
16. zk., 2023ko urtarrilaren 24a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (137 KB - 2 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
HEZKUNTZA SAILA
379
AGINDUA, 2023ko urtarrilaren 10ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, agindu hau aldatzen duena: Agindua, 2022ko abenduaren 20koa, enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesurako deialdia egiten duena, Hezkuntza Saileko lan-legepeko hezitzaileen lan-kategorietako plazak modu finkoan betetzeko.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Horrelako hutsak aurkitu dira agindu honen testuan: Agindua, 2022ko abenduaren 20koa, zeinaren bidez enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesurako deialdia egiten baita Hezkuntza Saileko lan-legepeko hezitzaileen lan-kategorietako plazak modu finkoan betetzeko (2022ko abenduaren 29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 248. zk.). Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:
II. eranskinean, 2022/5737 (36/20) orrialdean, amaieran, honako hau sartu behar da:
TITULAZIOAREN BALDINTZA
HEZKUNTZA-LAGUNTZAKO ESPEZIALISTAK
Gizarteratzeko goi mailako teknikaria edo baliokidea edo Haur Hezkuntzako goi mailako teknikaria edo baliokidea.
III. eranskinean, 2022/5737 (36/23) orrialdean, amaieran, honako hau sartu behar da:
TITULAZIOAREN BALDINTZA
TRANSKRIBATZAILEA ETA MATERIAL-EGOKITZAILEA
Administrazio kudeaketako teknikaria edo baliokidea edo Administrazio eta finantzen goi mailako teknikaria edo baliokidea.
IV. eranskinean, 2022/5737 (36/26) orrialdean, amaieran, honako hau sartu behar da:
TITULAZIOAREN BALDINTZA
ZEINU HIZKUNTZAKO INTERPRETEA
Komunikazio-bitartekotzako goi mailako teknikaria edo baliokidea edo Zeinu-mintzairaren interpretazioko goi mailako teknikaria.
V. eranskinean, 2022/5737 (36/29) orrialdean, amaieran, honako hau sartu behar da:
TITULAZIOAREN BALDINTZA
FISIOTERAPEUTA
Fisioterapiako Gradua edo baliokidea.
VI. eranskinean, 2022/5737 (36/32) orrialdean, amaieran, honako hau sartu behar da:
TITULAZIOAREN BALDINTZA
OKUPAZIO TERAPEUTA
Okupazio Terapiako Gradua edo baliokidea.
VII. eranskinean, 2022/5737 (36/35) orrialdean, amaieran, honako hau sartu behar da:
TITULAZIOAREN BALDINTZA
GIZARTE LANGILEA
Gizarte Langintzako Gradua edo baliokidea.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 10a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.