Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2021eko maiatzaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
3015

24/2021 EBAZPENA, maiatzaren 5ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita argitara ematea «Sustraia» telebista-programa ekoizteko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiekin eta Euskal Irrati Telebista eta Euskal Telebista SArekin daukan lankidetza-hitzarmenaren 2021erako luzapen-protokoloa.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak aipatutako hitzarmena sinatu du, eta, hari dagokion publikotasuna emateko, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea «Sustraia» telebista-programa ekoizteko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiekin eta Euskal Irrati Telebista eta Euskal Telebista SArekin daukan lankidetza-hitzarmenaren 2021erako luzapen-protokoloa (ikus eranskina).

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 5a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.

ERANSKINA, MAIATZAREN 5EKO 24/2021 EBAZPENARENA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIARENA
2021. URTERAKO LUZAPEN-PROTOKOLOA «SUSTRAIA» TELEBISTA-SAIOA EKOIZTEKO, EUSKAL AUTONOMIA-ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORRAK (EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA), ARABA, BIZKAI ETA GIPUZKOAKO FORU-ALDUNDIEKIN ETA EUSKAL IRRATI TELEBISTAREKIN (ORAIN EITB MEDIA SAU) IZENPETUTAKO LANKIDETZA-HITZARMENARENA.

Vitoria-Gasteizen, 2020ko abenduaren 30ean.

BILDU DIRENAK

María Aranzazu Tapia Otaegui andrea, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren izenean eta haren ordezkari gisa.

Eduardo Aguinaco López de Suso jauna, Nekazaritzako foru diputatua, Arabako Foru Aldundiaren izenean eta haren ordezkari gisa.

Elena Unzueta Torre andrea, Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko foru diputatua, Bizkaiko Foru Aldundiaren izenean eta haren ordezkari gisa.

Jabier Larrañaga Garmendia jauna, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko foru diputatua, Gipuzkoako Foru Aldundiaren izenean eta haren ordezkari gisa.

Jon Andoni Aldekoa de la Torre jauna, Euskal Irrati Telebista-Radio Televisión Vasca erakunde publikoaren izenean eta haren ordezkari gisa bere zuzendari nagusi kalitatean eta Euskal Media SAUren izenean eta haren ordezkari gisa bere administratzaile bakarra den kalitatean.

Hitzarmenkideek protokolo hau izenpetzeko gaitasun nahikoa aitortu diote elkarri eta hortaz honako hau

ADIERAZI DUTE:

Lehenengoa.– 2017ko urtarrilaren 2an lankidetza-hitzarmena sinatuta zutela Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak (Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila), Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru-aldundiek eta Euskal Irrati Telebista-Radio Televisión Vasca eta Euskal Telebista- Televisión Vasca SAk (orain EITB Media SAU), «Sustraia» programa telebistan emateko. Hitzarmen horren indarraldia 2017ko abenduaren 31 artekoa zen.

Bigarrena.– Hori horrela izanik ere, hitzarmeneko zazpigarren klausulak aurreikusten duela hitzarmena urtero luza daitekeela, gehienez lau urte oso gehitu arte, luzapen-protokolo baten bidez. Ekitaldi bakoitzean egin beharreko jardueren zerrenda erantsi behar zaio protokolo horri, eta, hala badagokio, jarduerak gauzatzeko kostua eguneratu behar da. Hori guztia baldintza kreditu egokia eta nahikoa dela eta Erakunde Publikoak egungo programa-kontratua luzatu dagiala zuzenbide pribatuko «Radio Television Vasca-Euskal Irrati Telebista»rekin 2016-2019 urteetarako eta bere eranskinean haren konpromisoak gauzatzeko.

Aurreko guztiaren ondorioz, hitzarmenkideek honako

HAU ERABAKI DUTE:

Lehenengoa.– 1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak (Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila), Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru-aldundiek eta «Euskal Irrati Telebista-Radio Televisión Vasca»k eta «Euskal Telebista- Televisión Vasca SA»k (orain EITB Media SAU) «Sustraia» programa telebistan emateko sinatutako lankidetza-hitzarmena urtebetez luzatzea, hau da, 2021eko urtarrilaren 1etik 2021eko abenduaren 31ra.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak (Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila), Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru-aldundiek, «Euskal Irrati Telebista-Radio Televisión Vasca»k eta «Euskal Telebista-Televisión Vasca SA»k (orain EITB Media SAU) «Sustraia» programa telebistan emateko 2017ko urtarrilaren 2an sinatutako lankidetza-hitzarmeneko bigarren klausulan azaltzen direnak izango dira gauzatu beharreko jarduerak. Jarduera horien kostua ondorengo taulan ezarritakoaren arabera ordainduko da:

(Ikus .PDF)

3.– Ordainketa modu honetara egitea erabaki dute sinatzaileek: alderdi bakoitzak egin beharreko ekarpenaren % 50 ordainduko du 2021eko ekainaren 30a baino lehen. Gainontzeko % 50a 2021eko abenduaren 31n ordainduko du alderdi bakoitzak. Ordaintzeko, banku-transferentzia egin beharko zaio EITB Media SAUri, eta fakturak bidali beharko zaizkio alderdi bakoitzari.

Bigarrena.– Luzapena, bertako jarduerak eta proiektuak finantzatzeko kreditu egoki eta nahikoa egotearen baldintzapean dago eta Erakunde Publikoak egungo programa-kontratua luzatu dagiala zuzenbide pribatuko «Radio Television Vasca-Euskal Irrati Telebista»rekin 2016-2019 urteetarako eta bere eranskinean haren konpromisoak gauzatzeko.

Alderdiak bat datozela eta adierazitako guztia onartzen dutela erakusteko, hitzarmen honen bost ale sinatu dituzte, idazpuruan adierazitako tokian eta egunean.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Arabako Foru Aldundiko Nekazaritzako foru diputatua,

EDUARDO AGUINACO LÓPEZ DE SUSO.

Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko foru diputatua,

ELENA UNZUETA TORRE.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko foru diputatua,

JABIER LARRAÑAGA GARMENDIA.

Euskal Irrati Telebistako zuzendaria eta EITB Media SAUko administratzaile bakarra,

JON ANDONI ALDEKOA DE LA TORRE.


Azterketa dokumentala