Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

149. zk., 2021eko uztailaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4190

EBAZPENA, 2021eko uztailaren 7koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Errektorearena, 2021eko ekainaren 14ko Ebazpenean ikusitako akatsak zuzentzeko dena. Ebazpen horren bidez, irakasle agregatuen plazak betetzeko lehiaketarako deialdia egin zen.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2021eko ekainaren 14ko Ebazpenaren bidez (ekainaren 28ko EHAA), irakasle agregatuen plazak betetzeko lehiaketaren deialdi publikoa egin zen.

Bigarrena.– I. eranskineko 4. eta 9. plazetan transkripzio akats bana hauteman da, eta akats horiek zuzendu egin dira honen bidez.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordeak eskumena du, eskuordetzaz, ebazpen hau emateko, Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak 2021eko urtarrilaren 28an gobernu taldearen egitura eta funtzionamendu arloak zehazteko, eta eskumenak eskuordetzeko emandako ebazpenak (2021eko otsailaren 12ko EHAA) xedatutakoari jarraituta.

Bigarrena.– 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, honako hau ezartzen du 109.2 artikuluan:

«Herri administrazioek, beren kabuz edo interesdunak eskaturik, edozein unetan zuzendu ditzakete beren egintzetako errakuntza materialak, egitezkoak edo aritmetikoak.»

Hirugarrena.– Horrenbestez, jarraian deskribatzen diren akatsak zuzendu behar dira:

4. plazan: AGC8L1-D00054-19 kodea.

Hau dioen lekuan:

«Competitividad e Innovación Empresarial».

Hau esan behar du:

«Métodos cuantitativos en Organización II».

9. plazan: AGC8L1-D0103-29 kodea.

Hau dioen lekuan:

«Introducción a la Literatura Inglesa».

Hau esan behar du:

«Introducción a la Literatura en Lengua Inglesa».

Horregatik guztiagatik, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Zuzendu egin behar dira Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2021eko ekainaren 14ko Ebazpenaren I. eranskineko 4 eta 9 zenbakidun plazetan ageri diren akatsak (ekainaren 28ko EHAA).

4. plazan: AGC8L1-D00054-19 kodea.

Hau dioen lekuan:

«Competitividad e Innovación Empresarial».

Hau esan behar du:

«Métodos cuantitativos en Organización II».

9. plazan: AGC8L1-D0103-29 kodea.

Hau dioen lekuan:

«Introducción a la Literatura Inglesa».

Hau esan behar du:

«Introducción a la Literatura en Lengua Inglesa».

Bigarrena.– Argitaratu bedi ebazpen hau Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean.

AZKEN XEDAPENA.– Errekurtsoak.

Ebazpen honen kontra aukerako berraztertze errekurtsoa jar dakioke UPV/EHUko Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordeari hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar daiteke zuzenean administrazioarekiko auzietako dagokion Bilboko epaitegian bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunean zenbatzen hasita.

Leioa, 2021eko uztailaren 7a.

Errektorea.
Eskuordetzaz: Errektoreak eskumenak eskuordetuta, 2021eko urtarrilaren 28ko Ebazpena dela bide (Otsailaren 12ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FEDERICO RECART BARAÑANO.


Azterketa dokumentala