Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2023ko otsailaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AGIRI GARBIKETAKO BATZORDEA
858

IRAGARKIA, espediente judizialak garbitzeari buruzkoa.

Aner Uriarte Codón jaunak, EAEko Espediente Judizialak Garbitzeko Batzordeko presidenteak, honako hau

JAKINARAZTEN DU:

Euskal Autonomia Erkidegoko Espediente Judizialak Garbitzeko Batzordeak, 2022ko azaroaren 29an egindako bilkuran, bidalitako zerrenda eta ofizioetan agertzen diren eta jatorriko organo judizialek berek bukatutzat jo dituzten ondoko espediente hauek garbitzea erabaki du, dagozkien artxiboetako arduradunek adierazten dutenaren arabera. Era berean, erreserba ezartzen da, eta ez dira suntsituko, harik eta Ondare Historikoko zuzendariak beren balio historiko-dokumentalagatik gorde behar diren espedienteei buruzko txostena egin arte. Txosten hori espediente judizialak garbitzeko hurrengo batzordea egin baino lehen aurkeztu behar da.

EAEko Auzitegi Nagusia eta Bizkaiko Probintzia Auzitegia.

– Bizkaiko Probintzia Auzitegiko 1., 2., eta 6. sekzioak, Izapideen Bulego Erkidea, 1/22, 2/22 eta 3/22 loteetan sartutako prozedurak.

– Bizkaiko Probintzia Auzitegiko 3. sekzioa, 4. lotean sartutako prozedurak.

– Bizkaiko Probintzia Auzitegiko 4. sekzioa; 10. lotean sartutako prozedurak.

– EAEko Auzitegi Nagusiko Lan-arloko Sala, 5., 6. eta 9. loteetan sartutako prozedurak.

BIZKAIA
Bilbao
Bilboko Lan-arloko Epaitegietako 3/22 gobernu-espedientea.

2006tik 2008ra (biak barne) hasitako prozedurak, ZAD egoeran daudenak eta honako garbiketa-lote hauetan zerrendatutakoak:

– Bilboko Lan-arloko 1 zenbakiko Epaitegia, 1/22 lotea.

– Bilboko Lan-arloko 2 zenbakiko Epaitegia, 2/22 lotea.

– Bilboko Lan-arloko 3 zenbakiko Epaitegia, 3/22 lotea.

– Bilboko Lan-arloko 4 zenbakiko Epaitegia, 4/22 lotea.

– Bilboko Lan-arloko 5 zenbakiko Epaitegia, 5/22 lotea.

– Bilboko Lan-arloko 6 zenbakiko Epaitegia, 6/22 lotea.

– Bilboko Lan-arloko 7 zenbakiko Epaitegia, 7/22 lotea.

– Bilboko Lan-arloko 8 zenbakiko Epaitegia, 8/22 lotea.

– Bilboko Lan-arloko 9 zenbakiko Epaitegia, 9/22 lotea.

– Bilboko Lan-arloko 10 zenbakiko Epaitegia, 10/22 lotea.

Bilboko Lehen Auzialdiko 10 zenbakiko Epaitegia.

Erantsitako zerrendan agertzen diren prozedurak eta 613/94 porrot-espedientea.

Adingabeen Fiskaltza.

2001., 2002. eta 2003. urteetako atariko eginbideak, aurkeztutako zerrendan daudenak.

Bilboko Epaitegi Dekanoa.
Gobernu-bulegoa – Gainerako zerbitzu erkideak.

– Efektu judizialen gordailua.

Efektu judizialen gordailuko espedienteak, 1997tik 2012ra bitartekoak, behin betiko artxibatuta daudenak, amaituta daudelako, eta bidezkoa da haiek garbitu eta suntsitzea.

– Aditu judizialak.

Perituen izendapenen eta zerrenden espedienteak, bai eta 2016. urteari dagozkion sartzeko eskaerak ere.

Barakaldo

– Barakaldoko Lehen Auzialdiko 1, 2, 3 eta 4 zenbakiko Epaitegiak (ZULUP), 1996-01-01etik 1998-12-31ra bitarteko espedienteak, organo judizialek bukatutzat jo dituztenak.

Durango
Betearazpeneko Zerbitzu Erkide Prozesala.

– Titulu Judizial Zibila (ETJ) Titulu ez-judiziala (ENJ) eta Laudo Arbitralak Betearazteko Prozedurak, 2001-01-01 eta 2015-12-31 bitartean hasitakoak, Durangoko BEZEko behin betiko artxibatzeko fasean daudenak, 124/22 Dekretuan zerrendatutakoak izan ezik.

– Durangoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegia-ZULUP.

2001-01-01etik 2015-12-31ra bitartean hasitako prozedura zibilak, behin betiko artxibatzeko fasean daudenak, 22-08-18ko autoaren zuzenbideko oinarri bakarrean zerrendatutakoak izan ezik.

GIPUZKOA
Azpeitia

– Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegia-ZULUP.

– Behin betiko artxibatzeko fasean dauden espedienteak, 2003-2006 urteetan sartu zirenak Azpeitiko Lurraldeko Artxibo Judizialean,

– Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegia-ZULUP.

– Behin betiko artxibatzeko fasean dauden espedienteak, 2003-2006 urteetan sartu zirenak Azpeitiko Lurraldeko Artxibo Judizialean, JVD 279/05 eta JVD 416/05 izan ezik.

Irun
Irungo Zerbitzu Erkide Prozesal Orokorra.

– Irungo Eskualdeko Epaitegiaren paper-sortak, beste epaitegi batzuen jakinarazpenekin, 1948tik 1982ra bitartekoak, 1992-01-01 baino lehen sartu direnak Irungo Lurraldeko Artxibo Judizialean.

Hori guztia argitara ematen da uztailaren 18ko 937/2003 Errege Dekretuaren 16. artikuluan xedatutakoaren arabera, interesdunek bi hilabeteko epean berreskuratu ahal izan ditzaten bere garaian prozesuan aurkeztu zituzten agiriak, eta ohartarazten zaie ezen, epea igaro eta interesdunek ez badute agiri horiek itzultzea sustatu, aurkeztutako agiriak berreskuratzeko eskubidea galdu dutela ulertuko dela.

Horren guztiaren berri ematen da, Artxibo Judizialak Modernizatzeari buruzko uztailaren 18ko 937/2003 Errege Dekretuaren 20. artikuluan xedatutakoa betez.

Bilbao, 2023ko otsailaren 7a.

Euskal Autonomia Erkidegoko Espediente Judizialak Garbitzeko Batzordeko presidentea,

ANER URIARTE CODÓN.


Azterketa dokumentala