Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2023ko otsailaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
839

2276/2022 EBAZPENA, abenduaren 19koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 2ko 1889/2022 Ebazpenaren bidez behin-behineko eginkizunetarako izendatu zenarena. Horren bidez M.ª Rocío López Santiago andrea Paziente Kronikoaren Kudeaketa Klinikoko Unitateko (PCRON) erizaintzako gainbegirale izendatu da, izendapen askez, Osakidetza-euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko.

1937/2022 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko ESIan Paziente Kronikoaren Kudeaketa Klinikoko Unitateko (PCRON) erizaintzako gainbegirale lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdia argitaratu zen.

Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, M.ª Rocío López Santiago andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hura izendatzea, izendapen aske bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko ESIko Paziente Kronikoaren Kudeaketa Klinikoko Unitateko (PCRON) erizaintzako gainbegirale.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– M.ª Rocío López Santiago andrea izendatzea Paziente Kronikoaren Kudeaketa Klinikoko Unitateko (PCRON) erizaintzako gainbegirale, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan.

Bigarrena.– Izendapen honek 2022ko abenduaren 19an izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste postu funtzional batera lekualdatuko dela, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko diela. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurraldetasun-baldintza berberetan. Atxikipen horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.

Laugarrena.– Interesdunari eta Donostialdeko ESIari ebazpen honen berri ematea.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2022ko abenduaren 19a.

Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
(2266/2022 Ebazpena, abenduaren 13koa).

Langileen zuzendaria,

ESTHER LITAGO SOLA.


Azterketa dokumentala