Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2022ko maiatzaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ZEBERIOKO UDALA
2220

IRAGARKIA, lanpostuak egonkortzeko enplegu publikoaren eskaintza onartzeari buruzkoa (maiatzaren 10eko 105/2022 Dekretua).

Zeberioko Udalaren lanpostuen zerrenda ikusita, ondorioztatzen da jarraian zehazten diren lanpostuek betetzen dituztela enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 2. artikuluko 1. apartatuan jasotzen diren baldintzak, eta, beraz, dagokien egonkortzeko EPEan sartu behar direla.

(Ikus .PDF)

Ikusita enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 2. artikuluak honako hau xedatzen duela:

«1.– 2017rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko ekainaren 27ko 3/2017 Legearen 19.bat.6 artikuluan eta 2018rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legearen 19.bat.9 artikuluan ezarritakoaz gain, aldi baterako enplegua egonkortzeko tasa gehigarri bat baimentzen da. Tasa gehigarri horretan, egiturazko lanpostuak sartuko dira, baldin eta, 2020ko abenduaren 31 baino lehenagoko hiru urteetan gutxienez, aldi baterako eta etenik gabe okupatuta egon badira, eta lanpostu horiek administrazio publikoetan dauden lanpostuen zerrenden, plantillen edo giza baliabideak antolatzeko beste moduren baten barruan badaude, eta aurrekontuan diruz hornituta daude.

(...)

2.– Lehenengo apartatuan aurreikusitako egonkortze-prozesu berria egituratzen duten enplegu-eskaintzak eta egonkortze-prozesua bera 2022ko ekainaren 1a baino lehen onartu eta argitaratu beharko dira dagozkien aldizkari ofizialetan, eta administrazio publiko eskudunek koordinatuko dituzte.»

Ikusita enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarriak honako hau xedatzen duela:

«Administrazio publikoek, salbuespen gisa eta EPOELTBren 61.6 eta 7 artikuluetan aurreikusitakoaren arabera, deialdia egingo dute, lehiaketa bidez, 2.1 artikuluan ezarritako baldintzak beteta 2016ko urtarrilaren 1a baino lehen aldi baterako eta etenik gabe okupatuta egon diren plazetarako.»

Hori dela eta, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.g) artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Zeberioko Udalaren egonkortze-EPEa onartzea, honen arabera:

Bigarrena.– Ebazpen hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, web-orrian eta iragarki-taulan argitaratzea.

Hirugarrena.– Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea.

Laugarrena.– Osoko bilkurari jakinaraztea, egingo den lehenengo bilkuran.

Zeberio, 2022ko maiatzaren 10a.

Alkatea,

JON XARLES IDIRIN GORROTXATEGI.


Azterketa dokumentala