Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

245. zk., 2022ko abenduaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5546

1882/2002 EBAZPENA, abenduaren 2koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari-nagusiarena, Osakidetzako Administrazio Kontseiluak emandako eskuordetzan toki-erakundeetarako laguntzak esleitzen dituena.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren Administrazio Kontseiluak 2022ko maiatzaren 13an hartutako Erabakiaren bidez, 2022. urtean toki-erakundeei laguntzak emateko oinarri arautzaileak eta deialdia onartu ziren.

Hartarako izendatutako Batzordeak aurkeztu diren eskabideak aztertu eta gero, laguntzak esleitzeko proposamena egin zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, ebazpena eman dezan.

Beraz, deialdiaren 7. oinarrian ezarritakoa betez, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak emandako eskuordetzeaz baliatuz, hauxe

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Dagozkien dirulaguntzak ematea honako toki-erakunde hauei. Bakoitzari, aipatzen diren kontzeptuengatik, adierazitako zenbatekoa emango zaio. Laguntzak ematea eta ordaintzea Batzordeak deialdian ezarritako baldintzen menpe egongo da.

Tokiko erakundeei laguntzak emateko 2021eko deialdian 27.816,55 euroko kreditu-soberakina dago, zeina 2022ko programaren zenbatekoari gehitzen baitzaio. Programaren guztizko zenbatekoa 527.816,55 eurokoa da.

Soberakina sortu da zenbait udali justifikazioan egiaztatutako zenbatekoa baino dirulaguntza handiagoa eman zaielako.

1. udala: 86.780,63 euroko dirulaguntza eman zitzaion; hala ere, egiaztagirietan (fakturak, etab.) 75.957,97 euroko dirulaguntza dagokiola agertzen da. Zenbatekoaren aldea (10.822,66 euro) kontsultategia eraberritzeko obrak prozedura ireki sinplifikatuaren bidez kontratatzeko lehiaketaren ondoriozkoa da; prezioa eta eskaintza teknikoa kontuan hartuta puntuaziorik handiena sortu zuen enpresa izan zen esleipenduna, eta horrek prezioa jaistea ekarri zuen.

2. udala: 65.036,15 euroko dirulaguntza eman zitzaion; hala ere, egiaztagirietan (fakturak, etab.) 48.042,26 euroko dirulaguntza dagokiola agertzen da. Zenbatekoaren aldea (16.993,89 euro) kontsultategia eraberritzeko obrak prozedura ireki sinplifikatuaren bidez kontratatzeko lehiaketaren ondoriozkoa da; prezioa eta eskaintza teknikoa kontuan hartuta puntuaziorik handiena sortu zuen enpresa izan zen esleipenduna, eta horrek prezioa jaistea ekarri zuen.

Bi zenbateko horien baturak (10.822,66 euro + 16.993,89 euro) 27.816,55 euroko soberakina sortzen du.

(Ikus .PDF)

Aipatutako laguntza jasotzeko, toki-erakunde bakoitzak onartu egin beharko ditu laguntzok, baita deialdian adierazitako gainerako eskakizun guztiak ere.

Dirulaguntza Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak ordainduko du transferentzia bidez; horretarako, onuradunak dirulaguntza ematean helburu zena bete dela egiaztatu beharko du jatorrizko agiriaren bidez, kasu bakoitzaren arabera: proiektua idazteagatiko ordainsariak, obra-ziurtagiriak –arkitekto zuzendariak baloratu eta sinatutakoak– edo altzariak eskuratu direla egiaztatzen duten fakturak –aurrekontua aurrez onartuko da–, baita ordainketa onartzen duen osoko bilkuraren zein gobernu-batzordearen erabakia edo alkatetzaren dekretua ere.

Ordainketa egiteko agiriak aurkezteko azken eguna 2023ko abenduaren 31 izango da, eta obrak legez ezarritako prozedurak erabiliz burutuko dira.

Bigarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.

Hirugarrena.– Dirulaguntza jasoko duten toki-korporazioei, dagokien onarpen-agiria bidaltzea; agiri hori behar bezala beteta itzuli beharko dute, jakinarazpena egiten denetik hasi eta 15 egun naturaleko epean.

Behin betiko ebazpen honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, ebazpena EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera, hilabeteko epean, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 116. eta 117. artikuluek xedatutakoaren arabera (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak emandako idazkeran). Horretaz gain, administrazioarekiko auzien bideari ere ekin ahal izango diote zuzenean, dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztuta.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 2a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala