Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

245. zk., 2022ko abenduaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

BIOEF - BERRIKUNTZA ETA IKERKETA SANITARIOKO EUSKAL FUNDAZIOA
5558

EBAZPENA, 2022ko abenduaren 2koa, Berrikuntza + Ikerketa + Osasuna Eusko Fundazioaren (aurrerantzean, BIOEF) Patronatuko presidenteorde eta ahaldun nagusiarena, zeinaren bitartez, 2022ko maiatzaren 19an adostutako eran, onartu egiten baitira aldi baterako enplegua egonkortzeko BIOEFen Enplegu Publikoaren Eskaintzako lanpostuak betetzeko hautaketa-prozesuak zuzenduko dituzten oinarri orokorrak.

Enplegu Publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak ezartzen dituen abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 2. artikuluan eta seigarren, zazpigarren eta zortzigarren xedapen gehigarrietan xedatutakoaren arabera, Berrikuntza + Ikerketa + Osasuna Eusko Fundazioaren Patronatuak, 2022ko maiatzaren 19an, BIOEF – Berrikuntza + Ikerketa + Osasuna Eusko Fundazioaren Lan Eskaintza onartu zuen, lanpostuak egonkortzeko.

Ebazpen honen bidez onartu diren Oinarri Orokorrek, aldi baterako enplegua egonkortzeko asmoz, BIOEFen Enplegu Publikoaren Eskaintzako lanpostuak betetzeko hautaketa-prozesu guztietako deialdiei aplikatu beharreko araudia jaso dute, horiek homogeneizatuta.

Hortaz, Fundazioaren Patronatuak emandako ahalmenez baliatuta,

EBAZTEN DUT:

1.– Aldi baterako enplegua egonkortzeko asmoz, BIOEFen Enplegu Publikoko lanpostuak betetzeko hautaketa-prozesuak zuzenduko dituzten Oinarri Orokorrak, Ebazpenaren I. eranskinean jasotakoak, onartzea.

Barakaldo, 2022ko abenduaren 2a.

Patronatuaren presidenteordea eta ahaldun nagusia,

MARÍA ÁNGELES IBARRONDO UNAMUNZAGA.

I. ERANSKINA

Aldi baterako enplegua egonkortzeko asmoz, Berrikuntza + Ikerketa + Osasuna Eusko Fundazioaren (BIOEF) Enplegu Publikoaren Eskaintzako lanpostuak betetzeko hautaketa-prozesuak zuzenduko dituzten oinarri orokorrak.

1.– XEDEA.

1.1.– Oinarri orokor hauen xedea da Fundazioaren Patronatuaren 2022ko maiatzaren 19ko akordio bidez onartutako eta 2002ko maiatzaren 30ean Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratutako Lan Eskaintzako lanpostuak betetzeko prozedura arautzea, 30 lanpostu egonkortzeko.

1.2.– Lanpostu bakoitzaren zereginak eta gainerako ezaugarriak dagozkien oinarri espezifikoetan zehaztuko dira, hautagaientzat argibide izan daitezen eta hautaketa-prozesu bakoitzaren ebaluazio-irizpide izan daitezen.

1.3.– Araudi aplikagarria eta jarduteko printzipioak:

Hautaketa-prozesuetarako deialdiak arau hauek arautuko dituzte, hargatik eragotzi gabe lege-aldaketak onartzea:

– Oinarri hauek.

– Deialdi bakoitzaren oinarri espezifikoak.

BIOEFen langileak hautatzeko prozesuek printzipio hauen errespetua dute oinarri:

– Berdintasuna.

– Merezimendua.

– Gaitasuna.

– Publikotasuna.

– Norgehiagoka eta lehia.

– Objektibotasuna eta gardentasuna.

– Hautaketa-organoetako kideen inpartzialtasuna eta profesionaltasuna.

Printzipio horiek bermatzeko, arau hauek aplikatuko dira:

– Ez da bereizkeriarik dakarren baldintzarik jarriko.

– Oro har, publikotasun-printzipioa betetzat hartuko da, Enplegu Publikoaren Eskaintza, hautaketa-prozesuen oinarriak eta deialdiak EHAAn argitaratzean.

– Nolanahi ere, enplegu-eskaintzetara aurkeztuko direnen datuen babesa bermatuko da, hautatu diren ala ez alde batera utzita.

Oinarri arautzaile horiek printzipioak bete egingo direla bermatzen dute eta printzipioak errespetatzera bideratuta jokatzea ezartzen diete BIOEFeko kontratazio-organoei.

2.– HAUTAGAIEN BETEKIZUNAK.

Hautaketa-prozesuetan parte hartzeko, hautagaiek betekizun batzuk bete beharko dituzte, jarraian adieraziko direnak eta oinarri espezifikoetan adieraziko direnak.

Betekizunak ezarrita dituzten lanpostuak ezin izango dituzte inolaz ere bete haiek garaiz eta behar bezala bete dituztela egiaztatzen ez dituztenek.

2.1.– Betekizun orokorrak:

Hautagaiak onar daitezen eta, hala badagokio, hautagaiek hautaketa-prozesuan parte har dezaten, betekizun hauek bete beharko dituzte:

a) Europar Batasuneko estaturen bateko nazionalitatea izatea. Halaber, Europar Batasuneko estatuetako herritarren ezkontideek ere parte hartu ahal izango dute, beren nazionalitatea edozein dela ere, baldin zuzenbidez bananduta ez badaude eta haren eta ezkontidearen ondoregoek ere, baldin, betiere, zuzenbidez bananduta ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanda, inoren kontura bizi badira. Era berean, Europar Batasunak sinatutako eta Espainiako Estatuak berretsitako Nazioarteko Itunen –zeinetan langileen zirkulazio askea aplikagarri den– aplikazio-eremuaren barruko pertsonek ere parte hartu ahal izango dute.

b) 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretirorako adina ez izatea.

c) Lanpostuaren berezko egitekoak behar bezala betetzeko gaitasun funtzionala izatea.

d) Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen bateraezintasunei buruzko 1984ko abenduaren 26ko 53/1984 Legean xedatutakoaren arabera, ezgaitasun edo bateraezintasunaren legezko kausarik ez izatea.

2.2.– Betekizun espezifikoak:

Hautagaiek, betekizun orokorrak betetzeaz gain, deialdien oinarri espezifikoek hala xedatzen badute, eskatutako titulazioa eduki beharko dute.

Titulaziorik eskatzen bada, atzerriko titulazioak egiaztatzeko, lanbide-ondorioetarako horien homologazioa edo aintzatespena ziurtatzen duen egiaztagiria eduki beharko da. Homologazio- edo aintzatespen-prozesuaren ostean lortutako titulazioen ondoren aurkeztea onartuko da, baldin eta homologazio- edo aintzatespen-eskaera hori hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen egin bada. Egoera horretan dauden eta gainditu duten hautagaiek kontratazioaren aurretik egiaztatu beharko dute eskatutako titulazioa, hautatuak izanez gero.

Deialdien oinarri espezifikoetan eskatzen diren beste edozein betekizun bete beharko dira.

3.– BETEKIZUNAK ETA MEREZIMENDUAK: ERREFERENTZIA EGUNAK ETA EGIAZTATZEKO MODUAK.

3.1.– Eskabideak aurkezteko epearen muga-eguna izango da alegatuko diren betekizunak eta merezimenduak edukitzeko erreferentzia-eguna, eta horiek lan-harremana hasiko den egunera arte eduki beharko dira.

3.2.– Enpresen ziurtagirien edo zerbitzuak eman diren Administrazioaren ziurtagirien bidez egiaztatu beharko da esperientzia, eta kontratu(ar)en iraupena eta horietako bakoitzean egindako zereginak zehaztuko dira. Lan-esperientzia, halaber, Lan Bizitzaren Txostenaren bitartez egiaztatu beharko da (www.seg-social.es).

3.3.– Euskararen eta beste hizkuntza batzuen ezagutza: hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko, dagokion hizkuntza-eskakizunaren egiaztagiria edo maila egiaztatzen duen titulu homologatua aurkeztu beharko dira, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren arabera. Titulu ofizialen bitartez egiaztatzen direnak bakarrik onartuko dira.

3.4.– Ezin izango dira inola ere baloratu eskabidearekin batera behar bezala egiaztatu eta justifikatu ez diren merezimenduak, laugarren atalean adierazi den bezala, eta eskabideak aurkezteko epearen muga-egunean hautagaiek dituzten merezimenduak bakarrik hartuko dira kontuan. Hautagaiek ez badute garaiz eta behar bezala aurkezten oinarrietan adierazitako dokumentazioa, alegatu dituzten betekizun edo merezimenduei buruzkoa eta agiri bidez egiaztatu behar izan direnei buruzkoa, ez dira kontuan hartuko hautaketa-prozesuan.

4.– ESKABIDEAK AURKEZTEA.

Modu telematikoan aurkeztuko dira eskabideak, hots, Fundazioaren web-atariaren bidez, eskabidea betetzean adieraziko diren jarraibideen arabera.

Ez da beste modu batera bidalitako eskabiderik onartuko. Hautagairen batek behar badu, Fundazioaren egoitzara joateko aukera izango du (Barakaldo, Azkue ingurabidea 1, 12. solairua), eta bertan ekipamendu informatikoa utziko zaio eskabidea bete dezan.

Hautaketa-prozesu bakoitzaren oinarri espezifikoetan adierazitako epeen barruan aurkeztuko dira eskabideak. Oinarriak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Fundazioaren web-orrian (www.bioef.org) argitaratuko dira.

Betekizun hauek bete beharko dituzte eskabideek:

– Adierazitako web-orrian argitaratuko diren eredu normalizatuen bidez egingo dira eskabideak.

– Hautagaiek egiaztatu beharko dute oinarri orokorretan eta oinarri espezifikoetan eskatutako betekizun guzti-guztiak betetzen dituztela, beti eskabideak aurkezteko epearen muga-egunean baino lehen, eta eskabidearekin batera «erantzukizunpeko adierazpena» (oinarri hauen Eranskina) aurkeztuko da sinatuta.

– Halaber, eskabidearekin batera, hauek egiaztatuko dituzten agiriak aurkeztuko dira:

1) betekizunak bete izana

2) eta eskabidean alegatutako merezimenduak bete izana, balora daitezen. Ez da baloratuko eskabidean egiaztatzen ez den merezimendurik.

5.– KALIFIKAZIO EPAIMAHAIA.

5.1.– Izendapena.

Fundazioaren ahaldun nagusiak izendatuko ditu epaimahaikideak. Horien izenak Fundazioaren iragarki-taulan eta web-orrian (www.bioef.org) argitaratuko dira.

Inpartzialtasun- eta profesionaltasun-printzipioen arabera izendatuko dira epaimahaikideak.

Inpartzialtasun-printzipioaren arabera, epaimahaikideek banaka jokatuko dute beti; hots, ezin izango dute inoren ordez edo kontura jokatu.

5.2.– Osaera

Epaimahaiburu batek, bi epaimahaikidek eta epaimahaikide ez den idazkari batek eta horien ordezkoek osatuko dute epaimahaia.

Epaimahaia ezin izango da osatu edo ezingo du jokatu hiru epaimahaikideak eta idazkaria ez badaude, eta postu bakoitzeko titularrak edo ordezkoak egon daitezke.

Non eta ez den behar bezala justifikatzen ez dela bidezkoa, epaimahaiaren osaerak orekatua izan behar du emakumeen eta gizonen artean.

Osaera teknikoa izango da batik bat, eta espezialitate-printzipioak zehaztuko du; beraz, epaimahaikide guztiek deialdiko lanpostuetarako eskatzen den maila akademiko bereko edo goragoko titulazioa izan beharko dute.

5.3.– Abstentzioa.

Epaimahaikideek ez dute esku hartuko Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan xedatutako inguruabarretakoren bat gertatzen bada. Halaber, ezetsi ahal izango dira, Lege beraren 24. artikuluaren arabera.

5.4.– Ahalmenak.

Epaimahaiak erabateko autonomia funtzionala izango du, eta haren ardura izango da prozedura legezkotasunez egin dadin zaintzea, eta hura arduratuko da objektibotasuna bermatzeaz.

Hautaketa-prozesua zuzentzen dituzten arauak interpretatzeko ahalmena du epaimahaiak, eta sor daitezkeen gorabeherak konponduko ditu. Oinarri orokor hauetan edo oinarri espezifikoetan aurreikusi ez den guztian hautaketa-prozesua behar bezala antolatu eta garatzeko behar diren erabakiak hartzeko ahalmena izango du, baita arauak interpretatu eta aplikatzean sortzen diren arazo guztiak ebazteko ere, eta bere eginkizunak betetzeko ere.

Hautaketa-organoak aholkulari adituak izan ditzake, hautaketa-prozesuaren faseak burutzeko, beharrezkotzat jotzen badu, probak egitea eta horiekin loturiko hainbat kontu barne. Era berean, aholkulari horiek objektibotasun-, inpartzialtasun- eta konfidentzialtasun-printzipioen arabera jokatuko dute, hitzarekin baina botorik gabe.

Epaimahaikideen oinarrizko betebeharra da hautaketa-prozeduran objektibotasuna, neutraltasuna eta inpartzialtasuna errespetatu beharra.

Epaimahaikideek epaimahaiaren bileretara bertaratu beharko dute horietara deitzen bazaie, horietan parte hartu beharko dute eta agintzen zaizkien zereginak egin, zehaztutako moduan eta epeen barruan; jasotako agiriak zintzo zaindu; abstenitzeko kausarik badago, abstenitu, edo bateraezintasunei buruzko arautegia bete, besteak beste.

Epaimahaiari dagokio hautaketa-prozesua oinarri orokorren eta oinarri espezifikoen arabera kudeatzea.

Epaimahaiak dagozkion neurriak hartuko ditu ariketa idatziak eta irakurri behar ez direnak hautagaien identitatea jakin gabe zuzenduko direla bermatzeko.

Epaimahaikideen deliberamenduak sekretuak dira, eta konfidentzialtasuna zaindu beharra ez betetzea falta astuntzat hartuko da.

Epaimahaikideek datu pertsonalak babesteari buruzko arautegian (3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa, eta, 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, apirilaren 27koa, hots, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra) xedatutakoa beteko dute. Horretarako, arau horiek beteko dituztelako aitorpena sinatuko dute.

6.– HAUTAGAIAK ONARTZEA.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, hautagai onartuen eta baztertuen (arrazoia adierazita) behin-behineko zerrenda onartuko da, eta hori Fundazioaren iragarki-taulan eta web-orrian (www.bioef.org) jarriko da ikusgai. 10 egun balioduneko epea emango zaie hautagaiei, izenak argitaratzen direnetik aurrera, erreklamazioak aurkezteko eta eskabideetan egon litezkeen akatsak zuzentzeko.

Hautagaiek BIOEF Fundazioaren Erregistroan aurkeztuko dituzte erreklamazioak eta zuzenketak, aurrez aurre, helbide honetan: BEC Dorrea (Bilbao Exhibition Centre), Azkue ingurabidea 1, 12. solairua, 48902 Barakaldo (Bizkaia). Nahi izanez gero, modu telematikoan ere, horretarako prestatuko den plataformaren bidez (www.bioef.org web-orriaren bitartez emango da horren berri).

Posta ziurtatu bidez bidaltzeko aukera ere badago, aurreko paragrafoan adierazitako helbidera, Correos-eko edozein bulegotatik. Correos-en zigiluan agertuko den data izango da aurkezpen-data.

Epe hori amaitu ondoren, erreklamazioak, baleude, onartu edo baztertuko dira, eta hautagai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratuko da Fundazioaren iragarki-taulan eta web-orrian (www.bioef.org).

7.– HAUTAKETA-PROZESUEN GARAPENA.

Hautagai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendan hau ere agertuko da:

– Oposizio-lehiaketa bidezko sarbide-sistemako prozesuetan, hautagaiei deitzea oposizio-fasearen proba egin dezaten.

– Lehiaketa bidezko sarbide-sistemako prozesuetan, hautagai onartuen egiaztatutako merezimenduen behin-behineko balorazioa.

Une horretatik aurrera, hautaketa-prozesuak honela garatuko dira:

– 7.1. puntuan aurreikusitakoaren arabera, oposizio-lehiaketa bidezko sarbide-sistemako prozesuetan,

– eta 7.2. puntuan aurreikusitakoaren arabera, lehiaketa bidezko sarbide-sistemako prozesuetan,

Fundazioaren ahaldun nagusiaren ebazpena argitaratu arte, datu hauekin: hautagaien azken kalifikazioen eta eskainitako lanpostuen behin betiko zerrenda, eta lanpostua aukeratzeko epearen hasiera, hala balegokio.

7.1.– Oposizio-lehiaketa bidezko sarbide-sistemako prozesuak:

7.1.1.– Oposizio-fasea.

Hautaketa-prozesuaren oinarri espezifikoetan argitaratuko den gai-zerrendari buruzko galdera-sorta izango da proba: hainbat erantzunen artean zuzena aukeratuko da.

Probak 60 puntu balio izango du gehienez. Erantzun oker bakoitzeko erantzun zuzen bakoitzaren balioaren herena kenduko da, eta 30 puntu edo gehiago lortzen ez dituztenak kanporatuko dira.

Proben garapena:

Hautagaiei deialdi bakarra egingo zaie. Eguna, tokia eta ordua adieraziko dira horretan.

Kalifikazio-epaimahaiak, hautaprobetan aukera- eta tratu-berdintasuna bermatzeko, proben deialdiaren baldintzak egokitzea aztertuko du probara joaterik ez dutenentzat haurdunaldi, erditze, eriondo edo beste osasun-eragozpen larri batzuk direla eta. Proba egin aurretik jakinarazi beharko zaio epaimahaiari egoera, eta osasun-ziurtagiri bidez egiaztatu.

Hautagai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendaren arabera onartutzat hartzen diren hautagaiek egin ahal izango dituzte probak.

Nortasun Agiri Nazionala, Pasaportea edo Gidabaimena eramango dituzte hautagaiek probetara, beren nortasuna egiaztatzeko.

Oposizio-faseko proba amaitu ondoren, Fundazioaren iragarki-taulan eta web-orrian (www.bioef.org) argitaratuko dira probaren behin-behineko emaitzak, eta 10 egun balioduneko epea emango zaie hautagaiei, emaitzak argitaratzen direnetik aurrera, egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Hautagaiek BIOEF Fundazioaren Erregistroan aurkeztuko dituzte erreklamazioak eta zuzenketak, aurrez aurre, helbide honetan: BEC Dorrea (Bilbao Exhibition Centre), Azkue ingurabidea 1, 12. solairua, 48902 Barakaldo (Bizkaia). Nahi izanez gero, modu telematikoan ere, horretarako prestatuko den plataformaren bidez (www.bioef.org web-orriaren bitartez emango da horren berri).

Posta ziurtatu bidez bidaltzeko aukera ere badago, aurreko paragrafoan adierazitako helbidera, Correos-eko edozein bulegotatik. Correos-en zigiluan agertuko den data izango da aurkezpen-data.

Epe hori amaitu ondoren, eta erreklamazioak, baleude, aztertu ondoren, epaimahaiak oposizio-faseko probaren behin betiko emaitzak argitaratuko ditu Fundazioaren iragarki-taulan eta web-orrian (www.bioef.org).

7.1.2.– Lehiaketa-fasea.

Oposizio-fasea gainditu dutenen merezimenduak aztertu eta baloratu egingo dira lehiaketa-fasean. 40 puntu balio izango du.

Merezimendu baloragarriak eta baremoa hautaketa-prozesu bakoitzaren oinarri espezifikoetan zehaztuko dira.

Fase hori ez da baztertzailea izango.

Oposizio-fasearen behin betiko emaitzekin batera, alegatutako merezimenduen behin-behineko balorazioa argitaratuko da, prozesu bakoitzaren oinarri espezifikoetan ezarritako baremoaren arabera, guztizko kalifikazioak barne (oposizio-fasearen eta lehiaketa-fasearen batura), eta oposizio-fasea gainditu dutenen behin-behineko lehentasun-ordena, Fundazioaren iragarki-taulan eta web-orrian (www.bioef.org). 10 egun balioduneko epea emango da egokitzat jotzen diren erreklamazioak egiteko.

Hautagaiek BIOEF Fundazioaren Erregistroan aurkeztuko dituzte erreklamazioak eta zuzenketak, aurrez aurre, helbide honetan: BEC Dorrea (Bilbao Exhibition Centre), Azkue ingurabidea 1, 12. solairua, 48902 Barakaldo (Bizkaia). Nahi izanez gero, modu telematikoan ere, horretarako prestatuko den plataformaren bidez (www.bioef.org web-orriaren bitartez emango da horren berri).

Posta ziurtatu bidez bidaltzeko aukera ere badago, aurreko paragrafoan adierazitako helbidera, Correos-eko edozein bulegotatik. Correos-en zigiluan agertuko den data izango da aurkezpen-data.

Epe hori amaitu ondoren, eta erreklamazioak, baleude, aztertu ondoren, epaimahaiak oposizio-fasea gainditu dutenen kalifikazioen behin betiko zerrenda eta lehentasun-ordena argitaratuko ditu Fundazioaren iragarki-taulan eta web-orrian (www.bioef.org).

7.1.3.– Berdinketa hausteko irizpideak.

Berdinketarik badago, irizpide hauek bata bestearen ondoren kontuan hartuta ezarriko da lehentasun-ordena:

– «Esperientzia espezifikoa» merezimenduaren baremazioan puntuaziorik handiena lortu duenaren alde.

– Oposizio-fasean puntuaziorik handiena lortu duenaren alde.

– «Esperientzia orokorra» merezimenduaren baremazioan puntuaziorik handiena lortu duenaren alde.

– Lehiaketa-fasean puntuaziorik handiena lortu duenaren alde.

– Hautagai adinduenaren alde.

7.2.– Lehiaketa bidezko sarbide-sistemako prozesuetan:

7.2.1.– Hautaketa-prozesua.

Lehiaketa sistema bidez izango da hautaketa-prozesua: onartuek eskabidean alegatutako merezimenduak aztertu eta baloratuko dira.

Merezimendu baloragarriak eta baremoa hautaketa-prozesu bakoitzaren oinarri espezifikoetan zehaztuko dira.

Lehiaketa ez da baztertzailea izango.

Hautagai onartuen eta baztertuen behin betiko ebazpenarekin batera, hautagai onartuen kalifikazioen behin-behineko zerrenda eta lehentasun-ordena argitaratuko dira, Fundazioaren iragarki-taulan eta web-orrian (www.bioef.org), eta 10 egun balioduneko epea emango da egokitzat jotzen diren erreklamazioak egiteko.

Hautagaiek BIOEF Fundazioaren Erregistroan aurkeztuko dituzte erreklamazioak eta zuzenketak, aurrez aurre, helbide honetan: BEC Dorrea (Bilbao Exhibition Centre), Azkue ingurabidea 1, 12. solairua, 48902 Barakaldo (Bizkaia). Nahi izanez gero, modu telematikoan ere, horretarako prestatuko den plataformaren bidez (www.bioef.org web-orriaren bitartez emango da horren berri).

Posta ziurtatu bidez bidaltzeko aukera ere badago, aurreko paragrafoan adierazitako helbidera, Correos-eko edozein bulegotatik. Correos-en zigiluan agertuko den data izango da aurkezpen-data.

Epe hori amaitu ondoren, eta erreklamazioak, baleude, aztertu ondoren, epaimahaiak kalifikazioen behin betiko zerrenda eta lehentasun-ordena argitaratuko ditu Fundazioaren iragarki-taulan eta web-orrian (www.bioef.org).

7.2.2.– Berdinketa hausteko irizpideak.

Berdinketarik badago, irizpide hauek bata bestearen ondoren kontuan hartuta ezarriko da lehentasun-ordena:

– «Esperientzia espezifikoa» merezimenduaren baremazioan puntuaziorik handiena lortu duenaren alde.

– «Esperientzia orokorra» merezimenduaren baremazioan puntuaziorik handiena lortu duenaren alde.

– Hautagai adinduenaren alde.

8.– LANPOSTUAK AUKERATZEA.

Lanpostu bat baino gehiago eskaintzen diren eta lanpostu guztiak lantoki berekoak ez diren hautaketa-prozesuetan bakarrik aplikatuko da puntu hori.

Horrelakoetan, behin betiko kalifikazioekin eta lehentasun-ordenarekin batera, prozesu horretan parte hartzera deitutako pertsonen izenen zerrenda argitaratuko da, eta horretan 10 egun balioduneko epea ezarriko da, zerrenda argitaratzen den egunetik aurrera, lanpostuak aukeratzeko.

8.1.– Partaideak:

Hautaketa-prozesu bakoitzean epaimahaiak zehaztuko duen zenbakiaren berdina edo txikiagoa duten lehentasun-ordenadun pertsonei deituko zaie lanpostua aukeratzeko prozesuan parte hartzera. Zenbaki horrek bermatu beharko du aukeratu beharreko lanpostu guztiak esleituko direla.

Lanpostua dagokien denboran eta moduan aukeratzen ez dutenek hautaketa-prozesuan parte hartzearen ondorio diren eskubideak galduko dituzte.

8.2.– Eskainitako lanpostuen zerrenda:

Eskainitako lanpostuen gaineko informazioa hautaketa-prozesu bakoitzaren oinarri espezifikoetan adieraziko da.

8.3.– Lanpostuak aukeratzeko eskabideak:

BIOEF Fundazioaren Erregistroan aurkeztuko dira lanpostuak aukeratzeko eskabideak, aurrez aurre, helbide honetan: BEC Dorrea (Bilbao Exhibition Centre), Azkue ingurabidea 1, 12. solairua, 48902 Barakaldo (Bizkaia). Nahi izanez gero, modu telematikoan ere, horretarako prestatuko den plataformaren bidez (www.bioef.org web-orriaren bitartez emango da horren berri).

Posta ziurtatu bidez bidaltzeko aukera ere badago, aurreko paragrafoan adierazitako helbidera, Correos-eko edozein bulegotatik. Correos-en zigiluan agertuko den data izango da aurkezpen-data.

Lanpostuak aukeratzeko prozeduran parte hartzera deitutako pertsonek eskainitako lanpostuen zerrenda ordenatua egin beharko dute, beren lehentasunen arabera.

9.– LANPOSTUAK ESLEITZEA.

Lanpostuak aukeratzeko epea amaitu ondoren, lanpostuak esleitzeko behin-behineko zerrenda egingo da.

Zerrenda hori Fundazioaren iragarki-taulan eta web-orrian (www.bioef.org) argitaratuko da, BIOEFeko ahaldun nagusiaren ebazpenaren bidez. Hautagaiei 10 egun balioduneko epea emango zaie, zerrenda argitaratzen denetik aurrera, erreklamazioak egin ditzaten.

Hautagaiek BIOEF Fundazioaren Erregistroan aurkeztuko dituzte erreklamazioak eta zuzenketak, aurrez aurre, helbide honetan: BEC Dorrea (Bilbao Exhibition Centre), Azkue ingurabidea 1, 12. solairua, 48902 Barakaldo (Bizkaia). Nahi izanez gero, modu telematikoan ere, horretarako prestatuko den plataformaren bidez (www.bioef.org web-orriaren bitartez emango da horren berri).

Posta ziurtatu bidez bidaltzeko aukera ere badago, aurreko paragrafoan adierazitako helbidera, Correos-eko edozein bulegotatik. Correos-en zigiluan agertuko den data izango da aurkezpen-data.

Erreklamazioak egiteko epea amaitu ondoren, eta horiek aztertu ostean, lanpostuak esleitzeko behin betiko zerrenda Fundazioaren iragarki-taulan eta web-orrian (www.bioef.org) argitaratuko da, BIOEFeko ahaldun nagusiaren ebazpenaren bidez.

10.– PROPOSATUTAKO HAUTAGAIEK JATORRIZKO AGIRIAK EDO KONPULTSATUAK AURKEZTEA.

Proposatutako hautagaiek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte, gehienez 15 egun balioduneko epean, lanpostuen behin betiko esleipenaren zerrenda argitaratzen den egunetik aurrera, edo, lanpostuak aukeratu behar ez badira, azken kalifikazioen behin betiko zerrenda eta lehentasun-ordena argitaratzen direnetik:

a) Eskatutako titulazioaren fotokopia konpultsatua.

b) Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen bateraezintasunei buruzko 1984ko abenduaren 26ko 53/1984 Legean xedatutakoaren arabera, ezgaitasun edo bateraezintasunaren legezko kausarik ez izatearen zinpeko adierazpena.

c) Lanpostuak esleitzeko behin betiko ebazpenean adierazten diren agiriak.

Agiri horiek Fundazioaren egoitzan aurkeztuko dira, helbide honetan: Barakaldo (Bizkaia), Azkue ingurabidea 1, 12. solairua.

Atal honetan adierazitako epean, eta ezinbesteko kasurik ezean, proposatutako hautagaiak eskatutako agiriak –guztiak edo batzuk– aurkezten ez baditu edo agiriak aztertzean ondorioztatzen bada hautagaiak betekizunen bat ez duela betetzen, ezin izango da pertsona hori kontratatu, eta horren gaineko jarduketa guztiak deuseztatu egingo dira, faltsutasunagatik izan dezakeen erantzukizunaren kalterik gabe. Hori gertatzen bada, organo eskudunak proposatuko du puntuazio-ordenaren araberako hurrengo hautagaia kontratatzea.

11.– LAN HARREMANA FORMALIZATZEA.

Agiriak aurkezteko epea amaitu ondoren, lanpostuak esleitu zaizkien pertsonek Fundazioaren egoitzan (Barakaldo, Azkue ingurabidea 1, 12. solairua) dagokion kontratua sinatzeko eguna eta ordutegia argitaratuko dira Fundazioaren iragarki-taulan eta web-orrian (www.bioef.org).

Adieraziko den sinadura-data baino 10 egun baliodun lehenago gutxienez argitaratuko dira datu horiek.

Adierazitako egunean eta ordutegian, eta ezinbesteko kasurik ezean, Fundazioaren egoitzara dagokion lan-kontratua sinatzera bertaratzen ez direnek, deialdiaren ondorio diren eskubide guztiak galduko dituzte, eta organo eskudunak proposatuko du puntuazio-ordenaren araberako hurrengo hautagaia kontratatzea, baldin eta betekizun guztiak betetzen baditu.

Kontratua sinatu eta hurrengo egunean hasiko da lan-harremana.

12.– PROBALDIA.

Hautagaiak probaldia egingo du indarreko legerian xedatutako gehieneko denboraz, aldez aurretik zeregin berberak eginez BIOEFen zerbitzuak eman ez baditu behintzat.

13.– LAN-POLTSAK.

Hautaketa-prozesu bakoitzean onartu diren baina hautatu ez diren hautagaiak lan-poltsa batean sartuko dira lanpostu horren absentziak betetzeko, absentzia horietan ordezkotza-kontratua egiterik badago.

Lanpostu bera betetzeko lehiaketa bidezko eta oposizio-lehiaketa bidezko prozesuak egin badira, oposizio-lehiaketa bidezko prozesuan onartu diren baina hautatu ez diren hautagaiekin osatuko da lan-poltsa.

Lan-poltsa horien funtzionamendu-arauak Fundazioaren iragarki-taulan eta web-orrian (www.bioef.org) argitaratuko dira.

14.– DATU PERTSONALEN BABESA.

Oinarri orokor hauen eta deialdi bakoitzaren oinarri espezifikoen xede diren hautaketa-prozesuetan parte hartzeak berarekin dakar eskabidean jasotako eta eskatzaileak alegatutako datu pertsonalak tratatzea eta egiaztatzea.

Datu pertsonalak babesteari buruzko arautegian (3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa, eta, 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, apirilaren 27koa, hots, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra) xedatutakoaren arabera, hautagaiek emango dituzten datu pertsonalak:

– Berrikuntza + Ikerketa + Osasuna Eusko Fundazioak (BIOEF) tratatuko ditu, hautagaien baimenarekin, oinarri orokor hauen eta deialdi bakoitzaren oinarri espezifikoen arabera eman direlako.

– Tratamenduaren helburua izango da deialdian ezarritako langile-hautaketa kudeatzea. Parte-hartzaileek emandako datuak oinarri hauetan eta deialdi bakoitzaren oinarri espezifikoetan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

– Langileak hautatzeko prozesuan tratatuko dira, eta, hori amaitu ondoren, BIOEFen jardueren erantzukizunen eta kontrolaren arloan legeak ezarritako epeetan. Halaber, eskatzaileak adostasuna baliogabetu ahal izango du edonoiz, oinarri hauetan ezarritakoaren arabera.

Eskatzaileak une oro jakin ahal izango du BIOEFek berari buruzko zein datu pertsonal tratatzen duen, eta araudiak ematen dizkion eskubideak baliatu ahalko ditu helbide honetan: BEC Dorrea (Bilbao Exhibition Centre), Azkue ingurabidea 1, 48902 Barakaldo (Espainia), NANa atxikita. Eta eskubide hauek baliatu ahalko ditu:

– Datuak atzitzeko eskubidea: tratatuko diren datu pertsonalen gaineko informazioa ezagutu eta eskuratzea ahalbidetzen du.

– Datuak zuzentzeko eskubidea: akatsak zuzentzea, datu okerrak edo osatu gabeak aldatzea eta tratatuko den informazioa egiazkoa dela bermatzea ahalbidetzen du.

– Datuak ezabatzeko eskubidea: tratamenduaren xede diren datuak ezabatzeko eskatzea ahalbidetzen du.

– Datuei aurka egiteko eskubidea: zure datu pertsonalen tratamendua ez egiteko edo tratamendua bertan behera uzteko eskubidea, legezko arrazoirik ez badago edo erreklamazioak egin edo defendatzeko ez bada behintzat, eta, hori gertatzen bada, blokeatu egingo ditugu dagokion epean, legezko betebeharrek dirauten bitartean.

– Datuen tratamendua mugatzea: zenbait egoeratan, interesdunek euren datuen tratamendua mugatzeko eska dezakete, eta, kasu horretan, erreklamazioak jarri edo defendatzeko baino ez dira gordeko.

– Banakako erabaki automatizatuen (profilak egitea barne) eraginik ez jasotzeko eskubidea: norberarengan ondorioak izan ditzakeen edo nabarmen eragin dezaketen tratamendu automatizatuetan oinarritutako erabakien eraginik ez jasotzeko eskubidea.

– Datuen eramangarritasunerako eskubidea. Legez ezarritako egoeretan eta teknikoki posible bada.

Datuak Babesteko ordezkaria: BIOEFek badu Datuak Babesteko ordezkari bat, indarreko araudia betetze aldera. Helbide honetara idatz dakioke: dpd@bioef.eus

Kontrol Agintaritzan erreklamazioak aurkezteko aukera: BIOEFek jakinarazten dizu, halaber, Datuak Babesteko Euskal Bulegoan (www.avpd.eus edo Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan (www.aepd.es) erreklamazioak aurkezteko eskubidea duzula, uste baduzu zure datuen tratamendua ez datorrela bat indarreko araudiarekin.

Oinarri hauek betetze aldera, hautagaien datuak dagokien zerrendetan argitaratu ahal izango dira, Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren zazpigarren xedapen gehigarria eta Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren gomendioak betez.

Eskabidean edo agirietan datu faltsuak idazten badira, eta deialdian aurreikusitako probak baliogabetzen dituen edozein jarduketa bidegabe egiten bada, hautagaia hautaketa-prozesutik kanpo utziko da, eta lortu dituen emaitzak baliogabetuko dira, dagozkion legezko neurrien kalterik gabe.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala