Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2022ko ekainaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

KARRANTZA HARANAKO UDALA
2549

IRAGARKIA, lanpostuak egonkortzeko 2022ko enplegu publikoaren eskaintzari buruzkoa.

Karrantzako Haranako Udaleko alkate-udalburu Raúl Palacio Portillo jaunak.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzeko apirilaren 2ko 7/1985 Legeak 21.1.g) artikuluan xedatutakoaren arabera.

Aztertu da Karrantza Haranako Udaleko lanpostuak egonkortzeko 2022ko Enplegu Publikoaren Eskaintza onesteko bideratutako prozedura.

Ikusi da 2022ko apirilaren 13an langileen legezko ordezkariei egonkortzeko EPEan sartu beharreko lanpostuen berri eman zitzaiela eta haiek ados zeudela. Honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Onestea Karrantza Haranako Udaleko lanpostuak egonkortzeko 2022ko Enplegu Publikoaren Eskaintza, honako baldintza hauetan:

Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren xedapen gehigarria:

(Ikus .PDF)

Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 2. artikulua:

Bigarrena.– Ebazpen hau egoitza elektronikoan (helbidea https:// www.karrantza.org), Udalbatzaren iragarki-taulan, «Bizkaiko Aldizkari Ofizialean» eta dagokion «Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian» 2022ko ekainaren 1a baino lehen argitaratzeko agintzea.

Hirugarrena.– Aldi baterako egonkortzeko eskaintzan jasotako lanpostuak betetzeko deialdia 2022ko abenduaren 31 baino lehen argitaratu beharko da eta 2024ko abenduaren 31 baino lehen ebatzi.

Laugarrena.– Interesdunei dekretu honen eta jar ditzaketen errekurtsoen berri ematea.

Bosgarrena.– Erabaki honen aurka interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Alkatetzari, hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluen arabera; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Bilboko Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluaren arabera. Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzea erabakitzen bada, ezingo du administrazioarekiko auzi-errekurtsorik jarri, errekurtsoa berariaz ebatzi arte edo isiltasunez ezetsi arte. Halaber, egokitzat jotzen duen beste edozein errekurtso aurkeztu ahal izango dute.

Karrantza, 2022ko maiatzaren 11.

Alkatea,

RAÚL PALACIO PORTILLO.


Azterketa dokumentala