Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 2021eko ekainaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
3218

AGINDUA, 2021eko maiatzaren 11koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita honako agindu honetan ezarritako balorazio-batzordearen osaera: «Agindua, 2020ko martxoaren 24koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baita osasunari buruzko ikerketa- eta garapen-proiektuetarako laguntzen 2020ko deialdia».

Osasuneko sailburuaren 2020ko martxoaren 24ko Aginduaren bidez, Osasunari buruzko ikerketa- eta garapen-proiektuetarako laguntzen 2020ko deialdia onartu zen (2020-05-04 EHAA).

Agindu horren 12.1 artikuluak ezartzen du zeinek osatuko duten balorazio-batzordea, behar bezala aurkeztutako edo epean zuzendutako eskabideak aztertu eta aukeratuko dituena.

Aginduaren 12.2 artikuluak ezartzen duenez, «Balorazio-batzordearen osaera izenduna aldatuz gero, aldaketa horiek argitaratu egingo dira euskadi.eus egoitza elektronikoan, 10.3 artikuluan adierazitako helbideetan; izan ere, interesdunei bermatu behar zaie batzordearen kideak errefusatzeko eskubidea, eta eraginkortasunez baliatzeko aukera, betiere Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. eta 24. artikuluekin bat etorriz».

Batzorde horren osaera aldatu denez, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauen testu bateginaren 49.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– María Ángeles Ibarrondo Unamunzaga andrea, Osasun Saileko Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko zuzendaria, batzordeburu izendatzea, María Aguirre Rueda andrearen ordez.

Bigarrena.– Itziar Larizgoitia Jauregui andrea, Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaria, balorazio-batzordeko bokal izendatzea, Juan José Aurrekoetxea Agirre jaunaren ordez.

Hirugarrena.– Victor Bustamante Madariaga jauna, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Laguntza Sanitarioko zuzendaria, balorazio-batzordeko bokal izendatzea, Andoni Arcelay Salazar jaunaren ordez.

Laugarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 11.

Osasuneko sailburua,

MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.


Azterketa dokumentala