Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2022ko maiatzaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HAURRESKOLAK
2227

03/05-2022 ERABAKIA, 2022ko maiatzaren 4koa, Haurreskolak Partzuergoaren Zuzendaritza Batzordearena, zeinaren bidez onartzen baita Haurreskolak Partzuergoko 2022ko enplegu publikoaren eskaintza.

Urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateginaren 70. artikuluak ezartzen duenez, giza baliabideen beharrizanak daudenean, eta, horretarako aurrekontuko diru-izendapena egonda, langile berriak sartzea beharrezko denean, lan-eskaintza publikoa egin behar da, edo langile beharrizanak betetzeko antzeko beste kudeaketa-tresnaren bat erabili behar da; horretarako, beharrezkoa izango da sortutako plaza horiek betetzeko hautaketa-prozesuetarako deialdia egitea.

Lege beraren 83. artikuluari jarraituz, Langile lan-kontratudunak lekuz mugitu eta lanpostuak betetzerakoan, aplikatzekoak diren hitzarmen kolektiboetan ezarritakoa izango da oinarri, eta, horrelakorik ezean, karrerako funtzionarioak lekuz mugitzeko eta lanpostuak betetzeko sistema hartuko da aintzakotzat.

Era berean, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 23.1 artikuluak ezartzen duenez Administrazio Publiko bakoitzeko langileekin bete ezin diren giza baliabideak, hots, aurrekontu-izendapena dutenak, lan-eskaintza publikoaz beteko dira.

Aurrekoarekin lotuta, hiru urtetik beherako haurren eskolak eta horientzako asistentzia- eta hezkuntza-arreta kudeatzeko Haurreskolak Partzuergoaren Estatutuen 32. artikuluak xedatzen duenez, Partzuergoak langile propioak hautatuko ditu deialdi publiko bidez, eta horretan publikotasun-, berdintasun-, merezimendu- eta gaitasun-irizpideak bermatuko dira. Horrela aukeratutako langileen Partzuergoarekiko lotura indarrean dagoen lan-arloko legeriaren modalitateetan oinarrituko da eta Zuzendaritza Batzordeari dagokio langileen plantilla onartzea.

Aipatutako manuak betez, erabaki honen bidez, Haurreskolak Partzuergoko lan-eskaintza publikoa onartzen da. Hezitzaileen nahiz kudeaketa arloan hutsik dauden plazak sartzen dira eskaintza honetan zerbitzu publikoen funtzionamendu egokirako. Erabaki honen eranskinean adierazitako eskaintzak barnean hartzen ditu 2022rako Estatuaren Aurrekontu Orokorren Legearen arabera, efektiboen birjarpen-tasa eta baita egonkortze-tasa gehigarrien plaza-kopurua ere.

20/2021 Legearen Seigarren Xedapen Gehigarria aplikatuz, salbuespenez, eskaintzen diren plazak betetzeko lehiaketa prozedura gauzatuko da. Ondorioz, eskaintza honen ondorioetarako soilik, ez da gordeko desgaitasuna duten pertsonentzako lanposturik; izan ere, prozedura horrek ez du ahalbidetzen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren, hots, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duenaren 59. artikuluak desgaitasuna duten pertsonentzat gorde beharreko lanpostuen gainean agintzen duena, ezin baita desgaitasuna egiaztatu eta desgaitasun hori bete beharreko zereginekin bateragarri dela ikusi.

Adierazitako guztiaren ondorioz, Haurreskolak Partzuergoaren indarreango Estatutuen 18. artikuluan xedatutakoaren arabera, langileen ordezkaritzarekin aldez aurretik negoziatu ondoren, Zuzendaritza Batzordeak honako erabakia hartu du:

ERABAKIA

Lehenengoa.– Haurreskolak Partzuergoaren 2022ko lan-eskaintza publikoa onartzea, Erabaki honen eranskinean jasotzen den terminoetan.

Bigarrena.– Dagozkion deialdien bidez ezartzea eskainitako plazak eskuratzeko prozedura eta betekizunak.

Hirugarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Eibar, 2022ko maiatzaren 4a.

Haurreskolak Partzuergoko gerentea,

ELENA AIZPURU SEGUROLA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala