Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

170. zk., 2022ko irailaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3886

665/2022 EBAZPENA, abuztuaren 2koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez iragartzen den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ekonomiako eta Finantzako Zuzendaritzako Informatikako eta Informazio Sistemetako Zuzendariordetzako IKT Gobernantza Unitateko Zerbitzuaren Kalitateko eta Kudeaketako Atal Korporatiboko buruaren lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi publikoa.

Ekonomiako eta Finantzako Zuzendaritzako Informatikako eta Informazio Sistemetako Zuzendariordetzako IKT Gobernantza Unitateko Zerbitzuaren Kalitateko eta Kudeaketako Atal Korporatiboko buruaren lanpostua hutsik dago. Hori dela eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, Giza Baliabideen Zuzendaritza honek erabaki du lanpostu hori izendapen askeko sistemaren bitartez betetzeko deialdi publikoa iragartzea, honako atxikipen eta oinarrien arabera:

OINARRIAK

1.– Lanpostuaren atxikipena.

Atxikipena: Osakidetzako Zuzendaritza Nagusia. Ekonomiako eta Finantzako Zuzendaritza, Informatikako eta Informazio Sistemetako Zuzendariordetza.

Lanaldi zatitua. Vitoria-Gasteiz.

3. hizkuntza-eskakizuna (derrigortasun-datarik gabe).

2.– Parte hartzeko baldintzak.

Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:

a) Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetan estatutupekoa, funtzionarioa edo lan-legepeko kontratudun finkoa izatea eta lanpostua jabetzan edukitzea A1/A2 lanbide-taldean.

b) Gutxienez 4 urteko lan-esperientzia izatea A1/A2 lanbide-taldean.

c) Titulazio akademikoa: Informatikako Ingeniaritzako lizentzia/gradua, edo titulazio baliokidea.

d) Uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta Osakidetzako Euskara Planean ezarritako gainerako betebeharrak.

3.– Lanpostuaren eginkizunak.

– Erabiltzaileei arreta emateko zerbitzu korporatiboen jarraipena eta kalitatearen kudeaketa egitea: CAU Osakidetza eta CAU Herritarrak.

– Honako agente hauek Osakidetzako sareari ematen dizkioten IKT zerbitzuen jarraipena eta kalitatearen kudeaketa egitea: ZN Informatika, ESIetako Informatika, EJIE eta gainerako hornitzaileak.

– Osakidetzako Proiektuak kudeatzeko bulego teknikoaren jarraipena eta kalitatearen kudeaketa egitea.

– EJIErekin eta beste hornitzaile batzuekin koordinatzea eta haien solaskide izatea.

– Kontratuak kudeatzea eta haien jarraipena egitea: EJIE eta beste hornitzaile batzuk.

– Taldeak eta pertsonak kudeatzea.

4.– Aintzat hartuko diren merezimenduak.

Honako arlo hauetako eskarmentua eta ezagutzak baloratuko dira:

– Goi-mailako unibertsitate-titulazioa izatea Informatikako lizentziadun/ingeniari gisa.

– Ezagutza eta egiaztatutako esperientzia estandar metodologikoen araberako prozesuen estandarizazioan.

– Ezagutza eta egiaztutako esperientzia ekimen korporatiboen koordinazioan.

– Ezagutza eta egiaztatutako esperientzia ITIL prozesuetan.

– Ezagutza eta egiaztatutako esperientzia taldeen kudeaketan.

– Prestakuntza edota egiaztagiria ITIL prozesuetan.

– Prestakuntza edota egiaztagiria proiektuetan.

Halaber, lanpostu hau betetzeko interesgarria izan daitekeen eta balioa erants dezakeen edozein merezimendu aurkeztu ahalko da.

5.– Euskararen ezagutza.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan Euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak eta berau garatzen duten arauek xedatutakoaren arabera egingo da balorazioa.

6.– Eskabideak aurkezteko epea eta modua.

Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Zuzendaritzara igorri beharko dituzte eskabideak (Araba kalea 45, 01006, Vitoria-Gasteiz). Horretarako, 15 egun balioduneko epea izango dute, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan xedatzen den moduan aurkeztu ahalko dira eskabideak.

Interesdunek Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Zuzendaritzara bidali behar dute eskabidea, beren datu pertsonal guztiekin eta curriculum vitae dokumentatuarekin batera. Curriculum Vitaeko dokumentazioa honelakoa izan behar da:

– NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

– Funtzionario edo estatutupeko langile izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-kontratu finkodun langilea dela egiaztatzen duen agiriarena.

– Baldintzak betetzea egiaztatzen duen dokumentazioaren fotokopia konpultsatua.

– Baloratu beharreko merezimendu guztien fotokopia konpultsatua.

CVaren aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden alderdiak ez dira ziurtatu behar izango aurreko paragrafoan ageri den moduan; hala ere, hautagaiak horren berri eman behar du eskaeran.

7.– Balorazio Batzordea.

Balorazio-batzorde bat osatuko da. Batzordeburua Giza Baliabideen Hautaketa eta Horniketako zuzendariordeak edo hark eskuordetzen duena izango da, eta hauexek izango dira batzordeko partaideak: Informatikako eta Informazio Sistemetako zuzendariordea, Teknologia Arloko zerbitzuburua (Informatikako eta Informazio Sistemetako Zuzendariordetza) eta Giza Baliabideen Hautaketako eta Horniketako teknikari juridikoa (idazkari izango da, eta hitza eta botoa izango ditu).

Eskabideak baloratu ondoren, Batzordeak eginbide osagarriak gauzatzea erabaki dezake, eta izangaiei horren berri emango die.

Izangaien balorazioa egindakoan, eta berau kontuan hartuta, dagokion izendapena egiteko proposamena aurkeztuko da. Lanpostua hutsik uztea proposa dezake epaimahaiak, betiere aurrez txosten arrazoitua eginez, baldin eta izangaiek betetzen ez badituzte bete beharreko baldintzak.

Akta egingo da Batzordea biltzen den bakoitzean. Bertan, aurkeztutako izangaiak eta gauzatutako eginbide osagarriak (halakorik balego) zerrendatuko dira, eta lanpostua euretako bati esleitzeko edo deialdia bete gabe uzteko kontuan hartutako arrazoiak emango dira.

7.– Hautaketa-prozedura.

Ezin izango dira baloratu, inolaz ere, deialdia EHAAn argitaratzen den egunean eskuratu gabe dauden merezimenduak, ez eta eskaerak aurkezteko epea amaitu aurretik behar bezala alegatu eta egiaztatu ez direnak ere.

8.– Prozedurari amaiera ematen dion ebazpena.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren ebazpenaren bidez emango zaio amaiera ebazpen honen bidez hasitako prozedurari (lanpostua esleitzea edo hutsik uztea), eta ebazpen hori Osakidetzaren intranetean eta webgune korporatiboan argitaratuko da.

Ebazpen horrek EHAAn argitaratzen den egunetik izango ditu ondorioak, bertan besterik xedatu ezean.

9.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abuztuaren 2a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,

LUISA LARRAURI EREÑOZAGA.


Azterketa dokumentala