Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2022ko martxoaren 21a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1319

AGINDUA, 2022ko martxoaren 11koa, Hezkuntzako sailburuarena, Vitoria-Gasteizko (Araba) CPEIPS «CEU Virgen Niña» HLBHIP Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Vitoria-Gasteizko (Araba) CPEIPS «CEU Virgen Niña» HLBHIP Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren entitate titularraren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez Bigarren Hezkuntzako unitate bat gehitzeko baimena eskatzen baitu.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten organismoek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek izan dira kontuan: 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, Ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzkoa (apirilaren 9ko BOE), zeina otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuaren bidez aldatu baitzen (martxoaren 12ko BOE); otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten gutxieneko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE), eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– 2022-2023ko ikasturtetik aurrera, ondoren zehazten den ikastetxe pribatuari baimena ematen zaio Bigarren Hezkuntzako 1. mailako unitate bat gehitzeko:

Kode-zenbakia: 01001590 eta 010239.

Izen espezifikoa: «CEU Virgen Niña».

Titularra: Fundación Universitaria San Pablo – CEU.

Helbidea: Batan ibilbidea 60.

Udalerria: Vitoria-Gasteiz.

Lurralde historikoa: Araba.

Baimena: Bigarren Hezkuntzako 1. mailako unitate bat gehitu.

Ikastetxearen osaera:

– Haur Hezkuntzako 1. zikloa:

• 1-2 urteko gela: 2 unitate, bakoitza 13 ikaspostuko edukierarekin.

• 2-3 urteko gela: 3 unitate, 52 ikaspostuko edukierarekin.

– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 6 unitate, 150 ikaspostuko edukierarekin.

– Lehen Hezkuntza: 12 unitate, 300 ikaspostuko edukierarekin.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 9 unitate, 270 ikaspostuko edukierarekin.

– Hezkuntza Berezia: 2 gela ireki.

2. artikulua.– Bigarren Hezkuntzako 1. mailako unitate berriak jarraipena izango du Bigarren Hezkuntzako etapa garatzen den lau ikasturteetan, eta hori amaitzean desagertuko da.

3. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago ikastetxea, agindu honen bidez baimendutako unitateetako irakasleen titulazioari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

4. artikulua.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikingintzaren Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarrean dagoen legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularraren erantzukizuna izango da baldintza horiek betetzea.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen bitartez laguntzarik lortuko denik.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen kontra, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 11.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala