
91. zk., 2024ko maiatzaren 10a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (921 KB - 62 orri.)
- EPUB (2116 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LAN ETA ENPLEGU SAILA
2222
EBAZPENA, 2024ko apirilaren 24koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Euskal Autonomia Erkidegoan lan-inguruan prestakuntza digitala finantzatzeko laguntzen deialdia, Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2021eko abenduaren 21eko bileran hartutako Erabakiaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan ekintzailetza eta landa-garapena sustatzeko eta genero-arrakala murrizteko helburuarekin langabeen konpetentzia digitalak hobetzeko prestakuntza-programazioa egiteko dirulaguntzen deialdia onetsi zuen, Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan. Deialdia 2021eko abenduaren 31ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen (262. zk.).
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak, 2022ko abenduaren 21eko ebazpenaren bidez, dirulaguntzak aurkezteko epe berri bat ireki eta horiek finantzatzera bideratuko diren baliabide ekonomikoak argitaratu zituen, honako deialdi honen babesean: Euskal Autonomia Erkidegoan ekintzailetza eta landa-garapena sustatzeko eta genero-arrakala murrizteko helburuarekin langabeen konpetentzia digitalak hobetzeko prestakuntza-programazioa egiteko dirulaguntzen deialdia, Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.
Ondoren, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2023ko uztailaren 27ko ebazpenaren bidez (abuztuaren 10eko EHAA, 152. zenbakia), dirulaguntza-eskabideak aurkezteko beste epe bat ezarri zen, eta horiek finantzatzera esleitutako baliabide ekonomikoei publizitatea eman zitzaien, dirulaguntza-deialdi honen babespean.
Kontuan hartuta Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan kudeatutako proiektuen funtsek duten izaera finalista, eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan programa honen eremuan geratzen den kreditu-gaindikinarekin, eta aintzat hartuta programa honi lotutako 19. osagaiko 3. inbertsioan egondako aldaketa sakona, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren eranskinaren bidez egina (zeina Kontseiluaren Exekuzio Erabaki honen bidez onartu baitzen: Kontseiluaren 2021eko uztailaren 13ko Egikaritze Erabakia –ST10150/2021; ST 10150/2021 ADD 1 REV 1– aldatzen duen erabakia), onartu egin da Euskal Autonomia Erkidegoan lan-inguruan prestakuntza digitalerako dirulaguntzen deialdia, Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.
Horrenbestez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak hau
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Argitara ematea Euskal Autonomia Erkidegoan lan-inguruan prestakuntza digitala emateko dirulaguntzen deialdia, Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2024ko apirilaren 23an egindako bileran onartutakoa; erabakia Ebazpen honen eranskinean agertzen da.
Bigarrena.– Jakinaraztea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango dituela ondorioak laguntza-deialdia onartzen duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabakiak.
Hirugarrena.– Aditzera ematea deialdia onartzen duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabakiaren aurka berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaiola organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dela zuzenean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena aldizkari berean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 24a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
FRANCISCO PEDRAZA MORENO.
ERANSKINA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN, LAN-INGURUNEAN PRESTAKUNTZA DIGITALA EMATEKO DIRULAGUNTZEN DEIALDIA, EUROPAR BATASUNAK FINANTZATUTAKO SUSPERTZE, ERALDATZE ETA ERRESILIENTZIA PLANAREN ESPARRUAN – NEXTGENERATIONEU
Next GenerationEU finantza-tresna 2020ko uztailaren 21ean onetsi zuen Europako Kontseiluak, eta tresna horren ardatza «Suspertze eta Erresilientzia Mekanismo» bat da: mekanismo haren helburua Batasuneko estatuetan inbertsioa eta erreformak bultzatzea da, hartara susperraldi jasangarri eta erresilientea lortzeko, eta, aldi berean, justizia sozialean oinarritutako hainbat erreforma ahalbidetzea, bai maila nazionalean, bai eskumenak transferituak dituzten autonomia-erkidegoekiko gobernantza partekatuan.
Euskadi Next, Euskal Autonomia Erkidegoaren suspertze, eraldatze eta erresilientziarako inbertsio-programan jasotzen denez, erronka nagusia Euskal Autonomia Erkidego berde, digital eta inklusibo bat eraikitzea da. Enplegua sortzen duen suspertze ekonomikoa bizkortzearen garrantzia planteatzen da, eraldaketa digitala produkzio-egituraren lehiakortasuna indartzeko aukeratzat jota.
Horretarako, espezializazioko hiru lehentasun estrategiko argi ezartzen dira: digitalizazioa eta berrikuntza, adinekoen osasuna eta zaintza, eta trantsizio energetiko ekologikoa. Azken horrek arlo hauek hartzen ditu barruan: habitata eta hiri-berrikuntza, mugikortasun jasangarria, energia berriztagarriak sortzea, ekonomia zirkularra, habitat naturala, eta hondamendi naturalak prebenitzea.
Ekonomia garatuen inguruabarrek eta, bereziki, jasangarritasunaren eta lehiakortasunaren erronka globalei erantzuteko lan-merkatuen ezaugarriek, enplegurako aktibazioari laguntzeko politika publikoak indartzea eskatzen dute, eta berekin dakarte enplegu-zerbitzu publikoek horiek hornitzeko ikuspegi berri bat hartzea. Horrela, Gizarte Eskubideen Europako Zutabea eraginkortasunez ezartzen laguntzen da, batez ere I. kapituluari dagokionez, aukera-berdintasunari eta lan-merkatuan sartzeari buruzkoa baita, eta Nazio Batuen Erakundearen (NBE) Garapen Jasangarrirako 2030 Agendari dagokionez; nagusiki garapen jasangarrirako 8. helburuaren bidez, zeinak helburu baitu hazkunde ekonomiko iraunkor, inklusibo eta jasangarria, enplegu oso eta produktiboa eta guztientzako lan duina sustatzea.
Egungo gizartea, oro har, eraldaketa digital sakon, atzeraezin, dinamiko eta aldakorreko prozesu batean murgilduta dago, aurrekaririk gabeko eta oraindik zehaztu gabeko ondorioak dituen garapen teknologikoko testuinguru baten barruan. Digitalizazioak lan-merkatuan dituen ondorioek, historiako eraldaketa handietan bezala, langileen gaitasunak berregituratzea dakarte, erakundeen maila guztietan. Espero da enplegu berriak sortzea, beste batzuk suntsitzea eta ia guztiak birkonfiguratzea.
Giza faktorea, berriz ere, ekonomia digitala erabat garatzeko funtsezko elementuetakoa da, eta eragina du sektore teknologikoaren hazkunde-ahalmenean, bai eta enpresa ez-teknologikoen konpetentzia digitaletan ere. Trebetasun digitalak dituen giza kapitalaren ikuspegitik, lan-merkatuan sartzen ari direnak edo epe laburrean sartuko direnak hartu behar dira kontuan, baita lanean ari diren eta gaur egun beren lanbide-jarduna gauzatzen ari diren langileak ere, zeinek askotan aldizkako jarduera baitute, lan-merkatura sartu eta handik irteten. Aintzatetsia da giza faktorea prestakuntza faktore erabakigarria dela enpresen eta ekonomia osoaren lehiakortasunerako, haien produktibitatea ezin baita hazi biztanleria aktiboaren kualifikazioak handitzen ez badira.
Halaber, ez da ahaztu behar ekonomiaren eta gizartearen digitalizazio-mailak eta teknologiaren erabilerak, produktibitatean, lehiakortasunean eta berrikuntzan ez ezik, ongizatearen eta gizarte- eta kultura-garapenaren mailetan ere eragina dutela, aldaketa teknologikoaz gain, aldaketa soziala eta kulturala ere gertatzen baita.
2030erako Enpleguaren Euskal Estrategiak gaur egungo joera handiak identifikatzen ditu, trantsizio teknologiko-digitalarekin, trantsizio energetiko-klimatikoarekin, gizarte- eta osasun-trantsizioarekin, eta horiek lan-merkatuan duten eragin itzelarekin lotuta, eta 2. bektore bat ezartzen du kalitatezko enplegu inklusiboan aurrera egiteko giltzarri estrategikoen artean, «produkzio-sistemara egokitzen den enplegu erresilientea» bultzatzea helburu duena.
Abuztuaren 19ko TES/897/2021 Aginduak, 2021eko ekitaldi ekonomikorako lurraldeka banatzen dituena, lan-eremuan eskumenak berenganatuak dituzten autonomia-erkidegoek kudea ditzaten, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoarekin finantzatutako kredituak, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planean aurreikusitako «Konpetentzia Digitalen Plan Nazionala» eta «Lan-merkatu dinamiko, erresiliente eta inklusibo baterako politika publiko berriak» inbertsio-proiektuak gauzatzeko, beste inbertsio-proiektu batzuen artean, «ekintzailetza eta landa-garapena sustatzeko eta genero-arrakala murrizteko helburuarekin langabeen konpetentzia digitalak hobetzeko» proiektua jasotzen du VII. politika eragileko («Hezkuntza eta ezagutza, etengabeko prestakuntza eta gaitasunen garapena») 19. osagaiko («Konpetentzia Digitalen Plan Nazionala») 3. inbertsioan («Enplegurako konpetentzia digitalak»). Horretan, Euskal Autonomia Erkidegoari 5.334.915 euroko kreditua esleitzen dio 2021eko ekitaldi ekonomikoan.
Maiatzaren 17ko TES/440/2022 Aginduaren bidez (2022ko maiatzaren 19ko BOE), lurraldeka banatu ziren 2022ko ekitaldiko kredituak, Enplegu eta Lan Gaietako Konferentzia Sektorialak 2022ko apirilaren 6ko bileran onartutako irizpideetan oinarrituta. Kreditu horiek inbertsio-proiektuak gauzatzera bideratuta daude, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren 19. eta 23. osagaien esparruan. Banaketa horren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoari 1.670.529 euroko zenbatekoa esleitu zitzaion, ekintzailetza eta landa-garapena sustatzeko eta genero-arrakala murrizteko helburuarekin langabeen konpetentzia digitalak hobetzeko programaren laguntzak finantzatzeko. Zenbateko hori dagoeneko transferitu da, xede horretarako aplikatzeko.
Ekainaren 14ko TES/629/2023 Aginduak, 2023ko ekitaldi ekonomikorako lurraldeka banatzen dituena, lan-eremuan eskumenak berenganatuak dituzten autonomia-erkidegoek kudea ditzaten, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoarekin finantzatutako kredituak, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planean aurreikusitako 19. osagaiaren («Konpetentzia Digitalen Plan Nazionala») eta 23. osagaiaren («Lan-merkatu dinamiko, erresiliente eta inklusibo baterako politika publiko berriak») esparruan inbertsio-proiektuak gauzatzeko, langabeen konpetentzia digitalak hobetzeko programaren barruan beste 1.616.641 euroko kreditua esleitu zion Euskal Autonomia Erkidegoari ekintzailetza eta landa-garapena sustatzeko eta genero-arrakala murrizteko helburuarekin.
Horrela bada, 2021-2023 aldian 8.622.085 euro dira, guztira, programa honen esparruan Euskadira transferitutako funtsak.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2021eko abenduaren 21eko Ebazpenaren bidez (EHAA, 262 zk., abenduaren 31koa,) Euskal Autonomia Erkidegoan ekintzailetza eta landa-garapena sustatzeko eta genero-arrakala murrizteko helburuarekin langabeen konpetentzia digitalak hobetzeko prestakuntza-programazioa egiteko dirulaguntzen deialdia argitaratu zen, Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan. 2022 eta 2023 urteetan transferitutako kredituak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2022ko abenduaren 21eko Ebazpenaren bidez (abenduaren 30eko EHAA, 249. zk.) eta 2023ko uztailaren 27ko Ebazpenaren bidez (abuztuaren 10eko EHAA, 152. zk.) gaitu ziren. 2022ko abenduaren 21eko Ebazpenaren bidez, dirulaguntzen eskabideak aurkezteko epe berri bat gaitzen da eta dirulaguntza horiek finantzatzeko esleitutako baliabide ekonomikoen berri ematen da, deialdi honen babesean: Euskal Autonomia Erkidegoan ekintzailetza eta landa-garapena sustatzeko eta genero-arrakala murrizteko helburuarekin langabeen konpetentzia digitalak hobetzeko prestakuntza-programazioa egiteko dirulaguntzen deialdia, Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan, eta 2023ko uztailaren 27ko Ebazpenaren bidez, epe berri bat irekitzen baita deialdi honetako dirulaguntzak eskatzeko, eta argitara ematen baitira haiek finantzatzera bideratuko diren baliabide ekonomikoak.
Transferitutako funtsek izaera finalista dute, kasuan kasuko programa garatzeko dira, eta programa gauzatzeko ezarritako epea amaitu arte erabili behar dira. Programan, 4.201.981 euro geratzen dira.
Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren adendak –zeina Espainiako Suspertze eta Erresilientzia Planaren ebaluazioa onesteari buruzko Kontseiluaren 2021eko uztailaren 13ko (EB) (ST 10150/2021: ST 10150/2021 ADD 1 REV1) Exekuzio Erabakiak aldatzen duen Kontseiluaren Exekuzio Erabakiaren bidez onartu baitzen– aldatu egin zuen programa honen esparrua osatzen duen 19. Osagaiko 3. Inbertsioaren lotzen den CID helburua; hala bada, gaur egun 292a zenbakia darama «Prestakuntza digitala lan-ingurunean» eta helburuaren deskribapena: Lan-inguruan konpetentzia digitaletako prestakuntzak burutzea eta prestakuntza ematen laguntzeko edukiak, guztira, gutxienez 310 milioi euroko aurrekontuarekin. Prestakuntza-ekintza bakoitzak gutxienez 25 ordu izango ditu, eta 3. Inbertsio honen exekuzio-aldia 2026ko 2. hiruhilekora arte luzatu ahal izango da.
Adendan egindako aldaketa horrekin, programaren ezaugarriak ere nabarmen aldatu dira, lan-inguruko prestakuntza digitala langabe eta landun guztiei zabaltzeko aukera ematen baitu, gutxienez 25 orduko prestakuntza jasota.
Inbertsio-proiektu honek aurrekontuaren % 100 eraldaketa digitala laguntzeko jarduerak finantzatzera bideratzen du, «108-Gaitasun digitalak garatzeko laguntza (% 100)» etiketarekin.
Enplegurako lanbide-prestakuntza funtsezko tresna da lan-merkatuan laneratzen eta langileen enplegagarritasuna hobetzen laguntzeko. Maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoan enplegurako lanbide-heziketa arautzen da. Dekretu horretan, helburu hauek ezartzen dira, besteak beste: langile langabeen eta landunen bizialdi osoko prestakuntzari bide ematea eta lan-merkatuarekin bat datozen beharrizanetara egokitutako kualifikazioa ematea, aldi berean erantzuna emanda bai enpresen produktibitate- eta lehiakortasun-eskakizunei bai lanbide-sustapenerako eta garapen pertsonalerako helburuei.
Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuak (zeinaren bitartez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen baitira eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen), Lan eta Enplegu Sailari esleitzen dizkio enplegu-politika eta enplegurako lanbide-heziketa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren lankidetzarekin, horrek dauzkan erantzukizunei dagokienez, eta Lanbide Heziketaren eremuan oro har zuzendaritza, antolamendu eta plangintzan Hezkuntza Sailak dituen eginkizunak ezertan eragotzi gabe.
Bestalde, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua organismo autonomoari (Lan eta Enplegu Sailari atxikita dago) dagokio, besteak beste, enplegu-programen, enplegurako prestakuntza-programen eta autoenplegua eta enpresen sorkuntza sustatzeko programen kudeaketa. Egiteko horren barruan dago dirulaguntzetarako deialdiak onestea eta izapidetzea, hala ezarrita baitago maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuak onetsiriko organismo autonomoaren estatutuen 3.b) artikuluan.
Horregatik guztiagatik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak proposatuta, organismo autonomo horretako Administrazio Kontseiluak, 2024ko apirilaren 23ko bileran, Euskal Autonomia Erkidegoan lan-inguruan prestakuntza digitala finantzatzeko laguntzen deialdia onartu zuen, Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan, honela:
1. artikulua.– Xedea.
1.– Deialdi honek EAEn «Prestakuntza digitala lan-ingurunean» programako dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak ezartzen ditu. Ekintza hori Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren 19. osagaiaren barruan dago («Konpetentzia digitalen plan nazionala - Digital Skills»); zehazki, 03 inbertsioaren barruan («Enplegurako konpetentzia digitalak»); eta CID 292a mugarri eta helburuari laguntzen dio («Prestakuntza digitala lan-ingurunean»). Horrek ekintzari lotutako helburuak betetzen lagunduko du, Europako eta Estatuko suspertze- eta erresilientzia-mekanismoa eta Suspertze Plana erregulatzen dituen araudiarekin bat etorriz.
2.– Oinarri hauen arabera emandako dirulaguntzak Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren bidez finantzatuko dira; mekanismo hori (EB) 2021/241 Erregelamenduak ezarria da ([EB] 2021/241 Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2021eko otsailaren 12koa, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duena). Europako funtsekin finantza daitezkeen dirulaguntza horiek izapidetzeari eta emateari abenduaren 30eko 36/2020 Errege Lege Dekretuan aurreikusitakoa aplikatuko zaie (Administrazio Publikoa modernizatzeko eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana egikaritzeko presako neurriak onartzen dituena), aplikatzekoa den gainerako araudiari kalterik egin gabe.
2. artikulua.– Finantzaketa.
1.– Deialdi hau finantzatzeko baliabide ekonomikoen zenbatekoa 4.201.981 euro da. Horietatik 2.521.188,60 euro 2024ko ekitaldiko ordainketa-kredituaren kontura, eta 1.680.792,40 euro 2025eko konpromiso-kreditu baten kontura ordainduko dira, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren bidez finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari esker (Europar Batasunak – NextGenerationEUk finantzatuta). Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko (EB) 2021/241 Erregelamenduak ezarri zuen mekanismo hori.
Baldin eta 2024. eta 2025. urteetan Euskal Autonomia Erkidegoari Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planetik eratorritako eta helburu bera duten funts berriak transferitzen bazaizkio, eta funtsek laguntza horiekin lotutako ordainketa-kreditu berriak sortzen badituzte indarrean dagoen legeriarekin bat etorrita, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez argitara emango da kredituen zenbatekoa, eta deialdi honetan jasotako oinarri arautzaileak aplikatuta erantzun beharreko eskabideak aurkezteko epe berri bat irekiko da.
Era berean, deialdi hau ebatzitakoan kreditu-gerakinik bada, eskabideak aurkezteko beste epe bat ireki ahal izango da, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez, deialdi honetan jasotako oinarri-arauak aplikatuta.
2.– Laguntza hauek ez dira estatu-laguntzatzat hartzen EBFT Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluetan ezarritakoaren arabera, laguntzak emateak ez baitu lehia faltsutzen, ez eta lehia faltsutzeko mehatxurik ekartzen ere zenbait enpresa edo ekoizpenen alde eginez, dirulaguntzen entitate onuradunak erkidegoko eta tokiko sektore publiko instituzionaleko administrazio publikoak eta organismoak eta entitateak direlako.
3.– Baliabide ekonomiko horiek honela banatuko dira lurralde historikoaren arabera:
– Araba (% 15,87): 666.854,38 euro.
– Bizkaia (% 50,49): 2.121.580,21 euro.
– Gipuzkoa (% 33,64): 1.413.546,41 euro.
Banaketa hori aldatu ahal izango da aurrekontu-kreditua agortzeko helburuarekin, 10.6 artikuluan dirulaguntzak banatzeko aurreikusten diren baldintzen arabera.
3. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen gastuak. Beste dirulaguntza edo laguntza batzuekiko bateragarritasuna.
1.– Arau orokor gisa, SEMak gastu hauek baino ez ditu finantzatuko: egiturazko aldaketa dakarten, erresilientzia ekonomiko eta sozialean, epe luzeko lehiakortasunean, jasangarritasunean eta digitalizazioan eta enpleguan eragin iraunkorra duten eta behin eta berriro egiten ez diren gastuak.
2.– Deialdi honetan araututako laguntzek abenduaren 30eko 36/2020 Errege Lege Dekretuaren 37. artikuluaren arabera finantzatuko dituzte jarduketak, SEEPen arau-esparruaren arabera hautatzeko modukoak diren jarduketak finantzatzeko.
3.– Ez dira diruz lagunduko Europar Batasunak klimaren eta ingurumenaren arloan dituen arauak eta lehentasunak eta «kalte nabarmenik ez eragiteko» printzipioa («do no significant harm – DNSH» printzipioa) erabat betetzen ez dituzten proiektuak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2020ko ekainaren 18ko (EB) 2020/852 Erregelamenduaren 17. artikuluari jarraituz. Entitate onuradunek bermatu behar dute betetzen direla.
4.– Deialdi honetan araututako dirulaguntzak bateragarriak dira helburu bererako beste administrazio edo entitate publiko edo pribatu batzuek emandako dirulaguntza, laguntza, sarrera edo baliabideekin. Edonola ere, argi identifikatuta geratu beharko da gastuen trazabilitatea, eta laguntzen eta dirulaguntzen batura ezin izango da izan diruz lagundutako gastuen kostua baino handiagoa.
(EB) 2021/241 Erregelamenduaren 9. artikuluaren arabera ([EB] 2021/241 Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2021eko otsailaren 12koa), Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoak finantzatutako inbertsio-proiektuek Batasunaren beste programa eta tresna batzuetatik jaso dezakete laguntza, baldin eta laguntza horrek ez badu estaltzen programa honen dirulaguntzak dagoeneko finantzatzen duen kostu bera.
4. artikulua.– Prestakuntza-plana eta diruz lagun daitekeen jarduna.
1.– Prestakuntza-plana da parte hartzen duten pertsonek konpetentzia digitalen arloan dituzten premiei erantzuteko eskaintzen zaizkien prestakuntza-ekintzen multzoa.
2.– Diruz lagundu ahal izango dira I. eranskinean jasota dauden eta konpetentzia digitalak eskuratzearekin lotuta dauden espezialitateen inguruko prestakuntza-ekintzak dituzten prestakuntza-planak.
3.– Prestakuntza-ekintzak gutxienez 25 ordukoak izango dira.
4.– Prestakuntza emateko modalitatea.
Prestakuntza-ekintzak aurrez aurreko modalitatean eman beharko dira.
Aurrez aurreko prestakuntzatzat jotzen da ikasgela batean irakasleek ikasle talde bati ezaguera berak eta aldi berean transmititzen dizkietenean, erabiltzen dituzten baliabide didaktikoak zer motatakoak diren gorabehera.
5.– Prestakuntza-plan bakoitzean onartutako prestakuntza-ekintzetako bat gutxienez 2024an hasi beharko da, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi ondoren, eta 2025eko abenduaren 31 baino lehen amaitu.
6.– Prestakuntza-ekintzak onestean, diruz lagundu beharreko gehieneko partaide kopurua 20 izango da, eta gutxienekoa 8. Horrela, prestakuntza-ekintzak ezingo dira hasi 8 partaide baino gutxiagok izena eman badute.
Hala ere, laguntza jasoko dutenez gain, beste 2 parte-hartzaile ere onartu ahal izango dira prestakuntza-ekintzetan, prestakuntza-zentroak kopuru hori hartzeko inskribatuta badaude, eta hala eskatzen badute prestakuntza-ekintza hasteko komunikazioan. Partaide gehigarri horiengatik ez dute dirulaguntzarik jasoko.
5. artikulua.– Dirulaguntzaren zenbatekoa.
1.– Prestakuntza-planaren dirulaguntzaren zenbateko osoa plana osatzen duten prestakuntza-ekintza bakoitzaren dirulaguntzaren zenbatekoaren batura izango da.
2.– Prestakuntza-ekintzek orduko 13 euroko modulu ekonomikoa dute parte-hartzaile bakoitzeko.
3.– Programatu beharreko prestakuntza-ekintzak jasoko dituen prestakuntza-plan bakar baterako eskatu ahal izango dute dirulaguntza prestakuntza-entitateek. Nolanahi ere, prestakuntza-entitateek ezingo dute 500.000 euro baino gehiago jaso prestakuntza-planagatik.
6. artikulua.– Entitate onuradunak.
1.– Deialdi honetako laguntzen onuradun izan ahalko dira prestakuntza-entitate pribatu edo publikoak, baldin eta dirulaguntzaren eskaera aurkezteko unean eskatzen dituzten prestakuntza-espezialitateak emateko inskribatuta badaude Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak kudeatzen duen prestakuntza-entitateen erregistroan, autonomia-erkidegoko enplegurako prestakuntza-entitateen beste edozein erregistrotan edo Prestakuntza Entitateen Estatuko Erregistroan.
2.– Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntza eskuratzeko, prestakuntza-entitateek dirulaguntza eskatzen duten prestakuntza-planak egiteko giza baliabideak eta baliabide materialak izan beharko dituzte, edo konpromisoa hartu beharko dute dirulaguntza adjudikatu ondoren horiek izango dituztela, prestakuntza-jarduerak hasten direnerako. Ezin da azpikontratatu prestakuntza-jarduera gauzatzea. Ondorio horietarako, ez da azpikontrataziotzat jotzen prestakuntza emateko irakasleak (pertsona fisikoak) kontratatzea. Instalazio eta baliabide horiek propioak edo hirugarren entitate pribatu edo publikoenak izan ahal izango dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean baliatu beharko dira.
Informazio hori egiaztatzeko, entitatearen legezko ordezkaritzak erantzukizunpeko adierazpen bat egingo du (erantzukizunpeko adierazpena eskaera-orrian jasota dago). Edonola ere, entitate eskatzaileak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren esku izan beharko ditu adierazpen horretan jasotako datuak egiazkoak direla erakusten duten dokumentuak.
3.– Ezingo dira onuradun izan honako egoera hauetako batean diren entitateak:
a) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean ez izatea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamenduaren 22.4 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz (uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartu zen erregelamendu hori).
Organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla, dirulaguntza eman eta ordainketa bakoitza egin baino lehen. Nolanahi ere, eskatzaileak espresuki aurka egin diezaioke egiaztatze horri, eta, halakorik egiten baldin badu, baldintza hori betetzen duela egiaztatzen duten ziurtagiri eguneratuak aurkeztu beharko ditu.
b) Dirulaguntzen arloko itzulketa-betebeharrak egunean ez izatea Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. artikuluan aurreikusitakoaren arabera (2023ko otsailaren 17ko EHAA).
c) Zigor-zehapena edo administrazio-zehapena ezarrita edukitzea, dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera kentzen diona, barnean direla arrazoi hauengatik ezarritako zehapenak:
– Sexuagatiko diskriminazioa eragiteagatik, edo Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 3.1 artikuluan jasotako askotariko diskriminazioa eragiteagatik.
– Abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak onetsiriko Lan-arloko arau-hausteei eta zehapenei buruzko Legearen testu bateginak 46.1.b) eta 46.bis.1.b) artikuluetan xedatutako zehapen osagarri batek hala ezartzen badu, ebazpen irmo bidez.
d) Laguntzak edo dirulaguntzak jasotzea eragozten dien eta legez ezarri zaien kausaren bat izatea, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuan xedatutakoak barne:
– Berdintasun-planik indarrean ez edukitzea, Estatuko araudiaren arabera horretara behartuta dagoen enpresa izanik.
– 50 langile baino gehiago dituzten enpresen kasuan, ez edukitzea ezarrita sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitu eta eragozteko neurririk emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan Estatuak ezarrita dauzkan legeen arabera.
e) 30.000 eurotik gorako dirulaguntzetan, eta eskatzailea irabazi-asmoa duen pertsona fisikoa edo juridikoa bada, zuzenbide publikoko erakundea ez dena, ez betetzea Merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epeak, Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorreko 13.3 bis artikuluan aurreikusitako baldintzetan.
Betekizun hori betetzat joko da abenduaren 29ko 3/2004 Legean aurreikusitako ordainketa-epeen betetze-maila Enpresak sortu eta handitzeko irailaren 28ko 18/2022 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren d) letraren bigarren apartatuan aurreikusitako ehunekoaren berdina edo handiagoa denean (aurreko ekitaldian hornitzaileei egindako ordainketa guztietatik ordaindutako fakturen % 90, abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako gehieneko epean).
f) Aurretiazko erabaki batean Europako Batzordeak laguntza bat legez kanpokoa eta merkatu erkidearekin bateraezina dela deklaratu ondoren, berreskuratze-agindu baten zain egotea.
g) Enpresa-deslokalizazioan aritzea Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 49. artikuluan ezarritako eran.
h) Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko Hondakinen eta Lurzoru Kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun edo oso astun batengatik eta administrazio-bidean irmoa den ebazpen baten bidez zehatuta egotea, harik eta behar diren neurri zuzentzaileak hartu eta zehapena ordaindu arte.
i) Desgaitasuna duten pertsonentzat lanpostuak gordetzeko legez ezarritako kuota ez betetzea, ez eta hori betetzeko neurri alternatiboak hartzea ere.
j) Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Lege Orokorraren 13. artikuluan aipatzen diren gainerako egoeretako batean egotea.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak ez badu egiaztatzen 3. apartatuan xedatutako eskakizunen bat, erantzukizunpeko adierazpenaren bidez frogatu beharko da; adierazpen hori eskabide-orrian jasota dago. e) apartatuko betekizuna dokumentazio hau aurkeztuta egiaztatuko da:
– Pertsona fisiko edo juridiko eskatzaileak, kontabilitate-araudiaren arabera, galdu-irabazien kontu laburtua aurkez badezake, 38/2003 Legearen 13.3 bis artikuluko a) letran aurreikusitako ziurtagiriaren bidez, Lanbidek emandako ereduaren arabera.
Ziurtagiri hori dirulaguntza-eskabidearekin batera aurkeztu beharko da.
– Eskatzaile horrek ezin badu aurkeztu kontabilitate-araudiaren arabera galdu-irabazien kontu laburtua, berriz, 38/2003 Legearen 13.3 bis artikuluko b) letran aipatzen den dokumentazioa, hau da, Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatuta dagoen auditore batek emandako ziurtagiria, letra horren 1. apartatuan eskatutako edukia duena; edo, ziurtagiri hori ematea ezinezkoa bada, Prozedura Adostuen Txostena, aipatutako letraren 2. apartatuan eta Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamenduaren 22 bis artikuluan aurreikusitako eran (erregelamendu hori uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartu zen).
Lanbidek, hala badagokio, dirulaguntzak emateko ebazpenak eman aurretik eskatuko die entitate eskatzaileei aurreko paragrafoan aipatzen diren dokumentuak aurkezteko.
4.– Entitate onuradunek proiektuak diseinatzeko eta aurrera eramateko fase guztietan eta jarduketa bakoitzean bermatu behar dute erabat betetzen dituztela «kalte nabarmenik ez eragiteko» printzipioa («do no significant harm–DNSH» printzipioa) eta etiketatze klimatiko eta digitala, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planean, Espainiako suspertze eta erresilientzia planaren ebaluazioa onartzeari buruzko Kontseiluaren 2021eko uztailaren 13ko exekuzio-erabakian (Council Implementing Decision-CID) eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko (EB) 2021/241 Erregelamenduan ezarritakoarekin bat, baita hura garatzeko araudian ezarritakoarekin bat ere; batez ere, irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduaren 5. artikuluan ezarritakoarekin bat: artikulu horren arabera, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planean sartutako erreforma eta inbertsioen exekuzio-neurri batek berak ere ez die kalte nabarmenik eragingo (DNSH) sei ingurumen-helburuei.
5.– Halaber, entitate onuradunek konpromisoa hartu beharko dute behar diren eskubideak eta sarbideak onartzeko, Batzordeak, Iruzurraren aurka Borrokatzeko Europako Bulegoak, Europako Kontuen Auzitegiak, Europako Fiskaltzak eta estatuko agintari eskudunek dagozkien kontrol-eskumenak betetzeko aukera dutela bermatzeko, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko (EB) 2021/241 Erregelamenduaren 22.2.e) artikuluan eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko uztailaren 18ko 2018/1046 (EB, Euratom) Erregelamenduaren («Finantza Erregelamendua») 129.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorrita.
7. artikulua.– Prestakuntzaren hartzaileak.
Deialdi honen babespean, diruz laguntzen diren prestakuntza-ekintzetan parte hartu ahal izango dute landunek eta langabeak (Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta badaude, Gazte Bermearen Sistema Nazionalaren fitxategian inskribatuta badaude edo enplegurako beste zerbitzu publiko batean inskribatutako langabeak badira).
Ekintzetan parte hartzen duten pertsonak langabetzat edo landuntzat hartzeko, kontuan hartuko da zer lan-egoeratan dauden pertsonak prestakuntza hasten duten unean.
8. artikulua.– Eskabideak aurkeztea.
1.– Deialdi honen esparruko dirulaguntzak jasotzeko eskabideak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari bidaliko zaizkio, eta elektronikoki izapidetuko dira, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren prestakuntzako aplikazio informatikoaren bidez (LanF).
Aplikaziora sartzeko aukerarik ez duten entitateek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren webgunearen bidez eskatu ahal izango dute: https://www.lanbide.euskadi.eus/prestakuntza/-/informazioa/erakundeen-erregistroa/.
Administrazio-prozeduraren informazio-fitxa (izapidetze elektronikorako jarraibideak ematen dituena) helbide honetan eskuratu ahal izango da: https://www.euskadi.eus/servicios/1209404
2.– Eskabide-formularioa osorik bete beharko da, eta bertan, laguntzaren xede den prestakuntza-plana deskribatuko da, eta honako dokumentazio hau aurkeztuko da:
2.1.– Oro har:
a) Onuradunaren eta, hala badagokio, azpikontratisten benetako titulartasunaren identifikazioa. Identifikatzeko, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2015eko maiatzaren 20ko (EB) 2015/849 Zuzentarauaren 3.6 artikuluan xedatutakoa beteko da, irailaren 29ko HFP/1031/2021 Aginduaren 10. artikuluan ezartzen denari jarraikiz, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko (EB) 2021/241 Erregelamenduaren 22. artikuluari lotuta.
b) Benetako titulartasunari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2015eko maiatzaren 20ko (EB) 2015/849 Zuzentarauaren 3.6 artikuluaren arabera (IV. eranskina).
c) Jarduera ekonomikoak dituzten entitate onuradunek, irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduaren 8. artikuluaren arabera, egiaztatu behar dute Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren enpresaburu, profesional eta atxikitzaileen erroldan edo Zergen Foru Administrazioaren errolda baliokidean inskribatuta daudela, eta inskripzio horrek laguntza eskatzen den egunean benetan duten jarduera ekonomikoa azaldu behar du.
d) «Kalte nabarmenik ez eragiteko» printzipioa («do no significant harm – DNSH» printzipioa) betetzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, (EB) 2021/241 Erregelamenduaren 2.6 artikuluan ezarritako moduan (Europako Parlamentuak eta Batzordeak 2021eko otsailaren 12an onetsi zuen erregelamendu hori). (V. eranskina).
e) Interes Gatazkarik Ezaren Adierazpena (IGEA) (VI. eranskina).
f) Iruzurraren aurkako politika ezagutzen dela eta harekin bat egiten dela agertzen duen erantzukizunpeko adierazpena. (VII. eranskina)
g) Finantzaketa bikoitzik ez duela dioen erantzukizunpeko adierazpena. (VIII. eranskina)
h) Tartean dauden administrazio publikoen artean datuak lagatzeko eta tratatzeko adierazpena, SEEPeko jarduketak aurrera eramatearekin lotua, aplikatu behar den Europako araudian xedatutakoa betetzeko, bat etorrita Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko Lege Organikoarekin (3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa). (IX. eranskina)
i) SEEP-NextGenerationEU planean ezarrita dauden eta kudeatu beharreko esparruari eragin diezaioketen zeharkako printzipioak betetzeko konpromisoari buruzko erantzukizunpeko adierazpena. (X. eranskina).
j) Batzordearen, Iruzurraren aurkako Europako Bulegoaren (OLAF), Europako Kontuen Auzitegiaren, Europako Fiskaltzaren eta Estatuko agintaritza eskudunen sarbiderako berariaz emandako baimena, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko (EB) 2021/241 Erregelamenduaren 22.2.e) artikuluan eta Europako Parlamentuaren 2018ko uztailaren 18ko (EB, Euratom) 2018/1046 Finantza Erregelamenduaren 129. artikuluan xedatutako eskumenak balia ditzaten. (XI. eranskina)
k) Irabazi-asmorik gabeko entitate juridikoek estatutuak aurkeztu beharko dituzte.
l) SEEPeko jarduketak egiteko konpromisoa hartzeko adierazpena (XII. eranskina)
Aipatzen diren ereduak LanF aplikazioan egongo dira eskuragarri.
2.2.– Gainera, hala badagokio, balorazio-irizpideak egiaztatzeko:
a) 11. artikuluaren A.3 apartatuan xedatutako balorazio-irizpidea egiaztatzeko: artikulu horretan aipatzen diren aitorpen edo akreditazio ofizialen kopia.
b) 11. artikuluaren B eta C.1 apartatuetan xedatutako balorazio-irizpideak egiaztatzeko, beste administrazio publiko batzuetako deialdiak aipatzen direnean: enplegurako lanbide-heziketaren arloan eskumena duen eta deialdia kudeatzen duen administrazio publikoaren ziurtagiria aurkeztu beharko da, prestakuntza-espezialitateko esperientzia egiaztatzen duena, III. eranskinean jasotako ereduaren arabera; LanF aplikaziotik ere atera daiteke eredua. Ziurtagiriak III. eranskineko ereduari jarraitu ahal izango dio, edo beste formatu bat izan, baina, kontuan har dadin, eredu horretan ezarritako eduki guztiak jaso beharko ditu.
3.– Izapidetze elektronikoa ordezkari baten bidez egin ahal izango da, eta, horretarako, ordezkaritza hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren ahalordeen erregistro elektronikoan inskribatu beharko da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak.
4.– Eskabideak ez baditu baldintza guztiak betetzen, interesdunari jakinaraziko zaio 5 egun balioduneko epea duela, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera, izandako hutsune edo akatsa konpontzeko, edo aurkeztu beharreko dokumentuak aurkezteko. Hala egin ezean, eskabideari uko egin diola ulertuko da, hala xedatzen duen ebazpena egin ondoren.
5.– Eskabideak aurkezteko epealdia hilabetekoa izango da, deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Eskabideak aurkezteko beste epe batzuk zabaldu ahal izango dira, baldin eta Estatuak xede bererako 2024an eta 2025ean funts berriak transferitzen baditu Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planetik eratorrita eta haien bidez laguntza hauek finantzatzera bideratutako kreditua handitzen bada, bai eta, 2 artikuluan ezarritakoarekin bat, programa honetan kreditu-gerakinik sortzen bada.
9. artikulua.– Prozedura eta ebazpena.
1.– Prozedura izapidetzeko organo eskuduna Enplegurako Lanbide Heziketako Zuzendaritza izango da, eta ebazteko organo eskuduna, berriz, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia.
2.– Dirulaguntzak emateko prozedura norgehiagoka-prozedura izango da, eta egintza bakarrean ebatziko dira prestakuntza-planak gauzatzeko aurkeztutako eskabide guztiak.
Prestakuntza-planeko prestakuntza-ekintza bakoitzari banakako balorazioa egingo zaio.
3.– Eskabideak aztertzeko eta haien balorazioa egiteko, batzorde teknikoko bat osatuko da. Batzordean honako kide hauek ariko dira: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendaria, eta zerbitzu horretako hiru teknikari. Hauek dira balorazio-batzorde horretako kideen izenak:
Batzordeburua: Juan Carlos Ibarrola Sáenz de Ugarte, Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendaria.
Idazkaria: Andrea Eguiluz Madero, Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuko teknikaria.
Bokal titularrak:
– Eduardo Campo Guillerna, Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuko koordinatzailea.
– Amaia Alonso Bikuña, Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuko teknikaria.
Ordezko bokalak:
– Laura Lapeyra Lasa, Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuko teknikaria.
– Veneranda Andrés Andrés, Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuko teknikaria.
Ebaluazio-batzordea balio osoz eratutzat joko da batzordeburua eta idazkaria (edo haien ordezkoak) eta, gutxienez, kideen erdiak bertaratzen direnean.
Batzordeburua ez badago, bokaletako bat izango da batzordeburu, arestian aipatutako hurrenkeran.
Idazkaria ez badago, bokaletako bat izango da batzordeburu, arestian aipatutako alderantzizko hurrenkeran.
4.– Eskaerak baloratu aurretik, interes-gatazkak izateko arriskua aztertuko da, MINERVA aplikazioaren bidez. Azterketa hori urtarrilaren 24ko HFP/55/2023 Aginduan jasota dago, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana betearazten duten prozeduretako interes-gatazkaren arriskuaren analisi sistematikoari buruzkoan.
Pertsona juridiko eskatzaileren baten benetako titulartasunari buruzko daturik ez badago Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren datu-baseetan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak bere benetako titulartasunari buruzko informazioa eskatuko dio, eta pertsona horrek informazio-eskaera egiten denetik bost egun baliodun igaro baino lehen aurkeztu beharko du. Informazio hori adierazitako epearen barruan ez aurkezteak eskatzailea prozeduratik baztertzea dakar.
5.– Eskabideek deialdi honetan parte hartzeko eskatzen diren baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, ebaluazio-batzordeak 11. artikuluan ezartzen diren irizpideen arabera baloratuko ditu, eta behin-behineko ebazpen-proposamena egingo du, 10. artikuluan araututako laguntza zehazteko sistema kontuan hartuta, behin-behinean onartzea edo ukatzea proposatzen diren ekintzak adierazita.
Behin-behineko ebazpen hori Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren webgunean argitaratuz jakinaraziko da (www.lanbide.euskadi.eus), eta bost egun baliodun emango dira erakundeek LanF aplikazio informatikoaren bitartez alegazioak egin ditzaten edo eskabideari uko egin diezaioten, prestakuntza-planean behin-behinean onetsitako prestakuntza-ekintza guztiei dagokienez.
Behin-behineko ebazpen-proposamenak ez die onuradun gisa eskubiderik emango proposatutako entitateei.
6.– Alegazioak aztertu ondoren, ebaluazio-batzordeak behin betiko ebazpen-proposamena prestatuko du eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari helaraziko dio, hori baita ebazpena egiteko organo eskuduna.
7.– Behin betiko ebazpenak prestakuntza-ekintzen xede den dirulaguntza eta haien zenbatekoa jasoko ditu, balorazioaren ondoriozko lehentasun-hurrenkeraren arabera, bai eta ukatzen direnak eta ukatzeko arrazoiak ere; hori guztia, berriz, prestakuntza-erakunde interesdunei jakinaraziko zaie, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren webgunean argitaratuta: www.lanbide.euskadi.eus. Erakundeek 5 egun balioduneko epealdia edukiko dute prestakuntza-plan osoaren dirulaguntza onartzen dutela edo uko egiten diotela adierazteko, modu telematikoan LanF aplikazioaren bidez. Epealdi horretan ezer adierazten ez badute, dirulaguntzari uko egiten diotela ulertuko da.
8.– Prozedura ebazteko eta behin betiko ebazpena jakinarazteko gehieneko epea hiru hilabetekoa izango da, deialdia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Epe hori igaro ondoren ebazpen espresurik jakinarazten ez bada, eskabidea ezetsitzat jo ahal izango da.
9.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpenak amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango da Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, hura jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.
10.– Publikotasunaren printzipioa betetzeko, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpenez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da zer entitatek jaso duten dirulaguntzaren bat deialdi honen babesean eta zenbateko laguntza jaso duten.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak dirulaguntzak emateko deialdi eta ebazpenei buruzko informazioa Euskal Autonomia Erkidegoko dirulaguntzen erregistro orokorrari bidaliko dio.
10. artikulua.– Laguntza zehaztea.
1.– Prestakuntza-planetan jasotako prestakuntza-ekintzen balorazio teknikoa egingo da 11. artikuluan ezarritako irizpideak aplikatuz, eta, horrela, eskabideen arteko lehentasun-hurrenkera ezarriko da. Aurkeztutako ekintzen eskabideak puntuazio handiena izan dutenetik txikienera ordenatuko dira.
2.– Ez dira finantzatuko balorazioan 20 puntu baino gutxiago lortzen dituzten prestakuntza-planetako prestakuntza-ekintzak.
3.– Prestakuntza Planeko prestakuntza-ekintza bakoitzeko eman beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa zehazteko, 5. artikuluan jasotako modulu ekonomikoa aplikatuko da
4.– Entitate eskatzaile bakoitzak eman beharreko prestakuntza-ekintzei dagozkien zenbatekoen batura izango da prestakuntza-planerako dirulaguntzaren azken zenbatekoa.
5.– Prozesuan, 5.3 artikuluan entitate eskatzaileentzat aurreikusitako dirulaguntza-muga hartuko da kontuan.
6.– Balorazio-fasearen ondorioz eskatutako ekintzen lehentasun-hurrenkerari jarraikiz emango dira dirulaguntzak, dirulaguntza-lerro bakoitzerako baliabideak agortu arte, 2.3 artikuluan aurreikusitako banaketaren arabera. Ekintzak lerroka esleitzeko prozesua egin ondoren, hiru lurralde historikoetako soberakinak batuko dira, eta, lehentasun-hurrenkerari jarraituz, gainerako eskabideei esleituko zaizkie, lurralde historikoa edozein dela ere, kreditua agortu arte.
Lehentasun-hurrenkeran atzerago dagoen eskaera bati ezin izango zaio dirulaguntza hori eman, kreditu erabilgarri nahikorik ez egoteagatik lehentasun-hurrenkera horretan aurrerago dagoen beste eskaera bat dirulaguntzarik gabe utzi bada.
7.– Berdinketarik gertatuz gero, lehentasuna izango du 11. artikuluan ezarritako irizpide hauetan puntuazio handiena lortu duen eskaerak, adierazitako ordenan: B.1, B.2, B.2.1, B.2.2 eta A apartatua. Berdinketak bere horretan badirau, lehentasuna izango du prestakuntza jaso duten pertsonen kopuru handiena duenak, B.2.1 irizpidean jasoak, eta, azkenik, B.2.2 irizpidean jasoak.
11. artikulua.– Eskabideak baloratzeko irizpideak.
Eskatutako prestakuntza-ekintzak baloratzeko, jarraian araututako irizpideak hartuko dira kontuan, zeinak II. eranskinean zehazten baitira:
A) Prestakuntzaren kalitatearen eta eraginaren adierazleak. Gehienez 45 puntu.
Horren xedea da enplegurako lanbide-heziketako 2018-2020ko eta 2020-2022 eskaintza-deialdietan langabeei zuzendutako prestakuntza-ekintzak ematean lortu zuten kalitatea baloratzea, bai eta enplegagarritasunaren eta laneratzearen aldetik izandako eragina ere, eta erakundeak kalitatearekin duen konpromisoa.
A.1.– Parte-hartzaileen gogobetetze-tasaren batez bestekoa, lanbide-arloaren arabera: gehienez 15 puntu.
Prestakuntza-entitate batek langabeentzako 2018-2020ko eta 2020-2022ko deialdietan eskaintzen duen prestakuntzan emandako prestakuntza-ekintzetan lanbide-arlo bakoitzean lortutako asebetetze-tasen batezbesteko haztatua.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak ofizioz lortuko du adierazle hori bere datu-baseetatik.
Prestakuntza-entitate batek ez badu parte hartu Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren deialdian, 4 puntu emango zaizkio.
A.2.– Enplegagarritasun-indizea, lanbide-arloaren arabera: Gehienez ere 25 puntu.
2018-2020 eta 2020-2022 urteetan langabeei eskainitako prestakuntza-deialdietan emandako prestakuntza-ekintzek arlo bakoitzean lortutako enplegagarritasun-indizearen batezbesteko haztatua, gehienez 25 puntu.
Enplegagarritasun-indizea tasa hauek osatzen dute:
Enplegagarritasun-indizea = (Prestakuntzaren arrakasta-tasa x p1) + (Besteren konturako laneratzearen tasa x p2) + (Parte-hartze anitzaren tasa x p3)-
Azalpena:
– Prestakuntza-ekintzaren arrakasta-tasa: Prestakuntza arrakastaz amaitzen duten pertsonen kopurua zati prestakuntza-jarduera hasi duten guztizko parte-hartzaile kopurua.
Prestakuntza-ekintza disoziatuak badira, prestakuntzaren emaitza positiboa izango da baldin eta profesionaltasun-ziurtagiri edo lanbide-ziurtagiri osoa lortzen bada, bai eta prestakuntza-moduluetako bat egiten bada eta horrela profesionaltasun-ziurtagiria edo lanbide-ziurtagiria lortzen bada. Ziurtagiri osoa egin gabe ere, egindako moduluak gainditzen dituztenek «ama» ekintzan «Amaituta, ez-gai» egoera izango dute, prestakuntza moduluka egin baitezakete eta ez dutelako modulurik utzi bertan behera («Amaituta, gai» gainditutako moduluetan eta «Amaituta, ez-gai» "ama" ekintzan, ez baitute profesionaltasun-ziurtagiri edo lanbide-ziurtagiri osoa gainditu eta ez baitute utzi modulurik bertan behera).
– Besteren konturako laneratzearen tasa: Prestakuntza-jarduera amaitu eta sei hilabeteren barruan besteren konturako kontraturen bat lortu duten pertsonen kopurua.
– Parte-hartze anitzaren tasa: Prestakuntza-ibilbide bat egiten duten pertsonen kopurua; hau da, kurtsoa amaitu ondorengo sei hilabeteetan enplegurako bigarren prestakuntza-ekintza bat hasten duten pertsonen kopurua.
– p1, p2 eta p3, tasa bakoitzari emandako pisuak dira, espezialitatearen kualifikazio-mailaren arabera kalkulaturik.
Tasak espezialitate motaren eta haren kualifikazio-mailaren arabera haztatzen dira. Hartara, zenbat eta handiagoa izan espezialitatearen kualifikazio-maila, orduan eta pisu handiagoa du laneratzearen tasak, behar beste konpetentzia ematen baitituzte lanpostuak betetzeko, eta, horrenbestez, baita lan-merkatuan sartzeko ere. Gako-konpetentzien edo zeharkako edo gizarteratzeko eta laneratzeko konpetentzien espezialitateen kasuan, parte-hartze anitzaren tasak pisu handiagoa hartzen du, kualifikazioa ematen duen prestakuntzaren aurreko prestakuntzatzat hartzen baita, prestakuntza-ibilbide luzeago baten esparruan; edo, bestela, zeharkako espezialitateen kasuan, prestakuntza arautuaren, hasierako prestakuntzaren edo profesionaltasun ziurtagirien prestakuntza osagarri gisa.
(Ikus .PDF)
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak ofizioz ateratzen du adierazle hori bere datu-baseetatik. Ez dira kontuan honako hauen dirulaguntza-lerroei buruzko emaitzak: kontratatzeko konpromisoa duen prestakuntza, proiektu bereziak edo beste deialdi batzuk, langabeentzako prestakuntza-eskaintzaren deialdiak izan ezik.
2018-2020ko eta 2020-2022ko deialdien babesean prestakuntza-entitateek ez badute eman dirulaguntza eskatzen duten espezialitateari dagokion arloko prestakuntza-ekintzarik, 11 puntu aplikatuko dira.
A.3.– Kalitatearekiko konpromisoa: gehienez 5 puntu.
Gehienez 5 puntu emango dira hauek edukitzeagatik:
a.1.– Kudeaketa aurreratuaren aitorpenak, soilik baloratuta azken 10 urteetan honako hauen artean aitorpen altuena duena:
– Urrezko A edo EFQM +500 eta altuagoa: 4 puntu.
– Zilarrezko A edo EFQM +400: 3 puntu.
– Brontzezko A edo EFQM +300 edo ISO 9001 (indarrean): 2 puntu.
– Kudeaketa aurreratuaren diploma indarrean: puntu 1.
a.2.– Indarrean dauden ziurtagiriak:
– ISO 9001 ziurtagiria: 2 puntu.
– ISO 14001 ziurtagiria, ISO 45001 ziurtagiria edo UNE 166002 berrikuntzaren kudeaketa, indarrean: puntu 1.
a.3.– Kudeaketa aurreratuaren euskal saria, QIA-Quality Innovation Award-Fase internacional Award edo Prizze Winner, azken 10 urteetan: puntu 1.
B) Prestakuntza-jarduketen ondoriozko kudeaketa-emaitzen adierazleak. Gehienez 25 puntu.
B.1.– Esperientzia lanbide-arloa irakasten. Gehienez 10 puntu.
Kontuan hartuko da eskatzen den prestakuntza-espezialitateko lanbide-arlo bereko prestakuntza-ekintzak ematen izandako esperientzia, langabeentzako edo landunentzako 2018-2020 eta 2020-2022 urteetan onetsitako prestakuntza-eskaintzaren deialdietan.
B.2.– Prestakuntza emateko gaitasun egiaztatua. Gehienez 15 puntu.
B.2.1.– Prestakuntza-eskaintzen ohiko deialdietan parte hartu dutenen kopuruaren batezbesteko haztatua, 2018-2020 eta 2020-2022 urteetan gainditu duten langabe erregistratuei zuzenduta, gehienez ere, 10 puntu.
Kontuan hartuko da enplegurako lanbide-heziketaren arloan eskumena duten administrazioek 2018-2020 eta 2020-2022 urteetan onetsi zituzten langabeentzako prestakuntza-eskaintzaren ohiko deialdietan parte hartu dutenen kopurua.
B.2.2.– 2018-2020 eta 2020-2022 urteetan, langile aktiboei zuzendutako eskaintza-deialdietako parte-hartzaileen batezbesteko haztatua: gehienez ere, 5 puntu.
Langile landunei Enplegurako Lanbide Heziketa eskaintzeko 2018-2020 eta 2020-2022 urteetan onetsitako deialdien babesean emandako prestakuntza-ekintzetan parte hartu dutenen kopurua (prestakuntza amaitu duten guztiak) hartuko da kontuan.
B apartatu honetako irizpideetan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak onetsitako deialdiei dagokienez, datu hori ofizioz ateratzen da haren datu-baseetatik. Beste administrazio publiko eskudun batzuen deialdien kasuan (autonomia-erkidegoak edo, hala badagokio, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa), 8. artikuluko 2.2 b) apartatuan horretarako ezarritako ziurtagiria aurkeztu beharko du erakunde eskatzaileak.
C) Emakumeak eta desgaitasuna duten pertsonentzako eskabideak. Gehienez 10 puntu.
C.1.– Zenbat emakumek parte hartu duten langabeentzako prestakuntza-eskaintzaren 2018-2020 eta 2020-2022 urteetako deialdietan, emakume gutxi dauden lanbide-arlo jakin batzuetan Gehienez 6 puntu.
Emakume gutxi dauden lanbide-arloetan, zenbat eta handiagoa emakumeen ehunekoa, orduan eta positiboagoa izango da balorazioa. Deialdi honetan espezialitate programagarriak dituzten lanbide-arlo hauetan emango da balorazio positiboa emakumeen ehunekoa handia izateagatik: AGA, ELE, ENA, EOC, FME, IFC, IMA, IMS, INA, MAM, QUI, SAN, SEA, TMV.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak onartutako deialdiari dagokionez, datu horiek ofizioz ateratzen dira Lanbideren beraren datu-basetik.
Beste administrazio publiko batzuen deialdiei dagokienez, entitate eskatzaileak aurkeztu beharko du ziurtagiria, 8. artikuluko 2.2.b) apartatuan aipatzen dena.
C.2.– Desgaitasunen bat duten pertsonentzat soilik diren prestakuntza-ekintzak: 4 puntu.
12. artikulua.– Prestakuntza-ekintzetan parte hartuko duten pertsonak hautatzea.
1.– Honako hauek izan daitezke prestakuntza-ekintza bakoitzean parte hartzeko hautagaiak:
a) Enplegu-eskatzaileak (eta diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen dutenak), baldin eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Orientazio Zerbitzuek prestakuntza-ekintza egitea agindu badiete haien prestakuntza-ibilbidearen barruan.
b) Nire Lanbidenet-en bitartez ikastaro batean izena eman duten enplegu-eskatzaileak, beren prestakuntza-kontuko prestakuntza-aholkularitzaren bidez.
c) Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak aholkularitzako edo ebaluazioko prozesu baten ondoren deitutako enplegu-eskatzaileak.
d) Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda ez dauden pertsona aktiboak, baldin eta Lanbideren sareko bulegoren batean eskaera aurkeztu badute, edo eskaera erakunde autonomo horren webgunean bete badute (www.lanbide.euskadi.eus). Webgune horretan, aditzera emango da zein diren prestakuntza-ekintzak, zer epe dagoen haietan izena emateko, zer baldintza bete behar duten eskatzaileek sartzeko, eta zein diren prestakuntza-ekintza bakoitzaren xehetasunak eta ezaugarriak.
2.– Prestakuntza-jardueretan parte hartzeko, katalogoan espezialitate bakoitzerako ezarritako sarbide-baldintzak bete behar dituzte hautagaiek.
3.– Ikastaroetan parte hartuko duten ikasleen azken hautaketa entitate onuradunak egingo du, aurrez izena eman duten hautagaien artean. Horretarako, prestakuntza emango duen entitateak sarbidea izango du inskribatutako hautagaien datuetarako Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren prestakuntza-kudeaketarako aplikazioaren bidez (LanF). Erakundeak prestakuntza-ekintzak hasi aurretik eta dagozkion bermeekin egingo du hautaketa-prozesua.
Behar duten prestakuntza-ekintza guztietan, hautaproba bat ere egingo dute, erakundearen instalazioetan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko teknikariekin aurrez adostuta, ekintza behar bezala aprobetxatzen dela ziurtatzeko eta kualifikazioa ematen duten ekintzen helburuak lortzeko ezinbestekoa den aurretiazko ezagutza-maila erreala zehazteko. Proba hori LanF aplikazioaren dagokion apartatuan erantsiko da, prestakuntza-ekintzak gauzatzeari buruz ematen diren jarraibideen arabera.
4.– Pertsona berak ezin izango ditu bi ikastaro batera egin baldin eta jaso bada ikastaroan sartzeko eskakizunak betetzen dituen beste norbaiten eskabidea.
5.– Hautaketa bukatu ondoren, entitate onuradunek hautaketaren emaitza jakinaraziko dute, LanF kudeaketarako aplikazio informatikoaren bidez, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak berariaz emandako jarraibideak aintzat hartuz.
6.– Prestakuntza-erakundeak bere instalazioetan erakutsiko ditu hautatuak izan direnen eta erreserba-egoeran gelditzen direnen zerrenda, prestakuntza-ekintzak abiarazi baino 24 ordu lehenago gutxienez eta hautagaiei aldez aurretik adierazi zaien leku batean. Horrekin batera, prestakuntza-ekintzak non, noiz eta zer ordutan egingo diren adierazi behar dute.
Aurrekoa eragotzi gabe, prestakuntza-zentroek egoki iritzitako bestelako bitartekoak erabili ahal izango dituzte ikasleei ikastaroetan parte hartuko dutela jakinarazteko.
13. artikulua.– Prestakuntza-ekintzetan parte hartuko duten pertsonen eskubideak eta betebeharrak.
1.– Ikasleek doan egingo dituzte prestakuntza-ekintzak.
2.– Ikasleek aseguru-estaldura izango dute ikastaroetan edo haietara joateko bidean dituzten arriskuetarako, Eusko Jaurlaritzak sinatutako aseguruak istripuak eta erantzukizun zibila estaliko baititu.
3.– Parte-hartzaileek, lehen eskola-egunean, ikastaroaren egutegia, prestakuntza-ekintzaren programa eta ikasleen eskubide eta betebeharrei buruzko dokumentua jasoko dituzte, eta jaso izanaren dokumentua sinatuko dute.
4.– Ikasleek prestakuntza-ekintzetara joan beharko dute, eta haiei etekina atera beharko diete. Hori bermatzeko, entitate onuradunak eguneroko bertaratze-partea egin beharko du, eta irakasleak eta parte-hartzaileek sinatu beharko dute.
5.– Ikasleek ezingo dute ikastaro batean baja eman beste prestakuntza-ekintza bat hasteko. Ezin izango dute jarduera utzi harik eta bukatzen den arte, honako kasu hauetan izan ezik: enplegua aurkitu badute, eta horrek prestakuntza-ekintzara joatea eta probetxua ateratzea galarazten badie, edo bat-bateko familia-egoera larriren bat sortzen bazaie. Jarduera justifikaziorik gabeko beste arrazoiren barengatik utziz gero, gerta liteke pertsona hori lehentasunezkoa ez izatea etorkizuneko deialdietako prestakuntza-ekintzetan.
14. artikulua.– Ikasleak baztertzeko arrazoiak eta prozedura.
1.– Honako hauek izango dira ikasleak baztertzeko arrazoiak:
a) Justifikatu gabeko hiru hutsegite baino gehiago egitea hilabetean.
b) Prestakuntza-ekintzaren iraupen osoan % 25etik gorako ez-bertaratzea biltzea, dena delako arrazoiengatik, justifikatuta egon zein ez.
c) Prestakuntza-ekintzari probetxurik ez ateratzea, edo ekintza behar bezala egitea eragozten duen jokabide desegokia izatea, osasun- eta higiene-arauak ere kontuan hartuta.
2.– Hau izango da ikasleak baztertzeko prozedura:
Prestakuntza-zentroak Lanbideko prestakuntzako teknikariari jakinaraziko dio baztertzeko arrazoietako bat gertatu dela, horretarako dagoen eredua erabiliz. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak arrazoi hori aztertuko du, eta ontzat ematen badu, Enplegurako Prestakuntzako eta Diru-sarrerak Bermatzeko zuzendariak baztertzeko prozedura hasteko erabakia hartuko du. Ikaslea baztertzeko proposamenaren arrazoia azalduko da erabaki horretan, eta ikasleak bost egun balioduneko epea izango du alegazioak aurkezteko. Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak gehienez hamabost eguneko epean ebatziko du prozedura. Egoerak hala eskatzen badu, behin-behineko neurriak har daitezke baztertze-prozedurari ekiteko erabakian, prestakuntza-jardueraren jarraipen egokia bermatzeko. Neurri horietako bat izan daiteke ikaslea behin-behinean baztertzea, erabakia jakinarazten zaionetik prozedura ebazten den arte. Ebazpenean adieraziko da zein errekurtso aurkez daitekeen.
Asteren batean ikasleren baten hutsegiteak prestakuntza-ekintzaren ordu-kopuruaren % 25 baino gehiago badira, edo justifikatu gabeko hiru hutsegite baino gehiago egiten baditu hilabetean, prestakuntza-zentroak horren berri emango dio Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Lanbide Heziketako Zuzendaritzari, ikaslea baztertzeko prozedura has dezan.
Ikasleren batek prestakuntza-ekintzara joateari uzten badio eta ez-bertaratzeen % 25 gainditzen baldin badu, zentroak egoera horren berri emango dio Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari, eta ofizioz emango zaio baja, baztertze-prozedura erabili beharrik gabe.
15. artikulua.– Prestakuntza-ekintzak gauzatzea eta lortutako konpetentziak egiaztatzea.
1.– Dirulaguntzaren onuraduna den entitateak deialdi honetan ezarritakoaren arabera eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak emandako ereduak aintzat hartuta gauzatu beharko ditu prestakuntza-ekintzak. Organismo autonomo horrek duen prestakuntzarako aplikazio informatikoa (LanF) erabiliko du prestakuntzaren hasiera jakinarazteko (hasiko den eguna baino 7 egun lehenago gutxienez), bai eta gerora izan daitekeen edozein aldaketaren (gertatzen den unean bertan), prestakuntza-ekintzak bukatzearen eta parte-hartzaileen bertaratzea kontrolatzearen berri emateko ere (prestakuntza-orduetara bertaratu izana kontrolatzeko ikasleek sinatu behar dituzten orrien bidez). Oro har, eta aurkako jarraibiderik ematen ez bada, gehienez ere 7 egun balioduneko epean egin beharko zaizkio jakinarazpenak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari. Prestakuntza-ekintzak ezingo dira hasi aldez aurretik Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak ez badu LanF aplikazioan Hasierako Komunikazioa baimendu.
2.– Deialdi honen babesean diruz lagundutako prestakuntza emango duten prestatzaileek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren baimena beharko dute, eta prestatzaileen fitxategian sartu beharko dira, kasuan kasuko prestakuntza-programan ezarritako baldintzen arabera.
3.– Ikasleek ezingo dute prestakuntza-ekintzetan egunean 7,5 ordu baino gehiagoz parte hartu. Nolanahi ere, astean ez dira izango 37,5 ordu baino gehiago.
4.– Prestakuntza-entitateak prestakuntza-ekintzak arrazoizko ordutegietan programatzen saiatu beharko dira, bereziki gizatalde kalteberei zuzendutakoak. Prestakuntza eta ikasleen bizitza pertsonala uztartzeko moduko ordutegiak ezartzen saiatu beharko dira.
Prestakuntza-ekintza hasitakoan, erregulartasunez emango da, eta prestakuntza-entitateak ezingo du aldi baterako eten, ezinbesteko kasuan izan ezik, behar bezala justifikatuta eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak onartuta.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak prestakuntza-ekintza bat kautelaz eten ahal izango du, baldin eta prestakuntza emateko ohiko garapenean eragin nabarmena duten anomaliak hautematen badira.
5.– Ikastaroaren hasieran, entitate onuradunek gutxienez material hau emango diote prestakuntza-ekintzetan parte hartzen duen bakoitzari:
– espezialitatearen eduki guztiak biltzen dituen eskuliburu bat, argitaratua edo euskarri informatikoan,
– ikastaroa zuzen gauzatzeko beharrezkoa den idazmahaiko materiala eta
– behar diren babes-elementuak.
Era berean, zer eskubide eta betebehar dituzten azalduko diete ikasleei, bai eta kanporatzeko arrazoiak eta prozedurak ere (13. eta 14. artikuluetan arautuak).
6.– Ikasleren batek prestakuntza-ekintza uzten badu, haren lekuan beste parte-hartzaile bat sartu ahal izango da. Ordezkapena onartuko da prestakuntza-ekintzaren iraupenaren % 25 eman aurretik egiten bada.
Hasita dagoen prestakuntza-ekintza batean sartzen diren ikasleek maila nahikoa izan beharko dute, hartara gai izan daitezen eragozpenik jarri gabe ikastaroa normaltasunez jarraitzeko eta hari probetxua ateratzeko.
7.– Prestakuntza-jardueran parte hartuko duten langabeei dagokienez, batez ere langabezia-prestazioa edo -subsidioa edo diru sarrerak bermatzeko errenta jasotzen badute, prestakuntza emateko ardura duten enpresa eta entitate onuradunek berehala eman beharko diote Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari parte-hartzaileen ukoen, ez-bertaratzeen eta uzteen berri, gertaera horien zergatik gertatu diren zehaztuta.
8.– Prestakuntza amaitzean, parte-hartzaile bakoitzari asistentzia-ziurtagiria edo diploma emango zaio, prestakuntza gainditu badu eta ebaluazioa positiboa izan bada, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak ezarritako ereduaren arabera. Dokumentu horretan, datu hauek adieraziko dira gutxienez: prestakuntza-ekintzaren izena, prestakuntza-edukiak, zer modalitatetan eman den, zer egunetan hasi eta amaitu den, eta ikasleak guztira jaso dituen prestakuntza-orduak.
9.– Dirulaguntzen prestakuntza-entitate onuradunek zuzenean gauzatuko dituzte prestakuntza-ekintzak, eta ezingo dute hirugarrenik azpikontratatu horretarako. Horretarako, onuradunak diruz lagundutako prestakuntza emateko irakasleak kontratatzea ez da azpikontrataziotzat hartuko. Pertsona fisikoak kontratatzea baino ez da ulertzen irakasleak kontratatzetzat.
16. artikulua.– Prestakuntza-ekintzen jarraipena eta kontrola.
1.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, prestakuntza ematen duen zentroarekin lankidetzan, prestakuntza-ekintzen jarraipena eta kontrola egingo ditu. Hori eskakizunak eta alderdi formalak betetzen direla egiaztatzeaz eta prestakuntzaren emaitzez harago doan lana da, eta kalitatea bermatzeko balio izango du.
2.– Jarduera-plan bat ezarriko da egiaztatzeko ea erregulartasunez gauzatzen diren deialdian ezarritako baldintzak eta prestakuntza-planak, eta, beharrezkoa izanez gero, bidezko neurri zuzentzaileak ezartzeko. Jarduera horiek barnean hartuko dute ebidentzia dokumental eta fisikoen bidez jarraipena eta kontrola egitea prestakuntza-jarduera hori gauzatzen den tokian bertan eta toki horretatik kanpo, diruz lagundutako prestakuntza-ekintzak egiten diren bitartean edo/eta amaitu ondoren.
17. artikulua.– Prestakuntza-ekintzen ebaluazioa.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak deialdi honen kalitatea ebaluatuko du, kontuan hartuta ikasleek berek betetako galdetegietatik lortutako batez besteko emaitzak, hala xedatzen baita Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren 2009ko apirilaren 27ko Ebazpenean (2009ko ekainaren 11ko BOE), enplegurako prestakuntza-ekintzen kalitatea ebaluatzeko galdetegiak argitaratzen dituen ebazpenean.
Telematikoki beteko dituzte galdetegiak ikasleek. Ikastaroa ematen duen entitatearen ardura da ziurtatzea ekintza amaitu duten ikasleek kalitateari buruzko galdetegia betetzen dutela; horretarako, behar diren baliabideak jarriko ditu parte-hartzaileen eskura, diruz lagundutako ikastaroa amaitzen duten ikasleei galdetegi telematikoa betetzen laguntzeko.
18. artikulua.– Dirulaguntza ordaintzea.
1.– Emandako dirulaguntza bi zatitan ordainduko da, honela:
a) Lehen ordainketa: planaren dirulaguntza osoaren % 60, lehen prestakuntza-ekintza hasi dela jakinarazi ostean.
b) Bigarren ordainketa: prestakuntza-planari dagozkion dirulaguntzaren gainerakoa, prestakuntza-ekintza guztiak amaitzean, diruz lagundutako jarduerak justifikatu ondoren.
2.– Administrazioak laguntzak ordaindu ahal izan ditzan, entitate eskatzaileak Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Sailaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan inskribatuta behar du.
Entitatea erregistratuta ez badago, edo Ekonomia eta Ogasun Sailaren Hirugarrenen Erregistroan dauden banku-datuak aldatu nahi baditu, helbide honetan adierazi bezala egin ahal izango du: https://www.euskadi.eus/hirugarrenak.
19. artikulua.– Dirulaguntzaren justifikazioa eta likidazioa.
1.– Ikastaroa amaitu duten parte-hartzaileen arabera eta benetan egin dituzten eskola-orduak kontuan hartuta egingo da prestakuntza-planak gauzatzeko emandako dirulaguntzaren justifikazioa eta likidazioa, ezarritako modulu ekonomikoei jarraituz.
Likidazioak ez du inola ere gaindituko prestakuntza-plana gauzatzeko hasieran onartu zen dirulaguntzaren zenbatekoa.
2.– Likidazioa honela kalkulatuko da:
Orduko 13 euroko modulua biderkatuko da prestakuntza-ekintza amaitu duten ikasleen kopuruaz, hau da, ekintzaren iraupenaren gutxienez % 75ean bertaratu diren ikasle kopuruaz. Ondorio horietarako, kontuan hartuko dira, halaber, enplegua aurkitzeagatik prestakuntza-ekintza utzi behar izan duten langabeak, bai eta egiaztatutako gaixotasun edo istripuagatik ikastaroan baja hartu duten parte-hartzaileak ere, baldin eta azken bi kasu horietan prestakuntza-jarduera gutxienez % 25ean egin badute. Ekintza bakoitza ikasle kopuru batentzat onetsi da, eta muga horiek errespetatuz egingo da kalkulua.
3.– Dirulaguntza jasotzen duen erakundeak prestakuntza-ekintza bakoitza justifikatzeko memoria ekonomikoa aurkeztu beharko du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan, LanF aplikazio telematikoaren bitartez, prestakuntza-ekintza amaitzean prestakuntza-entitateak ikasleei buruz egingo duen azken ebaluazioa Lanbidek baliozkotu eta 10 eguneko epean, gehienez ere. Honako informazio hau jasoko du memoriak:
– Laburpen-koadro bat. Horretan jaso beharko dira ikasle bakoitzak benetan zenbat eskola-ordu egin duen eta zer zenbateko dagokien ezarritako modulu ekonomikoak eta artikulu honetan jasotako irizpideak aplikatuz.
– Diruz lagundutako jarduera osorik edo zati batean finantzatu duten bestelako sarrerei edo dirulaguntzei buruzko aitorpena, zenbatekoa eta jatorria adierazita, edo halakorik ez dagoela dioen adierazpena.
4.– Ezarritako epean dagozkion agiriak aurkezten ez baditu, organo eskudunak 15 eguneko epe luzaezina emango dio onuradunari agiri horiek aurkez ditzan. Azken epe horretan justifikaziorik aurkeztu ezean, itzulketa-prozedura hasiko da.
20. artikulua.– Entitate onuradunen betebeharrak.
Onuradunaren betebehar izango dira, deialdi honetako artikuluetan ezarritakoez gain, lege-xedapen hauetan oro har ezarritakoak ere: Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. eta 46. artikuluak, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14. artikulua eta enplegurako lanbide-heziketaren sistema arautzen duen araudia. Bereziki, betebehar hauek ditu onuradunak:
– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak esandako moduan eta maiztasunez, dagozkion urratsak eta helburuak betetzea ahalbidetzen duten datuen aldizkako bilakaera jakinaraztea eta egiaztatzea.
– Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren edo Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzaren egiaztapen-jarduketak, Estatuko Administrazio Orokorraren Kontu Hartzailetza Nagusiaren kontrol finantzarioak –hala badagokio– eta Kontuen Auzitegiaren legedian aurreikusitakoak egiten uztea, baita honako hauen jarduketak egiten uztea ere: batetik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, Ekonomia eta Ogasun Sailaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoak, Lan eta Enplegu Sailak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak.
– Diruz lagundutako jardueraren xedea edo nondik norakoa nabarmen aldatzen duen gertaera oro jakinaraztea, bai eta dirulaguntza emateko orduan kontuan hartutako edozein inguruabarren aldaketa ere.
– Laguntzarekin lotutako transakzioak kontabilitate-identifikazio bereizi baten bidez edo kontabilitate-kode egoki baten bidez identifikatzea.
– Dirulaguntza onartzeko unean, prestakuntza-entitate onuradunaren ordezkariak edo ahaldunak sinatu beharko du datu pertsonalak arloa arautzen duen indarreko legerian ezarritako baldintzen arabera tratatzeko konpromisoa, prestakuntza-erakundeak datuen tratamenduaren arduradun diren aldetik.
– Konpromisoa adieraztea enpresa-deslokalizaziorik ez egiteko, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 49. artikuluan ezarritakoaren arabera.
21. artikulua.– Komunikazio eta publizitatearen arloko betebeharrak.
Deialdi honetan diruz lagundutako jarduketek eta jarduketa horiei buruz eta landa- eta hiri-inguruneetako emakumeei laguntzeko programari buruz egiten den publizitate guztiak behar bezala identifikatuta egon beharko dute, informazio, komunikazio eta publikotasunaren arloan Estatuko araudiak eta Europar Batasunak Suspertze eta Erresilientzia Mekanismorako ezartzen dituzten betebeharrekin bat etorrita.
Hala, dirulaguntza hauek jasotzen dituzten entitateek finantzaketa horren jatorriaren berri eman beharko dute jarduketen publizitatean, eta ikusteko moduan jarri beharko dute informazio hori. Hala dagokionean, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren identifikazio grafikoaz eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren logoaz gainera, Europar Batasunaren ikurra txertatuko dute, eta finantzaketari buruzko adierazpen egoki bat, honela dioena: «Europar Batasunak – NextGenerationEUk finantzatua». Helbide honetan eskuratu ahal dira elementu horiek: https://planderecuperacion.gob.es/identidad-visual Ikusgarritasun hori, bereziki, jarduera egiten den lokaletan, material didaktiko guztietan eta bestelako materialetan bermatu behar da, eta prestakuntza-jarduerak eta emaitzak sustatzen direnean, askotariko hartzaileei (komunikabideak eta herritarrak barne) zuzendutako informazio koherentea, eraginkorra eta neurrizkoa emanez.
22. artikulua.– Entitate onuradunentzako betebehar bereziak, Europar Batasuneko Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren finantzaketari buruzkoak.
Entitate onuradunek, gainera, Europar Batasunaren Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren finantzaketari buruzko Europako eta Estatuko betebehar hauek bete beharko dituzte:
a) «DNSH – Do Not Significant Harm» printzipioa (ingurumenari kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioa), klimaren arloko etiketatzearen baldintzak (01 etiketa – Konpetentzia eta enplegu berdeetarako ekarpena [100 %]) eta etiketatze digitalaren baldintzak (108 etiketa – Gaitasun digitalak garatzeko laguntza [100 %]) erabat betetzen direla bermatzea, honako hauek ezarritakoarekin bat: Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana; Kontseiluaren Exekuzio Erabakia, Espainiako Suspertze eta Erresilientzia Planaren ebaluazioa onartzeari buruzkoa (Council Implementing Decision – CID); Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko (EB) 2021/241 Erregelamendua, eta irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduaren 5. artikulua (aginduak Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren kudeaketa-sistema eta hura garatzeko araudia eratzen ditu, proiektuen diseinuaren eta exekuzioaren fase guztietan eta jarduera bakoitzerako banaka). Entitate onuradunek, nolanahi ere, printzipio hori betetzen dela egiaztatzeko mekanismoak eta aplikatzen dela ziurtatzeko neurri zuzentzaileak aurreikusiko dituzte, eta horren berri emango dute dirulaguntza justifikatzeko memorian.
b) Interes-gatazkarik, iruzurrik eta ustelkeriarik ez dagoela bermatzea, eta baldintzarik eta erreparorik gabe onartzea dirulaguntza eman duen administrazioak onartutako Iruzurraren Aurkako Neurrien Plana. Plan horren xedapenak erabat bete beharko dituzte, autonomia-erkidegoko, estatuko eta Europako araudia zeharo errespetatuz, iruzurra, ustelkeria eta interes-gatazkak prebenitzeari, atzemateari eta zuzentzeari dagokienez, eta Europar Batasuneko erakundeek beren finantza-interesak babesteari buruz hartzen dituzten erabakiekin bat etorriz. Urtarrilaren 24ko HFP/55/2023 Agindua indarrean jarri zenetik (HFP/55/2023 Agindua, urtarrilaren 24koa, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana betearazten duten prozeduretako interes-gatazken arriskuaren analisi sistematikoari buruzkoa), Eusko Jaurlaritzaren neurrien plana aplikatu behar zaien entitateek haren prozedura espezifiko bat bete behar dute: SEEPek finantzatutako kontratazio- eta dirulaguntza-prozesuetan interes-gatazkarik ez izateko hark ezartzen duena.
c) Onuradunak dirulaguntzak ematen dituen administrazioari jakinarazi beharko dio helburu bererako beste dirulaguntza edo laguntza batzuk jaso dituela Estatuko edo nazioarteko beste edozein administrazio edo ente publikotatik, baina kostu beraren gaineko finantzaketa bikoitzik izan gabe.
d) Europako Batzordeak, Iruzurraren Aurkako Europako Bulegoak, Europako Kontuen Auzitegiak eta Europako Fiskaltzak ezarritako kontrolak onartzea. Horretarako, dirulaguntzari buruz eskatutako informazio guztia emango zaie organo horiei, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren otsailaren 12ko (EB) 2021/241 Erregelamenduaren 22.2.e) artikuluan ezarritakoaren arabera.
e) Entitateak bermatu behar du badakiela laguntza horren finantzaketa Europar Batasuneko SEMetik datorrela, eta, beraz, bere gain hartzen dituela Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamendutik (hau da, SEMa ezartzen duen erregelamendutik) eta finantzaketa horri aplikatu beharreko gainerako Europar Batasuneko arauetatik edo estatu-arauetatik eratorritako betebehar guztiak. Hori erantzukizunpeko adierazpen baten bidez egiaztatu behar da.
f) Batzordeari, Iruzurraren Aurkako Europako Bulegoari, Kontuen Auzitegiari eta, hala dagokionean, Europako Fiskaltzari Finantza Erregelamenduaren 129. artikuluaren 1. apartatuak aitortzen dizkien eskubideak egikaritzeko baimena ematea, eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planean sartutako erreformak eta inbertsio-proiektuak aplikatzeko neurrietarako ordaindutako funtsen azken hartzaile guztiak behartzea, edo aplikazioan esku hartzen duten gainerako pertsona edo entitate guztiak, eta berariaz baimena ematea Batzordeari, Iruzurraren Aurkako Europako Bulegoari, Kontuen Auzitegiari eta, hala dagokionean, Europako Fiskaltzari, Finantza Erregelamenduaren 129. artikuluaren 1. apartatuak aitortzen dizkien eskubideak egikaritzeko eta antzeko betebeharrak ezartzeko funtsen azken hartzaile guztiei.
g) Jasotako funtsen aplikazioaren egiaztagiriak eta dokumentu elektronikoak bost urtez zaintzea eta gordetzea, edo hiru urtez, baldin eta finantzaketaren zenbatekoa 60.000 eurokoa edo txikiagoa bada, egiaztapen- eta kontrol-jarduerak egin ahal izateko, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko uztailaren 18ko (EB, Euratom) 2018/1046 Erregelamenduaren 132. artikuluan eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko (EB) 2021/241 Erregelamenduaren 22.2.f) artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
h) Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren kudeaketa-sistema zehazten duen irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduaren 9. artikuluak ezarritako komunikazio-betebeharrak betetzea. Bereziki, inbertsioen jarduerei buruzko informazio- eta komunikazio-neurrietan (informazio-kartelak, plakak, argitalpen inprimatuak zein elektronikoak, ikus-entzunezko materiala, webguneak, prentsako iragarkiak eta txertaketak, ziurtagiriak, eta abar), logotipo hauek sartu beharko dira: a) Europar Batasunaren ikurra; b) Batasunaren ikurrarekin batera, «Europar Batasunaren NextGenerationEUk finantzatua» testua; c) 821/2014 Exekuzio Erregelamenduaren II. eranskinean ezarritako arau grafiko eta kolore normalizatuak hartuko dira kontuan.
i) Beren identifikazio-datuak datu-base batean sartzea, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko (EB) 2021/241 Erregelamenduaren 22.2.d) artikuluan eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren kudeaketa-sistema eratzen duen irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduaren 8. artikuluan adierazitakoaren arabera.
j) Diruz lagunduta egiten diren jarduketen fidagarritasunaren eta jarraipenaren erantzule izatea, une oro jakin ahal izateko jarduketa bakoitza zenbateraino bete den. Hirugarrenek egin beharreko jarduketen kasuan, mekanismoak ezartzea hirugarren horiek aurreikusi diren jarduketak aurrera eramaten laguntzen dutela ziurtatzeko eta –hala badagokio– behar diren suspertze-planaren adierazle, mugarri eta helburuen balioa zehazteko beharrezkoa den informazioa ematen dutela ziurtatzeko.
k) Tartean diren administrazio publikoen artean datuak lagatzea onartzea, aplikatzekoa den Europako araudia betetzeko, Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoarekin eta funtsen azken hartzailearen identifikazioa arautzen duen irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduaren 8. artikulu osoarekin bat etorriz. Informazio horrek eskuragarri egon behar du irailaren 29ko HFP/1031/2021 Aginduaren 10. artikuluaren arabera, eta hori guztia Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko (EB) 2021/241 Erregelamenduaren 22.2.d) artikulua garatzeko.
Kasu orotan, deialdi honetan araututako dirulaguntzak Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planerako ezartzen diren jarraipen, kontrol eta ebaluazioaren mende egongo dira, bai eta, informazioaren eta publikotasunaren arloan, kontrol, egiaztapen, jarraipen eta ebaluazioaren arloan barne-araudiak eta Europar Batasunak Europar Batasuneko Suspertze eta Erresilientzia Mekanismorako ezartzen dituzten betebeharren mende, nahitaez betetzekoak badira.
23. artikulua.– Dirulaguntza aldatzea.
Inola ere ezin izango da aldatu dirulaguntzaren erabilera edo xedea, ez eta emandako laguntzarekin lortu nahi diren helburuak ere, eta ezin izango da aldatu dirulaguntzaren xede den jarduera, jarduketa edo jokabidea, ezta emakida-ebazpenean agertzen den eta lortu den dirulaguntzaren zenbatekoa handitu ere. Onuradunak proposatu edo eskaini dituen eta dirulaguntza emateko balio izan duten alderdiak ere ezin izango dira aldatu.
24. artikulua.– Dirulaguntzak itzultzea.
1.– Ezin izango da eskatu dirulaguntza ordaintzeko, eta, kasu batzuetan, jasotako kopuru osoak edo horien zati bat itzuli beharko dira eta dirulaguntza ordaindu den unetik aurrera dirulaguntzen arloan aplikatzekoak diren berandutze-interesak eskatuko dira, Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36.1 artikuluan aurreikusten diren kasuetan. Eta, bereziki, honako hauetan:
a) Justifikatzeko betebeharra betetzen ez denean edo lege honetan eta, hala badagokio, dirulaguntza oinarri erregulatzaileetan ezarritako moduan justifikatzen ez denean.
b) Dirulaguntza baldintzak bete gabe edo baldintzak faltsutuz eskuratzen denean edo hura eskuratzea galaraziko luketen baldintzak ezkutatuz eskuratzen denean.
c) Dirulaguntzaren helburua, jarduera edo proiektua betetzen ez denean edo dirulaguntzaren bidez hartu behar den jokabidea hartzen ez denean.
d) Dirulaguntza emateagatik ezarritako baldintzak betetzen ez direnean.
e) 20/2023 Legearen 12.5.d, 14.c eta 42. artikuluek ezartzen dituzten kontrol-jarduketei erresistentzia, aitzakiak edo oztopoak jartzen zaizkienean edo kontrol horiei uko egiten zaienean.
f) 20/2023 Legearen 27. artikuluan biltzen diren publikotasunerako neurriak betetzen ez direnean.
g) Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107tik 109ra arteko artikuluetan ezarritakoaren arabera hartutako erabaki batek eragiten duenean dirua organo emaileari berreskuratzea.
h) Enpresa-deslokalizazioaren deklarazioa, 20/2023 Legearen 51. artikuluan xedatutakoa aplikatuz.
i) DNSH printzipioa betetzen ez bada, onuradunak ordura arte jasotako zenbatekoak itzuli beharko ditu, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritako moduan. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren laguntzen bermeen eta itzulketen araubide orokorra arautzen da, eta kudeaketan parte hartzen duten entitate laguntzaileen baldintzak, araubidea eta obligazioak ezartzen dira.
Jasotako zenbatekoak itzuli behar dira, halaber, mugarriak, helburuak edo egutegia betetzen ez direnean, interes-gatazken adierazpenak izaten direnean edo SEEP-NextGenerationEU arautegiarekin lotutako beste edozein alderdi betetzen ez denean, 2024ko Estatuko Aurrekontu Orokorren abenduaren 22ko 21/2023 Legean eta Administrazio Publikoa modernizatzeko eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana gauzatzeko premiazko neurriak onartzen dituen abenduaren 30eko 36/2020 Errege Lege Dekretuaren 37.4 artikuluan aurreikusitakoaren arabera. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko (EB) 2021/241 Erregelamendua ere kontuan hartu behar da, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duena.
2.– Balizko ez-betetzeen maila honako irizpide hauen arabera zehaztuko da:
a) Erabateko ez-betetzea gertatu bada: dirulaguntza emateko xedearen edo hori justifikatzeko betebeharraren erabateko ez-betetzeak, emandako dirulaguntzaren % 100 itzuli behar izatea ekarriko du.
Era berean, erabateko ez-betetzetzat joko da diruz lagundutako ekintzak helburuen % 25 lortzen ez badu, horiek honela neurtuta: prestakuntzaren ordu kopuruaren adierazlea bider prestakuntza-ekintza amaitu duten ikasleen kopurua. Kalkulu horietarako, aintzat hartuko dira justifikatutako hutsegiteen edo lana lortzearen ondorio diren absentzia-orduak. Ikasleek ikastaroa amaitu dutela joko da ekintzaren iraupenaren % 75era gutxienez joan badira. Ondorio horietarako, ikastaroa amaitu dutela joko da, halaber, enplegua aurkitzeagatik prestakuntza-ekintza utzi behar izan duten langabeen kasua, bai eta egiaztatutako gaixotasun edo istripuagatik ikastaroan baja hartu duten parte-hartzaileena ere, baldin eta azken bi kasu horietan prestakuntza-jarduera gutxienez % 25ean egin badute.
b) Ez-betetze partziala: dirulaguntzaren helburuaren edo justifikatzeko betebeharraren ez-betetze partziala gertatuz gero, emandako dirulaguntza aldatu egingo da, edo dirulaguntzaren zati bat itzuli beharko da; zehazki, 19.2 artikuluan adierazitako moduan egindako dirulaguntzaren justifikazioak emandako dirulaguntza baino emaitza txikiagoa ematen badu, dirulaguntza hori murriztu egingo da justifikatutako zenbatekoraino.
3.– Dirulaguntzak itzultzeko prozedurak bat etorri beharko du Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearekin eta hura garatzeko araudiarekin.
4.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak abiaraziko du itzulketa-prozedura, eta idazkia bidaliko dio enpresa edo entitate onuradunari, ez-betetzea eragin duen edo duten gertaera edo gertaerak jakinarazteko, eta adieraziko dio hamabost eguneko epea duela egoki iritzitako alegazioak edo egiaztagiriak aurkezteko.
5.– Alegazioak aurkeztu ondoren edo alegazio horiek egiteko epea igaro ondoren, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak ebazpena emango du.
Laguntzak itzultzeko prozedura gehienez hamabi hilabeteko epean ebatzi beharko da.
6.– Ebazpenean, ez-betetzeren bat izan dela iritziz gero, dirulaguntza jasotzeko eskubidea galdutzat emango da, eta, hala badagokio, dagozkion diru kopuruak itzuli beharko dizkio onuradunak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari, ebazpena jakinarazten denetik bi hilabete igaro baino lehen. Epe hori borondatezko epetzat joko da.
Itzulketa borondatezko aldian egiten ez bada, itzuli beharrekoak premiamendu bidez berreskuratzeko izapideak hasiko dira.
25. artikulua.– Datuen babesari buruzko informazioa.
Datu pertsonalen babesaren arloan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak bi xedapen hauen arabera jokatuko du: Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (EB 2016/679 Erregelamendua) eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko 3/2018 Lege Organikoa. Lortzen diren datu pertsonalak «Enplegurako eta enpleguko prestakuntzarako dirulaguntzak» izeneko tratamendu-jardueraren barruan egongo dira. Jarduera horren arduraduna Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua da, eta jardueraren helburua da Lanbideren eskumen diren enplegu-politika aktiboekin zerikusia duten dirulaguntzak kudeatu eta kontrolatzea, bai eta iruzurra jazartzea eta datuak estatistiketan erabiltzea ere. Lortzen diren datuak beharrezkoak dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari emandako botere publikoak gauzatzeko eta lege-betebeharrak betetzeko, eta arlo horretan eskumena duten administrazio publikoei komunikatu ahal izango zaizkie.
Datuen titularrek datuak irispidean izateko, zuzentzeko eta ezerezteko eta informazioaren tratamendua mugatzeko eta tratamenduaren aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzte tratamenduaren arduradunaren aurrean, datuen babesaren arloko eskubideak baliatzeko prozeduraren bidez. Prozedura hori www.euskadi.eus/servicios/10842/ helbidean argitaratu da.
Datuen babesari buruzko informazio osagarri eta zehatza kontsultatzeko: www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/074300-capa2-eu.shtml
26. artikulua.– Aplikatu beharreko araudia.
1.– Dirulaguntzen programa honi dirulaguntzen araubide juridikoa arautzen duten arau-xedapen hauek aplikatu behar zaizkio: Dirulaguntzen 38/2003 Lege Orokorra eta hura garatzen duen Erregelamendua (uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartua), oinarrizko legeria baitira; Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legea eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua, Euskal Autonomi Elkartearen Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duena eta horien kudeaketan parte hartzen duten Izaiki Laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituena.
2.– Laguntza hauek, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoak finantzatzen dituenez, arau hauetan xedatutakoa ere bete behar dute:
a) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko (EB) 2021/241 Erregelamendua, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duena.
b) 36/2020 Errege Lege Dekretua, abenduaren 30ekoa, zeinaren bidez presako neurriak onartzen baitira Administrazio Publikoa modernizatzeko eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana egikaritzeko.
c) HFP/1030/2021 Agindua, irailaren 29koa, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana kudeatzeko sistema eratzen duena.
d) TES/897/2021 Agindua, abuztuaren 19koa, zeinaren bidez Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoarekin finantzatutako kredituak lurraldeka banatzen baitira, 2021eko ekitaldi ekonomikorako, lan-arloan eskumenak dauzkaten autonomia-erkidegoek kudea ditzaten; kreditu horiek Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planeko «Konpetentzia Digitalen Plan Nazionala» eta «Lan-merkatua dinamikoa, erresilientea eta inklusiboa izateko politika publiko berriak» inbertsio-proiektuak gauzatzeko dira.
e) HFP/1031/2021 Agindua, irailaren 29koa, Estatuko, autonomia-erkidegoetako eta tokiko sektore publikoko entitateek informazioa emateko prozedura eta formatua ezartzen dituena Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren ataletako neurrien mugarri eta helburuak zenbateraino betetzen diren jakiteko jarraipena egiteko eta neurrion aurrekontu- eta kontabilitatea-betearazpenaren jarraipena egiteko.
f) 21/2023 Legearen II. tituluaren V. kapitulua (21/2023 Legea, abenduaren 22koa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2024. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena).
g) 698/1991 Dekretua, abenduaren 17koa, Euskal Autonomi Elkartearen Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duena eta horien kudeaketan parte hartzen duten Izaiki Laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituena.
h) HFP/55/2023 Agindua, urtarrilaren 24koa, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana betearazten duten prozeduretako interes-gatazken arriskuaren analisi sistematikoari buruzkoa.
3.– Halaber, honako hauek ere aplikatuko zaizkio deialdiari: irailaren 9ko 30/2015 Legea (Lan-arloko enplegurako lanbide-heziketaren sistema arautzen duena), lege hori garatzen duen uztailaren 3ko 694/2017 Errege Dekretua (zeinaren bitartez garatzen baita Lan-arloko enplegurako lanbide-heziketaren sistema arautzen duen irailaren 9ko 30/2015 Legea) eta martxoaren 28ko TMS/368/2019 Agindua (Lan-arloko Enplegurako Lanbide Heziketaren Sistema arautzen duen irailaren 9ko 30/2015 Legea garatzen duen uztailaren 3ko 694/2017 Errege Dekretua garatzen duena).
4.– Hauek ere aplikatuko dira:
a) Gobernu Kontseiluaren 2022ko otsailaren 8ko Erabakia, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari lotutako jardueren eta proiektuen aurrekontu- eta kontabilitate-betearazpenari, kudeaketari eta jarraipenari buruzkoa, zeina argitara eman zen Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren martxoaren 1eko 30/2022 Ebazpenaren bidez (2022ko martxoaren 4ko EHAA, 46. zk.).
b) Gobernu Kontseiluaren 2022ko martxoaren 29ko Erabakia, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana egikaritzeko iruzurraren aurkako borrokari, interes-gatazkei, finantzaketa bikoitzari eta estatu-laguntzei buruzko betekizunak eta ingurumenari kalte nabarmenik ez egitekoak betetzeko iruzurraren aurkako neurrien plana onartzen duena, zeina argitara teman zen Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren apirilaren 6ko 40/2022 Ebazpenaren bidez (2022ko apirilaren 13ko EHAA, 74. zk.).
5.– Era berean, entitate onuradunek nahitaez bete beharko dituzte laguntza ematen duen administrazioak eta Estatuko eta Europako gainerako agintari eskudunek xede horretarako ezarritako arauak, bai eta aipatutako finantzaketa-iturrien arabera laguntza hauen onuradun izateagatik ezarritako betebehar guztiak ere.
27. artikulua.– Iruzurra, ustelkeria eta interes-gatazkak izateko arriskua prebenitzea.
Onuradunak hautatzeko prozesuan edo baldintzak betetzen direla egiaztatzeko prozesuetan parte hartzen duten pertsonek adieraziko dute ezagutzen dituztela eta osorik eta inolako erreparorik gabe onartzen, 2022ko martxoaren 29ko Gobernu Kontseiluaren Erabaki bidez onetsitako «Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana egikaritzeko eskatzen diren iruzurraren aurkako borrokari, interes-gatazkei, finantzaketa bikoitzari eta estatu-laguntzei buruzko betekizunak eta ingurumenari kalte nabarmenik ez egitekoak betetzeko neurrien planaren» baldintzak. Aurreko apartatuan xedatutakoaren ondorioetarako, dirulaguntza emateko eskumena duen organoaren arduradunak, dirulaguntzaren oinarriak edo deialdia idazten dituzten langileek, eskaerak ebaluatzen dituzten aditu eta batzordekideek, baita jarduera horietan Administrazioari laguntza eta aholkularitza ematen dioten entitate pribatuetako pertsona fisiko guztiek ere, iruzurraren aurkako neurrien plana ezagutu eta onartu behar dute.
Urtarrilaren 24ko HFP/55/2023 Aginduan adierazitako ondorioetarako, agindu horretan ezarritako prozedurak aplikatuko dira. Gainera, agindu hori betetzeko, dirulaguntzak emateko organo eskudunak eta eskaerak aztertzeko kide anitzeko organoetako kideek interes-gatazkarik ezaren adierazpena sinatu behar dute, agindu horretan bereziki arautua eta VI. eranskinari atxikia, eskabideak aztertzeko eta erabakia hartzeko fasean. Eragiketaren arduradunak, gainera, HFP/55/2023 Aginduaren 4. artikuluan xedatutakoaren arabera bete behar du interes-gatazka izan daitekeena egiaztatzeko prozesua. Prozesu horretan bandera beltz bat edo batzuk detektatzen badira, HFP/55/2023 Aginduaren 7. artikuluan xedatutako prozedurari jarraitu behar diote. Horretarako, eskatzaileei benetako titulartasunari buruzko informazioa 5 egun baliodun igaro baino lehen aurkezteko eskatu behar diete, eta, epe horretan aurkeztu ezean, prozeduratik kanpo utziko dituzte.
Aurreko apartatuetan aipatutako pertsonek Interes-gatazkarik Ezaren Adierazpena ere beteko dute, oinarri hauen VI. eranskinean jasotako ereduarekin bat etorriz, hala egin behar dela ezartzen baita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko uztailaren 18ko (EB, Euratom) 2018/1046 Erregelamenduko 61.3 artikuluan (Finantza Erregelamendua) eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legeko 23. artikuluan.
Interes-gatazka eragin dezakeen kausaren batean dauden agintariek eta langileek ez dute parte hartuko prozeduretan. Norbaitek uste badu interes-gatazkaren bat egon daitekeela, hierarkian gorago dagoenari jakinaraziko dio, idatziz; zerbitzu juridikoek txostena egingo dute, eta hartu beharreko erabakia hartuko da. Horrek ez du eragozten HFP/55/2023 Aginduan ezarritako kasu zehatzetarako ezartzen den prozedura berezia betetzea.
Kontrol Ekonomikoko Bulegoak, bere kabuz edo Estatuko Administrazioko Kontu Hartzailetza Nagusiarekin lankidetzan arituz (III. maila), auditoria espezifikoak egin ditzake interes-gatazkak prebenitzeko, atzemateko eta zuzentzeko neurri egokirik ote dagoen ikusteko.
Interes-gatazka bat hautematen denean, kasu bakoitzean aplikatu beharreko lege-arau eta barne-erregelamenduen araberako neurriak hartuko dira. Era berean, interes-gatazkaren egoeraren berri eman beharko da betiere, gardentasun-printzipioa betetzeko.
RSS