioko teknikari-lanpostu bat txanda irekian betetzeko, sarbide orokorraren bidez, 2024ko enplegu publikoaren eskaintza onetsi zuen Mahaiaren 2024ko maiatzaren 7ko erabakiaren ondorioz (Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofiziala, 190. zk., 2024ko maiatzaren 10ekoa).

Bigarrena.– Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea honako hautaketa-prozesuaren oinarri espezifikoak, Mahaiak 2024ko ekainaren 4an onartutakoak, jasoko dituen eranskina: Eusko Legebiltzarreko Goi Mailako Teknikarien Kidegoko karrerako funtzionario gisa sartzeko ohiko hautaketa-prozesua, hizkuntza-normalizazioko teknikari-plaza bat txanda irekian betetzeko, sarbide orokorraren bidez.

Oinarriak honako helbide elektronikoan daude eskuragarri: https://www.legebiltzarra.eus/oposic/e_oposic_1.html

Hirugarrena.– Eusko Legebiltzarrean karrerako funtzionario gisa sartzeko hautaketa-prozesuetarako Mahaiak 2022ko ekainaren 28an onartu zituen oinarri orokorrekin bat etorriz, eskabideak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izango da, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Laugarrena.– Eusko Legebiltzarreko Mahaiaren 2024ko ekainaren 4ko erabakiaren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da organo horretan bertan, hilabeteko epean, erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, edo zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 4a.

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria,

BAKARTXO TEJERIA OTERMIN.

ERANSKINA
EUSKO LEGEBILTZARREKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIEN KIDEGOAN KARRERAKO FUNTZIONARIO GISA SARTZEKO HAUTAKETA-PROZESUAREN OINARRI ESPEZIFIKOAK, HIZKUNTZA-NORMALIZAZIOKO TEKNIKARI-PLAZA BAT BETETZEKO

1.– Deialdiaren xedea.

1.1.– Deialdi honen xedea da hurrengo puntuan zehazten diren Eusko Legebiltzarreko Goi Mailako Teknikarien Kidegoko plazak oposizio-lehiaketa sistemaren bidez betetzeko arauak finkatzea, hizkuntza-normalizazioko teknikari-plaza bat txanda irekian betetzeko, sarbide orokorraren bidez, hain zuzen ere.

1.2.– Deialdiko plazak.

Hizkuntza-normalizazioko teknikari-plaza bat, sarbide orokorraren bidez.

Atxikipena: Antolaketa eta Giza Baliabideen Zuzendaritza.

1.3.– Legebiltzarreko Administrazioko kidegoa: Goi Mailako Teknikariak.

1.4.– Betetzeko sistema: oposizio-lehiaketa.

1.5.– Eskatzen den titulazioa: unibertsitate-gradua edo titulazio baliokidea, Europako Goi Mailako Hezkuntza Esparruaren arabera.

1.6.– Euskararen hizkuntza-eskakizuna: 4.a, nahitaezkoa.

1.7.– Lanpostuaren eginkizun nagusiak: II. eranskinean ezarritakoak.

2.– Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izango da, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

3.– Hautaketa-prozesuaren oinarriak.

Deialdian jarraitu beharrekoak izango dira, batetik, Eusko Legebiltzarrean karrerako funtzionario izateko hautaketa-prozesuen oinarri orokorrak, Mahaiak 2022ko ekainaren 27an onetsiak eta 2022ko uztailaren 1eko Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofizialean (98. zenbakia) argitaratuak, eta, bestetik, oinarri espezifiko hauek.

4.– Parte hartzeko baldintzak, hautaketa-prozesuaren garapena eta plazaren esleipena.

4.1.– Plazarako lehiakideek oinarri orokorretako 5.1 oinarrian orokorki ezartzen diren baldintzak bete behar dituzte.

4.2.– Eskabidea, oinarri orokorretako 8. apartatuan xedatutakoaren arabera bete beharko da, Eusko Legebiltzarraren helbide elektronikoaren bidez (www.legebiltzarra.eus edo Administrazio Publikoaren Euskal Institutuaren helbide elektronikoaren bidez (www.ivap.euskadi.eus).

Internet bidezko eskaera KZgune publikoen bidez ere egin ahal izango da. KZguneen zerrenda eta kokapena helbide elektroniko honetan eskura daiteke: www.kzgunea.net

Halaber, eskaera bete ahal izango da Eusko Legebiltzarreko Antolaketa eta Giza Baliabideen Zuzendaritzaren bulegoetan, Becerro de Bengoa z.g. kalean, Vitoria-Gasteizen (eraikin administratiboan), astelehenetik ostiralera, 09:00etatik eta 13:00etara bitartean.

4.3.– Goi Mailako Teknikarien Kidegorako azterketa-eskubideen zenbatekoa 20 euro da.

Ordainketa oinarri orokorretako 8.5 apartatuan aurreikusitako moduan eta honako entitate hauetan egin ahal izango da: Kutxabank eta Laboral Kutxa (banka elektronikoan edo sukurtsalean).

4.4.– Hautaketa-prozesua eta plazaren esleipena arestian aipatutako oinarri orokorretako aginduen arabera egingo dira, eta, orobat, oposizio-aldiko ariketei eta lehiaketa-aldiko ebaluazioari buruz oinarri espezifiko hauetan aurreikusitako arauen arabera.

4.5.– Oposizioa gainditu baina plazarik lortu ez dutenak lan-poltsa batean sartuko dira, aldi baterako lanpostuak betetze aldera.

Antolaketa eta Giza Baliabideen Zuzendaritzak lan-poltsa gehigarriak sortu ahal izango ditu hautaketa-prozesua gainditu ez baina prozesuko probaren bat gainditu dutenekin, hasierako lan-poltsarekin aldi baterako beharren bat betetzea lortzen ez bada.

5.– Epaimahaia.

Eusko Legebiltzarreko Mahaiak izendatuko ditu kalifikazio-epaimahaiko kideak, oinarri orokorretako 10. apartatuan xedatutakoaren arabera.

Nolanahi ere, hauek izango dira epaimahaiko kideak:

– Epaimahaiburua, Mahaiak bere kideen artean aukeratua.

– Legelari nagusia edo hark eskuordetzen duen pertsona.

– Eusko Legebiltzarretik kanpoko pertsona bat, gaian aditua.

– Deitutako plazaren kidego berekoa edo goragokoa den pertsona bat, Antolaketa eta Giza Baliabideen Zuzendaritzak izendatua.

– Deitutako plazaren kidego bereko pertsona bat, langileen ordezkaritza-organoak kidego horretako kideen artean izendatua.

– IVAPek izendatutako pertsona bat.

– Legebiltzarreko legelari bat, idazkari-lanak egingo dituena, Antolaketa eta Giza Baliabideen Zuzendaritzak izendatua.

6.– Oposizio-aldiko ariketei dagozkien arauak.

Oposizio-aldia osatzen duten ariketak ezin izango dira hasi harik eta gutxienez hiru hilabete igaro arte Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian deialdia argitaratzen denetik. Lehenengo ariketaren eguna, ordua eta tokia Interneten argitaratuko dira, bai Eusko Legebiltzarraren www.legebiltzarra.eus helbide elektronikoan, bai Administrazio Publikoaren Euskal Institutuaren www.ivap.euskadi.eus helbide elektronikoan, gutxienez bost egun lehenago, betiere. Argitaratu ordez, lehiakideei zuzenean eta modu frogagarrian jakinarazi ahal izango zaizkie datuok, aurreko epe berean. Gainerako ariketak egiteko ondoz ondoko iragarkiak editzera emango dira lehen aipatutako Interneteko helbideetan, gutxienez 48 ordu lehenago, betiere.

Oposizio-aldia: 85 puntu.

Aldi honi dagozkion ariketak egingo dira. Ariketa horiek guztiak nahitaezkoak eta kanporatzaileak izango dira. Oposizio-aldiak arlo teorikoa eta arlo praktikoa izango ditu.

Kalifikazio-epaimahaiak erabaki ahal izango du ariketak oinarri hauetan ezarritakoaz bestelako ordenan egitea; era berean, hainbat ariketa deitu ahal izango ditu egun berean, edo ariketa baten zatiak egun desberdinetan, betiere deialdia gutxienez bost egun natural lehenago eginez.

Aurreko proba kanporatzailea gainditu dutenen probak baino ez dira ebaluatuko.

Izangaiei ariketa bakoitzerako deialdi bakarra egingo zaie.

Kalifikazio-epaimahaiak ariketak egiteko denbora eta baliabideak egokituko ditu egokitzapena behar duten eta eskaeran hala adierazi duten izangaientzat, beste izangaiekiko aukera-berdintasunean egon daitezen, betiere, hori eginda, probaren edukia hutsaltzen ez bada eta eskatutako gaitasun-maila murrizten edo kaltetzen ez bada.

Oposizio-aldiko ariketa bakoitza bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emango ditu ariketa horren behin-behineko emaitzak ahalik eta lasterren, eta epe bat ezarriko du gutxienez ere zazpi egun baliodunekoa, epaimahaiaren ebazpena argitaratzen den egunetik aurrera, egin beharreko erreklamazioak egiteko.

Lehenengo ariketa. Teorikoa.

Lehen ariketa teorikoa izango da, 35 puntukoa, eta hiru zati izango ditu:

Lehenengo zatia A gai-zerrendari buruzkoa izango da (zati orokorra, I. eranskina) eta 5 puntuko balorazioa izango du. Bertan, 50 galderako galdera-sorta bati erantzun beharko zaio (gehi erreserbako 10 galderari), eta lau aukeraren artean hautatu beharko da erantzuna.

Epaimahaiak galdera-sortako galderaren bat edo galdera batzuk baliogabetzen baditu, dagokion erreserbako galdera hartuko da kontuan puntuazioa ezartzeko, hurrenez hurren, baliogabetutako galderen zenbateko berean.

Ariketa hau zuzentzean, erantzun zuzenen kopuruari erantzun okerren kopuruaren herena kenduko zaio (E=Z-O/3). Erantzun gabeko galderak eta erantzun bikoitzak ez dira zigortuko.

Izangaiek lortutako puntuazioa erantzun zuzenen kopurua izango da, behin erantzun okerren kenketa eginda, goian azaldutako proportzioan.

Lehenengo zati hau egiteko ordubete izango da.

Epaimahaiak, dagokion erabakia hartuta, zuzentzat jotako erantzunak argitaratuko ditu Eusko Legebiltzarraren webgunean, www.legebiltzarra.eus eta Administrazio Publikoaren Euskal Institutuarenean, www.ivap.euskadi.eus,

Epaimahaiak, eska daitekeen gutxieneko maila eta aurkeztu direnen ezagupen-maila kontuan hartuta eta izangai bakoitza zein den jakin gabe, ariketaren zati hau gainditzeko gutxieneko puntuazioa zein izango den erabakiko du, eta erabaki hori argitara emango du.

Bigarren zatia test motako galdetegi bati erantzutean datza, eta hiru eduki hauei buruzkoa izango da (lehenengo biak Legebiltzarreko Mahaiak onartu zituen 2024ko otsailaren 20an, eta hirugarrena, berriz, Eusko Jaurlaritzak 2024ko otsailaren 24an):

– Eusko Legebiltzarreko Administrazioan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana (2023-2027).

– Hizkuntza Ofizialak Erabiltzeko Irizpideak.

– 19/2024 Dekretua, otsailaren 22koa, Euskal Sektore Publikoan euskararen erabilera normalizatzekoa.

Zati honetan 10 puntu jaso ahal izango dira, eta gutxienez 5 puntu lortu beharko dira ariketaren zati hau gainditzeko.

Hirugarren zatia B gai-zerrendari buruzkoa izango da (zati espezifikoa, I. eranskina), eta B gai-zerrendako edukiei buruz zozketan ateratako lau gairen artetik azterketariak aukeratu beharreko bi gai idatziz azaltzean datza.

Batez ere, azaldutako ezagupenak baloratuko dira, bai eta ezagupen horien antolamendu eta formulazio egokia ere.

Zati hori egiteko, hiru ordu izango dituzte azterketariek.

Zati honetan 20 puntu jaso ahal izango dira, eta gutxienez 10 puntu lortu beharko dira ariketaren zati hori gainditzeko.

Bigarren ariketa. Praktikoa.

Idatziz ebatzi beharreko bi kasu praktiko jarriko dira, B gai-zerrendako gaiekin lotutakoak (zati espezifikoa, I. eranskina).

Bata lotuta egongo da, berariaz, Eusko Legebiltzarreko Administrazioan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planaren gaiekin, Eusko Legebiltzarreko hizkuntza-irizpideekin eta Euskal Sektore Publikoan euskararen erabilera normalizatzeko otsailaren 22ko 19/2024 Dekretuarekin.

Beste bat hizkuntza-normalizazioaren alderdi orokorrago batekin egongo da lotuta, B gai-zerrendako gainerako gaiekin alderatuta.

Ariketa horrek hiru ordu iraungo du gehienez. Beharrezkoa izanez gero, proba egiteko behar diren tresnak eta dokumentazio osagarria emango zaizkie izangaiei.

Ariketa horretan baloratuko dira izangaiek postuan aritzeko dituzten ezagupenak, trebetasunak eta gaitasun profesionala.

Bigarren ariketak bi fase izango ditu:

– Lehenengoan, idatziz garatuko dira bi kasuak.

– Bigarren fasean, lehenengo fasean azaldutakoa defendatuko da epaimahaiaren aurrean. Epaimahaiko kideek galdetu edo argibideak eskatu ahal izango dituzte idatzitakoaren eta defentsa horretan azaldutakoaren inguruan. Ordu-erdi inguru iraungo du azalpenak.

Bigarren ariketa honek 50 puntuko balioa izango du gehienez ere. Gutxienez 25 puntu lortzen ez dituztenak kanporatuta geratuko dira.

7.– Betekizunak eta merezimenduak egiaztatzea.

7.1.– Eusko Legebiltzarrak, bere kabuz edo IVAPen bidez, alegatutako betekizunak eta merezimenduak egiaztatuko ditu, kasuaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorraren eta haren organismo autonomoen erregistroei, administrazio publikoen datuen bitartekaritzarako plataformari edo ziurtagiria ematen duen erakundeari kontsulta eginez.

Kontsulta horiek kasu guztietan egingo dira, salbu eta oposizioan lehiatzen den pertsona modu arrazoituan aurka agertzen bada eta epaimahaiak aurkakotasun hori aintzat hartu badu.

Modu arrazoituan aurka agertuz gero, aurkakotasun horrekin batera, nahitaez aurkeztu beharko dira kontsultaren xede diren dokumentuak.

7.2.– Hautatutako pertsonek, izendapena jaso aurretik, egiaztapena gauzatzerik ezin izan den merezimendu eta betekizunei buruzko dokumentazioa aurkeztu beharko dute.

Hala ere, Eusko Legebiltzarrak prozeduraren aurreko edozein unetan eska dezake dokumentazio hori aurkezteko.

7.3.– Euskararen hizkuntza-eskakizuna egiaztatzea.

Euskararen 4. hizkuntza-eskakizuna oinarri orokorretako 10. apartatuan ezarritakoaren arabera egiaztatuko da.

Hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko azken eguna merezimenduak aurkezteko epea hasi aurreko eguna izango da.

Euskara-proba egin behar izanez gero, proba hori 4. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko baino ez da erabiliko.

Nolanahi ere, euskararen ezagutza merezimenduak aurkezteko epea hasi baino lehenago egiaztatu beharko da, epe hori hasten den lehen eguna baino lehenago. Eta, betiere, merezimenduak aurkezteko epe horren barruan justifikatu beharko da agiri bidez.

8.– Lehiaketa-aldiko ebaluazioari buruzko arauak.

Lehiaketa-aldia: 15 puntu.

Oposizio-aldiko azken ariketa burutu ondoren egingo da, hura gainditu duten pertsonek merezimenduak justifikatzeko agiriak emateko dagokion 7 egun balioduneko epea ireki ostean. Merezimenduak alegatu eta egiaztatuko dira oinarri orokorretako 15. apartatuan xedatutakoaren arabera. Alegatutako merezimenduak eduki beharko dira eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako, informatika eta ofimatikaren arloko ezagupenak izan ezik, horiek merezimenduak aurkezteko epea hasi aurreko egunerako eduki beharko baitira.

Hauek izango dira epaimahaiak baloratu beharreko merezimenduak:

1.– Lortu nahi den postuaren eginkizunak egin diren lanpostuetan benetan aritzeagatik lortutako esperientzia.

Esperientziatzat hartzen dira Administrazio publikoaren barruan erakunde parlamentarioetan A1 (lehengo A) eta A2 (lehengo B) taldeetako kidegoetako lanpostuetan emandako zerbitzuak.

Esperientzia horri, gehienez, 9 puntu emango zaizkio, honako baremo honen arabera:

Hilabete bakoitzeko puntuazioa:

A1 taldea: 0,05.

A2 taldea: 0,017.

Zenbaketa egiteko, lan egindako aldien batura egingo da, eta, behin batura hori eginda, ez da aintzat hartuko hilabetetik beherako zatia.

Erabat ezinbestekoa izango da aurkeztea erakundearen ziurtagiri bat, non azalduko den postuaren izena eta egindako lan zehatzak, eta, orobat, lanon iraupena. Era horretan, epaimahaiak egiaztatu ahal izango du baloratu beharreko funtzioetan benetan aritu izana.

Zerbitzuak Eusko Legebiltzarrean eman dituzten lehiakideek ez dute ziurtagiri hori aurkeztu beharko.

2.– Lanpostuaren eginkizunekin eta oposizioko gai-zerrenda espezifikoarekin lotuta dauden eta Unibertsitate, Zentro eta Tituluen Erregistroan (RUCT) inskribatuta dauden titulu akademikoak eta oposizioko gai-zerrenda espezifikoarekin lotutako graduondoko prestakuntza, gehienez ere 3 puntu, baremo honen arabera:

Doktoregoa: 3 puntu.

Unibertsitate-gradua edo baliokidea: 1,5 puntu.

Unibertsitate-masterra (ofiziala): 1,5 puntu.

Ikertze-askitasuneko edo ikasketa aurreratuen diploma: 1,5 puntu.

Berezko masterra: 0,75 puntu.

Doktoretza-ikastaroak ez dira baloratuko baldin eta erabili badira doktore-titulua edo ikertze-askitasunekoa lortzeko edo ikasketa aurreratuen diploma lortzeko.

3.– Informatikako ezagupenak.

Informatikako ezagupenen balorazioa gehienez ere puntu 1ekoa izango da, honako baremo honen arabera:

– Microsoft Word 2010 maila aurreratua: 0,2 puntu.

– Microsoft Word 2010 oinarrizko maila: 0,1 puntu.

– Microsoft Excel 2010 maila aurreratua: 0,2 puntu.

– Microsoft Excel 2010 oinarrizko maila: 0,1 puntu.

– Microsoft Access 2010 maila aurreratua: 0,2 puntu.

– Microsoft Access 2010 oinarrizko maila: 0,1 puntu.

– Internet aurreratua: 0,2 puntu.

– Microsoft Outlook 2010: 0,2 puntu.

– Microsoft PowerPoint 2010: 0,1 puntu.

Oinarrizko mailako balorazioak ezingo dira metatu maila aurreratua baloratzen denean.

Moduluak gainditu izana IT Txartelaren ziurtagiri-sistemaren bidez egiaztatuko da.

Lehiakideek ez dute frogagiririk aurkeztu beharko; izan ere, Eusko Legebiltzarrak zuzenean egiaztatuko du, Tecnalia Research & Innovation Fundazioaren bitartez, txartelak dituztela eta zein egunetan lortu dituzten.

Ziurtagiri horiek lor daitezke Tecnalia Research & Innovationek egiaztatu eta ebaluatutako zentroetan horretarako egindako proba bat gaindituta.

4.– Hizkuntzak.

Gehienez 2 punturaino, honako baremo honen arabera:

Ingelesa, frantsesa eta alemana jakiteagatik, honako puntu hauek:

C1 edo baliokidea: 1 puntu.

C1 edo baliokidea: 0,75 puntu.

B2 edo baliokidea: 0,50 puntu.

Horretarako, aintzat hartuko dira bakarrik titulu eta ziurtagiri hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuen hautatze- eta hornitze-prozesuetarako hizkuntza-titulu eta -ziurtagirien baliokidetasuna ezartzeko ekainaren 30eko 117/2015 Dekretuaren Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren mailen baliokide diren titulu eta ziurtagiriak eranskinean agertzen diren titulu eta ziurtagiriak.

Hizkuntza beraren maila bat baino gehiagoren ziurtagiria izanez gero, maila altuenekoa bakarrik baloratuko da.

9.– Azken kalifikazioa eta berdinketa hausteko irizpideak.

9.1.– Azken kalifikazioa.

9.1.1.– Oinarri orokorretan xedatutakoaren arabera, lehiakide bakoitzaren azken kalifikazioa oposizio-aldian eta merezimenduen balorazioan lortutako puntuazioen batura izango da.

9.1.2.– Emaitza eta kalifikazio guztiak argitaratuko dira Eusko Legebiltzarraren (www.legebiltzarra.eus eta Administrazio Publikoaren Euskal Institutuaren (www.ivap.euskadi.eus) helbide elektronikoetan. Webgune horien bitartez kontsultak egiteko, NANaren zenbakia eta eskabidearen erreferentzia-zenbakia sartu beharko dira.

9.2.– Berdinketa hausteko irizpideak.

9.2.1.– Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen Aurkako Indarkeria Matxistarik Gabe Bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 21.1 artikuluaren arabera, lehiakideek gaitasun bera dutela joko da berdinketa gertatzen bada hautaketa-prozesuaren azken puntuazioan, hau da, behin proba guztiak egin eta baloratu eta dagozkion merezimenduak batu ondoren.

9.2.2.– Berdinketa gertatuz gero, lehentasun-ordena ezarriko da honako irizpideei jarraikiz, bata bestearen ondotik:

1.– Nork lortu duen puntuaziorik handiena oposizio-aldian.

2.– Nork lortu duen puntuaziorik handiena oposizio-aldiko bigarren ariketan.

3.– Nork lortu duen puntuaziorik handiena oposizio-aldiko lehenengo ariketaren bigarren zatian.

4.– Nork lortu duen puntuaziorik handiena oposizio-aldiko lehenengo ariketan.

5.– Nork lortu duen puntuaziorik handiena esperientziagatik.

I. ERANSKINA
HIZKUNTZA-NORMALIZAZIOKO TEKNIKARI-PLAZARAKO GAI-ZERRENDA
A gai-zerrenda (zati orokorra)

1.– Espainiako 1978ko Konstituzioa. Egitura sistematikoa. Oinarrizko printzipioak. Oinarrizko eskubide eta betebeharrak. Estatuaren botereak. Botere legegilea, botere betearazlea eta botere judiziala. Botereen arteko harremanak.

2.– Euskal Herriko Autonomia Estatutua. Printzipio orokorrak. Estatuaren eta EAEren arteko eskumen-banaketaren alderdi orokorrak. EAEko erakunde erkideen eta lurralde historikoetako foru-erakundeen arteko eskumen-banaketaren alderdi orokorrak. Autonomia Estatutuaren erreforma.

3.– Lurralde historikoak. Kontzeptua. Organoak. Eskumenak.

4.– Lehendakaria. Hautatzea eta izendatzea. Eskumenak eta ahalmenak. Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernua. Osaera. Eskumenak (7/1981 Legea, ekainaren 30ekoa, Jaurlaritzari buruzkoa).

5.– Eusko Legebiltzarra. Osaera. Legebiltzarkidearen estatutua: sarbidea; eskubideak eta abantailak; betebeharrak; legebiltzarkide-izaera kentzea eta galtzea. Eusko Legebiltzarraren egoitza.

6.– Eusko Legebiltzarraren Erregelamendua. Egitura sistematikoa. Eusko Legebiltzarraren eraketa. Legebiltzarburua eta Mahaia hautatzea. Legebiltzarreko lanak argitaratzea eta haien publikotasuna.

7.– Osoko Bilkura. Legebiltzarreko batzordeak: osaera, motak eta eginkizunak. Bilkurak eta gai-zerrenda. Eztabaidak. Bozketak eta quoruma.

8.– Eusko Legebiltzarreko legegintza-prozeduraren ideia orokorra. Legegintza-ekimena. Lege-proiektuak eta lege-proposamenak. Zuzenketak. Legegintzako prozedura bereziak.

9.– Jaurlaritza sustatzeko eta kontrolatzeko eginkizuna Eusko Legebiltzarrean. Galderak, interpelazioak, mozioak eta legez besteko proposamenak. Lehendakariaren inbestidura. Zentsura-mozioa eta konfiantza-arazoa. Ikerketa-batzordeak.

10.– Eusko Legebiltzarreko organoak. Lehendakaria. Mahaia. Bozeramaileen Batzarra. Talde parlamentarioak. Legelari nagusia. Eusko Legebiltzarraren harremanak beste organo batzuekin.

11.– Arartekoa (3/1985 Legea, otsailaren 27koa). Legearen egitura sistematikoa. Arartekoa: eginkizunak, hautaketa eta kargu-uztea. Jarduera-eremua. Legebiltzarrarekiko harremanak.

12.– Langileen Estatutua eta Legebiltzarreko Administrazioaren Araubide Juridikoa, 1990eko ekainaren 22koa. Egitura sistematikoa. Funtzionario motak eta kidegoak. Lanpostu-zerrenda eta aurrekontu-plantillak. Langileen hautaketa eta lanpostuak betetzea.

13.– Euskal funtzio publikoaren araubide juridikoa. 11/2022 Legea, abenduaren 1ekoa, Euskal Enplegu Publikoarena. Egitura sistematikoa. Legearen xedea. Aplikazio-eremua. Euskal enplegatu publikoen eskubideak, eginbeharrak, jokabide-kodea, bateraezintasunak eta erantzukizunak. Diziplina-araubidea.

14.– Emakumeen eta gizonen berdintasuna. 1/2023 Legegintzako Dekretua, martxoaren 16koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen Aurkako Indarkeria Matxistarik Gabe Bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duena. Egitura sistematikoa. Legearen xedea. Aplikazio-eremua. Emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan EAEko botere publikoen jarduera gidatu eta bideratu behar duten printzipio orokorrak. Administrazioaren araudian eta jardueran berdintasuna sustatzeko neurriak. Genero-indarkeriaren aurkako politikak. Abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoa, genero-indarkeriaren aurkako oso-osoko babesa emateko neurriei buruzkoa.

15.– Hizkuntza-normalizazioa Administrazioan. Printzipio orokorrak. Hizkuntza-eskakizuna. Hizkuntza-eskakizunen derrigortasuna. Eusko Legebiltzarreko Administrazioan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana.

16.– 39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, eta 40/2015 Legea, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena. Administrazio-prozedura: interesdunak, jarduteko gaitasuna eta interesdunaren kontzeptua. Administrazio-prozeduraren hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaitzea. Administrazio-jarduera aurkaratzeko baliabideak. Ofizioz berrikustea. Administrazio-errekurtsoak: kontzeptua eta motak.

17.– Administrazio elektronikoa. Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa (40/2015 Legea, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena): printzipio orokorrak, egoitza elektronikoa, Interneteko ataria, administrazio publikoen identifikazio-sistemak, administrazio-jarduera automatizatua, sinadura-sistemak eta sinadura elektronikoa, dokumentuen artxibo elektronikoa. 6/2020 Legea, azaroaren 11koa, konfiantzazko zerbitzu elektronikoen zenbait alderdi arautzen dituena. Eusko Legebiltzarreko Administrazio elektronikoari buruzko araua (2018ko ekainaren 1eko Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofiziala).

18.– Gardentasuna eta gobernu ona (19/2013 Legea, abenduaren 9koa). Printzipio orokorrak, aplikazio-eremua, informazio publikoa eskuratzea. Eusko Legebiltzarreko Lehendakaritzaren ebazpen orokorra, 2016ko otsailaren 9koa, gardentasunaren eta informazio publikoa eskuratzeko bidearen printzipioa Eusko Legebiltzarrean aplikatzeari buruzkoa.

19.– Datu pertsonalen babesa [Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamendua (EB), 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa. 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa]. Aplikazio-eremua. Kontzeptuak eta printzipioak. Datu pertsonalak tratatzeko zilegitasuna eta tratamenduaren arduradunaren betebeharrak. Tratamenduko jardueren erregistroa edo inbentarioa. Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren funtzioak. Eusko Legebiltzarreko datuak babesteko ordezkaria.

20.– Erabateko kalitatea. Kudeaketako printzipioak eta ereduak (Euskaliten kudeaketa aurreratuaren eredua). Bezeroaren gogobetetzea. Zerbitzu-kartak.

21.– Laneko arriskuen prebentzioa (31/1995 Legea, azaroaren 8koa). Xedea, aplikazio-esparrua, eskubideak eta betebeharrak.

22.– Europar Batasunaren erakunde-sistema. Parlamentua, Kontseilua eta Batzordea: organo horien osaera, antolaketa eta funtzionamendua.

B gai-zerrenda (zati espezifikoa)
I.– OINARRIZKO GAIAK.

(Lehen ariketako bigarren zatia eta bigarren ariketako kasu praktiko bat egiteko).

1.– Eusko Legebiltzarreko Administrazioan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plan Estrategikoa 2023-2027.

2.– Eusko Legebiltzarreko Administrazioko Hizkuntza Ofizialak Erabiltzeko Irizpideak (HOEI).

3.– 19/2024 Dekretua, otsailaren 22koa, Euskal Sektore Publikoan euskararen erabilera normalizatzekoa.

II.– HIZKUNTZA-NORMALIZAZIOARI ERAGITEN DION LEGEDIA.

4.– Hizkuntza ofizialen araubidea oinarrizko legedian eta erregelamenduetan:

– Espainiako Konstituzioan.

– Euskal Herriko Autonomia Estatutuan.

– Europako Ekonomia Erkidegoko hizkuntza-araubidea ezartzen duen Erregelamenduan.

– Eusko Legebiltzarreko Erregelamenduan.

5.– 10/1982 Legea, azaroaren 24koa, Euskararen Erabilera Arautzeko Oinarrizkoa.

6.– 11/2022 Legea, abenduaren 1ekoa, Euskal Enplegu Publikoarena. Legearen xedea. Aplikazio-eremua. Hizkuntza-normalizazioa.

7.– 297/2010 Dekretua, azaroaren 9koa, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetzekoa. 187/2017 Dekretua, uztailaren 4koa, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateraturako mailekin parekatzeko dekretua aldatzen duena.

8.– 47/2012 Dekretua, apirilaren 3koa, euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesten duena. Eta 28/2019 Dekretua, otsailaren 26koa, aurrekoaren 3. artikulua aldatzen duena.

9.– 97/2023 Dekretua, ekainaren 27koa, erakunde publiko eta pribatuen jardueran eta kudeaketan euskarak duen garapen-maila ebaluatzeko, egiaztatzeko eta aitortzeko sistema arautzen duena. (Bikain dekretu berria).

10.– 6/2022 Legea, ekainaren 30ekoa, Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurarena. Zioen azalpena eta lehenengo kapitulua.

III.– SOZIOLINGUISTIKA ETA HIZKUNTZA-PLANGINTZA.

11.– Soziolinguistikaren kontzeptuak. Hizkuntza-aldaerak: aldaeraren kontzeptua; aldaerak; hizkuntza-jarrerak; aldaeraren kontzeptuaren kritika.

12.– Arnasguneak. Kontzeptua. Garrantzia. Ezaugarriak. Gaur egungo erronkak. Euskara indarberritzeko paradigmaren aldaketa.

Ikusi bibliografia osagarria (1)

13.– Hiztun-elkartea. Definizioak eta euskarara egokitutako aplikazioa. Hizkuntza-komunitatea. Hizkuntzaren soziologiako kontzeptuak. Rolak eta elkarreragina; egoera soziala; komunitate-motak eta rolak.

Ikusi bibliografia osagarria (2)

14.– Hizkuntzaren soziologiako kontzeptuak. Hizkuntza-jarrerak: jarrera, nortasuna eta kontzientzia; jarreren osagaiak eta haien interpretazioa; jarreren neurketa; prestigioa.

15.– Hizkuntzaren soziologiako kontzeptuak. Antolaketa soziokulturala. Lengoaia eta kultura.

16.– Hizkuntzaren soziologiako kontzeptuak. Elebitasuna: definizioa; motak; ondorioak. Diglosia: kontzeptua; lengoaiak eta dialektoak egoera diglosikoan; elebitasuna eta diglosia. Lengoaia eta haren funtzioak.

17.– Hizkuntza-plangintza. Sorrera eta bilakaera. Plangintza funtzionala; plangintza formala. Hizkuntza plangintza eta aldaketa soziala.

18.– Desplazamendu-prozesuan dauden hizkuntzak biziberritzeko saioak (RLS): oinarriak eta lortzeko bideak (Joshua Fishman).

19.– Euskararen berreskurapenaren teoria soziolinguistikoa eta hizkuntzen teoria soziala. Ikaskuntzaren hiru elementuak: motibazioa, ezagutza eta erabilera. José María Sánchez Carrión, Txepetx.

20.– Euskararen egoera soziolinguistikoa-1: VII. Inkesta Soziolinguistikoa. Hizkuntzaren erabileraren kale-neurketa 2016.

Ikusi bibliografia osagarria (3)

21.– Euskararen egoera soziolinguistikoa-2: Euskararen bilakaera soziolinguistikoa 1981-2011. Euskararen Adierazle Sistema (EAS). Zer da? Egitura nagusia. Erabilera.

Ikusi bibliografia osagarria (4)

22.– Euskaraldia. Ekimenaren ezagutza nagusia: helburua, metodologia, elementu eta osagarri nagusiak. Orain arteko edizioak. Ondorio nagusiak. (Sareko informazioa)

23.– Euskararen erabilera egokirako baldintza sozialak.

Ikusi bibliografia osagarria (5)

24.– Euskararen gaineko oinarrizko diskurtsoen lanketa (EGOD). Helburuak, metodologia eta ondorioak.

Ikusi bibliografia osagarria (6)

25.– Euskararen hiztun aktibo bihurtzeko gakoak.

Ikusi bibliografia osagarria (7)

26.– Euskararen framing berria. Martinez de Luna.

Ikusi bibliografia osagarria (8)

IV.– INDARREAN DEN HIZKUNTZA-POLITIKA.

27.– EAEko administrazioen euskara-planak: euskara-planen metodologia eta osagai nagusiak. Euskararen erabileraren normalizazioa administrazio publikoetan: VII. plangintzaldia (2023-2027). Gidalerroak eta joera nagusiak.

28.– Euskararen erabilera sustatzeko plangintzen ebaluazioa. Administrazio publikoan ebaluaziorako dauden tresnak. Informazioa biltzeko eta aztertzeko metodologiak. Metodologia kualitatiboa eta kuantitatiboa. Behaketa-teknikak eta inkesta-teknikak.

Ikusi bibliografia osagarria (9)

29.– Aroa, euskara indarberritzeko eta euskaldunok ahalduntzeko marko estrategikoa.

30.– Hizkuntza-kudeaketa aurreratua. Etengabeko ebaluazioa. Bikain hizkuntza-kudeaketarako eredua.

Ikusi bibliografia osagarria (10)

31.– Kemen: Kudeaketa- eta erabilera-markoa euskararen normalizaziorako. Metodologia. Adierazle-sistema. EME eta Kemen arteko alderaketa.

Ikusi bibliografia osagarria (11)

32.– Administrazioko hizkeraren eta hizkera juridikoaren tradizioa, ezaugarria, lexikoa eta terminologia. Hizkera juridikoaren eraberritzea: administrazio-hizkera argia.

Ikusi bibliografia osagarria (12)

33.– Hizkuntza-prestakuntza, euskaraz lan egiteko trebakuntza eta hizkuntza-eskakizunak egiaztatzea. Hizkuntza-eskakizunen eta derrigortasun-daten kudeaketa.

Ikusi bibliografia osagarria (13)

34.– Helduen euskalduntzea: curriculuma, metodologia eta didaktikak. Ebaluazioa eta egiaztagintza: helduen oinarrizko curriculuma. Hizkuntzen ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluaziorako Europako Erreferentzia Markoa. Bigarren hizkuntzen irakaskuntzaren egiaztagintzan erreferentziazko erakundeak: ALTE, EALTA. Euskararen irakaskuntzaren ebaluazio eta egiaztagintzan erreferentziazko erakundeak: HABE, IVAP, hizkuntza-eskolak.

Ikusi bibliografia osagarria (14)

V.– EUSKARA-PLANAK LAN-MUNDUAN.

(Soziolinguistika Klusterraren webgunean)

35.– Euskararen erabilera lan-eremuan. EraLan 3 ikerketa-proiektua: administrazio publikoen erabilera-planak berritzea. Prentsaurrekoak eta ekitaldi publikoak. Jokabide aktiboak bultzatzeko proiektua. Jendaurrean Erabili praktika-komunitatea.

36.– Hizkuntza-lidergoa. EraLan 2 ikerketa-proiektua: hizkuntza-normalizazioan lidergoari ekiteko gomendioak. Lidergoa, EPEsA metodologiaren arabera.

37.– Hizkuntza-ohiturak aldatzea. Aldahitz ikerketa: Eusle eta Ulerrizketa metodologiak.

38.– Euskararen egoera eta erronkak ingurune digitalean. Bizindar digitalaren kontzeptua (Andras Kornai).

Ikusi bibliografia osagarria (15)

BIBLIOGRAFIA

(Probak prestatzeko orientagarria, nahiz eta loteslea edo derrigorrezkoa ez izan).

BIBLIOGRAFIA OROKORRA

1.– Askoren artean, Soziolinguistika eskuliburua, Eusko Jaurlaritza eta Soziolinguistika Klusterra, 2010.

2.– Moreno Fernández, Francisco, Principios de sociolingüística y sociología del lenguaje, Ariel Lingüística, Bartzelona, 1998.

3.– Coseriu, E., Lecciones de Lingüística General, Gredos, Madril, 1981.

4.– Fishman, Joshua, Sociología del lenguaje, Cátedra, Madril, 1988.

5.– Siguan, Miquel, Bilingüismo y lenguas en contacto, Alianza Ensayo, Madril, 2001.

6.– Cooper, Robert L., La planificación lingüística y el cambio social, Cambridge University, 1997.

7.– Sánchez Carrión, J. M., Un futuro para nuestro pasado. Claves de la recuperacion del euskera y la teoría social de las lenguas, Donostia, Elkar, 1987.

8.– García Ferrando, M.; Ibáñez, J.; Alvira, F., El análisis de la realidad social. Métodos y técnicas de investigación social, Alianza, Madril, 1990.

9.– Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren web orria.

10.– IVAPen web-orria.

11.– Soziolinguistika Klusterraren web-orria.

12.– IVAP (2019): Soziolinguistika hiztegia. Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzu Nagusia, Vitoria-Gasteiz, 2010.

BIBLIOGRAFIA OSAGARRIA

(1)

Bat Soziolinguistika aldizkaria (2019), 110. zenbakia: «Arnasguneak: etorkizuneko erronkak».

(2)

Zalbide, M. (2020): «Hiztun elkartea, azal eta mami» in BAT Soziolinguistika aldizkaria 115, 11-43 or.

Zalbide, M.; Joly, L.; Gardner, N. (2015): Euskararen historia soziala lantzeko eredu metodologikoa, Euskaltzaindia, Bilbao, 181-471 or.

(3)

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila (2023): VII. Inkesta Soziolinguistikoa 2021. EAE. Laburpen-txostena, Donostia.

Soziolinguistika Klusterra: Hizkuntzen erabileraren kale-neurketa. Euskal Herria 2021, Donostia (Ikerketaren ezaugarriak. Emaitza nagusiak. Ondorioak. Nondik egin aurrera).

(4)

Martinez de Luna, I., Erize, X., Zalbidea, M.: Euskararen bilakaera soziolinguistikoa (1981-2011) Laburpena. Soziolinguistika Klusterra, Donostia.

EAS: Euskararen Adierazle Sistema (Ikusi sarean).

(5)

Martínez de Luna, I., «Euskararen erabilera egokirako gizarte-baldintzak» Egokitasuna Hizkuntzaren Erabileran VIII. Jardunaldiak, Mendebaldeko Kultura Elkartea, Bilbao, 2004.

(6)

Euskararen Aholku Batzordea: Euskararen gaineko oinarrizko diskurtsoen lanketa (EGOD egitasmoa), Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, 2016.

(7)

Amorrortu, E.M.; Ortega, A., Goirigolzarri, J. (2017):«Euskararen hiztun aktibo bihurtzeko gakoak» in Bat Soziolinguistika aldizkaria 104, 11-50 or.

(8)

Martinez de Luna, I. (2013): «Euskarak duen Framing Berri baten premia asetzeko proposamena» in Bat Soziolinguistika aldizkaria 86, 13-83 or., Andoain (Gipuzkoa).

(9)

Martinez de Luna, I. (2014): «Orain arteko plangintzen balorazio soziolinguistikoa» in BAT Soziolinguistika aldizkaria 91, 1-41 or.

Baztarrika Galparsoro, P.: «Amets txikien iraultza» in BAT Soziolinguistika aldizkaria 91, 43-55 or.

UEMA: Eragin linguistikoaren ebaluazioa (UEMAren webgunean)

Hernandez Garcia, Jone M. (2010): «Hizkuntzak aztergai: ikerketa-metodoetara oinarrizko hurbilpena» in Soziolinguistika eskuliburua. Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 287-348 or.

(10)

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikarako Saila eta Euskalit (2021): Kudeaketa aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako gida. Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzu Nagusia.

Bikain: https://www.euskadi.eus/dokumentuak_argitalpenak_informazioa/web01-a2bikain/eu/zer-da-bikain/

(11)

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikarako Saila, baliabideen bilgunea:

https://www.euskadi.eus/baliabideen-bilgunea/web01-a2arigar/eu/

(12)

Lozano, J., (1997): «Zenbait argibide euskara juridikoaren gainean» in Eleria 1, 55-75 or.

Duarte Montserrat, C., (1997): «Lenguaje administrativo y lenguaje jurídico» (separata) in Cuadernos de derecho judicial 16, Madril, CGPJ, 39-86 or.

Prieto De Pedro, J.; (2001): «Arauak, hartzaileek ulertzeko moduan idatzi behar dira» in Eleria 8, 99-108 or.

Bayo Delgado, J. (1997): «La formación básica del ciudadano y el mundo del derecho: crítica lingüística del lenguaje judicial» in Cuadernos de derecho judicial 16, Madril, CGPJ, 9-38 or.

(13)

Zenbait egile (2017): Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketa-ereduak, Oñati, IVAP.

IVAP-IKA (2011): Trebakuntzako eskuliburua. 2008-2010eko esperientzia. Eusko Jaurlaritza. Vitoria-Gasteiz, IVAP.

(14)

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculuma (2015): https://www.habe.euskadi.eus/contenidos/informacion/oinarriak/eu_9716/adjuntos/HEOC-digitala.pdf

Curriculumaren ebaluazioa: Europako Kontseilua: Hizkuntzen Ikaskuntza, Irakaskuntza eta Ebaluaziorako Europako Erreferentzia Markoa. Donostia: Eusko Jaurlaritza, 2005 https://www.habe.euskadi.eus/contenidos/informacion/curriculuma/eu_9716/adjunto s/europako_markoa.pdf

Bigarren hizkuntzen irakaskuntzaren egiaztatzegintzan erreferentziazko erakundeak: Asociacion of Language Testers in Europe (ALTE): https://www.alte.org/

Euskararen irakaskuntzaren ebaluazio eta egiaztatzegintzan erreferentziazko erakundeak:

– HABE: https://www.habe.euskadi.eus/s23-edukiak/es/contenidos/informacion/curriculuma/es_9716/index.shtml

https://www.euskara.euskadi.eus/albistea/2015/helduen-euskalduntzearen-oinarrizko-curriculum-heoc-berriaren-aurkezpena/r59-738/eu/

– IVAP: https://www.ivap.euskadi.eus/hizkuntza-eskakizunak/

– HEO: https://www.euskadi.eus/azterketak-hizkuntza-eskola-ofizialak/web01-a3hheoi/eu/

(15)

Kornai, A. (2019): «Hizkuntzen Heriotza Digitala» in Bat Soziolinguistika aldizkaria 111, 11-32 or.

Astigarraga, A., Cañas, X. (2019): «Euskararen egoera eta erronkak ingurune digitalean» in Bat soziolinguistika aldizkaria 111, 59-78 or.

Aztiria, J. (2019): «Euskara ingurune digitalean hedatzeko ditugun hiru erronka: zaintza-sistema, adimen artifiziala eta lankidetza teknologikoa» in Bat Soziolinguistika aldizkaria 111, 81-96 or.

Euskararen Aholku Batzordea, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza (2021): Euskararen ingurune digitala. Gomendioak 2021-2024, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, Vitoria-Gasteiz.

Kultura eta Hizkuntza Politika Saila: Euskararen tresnak: https://www.euskadi.eus/web01-a1eutres/eu/

II. ERANSKINA
HIZKUNTZA-NORMALIZAZIOKO TEKNIKARI-LANPOSTUAREN EGINKIZUN NAGUSIAK

– Euskararen Erabilera Normalizatzeko Oinarrizko Legea Eusko Legebiltzarreko Administrazioan nola betetzen eta egikaritzen den kontrolatzea eta segimendua egitea.

– Eusko Legebiltzarreko Administrazioan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua diseinatzea eta abiaraztea.

– Lanpostuen hizkuntza-eskakizunak jartzeko eta eguneratzeko proposamenak aurkeztea.

– Plan orokorraren eta administrazio-unitate bakoitzeko planen segimendua eta ebaluazioa egitea.

– Derrigortasun-daten kudeaketa eta betetze-mailaren segimendua egitea.

– Kasuan-kasuan esaniko hizkuntza-prestakuntza mota proposatzea, bai eta prestakuntza jaso ahal izateko irizpideak eta lehentasunak ere.

– Euskara ikastaroetara joaten den kolektiboaren asistentziaren eta errendimenduaren segimendua egitea.

– Euskara jakin eta erabiltzera bultzatzeko eta motibatzeko programak bideratzea.

– Erabilera-taldeak dinamizatzea.

– Jarraipen Batzordearen jarduera-planak prestatzea, kudeatzea, segimendua egitea eta ebaluatzea.

– Euskararen erabilera normalizatzeko planak diseinatzea eta koordinatzea administrazio-unitate bakoitzeko buruarekin batera.

– Hizkuntza-aholkularitza ematea.

– Euskararen erabilera normalizatzearen eta horren segimenduaren helburuarekin zerikusia duten jardueren urteroko aurrekontu-proposamena egitea.

– Beste organismo eta erakunde batzuekin harremanak izatea eta koordinatzea euskarari dagozkion alderdietan.

– Beste erkidego elebidun batzuetako ereduak eta esperientziak analizatzea eta aztertzea.

– Legebiltzarreko Administrazioko langileei aholkularitza tekniko eta pedagogikoa ematea euskararen erabilera normalizatzeko prozesuarekin zerikusia duten hizkuntza-baliabideen inguruan.

– Euskararen erabileraren normalizazioa oztopatu dezaketen mekanismoen segimendua egitea, mekanismo horien aurrean jarraitu beharreko jarraibideak koordinatzea eta irtenbideak bultzatzea.

– Antolaketa-teknikariarekin batera lan egitea haren arloko prozesuekin (segimendu, birdiseinatze...) zerikusia duten alderdi guztietan.

– Postuaren eta haren jarduera-arloaren ezaugarriekin zerikusia duten beste eginkizun guztiak.


Azterketa dokumentala