Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

95. zk., 2021eko maiatzaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
2797

EBAZPENA, 2021eko apirilaren 22koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita dirulaguntzen 2021eko deialdia, lana duten langileei eta lana lortzeko edo hari eusteko zailtasunak dituzten pertsona langabeei zuzendutako laneratze eta gizarteratze proiektu berezien garapenerako.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2021eko apirilaren 21eko batzarrean hartutako Erabakiaren bidez, 2021. urterako dirulaguntzen deialdia onartu du lana duten langileei eta lana lortzeko edo hari eusteko zailtasunak dituzten langabeei zuzendutako laneratze eta gizarteratze proiektu berezien garapenerako. Maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bidez onartutako Lanbideren Estatutuen 10.2 artikuluaren p) apartatuan xedatutakoaren arabera, organismo autonomo horren zuzendari nagusiari dagokio deialdi hori argitaratzea.

Horregatik guztiagatik, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitaratzea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2021eko apirilaren 21eko batzarrean hartu duen erabakia. Erabaki horren bidez, dirulaguntzen 2021eko deialdia onartu da, lana duten langileei eta lana lortzeko edo hari eusteko zailtasunak dituzten langabeei zuzendutako laneratze eta gizarteratze proiektu berezien garapenerako.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren Erabakiak.

Hirugarrena.– Deialdia onartzen duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren Erabakiaren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da zuzenean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena aldizkari horretan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 22a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

ERANSKINA
2021EAN LANA DUTEN LANGILEEI ETA LANA LORTZEKO EDO HARI EUSTEKO ZAILTASUNAK DITUZTEN LANGABEEI ZUZENDUTAKO LANERATZE ETA GIZARTERATZE PROIEKTU BEREZIEN GARAPENERAKO LAGUNTZEN 2021. URTERAKO DEIALDIA

Urriaren 13ko 3/2011 Legeak, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren izaera, helburuak eta eginkizunak arautzen dituenak, honako hau ezartzen du 2. artikuluan: helburua da enplegu egonkor eta kalitatezkorako eskubidearen garapen osoari laguntzea, eta langileen enplegagarritasuna bermatzen lagunduko duen lan-merkatuaren garapenaren alde lan egitea, eta enpresaren eskakizunei egokitutako langileen beharrizanak asetzea, bai eta gizartearen eta lurraldearen kohesioari laguntzea ere, betiere Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenen eremuan esleitzen zaizkion enplegu-politikak kudeatuz eta lan-arloko legeria egikarituz.

Era berean, maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuak, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onartzen dituenak, 15. artikuluan ezartzen du Enplegurako Prestakuntzako eta Diru-sarrerak Bermatzeko Zuzendaritzari dagokiola sostengua ematea, enplegurako prestakuntza planifikatzea eta diseinatzea, eta babesa, laguntza eta prestakuntzarako ekintza osagarriak ematea, baita enpleguaren eta prestakuntzaren arteko jarduera mistoak egitea ere.

Zehazki, maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duenak, 26. artikuluaren 2. apartatuan adierazten du, programa espezifikoei eta lanean eta gizartean txertatzeko proiektuei dagokienez –deialdi honetan proiektu berezi izendatu ditugu–, prestakuntza-helburuak dituen arreta osoko proiektu baten bitartez, zenbait motatako esku-hartzeak beste erakunde publiko edo pribatu batzuekin biltzen edo koordinatzen dituen proiektu baten bitartez pertsona langileak gizartean eta lanean txertatzera zuzendutako ekimenak direla, parte hartzen duten pertsonen enplegagarritasuna hobetzea lortzeko asmoz.

Bestalde, arestian aipatutako 82/2012 Dekretuaren 14. artikuluari erreparatuz, Lana Aktibatzeko Zuzendaritzari dagokio enplegua, laneratzea, lan-merkatuko bitartekaritza eta orientazioa sustatzeko prozesuak planifikatzea eta diseinatzea. Modu berean, Enpleguaren Legearen testu bateginean –urriaren 23ko 3/2015 Legegintzako Errege Dekretu bidez onartua– (horixe baita enpleguaren oinarrizko araudia), enplegurako politika aktiboen printzipioetako bat da langabezian daudenei, beren enplegagarritasuna hobetzeko, tratamendu indibidualizatua eta espezializatua eman behar zaiela, eta lanean ari direnei, berriz, enpleguaren kalitateari eusteko. Gainera, enpresek giza kapital, enplegu eta prestakuntzan dituzten beharrei erantzutea bermatu behar da.

Ondorioz, kontuan hartuz 82/2012 Dekretuaren 3. artikuluko b) letran aipatutakoa, non, besteak beste, esaten baita Lanbidek honako funtzio hau duela: «Enplegu-programak, enplegurako prestakuntza-programak eta autoenplegua sustatzeko eta enpresak sortzeko programak kudeatzea, dagozkion deialdi diruz lagungarrien onarpena eta izapidea barne. Enplegua sortzeko jarduera eta izaera ekintzailea sustatzeko helburua duten programak kudeatzea». Eta hori k letrarekin lotuz, hau da, «laneratzeko eta gizarteratzeko zailtasun bereziak dituzten kolektiboei zuzendutako enplegu-programa bereziak egitea», dirulaguntza hauek sortu dira, eta, ondorioz, Lanbideren hainbat zerbitzu deialdi bakar batean koordinatuko eta bateratuko dira, parte-hartzaileak lan-merkatuan sartzeko jarduera integral bat ziurtatze aldera.

Enplegurako lanbide-heziketa eta lana aktibatzea enplegu-zerbitzu publikoek beren zerbitzuen barruan langileei eskaintzen dieten bi tresna dira, erabakigarriak inondik ere, haiei lan-merkatuan sartzen laguntzeko edo enplegagarritasuna hobetzeko. Ekintza horien bidez, hartzaileak bere gaitasun profesionalak eta pertsonalak bereganatzea, hobetzea edo eguneratzea lortzen du, baita enplegagarritasuna hobetzea eta lan-merkatuan sartzea ere.

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu, eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuak Lan eta Enplegu Sailari atxikitako Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari esleitzen dizkio enplegu-politikari buruzko egitekoak, bai eta enplegurako lanbide-heziketa ere.

Hortaz, deialdi honen bidez diruz lagundutako jardueren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko lana duten langileei eta lana lortzeko edo hari eusteko zailtasunak dituzten langabeei prestakuntza jasotzeko aukera ematen zaie, lana aktibatzeko ekintzekin batera, lan-merkatuan sartzea bermatzeko. Dirulaguntzen lerro hori beste erakunde batzuen finantzaketa jadanik baduten proiektuak kofinantzatzeko dela nabarmendu behar da, eta helburua dela ahaleginak batzea eta koordinatzea, eta helburuak lortzea bermatzea.

Lana duten langileei eta lana lortzeko edo hari eusteko zailtasunak dituzten pertsona langabeei zuzendutako laneratze eta gizarteratze proiektu bereziak finantzatzeko laguntzak aurreikusita daude Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren 2021eko ekitaldiko Dirulaguntza Plan Estrategikoan. Organismo autonomo horren Administrazio Kontseiluak onartu zuen plan hori, 2020ko abenduaren 15eko batzarrean hartutako Erabakiaren bidez, eta, hartara, bete egin zuen Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8.1 artikuluan xedatutakoa. Erabaki hori Lanbideren www.lanbide.euskadi.eus orrian argitaratu zen, «Laguntzak eta dirulaguntzak» apartatuan.

Ez da ahaztu behar, COVID-19aren krisiaren ondorioz sortu den nahasmendu ekonomiko eta sozial masiboak EAEko biztanle aktibo eta enpresa gehienei eragiten diela, eta eragiten jarraituko duela, epe labur eta ertainean. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak lagundu nahi du, bere eskumenen baitan, enpleguaren, enpresen eta jarduera ekonomikoaren berreskurapenean.

Beraz, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendariaren proposamenari jarraikiz, organismo autonomo horren Administrazio Kontseiluak, 2021eko apirilaren 21ean, lana duten langileei eta lana lortzeko edo hari eusteko zailtasunak dituzten langabeei zuzendutako laneratze eta gizarteratze proiektu berezien garapenerako 2021eko ekitaldirako deialdia onartu zuen, maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan, zeinaren bidez Euskadiko Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen baita, honako baldintza hauetan:

1. artikulua.– Xedea.

Deialdi honen xedea da proiektu bereziak finantzatzera bideratutako 2021. urterako laguntzak arautzea, gizarteratzeko eta laneratzeko edo enplegagarritasuna hobetzeko jarduera integralak diren aldetik, betiere langileei zuzenduta.

Proiektu bereziak erakunde publiko edo pribatu batek edo gehiagok bultzatutakoak dira, eta prestakuntzako, orientazioko, enpleguko edo bestelako esku-hartze motak koordinatzen dituzte, parte-hartzaileen enplegagarritasuna eta konpetentzia pertsonalak eta profesionalak indartzeko. Aurkeztutako ekimenak ez dira aintzat hartuko Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren beste deialdi batzuetan.

2. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko 2021eko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen otsailaren 11ko 1/2021 Legeak laguntza hau finantzatzeko baliabide ekonomikoak esleitzen ditu. Guztira, 4.000.000 euro dira; horietatik, 2.000.000 euro 2021eko ordainketa-kredituari dagozkio, eta, gainerako 2.000.000 euroak, 2022ko konpromiso-kredituari, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren aurrekontutik.

2.– Guztira emango diren laguntzen bolumenak ez du gaindituko aipatutako kopurua edo hori eguneratzetik ateratzen dena, baldin eta indarreko legeriarekin bat eginez aurrekontu-aldaketak onartzen badira, eta, hala bada, egoera hori Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez eman beharko da argitara EHAAn.

3. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen jarduketak.

1.– Deialdi honen barruan diruz lagundu ahalko da proiektu berezien betearazpena. Proiektu bereziak izango dira prestakuntza-, orientazio- edo enplegu-ekintzak edo proiektu horietan parte hartzen dutenen enplegagarritasuna nabarmen hobetuko duen beste edozer neurri bateratuko dituzten proiektuak:

a) Aurrez aurreko prestakuntza ematea, bai Kualifikazio Profesionalen Sistema Nazionalaren berezko eskumen profesionaletan, bai Profesionaltasun Ziurtagiriak eskuratzeko oinarrizko eskumenetan, edo Prestakuntza Espezialitateen Katalogoan erregistratutako premiazko prestakuntzetan edo Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak baimendutako beste prestakuntzetan. Lanpostuan bertan prestakuntza-ekintzak egiteko aukera ere egon daiteke, prestakuntza enpleguarekin txandakatuz.

b) Aurrez aurreko orientazio profesionaleko eta laneratzeko ekintzak, laneratze-ibilbide pertsonalizatu bat egitea sustatze aldera, parte hartzen duten pertsonen jarraipen pertsonala eta emaitzen ebaluazioa egiteko.

c) Enplegu-aukerak aztertzea, agente kontratatzaileak izan daitezkeenekin harremanetan jartzeko eta tartean sartzeko, lan-merkatuko beharrak identifikatuz eta proiektu berezian parte hartzen duten pertsonen kontratazioa bultzatuz.

d) Hartzaileen enplegagarritasuna hobetzea helburu duen beste edozein jarduketa, aurretik deskribatutako hiru jarduketez bestelakoa.

2.– Dirulaguntza eskatzen den proiektu bereziak dirulaguntzak ezarritako aldian burutu beharreko proiektu osoaren % 10eko finantzazio ekonomikoa lortu beharko du gutxienez beste administrazio publiko baten eskutik edo irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuen eskutik, eta, azkeneko kasu horretan, erakunde eskatzailea ez den beste erakunde baten eskutik, eta betiere eskaera aurkeztu aurretik. Proiektu berezia bultzatzeko finantzaketa ekonomikoa dirulaguntza eskatu den proiektua osatzen duten jarduketetako batean esku hartzen duen erakunde batetik badator, finantzaketa ekonomiko horrek ez du balio izango.

3.– Jarduerak garatu eta iraunarazteko adina aurrekontu-zuzkidura izan beharko da.

4.– Proiektu berezia 2021eko ekitaldian hasi beharko da.

5.– Proiektu berezi bakoitzaren azken ekintza 2022ko irailaren 30a baino lehen amaitu beharko da, lantokietako prestakuntza praktikoaren edo, hala badagokio, lanekoak ez diren praktiken modulua barnean dela.

6.– Proiektu bereziek emaitza objektiboetan oinarritutako ikuspuntua izan beharko dute. Aurkeztutako kualifikazio- eta enplegu-helburuen arabera baloratuko da baldintza hori.

7.– Proiektu berezi bakoitzak pertsona talde berari zuzendutako prestakuntza-ekintza batek edo gehiagok osatutako prestakuntza-ibilbide bat bakarrik jaso ahal izango du. Hau da, prestakuntza-ekintzak eta proiektu berezi batean jasotako gainerako jarduketak pertsona-talde berarentzat izango dira.

8.– 5. artikuluan aipatutako erakundeetako bakoitzak ezingo du parte hartu lau proiektu berezitan baino gehiagotan, aldi baterako enpresa-elkarteen bitartez aurkeztutako proiektu bereziak barnean direla.

4. artikulua.– Hartzaileak.

Proiektu berezien ekintzak laneratzeko zailtasun espezifikoak dituztenei zuzenduta daude:

1.– Langabeak; zehazki, kolektibo hauek:

a) Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko Euskal Sistemaren onuradun diren pertsonak, Diru-sarrerak bermatzeko eta gizarteratzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legearen esparruan.

b) Enplegu-erregulazioko espediente batek ukitutako langileak.

c) Laneratzeko behar espezifikoak dituzten gazteak. Deialdi honen ondorioetarako, 16 eta 30 urte bitarteko pertsonak hartzen dira gaztetzat.

d) Emakumeak.

e) Luzaroko langabeak.

f) 45 urtetik gorakoak.

g) Adingabeak eta/edo mendeko pertsonak ardurapean dituzten pertsonak, bai eta gizarte-bazterkeriako egoeran edo arriskuan dauden pertsonak ere.

h) Desgaitasuna duten pertsonak.

i) Etorkinak.

j) Lanean ari diren langileak edo langabeak, atzerrian bizi eta Euskadira lanera itzultzeko asmoa dutenak, itzultzeko borondatea duten pertsonen erregistroan izena emanda daudenak.

2.– Lanaldi partzialeko kontratu batekin ari diren landunak, baldin eta beren lanaldia lanaldi osoz aritzen den pertsona batek duenaren herena baino laburragoa bada –konparagarriak izan behar dute–.

3.– Eskabidean markatutako kolektiboetako pertsonek soilik parte hartu ahal izango dute proiektuan, baldin eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan edo beste enplegu-zerbitzu publiko batean eskatzaile eta/edo enplegu-hobekuntza gisa inskribatuta badaude.

5. artikulua.– Entitate onuradunak.

1.– Deialdi horren esparruan, honako erakunde hauek izan ahalko dira kofinantzaketaren onuradunak, horretarako eskaera egin ondoren:

– Foru-aldundiak eta foru-sektore publikoa.

– EAEko udalak eta tokiko sektore publikoko entitateak.

– EAEko sektore publikoko entitateak.

– EAEko tokiko edo eskualdeko garapenerako agentziak eta horiekin lotutako elkarteak.

– Prestakuntza-erakunde pribatu akreditatuak edo/eta dagokion Prestakuntza Erakundeen Erregistroan agertzen direnak.

– Hezkuntza Sailaren edo Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren mendeko prestakuntza-erakundeak.

– Diruz lagundutako jarduera EAEn egiteko bitarteko egokiak dituzten entitateak, zeinen merkataritza-jarduera xede sozial baten mende badago, lehentasunez, eta azken hamar urteetan gutxienez irabazien % 70 entitatearen xede soziala lortzeko berrinbertitu badute.

Zuzendaritza kudeatzaileak hori egiaztatzeko egokitzat jotzen dituen agiriak eskatu ahalko ditu, hala nola: auditoria-ziurtagiriak, emaitzen kontuak, irabaziak xede sozialetan aplikatu izanaren egiaztagiriak, etab.

2.– Noizean behin eta proiektu berezi bat zuzen garatzeko beharrezko baliabideak eta bitartekoak arrazionalizatzeko helburuarekin, aurreko atalaren barruan dauden erakundeen arteko lankidetza ahalbidetuko da.

Eskaera formalizatzeko, proiektu berezi horretan parte hartzeko interesa duten erakundeek, bere eskaera onartuz gero, legez eratzeko konpromisoa hartu beharko dute honako modu hauetako batean:

A) Aldi baterako enpresa-elkarte bat. Kasu horretan, erakundeetako bat aukeratu behar da elkartea ordezkatzeko eta Lanbidez-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko, edo

B) Zuzenbide publikoko partzuergo bat, hainbat Administrazio Publikoren edo sektore publiko instituzionala osatzen duten erakundeen artean, edo erakunde pribatuen parte-hartzearekin.

3.– Erakunde onuradunek proiektu berezia bermearekin garatzeko behar diren baliabide teknikoak eta giza baliabideak egiaztatu beharko dituzte.

4.– Aurreko paragrafoetan adierazitakoaz gain, erakunde onuradunek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean edukitzea.

Organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla, dirulaguntza eman eta ordainketa bakoitza egin baino lehen. Hala ere, eskatzaileak berariaz aurka egin diezaioke egiaztatze horri, eta, halakorik egiten baldin badu, baldintza hori betetzen duela egiaztatzen duten ziurtagiri eguneratuak aurkeztu beharko ditu.

b) Deialdi honen barruan diruz lagundutako jarduerak egiteko, proiektuaren kostua baino zenbateko handiagoko dirulaguntzarik ez jasotzea.

c) Eskatzaileak ez izatea zigor- edo administrazio-zehapenik, dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukerarik gabe uzten duenik, eta ez izatea horretarako ezgaitzen duen lege debekurik, honako hauengatik gertatutakoak barnean direla:

– Sexua dela-eta diskriminatzeagatik zigorren bat jaso izana, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eraginkorrerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoak ezarritakoaren arabera.

– Abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak onarturiko Lan-arloko arau-hausteei eta zehapenei buruzko Legearen testu bateginak 46.1.b) eta 46.bis.1.b) artikuluetan xedatutako zehapen osagarri batek hala ezartzen badu.

d) Dirulaguntzak itzultzeko dagozkion ordainketa guztiak eginak izatea.

e) Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan aurreikusitako gainerako egoeren eraginpean, dirulaguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak ez badu egiaztatzen 4. apartatuan xedatutako eskakizunen bat, erantzukizunpeko adierazpenaren bidez frogatu beharko da; adierazpen hori eskabide-orrian jasota dago.

5.– Enplegu-aukeren prospekzio-ekintzak (lan-eskaintzak biltzea, erregistratzea eta kudeatzea) Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari bitartekotza-zerbitzua ematen laguntzen dioten entitateek egin ahalko dituzte, hala ezartzen baitu Lanbideko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 23ko Ebazpenean aurreikusitako prozedurak (2015-02-02ko EHAA, 21. zk.).

6.– Orientazioko ekintzak pertsona fisikoek edo juridikoek, publikoek edo pribatuek egin ahal izango dituzte, orientazioko jarduketa egitean hauek badituzte:

a) Interneterako banda zabaleko sarbide eraginkorra, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren informazio-sistemarekin konektatzeko.

b) Tableta grafikoko periferiko bat, sinadura digitala jasotzeko euskarri modura. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko informazio-sistemara konektaturik egon behar du, eta, horrez gain, STU 430 modeloari edo baliokideari dagokion WACOM gailuarekin bateragarria izan beharko du, eta haren zehaztapen teknikoak bete behar ditu.

c) Telefono-linea finkoa, lokal espezifiko bakoitzarekin harremanetan jartzeko.

Orientazioko ekintzak egiten dituzten langileak teknikari gisa kontratatuko dira, eta unibertsitate-ikasketak amaituta izango dituzte.

7.– Erakunderen batek 2017ko eta 2018ko proiektu berezien ondorioz dirulaguntzaren % 40 edo gehiago itzuli behar izan badu, ez direlako helburuak erdietsi edo diruz lagundutako jarduketak osorik gauzatu ez direlako, erakunde horiek ezingo dute deialdi honetan parte hartu.

Aldi baterako enpresa-elkarteen eta partzuergoen kasuan, ezin izango dute deialdi honetan parte hartu, aldi baterako enpresa-elkarteak edo partzuergoak ez ezik, ezta haiek osatzen dituzten erakundeek ere, zeinen kudeaketak dirulaguntza itzuli beharra ekarri baitu.

Proiektuen exekuzio-ehunekoa kalkulatzeko, emandako zenbatekoa eta azkenean proiektuaren justifikazioan likidatutakoa hartzen dira kontuan. Deialdi berean proiektu berezi bat baino gehiago dituzten erakundeen kasuan, proiektuen urteko batezbestekoa kalkulatuko da.

6. artikulua.– Eskabideak eta dokumentazio osagarria aurkeztea.

1.– Eskabideak aurkeztu beharko dira deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, 2021eko irailaren 30era arte, egun hori barnean dela.

2.– Deialdi honen esparruko dirulaguntzak jasotzeko eskabideak elektronikoki izapidetuko dira, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren prestakuntza-aplikazio informatikoaren bidez (LAN-F), eta erakundearen legezko ordezkariak sinatu beharko ditu, elektronikoki.

Aplikazio horretara sarbiderik ez duten erakundeek edo enpresek Lanbideren web-orriaren bidez eskatu ahal izango dute: www.lanbide.euskadi.eus

Administrazio-prozeduraren informazio-fitxa (izapidetze elektronikorako jarraibideak ematen dituena) helbide honetan egongo da eskuragarri: https://www.euskadi.eus/servicios/1050204

Eskabideak elektronikoki izapidetu ahal izango dira ordezkari baten bidez. Horretarako, ordezkaritza inskribatu ahal izango da Eusko Jaurlaritzako Ordezkarien Erregistroan, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak

3.– Dirulaguntzaren eskabidea Lan-F prestakuntza-aplikazio informatikoan beteko da. Honako eremu hauek bete behar dira:

1) Proiektu bereziaren datu orokorrak:

1.1.– Proiektuaren izena.

2) Helburu orokorra.

3) Proiektua koordinatzeko pertsonak eta haiekin harremanetan jartzeko datuak.

4) Proiektuaren erakunde kofinantzatzailea, datuak eta erakunde kofinantzatzailearen harremanetarako pertsona.

5) Jatorria eta justifikazioa.

6) Hartzaileak.

7) Parte-hartzaileak hautatzeko prozesua.

8) Prestakuntza-ekintzak.

8.1.– Exekuzio-aldia.

8.2.– Proiektua exekutatuko duen erakundea.

8.3.– Metodologia.

9) Orientazio-ekintzak.

9.1.– Exekuzio-aldia.

9.2.– Proiektua exekutatuko duen erakundea.

9.3.– Metodologia.

10) Enplegu-aukeren prospekzio-ekintzak.

10.1.– Exekuzio-aldia.

10.2.– Proiektua exekutatuko duen erakundea.

10.3.– Metodologia.

11) Enplegagarritasuna hobetzeko beste ekintza batzuk.

11.1.– Exekuzio-aldia.

11.2.– Proiektua exekutatuko duen erakundea.

11.3.– Metodologia.

12) Helburu operatiboak eta emaitzakoak. Adierazleak.

13) Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena.

Eskabidearekin batera, dokumentu hauek aurkeztu behar dira:

a) 3.2 artikuluan aipatzen den kofinantzaketa egiaztatzeko dokumentazioa.

b) 5.2 artikuluan aurreikusitako kasuan, legez ABEE edo zuzenbide publikoko partzuergoa eratzeko konpromisoa.

4.– Eskabide bat aurkeztuko da dirulaguntza eskatzen den proiektu berezi bakoitzeko, eta eskabide bakoitza administrazio-espediente bat izango da.

5.– Eskabideak ez baditu baldintza guztiak betetzen, LANF aplikazioaren bidez erakunde interesdunari jakinaraziko zaio 10 egun balioduneko epea duela, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunean zenbatzen hasita, izandako huts edo akatsa konpontzeko, edo aurkeztu beharreko dokumentuak aurkezteko. Hori egingo ez balu, eskaerari uko egiten diola ulertuko da, horretarako beharrezkoa den ebazpena eman eta gero.

7. artikulua.– Prozedura eta ebazpena.

1.– Enplegurako Prestakuntzako eta Diru-sarrerak Bermatzeko zuzendaria izango da prozedura kudeatzeko eta izapidetzeko organo eskuduna, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia, berriz, ebaztekoa.

2.– Emateko prozedura ondoz ondoko lehia-prozedura izango da. Eskabideek deialdi honetako betekizunak betetzen dituztela eta 8.2 artikuluan ezarritako gutxieneko puntuazioa lortu dela egiaztatutakoan, ordenan emango dira laguntzak, espedientea osatzen den unearen arabera, jarduketa horietarako aurrekontu-zuzkidura amaitu arte, 2. artikuluaren 1. apartatuan aurreikusitakoa betez.

Aurrekontu-zuzkidura amaitzen bada, geratzen diren eskabideei dirulaguntza ukatuko zaie, eta horren berri emango da EHAAn, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bat argitaratuta.

2.1– Eskabideak aztertzeko eta horien balorazioa egiteko batzorde bat osatuko da, izaera teknikokoa. Batzorde hori honako lanpostu hauek osatuko dute, eta, horiek ez badaude, haien ordezkoek:

– Prestakuntzako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Errentako zuzendaria.

– Laneratzea Aktibatzeko zuzendaria.

– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko teknikari-profila duten bost pertsona, berariaz izendatuak; horietako batek idazkari-lanak egingo ditu, eta hitza adierazteko zein botoa emateko eskubidea izango du.

2.2.– Ebaluazio-batzorde horretako kideen osaera Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren webgunean (https://www.lanbide.euskadi.eus) eta EHAAn argitaratuko da.

2.3.– Balorazio Batzordeak ezaguera-arlo jakin batzuetako adituen aholkularitza eskatu ahalko du eskabideak aztertzeko orduan, ebaluatu beharreko irizpidearen edo azpi-irizpidearen izaerarengatik gomendagarria denean.

2.4.– Eskabideak aztertzean, Balorazio Batzordeak agiri gehiago aurkezteko eskatu ahalko diete eskatzaileei, aurkeztutako proposamena hobeto ulertzeko beharrezkoa bada.

2.5.– Eskabideak deialdi honen 8. artikuluan zehaztutako irizpideen arabera baloratu ondoren, Balorazio Batzordeak aurkeztutako eskabideei buruzko ebazpen-proposamena egin eta igorriko dio Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari.

2.6.– Agindu honetan aurreikusi gabeko alderdi guztietarako, Balorazio Batzordea kide anitzeko organoen funtzionamenduari buruzko arauei lotuko zaie, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legeak Atariko Tituluaren II. kapituluaren hirugarren atalean xedatutakoaren arabera.

3.– Balorazio Batzordeak egindako ebazpen-proposamena ikusirik, Lanbideko zuzendari nagusiak proiektu bereziak egiteko laguntzak emateko edo ukatzeko ebazpena emango du, eta ebazpen hori banaka jakinaraziko da.

4.– Ebazpena LAN-F aplikazio informatikoaren bidez jakinarazi eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren webgunean argitaratuko da, eta 10 egun balioduneko epea emango da, emateko ebazpenaren jakinarazpenetik zenbatzen hasita, erakunde onuradunek dirulaguntza onar dezaten. Epe hori igaro ondoren dirulaguntza onartu ez bada, dirulaguntzari uko egin zaiola ulertuko da.

Gainera, 5.2 artikuluan aipatutako erakunde onuradunak ABEE edo zuzenbide publikoko partzuergo eratu beharko dira legez 15 egun balioduneko epe barruan, emate-erabakia jakinarazten den egunetik aurrera zenbatzen hasita hori ere. Epe hori igaro ondoren legez eratu ez bada, dirulaguntzari uko egin zaiola ulertuko da. Erakunde onuradunek agiri bidez egiaztatu beharko dute betebehar hori betetzen dutela, LanF aplikazioaren bidez.

5.– Eskaera onartzen ez bada, ebazpenak horren arrazoi zehatzak adieraziko ditu, ezarritako betekizun eta balorazio-irizpideetan oinarrituta.

Emateko ebazpenak honako eduki hauek izango ditu, gutxienez:

– Erakunde onuradunaren izena.

– Proiektu bereziaren helburua.

– Proiektuaren hartzaileak.

– Onartutako jarduketak.

– Helburu operatiboak eta emaitzakoak.

– Lortutako puntuazioa.

– Laguntzaren zenbateko osoa eta diruz lagundutako jarduketa bakoitzaren zenbatekoa.

– Justifikazio- eta ordainketa-sistema.

– Ikuskapen-, jarraipen- eta kontrol-sistema.

6.– Eskabideak ebazteko eta ebazpenak jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa da, eskabidea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren erregistroan sartzen den egunetik aurrera. Epe hori igarotakoan erakunde interesdunari ebazpena jakinarazi ez bazaio, dirulaguntzaren eskaera ezetsi egin dela ulertuko da.

7.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiaren ebazpenek amaiera ematen diote administrazio-bideari, eta, haien aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da zuzenean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

8.– Publikotasunaren printzipioa betetzeko, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiaren ebazpenez Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian emango da jakitera zer enpresak jaso duten dirulaguntzen deialdi honen babesean eta zenbateko laguntza jaso duten.

9.– Onuradunei dirulaguntzak eman eta, hala dagokionean, ordaintzea baldintzapean dago; hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren organismo autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetze-fasean dagoen edozein itzulketa- edo zigor-prozedura amaitzearen baldintzapean.

8. artikulua.– Eskabideak baloratzeko irizpideak.

1.– Proiektu bereziak garatzeko dirulaguntzak amaierako puntuazio baten arabera emango dira. Puntuazio hori ondoren zehazten diren ebaluazio-irizpideen balorazioan eskuratutako puntuen batuketaren emaitza izango da:

a) Proiektuaren kalitatearen eta koherentziaren berariazko balorazioa, eskaeran oinarritzen dena. 1etik 30erako puntuazioa.

(Ikus .PDF)

b) Erakunde eskatzaileak 2017an eta 2018an eginiko proiektu berezien enplegagarritasun-indizea. 1etik 10era arteko puntuazioa.

Enplegagarritasun-indizea tasa hauek osatzen dute:

Enplegagarritasun-indizea = (Prestakuntzaren arrakasta-tasa x p1) + (Besteren konturako laneratzearen tasa x p2) + (Parte-hartze anitzeko tasa x p3),

Hona hemen kontzeptu horien azalpenak:

– Prestakuntzaren arrakasta-tasa: prestakuntza-ekintzak emaitza positiboz amaitzen dituzten pertsonen kopurua, proiektu bereziko guztizko parte-hartzaile kopuruaren gainean.

– Besteren konturako laneratzearen tasa: prestakuntza-jarduera amaitu eta sei hilabeteren barruan besteren konturako kontratu bat lortu duten pertsonen kopurua.

– Parte-hartze anitzeko tasa: prestakuntza-ibilbide bat egiten duten pertsonen kopurua; hau da, proiektua amaitu ondorengo sei hilabeteetan enplegurako lehen prestakuntza-ekintza bigarren batekin lotzen duten pertsonen kopurua.

– p1, p2 eta p3, espezialitatearen kualifikazio-mailaren arabera kalkulaturik, tasa bakoitzari emandako pisuak dira.

Tasak haztatu egiten dira espezialitate-motaren eta horien kualifikazio-mailaren arabera. Hartara, laneratzearen tasak pisu handiagoa izaten du espezialitatearen kualifikazio-maila zenbat eta handiagoa izan, behar beste konpetentzia ematen baitituzte lanpostuak betetzeko, eta, horrenbestez, baita lan-merkatuan sartzeko ere. Funtsezko konpetentzien espezialitateen, zeharkakoen eta gizarteratzeko eta laneratzeko espezialitateen kasuan, parte-hartze anitzeko tasak pisu handiagoa hartzen du, prestakuntza kualifikatzailea baino lehen gauzatzen den prestakuntzatzat hartzen baita, prestakuntza-ibilbide luzeago baten esparruan; edo, bestela, zeharkako espezialitateen kasuan, prestakuntza arautuaren, hasierako prestakuntzaren edo profesionaltasun ziurtagirien prestakuntza osagarri gisa.

(Ikus .PDF)

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren datu-baseetatik ofizioz ateratzen dira prestakuntza-ekintzaren arrakasta-tasa, besteren konturako laneratzearen tasa eta parte-hartze anitzeko tasa. Erakunde eskatzaileak 2017ko eta 2018ko deialdietan gauzatutako proiektu berezien gaineko datuak soilik aintzat hartuko dira.

Proiektu bereziak aurretik aipatutako urteetako batean bakarrik garatu badituzte, urte horri dagokion enplegagarritasun-tasa kontuan hartuta puntuatuko da.

Enplegagarritasun-tasaren puntuazioa kalkulatzeko, taula hau hartu beharko da kontuan:

(Ikus .PDF)

Erakunde eskatzaileek proiektu bereziak gauzatu ez badituzte aurreko bi deialdien babesean, 6 puntu emango zaizkie, proiektua egokia dela frogatzeko aukera izan dezaten.

Aldi baterako enpresa-elkarteen kasuan, kideak 2017ko eta 2018ko deialdietako berberak direnean bakarrik neurtuko da irizpide hori. Osterantzean, puntuazioa aurreko paragrafoan xedatutakoarekin bat etorriko da.

c) Proiektuaren hartzaile-multzoaren enplegagarritasunaren hobekuntzan izandako inpaktua. Prestakuntza-ibilbideak lortzeko eta gainditzeko %-a, zein erakundeak agindutako prestakuntza kateatuetan egindako kontratazioen edo izen-emateen %-a, eskabidearen 6.3.11 artikuluko helburu operatiboen arabera baloratuko dira.

Lau aldagai oinarritzat hartuta neurtuko da:

– Proiektuak lortutako prestakuntza-ibilbideen ehunekoa. 1etik 15erako puntuazioa. Prestakuntza-ibilbide osoa osatzen eta amaitzen duten pertsonen kopurua kontuan hartuta neurtuko da.

(Ikus .PDF)

– Proiektuaren prestakuntza-ibilbidea gainditzen duten pertsonen ehunekoa. 1etik 10erako puntuazioa. Prestakuntza-ibilbidea gainditzen duten pertsonen kopurua kontuan hartuta neurtuko da.

(Ikus .PDF)

–Proiektuan emandako prestakuntza kateatuetan egin diren izen-emateen ehunekoa. 1etik 10erako puntuazioa.

Prestakuntza kateatutzat hartzen da prestakuntza-ekintza bati lotutakoa, non parte-hartzaileak parte hartuko baitu proiektua amaitu ondoren; horri esker, konpetentzia profesionalak hobetuko ditu, eta gutxienez 30 orduko iraupena izango du. Pertsonak ekintza hasiko duela frogatzen duen baliozko egiaztagiriarekin frogatzeko modukoa izan behar du. Egiaztagiria proiektuaren justifikazioa bidaltzean aurkeztu behar da.

(Ikus .PDF)

– Proiektuak lortutako kontratazioen ehunekoa. 1etik 15erako puntuazioa. Irizpide horren arabera, lor daitekeen puntuazio maximoa, kontratuen iraupena kontuan harturik, 15 puntukoa izango da.

Puntu horiek lanaldi osoko kontratuenak izango dira, eta lanaldiaren iraupenaren arabera murriztuko dira proportzionalki. Parte-hartzaile ezberdinen lanaldiak ez dira metagarriak izango eta ez dute puntuatuko % 50 baino gutxiago badira.

(Ikus .PDF)

d) Proiektu berezia zuzendu zaion talde hartzailearen balorazioa. 1etik 10erako puntuazioa.

(Ikus .PDF)

2.– Erakunde eskatzaileak 50 puntu lortu beharko ditu guztira eta 18 puntu gutxienez artikulu honen 1. puntuko a) irizpidean, dirulaguntza eskuratu ahal izateko. Puntuazio hori lortzen ez duten proiektu berezien eskaerak ezetsi egingo dira.

9. artikulua.– Parte-hartzaileen hautaketa.

1.– Proiektu berezi bakoitzeko parte-hartzaileen aurrehautaketa Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak egingo du, Lanbiden edo beste enplegu-zerbitzu publiko batean izena emanda dauden enplegu-eskatzaileen artean; parte-hartzaile horiek 4. artikuluan deskribatutako talderen batekoak izan beharko dute, eta eskaeraren sarrera-profilean deskribatutako ezaugarriak izan beharko dituzte.

2.– Proiektu berezietan parte hartzeko ikasleen azken hautaketa erakunde onuradunak egingo du, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak bidalitako hautagaiak oinarri harturik. Hortaz, erakunde emailea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Prestakuntza Kudeaketaren (LAN-F) aplikazioan sartu ahalko da izena eman duten hautagai guztien informazioa eskuratzeko, eta hautaketa-prozesua programatutako ekintzen hasiera baino nahiko lehenago eta behar besteko bermearekin egingo du.

3.– Profesionaltasun-ziurtagiriak lortzeko prestakuntza-ekintzetan parte hartzeko, pertsonek profesionaltasun-ziurtagiriak arautzen dituen urtarrilaren 18ko 34/2008 Errege Dekretuaren 20. artikuluan jasotako sarbide-betekizunak bete behar dituzte.

Era berean, prestakuntza-espezialitateen katalogoan jasotako prestakuntza-espezialitateren bateko prestakuntza-ekintzetan parte hartu nahi dutenek katalogoan espezialitate bakoitzerako ezarritako sarbide-baldintzak bete behar dituzte.

Behar den guztietan eta proiektuak arrakasta duela bermatzeko, hautaketa-proba bat egingo da Lanbideko teknikariekin aurretiaz adostu ondoren, ekintzak ondo aprobetxatzen direla eta taldea maila akademikoan homogeneoa dela ziurtatzeko. Proba hori LAN-F aplikazioaren dagokion atalean erantsiko da.

4.– Proiektu berezia 4. artikuluan zehaztutako taldeetako bateko baino gehiagotako parte-hartzaileei zuzenduta badago, proiektu berezian sartzeko betekizunak betetzen dituzten pertsonen artetik, honako lehentasun-hurrenkera hau ezartzen da:

1.: 4.1.a) eta b) artikuluetako taldeak.

2.: 4.1.e) eta f) artikuluetako taldeak.

3.: 4.1. c), d), g), h), i) eta j) artikuluetako taldeak.

4.: 4.2 artikuluko taldeak.

5.– Pertsona batek ezin izango ditu bi ikastaro batera egin, ikastaroan sartzeko baldintzak betetzen dituzten beste pertsona batzuen eskaerak izanez gero.

6.– Hautaketa amaitu ondoren, erakunde onuradunek hautaketa horren emaitza jakinarazi beharko diote Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari, LAN-F aplikazioaren bidez.

7.– Erakunde onuradunak edo prestakuntza-zentroak, hala badagokio, hautatuak izan direnen eta proiektu berezian parte hartzeko erreserba-egoeran gelditzen direnen zerrendak erakutsi behar ditu bere instalazioetan, prestakuntza-ekintzak abiarazi baino 24 ordu lehenago, gutxienez, eta hautagaiei aldez aurretik adierazi zaien leku batean. Horrekin batera, proiektu berezia non, noiz eta zer ordutan egingo den adierazi behar dute.

10. artikulua.– Dirulaguntzaren zenbatekoa.

1.– Dirulaguntzaren zenbateko maximoa izango da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak ezarritako proiektu bakoitza osatzen duten ekintzen prezio maximoaren eta kofinantzaketaren arteko aldea.

2.– Ekintza-mota bakoitzaren dirulaguntzaren zenbatekoa honako zenbateko hauen arabera kalkulatuko da:

A) Prestakuntza-ekintzen kostua ezin izango da izan 110 euro/orduko/taldeko baino handiagoa, baldin eta parte-hartzaileak 14 edo gehiago badira.

Parte-hartzaile kopurua 14 baino txikiagoa bada, modulu ekonomikoa ezarriko da; hau da, 8 euro parte-hartzaile eta prestakuntza-ordu bakoitzeko.

Prestakuntza-ekintzak onartuko dira, gehienez ere, 20 parte-hartzaileko taldeentzat, eta, gutxienez, 10 parte-hartzaileko taldeentzat. Prestakuntza-ekintzak ezin izango dira hasi 10 parte-hartzaile baino gutxiago badago.

Salbuespenez, eta prestakuntzaren kalitatea bermatzeko helburuarekin, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak baimena eman ondoren, prestakuntza-ekintzetan parte hartzen dutenen gutxieneko kopurua 8ra arte murriztu ahalko da, proiektua egingo duen taldea desgaitasunen bat duten pertsonekin osatuta badago.

Dirulaguntzaren zenbatekoa Lanbidek baimendutako jarduketen zuzeneko eta zeharkako gastuak ordaintzera bideratuko da. Zuzeneko gastuen artean, funtzionamendu-gastuak sartzen dira eta zeharkakoetan sartzen ez diren langileei dagozkienak ere bai. Hauek dira zeharkako gastuak: pertsonal-gastuak (zuzendaria), administrazio-langileen gastuak, berokuntza, argia, garbiketa, instalazioen asegurua, su-itzalgailuak, alarmak, kanpoarekiko komunikazioak, bilerak, hitzaldiak, ikastaroak eta beste batzuk, lokomozioa eta enpresekin egin beharreko gestioak, fotokopiak (administrazio-arloa), bulego-materiala eta material informatikoa, ura, farmazia-produktuak, aholkularitza- eta gestoria-zerbitzuak, telefonoa eta Internet, administrazio-sailerako softwarea, langileentzako mutualitateak, kalitate-sistemak, eta igogailuen konponketak. Zeharkako gastuek ezin izango dute gainditu dirulaguntzaren guztizkoaren % 10.

B) Lan-aktibazioarekin eta enplegu-aukerak aztertzearekin lotutako ekintzetan, ezin dira zenbateko hauek gainditu:

– Enplegurako orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak, eta laguntzeko prozesuak garatzeko dirulaguntzen gehienezko zenbatekoa orduko 34 eurokoa izango da, jarduera horri lotutako zuzeneko eta zeharkako gastu arruntetara zuzenduko direnak. Edozein kasutan, langileen zuzeneko gastuen % 140koa izango da dirulaguntzaren gehieneko kopurua.

Hauek hartuko dira zuzeneko langile-gastutzat: diruz lagundutako orientazio-ekintzetan diharduten pertsonen soldata-kostuak, honako muga honekin: lanaldi osorako kontratatutako pertsona bat, kontuan hartuta lan-hitzarmenean ezarritako ordu-kopurua.

– Enplegu-aukeren prospekzio-ekintzen zenbatekoa 140 eurokoa izango da, lortutako kontratua 3 hilabetekoa denean eta % 50eko lanaldia duenean. Ordaindu beharreko zenbatekoa handitu egingo da honako taula honetan definitutako arrazoiak gertatzen direnean:

(Ikus .PDF)

Finantzatu daitezkeen prospekzio-ekintzatzat hartuko dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren bitartekotza-aplikazioan eskaintza bildu, erregistratu eta kudeatzeko jarduerak, baldin eta proiektuan parte hartzen duten pertsonen lan-kontratua badakarte.

C) Enplegagarritasuna hobetzea ziurtatzen duten gainerako ekintzei dagokienez, gehieneko kostua 34 euro orduko izango da.

3.– Proiektu bereziaren balorazioan guztira 50 puntu baino gehiago dituzten eta proiektuaren kalitatearen eta koherentziaren inguruko 8.1 artikuluaren a) irizpidean 18 puntu baino gehiago dituzten erakundeek Lanbideri eskatutako laguntzaren kopuru osoa jasoko dute.

4.– 5. artikuluan aipatutako erakunde bakoitzak ezingo du jaso guztira deialdi honen 2. artikuluaren 1. puntuan adierazitako baliabide ekonomikoen % 10 baino gehiagoko dirulaguntza, parte hartzen duen proiektu berezien kopurua alde batera utzita.

5.– Proiektu bakoitzeko dirulaguntzaren zenbatekoa ezingo da proiektu horren kostuaren % 90 baino handiagoa izan.

11. artikulua.– Diruz lagunduko ekintzak gauzatzea.

1.– Erakunde onuradunek diruz lagundutako ekintzen zati bat edo ekintza guztiak azpikontratatu ahalko dituzte.

Kontratatzen baditu, onuradunak, gutxienez ere, hiru eskaintza eskatu beharko ditu kontratuen zenbatekoak munta txikiko kontratuen zenbatekoa, azpikontratazioaren unea indarrean dagoen kontratu-araudian aurreikusitakoa, gainditzen duenean, ezaugarri bereziengatik merkatuan zerbitzua ematen duen nahikoa erakunde ez badago. Aurkeztutako eskaintzen arteko aukeraketa eraginkortasun- eta ekonomia-irizpideen arabera egingo da, eta berariaz justifikatuko da memoria batean, aukeratutakoa ez bada proposamen ekonomiko onena.

Era berean, erakunde onuradunak aurrez Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren baimena eskatu beharko du hirugarrenekin azpikontratatutako prestakuntza-jardueraren zenbatekoa dirulaguntzaren zenbatekoaren % 20tik gorakoa denean eta zenbateko hori 60.000 eurotik gorakoa denean edo kontratua hari lotuta dauden pertsona edo erakundeekin sinatuko denean. Azken kasu horretan, gainera, kontratazioa merkatuko baldintza normalen arabera egin behar da. Horretarako, baimen-eskaerarekin batera, sinatu nahi den kontratuaren kopia aurkeztuko da, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak ebatziko du. Baimena eman dela ulertuko da, hori aurkeztu eta 20 eguneko epearen barruan berariaz ebatzi ez bada.

Dena den, atal honetan aurreikusi ez denerako, Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 29. eta 31.3 artikuluetan ezarritakoa aplikatuko da zuzenean.

2.– Prestakuntza-ekintzen arabera, dirulaguntzaren prestakuntza-erakunde onuradunek zuzenean gauzatuko dituzte prestakuntza-ekintza horiek eta ezingo dute hirugarrenekin kontratatu.

Diruz lagundutako prestakuntza emateko irakasleak kontratatzea ez da azpikontrataziotzat joko. Irakasleak kontratatzea pertsona fisikoak kontratatzea soilik dela ulertzen da.

3.– Gainera, prestakuntza-ekintzetan honako hauek hartu beharko dira kontuan:

a) Hasieran onartutako ikasleez gain, beste bi ikasle joan daitezke prestakuntza-ekintzara, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren finantzaketa jasotzeko eskubiderik gabe, hasierako komunikazioan hartarako eskabidea egiten duten prestakuntza-zentroetan, betiere instalazioak eta ekipoak badituzte eta ikasle guztientzat bermatzen badira berdintasun-baldintzak. Erabilgarri diren instalazioak eta ekipamenduak egiaztatutakoan emango da baimena; profesionaltasun-ziurtagirien kasuan, eskatutako parte-hartzaileen kopurua ere egiaztatuko da.

b) Langabeek ezingo dute prestakuntza-ekintzetan egunean 8 ordu baino gehiagoz parte hartu. Betiere, astean ez dira egingo 40 ordu baino gehiago. Muga horien barruan sartuta egongo dira, egin behar direnean, profesionaltasun-ziurtagiri bakoitzari dagokion lantokiko prestakuntza praktikoko moduluaren orduak, edo profesionaltasun-ziurtagiriez kanpoko ekintzen praktikak.

c) Prestakuntza-ekintza hasi ondoren, erregulartasunez burutuko da, eta prestakuntza-zentroak ezingo du aldi baterako eten, ezinbesteko kasuan izan ezik, behar bezala justifikatuta eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak onartuta.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak prestakuntza-ekintza bat kautelaz eten ahal izango du, baldin eta prestakuntza emateko ohiko garapenean eragin nabarmena duten anomaliak hautematen badira.

d) Ikasleren batek prestakuntza-ekintza uzten badu, haren lekuan beste parte-hartzaile bat sartu ahal izango da. Ordezkapen hori onartuko da prestakuntza-jardueraren iraupenaren % 25era iritsi baino lehen gertatzen bada kasua, salbu eta profesionaltasun-ziurtagiriei lotutako prestakuntza-jarduerak badira; kasu horretan, ordezkapena ez da onartuko, prestakuntza-ekintza hasi eta lehen bost eskola-egunetan gertatzen ez bada.

e) Prestakuntzaren helburua profesionaltasun-ziurtagiriak lortzea ez bada, lanekoak ez diren lanbide-praktikek ezingo dute iraun, oro har, 200 ordu baino gehiago, eta prestakuntza-ekintza amaitu osteko bi hilabeteetan hasi beharko dira gehienez.

Prestakuntza profesionaltasun-ziurtagiriak lortzera bideratuta dagoenean, praktikaren iraupena eta edukiak lan-zentroko prestakuntza praktikoko moduluaren araberakoak izango dira (dagokion profesionaltasun-ziurtagiria arautzen duen Errege Dekretuaren II. eranskinean ezarritakoak). Enpresak irizten badio iraupena eta eduki horiek nahikoa ez direla, praktika luzatu ahal izango du, lanez kanpoko praktikaren akordio osagarri baten bitartez; hala ere, praktika biek batera ezingo dute gainditu 200 orduko iraupena.

f) Ahal dela, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak gutxienez bi bisita egingo ditu prestakuntza-ibilbidera; bata hasieran eta bestea amaieran.

g) Ikastaroaren hasieran, prestakuntza-zentroek gutxienez honako material hau emango diote prestakuntza-ekintzetan parte hartzen duen bakoitzari:

– espezialitatearen eduki guztiak biltzen dituen eskuliburu bat, editatua edo euskarri informatikoan,

– ikastaroa zuzen garatzeko beharrezkoa den idazmahaiko materiala eta,

– beharrezkoak diren babes-elementuak.

Prestakuntza-zentroek berariaz jakinarazi behar dute material didaktiko horiek eta sortutako beste material batzuek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren finantzaketa izan dutela.

Era berean, zer eskubide eta betebehar dituzten azalduko die ikasleei, eta kanporatzeko arrazoiak eta prozedurak ere bai.

4.– Orientazio-ekintzak gauzatzeari dagokionez, honako muga hauek hartu behar dira kontuan:

(Ikus .PDF)

5.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz lagundutako jarduketak doan egingo dituzte parte-hartzaileek.

12. artikulua.– Ikasleak baztertzeko arrazoiak eta prozedura.

1.– Honako hauek izango dira ikasleak baztertzeko arrazoiak:

a) Prestakuntza-ekintzaren iraupen osoan % 25etik gorako ez-bertaratzea biltzea, dena delako arrazoiengatik, justifikatuta egon zein ez.

b) Ekintzatik etekinik ez ateratzea, edo ekintza behar bezala egitea eragozten duen jokabide desegokia izatea, osasun- eta higiene-arauak ere kontuan hartuta.

c) Justifikatu gabeko hiru hutsegitetik gora egitea hilabetean, hilabete naturala kontuan hartuta.

2.– Hau izango da ikasleak baztertzeko prozedura:

Prestakuntza-zentroak prestakuntzako teknikariari jakinaraziko dio baztertzeko arrazoietako bat gertatu dela, horretarako ezarri den eredua erabiliz. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak arrazoi hori aztertu ondoren, Enplegurako Prestakuntzako eta Diru-sarrerak Bermatzeko zuzendariak baztertze-prozedura hasteko erabakia hartuko du. Ikaslea baztertzeko proposamenaren arrazoia azalduko da erabaki horretan, eta ikasleak bost egun balioduneko epea izango du alegazioak aurkezteko. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiak ebatziko du prozedura, gehienez hamabost eguneko epean. Egoerak hala eskatzen badu, baztertze-prozedurari ekiteko erabakian behin-behineko neurriak har daitezke prestakuntza-jardueraren jarraipen egokia bermatzeko. Neurri horietako bat izan daiteke ikaslea ikastarotik behin-behingoz baztertzea, prozedura abiatzeko erabakia jakinarazten zaionetik prozedura ebazten den bitartean. Ebazpenean adieraziko da zein errekurtso aurkeztu daitekeen.

Asteren batean ikasleren baten hutsegiteak prestakuntza-ekintzaren ordu-kopuruaren % 25 baino gehiago badira, edo justifikatu gabeko hiru hutsegite baino gehiago egiten baditu hilabetean –hilabete naturala kontuan hartuta–, prestakuntza-zentroak horren berri emango dio Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Prestakuntzako eta Diru-sarrerak Bermatzeko Zuzendaritzari, ikaslea baztertzeko prozedura has dezan. Modulu oso bat geratzen bada egiteko, eta % 25etik gorako asistentzia faltak arrazoi justifikatu batengatik gertatu badira (adibidez, gaixotasuna izatea edo lanean hastea), pertsona horrek geratzen den modulua egiteko aukera izatea aztertu ahal izango da.

Ikasleren batek prestakuntza-ekintzara joateari uzten badio eta asistentzia faltak % 25 baino gehiago badira, zentroak egoera horren berri emango dio Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari, eta ofizioz emango zaio baja, baztertze-prozedura erabili beharrik gabe.

13. artikulua.– Dirulaguntzak ordaintzea.

1.– Dirulaguntza bi zatitan ordainduko da:

a) Lehenengo ordainketa erakunde onuradunari emandako guztizko kopuruaren % 50 izango da, onuradunak proiektuari dirulaguntza emateko ebazpena onartu eta proiektu berezia hasi eta gero.

b) Bigarren ordainketa gainerako kopurua izango da, proiektua osatzen duten ekintzak egin direla eta helburu operatiboak lortu direla justifikatu ondoren.

Ordainketen zenbatekoa 180.303,63 eurotik gorakoa bada, dirulaguntzaren onuradun den erakundeak Lanbiden aurkeztu beharko du, dagokion ordainketaren aurretik, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusian zenbateko aurreratua estaltzeko bermea, abala edo fidantza eratu izanaren frogagiria.

2.– Administrazioak laguntzak ordaindu ahal izan ditzan, erakunde eskatzaileak Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Sailaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan inskribatuta egon behar du.

Erakundea ez badago erregistratuta, edo Ekonomia eta Ogasun Sailaren Hirugarrenen Erregistroko banku-datuak aldatu nahi baditu, inprimakia bete beharko du hemen adierazitako ereduari jarraituz: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/

14. artikulua.– Dirulaguntzaren justifikazioa eta likidazioa.

1.– Proiektu bakoitza amaitzen denean, erakunde onuradunek jarduera-memoria bat aurkeztu beharko dute, honako hau jasoko duena:

a) Proiektuaren exekuzioaren deskribapen-txostena, proiektuan aurkeztutako helburu orokorren, berariazkoen eta operatiboen betetze-maila xehatuta.

b) Zenbatekoaren egiaztagiria, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren bidez emandako dirulaguntzaren aurretik eskuratutako administrazio publikoaren edo erakunde pribatuaren finantzaketaren ezarpena, 3.2 artikuluan aipatzen dena.

c) Erakundearen legezko ordezkariak sinatutako erantzukizunpeko adierazpena, honako hauek zehaztuta: urteko soldata gordina, lan-hitzarmeneko ordu-kopurua, proiektu bereziari egotzitako orientazio-orduen kopurua eta orientatzaileen lanaldiaren ehunekoa. Onartutako orientazio-jarduketak dituzten proiektu berezien kasuan.

2.– Diruz lagundutako proiektu berezia osatzen duten ekintzei dagokien likidazioa diruz lagundu daitekeen proiektuko jarduketa bakoitzaren arabera egingo da, benetan egikaritu diren ekintzei dagokienez, eta lortutako helburu operatiboen araberako proportzionaltasunean. Likidazioak ez du inola ere gaindituko hasiera batean onartutako dirulaguntzaren zenbatekoa.

a) Prestakuntza-ekintzak egiteagatik eskuratutako laguntzen likidazioa prestakuntza-ekintza bukatu duten ikasleen eta prestakuntza-ekintzen emaitzen arabera egingo da; emaitza horiek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren LAN-F prestakuntza-aplikazioko kalifikazioen eta datuen bidez neurtuko dira.

Prestakuntza-ekintza bukatu duten ikasletzat hartuko dira gutxienez ekintzaren % 75era joan direnak; ondorio horietarako, halakotzat joko dira enplegua aurkitu dutelako prestakuntza-ekintza utzi beharrean gertatzen diren langabeak, bai eta behar bezala egiaztatutako gaixotasun edo istripuagatik uzten dutenak ere, baldin eta, azken bi kasu horietan, gutxienez prestakuntza-jardueraren % 25 egin badute; eta prestakuntza-ekintzan parte hartu duten ordu kopuru errealagatik, ekintza amaitu ez duten ikasleen kasuan. Ekintza bakoitza ikasle kopuru batentzat onartutakoa da, eta kalkulua muga horiek errespetatuz egingo da.

Ez dira finantzatuko ekintza benetan amaitu duten ikasleak, hau da, gutxienez ekintzaren iraupenaren % 75era bertaratu direnak, baldin eta ez badute bete 15.1.f) artikuluan adierazitako kalitatea ebaluatzeko galdetegia.

b) Orientazio-ekintzak egiteagatik jasotako laguntzen likidazioa egiteko, artatutako pertsona-kopurua eta eskainitako eta horretarako prestatzen den aplikazioan justifikatutako ordu-kopurua hartuko dira kontuan.

c) Prospekzio-ekintzak, hau da, dagokion eskaintza bildu, erregistratu eta kudeatzearen ondoriozko laguntzen likidazioa egiteko, kontratu batean amaitzen diren laguntzak hartuko dira kontuan, baita kontratatutako pertsona proiektu bereziaren parte-hartzailea izan ote den ere, betiere laguntza horiek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren lan-bitartekaritzaren aplikazioan kudeatu badira.

d) Enplegagarritasuna hobetzeko jarduketen ondoriozko laguntzen likidazioa benetan gauzatutako orduen arabera egingo da; hori egiaztatzeko, beharrezko egiaztagiriak aurkeztuko dira.

3.– Proiektu bereziaren eta proiektu horren jarduketa guztien justifikazioa 2 hilabeteko epean aurkeztu behar da proiektua amaitzen denetik zenbatzen hasita, eta epemuga 2022ko urriaren 31 izango da.

15. artikulua.– Erakunde onuradunen betebeharrak.

1.– Erakunde onuradunaren betebehar izango dira, deialdi honetako artikuluetan adierazitakoez gain, Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. eta 46. artikuluetan oro har ezarritakoak, bai eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginak (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onetsia) 50.2 artikuluan jasotakoak ere, eta, bereziki, honako hauek:

a) Dirulaguntza eman den helbururako erabiltzea.

b) Solaskide moduan jardutea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren aurrean.

c) Hautaketa Lanbiden izena emandako pertsonen artean egitea.

d) Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren kofinantzaketa aipatzea laguntza horien berri emateko material eta ekintza guztietan.

e) Diruz lagundutako jardueren xedea edo nondik norakoa nabarmen aldatzen duen edozein gertaera jakinaraztea, bai eta dirulaguntza emateko orduan kontuan hartutako edozein inguruabar objektiboren nahiz subjektiboren aldaketa ere.

f) Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan jardutea diruz lagundutako jarduera egiaztatzeko, ikuskatzeko, jarraipena egiteko eta kontrolatzeko, ofizioz edo alde batek eskatuta; eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak egiten dituzten egiaztatze- eta kontrol-jardunak betetzea.

Ikastaroa ematen duen erakundearen erantzukizuna da ziurtatzea kalitate-galdesorta betetzen dutela ekintza benetan amaitu duten ikasleek, hau da, ekintzaren iraupenaren % 75ean gutxienez bertaratu direnek. Horretarako, parte hartzen duten ikasleen eskura jarri beharko du diruz lagundutako ikastaroa amaitzen duten ikasle adina ordenagailu dituen gela bat, inkesta telematikoa betetzea errazteko. Parte-hartzaileek inkesta betetzen ez badute, prestakuntza-ekintzaren likidazioa murriztu egingo da, 14.2.a) artikuluan adierazitako moduan.

g) Deialdi hau jakinarazi eta zabaltzeko, enpresak erabiliko duen dokumentazio, publizitate, irudi edo material orotan, hizkera ez sexista erabili beharko du, emakumeen irudi diskriminatzaile edo estereotipo sexista oro saihestu beharko du, eta irudi jakin bat sustatu beharko du, balio hauek izango dituena: berdintasuna, emakume eta gizonen presentzia orekatua, aniztasuna, erantzunkidetasuna, eta rol eta genero-identitate pluralak.

h) Dirulaguntzaren erakunde onuradunak proiektu berezietako ekintza guztiak gauzatzeaz eta kudeatzeaz arduratu behar du, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren prestakuntzako aplikazio informatikoa erabiliz.

i) Erakunde onuradunek proiektu berezietako parte-hartzaileei helarazi beharko diete 19. artikuluan aipatzen den datu pertsonalen babesari buruzko informazioa.

2.– Erakunde onuradunaren ordezkariak edo ahaldunak sinatu beharko dute, dirulaguntza onartzeko unean, izaera pertsonaleko datuei dagokien konpromisoa, datu horien tratamenduaren arduradun diren aldetik. Konpromiso hori nahitaez onartu beharko dute deialdiaren erakunde onuradun guztiek, arlo hori arautzen duen indarreko legerian ezarritako baldintzen arabera.

3.– Erakunde onuradunek irakasleei eta prestakuntza-ekintzetan parte hartzen dutenei helarazi beharko diete 19. artikuluan aipatzen den datu pertsonalen babesari buruzko informazioa.

16. artikulua.– Dirulaguntza aldatzea.

Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzak aldatuz gero, hala nola benetan gauzatutako ekintza-kopurua, laguntza betearazteko gauzatutako benetako ordu-kopurua edo bete gabeko eta agindutako helburu operatiboen ehunekoa, emandako dirulaguntza alda daiteke, dirulaguntzen onuraduna izateko deialdi honen 3.2 eta 5. artikuluetan ezarritako baldintza minimoak beteta. Baldintzak aldatzeagatik dirulaguntza osoa edo zati bat itzuli behar bada, hasiera emango zaio itzultzeko prozedurari.

17. artikulua.– Betebeharrak ez betetzea eta laguntza itzultzeko prozedura.

1.– Ezin izango da eskatu dirulaguntza ordaintzeko, eta, hala badagokio, jasotako kopuru osoak edo horien zati bat itzuliko dira, eta dirulaguntza ordaintzen den unetik aurrera ezar daitezkeen berandutze-interesak eskatuko dira, Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan, bai eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren (azaroaren 11ko 1/ Legegintzako Dekretuaren bidez onetsia) 53.1 artikuluan aurreikusten diren kasuetan. Eta, bereziki, honako hauetan:

a) Jarduera egin izana eta laguntza ematea edo baliatzea baldintzatzen duten baldintza eta betekizunak bete izana justifikatzeko betebeharra ez betetzea.

b) Dirulaguntza lortzea, horretarako eskatutako baldintzak bete gabe.

c) Jarraipen- eta kontrol-jarduketei uko egitea edo haiek oztopatzea.

d) Diruz lagundutako ekintzak gauzatzeko baldintzei buruz errealitatearekin bat ez datozen datu faltsuak ematea.

e) Dirulaguntza justifikatzeko datuak edo dokumentazioa errealitatearekin bat ez etortzea.

f) Deialdi honetan zehaztutako beste edozein betebehar, baldintza edo betekizun ez betetzea.

2.– Justifikatutako arrazoirik ez dagoenean, balizko ez betetzeak neurtuko dira, honako irizpide hauen arabera:

Emaitzak neurtzeko, kontuan hartuko dira kualifikazioan eta enpleguan lortutako helburuen ehunekoak, dirulaguntza emateko ebazpenean onartutakoekin alderatuta.

Ez da ez-betetzetzat hartuko onartutako kualifikazio- eta enplegu-helburuen % 70 gutxienez lortzen denean.

Kualifikazio-helburuak egiaztatzeko, Lan-F prestakuntza-aplikazio informatikoaren bidez kudeatzen diren prestakuntza-ekintzen emaitzei erreparatuko zaie.

(Ikus .PDF)

Enpleguaren alorreko helburuak egiaztatzeko, Lan-F prestakuntza-aplikazio informatikoan parte-hartzaile bakoitzari buruz jasotzen diren kontratuen gaineko datuak baliatuko dira.

(Ikus .PDF)

3.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak abiaraziko du itzultzeko prozedura, eta laguntza jaso duen erakundeari jakinaraziko dio, ez-betetzea eragin duen edo duten gertaeraren edo gertaeren berri emateko. Hori ez ezik, jakinaraziko dio hamabost eguneko epea duela egokitzat jotako alegazioak edo egiaztagiriak aurkezteko.

4.– Alegazioak aurkeztu ondoren edo alegazio horiek egiteko epea igaro ondoren, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiak ebazpena emango du.

Laguntzak itzultzeko prozedura gehienez ere 12 hilabeteko epean ebatzi beharko da.

5.– Ebazpenean ez-betetzeren bat izan dela iritziz gero, dirulaguntza jasotzeko eskubidea galdutzat emango da, eta, hala badagokio, ebazpena jakinarazten denetik hasita gehienez bi hilabeteko epean, dagozkion diru-kopuruak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari itzuli beharra ekarriko du. Epe hori borondatezko epea izango da.

Itzulketa borondatezko aldian egiten ez bada, itzuli beharrekoak premiamendu bidez berreskuratzeko izapideak hasiko dira.

18. artikulua.– Beste dirulaguntza batzuk aldi berean jasotzea.

Kofinantzaketa nahitaezkoa denez, agindu honetan jasotako dirulaguntzak bateragarri izango dira helburu bera izan eta beste edozein erakunde publikok edo pribatuk eman ditzakeen dirulaguntza guztiekin, baldin eta horrek gehiegizko finantzaketarik ez badakar. Halakorik gertatuz gero, dagokion gehieneko mugaraino murriztuko da dirulaguntza.

Bestetik, deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak ez dira bateragarriak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, diruz lagundu daitezkeen beste programa batzuen babespean kontzeptu beragatik edo helburu bererako emandako beste edozein motatako dirulaguntzekin edo laguntzekin edo diru-sarrerekin.

19. artikulua.– Datuen babesari buruzko informazioa.

Datu pertsonalen babesaren arloan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak bi xedapen hauen arabera jokatuko du: Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (EB 2016/679 Erregelamendua) eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko 3/2018 Lege Organikoa. Lortutako datu pertsonalak «Enplegurako eta enplegu-prestakuntzarako dirulaguntzak» izeneko tratamendu-jardueraren barruan egongo dira. Jarduera horren arduraduna Lanbide da, eta haren helburua da Lanbideren eskumen diren enplegu-politika aktiboekin zerikusia duten dirulaguntzak kudeatu eta kontrolatzea, bai eta iruzurra pertsegitzea eta datuak estatistiketarako erabiltzea ere. Lortzen diren datuak beharrezkoak dira Lanbideri emandako botere publikoak gauzatzeko eta lege-betebeharrak betetzeko, eta arlo horretan eskumena duten administrazio publikoei komunikatu ahal izango zaizkie.

Datuen titularrek eskubidea dute beren datuak irispidean izateko, zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta tratamenduaren aurka egiteko eta tratamendua mugatzeko ere. Horretarako, idatzizko komunikazio bat bidali behar dute Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzura (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz).

Gure webgune honetan kontsulta dezakezu datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatz guztia: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/074300-capa2-eu.shtml

20. artikulua.– Dirulaguntzen arloan aplikatu beharreko arauak.

1.– Laguntzen programa honi dirulaguntzen arloko arau hauetan bildutako oinarrizko araubide juridikoa aplikatu behar zaio: Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra eta hura garatzen duen Erregelamendua (uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartua). Era berean, arau hauetan xedatutakoa ere aplikatuko da: Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bateginaren VI. titulua eta VII. tituluko III. kapitulua –azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen testu bategina–, eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua (horretan arautzen dira Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kargurako dirulaguntzen bermeen eta itzulketen araubide orokorra eta bertan ezartzen dira horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen betekizunak, araubidea eta betebeharrak).

2.– Deialdi honetan xedatu ez den guztian, irailaren 9ko 30/2015 Legea aplikatuko da –enplegurako lanbide-heziketaren sistema arautzen duena lan arloan–. 694/2017 Errege Dekretua, uztailaren 3koa, lan-arloan enplegurako lanbide-heziketaren sistema arautzen duen irailaren 9ko 30/15 Legea garatzen duena, eta TMS/368/2019 Agindua, martxoaren 28koa, irailaren 9ko 30/2015 Legea garatzen duen uztailaren 3ko 694/2017 Errege Dekretua garatzekoa.

Profesionaltasun-ziurtagiriak lortzea xede duten prestakuntza-ekintzei dagokienez, arau hauek aplikatuko zaizkie: urtarrilaren 18ko 34/2008 Errege Dekretua, Profesionaltasun-ziurtagiriak arautzen dituena, eta urriaren 10eko ESS/1897/2013 Agindua, errege-dekretua arautzen duena, deialdi honetan ezarritako alderdi guztiei dagokienez, araudi horietan baldintza partikularrak ezartzen baitira.


Azterketa dokumentala