Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak

Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

245. zk., 2022ko abenduaren 26a, astelehena

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

BIOEF - BERRIKUNTZA ETA IKERKETA SANITARIOKO EUSKAL FUNDAZIOA
5559

EBAZPENA, 2022ko abenduaren 2koa, Berrikuntza + Ikerketa + Osasuna Eusko Fundazioaren (aurrerantzean, BIOEF) Patronatuko presidenteorde eta ahaldun nagusiarena, zeinaren bitartez, 2022ko maiatzaren 19an adostutako eran, aldi baterako enplegua egonkortzeko BIOEFen Enplegu Publikoaren Eskaintzako lanpostuak betetzeko hautaketa-prozesuetarako deialdia egiten baita eta horien oinarri espezifikoak onartzen baitira.

Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 2. artikuluan eta seigarren, zazpigarren eta zortzigarren xedapen gehigarrietan xedatutakoaren arabera, Berrikuntza + Ikerketa + Osasuna Eusko Fundazioaren Patronatuak, 2022ko maiatzaren 19an, BIOEF – Berrikuntza + Ikerketa + Osasuna Eusko Fundazioaren Lan Eskaintza onartu zuen, lanpostuak egonkortzeko.

Hautaketa-prozesu bakoitzaren berezitasunak deialdi bakoitzaren Oinarri Espezifikoetan arautuko dira, hala aurreikusten baitu aldi baterako enplegua egonkortzeko BIOEF Fundazioaren Enplegu Publikoaren Eskaintzan dauden lanpostuak betetzeko hautaketa-prozesuak arautzen dituzten Oinarri Orokorren lehenengo oinarriak, Patronatuko presidenteorde eta Fundazioko ahaldun nagusiaren 2022ko abenduaren 2ko Ebazpenaren bidez onartutakoak.

Ebazpen honen bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko BIOEFen Enplegu Publikoaren Eskaintzan dauden lanpostuak betetzeko hautaketa-prozesuetarako deialdia egiten da, eta, halaber, horien Oinarri Espezifikoak onartzen dira.

Hortaz, Fundazioaren Patronatuak emandako ahalmenez baliatuta,

EBAZTEN DUT:

1.– Hautaketa-prozesu hauetarako deia egitea, aldi baterako enplegua egonkortzeko BIOEFen Enplegu Publikoaren Eskaintzan dauden lanpostuak betetzeko:

(Ikus .PDF)

Ebazpen honen bidez iragartzen diren hautaketa-prozesuak aldi baterako enplegua egonkortzeko BIOEFen Enplegu Publikoaren Eskaintzan dauden lanpostuak betetzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten Oinarri Orokorretan ezarritakoaren arabera arautuko dira. Hain zuzen ere, oinarri horiek Patronatuko presidenteorde eta Fundazioko ahaldun nagusiaren 2022ko abenduaren 2ko Ebazpenaren bidez onartu ziren.

2.– Hautaketa-prozesu bakoitzaren Oinarri Espezifikoak onartzea, ebazpen honen I. eranskinetik XII. eranskinera bitartekoak.

3.– Eskabideak aurkezteko epea Oinarri Espezifiko bakoitzean ezartzen da.

Barakaldo, 2022ko abenduaren 2a.

Patronatuko presidenteordea eta ahaldun nagusia,

MARÍA ÁNGELES IBARRONDO UNAMUNZAGA.

I. ERANSKINA
HAUTAKETA-PROZESU HONEN DEIALDIRAKO OINARRI ESPEZIFIKOAK: ALDI BATERAKO ENPLEGUA EGONKORTZEKO ASMOZ, BERRIKUNTZA + IKERKETA + OSASUNA EUSKO FUNDAZIOAREN (BIOEF) ENPLEGU PUBLIKOAREN ESKAINTZAKO (2022KO MAIATZAREN 19AN ONARTUTAKOA) SAIL ZIENTIFIKO-TEKNIKOKO GOI-MAILAKO BI TEKNIKARI LANPOSTU, LEHIAKETA BIDEZKO SARBIDE-SISTEMA BIDEZ BETETZEKO

1.– Deialdiko lanpostuak.

2022ko maiatzaren 19an onartutako eta 2022ko maiatzaren 30ean Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako aldi baterako enplegua egonkortzeko Enplegu Publikoaren Eskaintzan sartutako sail zientifiko-teknikoko goi-mailako teknikari lanposturako (bi plaza) deialdia egiten da.

2.– Funtzioak.

I+G+b proiektu kolaboratiboen kudeaketa eta koordinazio zientifiko-teknikoa. Funtzio orokor horrek, nagusiki, honako hauek biltzen ditu:

– ikerketa-taldeei aholku ematea ikerketa-proiektuak aurkezteko (ikertzaileekin hitz egitea laguntza-deialdiak bilatzeko, bazkideak bilatzen laguntzea, proiektuak finantzatzeko eskaera-memoriak idaztea eta berrikustea, Etika Batzordeekin bitartekari-lanak egitea, proiektuen aurrekontuak definitzen laguntzea),

– ikerketa-proiektuen ebaluazio zientifiko-teknikoa,

– finantzaketa-iturrien aurrean dirulaguntzen justifikazioan (zientifiko-teknikoa eta ekonomikoa) laguntzea,

– kudeaketa-plataforma informatikoan informazioa sartzea eta ustiatzea,

– lantaldeen koordinazioa eta/edo parte-hartzea,

– eta txostenak egitea.

3.– Lantokia.

Lana Berrikuntza + Ikerketa + Osasuna Eusko Fundazioaren egoitzan egingo da, Barakaldon (Bizkaia), Azkue ingurabidea 1.

4.– Kontratua, lanaldia eta ordainsaria.

Fundazioak, zuzenbide pribatuko entitatea denez gero, mugagabeko lan kontratuak egingo ditu lanpostuak esleitzen zaizkien pertsonekin.

Kontratuak lanaldi osokoak izango dira eta hogeita hemezortzi mila hirurehun eta hogeita bost euro eta hirurogei zentimo gordineko ordainsaria izango dute urtean (38.325,60 euro).

5.– Hautagaien betekizunak.

Hemen arautzen den prozesuan parte hartzeko, hautagaiek, eskabidea aurkeztean, oinarri orokorretan eskatzen diren betekizunez gain, honako betekizun hau bete beharko dute:

Gradu titulua edo baliokidea izatea Zientzien edo Osasun Zientzien arloan. Adar horietako bakoitzean sartutako tituluak Unibertsitateen, Ikastetxeen eta Tituluen Erregistroan (RUCT) jaso dira.

Titulazioaren betekizuna dagozkion ikasketen tituluaren fotokopiaren bidez egiaztatuko da fase honetan: gradu edo lizentziatura tituluaren fotokopia (aurrealdea eta atzealdea), edo, halakorik ezean, titulazio hori lortzeko ikasketak amaitu direla eta espedizio-eskubideak ordaindu direla egiaztatzen duen ziurtagiria.

6.– Hautaketa-prozesua.

Sarbide-sistema lehiaketa izango da.

Hautaketa-prozesuan oinarri espezifiko hauetan aipatzen diren merezimenduak baloratuko dira eta gehienez ere ehun (100) puntu emango dira.

Merezimenduen balorazioa oinarri hauetako zazpigarren atalean ezarritakoaren arabera egingo da, aurkeztutako egiaztagirien arabera.

7.– Baloratuko eta barematuko diren lehiaketaren merezimenduak.

Lehiaketa fasean lor daitekeen gehieneko puntuazioa baremo honen arabera emandako puntuen batura izango da:

7.1.– Lan-esperientzia: 80 puntu gehienez.

7.1.1.– Esperientzia espezifikoa: 70 puntu gehienez.

Hautagaiek BIOEFen sail zientifiko-teknikoko goi-mailako teknikari lanpostuari dagozkion eginkizunetan emandako zerbitzu-denbora kontatuko da, 0,58 puntu lan egindako hilabete bakoitzeko.

Hautagaiek Administrazio publikoetan edo sektore publikoko erakundeetan (BIOEF ez direnak) sail zientifiko-teknikoko goi-mailako teknikari lanpostuari dagozkion eginkizunetan emandako zerbitzu-denbora kontatuko da, 0,25 puntu lan egindako hilabete bakoitzeko.

7.1.2.– Esperientzia orokorra: 10 puntu gehienez.

Hautagaiek BIOEFen sail zientifiko-teknikoko goi-mailako teknikari lanpostua ez den beste eginkizunetan emandako zerbitzu-denbora kontatuko da, 0,10 puntu lan egindako hilabete bakoitzeko.

Hautagaiek Administrazio publikoetan edo sektore publikoko erakundeetan (BIOEF ez direnak) sail zientifiko-teknikoko goi-mailako teknikari lanpostua ez den beste eginkizunetan emandako zerbitzu-denbora kontatuko da, 0,04 puntu lan egindako hilabete bakoitzeko.

Kasu bietan:

– Lan kontratu baten esparruan garatutako esperientzia bakarrik ebaluatuko da.

– Esperientzia lanaldi partzialekoa izan bada, zati proportzionala zenbatuko da.

– Guztizko zenbaketa lan egindako egun naturalen arabera egingo da, eta ez dira kontuan hartuko hilabetetik beherako hondarrak. Helburu horietarako, hilabetetzat 30 egun naturaleko multzoa hartuko da.

Lan-esperientzia enpresaren edo zerbitzuak egin diren administrazioaren ziurtagirien bidez frogatu beharko da, eta bertan kontratuaren / kontratuen iraupena eta horietako bakoitzean izandako eginkizunak zehaztuko dira. Lan-esperientzia, halaber, Lan Bizitzaren Txostenaren bitartez egiaztatu beharko da (www.seg-social.es).

7.2.– Masterra/Graduondokoa eta/edo goi-mailako ikasketa ofizialak: 8 puntu gehienez

7.2.1.– Lanpostuaren eginkizunekin zerikusia duten masterrak, graduondokoak eta/edo goi-mailako ikasketa ofizialak kontuan hartuko dira, ondoren zehazten den moduan:

(Ikus .PDF)

7.2.2.– Lanpostukoak ez diren eginkizunekin zerikusia duten masterrak, graduondokoak eta/edo goi-mailako ikasketa ofizialak kontuan hartuko dira, ondoren zehazten den moduan:

(Ikus .PDF)

7.2.1 eta 7.2.2 atalak dagozkion ikasketen tituluaren fotokopiaren bidez egiaztatuko dira: master-tituluaren fotokopiaren bidez, graduondoko-tituluaren fotokopiaren bidez eta/edo doktoretza-tituluaren fotokopiaren bidez.

7.3.– Lanpostuaren eginkizunekin zerikusia duten ikastaro/jardunaldi/tailer/mintegietara joan izatea: puntu 1 gehienez.

Lanpostuaren berezko eginkizunekin zerikusia duten ikastaro, jardunaldi, tailer eta/edo mintegiak kontuan hartuko dira, ondoren zehazten den moduan:

(Ikus .PDF)

Iraupena jasota ez duten ikastaro/jardunaldi/tailer eta/edo mintegiei gutxieneko puntuazioa emango zaie.

Ikastaro/jardunaldi/tailer eta/edo mintegietan ordu kopuruaren ordez egun kopurua agertzen bada, sei ordu zenbatuko dira eguneko.

Ikastaroen/jardunaldien/tailerren eta/edo mintegien ziurtagirietan kreditu-kopurua bakarrik agertzen bada, puntuazioa esleitzeko baliokidetasun hau egingo da:

– Europako Kreditu Sistemako (ECTS) kreditu bat: 25 ordu.

– Etengabeko Prestakuntzako Batzordearen kreditu bat (EPB): 10 ordu.

Lanpostuaren berezko eginkizunekin zerikusirik ez duten ikastaro/jardunaldi/tailer eta/edo mintegiak ez dira balioetsiko.

Ikastaroak/jardunaldiak/tailerrak eta/edo mintegiak egitea, prestakuntza eman zuen entitateak emandako diplomen, tituluen edo horiek egin direla egiaztatzen duten ziurtagirien fotokopien bidez egiaztatuko da, iraupena (ordu/egun kopurua) edo kreditu kopurua adierazita.

7.4.– I+G+b proiektuetan parte hartu izana: 4 puntu gehienez.

I+G+b proiektuetan parte hartzea honela balioztatuko da:

(Ikus .PDF)

I+G+b proiektuetan parte hartzea proiektuan parte hartu izanaren egiaztagiriaren bidez egiaztatu beharko da. Ziurtagiri horretan honako hauek jasoko dira: deialdia, proiektuaren izena, postua, eta proiektuaren hasiera- eta amaiera-data.

7.5.– Ezagutzaren zabalkundea: Osasuneko I+G arloan, txostenak, artikuluak, biltzarretarako idatziak eta abar argitaratzea: 2 puntu gehienez.

Osasuneko I+G arloan, txostenak, artikuluak, biltzarretarako idatziak eta abar argitaratzea honela zenbatuko da:

(Ikus .PDF)

7.6.– Euskararen ezagutza: 3 puntu gehienez.

Hizkuntza Eskola Ofizialek emandako hizkuntza-eskakizunen ziurtagirien, tituluen eta ziurtagirien bidez edo beste erakunde batzuek emandako titulu homologatuen bidez egiaztatutako euskararen ezagutzak balioetsiko dira, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko honako baremo honen arabera:

(Ikus .PDF)

Puntuazioak ez dira metatuko, hautagaiarentzat onuragarriena dena baloratuko da. Egiazta daitekeen gehieneko maila hartuko da kontuan.

7.7.– Beste hizkuntzen ezagutza: 2 puntu gehienez.

Hizkuntza Eskola Ofizialek emandako ziurtagirien eta tituluen bidez edo beste erakunde batzuek emandako titulu homologatuen bidez egiaztatutako ingelesaren, frantsesaren eta alemanaren ezagutzak balioetsiko dira, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko honako baremo honen arabera:

8.– Eskabideak aurkeztea.

Hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskabideak oinarri orokorretako laugarren atalean eta oinarri espezifiko hauetan ezarritako prozeduraren arabera egingo dira.

Eskabideak aurkezteko epea 2023-02-06an hasiko da eta 2023-03-03an amaituko da.

II. ERANSKINA
HAUTAKETA-PROZESU HONEN DEIALDIRAKO OINARRI ESPEZIFIKOAK: ALDI BATERAKO ENPLEGUA EGONKORTZEKO ASMOZ, BERRIKUNTZA + IKERKETA + OSASUNA EUSKO FUNDAZIOAREN (BIOEF) ENPLEGU PUBLIKOAREN ESKAINTZAKO (2022KO MAIATZAREN 19AN ONARTUTAKOA) SAIAKUNTZA KLINIKOAK KUDEATZEKO GOI-MAILAKO BI TEKNIKARI LANPOSTU, LEHIAKETA BIDEZKO SARBIDE-SISTEMA BIDEZ BETETZEKO

1.– Deialdiko lanpostuak.

2022ko maiatzaren 19an onartutako eta 2022ko maiatzaren 30ean Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako aldi baterako enplegua egonkortzeko Enplegu Publikoaren Eskaintzan sartutako saiakuntza klinikoak kudeatzeko goi-mailako teknikari lanposturako (bi plaza) deialdia egiten da.

2.– Funtzioak.

Saiakuntza eta azterketa klinikoak kudeatzea eta koordinatzea. Funtzio orokor horrek, nagusiki, honako hauek biltzen ditu:

– azterketa klinikoak egiteko kontratuen betekizun tekniko eta legalak negoziatzea, kudeatzea eta betetzen direla berrikustea,

– Etika Batzordeekiko, sustatzaileekiko eta ikertzaile klinikoekiko harremana,

– azterketa klinikoen jardueraren jarraipena egitea,

– kudeaketa-plataforma informatikoan azterketa klinikoei buruzko informazioa sartzea eta ustiatzea,

– lantaldeen koordinazioa eta/edo parte-hartzea,

– eta txostenak egitea.

3.– Lantokia.

Lana Berrikuntza + Ikerketa + Osasuna Eusko Fundazioaren egoitzan egingo da, Barakaldon (Bizkaia), Azkue ingurabidea 1.

4.– Kontratua, lanaldia eta ordainsaria.

Fundazioak, zuzenbide pribatuko entitatea denez gero, mugagabeko lan kontratuak egingo ditu lanpostuak esleitzen zaizkien pertsonekin.

Kontratuak lanaldi osokoak izango dira eta hogeita hemezortzi mila hirurehun eta hogeita bost euro eta hirurogei zentimo gordineko ordainsaria izango dute urtean (38.325,60 euro).

5.– Hautagaien betekizunak.

Hemen arautzen den prozesuan parte hartzeko, hautagaiek, eskabidea aurkeztean, oinarri orokorretan eskatzen diren betekizunez gain, honako hau bete beharko dute:

Gradu titulua edo baliokidea izatea Zientzien edo Osasun Zientzien arloan. Adar horietako bakoitzean sartutako tituluak Unibertsitateen, Ikastetxeen eta Tituluen Erregistroan (RUCT) jaso dira.

Titulazioaren betekizuna dagozkion ikasketen tituluaren fotokopiaren bidez egiaztatuko da fase honetan: gradu edo lizentziatura tituluaren fotokopia (aurrealdea eta atzealdea), edo, halakorik ezean, titulazio hori lortzeko ikasketak amaitu direla eta espedizio-eskubideak ordaindu direla egiaztatzen duen ziurtagiria.

6.– Hautaketa-prozesua.

Sarbide-sistema lehiaketa izango da.

Hautaketa-prozesuan oinarri espezifiko hauetan aipatzen diren merezimenduak baloratuko dira eta gehienez ere ehun (100) puntu emango dira.

Merezimenduen balorazioa oinarri hauetako zazpigarren atalean ezarritakoaren arabera egingo da, aurkeztutako egiaztagirien arabera.

7.– Baloratuko eta barematuko diren lehiaketaren merezimenduak.

Lehiaketa fasean lor daitekeen gehieneko puntuazioa baremo honen arabera emandako puntuen batura izango da:

7.1.– Lan-esperientzia: 80 puntu gehienez.

7.1.1.– Esperientzia espezifikoa: 70 puntu gehienez.

Hautagaiek BIOEFen saiakuntza klinikoak kudeatzeko goi-mailako teknikari lanpostuari dagozkion eginkizunetan emandako zerbitzu-denbora kontatuko da, 0,58 puntu lan egindako hilabete bakoitzeko.

Hautagaiek Administrazio publikoetan edo sektore publikoko erakundeetan (BIOEF ez direnak) saiakuntza klinikoak kudeatzeko goi-mailako teknikari lanpostuari dagozkion eginkizunetan emandako zerbitzu-denbora kontatuko da, 0,25 puntu lan egindako hilabete bakoitzeko.

7.1.2.– Esperientzia orokorra: 10 puntu gehienez.

Hautagaiek BIOEFen saiakuntza klinikoak kudeatzeko goi-mailako teknikari lanpostua ez den beste eginkizunetan emandako zerbitzu-denbora kontatuko da, 0,10 puntu lan egindako hilabete bakoitzeko.

Hautagaiek Administrazio publikoetan edo sektore publikoko erakundeetan (BIOEF ez direnak) saiakuntza klinikoak kudeatzeko goi-mailako teknikari lanpostua ez den beste eginkizunetan emandako zerbitzu-denbora kontatuko da, 0,04 puntu lan egindako hilabete bakoitzeko.

Kasu bietan:

– Lan kontratu baten esparruan garatutako esperientzia bakarrik ebaluatuko da.

– Esperientzia lanaldi partzialekoa izan bada, zati proportzionala zenbatuko da.

– Guztizko zenbaketa lan egindako egun naturalen arabera egingo da, eta ez dira kontuan hartuko hilabetetik beherako hondarrak. Helburu horietarako, hilabetetzat 30 egun naturaleko multzoa hartuko da.

Lan-esperientzia enpresaren edo zerbitzuak egin diren administrazioaren ziurtagirien bidez frogatu beharko da, eta bertan kontratuaren / kontratuen iraupena eta horietako bakoitzean izandako eginkizunak zehaztuko dira. Lan-esperientzia, halaber, Lan Bizitzaren Txostenaren bitartez egiaztatu beharko da (www.seg-social.es).

7.2.– Masterra/Graduondokoa eta/edo goi-mailako ikasketa ofizialak: 8 puntu gehienez.

7.2.1.– Lanpostuaren eginkizunekin zerikusia duten masterrak, graduondokoak eta/edo goi-mailako ikasketa ofizialak kontuan hartuko dira, ondoren zehazten den moduan:

(Ikus .PDF)

7.2.2.– Lanpostukoak ez diren eginkizunekin zerikusia duten masterrak, graduondokoak eta/edo goi-mailako ikasketa ofizialak kontuan hartuko dira, ondoren zehazten den moduan:

(Ikus .PDF)

7.2.1 eta 7.2.2 atalak dagozkion ikasketen tituluaren fotokopiaren bidez egiaztatuko dira: master-tituluaren fotokopiaren bidez, graduondoko-tituluaren fotokopiaren bidez eta/edo doktoretza-tituluaren fotokopiaren bidez.

7.3.– Lanpostuaren eginkizunekin zerikusia duten ikastaro/jardunaldi/tailer/mintegietara joan izatea: puntu 3,5 gehienez.

Lanpostuaren berezko eginkizunekin zerikusia duten ikastaro, jardunaldi, tailer eta/edo mintegiak kontuan hartuko dira, ondoren zehazten den moduan:

(Ikus .PDF)

Iraupena jasota ez duten ikastaro/jardunaldi/tailer eta/edo mintegiei gutxieneko puntuazioa emango zaie.

Ikastaro/jardunaldi/tailer eta/edo mintegietan ordu kopuruaren ordez egun kopurua agertzen bada, sei ordu zenbatuko dira eguneko.

Ikastaroen/jardunaldien/tailerren eta/edo mintegien ziurtagirietan kreditu-kopurua bakarrik agertzen bada, puntuazioa esleitzeko baliokidetasun hau egingo da:

– Europako Kreditu Sistemako (ECTS) kreditu bat: 25 ordu.

– Etengabeko Prestakuntzako Batzordearen kreditu bat (EPB): 10 ordu.

Lanpostuaren berezko eginkizunekin zerikusirik ez duten ikastaro/jardunaldi/tailer eta/edo mintegiak ez dira balioetsiko.

Ikastaroak/jardunaldiak/tailerrak eta/edo mintegiak egitea, prestakuntza eman zuen entitateak emandako diplomen, tituluen edo horiek egin direla egiaztatzen duten ziurtagirien fotokopien bidez egiaztatuko da, iraupena (ordu/egun kopurua) edo kreditu kopurua adierazita.

7.4.– Ezagutzaren zabalkundea: Osasuneko I+G arloan, txostenak, artikuluak, biltzarretarako idatziak eta abar argitaratzea: 3,5 puntu gehienez.

Osasuneko I+G arloan, txostenak, artikuluak, biltzarretarako idatziak eta abar argitaratzea honela zenbatuko da:

(Ikus .PDF)

7.5.– Euskararen ezagutza: 3 puntu gehienez.

Hizkuntza Eskola Ofizialek emandako hizkuntza-eskakizunen ziurtagirien, tituluen eta ziurtagirien bidez edo beste erakunde batzuek emandako titulu homologatuen bidez egiaztatutako euskararen ezagutzak balioetsiko dira, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko honako baremo honen arabera:

(Ikus .PDF)

Puntuazioak ez dira metatuko, hautagaiarentzat onuragarriena dena baloratuko da. Egiazta daitekeen gehieneko maila hartuko da kontuan.

7.6.– Beste hizkuntzen ezagutza: 2 puntu gehienez.

Hizkuntza Eskola Ofizialek emandako ziurtagirien eta tituluen bidez edo beste erakunde batzuek emandako titulu homologatuen bidez egiaztatutako ingelesaren, frantsesaren eta alemanaren ezagutzak balioetsiko dira, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko honako baremo honen arabera:

(Ikus .PDF)

Puntuazioak ez dira metatuko, hautagaiarentzat onuragarriena dena baloratuko da. Egiazta daitekeen gehieneko maila hartuko da kontuan.

8.– Eskabideak aurkeztea.

Hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskabideak oinarri orokorretako laugarren atalean eta oinarri espezifiko hauetan ezarritako prozeduraren arabera egingo dira.

Eskabideak aurkezteko epea 2023-02-06an hasiko da eta 2023-03-03an amaituko da.

III. ERANSKINA
HAUTAKETA-PROZESU HONEN DEIALDIRAKO OINARRI ESPEZIFIKOAK: ALDI BATERAKO ENPLEGUA EGONKORTZEKO ASMOZ, BERRIKUNTZA + IKERKETA + OSASUNA EUSKO FUNDAZIOAREN (BIOEF) ENPLEGU PUBLIKOAREN ESKAINTZAKO (2022KO MAIATZAREN 19AN ONARTUTAKOA) BIOBANKUAREN GOI-MAILAKO TEKNIKARI – NODO KOORDINATZAILE LANPOSTU BI, LEHIAKETA BIDEZKO SARBIDE-SISTEMA BIDEZ BETETZEKO

1.– Deialdiko lanpostuak.

2022ko maiatzaren 19an onartutako eta 2022ko maiatzaren 30ean Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako aldi baterako enplegua egonkortzeko Enplegu Publikoaren Eskaintzan sartutako Biobankuaren goi-mailako teknikari – nodo koordinatzaile lanposturako (bi plaza) deialdia egiten da.

2.– Funtzioak.

Jasotako laginen eta lotutako datuen eskaerak Biobankuaren plataformako lanen kalitate-estandarren arabera koordinatzea eta kudeatzea, nodo koordinatzailetik. Funtzio orokor horrek, nagusiki, honako hauek biltzen ditu:

– laginen eskaerak kudeatzea (eskatutako laginak bilatzea, kudeaketa-plataforma informatikoaren bidez laginen sarrera eta irteera sartzea),

– laginen eskaeretan parte hartzen duten aldeei aholku ematea eta haiek koordinatzea,

– Etika Batzordeekin hitz egitea,

– kalitate-plana kudeatzea (beharrezko erregistroen mantentze eguneratua, barne auditoretzak, etab.),

– nodoetako koordinatzaile teknikoen jarduerak koordinatzea,

– eta txostenak egiten laguntzea.

3.– Lantokia.

Lana Berrikuntza + Ikerketa + Osasuna Eusko Fundazioaren egoitzan egingo da, Barakaldon (Bizkaia), Azkue ingurabidea 1.

4.– Kontratua, lanaldia eta ordainsaria.

Fundazioak, zuzenbide pribatuko entitatea denez gero, mugagabeko lan kontratuak egingo ditu lanpostuak esleitzen zaizkien pertsonekin.

Kontratuak lanaldi osokoak izango dira eta hogeita hemezortzi mila hirurehun eta hogeita bost euro eta hirurogei zentimo gordineko ordainsaria izango dute urtean (38.325,60 euro).

5.– Hautagaien betekizunak.

Hemen arautzen den prozesuan parte hartzeko, hautagaiek, eskabidea aurkeztean, oinarri orokorretan eskatzen diren betekizunez gain, honako betekizun hau bete beharko dute:

Gradu titulua edo baliokidea izatea Zientzien edo Osasun Zientzien arloan. Adar horietako bakoitzean sartutako tituluak Unibertsitateen, Ikastetxeen eta Tituluen Erregistroan (RUCT) jaso dira.

Titulazioaren betekizuna dagozkion ikasketen tituluaren fotokopiaren bidez egiaztatuko da fase honetan: gradu edo lizentziatura tituluaren fotokopia (aurrealdea eta atzealdea), edo, halakorik ezean, titulazio hori lortzeko ikasketak amaitu direla eta espedizio-eskubideak ordaindu direla egiaztatzen duen ziurtagiria.

6.– Hautaketa-prozesua.

Sarbide-sistema lehiaketa izango da.

Hautaketa-prozesuan oinarri espezifiko hauetan aipatzen diren merezimenduak baloratuko dira eta gehienez ere ehun (100) puntu emango dira.

Merezimenduen balorazioa oinarri hauetako zazpigarren atalean ezarritakoaren arabera egingo da, aurkeztutako egiaztagirien arabera.

7.– Baloratuko eta barematuko diren lehiaketaren merezimenduak.

Lehiaketa fasean lor daitekeen gehieneko puntuazioa baremo honen arabera emandako puntuen batura izango da:

7.1.– Lan-esperientzia: 80 puntu gehienez.

7.1.1.– Esperientzia espezifikoa: 70 puntu gehienez.

Hautagaiek BIOEFen Biobankuaren goi-mailako teknikari – nodo koordinatzaile lanpostuari dagozkion eginkizunetan emandako zerbitzu-denbora kontatuko da, 0,58 puntu lan egindako hilabete bakoitzeko.

Hautagaiek Administrazio publikoetan edo sektore publikoko erakundeetan (BIOEF ez direnak) Biobankuaren goi-mailako teknikari – nodo koordinatzaile lanpostuari dagozkion eginkizunetan emandako zerbitzu-denbora kontatuko da, 0,25 puntu lan egindako hilabete bakoitzeko.

7.1.2.– Esperientzia orokorra: 10 puntu gehienez.

Hautagaiek BIOEFen Biobankuaren goi-mailako teknikari – nodo koordinatzaile lanpostua ez den beste eginkizunetan emandako zerbitzu-denbora kontatuko da, 0,10 puntu lan egindako hilabete bakoitzeko.

Hautagaiek Administrazio publikoetan edo sektore publikoko erakundeetan (BIOEF ez direnak) Biobankuaren goi-mailako teknikari – nodo koordinatzaile lanpostua ez den beste eginkizunetan emandako zerbitzu-denbora kontatuko da, 0,04 puntu lan egindako hilabete bakoitzeko.

Kasu bietan:

– Lan kontratu baten esparruan garatutako esperientzia bakarrik ebaluatuko da.

– Esperientzia lanaldi partzialekoa izan bada, zati proportzionala zenbatuko da.

– Guztizko zenbaketa lan egindako egun naturalen arabera egingo da, eta ez dira kontuan hartuko hilabetetik beherako hondarrak. Helburu horietarako, hilabetetzat 30 egun naturaleko multzoa hartuko da.

Lan-esperientzia enpresaren edo zerbitzuak egin diren administrazioaren ziurtagirien bidez frogatu beharko da, eta bertan kontratuaren / kontratuen iraupena eta horietako bakoitzean izandako eginkizunak zehaztuko dira. Lan-esperientzia, halaber, Lan Bizitzaren Txostenaren bitartez egiaztatu beharko da (www.seg-social.es).

7.2.– Masterra/Graduondokoa eta/edo goi-mailako ikasketa ofizialak: 8 puntu gehienez.

7.2.1.– Lanpostuaren eginkizunekin zerikusia duten masterrak, graduondokoak eta/edo goi-mailako ikasketa ofizialak kontuan hartuko dira, ondoren zehazten den moduan:

(Ikus .PDF)

7.2.2.– Lanpostukoak ez diren eginkizunekin zerikusia duten masterrak, graduondokoak eta/edo goi-mailako ikasketa ofizialak kontuan hartuko dira, ondoren zehazten den moduan:

(Ikus .PDF)

7.2.1 eta 7.2.2 atalak dagozkion ikasketen tituluaren fotokopiaren bidez egiaztatuko dira: master-tituluaren fotokopiaren bidez, graduondoko-tituluaren fotokopiaren bidez eta/edo doktoretza-tituluaren fotokopiaren bidez.

7.3.– Lanpostuaren eginkizunekin zerikusia duten ikastaro/jardunaldi/tailer/mintegietara joan izatea: puntu 1 gehienez.

Lanpostuaren berezko eginkizunekin zerikusia duten ikastaro, jardunaldi, tailer eta/edo mintegiak kontuan hartuko dira, ondoren zehazten den moduan:

(Ikus .PDF)

Iraupena jasota ez duten ikastaro/jardunaldi/tailer eta/edo mintegiei gutxieneko puntuazioa emango zaie.

Ikastaro/jardunaldi/tailer eta/edo mintegietan ordu kopuruaren ordez egun kopurua agertzen bada, sei ordu zenbatuko dira eguneko.

Ikastaroen/jardunaldien/tailerren eta/edo mintegien ziurtagirietan kreditu-kopurua bakarrik agertzen bada, puntuazioa esleitzeko baliokidetasun hau egingo da:

– Europako Kreditu Sistemako (ECTS) kreditu bat: 25 ordu.

– Etengabeko Prestakuntzako Batzordearen kreditu bat (EPB): 10 ordu.

Lanpostuaren berezko eginkizunekin zerikusirik ez duten ikastaro/jardunaldi/tailer eta/edo mintegiak ez dira balioetsiko.

Ikastaroak/jardunaldiak/tailerrak eta/edo mintegiak egitea, prestakuntza eman zuen entitateak emandako diplomen, tituluen edo horiek egin direla egiaztatzen duten ziurtagirien fotokopien bidez egiaztatuko da, iraupena (ordu/egun kopurua) edo kreditu kopurua adierazita.

7.4.– I+G+b proiektuetan parte hartu izana: 4 puntu gehienez.

I+G+b proiektuetan parte hartzea honela balioztatuko da:

(Ikus .PDF)

I+G+b proiektuetan parte hartzea proiektuan parte hartu izanaren egiaztagiriaren bidez egiaztatu beharko da. Ziurtagiri horretan honako hauek jasoko dira: deialdia, proiektuaren izena, postua, eta proiektuaren hasiera- eta amaiera-data.

7.5.– Ezagutzaren zabalkundea: Osasuneko I+G arloan, txostenak, artikuluak, biltzarretarako idatziak eta abar argitaratzea: 2 puntu gehienez.

Osasuneko I+G arloan, txostenak, artikuluak, biltzarretarako idatziak eta abar argitaratzea honela zenbatuko da:

(Ikus .PDF)

7.6.– Euskararen ezagutza: 3 puntu gehienez.

Hizkuntza Eskola Ofizialek emandako hizkuntza-eskakizunen ziurtagirien, tituluen eta ziurtagirien bidez edo beste erakunde batzuek emandako titulu homologatuen bidez egiaztatutako euskararen ezagutzak balioetsiko dira, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko honako baremo honen arabera:

(Ikus .PDF)

Puntuazioak ez dira metatuko, hautagaiarentzat onuragarriena dena baloratuko da. Egiazta daitekeen gehieneko maila hartuko da kontuan.

7.7.– Beste hizkuntzen ezagutza: 2 puntu gehienez.

Hizkuntza Eskola Ofizialek emandako ziurtagirien eta tituluen bidez edo beste erakunde batzuek emandako titulu homologatuen bidez egiaztatutako ingelesaren, frantsesaren eta alemanaren ezagutzak balioetsiko dira, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko honako baremo honen arabera:

(Ikus .PDF)

Puntuazioak ez dira metatuko, hautagaiarentzat onuragarriena dena baloratuko da. Egiazta daitekeen gehieneko maila hartuko da kontuan.

8.– Eskabideak aurkeztea.

Hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskabideak oinarri orokorretako laugarren atalean eta oinarri espezifiko hauetan ezarritako prozeduraren arabera egingo dira.

Eskabideak aurkezteko epea 2023-02-06an hasiko da eta 2023-03-03an amaituko da.

IV. ERANSKINA
HAUTAKETA-PROZESU HONEN DEIALDIRAKO OINARRI ESPEZIFIKOAK: ALDI BATERAKO ENPLEGUA EGONKORTZEKO ASMOZ, BERRIKUNTZA + IKERKETA + OSASUNA EUSKO FUNDAZIOAREN (BIOEF) ENPLEGU PUBLIKOAREN ESKAINTZAKO (2022KO MAIATZAREN 19AN ONARTUTAKOA) BIOBANKUAREN KOORDINATZAILE TEKNIKOA – INSTITUTUETAKO NODOAK BOST LANPOSTU, LEHIAKETA BIDEZKO SARBIDE-SISTEMA BIDEZ BETETZEKO

1.– Deialdiko lanpostuak.

2022ko maiatzaren 19an onartutako eta 2022ko maiatzaren 30ean Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako aldi baterako enplegua egonkortzeko Enplegu Publikoaren Eskaintzan sartutako Biobankuaren koordinatzaile teknikoa – Institutuetako nodoak lanposturako (bost plaza) deialdia egiten da.

2.– Funtzioak.

Lagin biologikoak eta haiei lotutako datuak koordinatzea eta kudeatzea, ikerketa-helburuekin, Biobankuaren nodoetako kalitate-estandarren arabera. Funtzio orokor horrek, nagusiki, honako hauek biltzen ditu:

– nodoari esleitutako Biobankuko laborategiko teknikarien jarduera koordinatzea,

– nodo koordinatzailearekin hitz egitea,

– ikerketa-proiektuetako eta Institutuko ikertzaileekin hitz egitea,

– kudeaketarako plataforma informatikoaren mantentze eguneratua, Biobankuetarako ezarritako kalitate-prozeduren arabera,

– laginak hartzea, prozesatzea eta bidaltzea,

– nodoaren ekipamendua gainbegiratzea eta material suntsikorraren eta instrumentalaren birjarpena kontrolatzea,

– eta nodoaren jardueraren egoeraren berri ematea.

3.– Lantokia.

(Ikus .PDF)

4.– Kontratua, lanaldia eta ordainsaria.

Fundazioak, zuzenbide pribatuko entitatea denez gero, mugagabeko lan kontratuak egingo ditu lanpostuak esleitzen zaizkien pertsonekin.

Kontratuak lanaldi osokoak izango dira eta hogeita hemezortzi mila hirurehun eta hogeita bost euro eta hirurogei zentimo gordineko ordainsaria izango dute urtean (38.325,60 euro).

5.– Hautagaien betekizunak.

Hemen arautzen den prozesuan parte hartzeko, hautagaiek, eskabidea aurkeztean, oinarri orokorretan eskatzen diren betekizunez gain, honako hau bete beharko dute:

Gradu titulua edo baliokidea izatea Zientzien edo Osasun Zientzien arloan. Adar horietako bakoitzean sartutako tituluak Unibertsitateen, Ikastetxeen eta Tituluen Erregistroan (RUCT) jaso dira.

Titulazioaren betekizuna dagozkion ikasketen tituluaren fotokopiaren bidez egiaztatuko da fase honetan: gradu edo lizentziatura tituluaren fotokopia (aurrealdea eta atzealdea), edo, halakorik ezean, titulazio hori lortzeko ikasketak amaitu direla eta espedizio-eskubideak ordaindu direla egiaztatzen duen ziurtagiria.

6.– Hautaketa-prozesua.

Sarbide-sistema lehiaketa izango da.

Hautaketa-prozesuan oinarri espezifiko hauetan aipatzen diren merezimenduak baloratuko dira eta gehienez ere ehun (100) puntu emango dira.

Merezimenduen balorazioa oinarri hauetako zazpigarren atalean ezarritakoaren arabera egingo da, aurkeztutako egiaztagirien arabera.

7.– Baloratuko eta barematuko diren lehiaketaren merezimenduak.

Lehiaketa fasean lor daitekeen gehieneko puntuazioa baremo honen arabera emandako puntuen batura izango da:

7.1.– Lan-esperientzia: 80 puntu gehienez.

7.1.1.– Esperientzia espezifikoa: 70 puntu gehienez.

Hautagaiek BIOEFen Biobankuaren koordinatzaile teknikoa –Institutuetako nodoak lanpostuari dagozkion eginkizunetan emandako zerbitzu-denbora kontatuko da, 0,58 puntu lan egindako hilabete bakoitzeko.

Hautagaiek Administrazio publikoetan edo sektore publikoko erakundeetan (BIOEF ez direnak) Biobankuaren koordinatzaile teknikoa – Institutuetako nodoak lanpostuari dagozkion eginkizunetan emandako zerbitzu-denbora kontatuko da, 0,25 puntu lan egindako hilabete bakoitzeko.

7.1.2.– Esperientzia orokorra: 10 puntu gehienez.

Hautagaiek BIOEFen Biobankuaren koordinatzaile teknikoa – Institutuetako nodoak lanpostua ez den beste eginkizunetan emandako zerbitzu-denbora kontatuko da, 0,10 puntu lan egindako hilabete bakoitzeko.

Hautagaiek Administrazio publikoetan edo sektore publikoko erakundeetan (BIOEF ez direnak) Biobankuaren koordinatzaile teknikoa – Institutuetako nodoak lanpostua ez den beste eginkizunetan emandako zerbitzu-denbora kontatuko da, 0,04 puntu lan egindako hilabete bakoitzeko.

Kasu bietan:

– Lan kontratu baten esparruan garatutako esperientzia bakarrik ebaluatuko da.

– Esperientzia lanaldi partzialekoa izan bada, zati proportzionala zenbatuko da.

– Guztizko zenbaketa lan egindako egun naturalen arabera egingo da, eta ez dira kontuan hartuko hilabetetik beherako hondarrak. Helburu horietarako, hilabetetzat 30 egun naturaleko multzoa hartuko da.

Lan-esperientzia enpresaren edo zerbitzuak egin diren administrazioaren ziurtagirien bidez frogatu beharko da, eta bertan kontratuaren / kontratuen iraupena eta horietako bakoitzean izandako eginkizunak zehaztuko dira. Lan-esperientzia, halaber, Lan Bizitzaren Txostenaren bitartez egiaztatu beharko da (www.seg-social.es).

7.2.– Masterra/Graduondokoa eta/edo goi-mailako ikasketa ofizialak: 8 puntu gehienez.

7.2.1.– Lanpostuaren eginkizunekin zerikusia duten masterrak, graduondokoak eta/edo goi-mailako ikasketa ofizialak kontuan hartuko dira, ondoren zehazten den moduan:

(Ikus .PDF)

7.2.2.– Lanpostukoak ez diren eginkizunekin zerikusia duten masterrak, graduondokoak eta/edo goi-mailako ikasketa ofizialak kontuan hartuko dira, ondoren zehazten den moduan:

(Ikus .PDF)

7.2.1 eta 7.2.2 atalak dagozkion ikasketen tituluaren fotokopiaren bidez egiaztatuko dira: master-tituluaren fotokopiaren bidez, graduondoko-tituluaren fotokopiaren bidez eta/edo doktoretza-tituluaren fotokopiaren bidez.

7.3.– Lanpostuaren eginkizunekin zerikusia duten ikastaro/jardunaldi/tailer/mintegietara joan izatea: puntu 1 gehienez.

Lanpostuaren berezko eginkizunekin zerikusia duten ikastaro, jardunaldi, tailer eta/edo mintegiak kontuan hartuko dira, ondoren zehazten den moduan:

(Ikus .PDF)

Iraupena jasota ez duten ikastaro/jardunaldi/tailer eta/edo mintegiei gutxieneko puntuazioa emango zaie.

Ikastaro/jardunaldi/tailer eta/edo mintegietan ordu kopuruaren ordez egun kopurua agertzen bada, sei ordu zenbatuko dira eguneko.

Ikastaroen/jardunaldien/tailerren eta/edo mintegien ziurtagirietan kreditu-kopurua bakarrik agertzen bada, puntuazioa esleitzeko baliokidetasun hau egingo da:

– Europako Kreditu Sistemako (ECTS) kreditu bat: 25 ordu.

– Etengabeko Prestakuntzako Batzordearen kreditu bat (EPB): 10 ordu.

Lanpostuaren berezko eginkizunekin zerikusirik ez duten ikastaro/jardunaldi/tailer eta/edo mintegiak ez dira balioetsiko.

Ikastaroak/jardunaldiak/tailerrak eta/edo mintegiak egitea, prestakuntza eman zuen entitateak emandako diplomen, tituluen edo horiek egin direla egiaztatzen duten ziurtagirien fotokopien bidez egiaztatuko da, iraupena (ordu/egun kopurua) edo kreditu kopurua adierazita.

7.4.– I+G+b proiektuetan parte hartu izana: 4 puntu gehienez.

I+G+b proiektuetan parte hartzea honela balioztatuko da:

(Ikus .PDF)

I+G+b proiektuetan parte hartzea proiektuan parte hartu izanaren egiaztagiriaren bidez egiaztatu beharko da. Ziurtagiri horretan honako hauek jasoko dira: deialdia, proiektuaren izena, postua, eta proiektuaren hasiera- eta amaiera-data.

7.5.– Ezagutzaren zabalkundea: Osasuneko I+G arloan, txostenak, artikuluak, biltzarretarako idatziak eta abar argitaratzea: 2 puntu gehienez.

Osasuneko I+G arloan, txostenak, artikuluak, biltzarretarako idatziak eta abar argitaratzea honela zenbatuko da:

(Ikus .PDF)

7.6.– Euskararen ezagutza: 3 puntu gehienez.

Hizkuntza Eskola Ofizialek emandako hizkuntza-eskakizunen ziurtagirien, tituluen eta ziurtagirien bidez edo beste erakunde batzuek emandako titulu homologatuen bidez egiaztatutako euskararen ezagutzak balioetsiko dira, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko honako baremo honen arabera:

(Ikus .PDF)

Puntuazioak ez dira metatuko, hautagaiarentzat onuragarriena dena baloratuko da. Egiazta daitekeen gehieneko maila hartuko da kontuan.

7.7.– Beste hizkuntzen ezagutza: 2 puntu gehienez.

Hizkuntza Eskola Ofizialek emandako ziurtagirien eta tituluen bidez edo beste erakunde batzuek emandako titulu homologatuen bidez egiaztatutako ingelesaren, frantsesaren eta alemanaren ezagutzak balioetsiko dira, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko honako baremo honen arabera:

(Ikus .PDF)

Puntuazioak ez dira metatuko, hautagaiarentzat onuragarriena dena baloratuko da. Egiazta daitekeen gehieneko maila hartuko da kontuan.

8.– Eskabideak aurkeztea.

Hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskabideak oinarri orokorretako laugarren atalean eta oinarri espezifiko hauetan ezarritako prozeduraren arabera egingo dira.

Eskabideak aurkezteko epea 2023-03-27an hasiko da eta 2023-04-28an amaituko da.

V. ERANSKINA
HAUTAKETA-PROZESU HONEN DEIALDIRAKO OINARRI ESPEZIFIKOAK: ALDI BATERAKO ENPLEGUA EGONKORTZEKO ASMOZ, BERRIKUNTZA + IKERKETA + OSASUNA EUSKO FUNDAZIOAREN (BIOEF) ENPLEGU PUBLIKOAREN ESKAINTZAKO (2022KO MAIATZAREN 19AN ONARTUTAKOA) BIOBANKUAREN LABORATEGIKO BEDERATZI TEKNIKARI LANPOSTU, LEHIAKETA BIDEZKO SARBIDE-SISTEMA BIDEZ BETETZEKO

1.– Deialdiko lanpostuak.

2022ko maiatzaren 19an onartutako eta 2022ko maiatzaren 30ean Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako aldi baterako enplegua egonkortzeko Enplegu Publikoaren Eskaintzan sartutako Biobankuaren laborategiko teknikari lanposturako (bederatzi plaza) deialdia egiten da.

2.– Funtzioak.

Nodoetan ikertzeko lagin biologikoak erabiltzea. Funtzio orokor horrek, nagusiki, honako hauek biltzen ditu:

– ikerketarako lagin biologikoak bildu, prozesatu, kontserbatu, biltegiratu eta haien bidalketak prestatzea,

– kudeaketa-plataforma informatikoan datuak sartzea,

– material suntsikorraren biltegiratzea aurreikustea eta kontrolatzea,

– eta nodoaren ekipamendua erabiltzea eta mantentzea.

3.– Lantokia.

(Ikus .PDF)

4.– Kontratua, lanaldia eta ordainsaria.

Fundazioak, zuzenbide pribatuko entitatea denez gero, mugagabeko lan kontratuak egingo ditu lanpostuak esleitzen zaizkien pertsonekin.

Kontratuak lanaldi osokoak izango dira eta hogeita bederatzi mila eta hirurogeita hamabi euro eta bi zentimo gordineko ordainsaria izango dute urtean (29.072,02 euro).

5.– Hautagaien betekizunak.

Hemen arautzen den prozesuan parte hartzeko, hautagaiek, eskabidea aurkeztean, oinarri orokorretan eskatzen diren betekizunez gain, honako hau bete beharko dute:

Goi Mailako Prestakuntza Zikloko / Goi Mailako LHko (LOE Zikloak, Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioa - SNCFP) titulua edo baliokidea izatea, honako hauen artean:

– Osasunaren lanbide-arlokoa:

• Anatomia patologikoko eta zitodiagnostikoko goi-mailako teknikaria.

• Laborategi klinikoko eta biomedikoko goi-mailako teknikaria.

– Kimikaren lanbide-arlokoa:

• Analisiko eta kalitate-kontroleko laborategiko goi-mailako teknikaria.

• Produktu farmazeutikoen, bioteknologikoen eta antzekoen fabrikazioko goi-mailako teknikaria.

• Kimika industrialeko goi-mailako teknikaria.

Titulazioaren betekizuna dagozkion ikasketen tituluaren fotokopiaren bidez egiaztatuko da fase honetan: tituluaren fotokopia (aurrealdea eta atzealdea), edo, halakorik ezean, titulazio hori lortzeko ikasketak amaitu direla eta espedizio-eskubideak ordaindu direla egiaztatzen duen ziurtagiria.

6.– Hautaketa-prozesua.

Sarbide-sistema lehiaketa izango da.

Hautaketa-prozesuan oinarri espezifiko hauetan aipatzen diren merezimenduak baloratuko dira eta gehienez ere ehun (100) puntu emango dira.

Merezimenduen balorazioa oinarri hauetako zazpigarren atalean ezarritakoaren arabera egingo da, aurkeztutako egiaztagirien arabera.

7.– Baloratuko eta barematuko diren lehiaketaren merezimenduak.

Lehiaketa fasean lor daitekeen gehieneko puntuazioa baremo honen arabera emandako puntuen batura izango da:

7.1.– Lan-esperientzia: 80 puntu gehienez.

7.1.1.– Esperientzia espezifikoa: 70 puntu gehienez.

Hautagaiek BIOEFen Biobankuaren laborategiko teknikari lanpostuari dagozkion eginkizunetan emandako zerbitzu-denbora kontatuko da, 0,58 puntu lan egindako hilabete bakoitzeko.

Hautagaiek Administrazio publikoetan edo sektore publikoko erakundeetan (BIOEF ez direnak) Biobankuaren laborategiko teknikari lanpostuari dagozkion eginkizunetan emandako zerbitzu-denbora kontatuko da, 0,25 puntu lan egindako hilabete bakoitzeko.

7.1.2.– Esperientzia orokorra: 10 puntu gehienez.

Hautagaiek BIOEFen Biobankuaren laborategiko teknikari lanpostua ez den beste eginkizunetan emandako zerbitzu-denbora kontatuko da, 0,10 puntu lan egindako hilabete bakoitzeko.

Hautagaiek Administrazio publikoetan edo sektore publikoko erakundeetan (BIOEF ez direnak) Biobankuaren laborategiko teknikari lanpostua ez den beste eginkizunetan emandako zerbitzu-denbora kontatuko da, 0,04 puntu lan egindako hilabete bakoitzeko.

Kasu bietan:

– Lan kontratu baten esparruan garatutako esperientzia bakarrik ebaluatuko da.

– Esperientzia lanaldi partzialekoa izan bada, zati proportzionala zenbatuko da.

– Guztizko zenbaketa lan egindako egun naturalen arabera egingo da, eta ez dira kontuan hartuko hilabetetik beherako hondarrak. Helburu horietarako, hilabetetzat 30 egun naturaleko multzoa hartuko da.

Lan-esperientzia enpresaren edo zerbitzuak egin diren administrazioaren ziurtagirien bidez frogatu beharko da, eta bertan kontratuaren / kontratuen iraupena eta horietako bakoitzean izandako eginkizunak zehaztuko dira. Lan-esperientzia, halaber, Lan Bizitzaren Txostenaren bitartez egiaztatu beharko da (www.seg-social.es).

7.2.– Goi-mailako ikasketa ofizialak: 8 puntu gehienez.

7.2.1.– Lanpostuaren eginkizunekin zerikusia duten goi-mailako ikasketa ofizialak kontuan hartuko dira, ondoren zehazten den moduan:

(Ikus .PDF)

7.2.2.– Lanpostukoak ez diren eginkizunekin zerikusia duten goi-mailako ikasketa ofizialak kontuan hartuko dira, ondoren zehazten den moduan:

(Ikus .PDF)

7.2.1 eta 7.2.2 atalak honako hauen bidez egiaztatuko dira: dagokion unibertsitate-tituluaren fotokopiaren bidez: diplomatura-, lizentziatura- edo gradu-tituluaren fotokopia (aurrealdea eta atzealdea), edo, halakorik ezean, titulazio hori lortzeko ikasketak amaitu direla eta espedizio-eskubideak ordaindu direla egiaztatzen duen ziurtagiria.

7.3.– Lanpostuaren eginkizunekin zerikusia duten ikastaro/jardunaldi/tailer/mintegietara joan izatea: 7 puntu gehienez.

Lanpostuaren berezko eginkizunekin zerikusia duten ikastaro, jardunaldi, tailer eta/edo mintegiak kontuan hartuko dira, ondoren zehazten den moduan:

(Ikus .PDF)

Iraupena jasota ez duten ikastaro/jardunaldi/tailer eta/edo mintegiei gutxieneko puntuazioa emango zaie.

Ikastaro/jardunaldi/tailer eta/edo mintegietan ordu kopuruaren ordez egun kopurua agertzen bada, sei ordu zenbatuko dira eguneko.

Ikastaroen/jardunaldien/tailerren eta/edo mintegien ziurtagirietan kreditu-kopurua bakarrik agertzen bada, puntuazioa esleitzeko baliokidetasun hau egingo da:

– Europako Kreditu Sistemako (ECTS) kreditu bat: 25 ordu.

– Etengabeko Prestakuntzako Batzordearen kreditu bat (EPB): 10 ordu.

Lanpostuaren berezko eginkizunekin zerikusirik ez duten ikastaro/jardunaldi/tailer eta/edo mintegiak ez dira balioetsiko.

Ikastaroak/jardunaldiak/tailerrak eta/edo mintegiak egitea, prestakuntza eman zuen entitateak emandako diplomen, tituluen edo horiek egin direla egiaztatzen duten ziurtagirien fotokopien bidez egiaztatuko da, iraupena (ordu/egun kopurua) edo kreditu kopurua adierazita.

7.4.– Euskararen ezagutza: 3 puntu gehienez.

Hizkuntza Eskola Ofizialek emandako hizkuntza-eskakizunen ziurtagirien, tituluen eta ziurtagirien bidez edo beste erakunde batzuek emandako titulu homologatuen bidez egiaztatutako euskararen ezagutzak balioetsiko dira, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko honako baremo honen arabera:

(Ikus .PDF)

Puntuazioak ez dira metatuko, hautagaiarentzat onuragarriena dena baloratuko da. Egiazta daitekeen gehieneko maila hartuko da kontuan.

7.5.– Beste hizkuntzen ezagutza: 2 puntu gehienez.

Hizkuntza Eskola Ofizialek emandako ziurtagirien eta tituluen bidez edo beste erakunde batzuek emandako titulu homologatuen bidez egiaztatutako ingelesaren, frantsesaren eta alemanaren ezagutzak balioetsiko dira, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko honako baremo honen arabera:

(Ikus .PDF)

Puntuazioak ez dira metatuko, hautagaiarentzat onuragarriena dena baloratuko da. Egiazta daitekeen gehieneko maila hartuko da kontuan.

8.– Eskabideak aurkeztea.

Hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskabideak oinarri orokorretako laugarren atalean eta oinarri espezifiko hauetan ezarritako prozeduraren arabera egingo dira.

Eskabideak aurkezteko epea 2023-03-27an hasiko da eta 2023-04-28an amaituko da.

VI. ERANSKINA
HAUTAKETA-PROZESU HONEN DEIALDIRAKO OINARRI ESPEZIFIKOAK: ALDI BATERAKO ENPLEGUA EGONKORTZEKO ASMOZ, BERRIKUNTZA + IKERKETA + OSASUNA EUSKO FUNDAZIOAREN (BIOEF) ENPLEGU PUBLIKOAREN ESKAINTZAKO (2022KO MAIATZAREN 19AN ONARTUTAKOA) OSASUN-TEKNOLOGIEN EBALUAZIOKO GOI-MAILAKO HIRU TEKNIKARI LANPOSTU, LEHIAKETA BIDEZKO SARBIDE-SISTEMA BIDEZ BETETZEKO

1.– Deialdiko lanpostuak.

2022ko maiatzaren 19an onartutako eta 2022ko maiatzaren 30ean Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako aldi baterako enplegua egonkortzeko Enplegu Publikoaren Eskaintzan sartutako osasun-teknologien ebaluazioko goi-mailako teknikari lanposturako (hiru plaza) deialdia egiten da.

2.– Funtzioak.

Osasun-teknologien ebaluazioaren arloan proiektuak identifikatzea, planifikatzea, ebaluatzea eta garatzea. Funtzio orokor horrek, nagusiki, honako hauek biltzen ditu:

– fitxa teknologikoei buruzko txostenak, osasun-teknologien ebaluazio-txostenak eta praktika klinikoko gidak egitea,

– sortzen ari diren osasun-teknologiak monitorizatzeko eta ebaluazio goiztiarrak egiteko informazioa prozesatzea eta aztertzea,

– balio txikiko teknologiekin lotutako informazioa prozesatzea eta aztertzea, eta desinbertitzeko gomendio-proposamenak egitea,

– literatura zientifikoaren berrikuspen sistematikoak egitea (bibliografia bilatzea, irakurketa kritikoa egitea, gomendioak egitea).

3.– Lantokia.

Lana Berrikuntza + Ikerketa + Osasuna Eusko Fundazioaren egoitzan egingo da, Barakaldon (Bizkaia), Azkue ingurabidea 1.

4.– Kontratua, lanaldia eta ordainsaria.

Fundazioak, zuzenbide pribatuko entitatea denez gero, mugagabeko lan kontratuak egingo ditu lanpostuak esleitzen zaizkien pertsonekin.

Kontratuak lanaldi osokoak izango dira eta hogeita hemezortzi mila hirurehun eta hogeita bost euro eta hirurogei zentimo gordineko ordainsaria izango dute urtean (38.325,60 euro).

5.– Hautagaien betekizunak.

Hemen arautzen den prozesuan parte hartzeko, hautagaiek, eskabidea aurkeztean, oinarri orokorretan eskatzen diren betekizunez gain, honako betekizun hau bete beharko dute:

Gradu titulua edo baliokidea izatea Zientzien, Osasun Zientzien, edo Gizarte eta Lege Zientzietako arloan. Adar horietako bakoitzean sartutako tituluak Unibertsitateen, Ikastetxeen eta Tituluen Erregistroan (RUCT) jaso dira.

Titulazioaren betekizuna dagozkion ikasketen tituluaren fotokopiaren bidez egiaztatuko da fase honetan: gradu edo lizentziatura tituluaren fotokopia (aurrealdea eta atzealdea), edo, halakorik ezean, titulazio hori lortzeko ikasketak amaitu direla eta espedizio-eskubideak ordaindu direla egiaztatzen duen ziurtagiria.

6.– Hautaketa-prozesua.

Sarbide-sistema lehiaketa izango da.

Hautaketa-prozesuan oinarri espezifiko hauetan aipatzen diren merezimenduak baloratuko dira eta gehienez ere ehun (100) puntu emango dira.

Merezimenduen balorazioa oinarri hauetako zazpigarren atalean ezarritakoaren arabera egingo da, aurkeztutako egiaztagirien arabera.

7.– Baloratuko eta barematuko diren lehiaketaren merezimenduak.

Lehiaketa fasean lor daitekeen gehieneko puntuazioa baremo honen arabera emandako puntuen batura izango da:

7.1.– Lan-esperientzia: 80 puntu gehienez.

7.1.1.– Esperientzia espezifikoa: 70 puntu gehienez.

Hautagaiek BIOEFen osasun-teknologien ebaluazioko goi-mailako teknikari lanpostuari dagozkion eginkizunetan emandako zerbitzu-denbora kontatuko da, 0,58 puntu lan egindako hilabete bakoitzeko.

Hautagaiek Administrazio publikoetan edo sektore publikoko erakundeetan (BIOEF ez direnak) osasun-teknologien ebaluazioko goi-mailako teknikari lanpostuari dagozkion eginkizunetan emandako zerbitzu-denbora kontatuko da, 0,25 puntu lan egindako hilabete bakoitzeko.

7.1.2.– Esperientzia orokorra: 10 puntu gehienez.

Hautagaiek BIOEFen osasun-teknologien ebaluazioko goi-mailako teknikari lanpostua ez den beste eginkizunetan emandako zerbitzu-denbora kontatuko da, 0,10 puntu lan egindako hilabete bakoitzeko.

Hautagaiek Administrazio publikoetan edo sektore publikoko erakundeetan (BIOEF ez direnak) osasun-teknologien ebaluazioko goi-mailako teknikari lanpostua ez den beste eginkizunetan emandako zerbitzu-denbora kontatuko da, 0,04 puntu lan egindako hilabete bakoitzeko.

Kasu bietan:

– Lan kontratu baten esparruan garatutako esperientzia bakarrik ebaluatuko da.

– Esperientzia lanaldi partzialekoa izan bada, zati proportzionala zenbatuko da.

– Guztizko zenbaketa lan egindako egun naturalen arabera egingo da, eta ez dira kontuan hartuko hilabetetik beherako hondarrak. Helburu horietarako, hilabetetzat 30 egun naturaleko multzoa hartuko da.

Lan-esperientzia enpresaren edo zerbitzuak egin diren administrazioaren ziurtagirien bidez frogatu beharko da, eta bertan kontratuaren / kontratuen iraupena eta horietako bakoitzean izandako eginkizunak zehaztuko dira. Lan-esperientzia, halaber, Lan Bizitzaren Txostenaren bitartez egiaztatu beharko da (www.seg-social.es).

7.2.– Masterra/Graduondokoa eta/edo goi-mailako ikasketa ofizialak: 8 puntu gehienez.

7.2.1.– Lanpostuaren eginkizunekin zerikusia duten masterrak, graduondokoak eta/edo goi-mailako ikasketa ofizialak kontuan hartuko dira, ondoren zehazten den moduan:

(Ikus .PDF)

7.2.2.– Lanpostukoak ez diren eginkizunekin zerikusia duten masterrak, graduondokoak eta/edo goi-mailako ikasketa ofizialak kontuan hartuko dira, ondoren zehazten den moduan:

(Ikus .PDF)

7.2.1 eta 7.2.2 atalak dagozkion ikasketen tituluaren fotokopiaren bidez egiaztatuko dira: master-tituluaren fotokopiaren bidez, graduondoko-tituluaren fotokopiaren bidez eta/edo doktoretza-tituluaren fotokopiaren bidez.

7.3.– Lanpostuaren eginkizunekin zerikusia duten ikastaro/jardunaldi/tailer/mintegietara joan izatea: puntu 1 gehienez.

Lanpostuaren berezko eginkizunekin zerikusia duten ikastaro, jardunaldi, tailer eta/edo mintegiak kontuan hartuko dira, ondoren zehazten den moduan:

(Ikus .PDF)

Iraupena jasota ez duten ikastaro/jardunaldi/tailer eta/edo mintegiei gutxieneko puntuazioa emango zaie.

Ikastaro/jardunaldi/tailer eta/edo mintegietan ordu kopuruaren ordez egun kopurua agertzen bada, sei ordu zenbatuko dira eguneko.

Ikastaroen/jardunaldien/tailerren eta/edo mintegien ziurtagirietan kreditu-kopurua bakarrik agertzen bada, puntuazioa esleitzeko baliokidetasun hau egingo da:

– Europako Kreditu Sistemako (ECTS) kreditu bat: 25 ordu.

– Etengabeko Prestakuntzako Batzordearen kreditu bat (EPB): 10 ordu.

Lanpostuaren berezko eginkizunekin zerikusirik ez duten ikastaro/jardunaldi/tailer eta/edo mintegiak ez dira balioetsiko.

Ikastaroak/jardunaldiak/tailerrak eta/edo mintegiak egitea, prestakuntza eman zuen entitateak emandako diplomen, tituluen edo horiek egin direla egiaztatzen duten ziurtagirien fotokopien bidez egiaztatuko da, iraupena (ordu/egun kopurua) edo kreditu kopurua adierazita.

7.4.– I+G+b proiektuetan parte hartu izana: 2 puntu gehienez.

I+G+b proiektuetan parte hartzea honela balioztatuko da:

(Ikus .PDF)

I+G+b proiektuetan parte hartzea proiektuan parte hartu izanaren egiaztagiriaren bidez egiaztatu beharko da. Ziurtagiri horretan honako hauek jasoko dira: deialdia, proiektuaren izena, postua, eta proiektuaren hasiera- eta amaiera-data.

7.5.– Ezagutzaren zabalkundea: Osasuneko I+G arloan, txostenak, artikuluak, biltzarretarako idatziak eta abar argitaratzea: 4 puntu gehienez.

Osasuneko I+G arloan, txostenak, artikuluak, biltzarretarako idatziak eta abar argitaratzea honela zenbatuko da:

(Ikus .PDF)

7.6.– Euskararen ezagutza: 3 puntu gehienez.

Hizkuntza Eskola Ofizialek emandako hizkuntza-eskakizunen ziurtagirien, tituluen eta ziurtagirien bidez edo beste erakunde batzuek emandako titulu homologatuen bidez egiaztatutako euskararen ezagutzak balioetsiko dira, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko honako baremo honen arabera:

(Ikus .PDF)

Puntuazioak ez dira metatuko, hautagaiarentzat onuragarriena dena baloratuko da. Egiazta daitekeen gehieneko maila hartuko da kontuan.

7.7.– Beste hizkuntzen ezagutza: 2 puntu gehienez.

Hizkuntza Eskola Ofizialek emandako ziurtagirien eta tituluen bidez edo beste erakunde batzuek emandako titulu homologatuen bidez egiaztatutako ingelesaren, frantsesaren eta alemanaren ezagutzak balioetsiko dira, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko honako baremo honen arabera:

(Ikus .PDF)

Puntuazioak ez dira metatuko, hautagaiarentzat onuragarriena dena baloratuko da. Egiazta daitekeen gehieneko maila hartuko da kontuan.

8.– Eskabideak aurkeztea.

Hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskabideak oinarri orokorretako laugarren atalean eta oinarri espezifiko hauetan ezarritako prozeduraren arabera egingo dira.

Eskabideak aurkezteko epea 2023-04-17an hasiko da eta 2023-05-12an amaituko da.

VII. ERANSKINA
HAUTAKETA-PROZESU HONEN DEIALDIRAKO OINARRI ESPEZIFIKOAK: ALDI BATERAKO ENPLEGUA EGONKORTZEKO ASMOZ, BERRIKUNTZA + IKERKETA + OSASUNA EUSKO FUNDAZIOAREN (BIOEF) ENPLEGU PUBLIKOAREN ESKAINTZAKO (2022KO MAIATZAREN 19AN ONARTUTAKOA) OSASUN-EKONOMIAKO OSASUN-TEKNOLOGIEN EBALUAZIOKO GOI-MAILAKO TEKNIKARI LANPOSTU BAT, LEHIAKETA BIDEZKO SARBIDE-SISTEMA BIDEZ BETETZEKO

1.– Deialdiko lanpostuak.

2022ko maiatzaren 19an onartutako eta 2022ko maiatzaren 30ean Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako aldi baterako enplegua egonkortzeko Enplegu Publikoaren Eskaintzan sartutako osasun-ekonomiako osasun-teknologien ebaluazioko goi-mailako teknikari lanpostu baterako deialdia egiten da.

2.– Funtzioak.

Osasun-teknologien ebaluazioaren arloan proiektuak identifikatzea, planifikatzea, ebaluatzea eta garatzea, eta bereziki osasun arloko ebaluazio ekonomikoarekin zerikusia duten jardueretan. Funtzio orokor horrek, nagusiki, honako hauek biltzen ditu:

– Osasun-teknologiekin zerikusia duten ebaluazio ekonomikoak eta kostuen azterketa egitea,

– teknologiak edo antolamendu-prozedura kostu-efektiboak ezartzeko ala baztertzeko agertokien proposamenak egitea,

– literatura zientifikoaren berrikuspen sistematikoak (bibliografia bilatzea, irakurketa kritikoa egitea, gomendioak egitea).

3.– Lantokia.

Lana Berrikuntza + Ikerketa + Osasuna Eusko Fundazioaren egoitzan egingo da, Barakaldon (Bizkaia), Azkue ingurabidea 1.

4.– Kontratua, lanaldia eta ordainsaria.

Fundazioak, zuzenbide pribatuko entitatea denez gero, mugagabeko lan kontratuak egingo ditu lanpostuak esleitzen zaizkien pertsonekin.

Kontratuak lanaldi osokoak izango dira eta hogeita hemezortzi mila hirurehun eta hogeita bost euro eta hirurogei zentimo gordineko ordainsaria izango dute urtean (38.325,60 euro).

5.– Hautagaien betekizunak.

Hemen arautzen den prozesuan parte hartzeko, hautagaiek, eskabidea aurkeztean, oinarri orokorretan eskatzen diren betekizunez gain, honako betekizun hau bete beharko dute:

Gradu edo lizentziatura tituluak izatea ikasketa eremu hauetan:

– Administrazio eta Enpresa,

– Ekonomia,

– Finantzarioa eta Aktuariala,

– Finantzak eta Kontabilitatea.

Titulazioaren betekizuna dagozkion ikasketen tituluaren fotokopiaren bidez egiaztatuko da fase honetan: gradu edo lizentziatura tituluaren fotokopia (aurrealdea eta atzealdea), edo, halakorik ezean, titulazio hori lortzeko ikasketak amaitu direla eta espedizio-eskubideak ordaindu direla egiaztatzen duen ziurtagiria.

6.– Hautaketa-prozesua.

Sarbide-sistema lehiaketa izango da.

Hautaketa-prozesuan oinarri espezifiko hauetan aipatzen diren merezimenduak baloratuko dira eta gehienez ere ehun (100) puntu emango dira.

Merezimenduen balorazioa oinarri hauetako zazpigarren atalean ezarritakoaren arabera egingo da, aurkeztutako egiaztagirien arabera.

7.– Baloratuko eta barematuko diren lehiaketaren merezimenduak.

Lehiaketa fasean lor daitekeen gehieneko puntuazioa baremo honen arabera emandako puntuen batura izango da:

7.1.– Lan-esperientzia: 80 puntu gehienez.

7.1.1.– Esperientzia espezifikoa: 70 puntu gehienez.

Hautagaiek BIOEFen osasun-ekonomiako osasun-teknologien ebaluazioko goi-mailako teknikari lanpostuari dagozkion eginkizunetan emandako zerbitzu-denbora kontatuko da, 0,58 puntu lan egindako hilabete bakoitzeko.

Hautagaiek Administrazio publikoetan edo sektore publikoko erakundeetan (BIOEF ez direnak) osasun-ekonomiako osasun-teknologien ebaluazioko goi-mailako teknikari lanpostuari dagozkion eginkizunetan emandako zerbitzu-denbora kontatuko da, 0,25 puntu lan egindako hilabete bakoitzeko.

7.1.2.– Esperientzia orokorra: 10 puntu gehienez.

Hautagaiek BIOEFen osasun-ekonomiako osasun-teknologien ebaluazioko goi-mailako teknikari lanpostua ez den beste eginkizunetan emandako zerbitzu-denbora kontatuko da, 0,10 puntu lan egindako hilabete bakoitzeko.

Hautagaiek Administrazio publikoetan edo sektore publikoko erakundeetan (BIOEF ez direnak) osasun-ekonomiako osasun-teknologien ebaluazioko goi-mailako teknikari lanpostua ez den beste eginkizunetan emandako zerbitzu-denbora kontatuko da, 0,04 puntu lan egindako hilabete bakoitzeko.

Kasu bietan:

– Lan kontratu baten esparruan garatutako esperientzia bakarrik ebaluatuko da.

– Esperientzia lanaldi partzialekoa izan bada, zati proportzionala zenbatuko da.

– Guztizko zenbaketa lan egindako egun naturalen arabera egingo da, eta ez dira kontuan hartuko hilabetetik beherako hondarrak. Helburu horietarako, hilabetetzat 30 egun naturaleko multzoa hartuko da.

Lan-esperientzia enpresaren edo zerbitzuak egin diren administrazioaren ziurtagirien bidez frogatu beharko da, eta bertan kontratuaren / kontratuen iraupena eta horietako bakoitzean izandako eginkizunak zehaztuko dira. Lan-esperientzia, halaber, Lan Bizitzaren Txostenaren bitartez egiaztatu beharko da (www.seg-social.es).

7.2.– Masterra/Graduondokoa eta/edo goi-mailako ikasketa ofizialak: 8 puntu gehienez

7.2.1.– Lanpostuaren eginkizunekin zerikusia duten masterrak, graduondokoak eta/edo goi-mailako ikasketa ofizialak kontuan hartuko dira, ondoren zehazten den moduan:

(Ikus .PDF)

7.2.2.– Lanpostukoak ez diren eginkizunekin zerikusia duten masterrak, graduondokoak eta/edo goi-mailako ikasketa ofizialak kontuan hartuko dira, ondoren zehazten den moduan:

(Ikus .PDF)

7.2.1 eta 7.2.2 atalak dagozkion ikasketen tituluaren fotokopiaren bidez egiaztatuko dira: master-tituluaren fotokopiaren bidez, graduondoko-tituluaren fotokopiaren bidez eta/edo doktoretza-tituluaren fotokopiaren bidez.

7.3.– Lanpostuaren eginkizunekin zerikusia duten ikastaro/jardunaldi/tailer/mintegietara joan izatea: puntu 1 gehienez.

Lanpostuaren berezko eginkizunekin zerikusia duten ikastaro, jardunaldi, tailer eta/edo mintegiak kontuan hartuko dira, ondoren zehazten den moduan:

(Ikus .PDF)

Iraupena jasota ez duten ikastaro/jardunaldi/tailer eta/edo mintegiei gutxieneko puntuazioa emango zaie.

Ikastaro/jardunaldi/tailer eta/edo mintegietan ordu kopuruaren ordez egun kopurua agertzen bada, sei ordu zenbatuko dira eguneko.

Ikastaroen/jardunaldien/tailerren eta/edo mintegien ziurtagirietan kreditu-kopurua bakarrik agertzen bada, puntuazioa esleitzeko baliokidetasun hau egingo da:

– Europako Kreditu Sistemako (ECTS) kreditu bat: 25 ordu.

– Etengabeko Prestakuntzako Batzordearen kreditu bat (EPB): 10 ordu.

Lanpostuaren berezko eginkizunekin zerikusirik ez duten ikastaro/jardunaldi/tailer eta/edo mintegiak ez dira balioetsiko.

Ikastaroak/jardunaldiak/tailerrak eta/edo mintegiak egitea, prestakuntza eman zuen entitateak emandako diplomen, tituluen edo horiek egin direla egiaztatzen duten ziurtagirien fotokopien bidez egiaztatuko da, iraupena (ordu/egun kopurua) edo kreditu kopurua adierazita.

7.4.– I+G+b proiektuetan parte hartu izana: 2 puntu gehienez.

I+G+b proiektuetan parte hartzea honela balioztatuko da:

(Ikus .PDF)

I+G+b proiektuetan parte hartzea proiektuan parte hartu izanaren egiaztagiriaren bidez egiaztatu beharko da. Ziurtagiri horretan honako hauek jasoko dira: deialdia, proiektuaren izena, postua, eta proiektuaren hasiera- eta amaiera-data.

7.5.– Ezagutzaren zabalkundea: Osasuneko I+G arloan, txostenak, artikuluak, biltzarretarako idatziak eta abar argitaratzea: 4 puntu gehienez.

Osasuneko I+G arloan, txostenak, artikuluak, biltzarretarako idatziak eta abar argitaratzea honela zenbatuko da:

(Ikus .PDF)

7.6.– Euskararen ezagutza: 3 puntu gehienez.

Hizkuntza Eskola Ofizialek emandako hizkuntza-eskakizunen ziurtagirien, tituluen eta ziurtagirien bidez edo beste erakunde batzuek emandako titulu homologatuen bidez egiaztatutako euskararen ezagutzak balioetsiko dira, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko honako baremo honen arabera:

(Ikus .PDF)

Puntuazioak ez dira metatuko, hautagaiarentzat onuragarriena dena baloratuko da. Egiazta daitekeen gehieneko maila hartuko da kontuan.

7.7.– Beste hizkuntzen ezagutza: 2 puntu gehienez.

Hizkuntza Eskola Ofizialek emandako ziurtagirien eta tituluen bidez edo beste erakunde batzuek emandako titulu homologatuen bidez egiaztatutako ingelesaren, frantsesaren eta alemanaren ezagutzak balioetsiko dira, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko honako baremo honen arabera:

(Ikus .PDF)

Puntuazioak ez dira metatuko, hautagaiarentzat onuragarriena dena baloratuko da. Egiazta daitekeen gehieneko maila hartuko da kontuan.

8.– Eskabideak aurkeztea.

Hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskabideak oinarri orokorretako laugarren atalean eta oinarri espezifiko hauetan ezarritako prozeduraren arabera egingo dira.

Eskabideak aurkezteko epea 2023-04-17an hasiko da eta 2023-05-12an amaituko da.

VIII. ERANSKINA
HAUTAKETA-PROZESU HONEN DEIALDIRAKO OINARRI ESPEZIFIKOAK: ALDI BATERAKO ENPLEGUA EGONKORTZEKO ASMOZ, BERRIKUNTZA + IKERKETA + OSASUNA EUSKO FUNDAZIOAREN (BIOEF) ENPLEGU PUBLIKOAREN ESKAINTZAKO (2022KO MAIATZAREN 19AN ONARTUTAKOA) OSASUN-TEKNOLOGIEN EBALUAZIORAKO INFORMAZIOAREN IDENTIFIKAZIOKO ETA KUDEAKETAKO GOI-MAILAKO TEKNIKARI LANPOSTU BAT, LEHIAKETA BIDEZKO SARBIDE-SISTEMA BIDEZ BETETZEKO

1.– Deialdiko lanpostuak.

2022ko maiatzaren 19an onartutako eta 2022ko maiatzaren 30ean Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako aldi baterako enplegua egonkortzeko Enplegu Publikoaren Eskaintzan sartutako osasun-teknologien ebaluaziorako informazioaren identifikazioko eta kudeaketako goi-mailako teknikari lanpostu baterako deialdia egiten da.

2.– Funtzioak.

Osasun-teknologien ebaluazioaren arloan proiektuak identifikatzea, planifikatzea, ebaluatzea eta garatzea, eta bereziki informazioaren identifikazioarekin eta kudeaketarekin zerikusia duten jardueretan. Funtzio orokor horrek, nagusiki, honako hauek biltzen ditu:

– osasun-teknologien zenbait ebaluazio-eremutan ebidentzia sortzeko kalitatezko informazioa hautatzea, egiaztatzea eta ematea.

– literatura zientifikoaren berrikuspen sistematikoak egitea (bibliografia bilatzea, irakurketa kritikoa egitea, gomendioak egitea),

– datu-baseetatik, erregistroetatik, landa-azterketatik edo ikerketa kualitatibotik datorren informazioaren prozesua eta azterketa,

– eta edukiak prestatzea eta haiek zabaltzeko materialak argitaratzen laguntzea.

3.– Lantokia.

Lana Berrikuntza + Ikerketa + Osasuna Eusko Fundazioaren egoitzan egingo da, Barakaldon (Bizkaia), Azkue ingurabidea 1.

4.– Kontratua, lanaldia eta ordainsaria.

Fundazioak, zuzenbide pribatuko entitatea denez gero, mugagabeko lan kontratua egingo du lanpostua esleitzen zaion pertsonarekin.

Kontratua lanaldi osokoa izango da eta hogeita hemezortzi mila hirurehun eta hogeita bost euro eta hirurogei zentimo gordineko ordainsaria izango dute urtean (38.325,60 euro).

5.– Hautagaien betekizunak.

Hemen arautzen den prozesuan parte hartzeko, hautagaiek, eskabidea aurkeztean, oinarri orokorretan eskatzen diren betekizunez gain, honako betekizun hau bete beharko dute:

Gradu titulua edo baliokidea izatea Osasun Zientzien, edo Gizarte eta Lege Zientzien arloan. Adar horietako bakoitzean sartutako tituluak Unibertsitateen, Ikastetxeen eta Tituluen Erregistroan (RUCT) jaso dira.

Titulazioaren betekizuna dagozkion ikasketen tituluaren fotokopiaren bidez egiaztatuko da fase honetan: gradu edo lizentziatura tituluaren fotokopia (aurrealdea eta atzealdea), edo, halakorik ezean, titulazio hori lortzeko ikasketak amaitu direla eta espedizio-eskubideak ordaindu direla egiaztatzen duen ziurtagiria.

6.– Hautaketa-prozesua.

Sarbide-sistema lehiaketa izango da.

Hautaketa-prozesuan oinarri espezifiko hauetan aipatzen diren merezimenduak baloratuko dira eta gehienez ere ehun (100) puntu emango dira.

Merezimenduen balorazioa oinarri hauetako zazpigarren atalean ezarritakoaren arabera egingo da, aurkeztutako egiaztagirien arabera.

7.– Baloratuko eta barematuko diren lehiaketaren merezimenduak.

Lehiaketa fasean lor daitekeen gehieneko puntuazioa baremo honen arabera emandako puntuen batura izango da:

7.1.– Lan-esperientzia: 80 puntu gehienez.

7.1.1.– Esperientzia espezifikoa: 70 puntu gehienez.

Hautagaiek BIOEFen osasun-teknologien ebaluaziorako informazioaren identifikazioko eta kudeaketako goi-mailako teknikari lanpostuari dagozkion eginkizunetan emandako zerbitzu-denbora kontatuko da, 0,58 puntu lan egindako hilabete bakoitzeko.

Hautagaiek Administrazio publikoetan edo sektore publikoko erakundeetan (BIOEF ez direnak) osasun-teknologien ebaluaziorako informazioaren identifikazioko eta kudeaketako goi-mailako teknikari lanpostuari dagozkion eginkizunetan emandako zerbitzu-denbora kontatuko da, 0,25 puntu lan egindako hilabete bakoitzeko.

7.1.2.– Esperientzia orokorra: 10 puntu gehienez.

Hautagaiek BIOEFen osasun-teknologien ebaluaziorako informazioaren identifikazioko eta kudeaketako goi-mailako teknikari lanpostua ez den beste eginkizunetan emandako zerbitzu-denbora kontatuko da, 0,10 puntu lan egindako hilabete bakoitzeko.

Hautagaiek Administrazio publikoetan edo sektore publikoko erakundeetan (BIOEF ez direnak) osasun-teknologien ebaluaziorako informazioaren identifikazioko eta kudeaketako goi-mailako teknikari lanpostua ez den beste eginkizunetan emandako zerbitzu-denbora kontatuko da, 0,04 puntu lan egindako hilabete bakoitzeko.

Kasu bietan:

– Lan kontratu baten esparruan garatutako esperientzia bakarrik ebaluatuko da.

– Esperientzia lanaldi partzialekoa izan bada, zati proportzionala zenbatuko da.

– Guztizko zenbaketa lan egindako egun naturalen arabera egingo da, eta ez dira kontuan hartuko hilabetetik beherako hondarrak. Helburu horietarako, hilabetetzat 30 egun naturaleko multzoa hartuko da.

Lan-esperientzia enpresaren edo zerbitzuak egin diren administrazioaren ziurtagirien bidez frogatu beharko da, eta bertan kontratuaren / kontratuen iraupena eta horietako bakoitzean izandako eginkizunak zehaztuko dira. Lan-esperientzia, halaber, Lan Bizitzaren Txostenaren bitartez egiaztatu beharko da (www.seg-social.es).

7.2.– Masterra/Graduondokoa eta/edo goi-mailako ikasketa ofizialak: 8 puntu gehienez.

7.2.1.– Lanpostuaren eginkizunekin zerikusia duten masterrak, graduondokoak eta/edo goi-mailako ikasketa ofizialak kontuan hartuko dira, ondoren zehazten den moduan:

(Ikus .PDF)

7.2.2.– Lanpostukoak ez diren eginkizunekin zerikusia duten masterrak, graduondokoak eta/edo goi-mailako ikasketa ofizialak kontuan hartuko dira, ondoren zehazten den moduan:

(Ikus .PDF)

7.2.1 eta 7.2.2 atalak dagozkion ikasketen tituluaren fotokopiaren bidez egiaztatuko dira: master-tituluaren fotokopiaren bidez, graduondoko-tituluaren fotokopiaren bidez eta/edo doktoretza-tituluaren fotokopiaren bidez.

7.3.– Lanpostuaren eginkizunekin zerikusia duten ikastaro/jardunaldi/tailer/mintegietara joan izatea: puntu 1 gehienez.

Lanpostuaren berezko eginkizunekin zerikusia duten ikastaro, jardunaldi, tailer eta/edo mintegiak kontuan hartuko dira, ondoren zehazten den moduan:

(Ikus .PDF)

Iraupena jasota ez duten ikastaro/jardunaldi/tailer eta/edo mintegiei gutxieneko puntuazioa emango zaie.

Ikastaro/jardunaldi/tailer eta/edo mintegietan ordu kopuruaren ordez egun kopurua agertzen bada, sei ordu zenbatuko dira eguneko.

Ikastaroen/jardunaldien/tailerren eta/edo mintegien ziurtagirietan kreditu-kopurua bakarrik agertzen bada, puntuazioa esleitzeko baliokidetasun hau egingo da:

– Europako Kreditu Sistemako (ECTS) kreditu bat: 25 ordu.

– Etengabeko Prestakuntzako Batzordearen kreditu bat (EPB): 10 ordu.

Lanpostuaren berezko eginkizunekin zerikusirik ez duten ikastaro/jardunaldi/tailer eta/edo mintegiak ez dira balioetsiko.

Ikastaroak/jardunaldiak/tailerrak eta/edo mintegiak egitea, prestakuntza eman zuen entitateak emandako diplomen, tituluen edo horiek egin direla egiaztatzen duten ziurtagirien fotokopien bidez egiaztatuko da, iraupena (ordu/egun kopurua) edo kreditu kopurua adierazita.

7.4.– I+G+b proiektuetan parte hartu izana: 2 puntu gehienez

I+G+b proiektuetan parte hartzea honela balioztatuko da:

(Ikus .PDF)

I+G+b proiektuetan parte hartzea proiektuan parte hartu izanaren egiaztagiriaren bidez egiaztatu beharko da. Ziurtagiri horretan honako hauek jasoko dira: deialdia, proiektuaren izena, postua, eta proiektuaren hasiera- eta amaiera-data.

7.5.– Ezagutzaren zabalkundea: Osasuneko I+G arloan, txostenak, artikuluak, biltzarretarako idatziak eta abar argitaratzea: 4 puntu gehienez.

Osasuneko I+G arloan, txostenak, artikuluak, biltzarretarako idatziak eta abar argitaratzea honela zenbatuko da:

(Ikus .PDF)

7.6.– Euskararen ezagutza: 3 puntu gehienez.

Hizkuntza Eskola Ofizialek emandako hizkuntza-eskakizunen ziurtagirien, tituluen eta ziurtagirien bidez edo beste erakunde batzuek emandako titulu homologatuen bidez egiaztatutako euskararen ezagutzak balioetsiko dira, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko honako baremo honen arabera:

(Ikus .PDF)

Puntuazioak ez dira metatuko, hautagaiarentzat onuragarriena dena baloratuko da. Egiazta daitekeen gehieneko maila hartuko da kontuan.

7.7.– Beste hizkuntzen ezagutza: 2 puntu gehienez.

Hizkuntza Eskola Ofizialek emandako ziurtagirien eta tituluen bidez edo beste erakunde batzuek emandako titulu homologatuen bidez egiaztatutako ingelesaren, frantsesaren eta alemanaren ezagutzak balioetsiko dira, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko honako baremo honen arabera:

(Ikus .PDF)

Puntuazioak ez dira metatuko, hautagaiarentzat onuragarriena dena baloratuko da. Egiazta daitekeen gehieneko maila hartuko da kontuan.

8.– Eskabideak aurkeztea.

Hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskabideak oinarri orokorretako laugarren atalean eta oinarri espezifiko hauetan ezarritako prozeduraren arabera egingo dira.

Eskabideak aurkezteko epea 2023-04-17an hasiko da eta 2023-05-12an amaituko da.

IX. ERANSKINA
HAUTAKETA-PROZESU HONEN DEIALDIRAKO OINARRI ESPEZIFIKOAK: ALDI BATERAKO ENPLEGUA EGONKORTZEKO ASMOZ, BERRIKUNTZA + IKERKETA + OSASUNA EUSKO FUNDAZIOAREN (BIOEF) ENPLEGU PUBLIKOAREN ESKAINTZAKO (2022KO MAIATZAREN 19AN ONARTUTAKOA) ADMINISTRARI LANPOSTU BAT, LEHIAKETA BIDEZKO SARBIDE-SISTEMA BIDEZ BETETZEKO

1.– Deialdiko lanpostua.

2022ko maiatzaren 19an onartutako eta 2022ko maiatzaren 30ean Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako aldi baterako enplegua egonkortzeko Enplegu Publikoaren Eskaintzan sartutako administrari lanpostu baterako deialdia egiten da.

2.– Funtzioak.

I+G+b saileko kudeaketa ekonomiko-administratiboaz arduratuko da. Funtzio orokor horrek, nagusiki, honako hauek biltzen ditu:

– ikerketa-proiektuen eta/edo ikerketa klinikoen kudeaketa administratiboa,

– finantzaketa-iturrien aurrean dirulaguntzen justifikazio ekonomiko-administratiboan laguntzea,

– I+G+b zerbitzuen fakturazioa eta kobrantza-kudeaketa,

– kudeaketa-plataforma informatikoan informazioa sartzea,

– eta ikerketa-proiektuen eta/edo ikerketa klinikoen informazioa ustiatzen laguntzea.

3.– Lantokia.

Lana Berrikuntza + Ikerketa + Osasuna Eusko Fundazioaren egoitzan egingo da, Barakaldon (Bizkaia), Azkue ingurabidea 1.

4.– Kontratua, lanaldia eta ordainsaria.

Fundazioak, zuzenbide pribatuko entitatea denez gero, mugagabeko lan kontratua egingo du lanpostua esleitzen zaion pertsonarekin.

Kontratua lanaldi osokoa izango da eta hogeita hamalau mila eta berrogeita hamabi euro eta hogeita hiru zentimo gordineko ordainsaria izango du urtean (34.052,23 euro).

5.– Hautagaien betekizunak.

Hemen arautzen den prozesuan parte hartzeko, hautagaiek, eskabidea aurkeztean, oinarri orokorretan eskatzen diren betekizunez gain, honako betekizun hau bete beharko dute:

Batxilergoko titulua edo teknikari titulua edo baliokidea izatea.

Titulazioaren betekizuna dagozkion ikasketen tituluaren fotokopiaren bidez egiaztatuko da fase honetan: Batxilergoko tituluaren edo teknikari titulu edo baliokidearen fotokopia (aurrealdea eta atzealdea), edo, halakorik ezean, titulazio hori lortzeko ikasketak amaitu direla eta espedizio-eskubideak ordaindu direla egiaztatzen duen ziurtagiria.

6.– Hautaketa-prozesua.

Sarbide-sistema lehiaketa izango da.

Hautaketa-prozesuan oinarri espezifiko hauetan aipatzen diren merezimenduak baloratuko dira eta gehienez ere ehun (100) puntu emango dira.

Merezimenduen balorazioa oinarri hauetako zazpigarren atalean ezarritakoaren arabera egingo da, aurkeztutako egiaztagirien arabera.

7.– Baloratuko eta barematuko diren lehiaketaren merezimenduak.

Lehiaketa fasean lor daitekeen gehieneko puntuazioa baremo honen arabera emandako puntuen batura izango da:

7.1.– Lan-esperientzia: 80 puntu gehienez.

7.1.1.– Esperientzia espezifikoa: 70 puntu gehienez.

Hautagaiek BIOEFen administrari lanpostuari dagozkion eginkizunetan emandako zerbitzu-denbora kontatuko da, 0,58 puntu lan egindako hilabete bakoitzeko.

Hautagaiek Administrazio publikoetan edo sektore publikoko erakundeetan (BIOEF ez direnak) administrari lanpostuari dagozkion eginkizunetan emandako zerbitzu-denbora kontatuko da, 0,25 puntu lan egindako hilabete bakoitzeko.

7.1.2.– Esperientzia orokorra: 10 puntu gehienez.

Hautagaiek BIOEFen administrari lanpostua ez den beste eginkizunetan emandako zerbitzu-denbora kontatuko da, 0,10 puntu lan egindako hilabete bakoitzeko.

Hautagaiek Administrazio publikoetan edo sektore publikoko erakundeetan (BIOEF ez direnak) administrari lanpostua ez den beste eginkizunetan emandako zerbitzu-denbora kontatuko da, 0,04 puntu lan egindako hilabete bakoitzeko.

Kasu bietan:

– Lan kontratu baten esparruan garatutako esperientzia bakarrik ebaluatuko da.

– Esperientzia lanaldi partzialekoa izan bada, zati proportzionala zenbatuko da.

– Guztizko zenbaketa lan egindako egun naturalen arabera egingo da, eta ez dira kontuan hartuko hilabetetik beherako hondarrak. Helburu horietarako, hilabetetzat 30 egun naturaleko multzoa hartuko da.

Lan-esperientzia enpresaren edo zerbitzuak egin diren administrazioaren ziurtagirien bidez frogatu beharko da, eta bertan kontratuaren / kontratuen iraupena eta horietako bakoitzean izandako eginkizunak zehaztuko dira. Lan-esperientzia, halaber, Lan Bizitzaren Txostenaren bitartez egiaztatu beharko da (www.seg-social.es).

7.2.– Goi-mailako ikasketa ofizialak: 8 puntu gehienez..

7.2.1.– Lanpostuaren eginkizunekin zerikusia duten goi-mailako ikasketa ofizialak kontuan hartuko dira, ondoren zehazten den moduan:

(Ikus .PDF)

7.2.2.– Lanpostukoak ez diren eginkizunekin zerikusia duten goi-mailako ikasketa ofizialak kontuan hartuko dira, ondoren zehazten den moduan:

(Ikus .PDF)

7.2.1 eta 7.2.2 atalak honako hauen bidez egiaztatuko dira: dagozkion ikasketen tituluaren fotokopiaren bidez, dagokion unibertsitate-tituluaren fotokopiaren bidez: diplomatura-, lizentziatura- edo gradu-tituluaren fotokopia (aurrealdea eta atzealdea), edo, halakorik ezean, titulazio hori lortzeko ikasketak amaitu direla eta espedizio-eskubideak ordaindu direla egiaztatzen duen ziurtagiria.

7.3.– Lanpostuaren eginkizunekin zerikusia duten ikastaro/jardunaldi/tailer/mintegietara joan izatea: 7 puntu gehienez.

Lanpostuaren berezko eginkizunekin zerikusia duten ikastaro, jardunaldi, tailer eta/edo mintegiak kontuan hartuko dira, ondoren zehazten den moduan:

(Ikus .PDF)

Iraupena jasota ez duten ikastaro/jardunaldi/tailer eta/edo mintegiei gutxieneko puntuazioa emango zaie.

Ikastaro/jardunaldi/tailer eta/edo mintegietan ordu kopuruaren ordez egun kopurua agertzen bada, sei ordu zenbatuko dira eguneko.

Ikastaroen/jardunaldien/tailerren eta/edo mintegien ziurtagirietan kreditu-kopurua bakarrik agertzen bada, puntuazioa esleitzeko baliokidetasun hau egingo da:

– Europako Kreditu Sistemako (ECTS) kreditu bat: 25 ordu.

– Etengabeko Prestakuntzako Batzordearen kreditu bat (EPB): 10 ordu.

Lanpostuaren berezko eginkizunekin zerikusirik ez duten ikastaro/jardunaldi/tailer eta/edo mintegiak ez dira balioetsiko.

Ikastaroak/jardunaldiak/tailerrak eta/edo mintegiak egitea, prestakuntza eman zuen entitateak emandako diplomen, tituluen edo horiek egin direla egiaztatzen duten ziurtagirien fotokopien bidez egiaztatuko da, iraupena (ordu/egun kopurua) edo kreditu kopurua adierazita.

7.4.– Euskararen ezagutza: 3 puntu gehienez.

Hizkuntza Eskola Ofizialek emandako hizkuntza-eskakizunen ziurtagirien, tituluen eta ziurtagirien bidez edo beste erakunde batzuek emandako titulu homologatuen bidez egiaztatutako euskararen ezagutzak balioetsiko dira, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko honako baremo honen arabera:

(Ikus .PDF)

Puntuazioak ez dira metatuko, hautagaiarentzat onuragarriena dena baloratuko da. Egiazta daitekeen gehieneko maila hartuko da kontuan.

7.5.– Beste hizkuntzen ezagutza: 2 puntu gehienez.

Hizkuntza Eskola Ofizialek emandako ziurtagirien eta tituluen bidez edo beste erakunde batzuek emandako titulu homologatuen bidez egiaztatutako ingelesaren, frantsesaren eta alemanaren ezagutzak balioetsiko dira, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko honako baremo honen arabera:

(Ikus .PDF)

Puntuazioak ez dira metatuko, hautagaiarentzat onuragarriena dena baloratuko da. Egiazta daitekeen gehieneko maila hartuko da kontuan.

8.– Eskabideak aurkeztea.

Hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskabideak oinarri orokorretako laugarren atalean eta oinarri espezifiko hauetan ezarritako prozeduraren arabera egingo dira.

Eskabideak aurkezteko epea 2023-05-02an hasiko da eta 2023-06-26an amaituko da.

X. ERANSKINA
HAUTAKETA-PROZESU HONEN DEIALDIRAKO OINARRI ESPEZIFIKOAK: ALDI BATERAKO ENPLEGUA EGONKORTZEKO ASMOZ, BERRIKUNTZA + IKERKETA + OSASUNA EUSKO FUNDAZIOAREN (BIOEF) ENPLEGU PUBLIKOAREN ESKAINTZAKO (2022KO MAIATZAREN 19AN ONARTUTAKOA) BI ADMINISTRARI LAGUNTZAILE LANPOSTU, LEHIAKETA BIDEZKO SARBIDE-SISTEMA BIDEZ BETETZEKO

1.– Deialdiko lanpostuak.

2022ko maiatzaren 19an onartutako eta 2022ko maiatzaren 30ean Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako aldi baterako enplegua egonkortzeko Enplegu Publikoaren Eskaintzan sartutako administrari laguntzaile lanposturako (bi plaza) deialdia egiten da.

2.– Funtzioak.

I+G+b saileko kudeaketa ekonomiko-administratiboan lagunduko dute. Funtzio orokor horrek, nagusiki, honako hauek biltzen ditu:

– ikerketa-proiektuen eta/edo ikerketa klinikoen kudeaketa administratiboan laguntzea,

– finantzaketa-iturrien aurrean dirulaguntzen justifikazio ekonomiko-administratiboan laguntzea,

– I+G+b zerbitzuen fakturazioan laguntzea,

– eta kudeaketa-plataforma informatikoetan informazioa sartzea.

3.– Lantokia.

Lana Berrikuntza + Ikerketa + Osasuna Eusko Fundazioaren egoitzan egingo da, Barakaldon (Bizkaia), Azkue ingurabidea 1.

4.– Kontratua, lanaldia eta ordainsaria.

Fundazioak, zuzenbide pribatuko entitatea denez gero, mugagabeko lan kontratuak egingo ditu lanpostuak esleitzen zaizkien pertsonekin.

Kontratuak lanaldi osokoak izango dira eta hogeita zazpi mila bostehun eta hirurogeita hamazazpi euro eta laurogeita hamar zentimo gordineko ordainsaria izango dute urtean (27.577,90 euro).

5.– Hautagaien betekizunak.

Hemen arautzen den prozesuan parte hartzeko, hautagaiek, eskabidea aurkeztean, oinarri orokorretan eskatzen diren betekizunez gain, honako betekizun hau bete beharko dute:

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua (LOE) edo baliokidea izatea.

Titulazioaren betekizuna ikasketen tituluaren fotokopiaren bidez egiaztatuko da fase honetan: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (LOE) tituluaren edo baliokidearen fotokopia (aurrealdea eta atzealdea).

6.– Hautaketa-prozesua.

Sarbide-sistema lehiaketa izango da.

Hautaketa-prozesuan oinarri espezifiko hauetan aipatzen diren merezimenduak baloratuko dira eta gehienez ere ehun (100) puntu emango dira.

Merezimenduen balorazioa oinarri hauetako zazpigarren atalean ezarritakoaren arabera egingo da, aurkeztutako egiaztagirien arabera.

7.– Baloratuko eta barematuko diren lehiaketaren merezimenduak.

Lehiaketa fasean lor daitekeen gehieneko puntuazioa baremo honen arabera emandako puntuen batura izango da:

7.1.– Lan-esperientzia: 80 puntu gehienez.

7.1.1.– Esperientzia espezifikoa: 70 puntu gehienez.

Hautagaiek BIOEFen administrari laguntzaile lanpostuari dagozkion eginkizunetan emandako zerbitzu-denbora kontatuko da, 0,58 puntu lan egindako hilabete bakoitzeko.

Hautagaiek Administrazio publikoetan edo sektore publikoko erakundeetan (BIOEF ez direnak) administrari laguntzaile lanpostuari dagozkion eginkizunetan emandako zerbitzu-denbora kontatuko da, 0,25 puntu lan egindako hilabete bakoitzeko.

7.1.2.– Esperientzia orokorra: 10 puntu gehienez.

Hautagaiek BIOEFen administrari laguntzaile lanpostua ez den beste eginkizunetan emandako zerbitzu-denbora kontatuko da, 0,10 puntu lan egindako hilabete bakoitzeko.

Hautagaiek Administrazio publikoetan edo sektore publikoko erakundeetan (BIOEF ez direnak) administrari laguntzaile lanpostua ez den beste eginkizunetan emandako zerbitzu-denbora kontatuko da, 0,04 puntu lan egindako hilabete bakoitzeko.

Kasu bietan:

– Lan kontratu baten esparruan garatutako esperientzia bakarrik ebaluatuko da.

– Esperientzia lanaldi partzialekoa izan bada, zati proportzionala zenbatuko da.

– Guztizko zenbaketa lan egindako egun naturalen arabera egingo da, eta ez dira kontuan hartuko hilabetetik beherako hondarrak. Helburu horietarako, hilabetetzat 30 egun naturaleko multzoa hartuko da.

Lan-esperientzia enpresaren edo zerbitzuak egin diren administrazioaren ziurtagirien bidez frogatu beharko da, eta bertan kontratuaren / kontratuen iraupena eta horietako bakoitzean izandako eginkizunak zehaztuko dira. Lan-esperientzia, halaber, Lan Bizitzaren Txostenaren bitartez egiaztatu beharko da (www.seg-social.es).

7.2.– Goi-mailako ikasketa ofizialak: 8 puntu gehienez.

7.2.1.– Lanpostuaren eginkizunekin zerikusia duten goi-mailako ikasketa ofizialak kontuan hartuko dira, ondoren zehazten den moduan:

(Ikus .PDF)

7.2.2.– Lanpostukoak ez diren eginkizunekin zerikusia duten goi-mailako ikasketa ofizialak kontuan hartuko dira, ondoren zehazten den moduan:

(Ikus .PDF)

7.2.1 eta 7.2.2 atalak honako hauen bidez egiaztatuko dira: dagozkion ikasketen tituluaren fotokopiaren bidez, dagokion unibertsitate-tituluaren fotokopiaren bidez: diplomatura-, lizentziatura- edo gradu-tituluaren fotokopia (aurrealdea eta atzealdea), edo, halakorik ezean, titulazio hori lortzeko ikasketak amaitu direla eta espedizio-eskubideak ordaindu direla egiaztatzen duen ziurtagiria.

7.3.– Lanpostuaren eginkizunekin zerikusia duten ikastaro/jardunaldi/tailer/mintegietara joan izatea: 7 puntu gehienez.

Lanpostuaren berezko eginkizunekin zerikusia duten ikastaro, jardunaldi, tailer eta/edo mintegiak kontuan hartuko dira, ondoren zehazten den moduan:

(Ikus .PDF)

Iraupena jasota ez duten ikastaro/jardunaldi/tailer eta/edo mintegiei gutxieneko puntuazioa emango zaie.

Ikastaro/jardunaldi/tailer eta/edo mintegietan ordu kopuruaren ordez egun kopurua agertzen bada, sei ordu zenbatuko dira eguneko.

Ikastaroen/jardunaldien/tailerren eta/edo mintegien ziurtagirietan kreditu-kopurua bakarrik agertzen bada, puntuazioa esleitzeko baliokidetasun hau egingo da:

– Europako Kreditu Sistemako (ECTS) kreditu bat: 25 ordu.

– Etengabeko Prestakuntzako Batzordearen kreditu bat (EPB): 10 ordu.

Lanpostuaren berezko eginkizunekin zerikusirik ez duten ikastaro/jardunaldi/tailer eta/edo mintegiak ez dira balioetsiko.

Ikastaroak/jardunaldiak/tailerrak eta/edo mintegiak egitea, prestakuntza eman zuen entitateak emandako diplomen, tituluen edo horiek egin direla egiaztatzen duten ziurtagirien fotokopien bidez egiaztatuko da, iraupena (ordu/egun kopurua) edo kreditu kopurua adierazita.

7.4.– Euskararen ezagutza: 3 puntu gehienez.

Hizkuntza Eskola Ofizialek emandako hizkuntza-eskakizunen ziurtagirien, tituluen eta ziurtagirien bidez edo beste erakunde batzuek emandako titulu homologatuen bidez egiaztatutako euskararen ezagutzak balioetsiko dira, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko honako baremo honen arabera:

(Ikus .PDF)

Puntuazioak ez dira metatuko, hautagaiarentzat onuragarriena dena baloratuko da. Egiazta daitekeen gehieneko maila hartuko da kontuan.

7.5.– Beste hizkuntzen ezagutza: 2 puntu gehienez.

Hizkuntza Eskola Ofizialek emandako ziurtagirien eta tituluen bidez edo beste erakunde batzuek emandako titulu homologatuen bidez egiaztatutako ingelesaren, frantsesaren eta alemanaren ezagutzak balioetsiko dira, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko honako baremo honen arabera:

(Ikus .PDF)

Puntuazioak ez dira metatuko, hautagaiarentzat onuragarriena dena baloratuko da. Egiazta daitekeen gehieneko maila hartuko da kontuan.

8.– Eskabideak aurkeztea.

Hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskabideak oinarri orokorretako laugarren atalean eta oinarri espezifiko hauetan ezarritako prozeduraren arabera egingo dira.

Eskabideak aurkezteko epea 2023-05-02an hasiko da eta 2023-05-26an amaituko da.

XI. ERANSKINA
HAUTAKETA-PROZESU HONEN DEIALDIRAKO OINARRI ESPEZIFIKOAK: ALDI BATERAKO ENPLEGUA EGONKORTZEKO ASMOZ, BERRIKUNTZA + IKERKETA + OSASUNA EUSKO FUNDAZIOAREN (BIOEF) ENPLEGU PUBLIKOAREN ESKAINTZAKO (2022KO MAIATZAREN 19AN ONARTUTAKOA) ARRETA SOZIOSANITARIOKO GOI-MAILAKO TEKNIKARI LANPOSTU BAT, LEHIAKETA BIDEZKO SARBIDE-SISTEMA BIDEZ BETETZEKO

1.– Deialdiko lanpostuak.

2022ko maiatzaren 19an onartutako eta 2022ko maiatzaren 30ean Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako aldi baterako enplegua egonkortzeko Enplegu Publikoaren Eskaintzan sartutako arreta soziosanitarioko goi-mailako teknikari lanpostu baterako deialdia egiten da.

2.– Funtzioak.

Euskadiko arreta soziosanitarioa hobetzeko proiektuak prestatzen, gauzatzen, monitorizatzen eta ebaluatzen laguntzea. Funtzio orokor horrek, nagusiki, honako hauek biltzen ditu:

– Ildo estrategikoei lotutako proiektu eta ekimenen garapenean laguntzea,

– lantaldeen koordinazioa eta/edo parte-hartzea,

– ekitaldiak eta jardunaldiak antolatzeko eta kudeatzeko laguntza teknikoa ematea,

– edukiak prestatzea eta haiek zabaltzeko materialak argitaratzen laguntzea.

– eta txostenak egitea.

3.– Lantokia.

Lana Berrikuntza + Ikerketa + Osasuna Eusko Fundazioaren egoitzan egingo da, Barakaldon (Bizkaia), Azkue ingurabidea 1.

4.– Kontratua, lanaldia eta ordainsaria.

Fundazioak, zuzenbide pribatuko entitatea denez gero, mugagabeko lan kontratua egingo du lanpostua esleitzen zaion pertsonarekin.

Kontratua lanaldi osokoa izango da eta hogeita hemezortzi mila hirurehun eta hogeita bost euro eta hirurogei zentimo gordineko ordainsaria izango dute urtean (38.325,60 euro).

5.– Hautagaien betekizunak.

Hemen arautzen den prozesuan parte hartzeko, hautagaiek, eskabidea aurkeztean, oinarri orokorretan eskatzen diren betekizunez gain, honako betekizun hau bete beharko dute:

Gradu titulua edo baliokidea izatea Osasun Zientzien, edo Gizarte eta Lege Zientzien arloan. Adar horietako bakoitzean sartutako tituluak Unibertsitateen, Ikastetxeen eta Tituluen Erregistroan (RUCT) jaso dira.

Titulazioaren betekizuna dagozkion ikasketen tituluaren fotokopiaren bidez egiaztatuko da fase honetan: gradu edo lizentziatura tituluaren fotokopia (aurrealdea eta atzealdea), edo, halakorik ezean, titulazio hori lortzeko ikasketak amaitu direla eta espedizio-eskubideak ordaindu direla egiaztatzen duen ziurtagiria.

6.– Hautaketa-prozesua.

Sarbide-sistema lehiaketa izango da.

Hautaketa-prozesuan oinarri espezifiko hauetan aipatzen diren merezimenduak baloratuko dira eta gehienez ere ehun (100) puntu emango dira.

Merezimenduen balorazioa oinarri hauetako zazpigarren atalean ezarritakoaren arabera egingo da, aurkeztutako egiaztagirien arabera.

7.– Baloratuko eta barematuko diren lehiaketaren merezimenduak.

Lehiaketa fasean lor daitekeen gehieneko puntuazioa baremo honen arabera emandako puntuen batura izango da:

7.1.– Lan-esperientzia: 80 puntu gehienez.

7.1.1.– Esperientzia espezifikoa: 70 puntu gehienez.

Hautagaiek BIOEFen arreta soziosanitarioko goi-mailako teknikari lanpostuari dagozkion eginkizunetan emandako zerbitzu-denbora kontatuko da, 0,58 puntu lan egindako hilabete bakoitzeko.

Hautagaiek Administrazio publikoetan edo sektore publikoko erakundeetan (BIOEF ez direnak) arreta soziosanitarioko goi-mailako teknikari lanpostuari dagozkion eginkizunetan emandako zerbitzu-denbora kontatuko da, 0,25 puntu lan egindako hilabete bakoitzeko.

7.1.2.– Esperientzia orokorra: 10 puntu gehienez.

Hautagaiek BIOEFen arreta soziosanitarioko goi-mailako teknikari lanpostua ez den beste eginkizunetan emandako zerbitzu-denbora kontatuko da, 0,10 puntu lan egindako hilabete bakoitzeko.

Hautagaiek Administrazio publikoetan edo sektore publikoko erakundeetan (BIOEF ez direnak) arreta soziosanitarioko goi-mailako teknikari lanpostua ez den beste eginkizunetan emandako zerbitzu-denbora kontatuko da, 0,04 puntu lan egindako hilabete bakoitzeko.

Kasu bietan:

– Lan kontratu baten esparruan garatutako esperientzia bakarrik ebaluatuko da.

– Esperientzia lanaldi partzialekoa izan bada, zati proportzionala zenbatuko da.

– Guztizko zenbaketa lan egindako egun naturalen arabera egingo da, eta ez dira kontuan hartuko hilabetetik beherako hondarrak. Helburu horietarako, hilabetetzat 30 egun naturaleko multzoa hartuko da.

Lan-esperientzia enpresaren edo zerbitzuak egin diren administrazioaren ziurtagirien bidez frogatu beharko da, eta bertan kontratuaren / kontratuen iraupena eta horietako bakoitzean izandako eginkizunak zehaztuko dira. Lan-esperientzia, halaber, Lan Bizitzaren Txostenaren bitartez egiaztatu beharko da (www.seg-social.es).

7.2.– Masterra/Graduondokoa eta/edo goi-mailako ikasketa ofizialak: 8 puntu gehienez.

7.2.1.– Lanpostuaren eginkizunekin zerikusia duten masterrak, graduondokoak eta/edo goi-mailako ikasketa ofizialak kontuan hartuko dira, ondoren zehazten den moduan:

(Ikus .PDF)

7.2.2.– Lanpostukoak ez diren eginkizunekin zerikusia duten masterrak, graduondokoak eta/edo goi-mailako ikasketa ofizialak kontuan hartuko dira, ondoren zehazten den moduan:

(Ikus .PDF)

7.2.1 eta 7.2.2 atalak dagozkion ikasketen tituluaren fotokopiaren bidez egiaztatuko dira: master-tituluaren fotokopiaren bidez, graduondoko-tituluaren fotokopiaren bidez eta/edo doktoretza-tituluaren fotokopiaren bidez.

7.3.– Lanpostuaren eginkizunekin zerikusia duten ikastaro/jardunaldi/tailer/mintegietara joan izatea: 3,5 puntu gehienez.

Lanpostuaren berezko eginkizunekin zerikusia duten ikastaro, jardunaldi, tailer eta/edo mintegiak kontuan hartuko dira, ondoren zehazten den moduan:

(Ikus .PDF)

Iraupena jasota ez duten ikastaro/jardunaldi/tailer eta/edo mintegiei gutxieneko puntuazioa emango zaie.

Ikastaro/jardunaldi/tailer eta/edo mintegietan ordu kopuruaren ordez egun kopurua agertzen bada, sei ordu zenbatuko dira eguneko.

Ikastaroen/jardunaldien/tailerren eta/edo mintegien ziurtagirietan kreditu-kopurua bakarrik agertzen bada, puntuazioa esleitzeko baliokidetasun hau egingo da:

– Europako Kreditu Sistemako (ECTS) kreditu bat: 25 ordu.

– Etengabeko Prestakuntzako Batzordearen kreditu bat (EPB): 10 ordu.

Lanpostuaren berezko eginkizunekin zerikusirik ez duten ikastaro/jardunaldi/tailer eta/edo mintegiak ez dira balioetsiko.

Ikastaroak/jardunaldiak/tailerrak eta/edo mintegiak egitea, prestakuntza eman zuen entitateak emandako diplomen, tituluen edo horiek egin direla egiaztatzen duten ziurtagirien fotokopien bidez egiaztatuko da, iraupena (ordu/egun kopurua) edo kreditu kopurua adierazita.

7.4.– Ezagutzaren zabalkundea: Osasuneko I+G arloan, txostenak, artikuluak, biltzarretarako idatziak eta abar argitaratzea: 3,5 puntu gehienez.

Osasuneko I+G arloan, txostenak, artikuluak, biltzarretarako idatziak eta abar argitaratzea honela zenbatuko da:

(Ikus .PDF)

7.5.– Euskararen ezagutza: 3 puntu gehienez.

Hizkuntza Eskola Ofizialek emandako hizkuntza-eskakizunen ziurtagirien, tituluen eta ziurtagirien bidez edo beste erakunde batzuek emandako titulu homologatuen bidez egiaztatutako euskararen ezagutzak balioetsiko dira, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko honako baremo honen arabera:

(Ikus .PDF)

Puntuazioak ez dira metatuko, hautagaiarentzat onuragarriena dena baloratuko da. Egiazta daitekeen gehieneko maila hartuko da kontuan.

7.6.– Beste hizkuntzen ezagutza: 2 puntu gehienez.

Hizkuntza Eskola Ofizialek emandako ziurtagirien eta tituluen bidez edo beste erakunde batzuek emandako titulu homologatuen bidez egiaztatutako ingelesaren, frantsesaren eta alemanaren ezagutzak balioetsiko dira, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko honako baremo honen arabera:

(Ikus .PDF)

Puntuazioak ez dira metatuko, hautagaiarentzat onuragarriena dena baloratuko da. Egiazta daitekeen gehieneko maila hartuko da kontuan.

8.– Eskabideak aurkeztea.

Hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskabideak oinarri orokorretako laugarren atalean eta oinarri espezifiko hauetan ezarritako prozeduraren arabera egingo dira.

Eskabideak aurkezteko epea 2023-05-29an hasiko da eta 2023-06-23an amaituko da.

XII. ERANSKINA
HAUTAKETA-PROZESU HONEN DEIALDIRAKO OINARRI ESPEZIFIKOAK: ALDI BATERAKO ENPLEGUA EGONKORTZEKO ASMOZ, BERRIKUNTZA + IKERKETA + OSASUNA EUSKO FUNDAZIOAREN (BIOEF) ENPLEGU PUBLIKOAREN ESKAINTZAKO (2022KO MAIATZAREN 19AN ONARTUTAKOA) ARRETA SOZIOSANITARIOKO GOI-MAILAKO TEKNIKARI LANPOSTU BAT, OPOSIZIO-LEHIAKETA BIDEZKO SARBIDE-SISTEMA BIDEZ BETETZEKO

1.– Deialdiko lanpostuak.

2022ko maiatzaren 19an onartutako eta 2022ko maiatzaren 30ean Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako aldi baterako enplegua egonkortzeko Enplegu Publikoaren Eskaintzan sartutako arreta soziosanitarioko goi-mailako teknikari lanpostu baterako deialdia egiten da.

2.– Funtzioak.

Euskadiko arreta soziosanitarioa hobetzeko proiektuak prestatzen, gauzatzen, monitorizatzen eta ebaluatzen laguntzea. Funtzio orokor horrek, nagusiki, honako hauek biltzen ditu:

– Ildo estrategikoei lotutako proiektu eta ekimenen garapenean laguntzea,

– lantaldeen koordinazioa eta/edo parte-hartzea,

– ekitaldiak eta jardunaldiak antolatzeko eta kudeatzeko laguntza teknikoa ematea,

– edukiak prestatzea eta haiek zabaltzeko materialak argitaratzen laguntzea.

– eta txostenak egitea.

3.– Lantokia.

Lana Berrikuntza + Ikerketa + Osasuna Eusko Fundazioaren egoitzan egingo da, Barakaldon (Bizkaia), Azkue ingurabidea 1.

4.– Kontratua, lanaldia eta ordainsaria.

Fundazioak, zuzenbide pribatuko entitatea denez gero, mugagabeko lan kontratua egingo du lanpostua esleitzen zaion pertsonarekin.

Kontratua lanaldi osokoa izango da eta hogeita hemezortzi mila hirurehun eta hogeita bost euro eta hirurogei zentimo gordineko ordainsaria izango dute urtean (38.325,60 euro).

5.– Hautagaien betekizunak.

Hemen arautzen den prozesuan parte hartzeko, hautagaiek, eskabidea aurkeztean, oinarri orokorretan eskatzen diren betekizunez gain, honako betekizun hau bete beharko dute:

Gradu titulua edo baliokidea izatea Osasun Zientzien, edo Gizarte eta Lege Zientzien arloan. Adar horietako bakoitzean sartutako tituluak Unibertsitateen, Ikastetxeen eta Tituluen Erregistroan (RUCT) jaso dira.

Titulazioaren betekizuna dagozkion ikasketen tituluaren fotokopiaren bidez egiaztatuko da fase honetan: gradu edo lizentziatura tituluaren fotokopia (aurrealdea eta atzealdea), edo, halakorik ezean, titulazio hori lortzeko ikasketak amaitu direla eta espedizio-eskubideak ordaindu direla egiaztatzen duen ziurtagiria.

6.– Hautaketa-prozesua.

Sarbide-sistema oposizio-lehiaketa izango da.

Hautaketa-prozesuaren lehen fasea oposizioa izango da, eta bigarrena lehiaketa.

6.1.– Oposizio-fasea.

XII-I eranskinean adierazitako gai-zerrendari buruzko galdera-sorta izango da proba: hainbat erantzunen artean zuzena aukeratuko da.

Probak 60 puntu balio izango du gehienez. Erantzun oker bakoitzeko erantzun zuzen bakoitzaren balioaren herena kenduko da, eta 30 puntu edo gehiago lortzen ez dituztenak kanporatuko dira.

6.2.– Lehiaketa-fasea.

Hautaketa-prozesuan oinarri espezifiko hauetan aipatzen diren merezimenduak baloratuko dira eta gehienez ere berrogei (40) puntu emango dira.

Merezimenduen balorazioa oinarri hauetako zazpigarren atalean ezarritakoaren arabera egingo da, aurkeztutako egiaztagirien arabera.

7.– Baloratuko eta barematuko diren lehiaketaren merezimenduak.

Lehiaketa fasean lor daitekeen gehieneko puntuazioa baremo honen arabera emandako puntuen batura izango da:

7.1.– Lan-esperientzia: 32 puntu gehienez.

7.1.1 Esperientzia espezifikoa: 28 puntu gehienez.

Hautagaiek BIOEFen arreta soziosanitarioko goi-mailako teknikari lanpostuari dagozkion eginkizunetan emandako zerbitzu-denbora kontatuko da, 0,23 puntu lan egindako hilabete bakoitzeko.

Hautagaiek Administrazio publikoetan edo sektore publikoko erakundeetan (BIOEF ez direnak) arreta soziosanitarioko goi-mailako teknikari lanpostuari dagozkion eginkizunetan emandako zerbitzu-denbora kontatuko da, 0,1 puntu lan egindako hilabete bakoitzeko.

7.1.2 Esperientzia orokorra: 4 puntu gehienez.

Hautagaiek BIOEFen arreta soziosanitarioko goi-mailako teknikari lanpostua ez den beste eginkizunetan emandako zerbitzu-denbora kontatuko da, 0,04 puntu lan egindako hilabete bakoitzeko.

Hautagaiek Administrazio publikoetan edo sektore publikoko erakundeetan (BIOEF ez direnak) arreta soziosanitarioko goi-mailako teknikari lanpostua ez den beste eginkizunetan emandako zerbitzu-denbora kontatuko da, 0,02 puntu lan egindako hilabete bakoitzeko.

Kasu bietan:

– Lan kontratu baten esparruan garatutako esperientzia bakarrik ebaluatuko da.

– Esperientzia lanaldi partzialekoa izan bada, zati proportzionala zenbatuko da.

– Guztizko zenbaketa lan egindako egun naturalen arabera egingo da, eta ez dira kontuan hartuko hilabetetik beherako hondarrak. Helburu horietarako, hilabetetzat 30 egun naturaleko multzoa hartuko da.

Lan-esperientzia enpresaren edo zerbitzuak egin diren administrazioaren ziurtagirien bidez frogatu beharko da, eta bertan kontratuaren / kontratuen iraupena eta horietako bakoitzean izandako eginkizunak zehaztuko dira. Lan-esperientzia, halaber, Lan Bizitzaren Txostenaren bitartez egiaztatu beharko da (www.seg-social.es).

7.2.– Masterra/Graduondokoa eta/edo goi-mailako ikasketa ofizialak: 3,2 puntu gehienez.

7.2.1.– Lanpostuaren eginkizunekin zerikusia duten masterrak, graduondokoak eta/edo goi-mailako ikasketa ofizialak kontuan hartuko dira, ondoren zehazten den moduan:

(Ikus .PDF)

7.2.2.– Lanpostukoak ez diren eginkizunekin zerikusia duten masterrak, graduondokoak eta/edo goi-mailako ikasketa ofizialak kontuan hartuko dira, ondoren zehazten den moduan:

(Ikus .PDF)

7.2.1 eta 7.2.2 atalak dagozkion ikasketen tituluaren fotokopiaren bidez egiaztatuko dira: master-tituluaren fotokopiaren bidez, graduondoko-tituluaren fotokopiaren bidez eta/edo doktoretza-tituluaren fotokopiaren bidez.

7.3.– Lanpostuaren eginkizunekin zerikusia duten ikastaro/jardunaldi/tailer/mintegietara joan izatea: 1,4 puntu gehienez.

Lanpostuaren berezko eginkizunekin zerikusia duten ikastaro, jardunaldi, tailer eta/edo mintegiak kontuan hartuko dira, ondoren zehazten den moduan:

(Ikus .PDF)

Iraupena jasota ez duten ikastaro/jardunaldi/tailer eta/edo mintegiei gutxieneko puntuazioa emango zaie.

Ikastaro/jardunaldi/tailer eta/edo mintegietan ordu kopuruaren ordez egun kopurua agertzen bada, sei ordu zenbatuko dira eguneko.

Ikastaroen/jardunaldien/tailerren eta/edo mintegien ziurtagirietan kreditu-kopurua bakarrik agertzen bada, puntuazioa esleitzeko baliokidetasun hau egingo da:

– Europako Kreditu Sistemako (ECTS) kreditu bat: 25 ordu.

– Etengabeko Prestakuntzako Batzordearen kreditu bat (EPB): 10 ordu.

Lanpostuaren berezko eginkizunekin zerikusirik ez duten ikastaro/jardunaldi/tailer eta/edo mintegiak ez dira balioetsiko.

Ikastaroak/jardunaldiak/tailerrak eta/edo mintegiak egitea, prestakuntza eman zuen entitateak emandako diplomen, tituluen edo horiek egin direla egiaztatzen duten ziurtagirien fotokopien bidez egiaztatuko da, iraupena (ordu/egun kopurua) edo kreditu kopurua adierazita.

7.4.– Ezagutzaren zabalkundea: Osasuneko I+G arloan, txostenak, artikuluak, biltzarretarako idatziak eta abar argitaratzea: 1,4 puntu gehienez.

Osasuneko I+G arloan, txostenak, artikuluak, biltzarretarako idatziak eta abar argitaratzea honela zenbatuko da:

(Ikus .PDF)

7.5.– Euskararen ezagutza: 1,2 puntu gehienez.

Hizkuntza Eskola Ofizialek emandako hizkuntza-eskakizunen ziurtagirien, tituluen eta ziurtagirien bidez edo beste erakunde batzuek emandako titulu homologatuen bidez egiaztatutako euskararen ezagutzak balioetsiko dira, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko honako baremo honen arabera:

(Ikus .PDF)

Puntuazioak ez dira metatuko, hautagaiarentzat onuragarriena dena baloratuko da. Egiazta daitekeen gehieneko maila hartuko da kontuan.

7.6.– Beste hizkuntzen ezagutza: 0,8 puntu gehienez.

Hizkuntza Eskola Ofizialek emandako ziurtagirien eta tituluen bidez edo beste erakunde batzuek emandako titulu homologatuen bidez egiaztatutako ingelesaren, frantsesaren eta alemanaren ezagutzak balioetsiko dira, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko honako baremo honen arabera:

(Ikus .PDF)

Puntuazioak ez dira metatuko, hautagaiarentzat onuragarriena dena baloratuko da. Egiazta daitekeen gehieneko maila hartuko da kontuan.

8.– Eskabideak aurkeztea.

Hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskabideak oinarri orokorretako laugarren atalean eta oinarri espezifiko hauetan ezarritako prozeduraren arabera egingo dira.

Eskabideak aurkezteko epea 2023-05-29an hasiko da eta 2023-06-23an amaituko da.

XII-I. ERANSKINA
GAI-ZERRENDA ETA BIBLIOGRAFIA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala