Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

95. zk., 2021eko maiatzaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
2795

19/2021 DEKRETUA, maiatzaren 5ekoa, lehendakariarena, Lan Harremanen Kontseiluko idazkari nagusia kargutik kentzeko dena.

Lan Harremanen Kontseiluaren otsailaren 23ko 4/2012 Legearen 13.1 artikuluak dioenez, lehendakariak izendatu eta kenduko du kargutik Kontseiluko idazkari nagusia, Kontseiluko kideei entzun ondoren. Artikulu horrek, halaber, ezartzen du bere kargualdiak bost urte iraungo duela eta gehienez beste agintaldi baterako aukeratu ahal izango dela.

Lan Harremanen Kontseiluko idazkari nagusiaren agintaldia igarota (otsailaren 20ko 7/2013 Dekretuaren bidez izendatu zen), eta Kontseiluko kideei entzun ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Ricardo Borja de la Sota Galdiz jauna Lan Harremanen Kontseiluko idazkari nagusiaren kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko maiatzaren 5ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala