Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2024ko apirilaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
1916

EBAZPENA, 2024ko apirilaren 10ekoa, Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusiarena, unibertsitate-tituludunak Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren arloan prestatzeko beken deialdia egiten duena 2024-2025erako.

Martxoaren 21eko 34/2023 Dekretuak Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren arloan unibertsitate-tituludunak prestatzeko beken programa sortu eta arautzen du (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 65. zk., 2023ko apirilaren 3koa), 2030 Agendaren esanahiaren hedapena hobetzeko eta gizartea Garapen Jasangarriaren Helburuek adierazten duten eraldaketan txertatzeko mekanismo gisa.

Dekretu horren 5.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, bidezkoa da Gizarte Trantsizioaren eta 2030 Agendaren arloan unibertsitateko tituludunak prestatzeko beken deialdia egitea 2024-2025erako. Beka horiek Lehendakaritzaren dirulaguntzen 2024-2027 Lau Urteko Plan Estrategikoan sartuta daude. Plan hori Gizarte Koordinazio eta Komunikazioko idazkari nagusiaren 2024ko otsailaren 12ko Ebazpenaren bidez onartu zen, eta honako helbide honetan argitaratu zen: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/proiektua/lehendakaritzaren-2024eko-diru-laguntzen-plan-estrategikoa/. Deitutako bekek Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren arloan gizartea zabaltzen eta herritarrak inplikatzen laguntzen dute, eta hori da plan horretan jasotako helburu estrategikoetako bat.

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– 2024-2025erako Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren arloan unibertsitateko tituludunen prestakuntza sustatzeko bi beka emateko deialdia egitea.

Deialdi hau honako hauetan xedatutakoaren arabera arautuko da: 34/2023 Dekretua, martxoaren 21ekoa, Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren arloan unibertsitate-tituludunak prestatzeko beken programa sortu eta arautzen duena, eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legea.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke organo berari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, betiere Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoa betez.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak. Denek jakin dezaten, www.euskadi.eus webgunean ere argitaratuko da.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 10a.

Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusia,

JUAN ANTONIO FERNÁNDEZ ERDOCIA.

I. ERANSKINA
OINARRIAK

Lehenengoa.– Xedea.

Deialdi honen xedea da bi beka ematea unibertsitate-tituludunen prestakuntza bultzatzeko Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren arloan, 2024-2025erako.

Bigarrena.– Diru-zuzkidura.

1.– Deialdiko beka-programaren guztizko kreditua 36.500 eurokoa da; horietatik 11.045,58 euro 2024ko ordainketa-kredituei dagozkie, eta 25.454,42 euro 2025eko konpromiso-kredituari.

2.– Beken diru-hornidura 17.499,03 euro gordinekoa izango da. Bekaren zenbatekotik kenduko dira, hala badagokio, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) atxikipenak eta konturako ordainketak, zergaren araudia aplikatuz gero.

Hirugarrena.– Eskabideak aurkezteko modua eta epea.

1.– Martxoaren 21eko 34/2023 Dekretuan eskatutako betekizunak betetzen dituzten pertsonek bitarteko elektronikoak baino ez dituzte erabili beharko prozedura honetako izapideak eskatu, kontsultatu eta egiteko.

2.– Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta aurkeztu beharreko agiriak telematikoki izapidetzeko zehaztapenak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan daude eskuragarri: https://www.euskadi.eus/servicios/1232101

3.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen eskabide normalizatu baten bidez egingo da eskaera, behar bezala beteta: https://www.euskadi.eus/servicios/1232101

Eskabideak identifikatzeko eta sinatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikazio eta sinadura elektronikoko bitartekoak erabili behar dira, helbide honetan eskuragarri daudenak: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak.

4.– Eskatzaileak izapidetze elektronikoa egin ahal izango du ordezkari baten bidez. Horretarako, ordezkaritza Eusko Jaurlaritzako Ahalordeen Ordezkarien Erregistroan inskribatu beharko da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkarien-erregistro-elektronikoa/web01-sede/eu/

5.– Eskabidearen osteko izapideak bide elektronikoz egingo dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bidez: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

Administrazioak dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, onuradunak Eusko Jaurlaritzaren dagokion datu-basean agertu beharko du.

Alta emateko edo hirugarrenaren datuak aldatzeko, interesdunak Eusko Jaurlaritzak emandako hirugarrenen erregistro elektronikora jo beharko du, helbide honetan: https// www.euskadi.eus/altaterceros

Ebazpenen jakinarazpen elektronikoak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bidez egingo dira: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta.

6.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Laugarrena.– Hautaketa Batzordea.

Martxoaren 21eko 34/2023 Dekretuaren 10. artikuluan aipatzen den Hautaketa Batzordea, merezimenduak baloratuko dituena, honako pertsona hauek osatuko dute:

– Asier Aranbarri Urzelai, Berrikuntza Sozialaren zuzendaria; batzordeburua izango da. Kargua hutsik badago, titularra kanpoan edo gaixorik badago edo legezko beste arrazoiren bat gertatzen bada, Miren Saratxaga de Isla Gazteriako zuzendariak beteko du haren lekua.

– Carolina Aguirre Mastrángelo, Berrikuntza Sozialaren Zuzendaritzako teknikaria; bokal izango da. Gazteria Zuzendaritzako arduradun Josu Gerediaga Egurrolak beteko du haren lekua, kargua hutsik badago, titularra kanpoan edo gaixorik badago edo legezko beste arrazoiren bat gertatzen bada.

– Susana de Irazu Sopeña, Berrikuntza Sozialaren Zuzendaritzako teknikaria; batzordeko idazkari-lanak egingo ditu. Gazteria Zuzendaritzako teknikari Agurtzane Iriondo Gotik beteko du haren lekua, kargua hutsik badago, titularra kanpoan edo gaixorik badago edo legezko beste arrazoiren bat gertatzen bada.

Bosgarrena.– Onuradunen betebeharrak.

Beka hauen onuradunek martxoaren 21eko 34/2023 Dekretuaren (Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren eremuan unibertsitate-tituludunak prestatzeko beken programa sortu eta arautzen duena) 15. artikuluan eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14., 27. eta 42. artikuluetan ezarritako betebeharrak bete beharko dituzte.

Seigarrena.– Onuradun izatea galarazten duten egoerak.

Ezingo dira beken onuradun izan Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan jasotako egoeraren batean daudenak.

Zazpigarrena.– Prozedura kudeatzeko eta ebazteko eskumena duten organoak.

Martxoaren 21eko 34/2023 Dekretuaren 14. artikuluaren arabera (dekretu horren bidez, Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren eremuan unibertsitate-tituludunak prestatzeko beken programa sortu eta arautzen da), Gizarte Berrikuntzako Zuzendaritzari dagokio dekretu horretan aurreikusitako bekak kudeatzeko lanak egitea. Horretarako, Zuzendaritza horrek gainbegiratu eta zuzenduko ditu bekadunen jarduerak.

Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren eremuan unibertsitate-tituludunak prestatzeko beken programa sortu eta arautzen duen martxoaren 21eko 34/2023 Dekretuaren 13. artikuluan xedatutakoaren arabera, Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusiaren titularrak, instrukzio-organoak helarazitako behin betiko ebazpen-proposamena ikusita, dagokion esleipen-ebazpena emango du.

Ebazpen horrek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, berorren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke organo berari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Zortzigarrena.– Emakidak jakinarazteko eta argitaratzeko bidea.

Martxoaren 21eko 34/2023 Dekretuak (Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren eremuan unibertsitate-tituludunak prestatzeko beken programa sortu eta arautzen duenak) 13. artikuluan xedatzen duenez, esleipen-ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinaraziko da, gehienez ere sei hilabeteko epean, dagokion urteko deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik zenbatzen hasita.

Epe hori igaro eta ebazpenik argitaratu ez bada, eskabideak ezetsi egin direla ulertuko da.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala