Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

123. zk., 2023ko ekainaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3123

AGINDUA, 2023ko ekainaren 20koa, Hezkuntzako sailburuarena, Ikertzaile Doktoreentzako Hobekuntzarako doktoretza-ondoko Programarako laguntzak eskatu nahiz berritzeko deialdiak egin eta arautzeko 2023-2026 denboraldirako.

Hezkuntza Sailak badaki aktibo jardun behar duela Euskal Autonomia Erkidegoan ikerkuntzan diharduten giza baliabideak ugaritzen eta haien kalitatea hobetzen lagunduko duten programak sustatzen. Horretarako, zenbait jarduera gauzatu ditu azken urteotan, eta horien artean daude ikertzaile doktoreen hobekuntzarako laguntzak.

Ikertzailearen Europako Gutunean (EEE/2005/251/EE) jasotakoaren arabera, hauxe da ikertzaileen definizioa: jakintza, ezagutza, produktu, prozesu, metodo eta teknika berriak sortzen diharduten profesionalen multzoa. Sailkapena gorabehera, definizio horretan biltzen dira karrerako edozein etapatan ikerkuntzan eta garapenean ari diren pertsona guztiak. Horrela, doktoretza-ondoko aldiaren aurreneko etapetan ikertzaile doktoreen prestakuntza eta espezializazio zientifikoa sustatu nahi hori Eusko Jaurlaritzak arlo horretan ematen duen bigarren urratsa da. Lehenengoa, ordea, doktoretzari lotutako konpetentziak eta trebetasunak eskuratzea da.

Ikerketako giza baliabideak sustatzeko politikan kokatzen da programa hau, 2023-2026 Unibertsitate Sistemaren Planaren eta Eusko Jaurlaritzaren Euskadi 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren (ZTBP 2030) esparruan, eta horren helburua ikertzaile doktoreen prestakuntza eta espezializazio profesionala sustatzea da. Ekintza hori oso garrantzitsua da Euskadin ikerketa zientifikora eta teknikora bideratutako giza baliabideak sustatzeko, baita zientziaren eta teknologiaren arloan erreleboko belaunaldiaren prestakuntza sustatzeko ere. Hori guztia Ikertzailearen Europako Gutunari eta Ikertzaileak Kontratatzeko Jokabide Kodeari (EEE/2005/251/EE) buruzko Europako Erkidegoko Batzordearen Gomendioaren eta 2011ko ekainaren 1eko Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Legearen arabera (aurrerantzean, ZTBL).

Deialdi honetan, jarraipena ematen zaio neutronikan eta partikula-azelerazioan ikerketa indartzeko laguntza-lerro espezifikoari; izan ere, gaur egun, interes bereziko arloa da hori Europar Batasunean, eta, bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoan. EAEren etorkizun zientifiko, teknologiko eta industrialerako balio estrategikoa du arlo horrek, euskal I+G+b etorkizunean garatzeko aukera bat izateaz gain. EAEn arlo horretako komunitate zientifikoa indartzea eta zabaltzea lehentasunezko xedea da Europako Batzordeak Europako ESS Lund neutroi bidezko espalazio-iturriaren eragiketari dagokionez ezarritako xede zientifikoak finkatzeko.

Halatsu, hezkuntzaren arloko ikerketa-lerro espezifikoari ere jarraipena emango zaio, eta, berretsi egingo da, hartara, Hezkuntza Sailaren politika eta lehentasunekin bat datozen ildo estrategikoetan ikerketa sustatzeko helburua.

Deialdi honen bidez, ikerlarien hobekuntza-programa eskaintzen da doktoretza-ondoko lehen fasean; lau urteko iraupenekoa izango da gehienez, eta doktoreak lan-kontratu bat sinatu beharko du ikerkuntzan diharduen euskal erakunderen batekin. Unibertsitatea, ikerketa-zentroa eta/edo osasun-ikerketako institutua izan beharko da erakunde hori, publikoa edo pribatua, baina irabazi asmorik gabekoa, eta I+G+b-n egiaztatutako gaitasuna eta jarduna duena, sozietatearen egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan (aurrerantzean, EAE), eta kontratatzeko gaitasuna duena. Hala, lehen bi urteetan, atzerriko ikerketa-zentro batera lekualdatutzat hartuko da.

Programa horrekin, Hezkuntza Sailak eredu bat proposatzen du, ikertzaileen prestakuntzaren kalitatea eta eraginkortasuna zaindu eta onuradunak lan-mundura hurbilduko dituena, lan-kontratu bat izango dutelako, urtero ebaluagarria izango dena.

Eskabidea egiteko, telematikoki eskuragai egongo den izena emateko inprimakia bete beharko da, bide telematikoz eskuragai egongo dena, sailaren egoitza elektronikoan, betiere urtarrilaren 11ko 4/2022 Dekretua aplikatuz, zeinaren bidez bitarteko elektronikoak erabiltzeko betebeharra arautzen baita ikerketa arloko laguntzetarako eta sarietarako eskabideetan eta gainerako izapideetan.

EAEko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituenak eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuak sail honi eskumenak eman dizkio zientzia-alorreko politikan eta ikerketa teorikoa eta aplikatua sustatu eta koordinatzeko arloan.

Deialdi hau ebazteko, kontuan izango dira administrazio publikoen dirulaguntzak emateko jarduera arautzen duten printzipioak –publikotasuna, lehia, objektibotasuna, ezarritako helburuak lortzeko efikazia, baliabide publikoak esleitu eta erabiltzeko efizientzia eta gardentasuna, berdintasuna eta diskrimaziorik-eza–, betiere EAEko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginari jarraikiz (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak onartua), eta kontuan hartuta Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorra (Dirulaguntzei buruzko lege orokorraren erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuak garatua) eta dirulaguntzei aplikatzekoak zaizkien gainerako xedapenak; era berean, erabilgarri dauden baliabide ekonomikoak aplikatuko dira, agindu honetan ezarritako irizpideei jarraikiz. Halaber, adierazi behar da Hezkuntza Sailaren 2023rako Dirulaguntzen Plan Estrategikoak jasota daukala deialdi hau, 1. helburu estrategikoa betetzeko dirulaguntza-lerroen barruan. Plan hori helbide honetan eskura daiteke: https://www.euskadi.eus/diru-laguntzen-plan-estrategikoa/web01-s2hhome/eu/.

Horrenbestez, eta 2023ko ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak onartzeko legea (abenduaren 23ko 15/2022 Legea) onetsi denez, honako hau

EBAZTEN DUT:
I. KAPITULUA
PROGRAMAREN XEDEA ETA BALDINTZAK
1. ATALA
XEDEA, ZENTROAK ETA FINANTZAKETA

1. artikulua.– Xedea eta helburua.

1.– Agindu honen bidez, EAEko ezarpen-zentroetan hobekuntzarako programetan izango diren ikertzaile doktoreentzako eta 2023-2026 aldian atzerrira joango diren ikertzaile doktoreentzako laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia ezarri nahi dira. Deialdiak landuta ditu honako hauek:

a) 2023-2026 aldirako laguntza berriak ematea.

b) 2022-2023 ikasturtean lehen aldiz berritu ziren laguntzen bigarren urtealdiko berritzea.

c) 2022-2023 ikasturtean bigarren aldiz berritu ziren laguntzen hirugarren urtealdiko berritzea.

2.– Programaren helburua da ikertzaile-doktoreen ikerketa-hobekuntzako fasea bultzatzea.

2. artikulua.– Ezarpen-zentroak eta atzerriko zentroak.

1.– Ezarpen-zentroak: laguntzak irauten duen artean, ikertzaile doktoreak kontratu bidez jardungo diren zentroak unibertsitateak, ikerketa-zentroak edo osasun-ikerketako institutuak izan beharko dira, publikoak edo pribatuak, baina irabazi asmorik gabekoak; era berean, egoitza soziala EAEn izanda, I+G+B-n egiaztatutako jarduna eta kontratatzeko gaitasuna izan beharko dute, eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen (ZTBES) agente gisa akreditatuta egon beharko dute ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuaren arabera. Laguntza hau indarrean den bitartean akreditazio hori galtzen bada, ezarpen-zentroa ZTBESen beste agente akreditatu batek ordeztuko du, laguntzaren onuradunak proposatuta.

Ikerbasque Fundazioak agente kontratatzaile gisa parte hartuko du eskatzailearen eta ezarpen-zentroaren arteko kontratua zuzenean gauzatu ezin daitezkeen kasuetan. Horretarako, Ikerbasque fundazioak hitzarmenak sinatu beharko ditu EAEn egoitza duten unibertsitate publiko nahiz pribatuekin eta ikerketa-zentroekin eta/edo ikerketa sanitarioko zentroekin (publiko nahiz pribatuekin).

2.– Atzerriko zentroak: ikertzaile doktoreak bolada baterako ikerkuntzan jardutera doazen atzerriko zentroak irabazi-asmorik gabeko unibertsitateak edo ikerketa-zentro publiko eta pribatuak izango dira, eta ez dira izango doktoretza-ikasketak egin dituzten zentroak. Eskatzaileak atzerritarrak badira, atzerriko zentroa ez da egongo beren jaioterrian.

Nolanahi ere, atzerriko zentroan egonaldia egiteko, onuradunak bizileku iraunkorra aldatu beharko du eta atzerriko zentroa kokatuta dagoen herrialdean jarri.

3. artikulua.– Jarduera-lerroak eta ezagutza-esparruak.

1.– Programan, jarduteko lerro hauek biltzen dira:

a) Laguntza berrien lerroa, zeinaren bidez finantzatzen baitira ikertzaile doktoreen kontratu berriak ikerketa-arlo orokorretan.

b) Berritzeen lerroa, 2022-2023 deialdian emandako lehenengo eta bigarrengo berritzeetarako.

c) Laguntza berrien lerroa, zeinaren bidez finantzatzen baitira ikertzaile doktoreen kontratu berriak ikerketa-arlo espezifikoetan.

d) Berritzeen lerroa, 2022-2023 deialdian ikerketa-arlo espezifikoetako ikertzaile-doktoreen bigarren berritzea finantzatzeko.

Lehiakide bakoitzak laguntza berrien lerro bakar batean –orokorrak ala espezifikoak– aurkeztu dezake eskabidea.

2.– Agindu honen I. eranskinean daude zerrendatuta laguntza berriak eskatzeko aukera ematen duten ezagutza orokorraren arloak.

Lehiakide bakoitzak arlo bakar batean aurkeztu beharko du eskabidea, eta arlo horretan aztertuko da eskabidea.

3.– Ikerketa-arlo espezifiko hauetarako eska daitezke laguntza berriak:

a) Neutronika:

– Polimeroen eta sistema makromolekularren ikerketari aplikatutako neutroien teknikak.

– Energiarako materialen ikerketari aplikatutako neutroien teknikak.

– Material funtzionalen ikerketari aplikatutako neutroien teknikak.

– Sistema biologikoen eta material bio-inspiratuen ikerketari aplikatutako neutroien teknikak.

b) Hezkuntza.

– Digitalizazioa: Metodologia eta gaitasun tekno-pedagogikoak eta berauek ingurune digitalean-ingurune presentzialean integratzea.

– STEAM proiektuak: gaitasun zientifiko-teknologikoak eskuratzea eta ikasleen STEM arloekiko jarrera aldatzea.

– Kulturartekotasuna eta eskola-arrakasta: metodologiak eta hizkuntza-gaitasunak ingurune inklusiboetan.

4.– Ikerketa Zuzendaritzak, interesdunak hala onartu ondoren, hautatutako arloa eta lerroa aldatu ahal izango du, betiere, eskabidearen ezaugarriak direla-eta hala komeni bada, edo kasuan kasuko aholku-batzorde espezifikoak horrelakorik gomendatzen badu.

4. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

1.– Programaren guztizko zenbatekoa, deialdi honi dagokionez, 5.435.743,00 eurokoa da, eta aurrekontu-ekitaldien eta jarduera lerroen arabera banakatuta ageri da taula honetan:

(Ikus .PDF)

2.– Gehienez 26 laguntza berri emango dira ikerketa orokorretan, eta plaza bat gordeko da % 33ko desgaitasuna edo handiagoa duten pertsonentzat. Desgaitasuna duten pertsonentzako plaza betetzeko hautatzeko moduko behar adina eskabide ez balego, esleitu gabeko laguntza ikerketa orokorrera bideratuko litzateke.

3.– Gehienez 3 laguntza berri emango dira ikerketa espezifikoaren lerroan, Neutronika arloan 2 eta Hezkuntzarenean 1. Arlo espezifikoetan hautatzeko moduko behar beste eskabide ez balego, esleituko gabeko laguntzak ikerketa orokorrei gehituko litzaizkieke eta 31.4 artikuluan xedatuaren arabera esleituko lirateke.

4.– Gehienez 33 laguntza berritu emango dira ikerketa orokorraren lerroan eta 1 ikerketa espezifikoarenean.

2. ATALA
ONURADUNAK, EZAUGARRIAK, ZUZENDARITZA ETA IKERKETA-PROIEKTUAK

5. artikulua.– Onuradunak.

1.– Sozietatearen egoitza EAEn duen unibertsitate, ikerketa-zentro edo osasun-ikerketako institutu batekin edo Ikerbasque fundazioarekin ikertzaile doktore izateko sarbide-kontratua sinatzen duen ikertzaile-doktorea izango da laguntzaren onuraduna.

2.– Ezin izango dira deialdi honetako dirulaguntzen onuradun izan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan xedatutako egoeraren batean dauden hautagaiak. Arrazoi beragatik, erakunde kontratatzaileek ere ezingo dute erakunde kolaboratzaile izan. Besteak beste, hauek dira egoera horiek:

– Ordaindu gabe izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak.

– Ordaindu gabe izatea dirulaguntzak itzultzeko obligazioak.

– Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea galarazten duen zigor penal edo administratiboren bat izatea edo horretarako desgaitzen duen legezko debeku baten pean egotea.

Betekizun horiek dirulaguntza-eskabidea aurkeztu eta ematen den dirulaguntza likidatu arte bete behar dira.

6. artikulua.– Ezaugarriak.

1.– Kontratua. Kontratu berriek ikertzaile-doktore izateko sarbide-kontratuen ezaugarriak izango dituzte. Kontratu hori Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Legearen 22. artikuluan eta indarreko lan-araudian ezarritakoaren babesean egingo da.

2. eta 3. berritzeek sinatzerakoan ezarritako baldintza berberak izango dituzte aurrerantzean ere, eta ez zaizkie aplikatuko 17/2022 Legeak araututako aldaketak.

Erakunde kontratatzailearen eta ikertzaile doktorearen arteko harremana Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzko Legean eta Langileen Estatutuan ezarritakotik ondorioztatzen dena izango da.

Kontratu hori sinatuta, ikertzaile doktoreak konpromisoa hartzen du esklusiboki jarduteko Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen Ebazpenaren bidez laguntza eman zaion ikerketa-proiektuan.

Hala ere, ezarpen-zentroek edozein kontratu sinatu edo daudenak luzatu ahal izateko, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen ebazpenetan ezarritakoari helduko zaio, horrek ebatziko dituelako laguntza berriak esleitzeko eta daudenak berritzeko prozedurak, 31. eta 35. artikuluetan ezarri bezala, hurrenez hurren.

2.– Iraupena: Kontratu berriek hiru urteko iraupena izango dute, 9. artikuluko 1. apartatuan laguntza hasteko ezarritako egunetik aurrera.

Hiru urte horiek amaituta, aukeran izango da laguntza beste urtebetez berritzeko, kasuan-kasuko deialdi-aginduan horretarako ezartzen diren mekanismoen arabera.

Bigarren eta hirugarren berritzeak urtebeterako izango dira, sinatu zireneko baldintza berberetan berrituko direlako, eta ez zaie aplikatuko 17/2022 Legeak araututako aldaketak.

48 hilabete horiek bi fasetan antolatuko dira: lehenengoa 24 hilabetekoa izango da, eta ikertzailea atzerriko ikerketa-zentro batera joango da, bere ezarpen-zentroa utzita, ikerketa-proiektu bat gauzatzeko. Bigarren fasea 24 hilabetekoa izango da; fase horretan, ikertzailea EAEko ikerketa-talde batean sartuko da.

Ezinbestekoa delako (bisa garaiz lortzeko ezintasuna, lanerako ezinduta egotea, haurdunaldiko arriskua, amatasuna, adopzioa edo harrera, edoskitzaroko arriskua, aitatasuna edo antzeko egoerak) eta Ikerketa Zuzendaritzak aurretiaz baimena emanda, atzerriko zentroan hasteko data geroratzeko aukera izango da, agindu honen 9.3 artikuluan ezarritako hilabeteko epea luzatuta. Kasu horretan, kontratua sinatu ondoren hasiko litzateke aplikazioko zentroan, harik eta atzerriko zentroan hasi arte. Ezarpen-zentroan igarotako denbora aurreko paragrafoan aipatu den bigarren faseko 24 hilabeteetatik kenduko da. Atzerriko zentroan sartzeko atzerapena gehienez 12 hilabetekoa izan daiteke.

Egoera hauetakoren bat jazoz gero, ikertzaileen kontratuaren iraupena eten egingo da: aldi baterako ezintasuna, haurdunaldiko arriskua, amatasuna, adopzioa edo harrera, edoskitzaroko arriskua edota aitatasuna, mendekotasun-egoeran dauden pertsonen zaintza. Horrelakoetan, etendako denbora berreskuratzerik izango du interesdunak, aurrez eskatuta, baldin eta Ikerketa Zuzendaritzak horretarako baimena eman eta onuradunak laguntzari uko egin ez badio edo eskabidean atzera egin ez badu eta aurrekontuek horretarako aukera ematen badute.

Justifikatutako salbuespenen bat egonez gero, oro har 2024ko urtarrilerako aurreikusitako kontratua sinatzea atzeratu egin daiteke, 9.1 artikuluan xedatzen den bezala.

3.– Zuzkidura: ezarpen-zentroak izenpetzen diren kontratu guztiei emandako laguntzak erabili beharko ditu ikertzaileen ordainsari gordinak eta Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko enpresa-kuotak ordaintzeko.

Bai erakunde kontratatzaileek bai enplegatuek honako zuzkidura hauek jasoko dituzte 2023-2026 bitartean:

(Ikus .PDF)

Ezarpen-zentroarekin izenpetutako doktoretza-ondoko kontratuan, kopuru horiek gutxieneko ordainsari gisa agertuko dira, baina erakunde kontratatzailearen kontura osatu daitezke; hala bada, gehikuntza horri dagokion enpresa-kuotaren eta kalteordainaren zati proportzionala ordaindu beharko du erakunde kontratatzaileak.

4.– Asegurua: laguntzen onuradunek, dagokien Gizarte Segurantzako estalduraz gain, erantzukizun zibileko, istripuen eta bidaia-laguntzako aseguru bat izango dute, interesdunarekin batera atzerrira joango diren ezkontideari eta 25 urte baino gutxiagoko seme-alabei ere luza dakiekeena interesdunak hala eskatzen badu, atzerriko egonaldi osoan edo aldi luzeetan onuradunarekin egon behar badira. Aldi luzetzat hartuko da onuradunarekin bizitzen egindako aldia hilabete baino gehiagoko aldia, ez bada bisitaldi edo oporraldi batengatik. Aseguru hori, era berean, antolamendu juridikoak onartzen dituen edozein frogagiriren bitartez egiaztatutako izatezko bikoteentzat ere baliagarria izango da.

Aseguru horren estaldurak aldaezinak dira.

5.– Bidaia- eta bisa-gastuak: laguntza-aldiko lehen bi urteetan, osagarri bat ezarriko da lekualdatutako zentrora joan-etorriko bidaia bat finantzatzeko urtean. Bidaia horren zenbatekoa honako taula hau kontuan hartuko da ezarriko da:

(Ikus .PDF)

Agindu honen ondorioetarako, eskatzailea EAEn erroldatuta dagoen probintziako hiriburua hartuko da jatorri-hiritzat.

Halaber, laguntzaren lehenengo urtean, joan-etorriak egiteko bisa izapidetu behar izanez gero, 200 euroko diru-osagarria emango zaio eskatzaileari.

6.– Kalte-ordaina. Osagarri bat finkatu da jardunari uztearen ondoriozko kalte-ordaina estaltzeko, kontratua amaitzean indarrean den araudiaren arabera, baldin eta onuraduna laguntzaren laugarren urtean badago.

Lan egindako urte bakoitzeko hamabi eguni dagokien kopurua estaliko du gehienez osagarri horrek, programaren laugarren urtea amaitu arte. Gehienez 4.514,00 euro ordainduko dira kontratu bakoitzeko kalte-ordain gisa, beti programako laugarren urteko azkenengo ordainketan.

7.– Laguntzen berritzeak ordaintzeko modua. Laguntzaren ordainketa zatikatua izango da, eta erakunde kontratatzaileei egingo zaie. Ebazpen bidez emandako laguntza onartu ondoren edo, hala badagokio, Aginduaren 11.1 artikuluan ezarritako epea igaro eta esanbidezko uko-egiterik izan ez bada, bi hilabeteko ordainsaria (lehen ordainketa) ordainduko zaie. Gainerakoa hiru ordainketatan ordainduko da: bata 2024ko martxoan (lau hileko), bestea 2024ko maiatzean (hiru hileko) eta hirugarrena 2024ko urrian (hiru hileko).

Bigarren ordainketa egiteko, beharrezkoa izango da onuradunek kontratua edo, hala badagokio, haren luzapenak aplikazio informatikoaren bidez aurkeztea, agindu honen 9. artikuluaren 2. puntuan ezartzen den bezala.

Ezarpen-zentroek konturako atxikipenak eta diru-sarrerak egingo dituzte ikertzaile doktoreei egiten dizkieten ordainketengatik.

Jarduera uzteagatiko kalte-ordainari dagokion zenbatekoa programaren laugarren urteko azken ordainketan ordainduko zaio erakunde kontratatzaileari.

Nolanahi ere, ez da inolako ordainketarik egingo onuradunak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean ez dituen bitartean edo itzulketa-ebazpen baten bidez zordun den bitartean.

8.– Laguntza berriak ordaintzeko modua.

Lehenengo urtealdia. Laguntzaren ordainketa zatikatua izango da, eta erakunde kontratatzaileei egingo zaie, urte bakoitzean. Ebazpen bidez emandako laguntza onartu ondoren edo, hala badagokio, Aginduaren 11.1 artikuluan ezarritako epea igaro eta berariaz uko egin ez bada, bi hilabeteko ordainsaria (lehen ordainketa) ordainduko zaie. Gainerakoa hiru ordainketatan ordainduko da: bata 2024ko martxoan (lau hileko), bestea 2024ko maiatzean (hiru hileko) eta hirugarrena 2024ko urrian (hiru hileko).

Bigarren urterokoa. Laguntza zatika ordainduko zaie erakunde kontratatzaileei, eta 2024ko abenduan ordainduko zaie bi hilabeteri dagokien ordainsaria (lehen ordainketa). Gainerakoa hiru ordainketatan ordainduko da: bata, 2025eko martxoan (lau hileko); bestea, 2025eko maiatzean (hiru hileko); eta hirugarrena, 2025eko urrian (hiru hileko).

Hirugarren urtealdia. Laguntza zatika ordainduko zaie erakunde kontratatzaileei, eta 2025eko abenduan ordainduko zaie bi hilabeteri dagokien ordainsaria (lehen ordainketa). Gainerakoa hiru ordainketatan ordainduko da: bata, 2026ko martxoan (lau hileroko); bestea, 2026ko maiatzean (hiru hileko); eta hirugarrena, 2026ko urrian (hiru hileko).

Ezarpen-zentroek konturako atxikipenak eta diru-sarrerak egingo dituzte prestatzen ari diren ikertzaileei egiten dizkieten ordainketengatik.

Bidaia-gastuen zenbatekoak eta bisa-gastuak urteko bakoitzeko bigarren ordainketan ordainduko zaizkio erakunde kontratatzaileari, lehenengo bi urteetan. Erakundeak ordainketa bakarrean ordaindu beharko dizkio zenbateko horiek onuradunari, hirugarren hilekoan.

Nolanahi ere, ez da inolako ordainketarik egingo onuradunak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean ez dituen bitartean edo itzulketa-ebazpen baten bidez zordun den bitartean.

7. artikulua.– Zuzendaritza.

Aplikazio-zentroko harrera-taldean ikerketa-proiektuaren zuzendaritzaren ardura hartzen duena ezin izango da egon deialdi honen eskabide berri batean baino gehiagotan.

3. ATALA
ESKUBIDE ETA BETEBEHARRAK

8. artikulua.– Ikertzaile onuradunen eskubideak.

1.– Ezarpen-zentroak beharrezko lankidetza eta laguntza ematea, ahal duen neurrian, bere hobekuntza-programa gauzatze aldera.

2.– Sailetan eta erakundeetan integratuta egotea eta horietan parte hartzea, bere ezarpen-zentroko estatutuak onartzen duen neurrian.

3.– Ikerketa-proiektua egiten ari den zentroko estatutuak laguntza-fase bakoitzerako zehazten dituen opor-erregimena, lizentziak eta baimenak hartzea.

4.– Dagokion laguntza ekonomikoa jasotzea deialdi honetan adierazitako moduan.

5.– Laguntza honen onuradunak bere ostatatzearen kostua finantzatzeko eskubidea izango du atzerriko destinoko zentroetan egiten dituzten egonaldietan ostatu hartzeko gastuak finantzatzeko laguntzen deialdia egiten duen Hezkuntzako sailburuaren dagokion urteko aginduan aurreikusitako terminoetan.

6.– Erakunde batzuentzat diharduela kontuan hartuta, zientzia-jardueran, erakunde horien izenak erabiltzea.

7.– Norberaren ekarpenarekin bat etorriz, ikerketako jardueratik eratorritako jabetza intelektualaren eskubideak baliatzea, Jabetza Intelektualaren Legearen testu bateginak –apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzako Errege Dekretuak onartutakoak– ezarritakoari jarraikiz. Eskubide horiek ez dute mendekotasunik izango egindako ikerketak sorrarazi ditzakeen beste eskubide batzuekiko, eta horiekin osagarri eta metagarri izango dira. Horrek ez du eraginik izango lan kolektibotik eratorritako baldintzatzaileetan, ikertzaile doktorea ikerketa-proiektu kolektibo batean parte hartzen ari denean edo horri lotuta dagoenean.

8.– Industria-jabetzaren gaineko eskubideei dagokionez, patenteei buruzko martxoaren 20ko 11/1986 Legearen esparruan xedatutakoa hartuko da kontuan. Horrez gain, kasuaren arabera egoki bada, baita urtarrilaren 18ko 55/2002 Errege Dekretua ere, ikerkuntza-erakunde publikoetan egindako asmaketak ustiatzeari eta lagatzeari buruzko. Aipatutako eskubide horiek ez dute, inola ere, soldata-izaera izango.

9.– Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzko Legeak bere 14. artikuluan aitortzen dizkien beste guztiak.

10.– Beren ezarpen-zentroak onartzen dizkien beste eskubide guztiak, betiere bateragarriak badira deialdi honetako xedapenekin.

9. artikulua.– Ikertzaile-onuradunen betebeharrak.

Agindu honetan deitutako laguntzen onuradunek beti bete beharko dituzte honakoak: azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra, Dirulaguntzei buruzkoa (14. eta 46. artikuluak), eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina (50.2 artikulua), azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartua. Zehazki, honako hauek bete beharko dituzte edonola ere:

1.– Ezarpen-zentroarekin kontratu berriak 2024ko urtarrilean formalizatzea. Kontratua ez bada egun horietan formalizatzen, errebokatu egin ahal izango da emandako dirulaguntza, Ikerketa Zuzendaritzak lanean hastea atzeratzeko baimen-eskabideari baietza ematen dion kasuetan izan ezik. Berritzeko bada, une horretan indarrean den kontratua amaitzean luzatuko dira kontratuak.

2.– Sinatutako kontratuaren egiazko kopia –berria edo luzapena– Ikerketa Zuzendaritzara igortzea, 21 egun naturaleko gehieneko epean, sinatzen den egunetik aurrera.

3.– Zentroan jarduten hasteko data hauek betetzea:

a) Laguntza berri baten onuraduna kontratua sinatu eta hurrengo hilabetearen barruan hasiko da lanean atzerriko zentroan.

Onuraduna lanean hasi dela egiaztatu beharko da atzerriko zuzendariak izenpetutako idazki bidez. Bertan, zein egunetan hasi den jaso beharko da.

b) Laguntzaren bigarren berritzearen onuradunak egiaztatu beharko du dagoeneko badagoela ezarpen-zentroan, ikerketa-proiektuko zuzendariak eta onuradunari dagokion saileko zuzendariak izenpetutako idazki baten bidez. Bertan, zein egunetan hasi den adierazi beharko da.

c) Laguntzaren hirugarren berritzearen onuradunak ezarpen-zentroan jarraitzen duela egiaztatu beharko du, ikerketa-proiektuko zuzendariak eta onuradunari dagokion saileko zuzendariak izenpetutako idazki baten bidez.

Atal honetan aipatutako agiriak Ikerketa Zuzendaritzara bidali beharko dira 2024ko lehen hiruhilekoan, onuradunak doktoretza-ondoko laguntza eskatzeko erabili duen informatika-aplikazioaren bidez.

4.– Laguntza berrien onuradunek, informatika-aplikazioaren bidez, honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Helmugako herrialdean bizi dela justifikatzen duen alokairu-kontratuaren kopia, atzerriko zentroan hasi den hilabetearen barruan.

b) Garraio publikoan egindako bidaiaren jatorrizko fakturak eta txartelak, laguntza bukatu den hilabetearen barruan.

c) Laguntza berrien onuradunek laguntza zertarako erabiliko duten azaldu beharko dute, aplikazio informatikoaren bidez, horren inguruko jarraipena eta egiaztapena egiteko; hau da, egiaztatu beharko dute hobekuntza-programa aprobetxatu dutela eta kontratuak iraun bitartean bilakaera egokia izan dutela. Egiaztapena urtero egin beharko da, urteko lehen ordainaldia amaitzean, urteko lehenengo hiruhilekoaren barruan, eta laguntza aplikatu den zentroan proiektuaren zuzendari den pertsonak eta atzerrian proiektuaren zuzendariak sinatu beharko dute (laguntzaren urtebeteko lehenengo bi aldien kasuan).

5.– Ikerketa-beharren ondorioz, atzerriko zentrotik nahiz ezarpen-zentrotik aldi baterako irteerak egiteko baimenaren eskabidea. Irteera horiek Ikerketa Zuzendaritzak baimendu beharko ditu.

Baimena eskatzeko, azalpen-idazki bat aurkeztu beharko da, informatika-aplikazioaren bidez, gutxienez, aurreikusitako irteera-data baino hamar egun lehenago, eta ezarpen-zentroko ikerketa-proiektuko zuzendariak sinatu beharko du. Onuraduna atzerriko zentroan den aldian egiten bada irteera, atzerriko ikerketa-proiektuaren zuzendariak ere sinatu beharko du eskabidea.

6.– Laguntza-aldi osoa amaitu eta ondorengo hilabetean, informatika-aplikazioaren bidez aurkeztu beharko dituzte curriculum vitae eguneratua eta amaierako txostena (10 orrialde gehienez). Txostenean, finantzatutako aldian egindako jarduera akademikoak eta lanak eta izandako lorpenak azalduko dira, ikerketa-proiektuaren zuzendariak sinatuta.

7.– Laguntzari uko eginez gero, informatika-aplikazioaren bidez, Ikerketa Zuzendaritzari jakinarazi beharko diete, 12. artikuluan zehaztutako baldintzen arabera. Ezarpen-zentroari ere egin beharko zaio jakinarazpena.

8.– Laguntza ematea ekarri zuten hasierako baldintzetan izandako edozein aldaketa (proiektua, proiektuaren zuzendaritza, hartzailea, etab.) jakinarazi beharko diete Ikerketa Zuzendaritzari eta ezarpen-zentroari.

Baldintzetan aldaketaren bat egiteko Ikerketa Zuzendaritzaren baimena beharko da. Aldaketa egiteko eskabidea informatika-aplikazioz eta idazki arrazoitu bidez egingo da, eskatzaileak sinatu beharko du eta ikerketa-proiektuaren zuzendariaren oniritzia izan beharko du.

Edonola ere, baimentzen diren aldaketak aldaketa, ziurtatuta egon beharko du kalitatea ez dela galduko: laguntza ematea eragin zuen eta orduko kalifikazioak lortzea eragin zuen kalitatearen antzekoa eman beharko da.

9.– Hobekuntza-programan aurreikusitako jarduerak itxuraz egin.

10.– Zientzia-alorreko prestakuntza eta esperientzia-trukea sustatzeko politikaren esparruan Ikerketa Zuzendaritzak antolatutako jardueretan parte hartzea.

11.– Zientzia hedatzeko kanpainetan parte hartzea, ezarpen-zentroko zein atzerriko zentroko komunikazio-politikaren esparruan.

12.– Erakunde batzuentzat diharduela kontuan hartuta, ikerketa-jarduera gauzatzeko orduan erakunde horien izenak erabiltzea, barne-araudien eta erakundeek sinatutako akordio eta hitzarmenen arabera.

13.– Laguntza-aldian argitaratutako lan guztietan begi-bistan jartzea Eusko Jaurlaritzak doktoreei eskainitako doktoretza-ondoko hobekuntza-programari atxikitako ikertzailea dela. Betebehar hori data horren ondoren egindako argitalpenek ere bete beharko dute, programa honek finantzatutako ikerketaren zuzeneko ondorioak badira.

14.– Lantzen duen diziplinako arau eta printzipio etikoak onartu, ezagutu eta betetzea, hala nola ezarpen-zentroetan eta atzerriko zentroetan aplikagarri zaizkion laneko osasun eta segurtasuneko arauak eta funtzionamendu-arauak.

15.– Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak, laguntzen zertarakoa fiskalizatzeko dituzten zereginak aurrera eramaten ari direla, eskatutako informazio oro ematea.

16.– Ikerketa-jarduera dedikazio esklusiboko erregimenean gauzatu beharko dute, agindu honen 13. artikuluan (4 eta 5 puntuak) ezarritakoa eragotzi gabe.

10. artikulua.– Ezarpen-zentroaren betebeharrak.

1.– Ezarpen-zentroak betebehar hauek izango ditu, kontratu-aldian ikertzailearekiko kontratu-harremanetik sortzen direnez gainera:

a) Ikertzaile onuradunari lan-kontratua egitea, indarreko laneko legediaren arabera, agindu honetan zehaztutako iraupenarekin, ordainsariekin eta gainerako betekizunekin.

b) Ikerketa Zuzendaritzari jakinaraztea, baldin eta laguntza emateko hasierako egoera aldatzen bada, egoera hori eten edo aldatzen bada, edo bateraezintasuna dakarren beste edozein kausa sortuz gero; gainerako gorabeheren berri ere eman beharko da, baldin eta laguntzaren xedea normaltasunez betetzea eragotz badezakete. Gehienez 21 egun naturaleko epean eman beharko da gorabehera horien berri, gertatzen diren egunetik aurrera.

c) Onuradunei behar duten laguntza ematea, eta beren jarduera ongi gauzatzeko behar dituzten bitartekoak, tresnak edo ekipamenduak erabiltzeko aukera ematea.

d) Programa behar bezala garatzen dela ziurtatzeko, gainean egotea; onuradunari ezin zaio eskatu bere ikerketaren garapenarekin lotuta ez dagoen beste jarduerarik egitea.

e) Ikertzaileari aukera ematea, ikertzen ari den departamentuetan, institutuetan eta erakunde publiko edo pribatuetan integratzeko.

f) Laguntza-programa honen babesean ezarpen-zentroaren eta ikertzailearen artean egindako kontratuek adierazi beharko dute Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko finantza-laguntza dutela Ikertzaile Doktoreentzako Hobekuntzarako doktoretza-ondoko Programaren bitartez.

g) Kontrol Ekonomikorako Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak laguntzen destinoa fiskalizatzeko lanetan eskatzen dieten informazio guztia aurkeztu beharko dute.

h) Ezarpen-zentroak agindu honetan ezarritako laguntzengatik jasotako funtsak zer-nola aplikatu dituen justifikatu beharko du, urtealdi bakoitzeko aurreneko hiruhilekoan. Helburua da gerta litezkeen diru-aldeak erregularizatzea, alegia, zentro horiei ikertzaileen ordainsari gordinetarako ordaindutako zenbatekoaren eta, agindu honetan jasotako egoera guztiak aplikatuta, azkenean ematen den zenbatekoaren arteko aldea. Era berean, bidaia-gastuetan egindako ordainketak justifikatu beharko dira.

Horretarako, ezarpen-zentroak ziurtagiri bat helarazi beharko du Ikerketa Zuzendaritzara, eta ziurtagiri horretan adieraziko da zeintzuk diren erakunde horrek laguntzaren onuradun bakoitzari emandako urteko soldata gordina eta Gizarte Segurantzari emandako zenbatekoak, baita kontratu bakoitzari amaitzean dagozkion kalte-ordainen kopuruak ere. Zenbateko horien artean alderik badago, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen ebazpen baten bidez ebatziko da.

Hala ere, onuradunak bere kontratua amaitu baino lehenago amaitzen badu laguntzaren aldia, aldi hori amaitzen duenean justifikatuko du ezarpen-zentroak, aurreko paragrafoan aipatzen den moduan.

i) Dirulaguntza jasotako egoeraren xedea edo izaera asko aldatzen duen edozein gorabeheraren berri ematea, baita Hezkuntza Sailari laguntzea ere, jarduera horien egiaztapen-, inspekzio-, jarraipen- eta kontrol-prozeduretan.

2.– Erakunde kontratatzaileak nahitaez bete beharko ditu EAEko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 52., 63. eta 65. artikuluak (EAEko administrazio publikoen laguntzen eta dirulaguntzen araubideari buruzkoa), erakunde kolaboratzaile den aldetik, baita Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluan adierazitakoa eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak ezarritakoa ere, erakunde kolaboratzaileen baldintzei, erregimenari eta betebeharrei buruz.

4. ATALA
LAGUNTZA ONARTZEA, HARI UKO EGITEA ETA BATERAEZINTASUNAK

11. artikulua.– Laguntza onartzea.

1.– Agindu honetan xede diren laguntzen onuradun den doktore-ikertzaileak 10 egun balioduneko epea izango du laguntzari berariaz uko egiteko, kontzesio-ebazpena egoitza elektronikoaren iragarki-taulan jakinarazten denetik aurrera (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/), hala egin ezean, onartutzat joko da laguntza. Uko egiten bada, laguntza baliatzen hasi baino lehen izango ditu ondorioak uko-egite horrek. Informatika-aplikazioaren bidez egingo da uko eta Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen ebazpen bidez onartuko da. Uko-egitea puntu honetan adierazitako moduan eta epean aurkezten bada, eman gabe geratu den laguntza hori 31.7 artikuluan adierazitako prozedurari jarraikiz esleituko da berriro.

2.– Ikertzaile-doktoreek dirulaguntza onartzen badute, 8. eta 9. artikuluetan jasotzen diren eskubideak onartzen dituztela eta betebeharrak betetzeko konpromisoa (hurrenez hurren) hartzen dutela ulertuko da.

12. artikulua.– Laguntzari uko egitea.

1.– Kontratua formalizatuta, eta laguntza baliatzeko aldiaren barruan, onuradunak laguntzari uko egiteko aukera izango du, horretarako arrazoiak adierazita. Uko-egitea informatika-aplikazioaren bidez jakinarazi beharko da, eta, horretarako, Ikerketako zuzendariari zuzendutako idatzi bat aurkeztu beharko da. Idatzi hori ikertzaileak berak eta ezarpen-zentroko legezko ordezkariak sinatu beharko dute, eta bertan adierazita egon beharko dira laguntzari uko egiteko arrazoiak eta uko-egite horrek zein egunetatik aurrera izango dituen ondorioak. Ondorioak hasteko eguntzat hartuko da uko-egitearen eguna. Uko-egitearen ondorioak hasteko eguna baino 10 egun baliodun lehenago egingo da jakinarazpen hori, beranduenez. Laguntzari uko egiten dion onuradunaren ezarpen-zentroa UPV/EHU bada, justifikazio-idatzia Ikerketako errektoreordeak sinatu beharko du.

2.– Onuradunak alegatutako arrazoiak justifikazio nahikotzat jotzen badira, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen Ebazpen bidez onartuko da uko-egitea.

3.– Doktore-ikertzaileak uko egiten badu, ezarpen-zentroak itzuli egin beharko ditu kontratua finantzatzeko erabili gabe utzitako zenbatekoak. Uko-egitearen ondorio ekonomikoak, hain zuzen, uko-egitea gauzatzen den egun berean hasiko dira; bidegabeko ordainketagatik itzuli beharrekoa itzultzea bere aldetik doa. Laguntza berrien kasuan, uko egin arte jasotako diru guztia itzuli egin beharko du onuradunak, baldin eta laguntza baliatzeko lehen hiruhilekoan egin badio uko.

13. artikulua.– Bateraezintasun-araubidea.

1.– Agindu honen babesean laguntza jasoz gero, oro har, ezin izango da funts publikoekin edo pribatuekin finantzatutako beste laguntzarik jaso –xede bera baldin badu–, ez eta soldatarik ere.

2.– Aurreko atalean ezarritakoa gorabehera, programa honetako laguntza jasoz gero, ezingo da Eusko Jaurlaritzak deitutako doktoreen hobekuntzarako programetako laguntzarik jaso edo jasota eduki, agindu hau argitaratzen den eguna baino lehenago.

3.– Agindu honen babesean jasotako laguntzekin bateraezinak dira ikasketa arautuak, izan urrutiko modalitatean, izan aurrez aurrekoan.

4.– Gerta liteke Ikerketa Zuzendaritzak baimena ematea hizkuntza-ikasketak egiteko, baldin eta beren ezaugarri eta ordutegiengatik ezarpen-zentroko lanaldi normalizatutik kanpo egin badaitezke eta ez badiote inolako kalterik eragingo onuradunaren ikerketa-jardunari.

Ikasketak egiteko baimen-eskabidea informatika-aplikazioaren bidez egingo da, gutxienez, ikasketak hasteko aurreikusitako eguna baino hamabost egun lehenago, eta proiektuko zuzendariak eta ikertzaileak sinatu beharko dute.

5.– Salbuespenez, eta laguntzaren 24 hilabeteko hirugarren eta laugarren aldian, ez besterik, Ikerketa Zuzendaritzak baimena eman dezake bateragarri izateko laguntza hau jasotzea eta irakasle-lanetan jardutea, prestakuntza-helburuetarako bada. Hori bai, urtean 30 ordu baimenduko ditu gehienez, eta laguntzaren ikerketa-helburuari inolako kalterik ez eragitekotan.

Lankidetza hau graduaren edo masterraren irakaskuntzan egingo da. Gainera, ez du inolaz ere gutxituko lankidetza agindu duen departamenduaren irakaskuntza-zama, eta ezingo da ordeztu irakasgaiaren ardura duen irakasleen irakaskuntza-lana. Halaber, irakasgaiaren ardura duen irakasleekin batera egingo da, talde txikitan (mintegietan, laborategi edo ordenagailuko praktiketan, edo antzekoetan). Prestakuntzako ikertzailea ezin da inolaz ere aipatutako ikasgaiaren arduraduna edo koordinatzailea izan. Halaber, ez da lan-kontraturik sinatuko.

Lankidetzaren baimen-eskabidea egiteko erabili den informatika-aplikazio beraren bidez eskatuko da lankidetza-baimena. Horretarako, aplikazio horretan dagoen txantiloia bete beharko da; irakaskuntzako lankidetza hasteko aurreikusitako eguna baino hamabost egun lehenago gutxienez eskatu beharko da baimen hori, eta, ikerketa-arloan eskumena duen errektoreordearen onarpena izateaz gain, atxikitako departamentuko zuzendariak eta proiektukoak sinatu beharko dute eskabidea.

6.– Ikerketako zuzendaritzak baimena eman dezake onuradunak egin ditzakeen zereginetatik datozenak hartzeko, ikerketarekin harreman zuzena badute eta ez badira ohikoak, baizik eta noizbehinkakoak badira (hitzaldietan parte hartzea, liburuetan, artikuluetan edo azalpenetan). Ordainsari horiek ezin izango dute laguntzaren urteko zenbateko gordinaren % 30 gainditu.

Baimen-eskabidea informatika-aplikazioaren bidez egingo da, eta lana hasteko aurreikusitako eguna baino hamabost egun lehenago, gutxienez. Atxikitako departamentuko zuzendariak, proiektuaren zuzendariak eta onuradunak sinatu beharko dute baimen hori.

14. artikulua.– Dirulaguntzaren baldintzak aldatzea.

Laguntza emateko kontuan izandako baldintzak aldatu badira, edo, kasua kasu, administrazio honek edo beste Administrazio Publiko batzuek emandako beste laguntza batzuk aldi berean lortu badira, dirulaguntza emateko ebazpena aldatu egingo da, betiere dirulaguntzari buruzko arauan onuraduna izateko ezarritako gutxieneko baldintzak betetzen baldin badira. Ondorio horietarako, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeak dagokion likidazio-ebazpena emango du, emandako zenbatekoak berriz doitzeko, eta laguntza horiek emateko ezarritako irizpideak eta mugak aplikatzeko. Hartzaileek, beraz, sobera jasotako zenbatekoak itzuli beharko dituzte. Baldintzak aldatzeak emandako dirulaguntza osoa edo haren zati bat itzuli beharra baldin badakar, itzulketa-espedientea martxan jarriko da (18. artikuluan aurreikusitakoa).

15. artikulua.– Jarraipena.

Ikerketa Zuzendaritzak egin beharko du ikertzaile doktoreen lanaren jarraipen zientifiko eta teknologikoa. Horretarako, prozedura egokiak ezarriko ditu, eta egoki irizten dituen organo, batzorde edo adituak izendatzerik izango du, laguntzaren aplikazioaren beharrezko jarraipen- eta egiaztapen-jarduerak gauzatzeko, eta beharrezkotzat jotzen duen informazio osagarria aurkez dadila eskatzeko, agindu honetan kasu bakoitzerako berariaz ezartzen den informazioaz gainera.

16. artikulua.– Ikuskapena eta kontrola.

Beharrezko irizten dituen ikuskatze- eta kontrol-lanak egin ditzake Hezkuntza Sailak, agindu honetako betekizunak eta baldintzak betetzen direla bermatzeko, hargatik eragotzi gabe Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoari esleitutako egitekoak.

17. artikulua.– Ez-betetzea.

Pertsona onuradunak eta/edo ezarpen-zentroak edo erakunde kontratatzaileak jarraian zehaztutako egoeraren batean suertatuz gero, laguntza jasotzeko eskubidea galtzea dakarren prozedurari hasiera emango zaio, eta, hala badagokio, jasotako zenbatekoak eta dirulaguntzen arloko berandutze-interes aplikagarriak itzultzeko prozedurari ekingo zaio –Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 37.1 artikuluan jasota dagoen oinarrizko araudian arabera–. Hauek dira egoera horiek: EAEko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 53.1 artikuluan adierazitako kasuetako batean egotea; agindu honetan eta bete beharreko gainerako arauetan aipatutako baldintzak edo betebeharrak ez betetzea; dirulaguntza emateko kontuan hartu ziren baldintzak edo betekizunak ez betetzea –azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 53. artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan ezarritakoaren arabera–, edo laguntzak emateko ebazpenean arautzen diren baldintza edo betebeharrak ez betetzea.

18. artikulua.– Laguntza jasotzeko eskubidea galdu dela deklaratzeko prozedura eta, hala badagokio, laguntza itzultzeko prozedura.

Agindu honetan xedatutakoa betetzen ez den kasuetan, hau izango da prozedura:

1.– Prozedura abiatzeko eta jakinarazteko ardura Ikerketako zuzendariarena izango da.

2.– Prozedura hasteko idatzian, prozedura bera hasteko arrazoiak jasoko dira, eta 10 eguneko epea emango zaio onuradunari, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko.

3.– Alegazioak jaso ondoren, edo, alegazioak jartzeko epean, alegaziorik jaso ez bada, amaiera emango zaio prozedurari, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen ebazpen baten bidez.

Hamabi hilabetekoa izango da prozedura ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea.

Ebazpenak ulertzen badu arauak ez direla bete, laguntza jasotzeko eskubidea galdu dela aitortuko du, eta, hala badagokio, adieraziko du behar diren kopuruak EAEko Diruzaintza Nagusiari itzuli behar zaizkiola, gehi laguntza ordaindu zenetik dirulaguntzen arloan aplikatu behar diren berandutze-interesak -hau da, Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 37.1 artikuluan dagoen oinarrizko araudiaren arabera ezar daitekeena-; horretarako epea gehienez bi hilabetekoa izango da, ebazpena jakinarazten denetik aurrera. Epe hori borondatezko aldi joko da.

4.– Borondatezko epean laguntza itzuli ezean, Ekonomia eta Ogasun Saileko Ogasun Sailburuordetzari horren berri emango zaio, aplikatu beharreko legezko arauek xedatutakoa kontuan hartuta jardun dezan.

19. artikulua.– Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa.

Eskatzaileen datu pertsonalak tratatu egingo dira, eta tratamendu-jarduera honetan sartuko: Laguntzak eta dirulaguntzak (ikerketa sustatzekoak). Informazio hau barne hartuko du:

Arduraduna: Ikerketa Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.

Helburua: Ikerketa finantzatzea eta bultzatzea.

Legitimazioa:

– Tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoak egikaritzean egin behar den eginkizun bat betetzeko.

– 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa.

– 3/2004 Legea, otsailaren 25ekoa, Euskal Unibertsitate Sistemarena.

Hartzaileak:

– Autonomia-erkidegoko beste organo batzuk.

– Ekonomia eta Ogasun Saila.

– Patente eta Marken Espainiako Bulegoa.

Eskubideak: Eskatzaileak eskubidea du datuak eskura izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.

Informazio gehigarria: Datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta xehea dago gure web-orrian: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/054300-capa2-eu.shtml

Araudia:

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/HTML/?uri=CELEX:32016R0679&from=ES).

3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/buscar/doc.php?id=BOE-A-2018-16673).

II. KAPITULUA
LAGUNTZAK IZAPIDETZEA, EBAZTEA ETA ARGITARATZEA

20. artikulua.– Organo kudeatzailea.

Ikerketa Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan aurreikusitako laguntzak kudeatzea.

21. artikulua.– Eskabideak formalizatzea eta aurkezteko epeak.

1.– Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan telematikoki eskuragarri dagoen inprimakiaren bitartez baizik ezingo da egin eskabidea. Zehazki, helbide honetan aurki daiteke: https://www.euskadi.eus/zerbitzu_elkartzea/2022/posdoc/web01-tramite/eu/

Helbide horretatik, izangaia informatika-aplikazioan sartuko da, eta bertan alta hartu beharko du erabiltzaile moduan, eta aplikazioan zehaztutako jarraibideak bete. Eskatzailearen identitatea egiaztatu egingo da, pertsona horren esanbidezko baimenarekin, datuak egiaztatzeko zerbitzuaren bitartez. Zerbitzu hori Administrazio Elektronikoari buruzko 21/2012 Dekretuaren bigarren xedapen gehigarrian jasota dago.

Eskabidearekin batera aurkeztuko diren agiriak elektronikoki besterik ez daitezke aurkeztu, urtarrilaren 11ko 4/2022 Dekretuaren arabera (bitarteko elektronikoak erabiltzeko betebeharra arautzen duena ikerketa-arloko laguntzetarako eta sarietarako eskabideetan eta gainerako izapideetan), Laguntza berrietarako, agindu honen 26. artikuluan adierazitakoak, eta, laguntza berrietarako, 34. artikulukoak. Agiri horiek Elkarreragingarritasun-eskema nazionala onartzen duen 4/2010 Errege Dekretuan eta hura garatzen duen araudian arautzen diren formatuetara egokituko dira.

2.– Eskabide telematikoa osorik betetakoan, eskatzailea identifikatu egin beharko da egoitza elektronikoak onartzen duen sinadura elektronikoko edozein sistemaren bidez. Horren ondoren, eskabidearen erregistro-prozesu elektronikoa osatzeko moduan izango da, alegia, sinadura elektronikoaren bidez eskabide bati balioa emateko, erregistratu dela jasota geratu beharko du. Hori ziurtatzeko, eskatzaileak agirien erregistro-elektronikoa/aurkezpen-erregistroa eskura dezake, "Ikusi egiaztagiria E/E" aukeratuta. Ez da onartuko erabat modu elektronikoan bete eta erregistratu ez den eskabiderik.

3.– Helbide honetan ageri dira identifikazio-sistema elektroniko onartuak: https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/

4.– Eskabideak –berriak zein berritzeenak– aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

5.– Izangai bakoitzak eskabide bakar batekin hartu dezake parte deialdi honetan. Informatika-aplikazioak ez die beste eskabiderik egiten utziko aurretik eskabide bat eginda duten hautagaiei.

6.– Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, ezingo da eskabiderik aldatu, aginduan zehazten diren salbuespenetan izan ezik.

7.– Agindu honen II., III. eta IV. eranskinetan azaltzen dira eskabide-ereduak.

22. artikulua.– Eskabideak aurkezteak zer dakarren.

Laguntza-eskaera aurkezteak berekin dakar:

1.– Deialdiaren oinarriak onartzea.

2.– Interesdunaren baimena, eskaeran jasotako datuak Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saileko fitxategi informatizatuetan sartzeko.

3.– Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari baimena ematea beste administrazio batzuekin indarrean dauden elkarreragingarritasun-zerbitzuen bidez era automatizatuan kontsultatzeko eta eskuratzeko zenbait datu, laguntza izapidetzeko behar-beharrezkoak direnak.

23. artikulua.– Eskabideetako akatsak zuzentzea.

Laguntzen eskabideak oso-osorik beteta etorri ezean, edo manuzko agiri guztiekin batera aurkezten ez badira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 68.1 artikuluaren arabera, interesdunari eskatuko zaio akats hori zuzentzeko edo nahitaezko agiriak telematikoki aurkezteko, hamar egun balioduneko epean (luzaezina). Aurkezteko prozesu hori amaitzeko, 21. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan ezarritako prozedurari jarraituko zaio. Hala egiten ez bada, eskatzaileak eskabidea egiteari uko egin diola ulertuko da; hala ere, Administrazioak uko edo atzera egite hori adierazten duen berariazko ebazpena eman beharko du. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 68.1 eta 21.1 artikuluetan arautzen den moduan jakinarazi beharko da ebazpen hori.

Zuzenketak egiteko errekerimenduaren jakinarazteko, egoitza elektronikoko iragarki-taulan argitaratuko da zuzentzeko eskabideen zerrenda: https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/ Era berean, jakinarazpen elektroniko bat bidaliko da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalera (https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/). Ziurtagiri elektronikoa erabili behar da sartzeko.

24. artikulua.– Laguntzak emateko prozedurak.

1.– Deialdi honetan aurreikusitako laguntza berriak lehiaketa bidez emango dira: batetik, ikerketa orokorrerako laguntzak eta, bestetik, berariazko ikerketarako laguntzak, publizitateari, gardentasunari, objektibotasunari, berdintasunari eta bereizkeriarik ezari buruzko printzipioen arabera.

Horretarako, aurkeztutako eskabideak alderatuz emango dira laguntzak, laguntzen artean hautapen-irizpideen araberako hurrenkera bat ezartzeko. 75 puntu lortzen dutenei soilik emango zaie laguntza, hurrengo kapituluetan jasotzen diren baldintzetan.

Lehenengo, desgaitasuna duten pertsonen kupoari dagozkion laguntzak esleituko dira. Aukeratzeko behar beste hautagai ez balego, esleituko gabeko laguntzak ikerketa orokorreko alorrei gehituko litzaizkieke.

2.– Laguntzak bakoitza bere aldetik berrituko dira, ikerketa orokorrekoak batetik eta espezifikokoak bestetik, betiere, eskabidea garaiz eta formaz egoki aurkezten bada, eta 33. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen direla agirien bidez egiaztatzen bada.

4.1 artikuluan aurreikusitako zenbatekoa kalkulatzeko, oinarritzat hartu da programa honetan legez jardunean diren gaitutako onuradun guztiek berritzea eskatuko dutela.

III. KAPITULUA
LAGUNTZA BERRIAK, IKERKETA OROKORREKOAK NAHIZ ESPEZIFIKOKOAK
1. ATALA
BETEKIZUNAK ETA AGIRIAK

25. artikulua.– Eskatzaileen betekizunak.

1.– a) Ikerketa orokorreko laguntzen kasuan, eskabidea aurkezterakoan EAEko udalerri batean erroldatuta egotea, gutxienez 2019ko urtarrilaren 1az geroztik.

b) Ikerketa espezifikoaren kasuan, eskabidea aurkezterakoan EAEko udalerri batean erroldatuta egotea, gutxienez 2023ko urtarrilaren 1az geroztik.

c) Hala ere, onartu egingo dira, aurretik EAEn erroldatuta egonda, doktoretza-tesia EAEtik kanpoko doktoretza-programa batean egiteagatik baldintza hori betetzen ez duten eskatzaileen eskabideak, bai eta, egoera horretan egonda, doktoretza-titulua eskuratu ostean, beren ikerketa eten ez dutenak ere.

2.– Europar Batasunetik kanpoko atzerritarren kasuan, bizileku-baimena eduki behar dute.

3.– Doktoretza-titulua edukitzea, 2020ko urtarrilaren 1ean edo geroago lortutakoa. Honako hauek salbuespenak izango dira:

a) Eskatzaileak beharrezko titulua ez badauka baina titulu hori 2023ko urrirako lortzekotan badago, onartu egingo zaio eskabidea, eta behin-behinean ebaluatu ahal izango da, baldin eta gainerako nahitaezko agiriekin batera aurkezten badu tesia deposituan erregistratu delako ziurtagiria, edo proiektuaren zuzendariaren gutuna, eskatzailea 2023ko urrirako doktore-titulua ateratzeko moduan egongo dela ziurtatzen duena. Aipatu titulua lortu izanaren ziurtagiria aurkezteko azken-azkeneko eguna 2023ko azaroaren 6a da, egun hori barne. Laguntza jasotzeko moduan izateko, eskatzaileak doktore-titulua lortu duelako egiaztagiria aurkeztu beharko du. Horretarako, doktoretza-tituluaren eskubideak ordaindu izanaren agiriaren kopia aurkeztu beharko du, informatika-aplikazioaren bidez.

b) Doktoretza eskuratu zeneko data 2019ko urtarrilaren 1a edo geroagokoa ere izan daiteke, betiere egiaztatzen bada etenaldi bat izan zela, honako arrazoi hauetakoren baten ondorioz:

i) Amatasun edo aitatasun-atsedenaldiagatik; Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean jasotako babespeko egoeren arabera.

ii) Eskatzailearen gaixotasun edota istripu larriagatik; 3 hilabete edo gehiagoko baja medikoa badu.

iii) Norbaiten laguntzaren mende dagoenen bat zaindu beharra izatea, 3 hilabete edo luzeago, abenduaren 14ko 39/2006 Legean adierazitakoarekin bat etorriz (autonomia pertsonala sustatzeari eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoa).

Etenaldiek oso-osorik 2019ko urtarrilaren 1 eta 2022ko abenduaren 31 bitartean gertatutakoak izan behar dute. Era horretako etenaldirik gertatu bada, eskabidea aurkezteko unean hura jakinarazi eta egiaztatu beharra dago. Eskatzaileak doktoretza eskuratu zuenetik igarotako epearen zenbaketa soilik behin eta urtebetez atzera daiteke hizpide dugun etenaldiagatik.

c) Doktoregoa lortzeko data 2019ko urtarrilaren 1a edo geroagokoa izan daiteke eskatzaileek % 33ko desgaitasuna edo handiagoa badu, baldin eta egiaztatzen badute bateragarria dela proposatutako ikerketa-proiektua gauzatzearekin.

26. artikulua.– Eskakizunak betetzea.

1.– Onuradunek laguntza-eskabidea aurkezten dutenean egiaztatu beharko dute betekizunak betetzen dituztela, berariaz aipatutako salbuespenetan izan ezik.

2.– Betekizun horiek betetzen ez dituztenak edo eskatutako epean eta moduan egiaztatzen ez dituztenak hautaketa-prozesutik kanpo geratuko dira; ildo horretan, 28.2 artikuluan ezarritakoa hartu beharko da aintzat.

27. artikulua.– Laguntza berrietarako nahitaezko agiriak.

Ondoren adieraziko diren agiriak informatika-aplikazio bidez aurkeztu beharko dira eskabide-orriarekin batera, 21. artikuluaren 1., 2. eta 3. apartatuetan adierazitakoaren arabera.

1.– Eskatzailea EAEko udalerri batean erroldatuta dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria, gaur egun eta, gutxienez, 2019ko urtarrilaren 1etik, ikerketa orokorraren modalitatearen kasuan, eta 2023ko urtarrilaren 1etik, ikerketa espezifikoaren modalitatearen kasuan. Ziurtagiriak eskabideak aurkezteko epean eginda egon behar du.

Doktoretza lortzeagatik edo doktoretza-ondoko ikerketaren bat egiteagatik baldintza hori beteko ez balu, 25.1.b artikuluan aurreikusten den bezala, ikasketa horien matrikula edo doktoretzako edo doktoretza-ondoko jardueren ikertzaile arduradunak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko ditu, batetik, EAEn erroldatuta egon dela erakusteko agiria, eta, bestetik, ustifikatu beharreko denbora horretan guztian beste autonomia-erkidego batean erroldatuta egon dela erakusteko agiria, edo, atzerrian bizi bada, enbaxadako erregistroa.

2.– Bizileku-baimena, hala badagokio.

3.– Doktoretza-titulua, edo horren eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria, doktoretza eskuratu zen data adierazita. Tituluak egiaztatzeko, kontsulta egingo zaie Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako erregistroei, administrazio publikoen datu-bitartekaritzarako plataformari, edo ziurtagiriak ematen dituen erakundeari. Kontsulta ez egiteko salbuespen bakarra zera izango da, eskatzaileak argi eta garbi adieraztea horren aurka dagoela, jarrera horren arrazoiak azalduta. Hala bada, berak aurkeztu beharko du, nahitaez, kontsultatzerik nahi ez duen agiria. Eguneratzen ez bada, eskatzaileak aplikaziora igo beharko du ziurtagiria.

4.– Aurreko 24.3 (b eta c) artikuluan zerrendatutako inguruabarrak direla-eta, eskatzaileak doktoretza 2019an lortu duela adierazten duen ziurtagiria.

5.– Ezarpen-zentroaren konpromisoa, bertako lege-ordezkariak sinatua (Ikerketako errektoreordeak, unibertsitateen kasuan), lan-kontratua formalizatzeko ikertzaile-doktorearekin.

Idazki horretan beren-beregi jasoko da bete egingo direla agindu honen 10. artikuluan xedatutako betebeharrak. Horretarako, informatika-aplikazioan eskuragarri dagoen txantiloia erabiliko da.

6.– Atzerrian garatutako proiektuaren zuzendariak emandako ziurtagiria, espresuki honako hauek jasoko dituena:

a) atzerriko zentroak eskatzailea onartuko duela 2024. eta 2025. urteetan, agindu honen laguntza jasoz gero, eta b) aldi horri dagokion hobekuntza-programa baliozkotuko duela.

7.– Atzerrian burutu beharreko ikerketa-proiektuaren zuzendariaren curriculum vitae laburtua. Cvak sinatuta egon behar du, EAEko hizkuntza ofizialetako edozeinetan aurkez daiteke, baita ingelesez ere, eta azken 6 urteetako merezimendu zientifikoak bakarrik aipatuko ditu. 6 urteko muga horrek txantiloiko C atalari (merezimendu garrantzitsuenak) baino ez dio eragiten.

8.– Proposatutako hobekuntza-programaren memoria, eskatzailea hirugarren eta laugarren urtean hartuko duen zentroko ikerketa-proiektuaren zuzendariak sinatua. Memoria horretan, laguntza-aldiko 48 hilabeteetan eskatzaileak, ikerketa-prestakuntza osatu eta espezializazioan sakontzeko, egin beharreko jarduerak azaldu beharko dira (6 orrialde gehienez). Honako hauek jaso beharko ditu proposamenak:

a) Titulua, eta laguntza-aldian gauzatu beharreko ikerketa-proiektuaren memoria zientifiko-teknikoa (3 orrialde gehienez). Bertan adierazi beharko ditu atzerriko egonaldian nahiz hiru eta lau urteren buruan, ezarpen-zentrora itzultzen denean, bete nahi dituen helburuak, gauzatuko dituen lanak eta espero dituen lorpenak, hala nola zer ekarpen zientifiko espero dituen.

b) Lortu nahi diren helburuen eta garatu nahi diren konpetentzien zerrenda.

c) Hobekuntza-programaren interes zientifikoaren edota sozialaren laburpena.

d) 4 urte horietarako aurreikusitako jardueren kronograma edo egutegia.

e) Ezarpen-zentroko eta EAEko beste ikerketa-zentro batzuetako eta atzerriko zentroetako ikertzaileen artean hasi edo sendotu nahi diren lankidetzen proposamenak, hala nola laguntzaren eskatzaileak zein hirugarren eta laugarren urteetan kidetuko den ikerketa-taldeak ustez eskura ditzaketen onurak.

9.– Memoria (5 orrialde gehienez), hirugarren urtean eskatzailea hartuko duen ikerketa-taldeari buruzkoa, haren zientzia-kalitatea eta prestakuntza-ahalmena adierazteko.

8. eta 9. puntuetan adierazitako memoriak EAEko hizkuntza ofizialetako edozeinetan nahiz ingelesez aurkeztu daitezke.

10.– Atzerriko ezarpen-zentroko proiektuko zuzendariaren curriculum laburtua. Cvak sinatuta egon behar du, EAEko hizkuntza ofizialetako edozeinetan aurkez daiteke, baita ingelesez ere, eta azken 6 urteetako merezimendu zientifikoak bakarrik aipatuko ditu. 6 urteko muga horrek txantiloiko C atalari (merezimendu garrantzitsuenak) baino ez dio eragiten.

Baldin eta kasuren batean ikerketa-lana eten egin bada (egoera hauetakoren baten ondorioz: iraupen luzeko aldi baterako lanerako ezintasuna; amatasuna; aitatasuna; edoskitze-aldiko arriskua; adopzioa edo harrera; edo liberazioagatik, honako kargu hauetakoren bat betetzeko bada: unibertsitateko pertsona bakarreko kudeaketa-karguak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko zuzendaritza-karguak eta administrazio publikoetako karguak), halakoetan, ziurtatutako etenaldi horren proportzioan luzatuko da ikerketa-jardueraren aldia, non eta ez den 10 astetik gorako amatasun edo aitatasunagatiko etenaldia (kasu horretan, seme edo alaba bakoitzeko urtebete luzatuko da ebaluatzeko aldia). Edonola ere, gehienez 6 urte gehiagoko luzapena izango da ikerketa-jarduera kasu guztietan.

11.– Eskatzailearen curriculum vitae normalizatua. EAEko hizkuntza ofizialetako edozeinetan nahiz ingelesez aurkez daiteke CVa.

12.– Ikertzaileen bi aipamen-gutun, eskatzailearen ibilbide zientifikoaren berme gisa.

13.– Agindu honetako laguntza jasoz gero, eskatzailea hirugarren eta laugarren urtean eskatzailea hartuko duen ikerketa-proiektuaren zuzendariak sinatutako egiaztagiria, non espresuki adieraziko baita eskatzailea onartu egingo dutela, 2026. eta 2027. urteetarako.

14.– Desgaitasuna (% 33koa edo handiagoa) duela dioen ziurtagiria, foru-aldundietako organo eskudunek, IMSERSOk edo horren parekideak aitortuta. Gainera, desgaitasuna duten pertsonen txandan parte hartzen dutenek, adierazi egin behar dute txanda horretakoak direla, eskabidearen inprimakian.

15.– Eskabideari erantsitako erantzukizunpeko adierazpenean jasotakoa egia dela egiaztatzen duten ziurtagiriak, hala badagokio. Erantzukizunpeko adierazpenean bertan dago adierazita zein kasutan egin behar den hori.

Aplikazioan horretarako dauden txantiloien bidez aurkeztu beharko dira 5., 7., 8., 9., 10. eta 11. puntuetan eskatutako agiriak. Ez badira txantiloi horiek erabiltzen, edo kasuan-kasuan aipatu den luzera gainditzen bada, edo hobekuntza programaren memoria eta zuzendariaren (eta hala badagokio, zuzendarikidearen) CVa sinatu gabe badago, eskabidea zuzendu egin beharko da.

Eskabidea zuzentzeko bazegoen, eta zuzendu bada, baina agiria sinatu gabe badago, denbora-muga gainditu bada edo ezarritako formatuan ez badago, eskatzaileak hautaketa-prozesutik kanpo geratuko dira.

2. ATALA
HAUTAPEN- ETA ESLEIPEN-PROZESUA

28. artikulua.– Hautapen-prozesuko onarpen-prozedura.

1.– Eskabideak zuzentzeko epea igaro eta aurkeztutako agiriak aztertu ostean, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeak lehenengo ebazpena emango du, hautapen-prozesuan onartutako eta baztertutakoen gainean. Era berean, ebazpen horretan adieraziko da noiz egingo dituzten elkarrizketa pertsonalak, arlo bakoitzeko aholku-batzorde espezifikoek balioetsi beharrekoak.

Egoitza elektronikoko iragarki-taulan argitaratuz jakinaraziko da aipatutako ebazpena: https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa Era berean, jakinarazpen elektroniko bat bidaliko da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalera (https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/). Ziurtagiri elektronikoa erabili behar da sartzeko.

2.– Aurreko paragrafoan adierazitako ebazpenean baztertutakoen zerrendan agertzen diren eskatzaileak, aukera izango dute elkarrizketa pertsonaletara joateko, arlo bakoitzeko aholku-batzorde espezifikoek balioetsi ditzaten, kautelarki; horretarako, baztertze horren aurkako errekurtsoa aurkeztu beharko dute edo egiaztatu beharko dute errekurtsoa jarri nahi dutela, dagokion arloan elkarrizketa egiteko data ezarri baino lehen. Ez dira balekoak izango ez elkarrizketa pertsonala ez eta aholku-batzorde espezifikoaren balorazioa ere, baldin errekurtsoa ezetsi egin bada edo azkenean aurkeztu ez bada.

29. artikulua.– Aholku-batzorde espezifikoak, ebaluazio-irizpideak eta baremoa.

1.– Hautapen-prozesurako onartutako eskatzaileak I. eranskinean definitutako arlo bakoitzari dagokion aholku-batzorde espezifikoak balioetsiko ditu.

2.– Aholku-batzorde espezifikoetako kideak ikasketa- eta ikerketa-eremuko entzute handiko pertsonak izango dira, eta Hezkuntzako sailburuak izendatuko ditu.

3.– Aholku-batzorde espezifikoek ebaluatuko dituzte onartutako eskabideak, eta txosten zientifiko-tekniko bat emango dute, irizpide hauen arabera hautagai bakoitzari emandako puntuazioekin:

a) Eskatzailearen curriculum vitaea. 25 puntu, gehienez.

b) Hobekuntza-programa.– Laguntza-aldiko 48 hilabeteetarako aurreikusitako hobekuntza-programaren kalitatea, interesa, koherentzia eta bideragarritasuna eta ikertzaile eskatzailearen hobekuntza, espezializazioan eta nazioartekotzean izango duen eragina, hala nola hirugarren urtean eta laugarren urtean eskatzailea hartuko duen ikerketa-taldean izango duen eragina, eta EAEko ikerketa-sistemak horretaz guztiaz espero ditzakeen onurak. 25 puntu, gehienez.

c) Atzerriko zentroa eta atzerrian gauzatzekoa den ikerketa-proiektuaren zuzendaria.– Zentro hartzaileak proiektuaren arloan duen prestigioa eta proiektuburuaren zientzia historiala. 20 puntu, gehienez.

d) Ezarpen-zentroa eta ikerketa-proiektuaren EAEko zuzendaria. Ezarpen-zentroak proiektuaren arloan duen prestigioa, eta ikerketa-proiektuaren eta taldearen zuzendariak duen zientzia historiala. 10 puntu, gehienez.

e) Elkarrizketa pertsonala.– Aurrez aurrekoa izango da elkarrizketa, eta eskatzailearen prestakuntzari eta curriculumari, hobekuntza-programari eta ikerketa-proiektuari edo egoki iritzitako beste edozein alderdiri buruz hitz egingo da bertan. 20 puntu, gehienez.

4.– Laguntza ukatzeko arrazoi izango da hautagaia elkarrizketara ez agertzea edo 75 puntu baino gutxiago erdiestea.

30. artikulua.– Nola jokatu elkarrizketetan.

1.– Aholku-batzorde espezifikoetako kideak ez badira ondo moldatzen ebaluatu behar duten pertsonak aukeratzen duen EAEko hizkuntza ofizialeren batean, Ikerketa Zuzendaritzak bermatu beharko du, batetik, aurkeztutako agiriak itzuliko direla, eta, bestetik, aldibereko itzulpen-zerbitzua egongo dela interpretazio zerbitzu baten bidez, ebaluazio-batzordeko elkarrizketa pertsonalerako.

2.– Ikerketa Zuzendaritzak giza baliabide eta baliabide material osagarriak emango dizkie desgaitasuna duten pertsonei, egingo dituzten elkarrizketetan aukera berdinak izango dituztela ziurtatzeko moduan.

3.– Ikerketa Zuzendaritzak, hautapen-probetan aukera- eta tratu-berdintasuna bermatzeko xedez, deialdiaren baldintzak egokitu ditzake, proba egingo den lekura iristeko ezintasuna duenen balego ere, osasun-eragozpen larriak tarteko. Ikerketa Zuzendaritzari egoera horren berri eman behar zaio proba egin baino lehen, eta mediku-ziurtagiri bidez egiaztatu beharko da. Elkarrizketara joan ezina dakarren eragozpena aurreikusteko modukoa bada, astebete lehenago jakinarazi eta ziurtatu beharko da.

31. artikulua.– Laguntza berriak esleitzeko prozedura.

1.– Lehiaketa izango da agindu honetan araututako laguntza berriak esleitzeko prozedura.

2.– Ebaluazioaren emaitzak hautapen-batzordeari helaraziko zaizkio. Batzorde horrek kide hauek izango ditu: Ikerketako zuzendaria, batzordeburu; Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaria, eta Ikerketa Zuzendaritzako teknikari bat, idazkari-lanetarako.

3.– Hautapen-batzordeak deialdiaren oinarriak zuzen aplikatzen direla gainbegiratuko du, baliabideak esleituko ditu eta dagokion ebazpen-proposamena emango dio Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeari.

4.– Hau izango da laguntzok esleitzeko prozedura:

a) Lehenengo, desgaitasuna duten pertsonen kupoari dagozkion laguntzak esleituko dira. Hautatzeko moduko behar adina eskabide ez balego, esleituko gabeko laguntzak ikerketa orokorrei gehituko litzaizkieke eta hurrengo apartatuan xedatuaren arabera esleituko lirateke.

b) Laguntza berriak ikerketa orokorrean: ahal dela, arlo guztietan onuradunak izateko moduan eta arlo bakoitzean emandako laguntza-kopurua portzentualki uniformea izateko moduan egingo da esleipena, arlo bakoitzean eskabide hautagarrien kopuruak horretarako aukera ematen badu, betiere. Honela egingo da esleipena:

i) Aholku-batzordeak egindako balorazioaren ordenari jarraituz ordenatuko dira arlo bakoitzeko eskabide hautagarriak, eta ehuneko hau emango zaie puntuazio handiena erdietsi duten baina gainditu ez duten eskabideei: laguntza berrien kopurua/eskabide hautagarrien kopurua.

ii) Aurreko prozedura egin eta gero ere, laguntza guztia esleitu ez bada, emandako laguntzen azken ehunekoa a) puntuan zehaztutako ehunekora gehien hurbiltzen den arloetako laguntzak emango dira.

c) Laguntza berriak ikerketa espezifikoan: honela egingo da esleipena:

i) Eskabide hautagarriak puntuazio handienetik txikienera ordenatuko dira arlo bietan. Puntuazio handiena eskuratu duten bi (2) eskabideei emango zaie laguntza Neutronikaren kasuan, eta puntuazio handiena lortu duenari (1) Hezkuntzan.

ii) Arlo espezifikoren batean ezin badira aurreikusitako laguntzak eman, ez dagoelako eskabide hautagarri nahikorik, esleitu ez diren laguntzak beste arlo espezifikoan eskuragarri dauden laguntzei erantsiko zaizkie.

iii) Hori egin eta gero ere ez bada posible arlo espezifikoetarako aurreikusitako hiru laguntzak ematea, eman ez diren laguntzak ikerketa orokorrean eskuragarri dauden laguntzei erantsiko zaizkie, aurreikusitako 29 laguntzak eman arte.

5.– Puntuazio-berdinketak ebazteko, oinarritzat hartuko da eskabideak betetzeko aplikazioak txikitik handira ematen duen ausazko zenbaki bat. Zenbaki hori aplikazio telematikoan sortzen den eskabide-inprimakian agertuko da.

6.– Honako hauek jasoko ditu ebazpen-proposamenak: pertsona onuradunen zerrenda eta bakoitzari dagokion zenbateko ekonomiko xehatua, eskuragarri dagoen kreditu-mugara arte; ordezkoen zerrenda, arlokako puntuazio handienetik txikienera ordenatua, hots, 75 puntu edo gehiago eta aholku-batzorde espezifikoaren balioespen positiboa jaso badute ere, laguntza-proposamenean sartu ez diren eskabideak; ukatutako eskabideen zerrenda, ukatzeko arrazoiak zehaztuta; eta, baztertutako eskabideen zerrenda, baztertzeko arrazoiak zehaztuta.

32. artikulua.– Ebazpena, ebazteko epea, jakinarazpena, errekurtsoak eta uko egitearen ondorioz eman eztakoak esleitzeko prozedura.

1.– Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen esanbidezko ebazpen bakarraren bidez emango edo ukatuko dira laguntza berriak, dagokion prozeduretako bakoitzean, hautapen-batzordeak emandako ebazpen-proposamena aintzat hartuta.

2.– Ebazpen hori arrazoitu egin beharko da, eta honako hauek ere agertuko ditu: pertsona onuradunen zerrenda eta bakoitzari dagokion zenbateko ekonomiko xehatua; ordezkoen zerrenda, 75 puntu edo gehiago jasota ere, laguntzarik jaso ez duten eskatzaileena; ukatutako eskabideen zerrenda, ukatzeko arrazoiak adierazita; eta baztertutako eskabideen zerrenda, baztertzeko arrazoiak zehaztuta.

3.– Agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera sei hilabeteko epean eman eta jakinarazi beharko da ebazpena, beranduenez. Adierazitako epe horretan ebazpena jakinarazten ez bada, ulertuko da eskabideak ez direla onartu, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 24 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.

4.– Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan argitaratuz jakinaraziko da aipatutako ebazpena: https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/ Era berean, jakinarazpen elektroniko bat igorriko zaio Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalera (https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/) -ziurtagiri elektronikoa erabilita sartu behar da-. Horrez gain, publikotasun-ondorioetarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian zerrenda bat argitaratuko da, adierazteko nortzuk diren onuradunak eta zenbateko dirulaguntza emango zaien, iragarki-taulan argitaratu eta hurrengo sei hilabeteetan.

5.– Alde batera utzi gabe aurreko 4. apartatuan ezarritakoa, Ikerketa Zuzendaritzak badauka argitalpenen berri bidaltzerik interesdunei, SMS edo posta elektroniko bidez. Abisu horiek ez dute inolaz ere jasotako jakinarazpenaren ondoriorik izango.

6.– Ebazpen horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete interesdunek Hezkuntzako sailburuaren aurrean, Eusko Jaurlaritzako Egoitza Elektronikoaren bidez. Horretarako, hilabeteko epea izango dute, ebazpena www.euskadi.eus egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

7.– Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen ebazpen bidez emango zaizkie laguntzak ordezkoen zerrendetan azaltzen diren eskatzaileei, baldin eta laguntzak emateko ebazpena argitaratu eta hurrengo 15 egunetan norbaitek laguntzari uko egin badio.

Hutsik geratutakoari dagokion arloan emandako azken laguntzaren ondorengo lekuan dauden pertsonei emango zaizkie laguntza horiek. Ikerketa orokorraren kasuan ez badago erreserben zerrendarik, laguntza eman ahalko zaio baldintza hau betetzen duen eskatzaileari: lehenengoa izatea emandako laguntzen azken ehunekoa 31.4.a puntuan ezarritako ehunekoari gehien hurbiltzen zaion arloko erreserben zerrendan.

Ondorio horietarako, laguntzak emateko proposamena jakinaraziko die laguntzak emango dituen organoak interesdunei, 10 eguneko epean onar dezaten (epe hori ez da luzatuko). Interesdunak ez badu onartzen, prozesu hori errepikatu egin daiteke laguntza eman arte. Proposamena onartutakoan, laguntza emateko ebazpena emango da, eta interesdunei jakinaraziko zaie.

Ez da laguntzarik emango baldin eta EAEko Administrazio Orokorrak eta erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan itzultze- edo zehatze-prozeduraren bat bukatu gabe badauka eskatzaileak, oraindik izapidetzen.

IV. KAPITULUA
LAGUNTZAK BERRITZEA.
1. ATALA
BETEKIZUNAK ETA AGIRIAK

33. artikulua.– Betekizunak.

1.– Aurrenekoz edo bigarrenez berritutako doktoretza osteko laguntzaren onuraduna izatea 2022-2023 ikasturtean, Hezkuntza eta Ikerketako sailburuordearen ebazpenaren arabera, Agindu honek ondorioak dituen egunean.

2.– Ikerketa-proiektuko lanerako planean aurreikusitako jardueren aprobetxamendua egiaztatzea, aldeko txosten baten bidez. Hori egiaztatzeko, 35. artikuluan adierazitako agiriak aurkeztuko dira.

34. artikulua.– Eskakizunak betetzea.

1.– Onuradunek eskabidea aurkezten dutenean egiaztatu beharko dute baldintzak betetzen dituztela, berariaz aipatutako salbuespenetan izan ezik.

2.– Hautapen-prozesutik kanpo geldituko dira eskatutako eskakizunak betetzen ez dituztenak edo betetzen dituztela garaiz eta forma egokian frogatzen ez dutenak.

35. artikulua.– Laguntzak berritzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Ondoren adieraziko diren agiriak aplikazio bidez aurkeztu beharko dira eskabide-orriarekin batera, 21. artikuluaren 1., 2. eta 3. apartatuetan adierazitakoaren arabera.

Bigarren edo hirugarren aldiz berritzea eskatu dutenek honakoa aurkeztu behar dute:

1.– Laguntza jaso zutenetik aurrera ikerketa-hobekuntzaren alorrean gauzatutako jardueren txostena (hiru orrialde gehienez). Ingelesez idatzitako txostenak ere onartuko dira.

2.– Proiektuaren atzerriko zuzendariak sinatutako txostena (hirugarren berritzea bada, EAEko ezarpen-zentroko proiektuaren zuzendariak sinatuko du), berritzea eskatu duenak egindako ikerketei eta trebakuntza-jarduerei buruz. (Bigarrengo berritzea eskatu dutenen kasuan, gainera, hurrengo urteetarako aurreikuspenak ere zehaztu beharko dira).

3.– Ezarpen-zentroaren konpromisoa, bertako lege-ordezkariak sinatua (Ikerketako errektoreordeak, unibertsitateen kasuan), indarreko lan-kontratua beste urtebete luzatzeko.

Gainera, bigarren aldiz luzatzea eskatu dutenek, honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

4.– Ikerkuntza-hobekuntzako programari buruzko eguneratze-memoria (2 orrialde gehienez), eskatzaileak 2024an eta 2025ean gauzatu beharreko jarduerak jasota dituena. Memorian adierazita egon behar da ezarpen-zentroarekin, eta hala badagokio, EAEko beste ikerketa-zentro batzuekin zein atzerriko zentroarekin izandako lankidetza-modalitatea.

5.– Unibertsitateen kasuan, 3. puntuan aipatutako ezarpen-zentroaren kontratua luzatzeko konpromisoarekin batera, eskatzaileak ziurtatu beharko du unibertsitateko sail batek dagoeneko onartu duela 2024. eta 2025. urteetarako.

Gainera, hirugarren aldiz luzatzea eskatu dutenek, honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

6.– Ikerkuntza-hobekuntzako programari buruzko eguneratze-memoria (2 orrialde gehienez), eskatzaileak 2024an gauzatu beharreko jarduerak jasota dituena. Memorian adierazita egon behar da ezarpen-zentroarekin, eta hala badagokio, EAEko beste ikerketa-zentro batzuekin zein atzerriko zentroarekin izandako lankidetza-modalitatea.

EAEko hizkuntza ofizialetako edozeinetan aurkeztu behar dira agiriak, edo ingelesez.

Aurreko 1., 3. eta 4. eta 6. zenbakietan aipatzen diren memoriak eta agiriak informatika-aplikazioko txantiloi eguneratuak erabiliz aurkeztu behar dira. Ez bada txantiloi hori erabiltzen, edo kasu bakoitzean esandakoa baino luzeagoa bada eskabidea, zuzendu egin beharko da.

Eskabidea behar bezala zuzendu bada, baina oraindik ere luzeegia bada edo ezarritako formatuan ez badago, eskatzaileak hautaketa-prozesutik kanpo geratuko dira.

2. ATALA
EBAZPENA

36. artikulua.– Ebazpena, ebazteko epea, jakinarazpena, errekurtsoak eta publikotasun-prozedura.

1.– Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen esanbidezko ebazpen bakarraren bidez eman edo baztertuko dira berritzeak, Hautapen Batzordeak emandako ebazpen-proposamena aintzat hartuta.

2.– Ebazpen hori arrazoitu egin beharko da, eta onuradunen zerrenda eta bakoitzari dagokion zenbateko ekonomiko xehatua jasoko ditu; halaber, eskabide baztertuen zerrenda egingo da, baztertzeko arrazoiak argituta.

3.– Ebazpena sei hilabeteko epean eman eta jakinarazi beharko da beranduenez, agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Eskabideak ezetsitzat jo daitezke, baldin eta adierazitako epe horretan ez bada jakinarazpenik egin, EAEko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 51. artikuluko 9. apartatuko aldaerari jarraikiz. Lege hori arazoaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak onartu zuen, gero Euskal Autonomia Erkidegoko 2021. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen otsailaren 11ko 1/2021 Legearen azken xedapenetako hirugarrenaren bidez aldatu zuenak (otsailaren 17ko EHAAn argitaratu zen, 35. alean).

4.– Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan argitaratuz jakinaraziko da aipatutako ebazpena: https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/ Era berean, jakinarazpen elektroniko bat igorriko da Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalera (https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/), eta ziurtagiri elektronikoarekin sartu beharko da bertara. Horrez gain, publikotasun-ondorioetarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian zerrenda bat argitaratuko da, adierazteko nortzuk diren onuradunak eta zenbateko dirulaguntza ematen zaien, iragarki-taulan argitaratu eta hurrengo bi hilabeteetan.

5.– Alde batera utzi gabe aurreko 4. apartatuan ezarritakoa, Ikerketa Zuzendaritzak badauka argitalpenen berri bidaltzerik interesdunei, SMS edo posta elektroniko bidez. Abisu horiek ez dute inolaz ere jasotako jakinarazpenaren ondoriorik izango.

6.– Ebazpen horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote interesdunek Hezkuntzako sailburuari hilabeteko epean, Hezkuntza, www.euskadi.eus egoitza elektronikoko iragarki-taulan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Ez da laguntzarik emango baldin eta EAEko Administrazio Orokorrak eta erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan itzultze- edo zehatze-prozeduraren bat bukatu gabe badauka eskatzaileak, oraindik izapidetzen.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Aplikatu beharreko araudia.

Agindu hau honako hauetan xedatutakoaren mende egongo da: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea; Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legea; azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren VI. tituluan eta VII. tituluaren III. kapitulua; Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorrean adierazitako oinarrizko araudia, eta azken horren erregelamendua onartzen duen 887/2006 Errege Dekretua.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Errekurtsoak.

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, horretarako agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112. artikuluan eta ondorengoetan. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke zuzenean Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan, eta, horretarako, bi hilabete izango dira, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hala xedatuta baitago Administrazioarekiko Auzitarako Jurisdikzioa arautu duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.a) eta 46.1 artikuluetan.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA.– Ondorioak.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 20.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

I. ERANSKINA
EBALUAZIO-ARLOAK

Oinarrizko Zientziak

1. arloa.– Lurraren zientziak. Lur-sistemari buruzko ikerketak dagozkio, Biosferaren, Litosferaren, Hidrosferaren eta Atmosferaren historia eta bilakaera, haien arteko elkarreraginak, egungo egoera eta etorkizunean izan dezaketen eboluzioa barne hartuta. Hauek hartzen dira barne: Mineralogia, Petrologia, Paleobiologia, Tafonomia, Geomorfologia, Hidrologia, Barne Geodinamika, Geofisika, Estratigrafia, Sedimentologia, Meteorologia, Klimatologia eta Atmosfera, eta Ingurumenaren Geokimika.

2. arloa.– Fisika eta Espazioaren Zientziak. Fisika eta Espazioaren Zientziei buruzko ikerketak dagozkio, Fisika modernoaren berezko jakintza-alorrekin batera: Fisika Kuantikoa eta materiaren eta unibertsoaren egituran dauzkan aplikazioak. Alor hauek biltzen ditu: Biofisika, Optika, Sistema Konplexuak, Fenomeno ez-linealak, Nanoteknologia, Konputazio Kuantikoa, Energia Handiko Fisika Esperimentala, Materia Kondentsatuaren Fisika, Astrofisika eta Astronomia.

3. arloa.– Matematikak. Matematikaren ikerketa-esparrua dagokio, eta alor hauek hartzen ditu barne: Geometria, Topologia, Zenbakizko Analisia, Matematika Aplikatua, Aljebra, Analisi Matematikoa, Estatistika eta Ikerketa Operatiboa.

4. arloa.– Kimika. Alor hauek ikertzea du xede, molekula-mailatik maila makroskopikoraino: substantzia naturalen, sintetikoen eta haiek dauzkaten laginen konposizioa, egitura, prestaketa eta propietateak, esperimentatzen dituzten elkarreraginak eta transformazioak, haien mekanismoa, haiek aztertzeko beharrezko tresneria eta ikertzeko beharrezko metodologia esperimentala edo teorikoa. Alor hauek biltzen ditu: Kimika Ez-organikoa, Kimika Organometalikoa, Katalisia, Kimika Supramolekularra, Material Molekularrak, Nanokimika, Kimika Biologikoa, Kimika Bioteknologikoa, Kimika Fisikoa, Kimika Analitikoa eta Kimika Organikoa.

Bizitza- eta osasun-zientziak.

5. arloa.– Funtsezko Biologia eta Sistemena. Oinarrizko zenbait ikerketa-esparru hartzen ditu: Biologia Molekularra eta Zelularra, Genetika, Neurobiologia eta Garapena, Mikrobiologia, Birologia, Landareak, Minbizia eta Desberdintzea, Fisiologia, Immunologia eta Biologia konputazionala, estrukturala eta sistemena, salbuespen hauek kontuan hartuta: xede nagusiak patologiekin lotura zuzena izatea edo gizakien osasuna hobetu nahi izatea.

6. arloa.– Biomedikuntza. Eragin biomediko handiko oinarrizko azterketak eta ikerketak dagozkio: gaixotasunen oinarrizko ereduak eta mekanismoak, diagnostiko molekularra edo zelularra, estrategia terapeutikoak, farmakologia molekularra eta sistemena, eta molekula bioaktiboak identifikatzea eta aurkitzea. Arlo hauek biltzen ditu: Mikrobiologia, Immunologia, Birologia, Gizakiaren Fisiologia, Farmakologia, Nutrizioa eta beste hainbat gai, arazo medikoei gehienbat esparru klinikora hurbildu gabe heltzen badiete, hala nola Biologia Zelularra eta Molekularra, Kardiobaskularra, Neurozientziak, Anatomia, Hepatologia, Heriotza Zelularra, Genetika, Minbizia, Endokrinologia, Gaixotasun Metabolikoak, Farmakoak aurkitzea, Farmakologia Molekularra, Farmakologia Orokorra eta Sistemena, Fisiologia Zelularra eta Sistemena.

Batez ere giza jatorriko materiala barne hartzen duten edo gizakiengan esperimentatzea eskatzen duten ikerketak Medikuntza Kliniko eta Epidemiologiako arloari dagozkio.

7. arloa.– Medikuntza Klinikoa eta Epidemiologia. Helburutzat gaixotasuna, haren mekanismoak edo izan litzakeen tratamenduak hobeto ezagutzea duten ikerketa guztiak dagozkio, eta ikerketen zati handi bat gizakietan egiten bada, batez ere giza jatorriko materiala barneratzen du, edo beharrezkoa da proba klinikoak egitea. Hauek hartzen ditu: Kirurgia eta Aurpegi-masailetakoa, Epidemiologia, Osasun Zerbitzuak, Gaixotasun Metabolikoak, Gaixotasun Kardiobaskularrak, Minbizia, Gaixotasun Infekziosoak, Neurologia, Psikiatria, Miszelanea.

Kirolaz eta osasunaz egiten diren ikerketak zeharkakoak izaten dira, eta arlo hau gomendatutakoa izan arren, litekeena da proiektuari beste arlo batetik heltzea egokiago izatea, eta aukera hori kontuan hartu behar da.

8. arloa.– Landare eta Animalia Biologia, Ekologia, Ingurumena. Organismo bizidunen dibertsitateari buruzko ikerketa-esparrua dagokio, bai eta, biosferaren eremuan, haien bilakaera eta elkarreragina ere. Egitura-, funtzio- eta dinamika-alderdiak organismoen eta ekosistemen biologiaren zenbait espazio- eta denbora-eskalatan kontuan hartzen dira: Itsas Ekologia, Mikrobiologia, Eboluzio Sistematikoa, Genetika, Landareen Kontserbazioa, Lurreko Ekologia, Fisiologia, Landare Bioteknologia, Animalien Sistematika.

9. arloa.– Elikagaien Zientzia eta Teknologia. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Arrantza. Elikagaien Zientzia eta Teknologiari elikagaien kalitateak zer ezaugarri dituen jakiteko ikerketak dagozkio; besteak beste, hauek jakitekoak: oinarri fisikoak, kimikoak eta biokimikoak, elikagaien mikrobiologia eta bioteknologia, osagai funtzionalak nola lortu eta haien bioeskuragarritasuna eta ebaluazioa. Hauek hartzen dira barne: Metabolismoa, Nutrizioa, Analisi Teknika Aurreratuak, Makromolekula Biologikoen Kimika, Elikagaien Segurtasuna, Elikagai Funtzionalak, Herdoilaren aurkako Ezaugarriak eta Osasunarentzako Ondorioak, Analisia Sistema Biologikoetan, Elikagaien Mikrobiologia, Prozesu Teknologikoak, Kontserbazio Teknologia Berriak, inplikatutako entzima-sistemen Ezaugarri Biokimikoak eta Molekularrak. Nekazaritzari landareen fitotekniarekin eta erabilerarekin eta nekazaritza- eta baso-sistemen kudeaketarekin zerikusia duten ikerketak dagozkio; besteak beste: erlazio hidrikoak eta lurraren eta landarearen arteko elkarreragina, landareen hobekuntza genetikoa, landaketen fisiologia eta produktibitatea, gaixotasunak, izurriteak eta belar txarren ikerketa, hala nola Nekazaritza Ekonomiaren eta Politikaren esparruko beste batzuk. Abeltzaintzari eta Arrantzari, berriz, xedetzat alor hauek dituzten ikerketak dagozkie: ekoizpena, gaixotasunak eta haiei aurrea hartzeko estrategiak, abeltzaintzarako interesekoak diren animalia-espezieen ugalketa eta genetika, akuikultura eta basa-fauna.

Ingeniaritzak, Teknologiak eta Arkitektura.

10. arloa.– Teknologia Mekanikoak eta Ekoizpenerakoak.

Ingeniaritza mekanikoen eta ekoizpen-ingeniaritzen alorreko ikerketa guztiek osatzen dute, bai funtsezkoek bai aplikatuek; ikerketa horien artean hauek aipa daitezke: Materialen Zientzia eta Teknologia, Materialen Modelaketa, Biomekanika, Aleazio Magnetikoak, Sentsore Magnetikoak, Termoenergetika, Termoteknia eta Energia Mekanikoa, Mekanika Estrukturala, Mekanika Konputazionala, Energia, Energia Termikoaren Biltegiratzea, Optimizazio Energetikoa, Fabrikazioa, Konformazio Plastikoa, Xafla Konformazioa, Haustura eta Nekea, Makinak eta mekanismoak, Haustura Konputazionalaren Mekanika, Elementu Finituen Metodoa. Arlo honetakoak dira industria- eta ingurumen-prozesuak osatzen dituzten operazio fisiko, kimiko edo biokimikoen sorrera eta funtzionamendua hobetzeko Ingeniaritza eta Teknologia Kimikoan egiten diren ikerketak, baina kontuan izan behar da proiektuak kokapen egokiagoa izan dezakeela beste arlo batean.

11. arloa.– Komunikazio, Konputazio eta Elektronikaren Ingeniaritzak.

Ingeniaritza Elektriko, Elektroniko eta Automatikoak barnean hartzen ditu honako ingeniaritzen gai-eduki osoak: Ingenieritza Elektriko klasikoa eta Kontrolaren Ingeniaritza. Hein batean, baita Ingeniaritza Elektronikoaren edukien zati bat ere. Ingeniaritza Elektriko klasikoaren barruan makina elektrikoen diseinu eta erabilerari, energia elektrikoa sortzeko, garraiatzeko eta banatzeko prozesuei eta haien kudeaketari lotutako ikergaiak daude. Kontrolaren ingeniaritzaren barruan gai hauek daude: sistemen modelaketa, kontrol-teoria sistemetan aplikatzea eta industria- eta etxe-prozesuak automatikoki kontrolatzeko gailuen eta ekipamenduen garapen eta erabilerari lotutako gaiak. Ingeniaritza Elektronikoaren barruan honako gai hauek daude: Kontrolaren Ingeniaritza, Ingeniaritza Elektrikoa, Gailu Elektronikoak, Mikroelektronika. Konputazioaren eta Teknologia Informatikoaren Zientzietan egiten diren lanketek alor hauetako ikerketarekin dute zerikusia: Softwarearen Ingeniaritza; Datu Basea eta Segurtasuna; Konputagailuen eta Banatutako Sistemen Arkitektura; Sistema Adimendunak; Prestazio Handiko Konputazioa eta Irudiaren Prozesaketa, Elektronika, Teknologia Fotonikoa, Komunikazio Optikoak, Telematika, Seinalearen Prozesaketa.

12. arloa.– Arkitektura, Ingeniaritza Zibila, Eraikuntza eta Hirigintza. Ingeniaritza Zibilak eta Arkitekturak barne hartzen dute azpiegitura zibilak hobeto planifikatu, diseinatu, eraiki, kontserbatu eta kontrolatzeko ikerketa guztia, bai eta arkitektura-eraikuntzei, hirigintzari eta lurraldearen antolaketari lotutakoa ere.

Gizarte Zientziak eta Giza Zientziak

13. arloa.– Hezkuntza Zientziak. Psikologia. Psikologian egiten diren ikerketa guztiek osatzen dute, bai eta hauek ere: oro har, didaktikarekin zerikusia duten ikerketak; hezkuntza-gaietako didaktika espezifikoak; eta hezkuntzaren alderdi historikoak, psikologikoak eta metodologikoak. Alor hauek biltzen ditu: Pedagogia, Didaktika, Hezkuntzaren Psikologia, Nortasun, ebaluazio eta tratamendu psikologikoak, Psikobiologia, Oinarrizko Psikologia, Psikologia Ebolutiboa eta Hezkuntzarena, Psikologia Soziala, Portaera Zientzien Metodologia.

14. arloa.– Gizarte Zientziak. Diziplina hauekin zerikusia duten zientzia-helburuak lantzen ditu: Soziologia, Gizarte Ikerketarako Teknikak, Zientzia Politikoa eta Administrazioarena, Kazetaritza, Ikus-entzunezko Komunikazioa, Publizitatea, Giza Geografia.

15. arloa.– Zuzenbidea. Ordenamendu juridikoko sektore eta diziplina guztiak biltzen ditu, ikuspuntu nazionaletik bezala nazioarteko ikuspuntutik ere. Arloan gai hauek sartzen dira: Zuzenbide Konstituzionala, Zuzenbide Administratiboa, Zuzenbide Zibila, Zuzenbide Prozesal Zibila, Zuzenbide Penala, Zuzenbide Prozesal Penala, Nazioarteko Zuzenbide Publikoa, Nazioarteko Zuzenbide Pribatua, Europako Erkidego Zuzenbidea.

16. arloa.– Ekonomia. Hauek ditu ikerketa-esparrutzat: ekonomiaren oinarri teorikoak, metodo kuantitatiboen erabilera eta garapena eta haien aplikazio enpirikoa askotariko arazo ekonomikoetan. Diziplina ekonomikoek alor hauek hartzen dituzte: Ekonomia Aplikatua, Mikroekonometria, Lan Ekonomia, Familien Ekonomia, Enpresen Antolaketa, Gobernu Korporatiboa, Aplikazioak bankuetan eta zerbitzuetan, Erakundeen Ekonomia, Enpresen erregulazioa, konkurrentzia eta portaera, Gizarte Erantzukizun Korporatiboa, Analisi Ekonomikoaren Oinarriak, Teoria Ekonomikoa, Ekonomia Matematikoa, Informazioaren Ekonomia, Jokoen Teoria, Ekonomia Industriala, Makroekonomia, Nazioarteko Ekonomia, Finantza Enpirikoak.

17. arloa.– Filologia eta Filosofia. Filologia-esparruan Hizkuntza- eta Literatura-ikerketak sartzen dira, bai eta haiek kulturarekin eta gizartearekin dituzten harremanak ere. Diziplina horiei ikuspuntu teorikotik heltzen dieten lanak eta edozein historia-alditako hizkuntza edo literaturei buruzkoak biltzen dira arlo honetan. Bai eta Itzulpena eta Interpretazioa gaitzat dituzten ikerketak eta hizkuntzarekin eta literaturarekin zerikusia duten aplikazio eta baliabide teknologikoak garatzen dituztenak ere. Filosofiaren esparruari dagokionez, gai hauek ikertzen dira: errealitateari buruzko gai orokorragoak, haiek ezagutu ote ditzakegun, giza izaera eta gizakiak munduan betetzen duen lekua, bai eta zientzia partikularretan planteatzen diren eztabaida metodologiko eta kontzeptual orokor guztiak ere. Alor hauek biltzen ditu: Literatura, Espainiar Literatura, Filosofia, Logikaren eta Hizkuntzaren Filosofia, Literatura Konparatua, Hizkuntza, Hizkuntzalaritza Orokorra, Filologia Klasikoa, Greziar Hizkuntzalaritza, Euskal Filologia, Filologia Modernoak, Literatura Ingelesa, Genero Ikasketak, Logika, Zientziaren Filosofia.

18. arloa.– Historia eta Artea. Historia-diziplina guztiak sartzen dira, garaien eta espezialitateen arabera, baita Arkeologia, eta Zientzia eta Teknika Historiografikoak ere. Artearen esparruan gai hauek biltzen dira: Artearen Historia, Estetika eta Arteen Teoria, Musikaren Historia, Zinemarena eta Ikus-entzunezkoena, Konposizio Arkitektonikoa, Hirigintza eta Lurraldearen Antolaketa, Eskultura, Pintura eta Marrazketa, bai eta arte-ondarea zaharberritu eta kontserbatzearekin zerikusia duten zientziak eta teknikak ere.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala