Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

197. zk., 2022ko urriaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4427

EBAZPENA, 2022ko abuztuaren 11koa, Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez berrikusi eta aldatu egiten baita Dekitra SAri Lantarónen (Araba) dituen instalazioetan hondakin arriskutsuak kudeatu eta balorizatzeko eta produktu kimiko ez-organikoak eta organikoak fabrikatzeko eta/edo merkaturatzeko jarduerarako emandako ingurumen-baimen integratua.

EGITATEAK

1.– Ingurumeneko sailburuordearen 2008ko maiatzaren 5eko Hasierako Ebazpenaren bidez ingurumen-inpaktuaren adierazpena formulatzen da, kloruro ferrikoa ekoizteko instalazioak handitzeko proiekturako, eta ingurumen-baimen integratua ematen zaio Dekitra SAri, hondakin arriskutsuak kudeatu eta balorizatzeko eta produktu kimiko ez-organikoak eta organikoak fabrikatu eta/edo merkaturatzeko jarduerarako, Lantaróngo udal-mugartean (Araba).

2.– Ingurumeneko sailburuordearen 2010eko apirilaren 23ko Ebazpenaren bidez, aldatu eta bete egiten da Dekitra SAri Lantaróngo udal-mugartean (Araba) hondakin arriskutsuak kudeatu eta balorizatzeko eta produktu kimiko ez-organikoak eta organikoak fabrikatzeko eta/edo merkaturatzeko jarduerarako emandako ingurumen-baimen integratua, eta, horrenbestez, 16–I-01-000000000031 baimen-zenbakia esleitu zitzaion.

3.– 2010eko uztailaren 29an, Dekitra SAk FE05 eta FE10 fokuen HCl parametroaren, FE07 fokuaren H2SO4 parametroaren eta FE11 eta FE12 fokuen Cl2 parametroaren kontrola kentzeko eskatu zuen, egun horretan bertan igorritako analisien emaitzetan oinarrituta.

4.– Ingurumeneko sailburuordearen 2011ko martxoaren 23ko Ebazpenaren bidez aldatu egiten da Dekitra SAri Lantaróngo udal-mugartean (Araba) hondakin arriskutsuak kudeatu eta balorizatzeko eta produktu kimiko ez-organikoak eta organikoak fabrikatzeko eta/edo merkaturatzeko jarduerarako emandako ingurumen-baimen integratua.

5.– 2013ko maiatzaren 15ean, Dekitra SAk jakinarazi zuen instalazioetako hondakin-urak biltzeko 355 m3-ko edukiera erabilgarria duen baltsa berri bat eraikiko dela, eta organo honek 2013ko maiatzaren 20an berretsi zuen aldaketa ez-funtsezkoa zela.

6.– 2014ko maiatzaren 8an, Dekitra SAk instalazioen ekoizpen-prozesuan aldaketa bat egin zuela jakinarazi zuen. Aldaketa horren arabera, «ijezketako herdoil-azala» hondakin arriskugabea sartu zuen, merkatuan desugerketa-bainu agortu gutxi zeudelako. Horretarako, ez du inolako egokitzapenik behar instalazioetan, eta Ingurumeneko sailburuordearen 2014ko ekainaren 5eko Ebazpenak berretsi zuen aldaketa ez-funtsezkoa zela.

7.– 2016ko martxoaren 3an, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak nahitaezko txosten loteslea egin zuen, Dekitra SAren titulartasuneko produktu kimikoen industriatik uretara egindako isuriei buruz, ingurumen-baimen integratuaren isurketa-baldintzak berrikusteari dagokionez.

8.– 2017ko abuztuaren 1ean, Ingurumeneko sailburuordearen 2014ko ekainaren 5eko Ebazpenaren «D.3.2. Ibilgura isurtzeko baldintzak» apartatua aldatu zen. Ebazpen horren bidez, Dekitra SAri Lantaróngo udal-mugartean (Araba) hondakin arriskutsuak kudeatzeko eta balorizatzeko eta produktu kimiko ez-organikoak eta organikoak fabrikatzeko eta/edo merkaturatzeko jarduerarako emandako ingurumen-baimen integratua aldatu zen.

9.– 2018ko martxoaren 22an, Dekitra SAk jakinarazi zuen aipatutako instalazioa aldatzeko asmoa zuela, 6. fokua aldizka neurtzeko betebeharretik salbuesteko helburuarekin, horretarako eskatzen den gutxieneko abiadura ez baita betetzen Eusko Jaurlaritzaren 02. jarraibide teknikoaren arabera: emisioen kontrolak 2012. Organo honek 2018ko apirilaren 3an berretsi zuen aldaketa ez-funtsezkoa zela., eta aldatu egin zituen E.1 (Atmosferarako emisioak kontrolatzea) eta D.3.4 (Lurzorua babesteko baldintzak) apartatuak.

10.– 2019ko maiatzaren 30ean, Dekitra SAk instalazioetan aldaketa bat egin zuela jakinarazi zuen: galdara aldatu zuen, hautsi egin zelako, eta galdara berriaren potentzia termikoa 1.519 kW-koa izango zela jakinarazi zuen.

11.– 2019ko uztailaren 30ean, Dekitra SAk ingurumen-baimen integratuan funtsezko aldaketa egiteko eskatu zion ingurumen-organo honi, ingurumen-inpaktuaren adierazpena egin ondoren, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan xedatutakoari jarraikiz, Lantaróngo (Araba) fabrikako gaur egungo instalazioetan sodio hipokloritoa fabrikatzeko proiekturako.

12.– 2019ko urriaren 3an jakinarazi zitzaion Dekitra SAri 2019ko maiatzaren 30ean jakinarazitako aldaketa ez-funtsezkoa zela.

13.– Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzaren 2021eko martxoaren 24ko Ebazpenaren bidez, aldatu egin zen Dekitra SAri emandako ingurumen-baimen integratua, sodio hipokloritoa fabrikatzeko jarduera berria bere instalazioetan sartzeko.

14.– 2021eko maiatzaren 14an, Dekitra SAk bere instalazioetan egindako aldaketa baten berri eman zion organo honi. Aldaketa horren arabera, 600 m3-ko andel bat instalatuko du suteen aurkako ur-erreserba edukitzeko, eta 44 m2-ko etxola bat eraikiko du andelaren alboan, presio-taldearentzako. Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearen 2021eko maiatzaren 19ko Ebazpenak berretsi zuen aldaketa ez-funtsezkoa zela.

15.– 2021eko uztailaren 13an, ingurumen-organoak, baimena berrikuste aldera, honako hauek igortzeko eskatu zion Dekrita SAri: instalazioaren funtzionamenduaren eta 2018ko abuztuaren 10eko ondorioetan deskribatutako hondakinen tratamendurako teknika erabilgarri onenen eta horiei lotutako emisio-mailen arteko alderaketa.

16.– 2021eko uztailaren 20an, ingurumen-baimen integratua berrikusteko eskatu zitzaion dokumentazioa aurkeztu zuen Dekrita SAk.

17.– Ikusi eta gero nahikoa zela aurkeztutako dokumentazioa, Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariaren 2021eko irailaren 10eko Iragarkiaren bidez, Dekrita SAren ingurumen-baimen integratuaren berrikuspena jendaurrean jarri zen 30 laneguneko epean, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2021eko urriaren 6an.

18.– Ingurumen-baimen integratuari buruzko jendaurreko informazioaren izapidea amaitutakoan, alegaziorik ez dela aurkeztu egiaztatu da.

19.– Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearen 2021eko abenduaren 14ko Ebazpenaren bidez, aldatu egin zen Dekitra SA enpresari emandako ingurumen-baimen integratua, Dekitra SA enpresak 2021eko abuztuaren 11n bere instalazioetan aldaketa ez-funtsezko bat egin zuelako, hau da, lurrun-galdara berri bat jarri zuelako.

20.– Urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 16. artikuluan xedatua aplikatuz, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak txostenak eskatu zizkien Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, Lantaróngo Udalari eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari 2022ko otsailaren 7an.

21.– 2022ko otsailaren 15ean, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak txostena egin zuen, eta espedientean jaso da txosten horren emaitza.

22.– 2022ko martxoaren 8an, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak eskatu zuen Dekitra SAri dokumentazio osagarria errekeritzeko.

23.– 2022ko martxoaren 14an, ingurumen-organoak Ebroko Konfederazio Hidrografikoak eskatutako dokumentazioa errekeritu zion Dekitra SAri, eta 10 eguneko epea eman zion.

24.– 2022ko martxoaren 24an, Dekitra SAk errekerimenduari erantzuteko epea luzatzeko eskatu zuen.

25.– 2022ko martxoaren 28an, ingurumen-organoak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari jakinarazi zion Dekitra SAk errekerimenduari erantzuteko epea luzatzeko eskaera egin zuela.

26.– 2022ko apirilaren 21ean, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak luzapen-eskaeraren txostena bidali zuen, erakunde honi ez dagokiola epea luzatzea iritzita, ez baitzen inolako eperik ezarri aurretiazko eskabidean dokumentazioa bidaltzeko.

27.– 2022ko uztailaren 14an, Dekrita SAk ingurumen-baimen integratuan funtsezko aldaketa egiteko eskatu zion ingurumen-erakunde honi, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan xedatutakoari jarraikiz, Lantaróngo (Araba) fabrikako gaur egungo instalazioetan sortutako hondakin baten EHZ kodea aldatzeko.

28.– 2022ko uztailaren 27an, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 20. artikuluan xedatutakoa betez, Dekrita SAren esku utzi zen espedientea; espedientean ageri da emaitza.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– 2016ko abenduaren 31n, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena.

2.– Aipatutako testu bateginaren 26. artikuluan daude ezarrita baimena berrikusteko baldintzak. Horri jarraituz, lau urteko epean, instalazioaren jarduera nagusiari dagozkion TEOen inguruko ondorioak argitaratzen direnetik aurrera, organo eskudunak ziurtatuko du instalazioaren baimenaren baldintza guztiak berrikusi direla eta, beharrezkoa izanez gero, egokitu direla, bai eta instalazioak aplikatzekoak diren TEOei buruzko erreferentziazko agirien ondorioak betetzen dituela ere.

3.– 2018ko abuztuaren 17an, Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Batzordearen 2018ko abuztuaren 10eko Betearazpen Erabakia, zeinaren bidez ezartzen baitira hondakinen tratamendurako teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/75/EB Zuzentarauaren arabera (2018/1147/EB Erabakia).

4.– 2019ko urriaren 15ean, urriaren 10eko TEC/1023/2019 Agindua argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean, zeinetan ezartzen baita noiztik aurrera eskatu ahal izango zaien nahitaezko finantza-bermea Ingurumen Erantzukizunari buruzko urriaren 23ko 26/2007 Legearen III. eranskinean jasotako jarduerei –ekainaren 22ko ARM/1783/2011 Aginduaren bidez 3. lehentasun-mailakotzat sailkatuak–.

5.– 2020ko urtarrilaren 27an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 4/2020 Dekretua, urtarrilaren 21ekoa, zeinaren bidez indargabetu egiten baita irailaren 25eko 183/2012 Dekretua, Ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzeko dena.

6.– Ingurumen-baimen integratua eman ondoren, ingurumenari buruzko araudi berria promulgatu da; beraz, egokia da indarrean dagoen araudi berrira egokitzea, ofizioz, Ingurumeneko sailburuordearen 2008ko maiatzaren 5eko Ebazpenaren baldintzak, ebazpen horren seigarren apartatuan ezarritakoari jarraikiz eta Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 44. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

7.– Adierazi behar da ebazpen honek kontuan izan dituela teknika erabilgarri onenak eta aplikatzekoa den sektoreko legeriak zehaztutako neurriak eta baldintzak, bai instalazioak gehienez isur edo igor ditzakeen gai kutsagarrien muga-balioak zehazteko, bai ingurumen osoa ahalik eta gehien babesteko helburuz, instalazioaren ustiapenari ezarriko zaizkion bestelako baldintzak erabakitzeko. Zehazki, Europako Batzordearen teknika erabilgarri onenei buruzko erreferentziazko txosten hauen (BREFak) edukiak hartu dira kontuan: BREF txostena, kimika-industriako urak eta hondakin-gasak tratatzeko sistemei buruzkoa («Reference Document on Best Available Techniques in Common Waste Water and Waste Gas Treatment/Management Systems in Chemical Sector»), 2016ko ekainekoa; BREF txostena, solido ez-organikoen fabrikazioari buruzkoa («Reference Document on Best Available Techniques for the Manufacture of Large Volumen Inorganic Chemicals – Solid and Others Industry»), 2007ko abuztukoa; BREF txostena, polimeroen fabrikazioari buruzkoa («Reference Document on Best Available Techniques in the Production of Polymers»), 2007ko abuztukoa; BREF txostena, monitorizazioari buruzkoa («Reference Document on Monitoring of Emissions to Air and Water from IED Installations»), 2018ko uztailekoa; BREF txostena, hozteari buruzkoa («Reference Document on the application of Best Available Techniques to Industrial Cooling Systems»), 2001eko abendukoa; BREF txostena, biltegiratzeari buruzkoa («Reference Document on Best Available Techiniques on Emissions from Storage») 2006ko uztailekoa; kloro-alkalia ekoizteko TEOak («Best Available Techniques conclusions for the production of chlor-alkali») 2013ko abendukoa; eta hondakinen tratamendurako TEOak («Best available techniques conclusions for waste treatment»), 2018ko abuztukoa.

8.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 72. artikuluan, izapideen kontzentrazioari buruzkoan, xedatutakoa aplikatuko da: «Administrazioa sinplifikatzeko printzipioarekin bat, egintza bakar batean erabakiko dira izaeragatik batera bultza daitezkeen eta nahitaez bata bestearen ondoren bete beharrekoak ez diren izapide guztiak».

9.– Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza honek du eskumena ebazpen hau emateko Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuan xedatutakoaren arabera.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Lantaróngo udal-mugartean (Araba) hondakin arriskutsuak kudeatu eta balorizatzeko eta produktu kimiko ez-organikoak eta organikoak fabrikatzeko eta/edo merkaturatzeko jarduerarako Dekitra SAri emandako ingurumen-baimen integratua berrikustea. Baimen hori 2008ko maiatzaren 5eko Ebazpenaren bidez eman zitzaion, Batzordearen 2018ko abuztuaren 10eko Betearazpen Erabakian jasotako baldintzetan.

Bigarrena.– Dekitra SAri hondakin arriskutsuak kudeatzeko eta balorizatzeko eta produktu kimiko ez-organikoak eta organikoak fabrikatzeko eta/edo merkaturatzeko jarduerarako 2008ko maiatzaren 5eko Ebazpenaren bidez emandako ingurumen-baimen integratua aldatzea, eta, ildo horretatik, ebazpen horren bigarren, hirugarren eta seigarren apartatuak aldatzea. Honela geratuko dira idatzita:

«Bigarrena.– Egoitza soziala Lantaróngo (Araba) udalerriko Miranda de Ebrotik Puentelarrarako errepideko 5. km-an –01213– duen eta IFK: A-01169523 zenbakia duen Dekitra SA enpresari ingurumen-baimen integratua ematea, HCl-zko bainu agortuak kudeatzeko, eta, oro har, industriarako produktu kimikoak ekoitzi eta merkaturatzeko eta sodio hipokloritoa fabrikatzeko jarduerarako, jarraian zehazten den bezala, Lantaróngo udal-mugartean (Araba). Horretarako, Ebazpen honen hirugarren apartatuan zehaztutako baldintzak bete beharko ditu.

Jarduera kategoria hauetan sartuta dago: Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren 1. eranskineko 4.1 "Produktu organikoak fabrikatzen dituzten industria kimikoak", 4.2 "Produktu ez-organikoak fabrikatzen dituzten industria kimikoak" eta 5.1 "Hondakin arriskutsuak balorizatzeko instalazioak" kategorietan.

Dekitra SA enpresaren jarduera orokorra industriara oro har bideratutako produktu kimikoak egitea eta merkaturatzea da, bereziki arazketa-estazioetan urak tratatzeko produktuak, eta beste produktu kimiko batzuk, hala nola desinkrustatzaileak, neutralizatzaileak, inhibitzaileak, baterietarako azido diluituak, paper-industriarako produktuak (disoluzio eta emultsio polimerikoak), etab.

Jarduera orokor horren barruan, Dekitra SA enpresak azido klorhidrikozko bainu agortuak (desugerketakoak) berreskuratzen ditu eta "ijezketako herdoil-azala" hondakina kudeatzen du, disoluzioan kloruro ferrosoa eta/edo kloruro ferrikoa fabrikatzeko. "Azido klorhidrikozko bainu agortuak" jardueraren fabrikako tratamendu-ahalmen baimendua 80.000 t/urte da. Zenbatzerakoan, "azido klorhidrikozko bainu agortuak" kudeatutako "ijezketako herdoil-azalaren" halako sei izango dira ("ijezketako herdoil-azalaren" tona bat "azido klorhidrikozko bainu agortuen" sei tona inguru da), eta bien baturak, baliokidetasun hori kontuan hartuta, ezin izango du gainditu "azido klorhidrikozko bainu agortuen" 80.000 t/urte muga.

Enpresak Lantaróngo industrialdean (Araba) duen instalazioan gauzatzen da jarduera hori, Ebro ibaiaren ezkerraldean dagoen lurzati batean. Lurzati horrek 86.567 m2-ko azalera du; horietatik, 49.496 m2 zolatuta daude, eta gainerakoa, 31.071 m2, zolatu gabe.

Jarduera horrez gain, Dekitra SAk sodio hipokloritoa ekoizteko instalazio bat du, gatzunaren elektrolisitik abiatuta (sodio kloruroaren ur-disoluzioa). Instalazio horrek 4.700 m2-ko azalera hartzen du, eta solairu nagusiaren ipar-mendebaldeko muturrean dago. Sodio hipokloritoaren ekoizpenari dagokionez, 60,7 t/egun ezartzen da instalazioaren lehen etapa batean eta 90 t/egun (32.850 t/urte) bigarren etapa batean.

Jarraian, Dekitra SA enpresak Lantarónen duen instalazioan gauzatutako prozesu nagusiak zehazten dira:

Kloruro ferrikoa ekoiztea.

Lantaróngo fabrikak kloruro ferrikoa ekoizteko bi lerro ditu, eta horietan honako azpiprozesu hauek garatzen dira:

1.– Lehengaiak hartu eta biltegiratzea: kloruro ferrosoaren hondarrak disoluzioan (gainazalak tratatzeko industrietan desugertzeko erabilitako HCl-zko bainu agortuetakoa), ijezketako herdoil-azala, txatarra ferrikoa, gas-kloroa eta ura.

2.– Hondar-kloruro ferrosoa agortzea eta azido klorhidriko askearen edukia murriztea, burdina-txatarrarekiko edo ijezketako herdoil-azalarekiko erreakzio bidez.

3.– Kloruro ferrosoa iragaztea, solidoen balizko arrastatzeak saihesteko.

4.– Kloruro ferrosoa ferriko bihurtzea, gas-kloro bidez kloratuz, eta kloruro ferrosoa oxidatzea kloruro ferrikoa lortzeko.

5.– Lortutako kloruro ferrikoa biltegiratzea eta kanpora bidaltzea.

Kloruro ferrosoa kloruro ferriko gisa oxidatzeko, gas-kloroa erabiltzen da xurgapen-dorre batean, eta enpresak kloroa ontziratzeko dituen instalazioetatik bertara hodi bidez iristen da. Erreakzioa exotermikoa da, eta prozesua inhibituko lukeen gehiegizko berokuntza saihesteko, disoluzioa bi bero-trukagailutatik pasarazten da. Hozteko ura hozte-dorretik trukagailuraino ponpatzen da, eta hortik hozte-dorrera itzultzen da, lehengaiekin edo produktuekin ukipenik izan gabe. Gehiegizko gas-kloroa guztiz ezabatzeko, instalazioak serieko bi garbiketa-dorre ditu: bat kloruro ferrosoaren birzirkulazio bidezkoa, lan-txanda bakoitzean berritzen dena, xurgatzeko ahalmenari eusteko, eta bestea sodio hidroxidoaren (NaOH) disoluzio bidezkoa. Prozesuko gas-irteera bakarrean, segurtasun-neurri gisa, kloroa analizatzeko ekipo bat instalatu da, halako moduz erregulatuta, non emisioa gertatuz gero alarma-seinale bat bidaltzen duen xurgapen-dorrerako gas-kloroaren hornidura mozteko. Kloro-detektagailuan 3 ppm-ko kontzentrazioan (< 5 mg/Nm3) zehaztuta dago tara.

Kloruro ferrikoa ekoizteko instalazio berriek betegarritarako bi zutabe-dorre dituzte, gas-kloro apur batek lehen dorrean kloruro ferrosoarekin erreakzionatzen ez badu, bigarren dorrera igaro dadin, eta aberasten ari den kloruro ferrosoa etengabe birzirkulatuko da hortik. Kloro apur bat dorre horretatik irteten bada, sodio hidroxidoa disoluzioan duen xurgapen-dorre batera igaroko da, eta gehiegizko kloroa bertan geldituko da. Xurgapen-dorre horretako gas-irteeran, segurtasun-neurri gisa, kloro-neurgailu jarraiki bat jarriko da, 3 ppm-tik gorako (5 mg/Nm3) maila bat detektatuz gero, kloroaren sarrera-balbula itxiko duena. Kloruro ferrosoa agortzeko bi erreaktoreak, gainera, xurgatuta egongo dira, eta gasak beste xurgapen-dorre batera eramango dira; dorre horrek ere NaOH izango du.

Emisio atmosferikoen lau foku daude kloruro ferrikoa fabrikatzeko prozesuari lotuta: instalazio zaharraren xurgapen-dorreari lotutakoa eta instalazio berrien bi xurgapen-dorreei lotutakoak.

Kloruro ferrikoa fabrikatzeko eremua segurtasun-kubeta baten bidez isolatuta dago. Bertan biltzen dira eremua garbitzeko ur guztiak, tanta-jarioak eta euri-urak, eta ponpatzeko kutxatila zentral batera eramaten dira, eta efluenteak biltzeko bi baltsatara igarotzen dira (600 m3 eta 355 m3-ko edukiera dute), ondoren araztegian tratatzeko.

Halaber, andeletako segurtasun-kubetan bildutako euri-urak eta txatarra-parkearen gainean erortzen direnak saneamendu-sarera isurtzen dira, eta horiek ere efluenteak biltzeko bi baltsetako batera eroaten dira, ondoren tratatzeko.

Sodio hipokloritoa ekoiztea.

Mintz-gelaxken teknologia erabiliz gatzunaren elektrolisitik abiatuta sodio hipokloritoa ekoizteak honako fase hauek ditu:

– Mintz-gelaxken teknologia bidezko elektrolisia:

Gatzezko disoluzio urtsu batetik (gatzun ultrapurua) abiatu eta elektrolisia egiten da honako erreakzio elektroniko honen arabera:

2 NaCl (sol.) + 2 H2O (lik.) = Cl2 (gasa) + 2 NaOH (lik.) + H2 (gasa).

Ioi-trukeko mintz polimeriko batek bereizi egiten ditu konpartimentu anodikoa eta katodikoa, eta horri esker ez dira nahasten konpartimentu bakoitzean sortzen diren gasak eta likidoak.

Prozesu horren ondorioz, bitarteko produktu hauek lortzen dira: gas-kloroa, gas-hidrogenoa eta sodio hidroxidoa (NaOH).

Lehenengo etapan, gehienez 32 gelaxka elektrolitiko dituzten bi elektrolizagailu bipolar erabiliz eta 24 ordu eguneko erregimen jarraituan, honako ekoizpen hau aurreikusten da:

– Gas-kloroa: 8 t/egun (oinarri lehorra).

– Sodio hidroxidoa: 9 t/egun (oinarri lehorra).

– Gas-hidrogenoa: 0,239 t/egun (oinarri lehorra).

Ekoitzitako gas-kloroaren eta sodio hidrogenoaren bidez egunean 60,7 t sodio hipoklorito lortzea aurreikusten da. Hori izango da merkataritza-produktua; kloro aktiboren 130 g/l-ko gutxieneko kontzentrazioa izango du eta ez du merkurio-kutsadurarik izango.

Bigarren etapan, gas-kloroaren eta sodio hidroxidoaren ekoizpena % 50 gehiago handituko dira lehen etapakoaren aldean, hirugarren elektrolizagailu bipolar bat gehituko baita (lehen etapakoen ezaugarri berdinak izango ditu). Horrela, 90 t/egun sodio hipoklorito ekoiztea aurreikusten da.

Hondakin-gatzuna, kloro asekoa, gas-kloroaren korrontetik bereiziko da, eta, grabitatearen ondorioz, Gatzuna Klorogabetzeko Sistemarantz joango da. Gas-kloro hezea, berriz, sodio hipokloritoa ekoizteko unitaterantz bidaliko da.

Era berean, gelaxkak % 32ko kontzentrazioan uzten dituen soda kaustikoa gas-hidrogenoaren korrontetik bereizten da eta grabitatearen bidez isurtzen da katolitoaren tangaraino, eta gas hezearen hidrogenoa atmosferara igortzen da tximinia baten bidez.

– Gatzuna klorogabetzea:

Gatzuna klorogabetzeko unitatean guztiz deuseztatuko da hondakin-gatzunean dagoen kloroa, eta elektrolizagailutik aterako da hori, eta asegailuan berriz kontzentratu eta tratamendu-prozesura birbidaliko da. Horretarako, lehenik, klorogabetze fisikoa egingo da, azido klorhidrikoa (HCl) gehituko da pH-a gutxitzeko, eta jarraian, klorogabetze kimiko bat egingo da, sodio sulfitoa gehituz. Gatzun hori –diluitua, klorogabetua eta pH doitukoa– gatzun-asegailura ponpatuko da. Sistema itxia denez, baliteke sulfato ioia eta klorato ioia kutsatzaileak sortzea, eta horiek ezabatzeko, zirkuituko gatzunaren frakzio txiki bat purgatzen da.

– Gatzuna asetzea eta iragaztea:

Asegailuan berriz ere kontzentratzen da gatzun diluitua, klorogabetzeko eremutik birziklatua, harik eta NaCl kontzentrazioa 305-310 g/l den arte. Prozesu horretarako, gatza (purutasun handikoa, lurruntzeko prozesu baten bidez lortuta) eta ur desmineralizatua gehitu behar dira. Purutasun handikoa bada ere, gatzun gordina iragazteko prozesu baten bidez garbitu behar da, eta ondoren, ioi-trukeko erretxinaren bidez garbitzeko etapa bat dator. Gatzuna iragazteko sistema poltsa motako iragazkiez osatuta dago, zeinek paraleloan jarduten duten, lehen mailako iragazki gisa. Erabilitako poltsa horiek, 25 mikrometrokoak, baztertu behar dira. Lehen mailako iragazkietatik ateratzen den gatzuna bigarren mailako batzuetatik igaroko da gero, eta Garbitze Sekundarioko Sistemara bideratuko da.

– Gatzunaren Garbitze Sekundarioko Tratamendua:

Gatzunak, kimikoki tratatu eta iragazita, ioi-trukeko erretxinen bidezko ondorengo beste tratamendu bat jaso behar du, Mintz Gelaxka bidezko teknologiaren purutasun-parametroetara iristeko. Ioi-trukeko zutabeak aldizka birsortu behar dira azido klorhidrikoa eta soda kaustiko diluitua erabiliz. Gatzuna garbitzeko prozesuaren ondoriozko efluenteak tanga batera bidaltzen dira, kudeatzeko. Gatzun ultrapurua elektrolizagailuetarantz ponpatuko da, gatzun-berogailu batetik igaro ondoren, tenperatura gelaxkek behar dituzten balioetara egokitzearren.

– Katolito eta Soda Diluzio Sistema:

Elektrolizagailuetatik ateratzen den katolitoa (% 32ko soda kaustikoa) hidrogeno-gasetik bereizi eta, grabitatearen ondorioz, katolito-tanga batera doa, elektrolizagailuetarantz birzirkulatuko da handik (frakziorik handiena), eta gainerakoa, berriz, produkzio berri gisa bidaliko da Soda Diluitzeko Sistemara. Sistema horretan, % 32ko sodaren ekoizpen osoa diluitu eta hoztuko da, Sodio Hipoklorito Ekoizteko Unitatean erabil dadin. Prozesu horretan kanpoko soda gehitu beharra dago.

– Sodio Hipokloritoa Ekoiztea:

Hala elektrolizagailuetatik bideratutako gas-kloroa, nola Gatzuna Klorogabetzetik lortutako hondakin-kloroa, soda kaustiko diluituz xurgatzen da sodio hipokloritoa ekoizteko unitatean, honako erreakzio honi jarraikiz:

Cl2 + 2 NaOH = NaClO + NaCl + H2O

Erreakzio hori oso-oso exotermikoa da eta, ondorioz, sistema hoztu beharra dago, berotu ez dadin.

Unitateak jarraian eta modu automatikoan jarduten du, eta erreaktore bat du. Erreaktore horretan gas-kloroa kontrakorrontean xurgatzen da soda kaustikoz eta sodio hipokloritoz osatutako nahaste batekin. Sortutako hipokloritoaren zati bat erreaktorerantz birzirkulatzen da, eta hipokloritoaren korronte hoztuaren beste frakzio bat hipokloritoa biltegiratzeko tangetarantz bideratzen da. Erreaktorean etengabe gehitzen da soda diluitua Soda Diluitzeko sistematik.

– Efluente Berreskuraezinen Tratamendua.

Efluente Berreskuraezinen sistemara bidaliko dira, dituzten ezaugarriak direla-eta, gatzun-sisteman edo beste prozesu batzuetan berreskuratu ezin diren efluenteak; adibidez, gatzun-purga eta Gatzunaren Garbitze Sekundarioko Sistemako birsorkuntzaren efluenteak.

Beste ekoizpen-prozesu batzuk.

Gainera, Dekitra SA enpresaren Lantaróngo fabrikan, ekoizpen-prozesu hauek gauzatzen dira:

1.– Produktu kimikoak biltegiratzea eta ontziratzea.

Dekitra SA enpresaren jarduera bat produktu kimikoak biltegiratzea da, nola likidoak, hala solidoak, ondoren ontziratu eta banatzeko.

Fabrikara zisterna-kamioietan iristen diren produktu kimikoak andel finkoetan kargatzen dira, motoponpak erabiliz. Beste batzuetan, produktua fabrikako bertako ekoizpen-eremuetatik ponpatuz kargatzen da. Produktuak andel finkoetatik bana daitezke, zisterna-kamioiak erabiliz, edo ontzi higikorretan ontziratuta.

Produktu likidoak ontzi finkoetan zein ontzi higikorretan biltegiratzen dira. Lehen kasuan, likidoak biltegiratzeko 80 andel finkotik gora daude, edukiera ezberdinetakoak: 30-40 m3-ko edukiera dutenak edo baita 400 m3-ko NaOH andelak ere. Andel horiek segurtasun-kubetetan jartzen dira, eta kubeten zolak kutxatila hartzaileetarako malda du. Kutxatilek, aldi berean, uhate-balbula dute, normalean itxita, fabrikako tratamendu-instalazioekin konektatuta dagoen saneamendu-sarearekin lotuta dagoena.

Ontzi higikorrei dagokienez, hainbat mota daude: 1.000 litroko edukiontziak eta 50 edo 25 litroko bonbonak. Produktu arriskutsuak gordetzeko eremuek gutxienez % 1eko maldak dituzte kontrol-kutxatiletara, eta kutxatilak segurtasun-balbulen bidez konektatzen dira hondakin-uren araztegira lotutako barneko saneamendu-sarera.

Biltegiratutako likidoak ezaugarri korrosiboak dituzte batik bat, hala nola kloro likidoa, azido ez-organikoak (sulfurikoa, nitrikoa, klorhidrikoa...), gatz azidoak (aluminio polikloruroak, aluminio sulfatoa...); edo basikoak (sodio hidroxidoa, sodio hipokloritoa...). Likido kaltegarriak (amoniako-disoluzioa, HSO3Na...), toxikoak (akrilamida) eta sukoiak (disolbatzaileak) ere biltegiratzen dira.

Produktu solidoak biltegiratu eta merkaturatzeko (batik bat big-bag edo zaku paletizatuetan) 816 m2-ko pabiloi bat dago, kamioientzako sarbidea duena.

Azkenik, fabrikan egiten den beste prozesu bat da sodio karbonatoa biltegiratu eta ontziratzea. Prozesu hori gauzatzen den instalazioak silo bertikala, zakuratzeko makina, uhal garraiatzailea eta paletizatzeko makina ditu, bidaltzeko. Produktua modu pneumatikoan deskargatzen duten zisterna-kamioietan iristen da biltegiratze-silora. Bi mahuka-iragazki daude prozesuan aireratutako partikulak biltzeko.

Kloroa biltegiratzeari lotutako atmosferarako emisioen fokuaz gain (aurrerago zehatuko da), fabrikako biltegiratze- eta ontziratze-prozesuetan badira atmosferarako emisioen beste hiru foku, prozesu hauei lotuta: azido klorhidrikoa biltegiratu eta ontziratzeko xurgapen-dorrea (biltegiak haizatzea), amoniakoa ontziratzeko xurgapen-dorrea (ez-sistematikoa), eta sodio karbonatoa biltegiratu eta ontziratzea (mahuka-iragazkia).

2.– Aluminio-gatzak ekoiztea.

Aluminio polikloruroak eta aluminio sulfatoa ekoiztean datza, batez ere uren tratamendurako. Prozesu honetan erabiltzen diren lehengaiak aluminio hidroxidoa (AlOH)3, azido sulfurikoa (H2 SO4) % 98an, azido klorhidrikoa (HCl) % 33an (polikloruroak fabrikatzean) eta ur desmineralizatua dira.

Aluminio sulfatoa ekoizteko, fabrikak bi instalazio ditu, bat 1994koa, eta 2004ko instalazio berriak.

Aluminio sulfatoa eratzeko erreakzioa espontaneoa eta exotermikoa da, eta hortaz, prozesuaren tenperatura kontrolatu behar da. 1994ko instalazioetan hori lortzeko, erreaktorearen atorratik zirkuitu itxian zirkulatzen duen urarekin hozten da erreaktorea, eta ondoren hozteko dorre batera igaro eta berriz ere zirkuitura joaten da.

Instalazio berriek kondentsadore bat dute, erreaktorean askatzen diren balizko lurrunak berreskuratzeko. Kondentsadore hori uraren bidez hozten da (hozte-dorrea). Likido kondentsatua 30 m3-ko berariazko andel batera eramaten da, eta hortik erreaktorera ponpatzen da berriz.

Erreakzioa amaitutakoan, disoluzioa ponpa bidez erauzten da eta, prentsa-iragazki batean zehar pasaraziz, erreakzionatu gabeko gehiegizko hidratoa berreskuratzen da. Iragazitako disoluzioa bero-trukagailu batean zehar pasarazten da gero, hozteko, eta dauden andeletara ponpatzen da, biltegiratzeko.

Aluminio polikloruroak fabrikatzeko, sulfatoak fabrikatzeko lehengai berak erabiltzen dira, eta lehengai horiei azido klorhidrikoa gehitzen zaie % 33an. Prozesua sei erreaktoretan gauzatzen da. Al(OH)3 zinta amaigabe baten bidez kargatzen da erreaktoreetan; azido sulfurikoa eta klorhidrikoa, berriz, horien andeletatik ponpatzen dira. Ur desmineralizatua fabrikako bertako ekoizteko instalaziokoa da. Erreakzioan azido klorhidrikozko lurrunak jariatzen dira, eta xurgapen-dorre batera bidali, eta korrontearen kontra garbitzen dira urarekin.

Disoluzioak erreaktoreetan berotzeko, fabrikako galdaretako lurruna sartzen da erreaktoreak inguratzen dituzten hodibihurrietan. Ur kondentsatua galdarara birzirkulatzen da berriz. Erreakzioa amaitutakoan, nahasketa ur desmineralizatuarekin hozten da zirkuitu itxian: 27 ºC-tan sartzen da erreaktore-atorran eta 60 ºC-tan irteten da; gero hozteko dorrera joaten da eta berriz hozten da. Nahasketa andel nahasle batera igarotzen da, produktuaren ezaugarriak doitzeko. Azkenik, prentsa erako iragazki batean iragazten da; gehiegizko hidroxidoa bertan geratzen da, eta prozesuko erreaktore batera birziklatzen da.

Adierazi den bezala, prozesu horri lotuta xurgapen-dorre bat dago azido klorhidrikoaren balizko emisioak tratatzeko.

3.– Melamina/formol erretxinak ekoiztea.

Melamina/formol erretxina (polimero baten ur-disoluzioa) ekoizteko prozesuan % 37an aberastutako formaldehidoa (% 7 metanol), ur desmineralizatua, azido klorhidrikoa eta melamina erabiltzen dira, besteak beste. Beste erreaktibo batzuen kopuru txikiak ere erabiltzen dira pH-a doitzeko.

Oinarrizko erretxina sortzen den erreaktoreak gas-irteera bat du scrubber batera (garbiketa-dorrea), eta hor ur desmineralizatua korrontearen kontra zirkularazten da, formaldehido-lurrunak xurgatzeko. Disoluzioa scrubberraren behealdean biltzen da, eta hortik prozesura itzultzen da berriz.

Lehengaiak eta produktu bukatua biltegiratzeko andelak segurtasun-kubeta batean jartzen dira, fabrikazio-eremuaren ondoan.

4.– Gatz ez-organikoen disoluzioak eta nahasketak.

Diluitzeko eta nahasteko prozedura sinpleen bidez, honelako produktuak lortzen dira:

– Kaltzio klorurozko disoluzioak uretan.

– Potasio hidroxidozko diluzioak.

– Sodio bikarbonatozko disoluzioa.

– Koagulatzaile likidoak, gehigarriak dituzten burdina- eta aluminio-gatzen nahasketa-oinarrikoak.

Aipatutako produktu-familia guztiak nahasketa-eragiketa sinpleen bidez fabrikatzen dira, eta hala badagokio, ur-diluzioz, irabiagailua duten 4 nahasgailutan, erreakzio kimikorik sortu gabe. Eragiketa etenak edo karga bidezkoak dira, ekoizpen aldakorrekoak, eskariaren arabera.

5.– Akrilamidazko polimeroak eta emultsio polimerikoak fabrikatzea.

Akrilamidazko polimeroak ekoizteko prozesua ur desmineralizatua eta lehengaiak 25 m3-ko edukiera erabilgarriko erreaktore batean dosifikatzean oinarritzen da, non polimerizazio-erreakzioa sortzen den. Erreakzio bakoitzaren ostean, erreaktorea 3.000 litro inguruko ur-bolumen batekin garbitzen da, etengabe irabiatuz. Ur hori efluenteak biltzeko baltsara isurtzen da gero.

Poliakrilamida kationiko aldatuzko disoluzioak gainazalak inprimatzeko erabiltzen dira paper-industrian.

Emultsio polimerikoak fabrikatzeko prozesua urrats hauetan datza funtsean: elikatze-andeletan lehengaiak (monomeroak) eta behar diren erreaktiboak (polimerizazio-abiarazleak, katalizatzaileak, etab.) hornitu eta prestatzea; dagokion erreaktorera dosifikatzea (bi erreaktore daude, 3,65 m3 eta 18 m3-koak); bi faseko erreakzioa, N2-zko atmosfera kontrolatuan, bitarteko kontrolarekin; iragaztea; biltegiratze-andelera aldatzea, eta erreaktorea garbitzea.

Erreaktorean sortutako lurrunak zirkuitu itxiko urarekin hoztutako kondentsadoreetan bildu, eta erreaktorera likido gisa itzultzen dira.

Erreakzio bakoitzaren ostean, erreaktoreak garbitu egiten dira. Ur hori drainatze-sarearen bidez efluenteak biltzeko baltsara isurtzen da gero, araztegian tratatzeko.

6.– Jarduerak eta prozesuak kloro likidoarekin.

Kloroa biltegiratu eta manipulatzeari dagokionez, ondorengo jarduerak eta prozesuak gauzatzen dira:

– Kloroa biltegiratu eta ontziratzea:

Fabrikak kloroa biltegiratzeko 40 m3-ko hiru andel ditu. Horietako bat hutsik egoten da segurtasun-ontzi gisa, beste bietan gainpresio-egoera sortzen bada. Andelek beren segurtasun-ekipoak dituzte eta pisua kontrolatzeko sistema bat dute, une oro horien karga zein den jakiteko. 120 m3-ko edukierako segurtasun-kubeta baten barruan kokatuta daude, beti itxita dagoen husteko balbula duena. Gainera, andel bakoitzak segurtasun-balbula bat du, gas bihurtutako kloroa hartzeko instalazio batera deskargatzen duena (kloroa xurgatzeko dorrea).

Biltegiratutako kloroa botila eta edukiontzietan ontziratzeko eta kloruro ferrikoa fabrikatzeko erabiltzen da.

Balizko kloro-ihesak detektatzeko, alarmei eta telefono-gune batera konektatutako 4 sentsore daude. Sentsoreak kloroa biltegiratu eta ontziratzeko gunearen perimetroan kokatuta daude.

Kloroa xurgatzeko dorreak biltzen ditu tangetako gasgabetuak eta zisternak husteko eta ontziak bete eta gasgabetzeko eragiketetako gas-kloroa. Kloroa xurgatzeko dorre bat du, eta sodarekin nahasten da hor, sodio hipokloritoa sortzeko. Xurgapen-dorre hori atmosferarako emisioen 6. fokua da.

– Presio-probak kloro-ontzietan.

Lehenago aipatutako jarduerez gain, Dekitra SA enpresak Kontrol Erakunde Baimendu gisa dihardu, kloro-botila (40 kg-tik 150 kg-ra bitartekoak) eta botiloien (500 kg-tik 1000 kg-ra bitartekoak) aldizkako ikuskapenak egiteko. Presio-probetarako, 4,80 m x 4,60 m luze-zabala eta 3 m-ko garaierako hormak dituen hormigoizko bunker bat dago.

7.– Fabrika pilotua.

Instalazioan fabrika pilotu bat dago produktu berriak ikertu eta garatzeko, batik bat malutatzaile gisa erabilitako polimeroak, mikroemultsio jakin batzuk polimerizatuz lortuak. Fabrika eraikin independente bat da, edukiera ezberdinetako 7 erreaktore dituena, eta horietan adierazitako produktuak fabrikatzeko behar diren nahasketak eta erreakzioak sortzen dira.

Deskribatutako jarduerak gauzatzeko, Lantaróngo instalazioan erabiltzen diren energia-baliabideak energia elektrikoa (2.410.910 kW instalazio nagusian eta 8.906.000 kW hipokloritoa fabrikatzeko instalazioan) eta lurrun-galdaretarako gasolioa dira; batez ere melamina-formol erretxinak eta aluminio-gatzak fabrikatzeko (0,77 MW eta 0,84 MW-eko potentzia duten bi lurrun-galdara) eta gatzuna berotzeko hipokloritoa fabrikatzeko (gehienez 230 kW-eko potentzia duten bi galdara) erabiltzen dira. 1.000 litroko edukiera duten hiru gasolio-andelek galdara horien funtzionamendua ziurtatzen dute.

Hirugarren galdara batek lehen aipatutako galdaren lana osatzen du, eta polikloruroen ekoizpenaz ere arduratzen da; 1,5 MWt-eko potentzia termiko nominala du.

Aire konprimatua banatzeko, 200 Nm3/h-ko edukiera eta 7,5 bar-eko deskarga-presioa dituen konpresorea dago.

Fabrikan industria- eta etxe-erabilerarako eta berdegunea ureztatzeko kontsumitutako ura (guztira 101.923 m3 gutxi gorabehera instalazio nagusian eta 30.000 m3 hipoklorito-fabrikan) putzu batetik eta zuzenean Ebro ibaitik lortzen da. Horretarako, Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren ur publikoak aprobetxatzeko emakida bat dago, urtean 236.000 m3-ko bilketa-bolumenekoa.

Ontziak eta zisternak garbitzeko urak, ponpak eta konpresoreak hoztekoak, lan-eremuak garbitzekoak, nahasgailuak, erreaktoreak eta beste gailu batzuk (mahukak, hodiak, iragazkiak, etab.) garbitzekoak, ur desmineralizatua fabrikatzeko ioi-trukerako erretxinak birsortzeko urak, produktu kimikoekin kutsa daitezkeen euri-urak, eta hobi septikotik igaro ondorengo ur sanitarioak 600 eta 355 m3-ko edukiera duten biltzeko bi baltsatara eramaten dira. Ondoren, ur horiek hondakin-urak arazteko 25 m3/h-ko ahalmena duen instalazio batera igarotzen dira, eta etapa hauek ditu: ur tratatugabea ponpatzea, pH-a egokitzea, malutatzailea dosifikatzea, dekantazioa, lohiak loditzea eta iragaztea. Ur araztua Ebro ibaira isurtzen da. Bestetik, estalduretako euri-ur garbiak eta azken handitzeko zabalguneko lurrazaleko urak (produktu arriskutsuekin ezin kutsatu direnak) industrialdeko udal-kolektorera eramaten dira.

Instalazioak emisio atmosferikoen hamabost foku ditu: instalazio nagusietako gasolioa erretzeko 1. eta 2. eta 3. galdarei lotutako hiru foku; melamina/formol erretxina fabrikatzeko prozesuari lotutako foku bat; azido klorhidrikoa biltegiratzeari lotutako foku bat; kloruro ferrikoa fabrikatzeko prozesuari lotutako lau foku; kloroa biltegiratzeari lotutako foku bat; aluminio polikloruroak fabrikatzeko prozesuari lotutako foku bat; karbonatoak ontziratzeko prozesuari lotutako foku bat; aluminio sulfatoaren fabrikazioari lotutako foku bat eta sodio hipokloritoaren ekoizpenari lotutako foku bat. Gainera, emisio ez-sistematikoak sortzen dira amoniakoa ontziratzeko prozesuarekin lotuta.

Bestalde, sodio hipokloritoa ekoiztearen ondorioz, elektrolisiak eragindako gas-hidrogenoa sortzen da, baina etengabe jariatzen da atmosferara puntu aireztatu batean, azkar diluitzeko, kaltegabetzat jotzen baita. Gainera, sodio-hipokloritoa ekoizteko instalatutako bi galdaratako gasolio-errekuntzako gasak bi tximinia estalitatik hustuko dira. Horien ezaugarriak aintzat hartuta, foku horiek 03010305 epigrafean esleituko dira, multzorik esleitu gabe, 100/2011 EDn, zeina abenduaren 22ko 1042/2017 Errege Dekretuak aldatu baitzuen (errekuntza ertaineko instalazioetatik datozen agente kutsatzaile zehatz batzuen atmosferarako emisioak mugatzen dituena eta Airearen Kalitateari eta Atmosferaren Babesari buruzko azaroaren 15eko 34/2007 Legearen IV. eranskina eguneratzen duena). Hori dela eta, ez da tximiniaren gutxieneko altuera justifikatu behar, ez da laginketa-punturik gaitu behar, eta ez ditu KEB batek kontrolatu beharko.

Deskribatutako ekoizpen-prozesuak eta mantentze-lanak dira hondakin arriskutsuak sortzen dituzten prozesuak.

Ekoizpen-prozesuetan teknika erabilgarri onenak erabiltzen dira, industria kimikoko hondar-ur eta -gasak tratatzeko sistemei buruzko Europako BREF txostenak ("Reference Document on Best Available Techniques in Common Waste Water and Waste Gas treatment/Management Systems in the Chemical Sector") jasotzen dituenak, hondakin-uren isuriak eta atmosferara egindako gas-emisioak tratatzeko sistemei dagokienez; eta kloro-alkalia ekoizteko TEOek ("Best Available Techniques conclusions for the production of chlor-alkali") jasotzen dituztenak. Hortaz, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko araudian ingurumena oro har babesteko adierazitako helburuak betetzen dira. Halaber, Dekitra SA enpresak Europako Batzordeko BREF txosten hauetako teknika erabilgarri onen generikoak ezarrita ditu: Solido ez-organikoak fabrikatzeko BREF txostena ("Reference Document on Best Available Techniques for the Manufacture of Large Volumen Inorganic Chemicals - Solid and Others Industry"); hondakinak kudeatzeko BREF txostena ("Reference Document on Best Available Techniques for the Waste Treatments Industries"); polimeroak fabrikatzeko BREF txostena ("Reference Document on Best Available Techniques in the Production of Polymers"); monitorizazioari buruzko BREF txostena ("Reference Document on Best Available Techniques on the General Principles of Monitoring"), eta hozteari buruzko BREF txostena ("Reference Document on the application of Best Available Techniques to Industrial Cooling Systems"). Halaber, biltegiratzeari buruzko BREF txostenean ("Reference Document on Best Available Techniques on Emissions from Storage") adierazitako TEOetako bat du: hondakin-uren 600 eta 355 m3-ko andel bat, kutsatuta egon daitezkeen instalazioko ur guztiak biltzen dituena.

Ekoizpen-prozesuak kloro-alkalia ekoizteko teknika erabilgarri onenak ditu ("Best Available Techniques conclusions for the production of chlor-alkali"): zehazki, mintz-gelaxken teknologia; ez du merkuriorik erabiltzen, ezta asbestorik ere, eta beste teknologia batzuek baino energia-kontsumo txikiagoa behar du. Gainera, mintz-teknologia egongo da ur desmineralizatua ekoizteko (alderantzizko osmosia).

Dekrita SAren jardueran, teknika erabilgarri onenak aplikatzen dira, eta teknika horiek Europako BREF txosten hauetan daude jasota:

– Hozteari buruzko BREF txostena ("Reference Document on the application of Best Available Techniques to Industrial Cooling Systems"). 2001eko abendua.

– Monitorizazioari buruzko BREF txostena ("Reference Document on Best Available Techniques on the General Principles of Monitoring"). 2002ko azaroa.

– Biltegiratzeari buruzko BREF txostenean ("Reference Document on Best Available Techniques on Emissions from Storage") aipatutako TEOetako bat dago. 2006ko uztaila. Instalazioan kutsatuta egon daitezkeen ur guztiak biltzen dituzten hondakin-uren 600 eta 355 m3-ko bi andel dira.

– Hondakinen kudeaketari buruzko BREF txostena ("Reference Document on Best Available Techniques for the Waste Treatments Industries"). 2006ko abuztua.

– Polimeroen ekoizpenari buruzko BREF txostena ("Reference Document on Best Available Techniques in the Production of Polymers"). 2007ko abuztua.

– Solido ez-organikoen fabrikazioari buruzko BREF txostena ("Reference Document on Best Available Techniques for the Manufacture of Large Volumen Inorganic Chemicals – Solid and Others Industry"). 2007ko abuztua.

– Kloro alkaliaren ekoizpeneko eskuragarri dauden teknologia onenei (TEO) buruzko ondorioak ("Best Available Techniques conclusions for the production of chlor-alkali"). 2013ko abenduaren 9a.

Bereziki, mintz-gelaxken teknologia; ez du merkuriorik erabiltzen, ezta asbestorik ere, eta beste teknologia batzuek baino energia-kontsumo txikiagoa behar du. Gainera, mintz-teknologia egongo da ur desmineralizatua ekoizteko (alderantzizko osmosia).

– Sektore kimikoko hondakin-ur eta -gasen tratamendurako eta kudeaketarako sisteman eskuragarri dauden teknologia onenei (TEO) buruzko ondorioak ("Reference Document on Best Available Techniques in Common Waste Water and Waste Gas Treatment / Management Systems in Chemical Sector"). 2016ko maiatzaren 30a.

– Hondakinen tratamendurako teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak. 2018ko abuztua: TEO1, TEO2, TEO3, TEO4, TEO5, TEO6, TEO7, TEO8, TEO11, TEO19, TEO20, TEO21, TEO 22, TEO23, TEO52 eta TEO53».

«Hirugarrena.– Dekitra SA enpresak Lantaróngo udal-mugartean HCl-zko bainu agortuak kudeatzeko, oro har, industriarako produktu kimikoak ekoitzi eta merkaturatzeko eta sodio hipokloritoa fabrikatzeko jardueraren ustiapenerako ondorengo baldintzak eta eskakizunak jartzea.

A) Erantzukizun zibileko asegurua.

Erantzukizun zibileko asegurua egin beharko du, gutxienez milioi bat eta ehun mila eurokoa (1.100.000 euro), baimendu den jarduera gauzatzearen ondorioz hirugarren pertsonei edo haien ondasunei eragindako kalteak eta hondatutako ingurumena konpontzearen eta berreskuratzearen kostuak ordaindu ahal izateko.

Aseguru horren zenbatekoa urtero eguneratuko da, eta aurreko 12 hilabeteetako Kontsumoko Prezioen Indizearen (KPI) arabera areagotzen joango da.

B) Fidantza.

Ehun eta berrogeita hemeretzi mila zortziehun eta laurogei (159.880) euroko fidantza jartzea, Hondakinen eta lurzoru kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legearen, Ekonomia Zirkularra Bultzatzekoaren, 23. artikuluaren 5.b) apartatuan xedatutakoari jarraikiz. Fidantza horren zenbatekoa zehazten da, hondakinak tratatu eta biltegiratzeko gehieneko gaitasunen arabera.

Fidantza horren zenbatekoa urtero eguneratu ahalko da, aurreko 12 hilabeteetako kontsumoko prezioen indizearen (KPI) arabera igota.

Jarritako fidantza ez da itzuliko, Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzak Dekrita SAk sustatutako hondakin arriskutsuak kudeatzeko jarduera uztea baimendu arte edo dagokionean jarduera uzteko finkatutako baldintzak bete arte; baldintza horiek, betiere, lurzoruaren kalitate-adierazpenean ezartzen diren betekizunak barne hartuko dituzte.

C) Administrazioarekiko harremanen erantzule.

Administrazioarekiko harremanez arduratuko den goi-mailako tituludunari buruz Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari eman zaizkion datuetan aldaketarik balego, Dekrita SA enpresak aldaketa horien berri emango du.

D) Babes- eta zuzenketa-neurriak.

Babes- eta zuzenketa-neurriak sustatzaileak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzan aurkeztu dituen agirietan aurreikusi bezala beteko dira, indarrean dagoen araudiaren arabera eta honako apartatu hauetan ezarritakoari jarraituz:

D.1.– Hondakin arriskutsuak eta arriskugabeak onartu, hartu, manipulatu eta biltegiratzeko baldintzak eta kontrolak.

Dekrita SA enpresak hondakinak balorizatuko ditu kloruro ferrikoa fabrikatuz, material ferrikoak desugertzeko jardueretatik eratorritako azido klorhidrikozko bainu agortuetatik abiatuta.

Dekrita SA enpresaren instalazioetan ondorengo apartatuetan identifikatutako hondakinak onartuko dira, betiere organo honek, apartatu honetan adierazitakoari jarraikiz, balioetsitako tratamendu-kontratuan ezarritako onartzeko eta hartzeko irizpideak betetzen baditu.

Fabrikan tratatzea aurreikusitako hondakin-jatorri berri bakoitzerako hondakinaren ezaugarriak aztertuko ditu Dekrita SAk, tratatzeko aukera dagoela egiaztatzeko. Karakterizazio hori hondakinaren izaeraren eta jatorriaren arabera egingo da, eta kontuan hartuko dira ingurumen-arrazoiengatik edo bestelako arrazoiengatik tratamendua mugatzen duten parametroak.

Hondakin zehatz bat onartzeko aukera egiaztatu ostean, Dekrita SA enpresak hondakinak tratatzeko kontratua bidaliko dio hondakinaren titularrari, hondakinak onartuak izango direla eta behar bezala kudeatuko direla bermatzeko. Horrez gain, hondakina onartzeko parametro mugatzaileak edo baldintzatzaileak jasoko dira, eta, hala badagokio, hondakin-partida bakoitza hartu aurretik analizatu beharreko parametroak.

Halaber, hondakinen zehaztapenak, hondakinak lekuz aldatzeko baldintzak eta gorabeherak daudenean aldeek izango dituzten betebeharrak jasoko dira kontratuan.

Operadoreak dagokion tratamendu-kontratuaren berri emango dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, horrek onets dezan, eta, behar izanez gero, hondakina onartzeko parametro mugatzaile edo baldintzatzaileen proposamena erantsiko da.

Ingurumen-organoak balioesteko tratamendu-kontratu bat aurkeztu eta hamar egunera, ingurumen-organoak ez badu espresuki ezer adierazi, Dekrita SAk proposatutako hondakinaren onarpen- eta kudeaketa-prozesuarekin jarraitu ahal izango du.

Hondakinak onartu eta jasotzeko aukera egiaztatzeko helburuarekin, Dekrita SAk une oro izan beharko ditu horien onarpen parametroak egiaztatzea ahalbidetzen duten baliabide tekniko eta giza baliabideak. Onarpena baldintzatzen duten parametro horiek ezartzea, kasu guztietan eta hondakin-partida bakoitzerako, metodo homologatuaren bidez egingo da; zentroaren langile taldeko kide den laborategiko buru batek gainbegiratu beharko du eta espezializatutako tituluduna izan beharko da.

Hondakin arriskutsuak badira, gutxienez parametro hauek zehaztuko dira: dentsitatea 20 ºC-tan, azido klorhidrikoaren pisua, kloruro ferrosoaren pisua, beste metal batzuen edukia (antimonioa, artsenikoa, kadmioa, kromoa, beruna, merkurioa, nikela, selenioa, zinka) eta zianuroen edukia.

Materialki balorizatzeko modu lehenetsia duten hondakinak instalazioetan onartzeko baimena uka dezake ingurumen organoak.

D.1.1.– Onar daitezkeen hondakinak.

Dekrita SA enpresak ondorengo Europako Hondakinen Zerrendako EHZ kodea duten hondakin arriskutsu hauek tratatu ahal izango ditu. Zerrenda hori Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko Erabakiaren bidez argitaratu zen (erabaki horren bidez aldatu egin zen 2000/532/EB Erabakia, hondakinen zerrendari buruzkoa, Europako Parlamentuaren eta Batzordearen 2008/98/EB Zuzentarauari jarraikiz). Era berean, hondakinen kodeen esleipena eta haien sailkapena erabaki horretan eta Batzordearen 1357/2014 Erregelamenduan (EB) ezarritakoaren araberakoa izango da –Batzordearen 1357/2014 Erregelamendua, 2014ko abenduaren 18koa, zeinaren bidez ordezten baita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauaren III. eranskina (zuzentarau hori hondakinei buruzkoa da eta zuzentarau jakin batzuk indargabetu zituen). Horrenbestez, material ferrikoak desugertzeko prozesutik datozen hondakin arriskutsu hauek baino ez dira onartuko Dekitra SA. enpresaren instalazioetan:

(Ikus .PDF)

Dekrita SAk Europako Hondakinen Zerrendako hondakin arriskugabeak tratatu ahal izango ditu. Zerrenda hori Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko Erabakiaren bidez argitaratu zen (erabaki horren bidez aldatu egin zen 2000/532/EE Erabakia, hondakinen zerrendari buruzkoa, Europako Parlamentuaren eta Batzordearen 2008/98/EE Zuzentarauan xedatutakoa betetzeko).

(Ikus .PDF)

Jasotako hondakin arriskugabeek ezingo dute izan 2008/98/EE Zuzentarauaren II. eranskina ordezten duen Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko 1357/2014 Erregelamenduan ezarritako arrisku-ezaugarrietako bat ere.

Instalazioan inola ere ez dira onartuko ebazpen honetan zehaztu ez diren hondakinak, edota, hondakin onargarrien artean adierazitakoak izanik ere, bestelako hondakin mota generikoren batekin kutsatuta daudenak.

Hondakinak beste autonomia-erkidego batetik lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipen eta kontrola egiteko, Hondakinen eta lurzoru kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legearen, Ekonomia Zirkularra Bultzatzekoaren, 31.2 artikuluaren arabera.

D.1.2.– Hondakinen sarrera kontrolatzea.

Instalaziora balorazioa egiteko iristen diren hondakinen kontrol bat eraman beharko da, ebazpen honetako baldintzen arabera onargarriak direla bermatzeko.

Kontrol horretan, Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzak onartutako tratamendu-kontratuan ezarritako egiaztapena egin beharko da. Agiri horretan, onartzeko parametro mugatzaile eta baldintzatzaileak ezarriko dira. Egiaztatze hori sarrera-kontroleko agiri batean erregistratuta geratuko da.

Ezin izango dira onartu baimen honetan adierazitakoez bestelako hondakinak. Dena dela, hondakin mota gehiago kudeatu nahi izanez gero, beharrezkoa izango da aldez aurretik Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzaren onespena eta ebazpen honen H letran adierazitakoa betetzea.

Hondakin-partida bat baztertu egiten bada, ez dituelako betetzen onartzeko parametro mugatzaileak, berehala jakinarazi beharko zaio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari. Horrekin batera, hondakinaren izaera –EHZ kodea– jatorria, kantitatea, enpresa garraiatzailea, bazterketaren arrazoia, baztertutako hondakinaren helmuga eta bestelako gorabeherei buruzko datuak eman beharko dira.

Onartu ez den partida beste autonomia-erkidego batetik badator, jatorrizko ingurumen-organoari ere jakinarazi beharko zaio.

Hondakin bat ezin bada onartu, zeinaren EHZ kodea hondakin baimenduen artean baitago, tratamendu negatiboaren kontratu bat egin beharko da, hondakin horiek kudeatzeko ezintasunaren arrazoiak azalduz.

D.1.3.– Zamalanak.

a) Hondakin horien zamalanak egiteko ibilgailuen aparkalekuek zola iragazgaitza izango dute, eta, orobat, behar diren maldak eta balizko isuriak biltzeko sareak, horiek kutxatila itsurantz edo biltzeko putzurantz zuzentzeko, betiere bidean ibilgailuaren azpitik igaro gabe edo beste ibilgailu edo instalazio batzuetara hurbildu gabe.

b) Zamalanak egitean, gai arriskutsuak manipulatzeko eskatutako segurtasun-baldintzak bete beharko dira.

c) Instalazioan egiten diren hondakinen zamalanek eta manipulazioek, baita ekipamenduen estankotasunak ere, emisio lausoak edo kontrolik gabeak saihestu beharko dituzte, edo, saihestu ezin denean, ahalik eta gehien txikitu.

D.1.4.– Jasotako hondakinak biltegiratzea.

a) Balorizatu beharreko hondakin arriskutsuak gordetzeko gehieneko epea sei hilekoa izango da.

b) Balorizatu beharreko hondakin arriskugabeak gordetzeko gehieneko epea bi urtekoa izango da.

c) Tratatu beharreko hondakinak biltegiratzeko instalazioek lurzoru iragazgaitzak izango dituzte, aurreikusitako zamak jasateko eta egon litezkeen ihesak edo isuriak hartzeko gai direnak; gainera, biltegiratze-eremu bereiziak izango dituzte hondakin onargarrien mota generiko bakoitzerako.

d) Hondakin arriskutsuak biltegiratzearen ondoriozko arriskuak murrizte aldera, Dekrita SAk gune bereizian biltegiratu beharko ditu hondakinok. Gune hori estalita egongo da eta lurzoru estankoak izan beharko ditu.

e) Instalazioan onartutako hondakinak biltegiratzeko orduan, prezipitazio atmosferikoak sartzea eta haizeak hondakinak arrastatzea saihestu beharko da.

f) Hauts-itxurako hondakinak eta soltean hartutakoak pabiloiaren barruko piloetan eta/edo hobietan biltegiratuko dira.

g) Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isuriak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira, istripuzko isuriak kanpora irten ez daitezen. Bilketa-sistema horiek independenteak izan behar dute hondakin mota hauetarako: jarioren bat gertatu eta nahasiz gero, arriskugarritasuna handitzea edo kudeaketa zailtzea dakartenetarako.

h) Hondakinak desagertu edo galtzen badira, edo ihesen bat gertatzen bada, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzan eta Lantaróngo Udalean.

i) Instalazioaren etenaldi teknikoko egoera berezietan, edo instalazioaren ezohiko funtzionamenduaren ondoriozko bestelako egoeretan, Dekrita SAk D.1.1 apartatuan adierazi diren hondakinen transferentzia-zentro gisa jardun ahal izango du, hondakinak beste instalazio baimendu batera eramateko, han kudeatu daitezen.

j) Baimen honi loturiko hondakin ontziratuak gune bereizietan biltegiratuko dira, motaren arabera identifikatuta.

k) Hondakinak aldi baterako biltegiratzeko jardueran sortutako efluente oro, ur beltzak izan ezik, bereizita jaso beharko da, eta haren ezaugarrien arabera behar bezala kudeatu, eta ezin izango da sarera isuri.

D.1.5.– Produktuaren ezaugarriak kontrolatzea.

a) Tratatze-prozesuan lortutako eta saltzeko den kloruro ferrosoari eta kloruro ferrikoari dagokienez, aurrez karakterizazio-analisi bat egingo da eta Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara igorriko da, gutxienez elementu hauen edukia zehaztuz: kadmioa, nikela, kromoa, antimonioa, artsenikoa, beruna, zianuroak, merkurioa, selenioa, amina aromatiko eta alifatikoak.

b) Merkaturatzeko kloruro ferrosoko eta kloruro ferrikoko elementu horien kontzentrazioak ezingo ditu muga hauek gainditu:

(Ikus .PDF)

c) Gainera, prozesuan lortutako produktuen enpresa erosleen zerrenda igorriko da Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara sei hilean behin.

D.1.6.– Kudeatutako hondakinen datuen erregistroa.

Hondakinen eta lurzoru kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legearen, Ekonomia Zirkularra Bultzatzekoaren, 64. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Dekrita SAk formatu fisiko edo telematikoko artxibo kronologiko bat eduki beharko du, non jasoko diren, hurrenkera kronologikoan, hondakinen kopurua, mota, jatorria, helmuga eta hondakinak tratatzeko metodoa, eta, aplikatzekoa den kasuan, garraiobidea eta bilketa-maiztasuna. Aipatutako fitxategi kronologikoan, hondakinen ekoizpen- eta kudeaketa-lanen agiri bidezko egiaztapenean bildutako informazioa sartu behar da.

Artxibo kronologiko hori hiru urtez gorde beharko da gutxienez, eta urtero bidali beharko da Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programaren barruan.

Ebazpen honetako hirugarren apartatuko D.1.5. azpiapartatuan aipatutako karakterizazio-analisien emaitzak apartatu honetan araututako erregistroan jasoko dira, baita Dekrita SAk egin ditzakeen kontrasteko horiek ere.

Hondakinen eta lurzoru kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legearen, Ekonomia Zirkularra Bultzatzekoaren, 65. artikuluarekin bat etorriz, urte bakoitzeko martxoaren 31 baino lehen aurkeztu beharko da artxibo kronologikoan jasotako informazioaren memoria laburra, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programaren barruan.

D.1.7.– Estatuz kanpotik inportatutako hondakinak.

Baldin eta kudeatu beharreko hondakinak beste estatu batzuetakoak badira, Hondakinen Lekualdaketei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan ezarritakoa bete beharko da.

Horrez gain, aurreikusten bada zabortegian deuseztatu beharko direla inportatu beharreko hondakinak zein inportatutako hondakinen helmugako instalazioan aurreikusitako balorizazio- eta deuseztatze-tratamendutik lortutako korronte esanguratsuren bat, orduan, kontsulta bat egin beharko zaio organo honi, justifikatuz aurreikusitako mugaz gaindiko lekualdaketak bat datozela Euskadiko Hondakinak Prebenitu eta Kudeatzeko 2030eko Planean zehaztutako hondakinen inguruko plangintzaren helburuekin.

D.2.– Instalazioaren jardunerako baldintza orokorrak.

D.2.1.– Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

D.2.1.1.– Baldintza orokorrak.

Dekrita SAren fabrikaren ustiapenean bete beharreko baldintzak dira atmosferara egindako emisioek ez gainditzea ebazpen honetan ezarritako balioak, eta Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzak jarraibide teknikoetan ezarritako eskakizun teknikoak betetzea.

Prozesuan zehar atmosferara jariatzen den gai kutsatzaile oro bildu eta bide egokienetatik kanporatuko da, behar denean, gai kutsatzaileen ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.

Arau orokor hori bete beharrik ez dute izango emisio konfinatu gabeak biltzea teknikoki eta/edo ekonomikoki bideragarria ez denean, edota ingurunean kalte urria eragiten dutela egiaztatzen denean.

Neurri egokiak hartuko dira istripuzko emisioen probabilitatea murrizteko, eta haien efluenteak giza osasunerako nahiz segurtasun publikorako arriskutsuak ez izateko. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatu eta mantenduko dira, efluenteen tenperatura- eta konposizio-aldaketei eraginkortasunez aurre egiteko moduan. Era berean, ahalik eta gehien murriztuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.

Atmosfera kutsa dezaketen jardueretarako instalazioak arautzen dituen abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren 5. artikuluan jasotako betebeharrak bete beharko dituzte instalazioaren titularrek.

Honako elementu hauek atmosferaren arloko eskumenak dituen sailak argitaratutako jarraibide tekniko guztiak bete beharko dituzte: sekzioa, neurketa-gunea, laginketa-guneak, neurketa-portuak, irisgarritasuna eta fokuen segurtasuna eta zerbitzuak.

Organo horrek foku berri bat baimendu ondoren, hura abiarazten denetik sei hilabete igaro baino lehen, ingurumen-kontroleko erakunde batek egindako hasierako ILE txosten bat igorri beharko da. Nolanahi ere, epe hori luzatzeko eskatu ahalko zaio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, betiere behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio.

D.2.1.2.– Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.

Dekitra SA enpresaren instalazioko foku konfinatuak urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuaren (atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratu eta bera ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatzen dituenak) katalogoan jasotako taulako jarduera hauei lotuta daude:

(Ikus .PDF)

Dekrita SAren instalazioan honako foku hauek daude:

(Ikus .PDF)

FE09 emisio-fokua "Amoniakoa biltegiratu eta ontziratzeko xurgapen-dorrea" urtean batez beste hamabi alditan baino gehiagotan funtzionatzera pasako balitz eta aldi bakoitzak ordubete baino gehiago iraungo balu, edo, maiztasuna edozein dela ere, emisioen iraupena orokorrean hartuta lantegiaren funtzionamendu-denboraren ehuneko bost baino handiagoa bada, emisio-foku sistematiko gisa araupetu beharko da.

Urte jakin batean foku sistematiko batek foku ez-sistematiko gisa funtzionatzen badu, ez da foku horren gaineko kontrolik egin beharko urte horretan. Ondoko urtean egin beharko da, baldin eta kontrola salbuesteko baldintzek ez badute bere horretan jarraitzen. Ingurumena zaintzeko dagokion programan justifikatu beharko da inguruabar hori.

D.2.1.3.– Emisioen muga-balioak.

Instalazioa ustiatzean, atmosferara egiten diren emisioetan ez dira emisioen muga-balio hauek gaindituko:

(Ikus .PDF)

Balio horiek honako baldintza normalizatu hauei dagozkie: gas lehorra 273,15 K-ko tenperaturan eta 101,3 kPa-ko presioan, oxigeno-edukiaren araberako zuzenketarik gabe.

Emisio-balioak betetzen diren ebaluatzeko, abenduaren 28ko 278/2011 Dekretuaren 9. artikuluan xedatutakoa beteko da.

Kloruro ferrikoa fabrikatzeko prozesuari lotutako FE05 emisio-fokuak "Kloruro ferrikoa fabrikatzeko prozesuari lotutako 1. xurgapen-dorrea" eta FE10 emisio-fokuak "Kloruro ferrikoa fabrikatzeko prozesuari lotutako 2. xurgapen-dorrea", Cl2 neurgailu jarraikiak izango dituzte, tara 3 ppm-ko kontzentrazioan zehaztuta, eta modu automatikoan konektatuta, emisio-muga gainditzen bada sisteman gas-kloroaren elikadura etetearren.

14. fokuko kloroaren eta kloro-dioxidoaren emisio-maila, batera neurtuta eta Cl2 gisa adierazita, honela kalkulatuko da: kloroaren xurgapen-unitatearen irteeran, jarraian, ordubeteko hiru neurketa egingo dira gutxienez, eta horien batez besteko balioa izango da emisio-maila.

Ikusten bada emisioen muga-balioren bat ez dela betetzen, behar diren zuzenketa-neurriak hartu beharko dira luzamendurik gabe, eta, berehala, ez-betetzearen, zuzenketa-neurrien eta haien epeen berri eman beharko zaio ingurumenaren arloko eskumenak dituen sailari.

D.2.1.4.– Gasak bildu eta kanporatzeko sistemak.

a) Fokuetako hondar-gasak kanporatzeko tximinien goreneko kota kalkulatzeko, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2012ko uztailaren 11ko Aginduak emandako jarraibide teknikoak hartuko dira kontuan: Jarraibide tekniko guztiak bete beharko dituzte elementu hauek: sekzioa, neurketa-gunea, laginketa-guneak, neurketa-portuak, irisgarritasuna eta fokuen segurtasuna eta zerbitzuak.

b) Emisio lausoak minimizatzeko helburuarekin, ihesak antzemateko ekipamenduak erabiliko dira, ingurumenaren kudeaketa egokia egingo da, eta instalazioa modu egokian diseinatuko da.

D.2.2.– Ibilgura isurtzeko baldintzak.

D.2.2.1.– Isurien sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokalekua.

Isuria sortzen duen jarduera mota nagusia: kimika ez-organikoaren oinarrizko produktuen fabrikazioa.

Jarduera-taldea: Kimika.

Mota-Taldea-EJSN: 2-9-24.13

(Ikus .PDF)

D.2.2.2.– Gehienez isur daitezkeen emari eta bolumenak.

1. isuria: Garbiketa-urak, ontzi-garbiketakoak, ur desmineralizatuaren fabrikazioko ioi-trukeko erretxinak berriztatzeko urak, sodio hipokloritoa ekoizteko instalazioko eta gatza biltegiratzeko eremuko jario-urak, produktu kimikoekin kutsatuta egon daitezkeen euri-urak eta ur beltzak:

(Ikus .PDF)

D.2.2.3.– Isurien muga-balioak.

Ibilgura egiten den isurketaren ohiko kutsadura-parametroak honako hauek izango dira soil-soilik, bakoitzerako zehazten diren gehienezko balioekin:

(Ikus .PDF)

Arroko erakundeak ezarritako baldintzak betetzeaz gain, isurien muga-balio hauek ere bete beharko dira, hondakinen tratamendurako teknika erabilgarri onenei buruzko ondorioak ezartzen dituen Batzordearen 2018ko abuztuaren 10eko 2018/1147 (EB) Betearazpen Erabakia betez, Europako Parlamentuaren eta baimendutako hondakin arriskutsuen kudeaketa-jarduerari aplika dakiokeen Kontseiluaren 2010/75/EB Zuzentarauaren arabera:

(Ikus .PDF)

Ezingo dira diluzio-teknikak erabili isurien muga-balioak lortzeko.

Gainera, ibaian, isuriaren immisioak ingurumen-kalitateko arauak beteko ditu eta eragindako ur-masaren egoera ez du narriatuko. Bestela, titularrak tratamendu egokia egin beharko du, aipatutako kalitate-helburuak isuriaren ondorioz urratzen ez direla ziurtatzeko.

Baimen horrek ez du babesten baldintza honetan esplizituki adierazi ez den substantziarik isurtzea, nahiz eta jardueraren ondorioz sortu; bereziki, substantzia arriskutsuak (lurrazaleko uren egoeraren jarraipen- eta ebaluazio-irizpideak zein ingurumen-kalitateko arauak ezartzen dituen irailaren 11ko 817/2015 Errege Dekretuaren IV. eta V. eranskinetan definitu dira).

D.2.2.4.– Arazteko eta husteko instalazioak.

Arazketa-instalazioek edo hondakin-uren zuzenketa-neurriek funtsean jarduera hauek hartuko dituzte barnean:

Instalazioak garbitzeko urak, ontziak garbitzekoak, ur desmineralizatuaren fabrikazioko ioi-trukeko erretxinak berriztatzeko urak, hipokloritoa fabrikatzeko prozesuaren urak, bai eta produktu kimikoekin kutsatuak egon litezkeen euri-urak ere, eta ur beltzak, putzu septikotik igarota, urak biltzeko dauden bi baltsetako batera bideratuko dira (homogeneizazio-baltsak); 600 eta 355 m3-ko edukiera dute. Jarraian, hondakin-uren araztegira bideratuko dira ur horiek (25 m3/h-ko tratamendu-ahalmena), eta tratamendu fisiko-kimikoa jasoko dute, honako etapa hauen bitartez: ur gordina ponpatzea, pH-a egokitzea, malutatzailea dosifikatzea, dekantatzea, lohiak prentsa-iragazki eta iragazketa bidez loditzea. Dekantazio-etaparen ondoren, urak Ebro ibaira isurtzen dira, eta lohiak loditu eta prentsa-iragazkian tratatzen dira, eta zabortegira eramaten dira. Kudeatzaile baimendu batek kudeatuko ditu.

Hiru kontrol-puntu daude: araztegiaren irteeran, balbula eta pH-metroa dituen atzeko kutxatila batean (pH-ak ezarritako balioa gainditzen badu, balbula itxi egiten da eta urak homogeneizazio-andelera itzultzen dira) eta isurgunearen aurreko azken kutxatila batean, emari-edukierarekin eta erregistro jarraitua duen pH-neurketarekin.

Lantegiaren esparruko euri-sarearen zatirik handiena homogeneizazio-baltsetara konektatuta dago; hori dela eta, lantegiko azaleran ezusteko isuririk balego, baltsa horietara bideratuko litzateke.

Bonbona paletizatuak gordetzeko eremuan bildutako euri-urak industrialdeko euri-uren sarera bidaltzen dira, leku horretan ez baita gai arriskutsuen isuriak sor ditzakeen eragiketarik egiten. Nolanahi ere, kolektorera isuri aurretik, euri-ur horiek kontrol-putzu batetik igaroko dira, pH-a neurtzeko, eta, parametro horren ezohiko baliorik erregistrorik badago, eten egiten da ur horien kolektorerako bidalketa, eta instalazioetan dauden bi homogeneizatze-baltsetako batera bidaltzen dira.

Hala ere, aurreko lerrokadan aipatutako eremuan, zamalanak baino ez dira egingo, gai kimikoak isurtzearen ondoriozko arriskuak saihesteko.

Hartutako zuzenketa-neurriak nahikoak ez direla egiaztatuz gero, Dekrita SAk beharrezkoak diren aldaketak egin beharko ditu arazteko instalazioetan, isuriak baimendutako ezaugarrietara egokitzeko, Administrazioari jakinarazi ondoren, eta, hala badagokio, baimena aldatzeko eskatuko du.

D.2.2.5.– Instalazioak kontrolatzeko elementuak.

Baimenaren titularrak kolektoreak eta arazketa-instalazioak funtzionamendu-egoera onean eduki beharko ditu, eta betebehar horietaz arduratuko den pertsona bat izendatu beharko du. Pertsona horri instalazioak zaintzeko eta funtzionatzeko beharrezkoak diren arau zorrotzak eta bitartekoak emango dizkio.

Kontrolguneak. Arazketa-instalazioetako efluenteen irteera bakoitzak kutxatila bat izan beharko du, isuriaren lagin adierazgarriak hartzeko eta emaria neurtzeko, instalazio horietarako D.2.2.3 apartatuan mugak ezarri badira. Azken isuriaren kutxatila adierazgarria kanpotik eskuragarria izan beharko da, eta ez da beharrezkoa izango hura eskuratzeko instalazioan sartzea.

Emariak neurtzea. Isuriak eraginkortasunez kontrolatzea. Halaber, isuritako emaria neurtzeko sistema bat eduki beharko du kontrolgune bakoitzak, haren aldiuneko eta metatutako balioa une oro ezagutzeko.

Egunean eguneko isuriaren eta aldi horretan metatutako isuriaren bolumenaren erregistro bat egin beharko da, eta baimen honen E.2 apartatuan adierazitako aldizkakotasunarekin bidaliko da.

Efluenteak kontrolatzea. Baimenaren titularrak arazketa-instalazioen funtzionamendua eta isurien kalitatea eta kantitatea kontrolatuko ditu aldizka, E.2 eta D.2.2.3 apartatuetan hurrenez hurren ezarritako analisien maiztasunarekin eta parametroekin bat etorriz. Informazio hori erakunde honi bidali beharko zaio, "adierazpen analitikoak" baldintzan finkatutako maiztasunarekin, eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoko eta Uraren Euskal Agentziako funtzionarioek eskuragarri izan beharko dute aztertzeko, behar diren egiaztapenak eta azterketak egin ditzaten.

Administrazio hidraulikoaren erakunde kolaboratzaile batek isuriaren laginketa eta azterketa egin beharko ditu hiru hilean behin, kontrola eskatzen den gune guztietan.

Ikuskaritza eta zaintza Aurreko baldintzetan ezarritako kontrolez gain, arroko erakundeak egokitzat jotzen dituen azterketa eta ikuskapen guztiak egin ahal izango ditu isuriaren ezaugarri kualitatiboak zein kuantitatiboak egiaztatzeko eta, hala badagokio, kontrol horien baliozkotasuna egiaztatzeko. Lan horiek zuzenean edo administrazio hidraulikoaren erakunde kolaboratzaileen bidez egin ahal izango dira.

Obrak eta instalazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ikuskatu eta zainduko ditu une oro, eta onuradunak ordainduko ditu kontzeptu horiengatik sortzen diren ordainsariak eta gastuak, indarrean dauden xedapenen arabera. Arazketa-instalazioek ez badute behar bezala funtzionatzen, behar diren zuzenketak ezarri ahal izango dira arazketa eraginkorra lortzeko.

D.2.2.6.– Isurien kontrol-kanona.

Uraren Legearen testu bateginaren 113. artikulua eta Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 291. artikulua (606/2003 Errege Dekretua) aplikatuz, eta Estatuaren 2014ko Aurrekontu Orokorren abenduaren 26ko 22/2013 Legearen 80. artikulua aplikatuz egindako oinarrizko prezioen ondorengo eguneratzea aintzat hartuta, honako hau da isurien kontrol-kanonaren zenbatekoa:

Isurien Kontrol Kanona (IKK) = V × Poinarrizkoa × K

K = K1 K2 K3.

Non:

V = Baimendutako isuriaren bolumena (m3/urtean)

Poinarrizkoa = Oinarrizko prezioa m3-ko, isuri motaren arabera.

K= Isuriaren maiorazioko edo minorazioko koefizientea

K1 = Isuriaren izaera eta ezaugarria.

K2 = Isuriaren kutsadura-maila.

K3 = Ingurune hartzailearen ingurumen-kalitatea.

1. isuria:

(Ikus .PDF)

K = -1,09 × 0,5 × 1,25 = 0,68125

Isurien Kontrol Kanona guztira = V x Poinarrizkoa x K = 160.000 × 0,04377 × 0,68125 = 4.770,93 euro/urtean.

(1) Estatuko Aurrekontu Orokorren indarreko legeetan ezarritako oinarrizko prezioa aplikatuko da.

(2) Koefiziente hori 2,5 izango da 3. baldintzan ezarritako mugak ez direla betetzen egiaztatzen denean, ez-betetze hori egiaztatzen den aldian. Kasu horietan likidazio osagarria egingo da.

(3) Aplikatu beharreko araudian eta Arroko Plan Hidrologikoan egindako aldaketen arabera alda daitekeen koefizientea aplikatzen du.

Kanonaren zenbatekoa ez da aldatuko isurtzeko baimenaren baldintzak edo isurien kontrol-kanonaren kalkulua osatzen duten faktoreetako bat aldatzen ez diren artean.

Ebroko Konfederazio Hidrografikoak isuriak kontrolatzeko kanonaren likidazioa egin eta jakinaraziko du dagokion urteko ekitaldia amaitu ondoren.

Isurien kontrol-kanona autonomia-erkidegoek edo tokiko korporazioek saneamendu- eta arazketa-lanak finantzatzeko ezar ditzaketen kanon edo tasekiko independentea izango da (Uren Legearen testu bateginaren 113.7 artikulua).

D.2.3.– Instalazioan ekoitzitako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

Instalazioetan sortutako hondakin guztiak kudeatuko dira Hondakinen eta lurzoru kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legean, Ekonomia Zirkularra Bultzatzekoan, eta aplikatzekoak diren araudi espezifikoetan ezarritakoaren arabera, eta, beharrezkoa bada, karakterizatu egin beharko dira euren izaera eta helmuga egokiena zehazteko.

Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia ezberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; beraz, hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira, eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak ekiditeko.

Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro balorizatu egin behar da, eta, horretarako, balorizatzeko gune baimendu batera eraman behar da. Hau izango da hondakinak ezabatu edo deuseztatzeko aukera bakarra: ezinezkoa izatea haiek balorizatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik. Birsortzea-berrerabiltzea lehenetsiko da balorizatzeko beste edozein modu material edo energetikoren aurretik.

Era berean, hondakinak tratatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimenduak badaude, instalazio horietara bidaliko dira lehentasunez, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.

Hondakinen azken helmuga zabortegi baimenduan deuseztatzea dela aurreikusten baldin bada, orduan hondakin horiek karakterizatu egingo dira, Hondakinak hondakindegietan hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dituen Kontseiluaren 2002ko abenduaren 19ko 2003/33/EE Erabakiak xedatutakoari jarraikiz, eta Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak ezarritako jarraibideen arabera.

Instalazioan sortutako hondakinen kantitatea, ebazpen honetan jasotakoa, orientagarria da soilik, jardueraren ekoizpen-diferentziak eta ekoizpenaren eta hondakin-sortzearen arteko erlazioa kontuan hartuta. Datu horiek jardueraren adierazleetan ageri dira. Ezertan eragotzi gabe Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 10. artikuluan (4.d apartatua) ezarritakoa, instalazioko aldaketak kalifikatzeko, kasu honetan baimena egokitzea soilik eskatu beharko da baldin eta sortutako hondakinen kantitatea handitzeak aurretik ezarri diren biltegiratze- eta ontziratze-baldintzak aldatu beharra badakar.

Hondakinak biltegiratzeko guneak edo guneek lurzoru estankoa izan behar dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan edo oso bustita egoteagatik, hondakinok isuriak edo lixibatuak sor baditzakete, bada, orduan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak izan beharko dira, gerta daitezkeen isuriak kanpora irten ez daitezen. Hautsezko hondakinen kasuan, hondakinak euri-urarekin bustitzea edo haizeak herrestan eramatea eragotziko da, eta, beharrezkoa izanez gero, estali egingo dira.

Hondakinak lehen aldiz atera aurretik, kudeatzaile baimenduari ematen zaizkion sortutako hondakinak behar bezala identifikatu eta sailkatzen direla justifikatu beharko da, bereziki hondakin arriskutsuen izaerari eta arrisku-ezaugarriei dagokienez, betiere honako zerrenda honetan ezarritako irizpideekin bat etorriz: Europako Hondakinen Zerrenda, Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko Erabakiz argitaratua, zeinaren bidez aldatzen baita hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia; eta Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko 1357/2014/EB Erregelamendua, zeinaren bidez ordezten baita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauaren III. eranskina (zuzentarau hori hondakinei buruzkoa da, eta zuzentarau jakin batzuk baliogabetu zituen). Hori egiaztatu ondoren, eguneratu egingo dira baimen honetan jasota eta hura izapidetzeko orduan indarrean zeuden identifikazioa eta sailkapena.

Hondakinak desagertu edo galtzen badira, edo ihesen bat gertatzen bada, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzan eta Lantaróngo Udalean (Araba).

Hondakinak lekualdatzeko, Estatuaren lurraldearen barruko hondakinen lekualdaketa arautzen duen 553/2020 Errege Dekretua eta Euskal Autonomia Erkidegoan gerora egiten den arau horren garapena bete beharko dira.

Hori hala izanik, hondakinak lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egiteko, bat etorriz Hondakinen eta lurzoru kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legearen, Ekonomia Zirkularra Bultzatzekoaren, 31.2 artikuluarekin.

Baldin eta hondakinak Estatutik kanpora esportatzen badira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan hondakinak lekualdatzeari buruz ezarrita dagoena bete beharko da.

D.2.3.1.– Hondakin arriskutsuak.

Hauek dira sustatzaileak aitortutako hondakin arriskutsuak:

(Ikus .PDF)

a) Hondakin arriskutsu bakoitzari dagokion izendapena eta kodea hondakin bakoitzaren egoera eta ezaugarrien arabera ezartzen dira, baimena izapidetzean jasotako informazioa oinarri hartuta. Kode batzuek aldaketaren bat izan badezakete ere, beste batzuk, oinarrizkoak direlako, aldatu gabe utzi behar dira ekoizpen-jardueran zehar. Horiek definitzen dituzte mota eta hondakinaren osagai arriskutsuak. Kudeaketa-bideetan hierarkizazioa zuzena dela egiaztatzeko, eta bai Hondakinak Kudeatzeko Europako Estrategian bai Euskadiko Hondakinak Prebenitu eta Kudeatzeko 2030eko Planean ezarritakoa betetzen dela bermatzeko, hondakin bakoitzaren tratamendu-kontratuetan jasotako informazioa organo horrek onartu beharko du, dagokion kudeatzaile baimenduak horretarako eskaria egin ostean. Egiaztatzeak garrantzi berezia izango du, batez ere, berreskurapena edo balorizazioa kudeatzeko eragiketa-kodearen arabera kudeatu diren hondakinen tratamendu-kontratuetan lagatze- edo ezabatze-kodeak balorizatzeko eskatzen bada.

b) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela eta, isuririk gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.

c) Hondakin arriskutsuak ontziratzeko, indarrean dagoen araudian ezarritako segurtasun-arauak bete beharko dira. Hondakin arriskutsuak dauzkaten ontziek eta ontzikiek etiketa argia, irakurgarria eta ezabagaitza eduki beharko dute, eta itxita egon beharko dute kudeatzaileari eman arte, edukiak jariatuta edo lurrunduta gal ez daitezen.

d) Hondakin arriskutsuak ezin izango dira 6 hilabetetik gora eduki biltegian. Salbuespen-egoeretan, ingurumen-organoak epe hori aldatu ahalko du, behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio, baldin eta gizakion osasuna eta ingurumena babestuko dela bermatzen bada.

e) Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik, eta, behar izanez gero, hondakinen kudeatzaile berri batengana bidali aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio zehatza egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua egokitzen zaiela ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei.

f) Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, horretarako egin beharreko jakinarazpena aurretiaz eginda dagoela, araudian zehaztutako moduan, identifikaziorako agiria bete beharko da. Agiri horren ale bat garraiolariari emango zaio, eta zamarekin batera eraman beharko da jatorritik helmugaraino. Dekrita SAk artxiboan erregistratu eta gutxienez hiru urtez gorde beharko ditu tratamendu-kontratuak eta identifikazio-agiriak edo agiri ofizial baliokideak.

g) Egiaztatu beharko da baimendutako kudeatzailearen instalazioetara hondakin arriskutsuak eramateko garraiobideak betetzen dituela halako gaiak garraiatzeari buruzko indarreko legerian eskatutako betebeharrak.

h) Dekrita SA enpresak Industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari jarraituz kudeatu beharko du sortutako olio erabilia.

i) Gailu Elektrikoen eta Elektronikoen Hondakinei buruzko otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera kudeatuko dira tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak; besteak beste, lanpara fluoreszenteenak. Halaber, Pilei eta metagailuei eta haien hondakinen ingurumen-kudeaketari buruzko otsailaren 1eko 106/2008 Errege Dekretuan xedatutakoa bete beharko dute pilen eta metagailuen hondakinek. Kudeatzaile baimenduaren tratamendu-kontratua izateko, garraioaren aurretiko jakinarazpena egiteko eta identifikazio-agiria betetzeko betebeharretik salbu egongo dira kudeaketa-sistema integratuko kudeaketa-azpiegituretara eramaten diren hondakinak, baita toki-erakundeei ematen zaizkienak ere, gaika bildutako udal-hondakinekin eta haien parekoak direnekin batera kudeatu ditzaten, baldin eta dagokion toki-erakundeak eman izana egiaztatzen badu. Toki-erakundeei egindako entregak justifikatzeko agiriak hiru urtez gorde beharko dira gutxienez.

j) Dekrita SAk, PCB eduki dezaketen gailuak dituenez, haiek egoki kudeatu daitezen, xedapen hauetan ezarritako eskakizunak bete behar ditu nahitaez: 1378/1999 Errege Dekretua, abuztuaren 27koa, Poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatzeko eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituena, eta 228/2006 Errege Dekretua, otsailaren 24koa, errege-dekretu hori aldatzen duena.

k) Dekrita SAk Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko irailaren 16ko 1005/2009/EE Erregelamenduak –ozono-geruza agortzen duten substantziei buruzkoak– adierazten dituen substantziak baditu, berreskuratu egingo dira, alderdiek onetsitako bitarteko teknikoen bidez edo ingurumenaren ikuspegitik onargarri den beste edozein deuseztatze-bide tekniko erabiliz; bestela, birziklatzeko edo birsortzeko erabiliko ditu aparatuak berrikusteko edo mantentzeko eragiketetan, edo desmuntatu edo deuseztatu aurretik.

l) Hondakinen eta lurzoru kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legearen, Ekonomia Zirkularra Bultzatzekoaren, 64. artikuluarekin bat etorriz, artxibo kronologiko bat egingo da, eta bertan adieraziko dira kopurua, mota, identifikazio-kodea, jatorria, metodoak eta tratatzeko lekuak eta hondakin guztien sorrera- eta lagapen-datak. Artxibo hori 3 urtez gorde beharko du gutxienez, eta urtero bidali beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programaren barruan.

m) Hondakinen eta lurzoru kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legearen, Ekonomia Zirkularra Bultzatzekoaren, 65. artikuluan zehazten denari jarraikiz, Dekrita SAk urtero adierazi beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria eta kantitatea, helmuga eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen laburpen-memoria. Datu horiekin batera, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa ere bidaliko du.

n) Hondakin arriskutsuak kudeatzeko funtsezko oinarrietako bat betetzeko, hau da, hondakin horiek ahalik eta gehien murriztea baldin eta urtero hondakin arriskutsuen 10 tona baino gehiago sortzen badira, Dekrita SAk plan bat aurkeztu beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari lau urtetik behin gutxienez, hondakin arriskutsu horiek murrizteko Hondakinen eta lurzoru kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legearen, Ekonomia Zirkularra Bultzatzekoaren, 18.7 artikuluaren arabera, baldin eta, legearen garapenerako araubideak ez badu katalogatzen Dekrita SA hondakin arriskutsuen sortzaile txiki modura.

o) Baldin eta Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehen xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengandik eskuratutako merkataritza- edo industria-ontzi baten azken jabea bada Dekrita SA, bera izango da ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna, eta, beraz, hondakin hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati entregatu beharko dio.

p) Apartatu honetako e), f), l) eta m) letretan adierazitako agiriak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidaliko dira, transakzio elektroniko bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskura jarritako kanal, sistema edo aplikazio informatikoak erabiliz.

q) Amiantoa duten hondakinak daudela hautemanez gero, Dekrita SAk 108/1991 Errege Dekretuaren (amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzeari buruzkoa) 3. artikuluan ezarrita dauden eskakizunak bete beharko ditu. Horrez gain, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko manipulazioak 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera egingo dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.

D.2.3.2.– Hondakin arriskugabeak.

Sustatzaileak adierazitako hondakin arriskugabeak honako hauek dira:

(Ikus .PDF)

a) Hirugarren apartatuaren D.2.3 azpiapartatuan xedatutakoarekin bat, hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro balorizatu egin behar da, eta, hartarako, balorizatzaile baimendu bati entregatu beharko zaio. Hondakinak deuseztatu ahal izateko, aldez aurretik justifikatu beharko da haien balorizazioa ez dela bideragarria ez teknikoki, ez ekonomikoki, ez ingurumenaren aldetik. Justifikazio tekniko hori lortzeko, hondakin hori onartzeko baimenduta dauden hiru kudeatzailek ezetza eman behar diote kasuan kasuko hondakina balorizatzeari.

b) Ontzi erabiliak eta ontzi-hondakinak gaika eta behar bezala bereizi, eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzaileari), erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balorizatzaile baimendu bati.

c) Hondakin horiek deuseztatzeko direnean, ezin dira urtebetetik gora biltegiratu. Hondakinen azken helburua balorizatzea denean, 2 urtez biltegiratu ahal izango dira.

d) Oro har, ebakuatu aurretik hondakin guztiek izan beharko dute kudeatzaile baimendu batek emandako onarpen-agiria, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa modua egokitzen zaiela ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei. Dekrita SAk erregistratu eta artxibategian gorde beharko ditu onarpen-agiriak edo haien agiri ofizial baliokideak, nahitaezkoak badira, hiru urtean gutxienez.

e) Hondakina zabortegian biltegiratuz gero, jarraipen eta kontrolerako agiria bete beharko da hondakin arriskugabea lekualdatu aurretik, bat etorriz Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzeko otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan xedatutakoarekin.

f) Balorizatzeko edo deuseztatzeko helburuarekin, hondakinak beste autonomia-erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egiteko, Hondakinen eta lurzoru kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legearen, Ekonomia Zirkularra Bultzatzekoaren, 31.2 artikuluaren arabera.

g) Baldin eta Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehen xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengandik eskuratutako merkataritza- edo industria-ontzi baten azken jabea bada Dekrita SA, bera izango da ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna, eta, beraz, hondakin hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati entregatu beharko dio.

h) Hondakinen eta lurzoru kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legearen, Ekonomia Zirkularra Bultzatzekoaren, 64. artikuluarekin bat etorriz, artxibo kronologiko bat egingo da, eta bertan adieraziko dira kopurua, mota, identifikazio-kodea, jatorria, metodoak eta tratatzeko lekuak eta hondakin guztien sorrera- eta lagapen-datak. Artxibo hori 3 urtez gorde beharko du gutxienez, eta urtero bidali beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programaren barruan.

i) Hondakinen eta lurzoru kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legearen, Ekonomia Zirkularra Bultzatzekoaren, 65. artikuluan zehazten denari jarraikiz, Dekrita SAk urtero adierazi beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskugabe guztien jatorria eta kantitatea, helmuga eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen laburpen-memoria. Datu horiekin batera, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa ere bidaliko du.

j) Apartatu honetako d), e), f) eta h) letretan adierazitako agiriak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza bidaliko dira, transakzio elektroniko bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskura jarritako kanal, sistema edo aplikazio informatikoak erabiliz.

D.2.4.– Ontziak merkaturatzea.

Dekrita SA enpresak, bere produktuak merkaturatzeko ontziak eta enbalajeak erabiltzen dituenez, ontzi horien gaineko informazioa eman beharko du urtero, martxoaren 31 baino lehen; horretarako, ontzien gaineko urteko adierazpena egin beharko du. Datu horiekin batera, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa ere bidaliko du.

Era berean, Dekrita SAk ontzi erabiliak eta ontzi-hondakinak kudeatzeko biltegiratze- eta itzultze-sistema bat ezarri beharko du (zuzenean edo kudeaketa-sistema integratu bati atxikita). Dekrita SA enpresak, bere produktuak merkaturatzeko industria- edota merkataritza-ontziak erabiltzen baditu, betebehar horretatik salbuesteko eskatu ahalko du, Ontzi eta Ontzi-hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehen xedapen gehigarriari atxikitzen bazaio; atxikimendu horren bidez, ontzi horiek kudeatzeko eta ingurumen-organoari informazioa pasatzeko betebeharra produktuaren kontsumitzaileari transferitzen zaio.

Baldin eta Dekrita SA enpresak, urte natural batean zehar, merkaturatzen baditu ontziratutako produktuak edo, kasua bada, hondakinak sor ditzaketen industria- edo merkataritza-ontziak, hain justu ere jarraian zehaztutako kantitateetan baino handiagoetan:

– 250 tona, beira bakarrik bada.

– 50 tona, altzairua bakarrik bada.

– 30 tona, aluminioa bakarrik bada.

– 21 tona, plastikoa bakarrik bada.

– 16 tona, egurra bakarrik bada.

– 14 tona, kartoia edo material konposatuak bakarrik badira.

– 350 tona, zenbait material badira eta, banaka, bakoitzak aurreko kopuruak gainditzen ez baditu.

Enpresaren Prebentzio Plan bat egin beharko du. Plan horrek hiru urteko indarraldia izango du, eta onartutako Enpresaren Prebentzio Planaren kontrol- eta jarraipen-txostena egin beharko zaio urtero, dagokion urteko martxoaren 31 baino lehen. Dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera bidaliko dira bi agiri horiek.

D.2.5.– Lurzorua eta lurpeko urak babesteko baldintzak.

D.2.5.1.– Baldintza orokorrak.

Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan eta Lurzorua Kutsatzea Saihestu eta Kutsatutakoa Garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritako betebeharrak betez eta haren gomendioekin bat etorriz, Dekrita SAk lurzorua babesteko behar diren neurriak hartu beharko ditu:

Produktu kimikoen eta hondakin arriskutsuen biltegiratzeek beharrezko diren segurtasun-baldintzak beteko dituzte, lurzoruan kalterik ez eragiteko. Horregatik, lehengai, erregai, produktu eta hondakin arriskutsu guztiak isuriak edo ihesak ez gertatzeko moduan biltegiratuko dira, eta atxikipen-kubetak jarriko dira, haien ezaugarriak direla-eta, beharrezkoa den kasuetan.

Era berean, aurreko apartatuan aipatutako araudian, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan eta urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuan ezarrita dauden lurzorua babesteko betebeharrak betetze aldera, sustatzaileak honako hauek aurkeztu beharko ditu:

– Oinarrizko txostena, abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuaren 20. artikuluan aipatutako epeak eta aldizkakotasunak beteta.

– Lurzoruen eta lurpeko uren kontrol- eta jarraipen-dokumentuak, urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 10.2 artikuluan ezarritako epeen arabera.

Nolanahi ere, sustatzaileak lurzoruen dokumentu bakar bat bidaliko du, ikerketa-lanak egiten eta lurzoruaren kalitatea leheneratzen diharduen erakunde ezagun batek egina. Dokumentu horretan jasoko dira: lurzoruaren egoerari buruzko atariko/aldizkako txostena, oinarrizko txostena, eta lurzoruen eta lurpeko uren kontrola eta jarraipena egiteko dokumentuak. Aurrerantzean ere, emandako agiriak aldatu edo agiri berriak eman behar badira, lurzoruen agiri bakar berri bat bidaliko da. 2020ko urtarrilaren 23ko Aginduan ezarritako edukiak, epeak eta entrega-maiztasunak bete beharko dira une oro, baita dokumentua egiteari buruzkoak ere.

D.2.5.2.– Lur-mugimenduak.

Sustatzaileak baldintza hauek bete beharko ditu instalazioetan egindako aldaketek eragindako lur-mugimenduei dagokienez:

1.– Instalazioa baimenduta dagoen lurzatiaren barruan lurrak mugitzea dakarren aldaketa bat aurreikusiz gero:

a) Bat etorriz ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 25. artikuluko 1.c) apartatuarekin, induskatu beharreko materialak (lurra, obra-hondakinak eta abar) karakterizatu egin beharko ditu jardueraren sustatzaileak, jardun kutsatzaileen ondorioz erasan zaien ala ez egiaztatzearren, eta, karakterizazio horren emaitzen arabera, horientzako kudeaketa modu egokiena zehaztearren.

b) Jarduketa horretan aurreikusten bada induskatu beharreko materialen bolumena 500 m3-tik gorakoa dela (zolatak barne), edo jarduketa egin bitartean gainditze hori antzemango balitz, nahitaezkoa izango da lurzoruaren kalitatea ikertzen eta berreskuratzen egiaztatutako erakunde batek egindako indusketa selektiborako plan bat aurkeztea. Indusketa-planak abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuaren IV. eranskinean adierazitako edukia jaso beharko du, eta ingurumen-organoak onartu beharko du hura gauzatu aurretik.

c) Induskatu beharreko bolumena 500 m3-tik beherakoa bada, aldaketaren jakinarazpenak honako informazio hau jaso beharko du:

– Jarduketaren pertsona fisiko edo juridiko sustatzailearen eta jarduketa burutuko duen kontratudunaren identifikazioa.

– Jarduketaren xede den lekua non dagoen, baita Lurzoruaren Kalitatearen Administrazio Erregistroaren erreferentzia ere.

– Jarduketaren xede den gunearen mugaketa eta azalera. Jakinarazpenean, lurzatia eta jarduketa-gunea zehatz-mehatz non dauden jakitea ahalbidetzen duten planoak erantsiko dira.

– Jarduketaren deskribapen xehatua.

– Induskatuko diren materialen bolumena, baita zolatak ere.

– Ingurumen-jarraipeneko lanen eta azken txostena egitearen arduradunaren identifikazioa; artikulu honetan aipatutako kasuetan erakunde egiaztatua izan beharko du.

– Jarduketa noiz hastea aurreikusten den.

d) Aurreko kasuetako edozeinetan, obra egikaritu ondoren, azken txostena bidali beharko du. Bertan, lurzoruen karakterizazioaren emaitzak eta horien azken helmuga adierazi beharko dira, baita induskatutako materiaren berrerabilera edo kudeaketa egokia egiaztatzeko txosten bat ere. Indusketaren bolumena 100 m3-tik gorakoa bada, erakunde egiaztatu batek egingo ditu ingurumen-jarraipenerako lanak eta txostena.

e) Arau orokor gisa, Kutsatutako lurzoruetan indusketa selektiboak egiteko gidan jasotzen diren eta jarraian adierazten diren irizpideak beteko dira. Esteka honetan eskura daiteke gida:

https://www.ihobe.eus/argitalpenak/kutsatutako-lurzoruetan-indusketa-selektiboak-egiteko-gida

– Soberakinak hondakindegian biltegiratuz ebakuatu nahi izanez gero, Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak ezarritakoari jarraikiz egingo da hondakinen karakterizazioa. Oro har, laginketa egiteko, gidaren 10.2.6 apartatuan («Induskatu behar diren lurzoruetan in situ egindako laginketa») biltzen diren induskatu beharreko materialen ezaugarritze-kanpaina diseinatzerakoan kontuan hartu behar diren oinarrizko irizpideei jarraituko zaie.

– Soberako materialak instalazio berean berrerabili ahal izateko, balio hau izan beharko dute material horiek: Lurzorua Kutsatzea Saihestu eta Kutsatutakoa Garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritako VIE-B (industria-erabilera) balioaren azpitikoa. Horrez gain, lur horien hidrokarburo-edukia ezin izango da arriskutsua izan. Horretarako, erakunde egiaztatu batek egin beharko ditu laginketa eta azterketa, honen arabera: 199/2006 Dekretua, urriaren 10ekoa, Lurzoruaren kalitatea ikertu eta lehengoratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema ezartzen duena, eta erakunde horiek lurzoruaren kalitatearen gainean egindako ikerketen edukia eta norainokoa zehazten dituena.

– Ekainaren 25eko 4/2015 Legean xedatutako VIE-A ebaluazioko balio adierazleak eta TPH direlakoetarako 50 mg/kg baino balio txikiagoak lortzen dituzten lurrak lur garbitzat hartuko dira, eta, beraz, onartu egingo dira baimendutako betelan batean.

– Substratu harritsu osasuntsua murrizketarik gabe kudeatu ahalko da. Lurzoru naturalaren pareko den substratu harritsu meteorizatuaren kasuan, aurreko puntuetan ezarritako irizpidea beteko da.

2.– Instalazioa baimenduta dagoen lursailetik kanpo aldaketaren bat egitea aurreikusten bada (lurzoru berria okupatuz) eta okupatu nahi den lurzoru berriak lehenago izan badu ekainaren 25eko 4/2015 Legearen I. eranskinean aipatutako jardueraren bat, sustatzaileak lurzoru-arloko adierazpen bat lortu beharko du, egin nahi diren aldaketak egiten hasi aurretik.

Horrez gainera, ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 22. artikuluko 2. apartatuaren arabera, lurraren kutsadura-aztarnak aurkitzen badira, horren berri eman beharko zaie dagokion udalari eta Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, sailburuordetza horrek hartu beharreko neurriak ezar ditzan, bat etorriz aipatutako 4/2015 Legearen 23. artikuluko 1.e apartatuarekin, betiere.

D.2.6.– Zaratari buruzko baldintzak.

a) Beharrezkoak diren neurri guztiak ezarriko dira, indize akustiko hauek gainditu ez daitezen:

a.1.– Maila hauei egokitu behar zaie jarduera: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq, 60 segundo zarata-indizeak ezingo du inoiz ere 40 dB(A) gainditu 07:00ak eta 23:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 45 dB(A) ere.

a.2.– Maila hauei egokitu behar zaie jarduera: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq, 60 segundo zarata-indizeak ezingo du inoiz ere 30 dB(A) gainditu, 23:00ak eta 07:00ak bitartean eta leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 35 dB(A) ere.

a.3.– Jarduerak ez du 1. taulan adierazitakoa baino zarata handiagoa egingo, 4 m-ko garaieran neurtuta (egoera berezietan izan ezik, apantailamenduak saihesteko beharrezkoa den garaiera hartuko da horietan), industria-esparruaren kanpoaldeko itxituraren perimetro osoan.

(Ikus .PDF)

Abian den instalazioak, 1. taulan finkatutako mugak betetzeaz gain, ez du eguneko inolako baliotan (LAeq,d, LAeq,e eta LAeq,n) 1. taulan adierazitako balioak baino 3 dB-etik gorako gehikuntzarik gaindituko.

Gainera, jardueraren gainerakotik bereizitako prozesuaren jardun-modu bat baldin badago, jardun-modu horri lotutako zarata-maila bat zehaztu beharko da (LAeq,Ti). Ti jardun modu horren iraupen-denbora izango da. Maila horrek ez ditu 1. taulan finkatutako balioak 5 dB-tan gaindituko.

b) Jardueraren funtzionamendutik, zuzenean nahiz zeharbidez, eratortzen diren efektu gehituek gainditzen dituztenean Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen duen urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuak 14. eta 16. artikuluetan zehazten dituen kalitate akustikoko helburuak, zonifikazio akustikoari, kalitate-helburuei eta emisio akustikoei dagokienez, behar diren neurriak hartu beharko ditu jarduerak gainditze hori gerta ez dadin.

c) Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du handituko sentsibilitate akustiko handieneko guneetako zarata-maila.

d) Sodio hipokloritoaren ekoizpenarekin lotutako zarata-iturrientzako, Dekrita SAk behar diren neurriak hartuko ditu foku horiek ez ditzaten kanpoko ingurumenera transmititu Euskal Autonomia Erkidegoko Hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren I. eranskineko F taulan muga-balio gisa ezarritako zarata-mailak baino handiagoak, betiere Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen duen abenduaren 16ko 1513/2005 Errege Dekretuaren –giro-zarataren ebaluazioari eta kudeaketari dagokienez– II. eranskinean ezarritako prozeduren arabera ebaluatuta.

(Ikus .PDF)

Kanpoaldeko muga-balioek lurzoruaren mailatik 2 metroko altuerari eta, fatxada leihodunen kanpoaldean, eraikuntzaren altuera guztiei egiten diete erreferentzia.

Lokal mugakideak egonez gero, lokal horien erabilera kontuan hartuta, instalazioak ezingo du aipatutako urriaren 16ko 213/2012 Errege Dekretuaren I. eranskineko G eta H tauletan ezarritako muga-balioak baino zarata-maila handiagoa transmititu haietara.

Ezarritako zarata-immisioaren muga-balioak errespetatzen direla joko da baldin eta, aipatutako urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren II. eranskinean ezarritako prozeduren arabera, ebaluatutako adierazle akustikoen balioek, urtebeteko epean, honako baldintza hauek betetzen badituzte:

– Urteko batez besteko balioek ez dituzte gainditzen aipatutako I. eranskineko F taulak ezarritako balioak.

– Eguneroko balioek ez dituzte 3 dB-tan gainditzen aipatutako I. eranskineko F taulak ezarritako balioak.

– Lkeq, Ti indizean neurtutako balioek ez dituzte 5 dB-tan gainditzen aipatutako I. eranskineko F taulak ezarritako balioak.

Aipatu muga-balioak betetzen direla egiaztatzeko, aldaketa honen xede diren jarduketei (sodio hipokloritoa ekoiztea) loturiko zarata-iturri berrien banakako modelizazioa aurkeztu beharko da eta, hala dagokionean, baita beharrezkoak diren neurketa egokiak egin ere.

Sustatzaileak ezarritako muga-balioak gainditzen badira, hilabeteko epean aurkeztu beharko da ekintza-plan bat, balizko balio-gainditzeak zuzentzera bideratutako zuzenketa-neurriak jasotzen dituena. Neurri horietako bakoitzaren jarduketa-egutegia proposatu beharko du, baita neurri horiek betetzeaz arduratuko den pertsona bat ere.

E) Ingurumena zaintzeko programa.

Ingurumena zaintzeko programa sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta apartatu hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da:

E.1.– Atmosferarako emisioak kontrolatzea.

E.1.1.– Kanpoko kontrolak.

a) Dekrita SA enpresak emisioak kontrolatu beharko ditu, informazio hau kontuan hartuta:

(Ikus .PDF)

(1) Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2012ko uztailaren 11ko Agindua, zeinaren bidez jarraibide teknikoak zehaztu baitziren abenduaren 27ko 278/2011 Dekretua garatzeko (dekretu haren bidez, atmosfera kutsa dezaketen jarduerak garatzen dituzten instalazioak arautzen dira).

(2) Dekitra SA enpresak urteko txostena bidaliko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, eta honako datu hauek jasoko ditu bertan:

– Xurgapen-dorrean erabilitako sodio hidroxidoaren (NaOH) kantitatea.

– Xurgapen-dorrean sortutako sodio hipokloritoaren (NaClO) kantitate osoa, eta kantitatea honela banakatuta: merkaturatutako NaClO kantitatea eta barruan erabilitako NaClO kantitatea.

– Sentsorean urtean zehar erregistratutako datuak.

– 1,5 ppm-ko muga zenbat aldiz gainditu den urtean. Arrazoiak eta hartutako neurriak erantsi.

– Dorreko bainuan egindako kontrolen urteko erregistroa, sodio hidroxidoa beti dagoela ziurtatzeko.

b) Puntu honetako a) apartatuan aipatutako neurketa guztiak Administrazioaren II. mailako Ingurumen Lankidetzako Erakunde (ILE) batek egin beharko ditu, 212/2012 Dekretuan, urriaren 16koan, ezarritakoari jarraituz, eta aldizkako neurketa horiei buruzko txostenek Ingurumeneko sailburuaren 2012ko uztailaren 11ko Aginduan eskatzen diren baldintza guztiak bete beharko dituzte, bereziki honako gai hauei dagokienez: helburua eta neurketa-plana, neurketen adierazgarritasuna, neurketa kopurua eta banakako neurketa bakoitzaren iraupena, eta erreferentzia-metodoak hautatzeko irizpidea.

c) Halaber, a) apartatuan zerrendatutako emisio-foku baten kontrola egin behar den urtean, foku horrek urtean hamabi aldiz baino gutxiagoko batez besteko maiztasunarekin funtzionatzen badu, emisio bakoitzak ordubete baino gehiago irauten duela, eta edozelako maiztasunarekin, emisioen iraupen globala instalazioaren funtzionamendu-denboraren ehuneko bostetik gorakoa bada, urte horretan ez da beharrezkoa izango foku horren kontrolik egitea, eta hurrengo urtean egin beharko da, betiere kontroletik salbuesteko baldintzek irauten ez badute. Inguruabar hori dagokion urteko ingurumena zaintzeko programan justifikatu beharko da.

E.1.2.– Lortutako emaitzen erregistroa.

Erregistro bat egingo da eguneratutako dokumentazioarekin, honako hauetan ezarritakoari jarraikiz, betiere: 100/2011 Errege Dekretuaren 8. artikuluan (urtarrilaren 28koa, atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzen eta hura ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatzen dituena) eta 278/2011 Dekretuaren III. eranskinean (abenduaren 27koa, atmosfera kutsa dezaketen jarduerak burutzen dituzten instalazioak arautzen dituena).

Erregistro hori eguneratuta eta ingurumen-ikuskatzaileen eskura egongo da.

E.2.– Ibilgura isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.

a) Honako analisi hauek egingo dira:

(Ikus .PDF)

Arroko erakundeak ezarritako baldintzak betetzeaz gain, honako kontrol hauek ere bete beharko dira, Batzordearen 2018ko abuztuaren 10eko 2018/1147 (EB) Betearazpen Erabakia kontuan hartuta (hondakinen tratamendurako teknika erabilgarri onenei –TEO– buruzko ondorioak ezartzen dituena), Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/75/EB Zuzentarauarekin bat etorriz (hondakin arriskutsu baimenduak kudeatzeko jarduerari aplikatzekoa):

(Ikus .PDF)

b) Industriak egindako isuria kontrolatzeko, lagin konposatuak hartuko dira egunero (24 h), isuritako emariaren arabera. Baldin eta, arrazoiren bategatik, enpresak berak, arroko erakundeak edo AHEL batek lagin konposatuaren ordez lagin puntuala hartu behar badu, % 50eko desbideratzea onartuko da sulfatoen eta kloruroen parametroen kontzentrazioari dagokionez. Azterketa horretan "nitrogenoa guztira" parametroa jasoko da urtebetean, hilean behin hartuta, eta, horren emaitzen arabera, isurtze-mugak dituzten substantzien zerrendan jasotzea aztertuko da.

c) AHEL batek (Administrazio Hidraulikoaren Erakunde Laguntzailea) isuria aztertuko du hiru hilean behin, laginketa barne, aurreko puntuetan aipatutako parametro bakoitzari dagokionez. Trantsizio Ekologikoa Ministerioaren webgunean egongo da erakunde laguntzaileen zerrenda, AHELen Erregistro Berezian.

d) Bi urtean behin gutxienez egiaztatuko da kaudalimetroa ongi dabilela, erakunde egiaztatu batek kalibratuz eta ziurtatuz.

e) Kutsatzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira laginketak beti.

f) Titularrak honako hau bidaliko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, Isuriaren Adierazpen Analitikoak Kudeatzeko webgunearen bidez (www.declaracionesanaliticasvertido.chebro.es):

– Hiru hilean behin (urtarrilean, apirilean, uztailean, urrian):

• Isuriaren kontrolean lortutako emaitza analitikoak, aurreko apartatuetan eskatzen den bezala. Era berean, administrazio hidraulikoaren erakunde laguntzaileak emandako analisi-buletinen berri emango da hiru hilean behin. Hilean behin egingo diren azterketa horietan E.2.a apartatuan ezarritako parametro guztiak sartuko dira, eta "nitrogenoa guztira" parametroa sartuko da, hilean behin, urtebetez, jarraipena egiteko.

– Sei hilean behin (urtarrilean eta uztailean):

• Aurretik eta ondoren Ebro ibaian lortutako isurgunearen emaitza analitikoak.

– Urtero (urtarrilean): Aurreko urteko isuriari buruzko txostena, honako hauek jasoko dituena:

• Urtean behin: tratamendu-sistema ustiatzean gertatutako gorabeheren adierazpena eta isuriaren hobekuntzan lortutako emaitzak.

• Isuri den urteko bolumen osoa.

• PRTR erregistroaren araberako adierazpena (508/2007 Errege Dekretua): Erakunde honek jardueratik uretara egindako isuriak baliozkotzeko, urteko lehen hiruhilekoan txosten bat bidali beharko du, aurreko urteari buruzko datu analitikoak eta aitortutako balio bakoitza lortzeko egindako kalkuluak jasotzen dituena (borondatezko eta istripuzko emisioak banakatuta kalkulatuta).

– Bi urtean behin: emari-neurgailuaren ziurtapena eta kalibrazioa erakunde egiaztatu bakoitzeko.

Ingurumen-baimen integratua aldatzen edo berrikusten bada, espediente berean edo berri batean, titularrak txantiloi eguneratua deskargatu beharko du, eskatutako baldintza berrien arabera.

Edozein kontsulta egiteko, erakunde honekin jarri ahal izango da harremanetan helbide elektroniko honen bidez: declaravertidos@chebro.es

Neurgailu jarraituen informazioa denbora errealean konektatzea.

Isuriaren ezaugarri kuantitatiboei eta kualitatiboei buruzko informazioa denbora errealean izateko, eta ibaian behera dagoen ingurune hartzailearen kalitatean sor daitekeen edozein arrisku minimizatu ahal izateko, zunda multiparametrikoaren emaitzak (pH-a, tenperatura eta eroankortasuna) eta emari-neurgailuaren datuak konektatu beharko dira Konfederazio Hidrografikoak horretarako baliabideak dituen unean. Berariaz jakinaraziko da, eta epe bat emango da erabat inplementatzeko.

g) Titularrak urtero aurkeztu beharko du substantzia arriskutsuak dituzten isuriak daudela adierazten duen agiria, lehen aipatutako maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian barne hartutakoa. Agiri horretan, ekoizte-prozesuan manipulatu diren substantzia guztiak adierazi behar dira, nahiz eta isurian ez detektatu. Gai berak ere aztertuko dira bildutako uretan, gai horien kontzentrazioetan alderik ez dagoela egiaztatzeko.

E.4.– Jardueraren adierazleak kontrolatzea.

Sustatzaileak ondorengo taulan agertzen diren jardueraren inguruko parametro-adierazleen jarraipena egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko, eta dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera aurkeztuko du.

(Ikus .PDF)

E.5.– Zarataren kontrola.

a) Indize akustikoen ebaluazioak egin beharko dira bost urtean behin: Ld, Le, Ln ,LAeq,Ti eta LAeq,60 segundo. Erdietsitako emaitzen arabera, neurketak egiteko beste maiztasun bat erabaki ahal izango da.

b) Lkeq, Ti indize akustikoaren ebaluazioa egingo da urtean behin, jarduera egiten den lurzatiaren kanpoaldean neurketak eginez, zarata kanpoaldera transmititzeko arriskurik handiena dagoen aldean.

c) Neurketa bidezko ebaluazio guztiak akustikaren esparruan laginketa espazial eta tenporala egiteko UNE-EN ISO/IEC 17025 arauaren araberako ziurtagiri bat duen ingurumen-lankidetzako erakunde (ILE) batek egin beharko ditu. Nolanahi ere, ingurumen-organoak zainduko du ebaluazio horiek egiten dituzten erakundeek gaitasun tekniko egokia dutela.

d) Ebaluazio-metodoak eta -prozedurak eta ebaluazio horiei buruzko txostenak bat etorriko dira Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza honek emandako jarraibide teknikoetan eta abenduaren 16ko 1513/2005 Errege Dekretuaren (Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen duena giro-zarataren ebaluazioari eta kudeaketari dagokionez) II. eranskinean ezarritakoarekin.

e) Sustatzaileak proposamen zehatz bat landu beharko du, ebaluazio-puntu zehatzak jasoko dituena.

E.6.– Lurzorua eta lurpeko urak kontrolatzea.

a) Ebazpen honen hirugarren apartatuko D.5.2 puntuan eskatutako dokumentazioaz gain, hurrengo datu hauek aurkeztuko dira lurzoruarekiko afektazio berri baten aukera hauteman bada:

– Aintzat hartutako aldian izan diren gorabeherak, substantzia arriskutsuak direla-eta lurraren eta lurpeko uren kutsadura sortu ahal izan dutenak.

– Instalazioan hartutako neurrien egoera –zolatak iragazgaiztea, drainatzeak, kubetak eta kutxatilak– bai eta larrialdi-egoeran jarduteko bitarteko egokiak eta nahikoak erabilgarri daudela egiaztatzen duen adierazpena, teknikari eskudunak sinatua. Tresneria eta azalerak egoera onean daudela egiaztatzen, edo, hala badagokio, horietan antzemandako hutsuneak jasotzen dituen berariazko adierazpena jaso beharko du.

– Lurzorua edo lurpeko urak kutsatuta egon daitezkeela dioen adierazpena, halakorik balego, edo, bestela, horrelako aztarnarik ez dagoela egiaztatzen duen adierazpena.

b) Halaber, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2020ko urtarrilaren 23ko Aginduari dagokionez jakinarazitako baldintzak aztertzean zehazten diren kontrolak alde batera utzi gabe –agindu horrek Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan xedatutakoa interpretatzeari eta aplikatzeari buruzko jarraibide teknikoa onartzen du–, eta lurzoruaren eta lurpeko uren egoera zehazteko oinarrizko txosten bat eskatzeari lotuta, Dekrita SAk lurzoruaren eta lurpeko uren kalitatearen kontrola egin beharko du. Horretarako, gutxienez bi zundaketa egin beharko ditu urak karakterizatzeko, ateratako lurzoru-zutabea karakterizatzeko eta piezometro bana gaitzeko, eta horiek erabiliko dira lurpeko uren kalitatearen jarraipena egiteko. Zundaketak kokatzean, kontuan hartuko dira egon daitezkeen arrisku-iturriak eta lurpeko uren jarioa; hala, instalaziotik gorako eta beherako uren jarioa alderatu ahal izango da.

Apartatu honetan jasotakoa betetzeko aurkeztu beharreko informazioa lehen aipatutako urriaren 10eko 199/2006 Dekretuan xedatutakoaren arabera egiaztatutako erakunde batek egin beharko du, hala nola organo honek horretarako onar ditzakeen jarraibideetan adierazitakoaren arabera.

E.7.– Emaitzak kontrolatzea eta helaraztea.

Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten txostenen eta analisien emaitzak behar bezala erregistratu behar dira, eta Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara helarazi, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren webguneko bidalketa-prozedura telematikoari jarraikiz:

https://www.euskadi.eus/baimena/ibb-ippc/web01-tramite/eu/

Era horretan, aipatu programan zehaztutako aldian egiten diren kontrol guztiak, ibilgura isuritako urei dagozkienak izan ezik, ingurumena zaintzeko programarekin batera bakarrik aurkeztuko dira, eta erreferentziako urtea amaitu ondoren.

Ezarritako baldintzak urratzen diren kasuetan bakarrik bidali beharko zaio berehalako jakinarazpena Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza honi, gertatutakoaren berri izan ondoren, betiere; horretarako helbide elektronikoa: ippc@euskadi.eus

Horrez gain, urtean behin baino gehiagotan egiten diren kontrolak kontrola egiten den urteari dagokion programaren barruan baino ez dira helaraziko.

Emaitza horiek urtero bidaliko dira, beti martxoaren 31 baino lehen, eta txosten bat aurkeztu beharko da zaintza-programaren emaitzekin batera. Txosten horretan jasoko dira babes- eta zuzenketa-neurrien eta prozeduren kontrolerako eta ingurumenaren kalitaterako sistemen funtzionamendua eta emaitzen analisia, epe horretan izandako gertakari nagusiak bereziki aipatuta, haien kausa eta konponbide posibleak azalduz; halaber, laginak nola hartu diren zehaztuko da, aurrez aldetik hala egin ez bada.

E.8.– Ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina.

Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina prestatu beharko du, eta bertan bildu aurkeztutako dokumentazioan proposatutako betebeharrak eta ebazpen honetan jasotakoak. Programa horrek zehaztu behar ditu kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzarentzako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketarako eta analisirako teknikak, eta laginketa-puntuen kokaleku zehatza. Dagokion aurrekontua ere barne hartu beharko du.

Gainera, ingurumena zaintzeko programak jardueraren adierazle bereizgarrien zehaztapena eta adierazle horiek aztertzeko sistematika jaso beharko ditu, enpresak berak ingurumen-hobekuntza ziurtatzeko ezarritako neurri eta mekanismoen (ingurumen-adierazleak) eraginkortasuna egiaztatzeko.

F) Ezohiko egoeretan kutsadurari aurrea hartzeko neurriak eta jardunerako baldintzak.

F.1.– Instalazioa gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.

Programatutako urteko mantentze-lanei dagokienez, sortuko diren emisioen eta hondakinen zenbatespena egin beharko du sustatzaileak, eta dagokionean, haiek kudeatzeko eta tratatzekoa ere bai.

Instalazioa gelditzean nahiz abiaraztean, mantentze-eragiketetan eta ohiz kanpoko egoeretan sortutako hondakinak kudeatzeko, hirugarren apartatuko D.2.3. azpiapartatuan ("Instalazioan ekoitzitako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak") ezarritakoari lotu beharko zaio, baina ez da beharrezkoa izango hondakin horiek baimendutako hondakinen zerrendan jasota egotea.

F.2.– Jarduera etetea.

Jarduerari lege hauek aplikatu behar zaizkio: 4/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, Lurzorua Kutsatzea Saihestu eta Kutsatutakoa Garbitzekoa. (20 Industria kimikoa), eta 9/2005 Errege Dekretua, urtarrilaren 14koa, Lurzorua kutsa dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoruak kutsatutzat jotzeko irizpideak eta estandarrak ezartzen dituena. Horrenbestez, Dekrita SAk lurzoruaren kalitatearen adierazpenerako prozedura hasi beharko du, bi hilabeteko epea agortu baino lehen, jarduera behin betiko uzten duenetik hasita, ekainaren 25eko 4/2015 Legeak 31.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Jarduera eten baino lehen, Dekrita SAk instalazioetan dauden hondakin guztiak kudeatu beharko ditu, ebazpen honen bigarren apartatuaren D.2.3. azpiapartatuan ezarritakoarekin bat etorriz.

F.3.– Jarduera aldi baterako etetea.

Jarduera aldi baterako etetea eskatuz gero, Industriako Isurpenen Erregelamendua onartzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 13. artikuluan arautu bezala, Dekrita SAk, aldi baterako etete-eskabidearekin batera, dokumentu bat bidali beharko du lantegia jardunik gabe egonda ere aplikatu behar zaizkion ingurumen-baimen integratuan ezarritako kontrolak eta eskakizunak nola beteko dituen adierazteko.

Era berean, instalazioa berriz abiarazi baino lehen, instalazioak behar bezala funtzionatzen duela ziurtatu beharko da, ingurumenean eragina izan dezakeen isuri edo emisio oro saihesteko.

F.4.– Jarduera anomaloa izanez gero aplikatu beharreko neurriak eta jarduketak.

Aurkeztutako dokumentazioan proposatutako ohiko egoerez bestekoetan aplikatu beharreko prebentzio-neurriak eta funtzionamendu-baldintzez gain, apartatu hauetan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:

a) Instalazioen prebentziozko mantentze-lanak.

Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera ona bermatzeko, batez ere istripuzko jarioak edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei eta ezarritako segurtasun-neurriei dagokienez. Ihesik izanez gero, lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da honako hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaiztasuna), biltegiratzeko neurri bereziak (substantzia arriskutsuak), gerta litezkeen ihesei antzemateko neurriak edo gehiegizko betetzeaz ohartarazteko alarma-sistemak, fabrikako kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitu beharra, maiztasuna, garbiketa mota) eta lurzoru gaineko jarioak biltzeko sistemak.

Aurreko apartatuan adierazitako eskuliburuak ikuskapen eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen begi-bidezko ikuskapenak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua kutsa dezakeen edozein egoera prebenitzeko.

Era berean, atmosferara eta uretara egindako emisioak eta isuriak prebenitzeko eta zuzentzeko sistemen (arazketa, minimizazioa, etab.) eta ikuskatu eta kontrolatzeko ekipamenduen egoera ona bermatzeko neurriak jaso beharko dira.

Urak arazteko prozesuan pilatutako hondakin solidoak eta lohiak behar den maiztasunez aterako dira, instalazioa behar bezala ibil dadin. Hondakin horiek ez dira ibilgura ibairatuko aldizkako garbiketa egiten denean; bildu egin beharko dira, kudeatzeko edo zabortegi baimendu batera eramateko. Hala dagokionean, hondoan hustubiderik ez duten andel iragazgaitzetan biltegiratuko dira. Ez dira inoiz pilatuko euri-uren jariatzearen ondorioz ibilgu publikoa kutsatzeko arriskua egon daitekeen guneetan.

Instalazioek lohiak tratatzeko aukera izanez gero, horietatik hustutako ura berriro bideratu beharko da arazketa-instalazioaren sarrerara.

Hobi septikoaren sistemak eta iragazki biologikoak garbitze- eta mantentze-lan egokia izango dute errendimendu ona ziurtatzeko. Aldizka enpresa espezializatu batek erretiratuko ditu pilatutako solidoak eta lohiak, eta iragazki biologikoaren ohantzea garbituko du, eta garbiketan arrastatutako solidoak ibilgura hustea saihestuko da.

Pabiloien barruan zolak garbitzean sortutako urak tratamendu-lerrora bidaliko dira, edo, bestela, kudeatzaile baimendu batek kudeatuko ditu.

Hondakin-ura ezingo da "bypass" bidez isuri arazketa-instalazioetan.

Programatutako mantentze-lanetan nahitaez egin behar badira isuriak "bypass" bidez, titularrak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari jakinaraziko dio aurretiaz, segurtasun-neurrien eta isuriak ingurune hartzailearen kalitatearen gainean duen eragina ahal den heinean gutxitzeko neurrien funtzionamendua zehaztuta. "Bypass" horretan aurreikusi gabeko isuri bat egongo balitz, titularrak segurtasun-neurrien funtzionamendua egiaztatu beharko du, dagokion txostena Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidalita (apartatu honetako k) letran adierazitakoari jarraituz).

b) Halaber, erregistro bat eduki beharko da, aldizka egindako mantentze-lanak eta hautemandako gorabeherak jasota uzteko.

c) Titularrak behar diren bitartekoak izango ditu eskura, arazketa-instalazioak zuzen ustiatzeko eta istripuzko isuriak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak eraginkor mantentzeko.

d) Era berean, ustiapenari buruzko eskuliburu bat eduki behar da, eta, bertan, aldizka egindako mantentze-lanen berri eman behar da, baita antzemandako gertaerena ere.

e) Erabilitako kloroa, azido klorhidrikoa eta gainerako produktu kimikoak, erregaiak eta efluenteen arazketako hondakinak, besteak beste, eta, orokorrean, fabrikan sortutako hondakinak maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa ditzake. Beraz, isuriak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen lurzatien azalera guztiak iragazgaiztuko dira.

f) Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak, produktuak eta gehigarriak ingurunean ez sakabanatzeko moduan biltegiratuko dira.

g) Hautsezko produktuak biltegiratzeko, iragazkiak dituzten zulo itxiak erabiliko dira. Bereziki, baldintza hori instalazioan erabiltzen den aluminio hidroxidoari aplikatuko zaio, hezetasuna % 3tik beherakoa denean.

h) Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, biltegiratzeko instalazio horiek produktu kimikoak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betebeharrak bete beharko dituzte.

i) Larrialdi-egoeran berehala eta eraginkortasunez jarduteko behar diren material guztien kantitate nahikoa eduki beharko da: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen jarioei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak; segurtasuneko edukiontziak, kaltetutako ingurunea isolatzeko hesiak eta seinaleztapen-elementuak, eta banakako babeserako ekipamendu egokiak.

j) Kubeten hustuketa kontrolatzeko balio duen protokolo edo prozedura dokumentatu bat eduki beharko da. Haren bidez, lantegiaren eraginkortasunari eragin diezaioketen isuriak lantegira joatea saihestu beharko da.

k) Gorabeheraren bat gertatuz gero, agintariei jakinaraztea.

Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabeheraren edo ezohiko gertaeraren baten aurrean, sustatzaileak, berehala, gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri eman beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, betiere zuzentzeko edo eusteko neurri egokiak hartu ondoren. Jakinarazpenean, alderdi hauek adierazi beharko dira gutxienez:

– Gorabehera mota.

– Jatorriak eta kausak (unean zehaztu daitezkeenak).

– Zuzentzeko edo eusteko neurriak, berehala aplikatu direnak.

– Sortutako ondorioak.

– Halakorik badago, epe laburrera aurreikusitako jarduketak.

Gorabehera edo arazo larriren bat edo istripuz isuri edo emisioren bat egonez gero, SOS Deiak eta Lantaróngo Udala (Araba) jakinaren gainean jarri behar dira. Ondoren, gehienez ere 48 orduko epean, istripuaren ondorioz sortutako egoera zehaztasunez jasotzen duen txosten bat bidali beharko zaio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari. Txosten horretan, datu hauek agertuko dira gutxienez:

– Gorabehera mota.

– Gorabehera non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.

– Gorabeheraren iraupena.

– Istripuzko isuria gertatuz gero, emaria, isuritako gaiak eta ingurune hartzailean antzeman daitekeen eragina zehaztu beharko dira, haren analisia barne.

– Mugak gaindituz gero, isuriari buruzko datuak.

– Eragindako kalteen zenbatespena.

– Hartutako neurri zuzentzaileak.

– Anomalia berriro ez gertatzeko prebentzio-neurriak.

– Prebentzio-neurriak benetan aplikatzeko aurreikusitako epeak.

Isuria gertatzen bada:

Hondakin-urak arazteko instalazioetan baimendutako mugak gainditzen dituen edo tratatu gabeko edo partzialki tratatutako uren "bypass" bat egitea eragiten duen anomalia oro berehala jakinarazi beharko zaio telefonoz Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, kontrol@chebro.es helbidera posta elektroniko bat bidalita. Mezuan honako datu hauek adieraziko dira: titularraren datuak, espedientearen erreferentzia, anomaliaren deskribapena, isuri desegokia gertatu den ala ez, noiz amaitzea aurreikusten den eta amaitzeko egin beharreko jarduketak; eta beharrezkotzat jotzen bada 976-711-139 / 976-711- 000 telefono-zenbakietara deitu edo faxa bidali 976-011-741 zenbakira.

Gehienez 48 orduko epean idatziz jakinaraziko da, eta, aldi berean, ahalik eta epe laburrenean behar diren zuzenketa-neurriak hartuko dira. Isuria berehala eten beharko da. Idazkiak honako informazio hau jaso beharko du:

– Gorabehera mota.

– Gorabehera non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.

– Gorabeheraren iraupena.

– Ustekabeko isuria izanez gero, emaria eta isuritako gaiak.

– Mugak gaindituz gero, isuriari buruzko datuak.

– Eragindako kalteen zenbatespena.

– Hartutako neurri zuzentzaileak.

– Berriro gerta ez dadin aurreikusitako neurriak.

– Prebentzio-neurriak eraginkortasunez aplikatzeko ezarri diren epeak.

Baimenaren baldintzak urratzen dituen isuria gertatzen bada eta, gainera, pertsonen osasunerako arriskutsua bada edo sistema naturalen oreka modu larrian kaltetu badezake, titularrak berehala etengo du isuri hori eta, horrez gain, gertaeraren berri eman beharko die Ebroko Konfederazio Hidrografikoari eta babes zibilean zein ingurumenaren arloan ardura duten erakundeei, baita SOS Deiak (112) Larrialdi-zerbitzuei ere, behar diren neurriak har ditzaten.

Gertakaria amaitu eta, gehienez ere, 30 eguneko epean, hartutako neurrien txosten xehatua aurkeztuko da, behar bezala egiaztatuta, arazoen jarraitutasuna eta konponbide-proposamenak aurkeztuta, berriz gerta ez dadin.

l) Aurreko apartatuan ezarritakoaz gain, gerta daitezkeen gorabeherak edo arazoak saiheste aldera, jardueraren titularrak berehala jakinarazi beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari instalazioko edozein etenaldi programatu, prozesu jarraitu bati buruzkoa bada, baita aurreikusitako prebentziozko mantentze-lanak ere, betiere ahalik eta lasterren.

m) Larrialdi-egoeretan, babes zibilari buruzko araudian ezarritakoa bete beharko da, eta araudi horretan ezarritako baldintza guztiak bete beharko dira.

G) PRTR jakinarazpena.

Urtean behin, martxoaren azken eguna baino lehenago, Dekrita SAk aurreko urteko emisio atmosferikoei eta uretara egindako emisioei eta sortutako hondakin mota guztiei buruzko datuen ingurumen-adierazpena igorriko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, E-PRTR-Euskadi Kutsatzaileen Emisio eta Transferentzia Inbentarioa egiteko eta eguneratuta edukitzeko 508/2007 Errege Dekretuarekin bat etorriz.

Informazio hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskura jarritako kanal, sistema edo aplikazio informatikoak erabiliz bidaliko da.

Ingurumen-adierazpena publikoa izango da, bat etorriz uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin. Lege horren bidez, informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, une oro bermatu beharko da bete egiten dela Datu pertsonalak babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoa.

H) Instalazioan aldaketak egitea.

Babes- eta zuzenketa-neurriak eta ingurumena zaintzeko programa aldatu ahal izango dira, baita neurtu behar diren parametroak, neurketen maiztasuna eta parametroen mugak ere, hala komeni bada araudi berriak indarrean jartzen direlako edo inplikatutako sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza esanguratsu berrietara egokitzeko beharragatik.

Era berean, babes- eta zuzenketa-neurriak eta ingurumena zaintzeko programa aldatu egin daitezke jardueraren sustatzaileak hala eskatuta edo ofizioz, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.

Instalazioetan aldaketak egin ahal izateko, honako helbide elektroniko honetan eskuragarri dagoen inprimakia bete beharko da aldez aurretik:

http://www.euskadi.eus/contenidos/serv_proc_autorizacion/p_autho_20183895085814/procedures/proc_20183895329689/eu_def/adjuntos/Formulario_modificaciones.doc

Erakunde honen onespena ere beharko da, 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak, abenduaren 16koak, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duenak, 10. artikuluan ezarritakoaren ondoreetarako.

Industriako isurpenen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 14.1 artikuluak ezartzen du zer irizpide hartu behar diren kontuan aldaketa funtsezkotzat jotzeko.

Nolanahi ere, 815/2013 Errege Dekretuaren 14.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, irizpide horiek orientagarriak dira, eta ingurumen-organoak kalifikatuko du eskatutako aldaketa, funtsezkotzat edo ez-funtsezkotzat jota, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 10. artikuluan ezarritako irizpideekin bat etorriz.

Era berean, proiektua aldatzen den kasuetan, Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7.1.c eta 7.2.c artikuluetan xedatutakoa aplikatuko da.

Baldin eta aldaketak lurzoru berria okupatzea aurreikusten badu eta aipatutako lurzoruak lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak baditu edo izan baditu, aldaketa gauzatu aurretik, hartu beharreko kokalekuaren lurzoru-kalitatearen adierazpena eduki beharko dute, Lurzorua Kutsatzea Saihestu eta Kutsatutakoa Garbitzeari buruzko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritakoarekin bat etorriz».

«Seigarrena.– Ingurumen-baimen integratua ofizioz berrikusiko da kasu hauetako edozeinetan:

a) Instalazioak sortutako kutsadura dela-eta, emisioen muga-balioak berrikustea edo beste batzuk ezartzea komeni denean.

b) Emisioak nabarmen murritz daitezkeenean, teknika erabilgarri onenetan egindako aldaketa handien ondorioz gehiegizko kosturik izan gabe.

c) Prozesuaren edo jardueraren funtzionamendu-segurtasuna dela-eta beharrezkoa denean beste teknika batzuk erabiltzea.

d) Arroko erakundeak, urei buruzko legedian ezarritakoaren arabera, irizten badio badirela ingurumen-baimen integratua berrikustea justifikatzen duten inguruabarrak, Estatuaren Administrazio Orokorrak kudeatzen dituen arroetako jabari publiko hidraulikora isurtzeari dagokionez. Kasu horretan, arroko erakundeak, txosten lotesle baten bidez, organo eskudunera joko du ingurumen-baimen integratua eman dezan, gehienez ere hogei eguneko epean hasteko berrikuste-prozesua.

e) Instalazioari aplikagarri zaion sektoreko legeriak hala eskatzen badu, edo abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 22.3 artikuluari jarraikiz, ingurumen-kalitateko arau berriak edo berrikusiak betetzea beharrezkoa bada.

f) Aplikatu beharreko araudi berria indarrean jartzen denean.

g) Ingurunearen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza esanguratsu berrietara egokitzeko beharra ikusten denean, bereziki inplikatutako sistemen hauskortasuna areagotzen dela antzematen bada.

h) Ingurumena zaintzeko programan jasotako emaitzen edo bestelako oharren arabera, egiaztatzen bada ez direla nahikoak ingurumen-inpakturako ezarritako zuzenketa-neurri edo konpentsatzeko neurriak.

i) Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 26. artikuluko 1., 2. eta 3. puntuetan ezarritakoarekin bat etorriz egindako azterketa eginda, aldatu egin behar dela ondorioztatzen bada.

Ingurumen-baimen integratua berrikusteak ez dakar kalte-ordaina jasotzeko eskubidea, hala ezarrita baitago abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 26.5 artikuluan».

Hirugarrena.– Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 5.d) artikuluan xedatutakoari jarraikiz, ebazpen honen xede den hondakin arriskutsuak kudeatu eta balorizatzeko eta produktu kimiko ez-organikoak eta organikoak fabrikatzeko jarduerari dagokionez, gerta litekeen titulartasun-aldaketa oro jakinarazi beharko dio Dekrita SAk Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, azken horrek onar dezan.

Laugarrena.– Ingurumen-baimen integratu honetan ezarritako baldintzak ez betetzea arau-hauste astun edo oso astun gisa tipifikatuta dago Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren testu bateginaren 31. artikuluari jarraituz, eta aipatutako legearen 32. artikuluan jasotako zigorrak ezartzea ekar dezake.

Bosgarrena.– Ebazpen honen edukia jakinaraztea Dekrita SA enpresari, Lantaróngo Udalari, ingurumen-baimen integratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei, eta gainerako interesdunei.

Seigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abuztuaren 11.

Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordea,

AMAIA BARREDO MARTÍN.


Azterketa dokumentala