Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

86. zk., 2021eko maiatzaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EUSKO LEGEBILTZARRA
2531

IRAGARKIA, Eusko Legebiltzarreko Goi Mailako Teknikarien Kidegoko karrerako funtzionario gisa sartzeko hautaketa-prozesuaren oinarri espezifikoei buruzkoa, itzulpen, zuzenketa eta interpretazioko bost teknikari-plaza txanda irekian betetzeko, lau sarbide orokorraren bidez eta bat desgaitasuna duten pertsonen sarbidearen bidez.

Eusko Legebiltzarreko Mahaiaren 2021eko apirilaren 20ko erabakia betez, agintzen dut:

Lehenengoa.– Deialdia egitea Eusko Legebiltzarreko Goi Mailako Teknikarien Kidegoan karrerako funtzionario gisa sartzeko hautaketa-prozesurako, itzulpen, zuzenketa eta interpretazioko bost teknikari lanpostu txanda irekian betetzeko, lau sarbide orokorraren bidez eta bat desgaitasuna duten pertsonen sarbidearen bidez, 2017ko enplegu publikoaren eskaintza onetsi zuen Mahaiaren 2017ko maiatzaren 30eko erabakiaren ondorioz (Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofiziala, 31. zk., 2017ko ekainaren 2koa) eta 2017ko enplegu publikoaren eskaintza zabaltzea onetsi zuen Mahaiaren 2021eko urtarrilaren 26ko erabakiaren ondorioz (Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofiziala, 23. zk., 2021eko urtarrilaren 29koa).

Bigarrena.– Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Eusko Legebiltzarreko Goi Mailako Teknikarien Kidegoan karrerako funtzionario gisa sartzeko hautaketa-prozesuaren oinarri espezifikoak, itzulpen, zuzenketa eta interpretazioko bost teknikari-plaza txanda irekian betetzeko, lau sarbide orokorraren bidez eta bat desgaitasuna duten pertsonen sarbidearen bidez.

Hirugarrena.– Eusko Legebiltzarreko Mahaiaren 2021eko apirilaren 20ko erabakiaren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da, organo horretan bertan, hilabeteko epean, erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, edo zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Laugarrena.– Oinarri espezifiko hauek ondorioak sortuko dituzte Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 20a.

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria,

BAKARTXO TEJERIA OTERMIN.

EUSKO LEGEBILTZARREKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIEN KIDEGOAN KARRERAKO FUNTZIONARIO GISA SARTZEKO HAUTAKETA-PROZESUAREN OINARRI ESPEZIFIKOAK
1.– Deialdiaren xedea.

1.1.– Deialdi honen xedea da hurrengo puntuan zehazten diren Eusko Legebiltzarreko Goi Mailako Teknikarien Kidegoko plazak oposizio-lehiaketa sistemaren bidez betetzeko arauak finkatzea, itzulpen, zuzenketa eta interpretazioko bost teknikari-plaza txanda irekian betetzeko, lau sarbide orokorraren bidez eta bat desgaitasuna duten pertsonen sarbidearen bidez.

1.2.– Deialdiko plazak.

Itzulpen, zuzenketa eta interpretazioko bost teknikari-plaza.

Lau plaza sarbide orokorraren bidez, eta plaza bat desgaitasuna duten pertsonen sarbidearen bidez.

Atxikipena: Itzulpen Zerbitzua.

1.3.– Legebiltzarreko Administrazioko kidegoa: Goi Mailako Teknikariak.

1.4.– Betetzeko sistema: oposizio-lehiaketa.

1.5.– Eskatutako titulazioa: unibertsitateko lizentziatura edo titulazio baliokidea Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Esparruaren arabera.

1.6.– Euskarako hizkuntza-eskakizuna: 4.a, nahitaezkoa plaza guztietarako.

1.7 Lanpostuaren eginkizun nagusiak: II. eranskinean ezarritakoak.

2.– Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea 2021eko maiatzaren 6an hasiko da eta 2021eko maiatzaren 28an, 23:59an, bukatuko da.

3.– Hautaketa-prozesuaren oinarriak.

Deialdian jarraitu beharrekoak izango dira, batetik, Eusko Legebiltzarrean karrerako funtzionario izateko hautaketa-prozesuen oinarri orokorrak, Mahaiak 2015eko martxoaren 17an onetsiak eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 2015eko apirilaren 1eko 62. zenbakian argitaratuak, eta, bestetik, oinarri espezifiko hauek.

4.– Parte hartzeko eskakizunak, hautaketa-prozesuaren bilakaera eta plazaren esleipena.

4.1.– Plazarako lehiatzaileek oinarri orokorretako 3.3 paragrafoan orokorki ezartzen diren eskakizunak bete behar dituzte.

4.2.– Eskabidea, oinarri orokorretako 4. oinarrian xedatutakoaren arabera, Internet bidez bete behar da, Eusko Legebiltzarraren www.legebiltzarra.eus webgunean edo Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen www.ivap.euskadi.eus webgunean.

4.3.– Goi Mailako Teknikarien Kidegorako tasa 20 eurokoa da.

Tasa ordaindu ahal izango da oinarri orokorretako 4.5 oinarrian aurreikusitako moduan eta erakunde hauetan: Kutxabank eta Laboral Kutxa (banka elektronikoan edo sukurtsalean).

4.4.– Hautaketa-prozesua eta plazaren esleipena arestian aipatutako oinarri orokorretako aginduen arabera egingo dira, eta, orobat, oposizio-aldiko ariketei buruz eta lehiaketa-aldiko ebaluazioari buruz oinarri espezifiko hauetan aurreikusitako arauen arabera.

4.5.– Oposizioa gainditu baina plazarik lortu ez dutenak lan-poltsa batean sartuko dira, Itzulpen Zerbitzuko plantillako edozein lanpostu aldi baterako betetze aldera.

5.– Epaimahaia.

Eusko Legebiltzarreko Mahaiak izendatuko ditu kalifikazio-epaimahaiko kideak, oinarri orokorretako 6. oinarrian xedatutakoaren arabera.

Nolanahi ere, hauek izango dira epaimahaiko kideak:

– Epaimahaiburua, Mahaiak bere kideen artean aukeratua.

– Legelari nagusia edo hark eskuordetzen duen pertsona.

– Eusko Legebiltzarretik kanpoko pertsona bat, gaian aditua.

– Deitutako plazaren kidego berekoa edo goragokoa den pertsona bat, Antolaketa eta Giza Baliabideen Zuzendaritzak izendatua.

– Deitutako plazaren kidego bereko pertsona bat, langileen ordezkaritza-organoak kidego horretako kideen artean izendatua.

– HAEEk izendatutako pertsona bat.

– Legebiltzarreko legelari bat, idazkari-lanak egingo dituena, Antolaketa eta Giza Baliabideen Zuzendaritzak izendatua.

6.– Oposizio-aldiko ariketei dagozkien arauak.

Oposizio-aldia: 85 puntu.

Aldi honi dagozkion ariketak egingo dira. Ariketa horiek guztiak nahitaezkoak eta kanporatzailek izango dira. Oposizio-aldiak arlo teorikoa eta arlo praktikoa izango ditu. Halaber, epaimahaiak erabakiko du hiztegiaren balizko erabilerari buruz proba praktiko bakoitzean.

Kalifikazio-epaimahaiak erabaki ahal izango du ariketak oinarri hauetan ezarritakoaz bestelako ordenan egitea; halaber, hainbat ariketa deitu ahal izango ditu egun berean, edo ariketa baten zatiak egun desberdinetan, betiere deialdia gutxienez bost egun natural lehenago eginez.

Aurreko proba kanporatzailea gainditu dutenen probak baino ez dira ebaluatuko.

Lehiatzaileei ariketa bakoitzerako deialdi bakarra egingo zaie. Ezinezkoa denean proba bat lehiatzaile guztiek aldi berean egitea, probak egiteko hurrenkera zozketa bidez zehaztuko da proba egiten den egunean bertan.

Hautaketa-probak garatu bitartean aukera-berdintasuna eta tratu-berdintasuna bermatzeko, kalifikazio-epaimahaiak proba desberdinetako deialdiaren baldintzak egokitu ahal izango ditu lehiatzaileak ezin badu proba egingo den lekura joan haurdunaldi, erditze, eriondo edo epaimahaiak askatasunez balioetsitako beste osasun-eragozpen larri batzuengatik. Inguruabar hori epaimahaiari jakinarazi beharko zaio, proba egin baino lehenago, eta ziurtagiri mediko baten bitartez egiaztatu beharko da.

Kalifikazio-epaimahaiak ariketak egiteko denbora eta baliabideak egokituko ditu egokitzapena behar duten eta eskaeran hala adierazi duten lehiatzaileentzat, beste lehiatzaileekiko aukera-berdintasunean egon daitezen, betiere hori eginda probaren edukia hutsaltzen ez bada eta eskatutako gaitasun-maila murrizten edo kaltetzen ez bada.

Oposizio-aldiko ariketak:

Lehenengo ariketa. Gai-zerrenda.

Lehen ariketa teorikoa izango da, 25 puntukoa, eta bi zati izango ditu. Zati bakoitzari galdetegi bat egokituko zaio eta lau aukeraren artean hautatu beharko da erantzuna. Ariketa hau zuzentzean, erantzun zuzenen kopuruari erroreen kopuruaren herena kenduko zaio (R=A-E/3). Erantzun gabeko galderak eta erantzun bikoitzak ez dira zigortuko.

Lehiatzaileek lortutako puntuazioa erantzun zuzenen kopurua izango da, behin erantzun okerren kenketa eginda, goian azaldutako proportzioan.

Epaimahaiak finkatuko du zati bakoitza egiteko orduak.

Epaimahaiak, dagokion erabakia hartuta, zuzentzat jotako erantzunak argitaratuko ditu Eusko Legebiltzarraren webgunean, www.legebiltzarra.eus eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearenean, www.ivap.euskadi.eus,

Epaimahaiak, eska daitekeen gutxieneko maila eta aurkeztu direnen ezagutza-maila kontuan hartuz eta lehiatzaile bakoitza zein den jakin gabe, ariketaren zati bakoitza gainditzeko gutxieneko puntuazioa zein izango den erabakiko du, eta erabaki hori argitara emango du.

Lehenengo zatia I. eranskineko A gai-zerrendari buruzkoa (zati orokorra) izango da eta 5 puntuko balorazioa izango du. Bertan, 50 galderako galde-sorta bati erantzun beharko zaio.

Bigarren zatia I. eranskineko B gai-zerrendari buruzkoa (zati espezifikoa) izango da eta 20 puntuko balorazioa izango du. Bertan 200 galderako galde-sorta bati erantzun beharko zaio. Zati horretan, galde-sortak hizkuntza-bertsio bakarra izango du, zeinean galderak eta horiei dagozkien erantzun-aukerak idatziko baitira galdetzen den gaia B gai-zerrendan adierazita dagoen hizkuntzan.

Bigarren ariketa. Itzulpena.

Bi zati izango ditu:

a) Euskarara itzultzea, gehienez ere bi orduko tartean, eduki juridikoa izango duen gaztelaniazko dokumentu bat, gehienez 60 lerro izango dituena.

b) Gaztelaniara itzultzea, gehienez ere bi orduko tartean, eduki juridikoa izango duen euskarazko dokumentu bat, gehienez 60 lerro izango dituena.

Ariketa honetan 20 puntu jaso ahal izango dira guztira:

– 10 puntu a) zatiari dagozkio, eta gutxienez 5 puntu lortu beharko dira ariketaren zati hau gainditzeko.

– 10 puntu b) zatiari dagozkio, eta gutxienez 5 puntu lortu beharko dira ariketaren zati hau gainditzeko.

Hirugarren ariketa. Interpretazioa.

Euskarazko hitzaldi parlamentarioen interpretazioa (aldi bereko itzulpena) egin beharko da gaztelaniara. Interpretazioak ezin izango du 20 minutu baino gehiago iraun.

Bi zati izango ditu:

a) Interpretazio zuzena, laguntza-testurik gabe, 10 punturekin baloratuko da.

b) Interpretazioa, hizlariak oinarritzat hartutako testu batek lagunduta. Testu hori interpretazioa hasi baino 5 minutu lehenago emango zaio lehiatzaileari.

Ariketa hau 20 punturekin baloratuko da.

– 12 puntu a) zatiari dagozkio, eta gutxienez 6 puntu lortu beharko dira ariketaren zati hau gainditzeko.

– 8 puntu b) zatiari dagozkio, eta gutxienez 4 puntu lortu beharko dira ariketaren zati hau gainditzeko.

Laugarren ariketa. Zuzenketa.

Bi zati izango ditu:

a) Legebiltzarreko bilkuretako hitzaldien transkripzio diren bi testu, bat euskarazkoa eta bestea gaztelaniazkoa, gainbegiratu eta zuzendu beharko dira. Proba testu mekanografiatu baten gainean egingo da eta bilkuraren grabazioa baliatu beharko da egokitze- eta zuzentze-lana egiteko.

b) Bigarren ariketan Legebiltzarreko bi idazki, bat euskarazkoa eta bestea gaztelaniazkoa, zuzendu beharko dira.

Bi ariketetan hiru eratako zuzenketa egin beharko da: 1) ortografikoa, 2) linguistikoa (morfosintaktikoa eta lexikoa) eta 3) puntuazioarena, testu ulergarria eta formaz koherentea lortzeko.

Ariketa hau egiteko bost ordu izango dute gehienez ere lehiatzaileek, eta ariketa osatzen duten bi zatien artean etenaldi bat egingo da.

Ariketa hau 20 punturekin baloratuko da.

– 6 puntu a) zatiari dagozkio, eta gutxienez 3 puntu lortu beharko dira ariketaren zati hau gainditzeko.

– 14 puntu b) zatiari dagozkio, eta gutxienez 7 puntu lortu beharko dira ariketaren zati hau gainditzeko.

Oposizio-aldiko ariketa bakoitza, edo haren zati bat, bukatu ondoren epaimahaiak argitara emango ditu behin-behineko emaitzak ahalik eta lasterren, eta epe bat ezarriko du, gutxienez ere hiru egun baliodunekoa epaimahaiaren ebazpena argitaratzen den egunetik aurrera kontatuta, egin beharreko erreklamazioak egiteko.

Lehiatzaile kopuruaren arabera, epaimahaiak erabaki ahal izango du ariketaren bat edo ariketa baten zatiren bat horretarako gaitutako ordenagailu batekin egitea.

7.– Euskarako proba.

Euskarako proba 4. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko izango da, eta oinarri orokorretako 8.2 apartatuaren arabera egingo da.

8.– Lehiaketa-Aldiko ebaluazioari buruzko arauak.

Lehiaketa-aldia: 15 puntu.

Oposizio-aldiko azken ariketa burutu ondoren egingo da, hura gainditu duten pertsonek merituak justifikatzeko agiriak eman ditzaten, dagokion epea ireki ostean. Merituak alegatu eta egiaztatuko dira oinarri orokorretako 10. oinarrian xedatutakoaren arabera. Alegatutako merituak eduki beharko dira eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako, euskararen eta informatika eta ofimatikaren arloko ezagupena izan ezik, horiek oinarri orokorretako 10.1 eta 10.6 oinarrietan xedatutakoaren arabera eduki beharko baitira.

Hauek izango dira epaimahaiak baloratu beharreko merituak:

1) Lortu nahi den postuaren eginkizunetakoren bat (itzultzea, interpretatzea edo zuzentzea) egin den lanpostuetan benetan aritzeagatik lortutako esperientzia.

Esperientziatzat hartzen dira Administrazio publikoan, erakunde autonomoetan edo zuzenbide pribatuko erakunde publikoetan A1 (lehengo A) taldeko kidegoetako lanpostuetan emandako zerbitzuak:

Esperientzia horri, gehienez, 9 puntu emango zaizkio, honako baremo honen arabera:

Egiaztatutako eginkizunen (itzultzea, interpretatzea edota zuzentzea) kopurua:

Hilabete bakoitzeko puntuazioa

Bat: 0,02.

Bi: 0,04.

Hiru: 0,05.

Zenbaketa egiteko, lan egindako aldien batura egingo da, eta, behin batura hori eginda, ez dira aintzat hartuko hilabetetik beherako zatiak. Ondorio horietarako, 30 egun naturaleko multzoa joko da hilabetetzat. Balorazio ezberdineko hilabetetik beherako zatiak batuta hilabetea gainditzen bada, lortzen den batura baloratuko da batutako zatikien baloraziorik baxuenarekin.

Erabat ezinbestekoa izango da aurkeztea erakundearen ziurtagiri bat, non azalduko den posturaren izena eta egindako lan zehatzak, eta, orobat, lanon iraupena. Era horretan, epaimahaiak egiaztatu ahal izango du baloratu beharreko funtzioetan (itzulpen-, interpretazio-, zuzenketa-lanetan) benetan aritu izana.

Zerbitzuak Eusko Legebiltzarrean eman dituzten lehiatzaileek ez dute ziurtagiri hori aurkeztu beharko.

2) Titulu akademikoak, gehienez ere 3 puntu, baremo honen arabera:

Itzulpengintza eta Interpretazioko doktoregoa, 3 puntu.

Itzulpengintza eta Interpretazioko lizentzia edo unibertsitate-gradua, 2 puntu.

3) Informatikako ezagupenak.

Informatikako ezagupenen balorazioa gehienez ere puntu 1ekoa izango da, honako baremo honen arabera:

• Microsoft Word 2010 maila aurreratua (2010): 0,5 puntu.

• Microsoft Word 2010 oinarrizko maila: 0,3 puntu (hau ez da baloratuko maila aurreratua baloratu bada)

• Mekanografia: 0,5 puntu.

Moduluak gainditu izana IT Txartelaren ziurtagiri-sistemaren bidez egiaztatuko da.

Lehiatzaileek ez dute frogagiririk aurkeztu beharko; izan ere, Eusko Legebiltzarrak zuzenean egiaztatuko du, Tecnalia Research & Innovation Fundazioaren bitartez, txartelak dituztela eta zein egunetan lortu dituzten.

4) Hizkuntzak.

Gehienez 2 puntu, honako baremo honen arabera:

Ingelesa, frantsesa eta alemana, honen arabera:

C2 edo baliokidea: puntu 1.

C1 edo baliokidea: 0,75 puntu.

B2 edo baliokidea: 0,50 puntu.

Horretarako, aintzat hartuko dira bakarrik Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuen hautatze- eta hornitze-prozesuetarako hizkuntza-titulu eta -ziurtagirien baliokidetasuna ezartzeko ekainaren 30eko 117/2015 Dekretuaren «Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren mailen baliokide diren titulu eta ziurtagiriak» eranskinean agertzen diren titulu eta ziurtagiriak.

Hizkuntza beraren maila bat baino gehiagoren ziurtagiria izanez gero, maila altuenekoa bakarrik baloratuko da.

9.– Azken kalifikazioa eta berdinketa hausteko irizpideak.

9.1.– Azken kalifikazioa.

9.1.1.– Oinarri orokorretan xedatutakoaren arabera, lehiatzaile bakoitzaren azken kalifikazioa oposizio-aldian eta merituen balorazioan lortutako puntuazioen batura izango da.

9.1.2.– Emaitza eta kalifikazio guztiak Interneten argitaratuko dira, bai Eusko Legebiltzarraren (www.legebiltzarra.eus webgunean, bai Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (www.ivap.euskadi.eus). Webgune horien bitartez kontsultak egiteko, NANaren zenbakia eta eskabidearen erreferentzia-zenbakia sartu beharko dira.

9.2.– Berdinketa hausteko irizpideak.

9.2.1.– 6/1989 Legearen 27.2 artikuluan –Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak emandako idazkeran–, xedatutakoarekin bat etorrita, baldin eta trebakuntzaren ikuspegitik emakumeen eta gizonen artean gaitasun bera badago, emakumeei emango zaie lehentasuna, Administrazioko dena delako kidego, eskala, maila eta kategorian emakumeak % 40 baino gutxiago direnean. Salbuespena izango da lanposturako beste hautagaiak neurri hori ez aplikatzea justifikatzen duten ezaugarriak betetzen baditu, esate baterako, laneratzeko arazo bereziak dituzten beste kolektibo batzuetako kide izatea.

Horretarako, ulertuko da lehiatzaileek gaitasun bera dutela berdinketa gertatzen bada hautaketa-prozesuaren azken puntuazioan, hau da, behin proba guztiak egin eta baloratu eta dagozkion merituak batu ondoren.

9.2.2.– Berdinketa gertatuz gero, lehentasun-ordena ezarriko da ondorengo irizpideei jarraikiz, bata bestearen ondotik:

1.– Nork lortu duen puntuaziorik handiena oposizio-aldian.

2.– Nork lortu duen puntuaziorik handiena oposizio-aldiko hirugarren ariketan.

3.– Nork lortu duen puntuaziorik handiena oposizio-aldiko bigarren ariketan.

4.– Nork lortu duen puntuaziorik handiena oposizio-aldiko lehenengo ariketan.

5.– Nork lortu duen puntuaziorik handiena antzinatasunagatik.

I. ERANSKINA
ITZULPEN, ZUZENKETA ETA INTERPRETAZIOKO TEKNIKARI-PLAZARAKO GAI-ZERRENDA
A gai-zerrenda (zati orokorra)

1.– Espainiako 1978ko Konstituzioa. Egitura eta edukia. Oinarrizko printzipioak. Oinarrizko eskubide eta betebeharrak. Estatuaren botereak. Botere legegilea, botere betearazlea eta botere judiziala. Botereen arteko harremanak.

2.– Euskal Herriko Autonomia Estatutua. Printzipio orokorrak. Estatuaren eta EAEren arteko eskumen-banaketaren alderdi orokorrak. EAEko erakunde erkideen eta lurralde historikoetako foru-erakundeen arteko eskumen-banaketaren alderdi orokorrak. Autonomia Estatutuaren erreforma.

3.– Lehendakaria. Hautatzea eta izendatzea. Eskumenak eta ahalmenak. Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernua. Osaera. Eskumenak (7/1981 Legea, ekainaren 30ekoa, Jaurlaritzari buruzkoa).

4.– Eusko Legebiltzarra. Osaera. Legebiltzarkidearen estatutua. Legebiltzarkideen araubide ekonomikoa eta gizarte babesekoa. Eusko Legebiltzarraren egoitza.

5.– Eusko Legebiltzarraren Erregelamendua. Egitura sistematikoa. Eusko Legebiltzarraren eraketa. Lehendakaria eta Mahaia hautatzea. Lan parlamentarioen publikotasuna.

6.– Osoko bilkura. Legebiltzarreko batzordeak: osaera, motak eta eginkizunak. Bilkurak eta gai-zerrenda. Eztabaidak. Bozketak eta quoruma.

7.– Eusko Legebiltzarreko legegintza-prozeduraren ideia orokorra. Legegintza-ekimena. Lege-proiektuak eta lege-proposamenak. Zuzenketak. Legegintzako prozedura bereziak.

8.– Gobernua sustatzeko eta kontrolatzeko eginkizuna Eusko Legebiltzarrean. Galderak, interpelazioak, mozioak eta legez besteko proposamenak. Lehendakariaren inbestidura. Zentsura-mozioa eta konfiantza-arazoa. Ikerketa-batzordeak.

9.– Eusko Legebiltzarreko zuzendaritza-organoak. Lehendakaria. Mahaia. Bozeramaileen Batzarra. Talde parlamentarioak. Legelari nagusia. Eusko Legebiltzarraren harremanak beste organo batzuekin.

10.– Arartekoa (3/1985 Legea, otsailaren 27koa). Egitura sistematikoa, eginkizunak, hautaketa eta kargu-uztea. Jarduera-eremua. Legebiltzarrarekiko harremanak.

11.– Langileen Estatutua eta Legebiltzarreko Administrazioaren Araubide Juridikoa, 1990eko ekainaren 22koa. Egitura sistematikoa. Funtzionario motak eta kidegoak. Lanpostu-zerrenda eta aurrekontu-plantillak. Langileen hautaketa eta lanpostuak betetzea.

12.– Euskal funtzio publikoaren araubide juridikoa (6/1989 Legea, uztailaren 6koa). Xedea. Aplikazio-eremua. Funtzionario publikoen eskubide eta betebeharrak. Diziplina-araubidea.

13.– Emakumeen eta gizonen berdintasuna (4/2005 Legea, otsailaren 18koa). Euskal botere publikoen jarduna arautu eta gidatu behar duten printzipio orokorrak emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan. Araudian eta administrazio-jardueran berdintasuna sustatzeko neurriak. Genero-indarkeriaren aurkako politikak. Abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoa, genero-indarkeriaren aurkako oso-osoko babesa emateko neurriei buruzkoa.

14.– Administrazioan euskara erabiltzeko hizkuntza-normalizazioa. Printzipio orokorrak. Hizkuntza-eskakizuna. Hizkuntza-eskakizunen derrigortasuna. Eusko Legebiltzarreko Administrazioan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana.

15.– 39/2015 eta 40/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena. Prozeduran interesdunak direnak: jarduteko gaitasuna eta interesdunaren kontzeptua. Administrazio-prozeduraren hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaitzea. Administrazio-jarduera aurkaratzeko baliabideak. Administrazioak ofizioz berrikustea. Administrazio-errekurtsoak: kontzeptua eta motak.

16.– Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa (40/2015 Legea, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena): printzipio orokorrak, egoitza elektronikoa, Interneteko ataria, administrazio publikoak identifikatzeko-sistemak, administrazio-jarduketa automatizatua, sinadura-sistemak eta sinadura elektronikoa, dokumentuak elektronikoki artxibatzea.

17.– Gardentasuna eta gobernu ona (19/2013 Legea, abenduaren 9koa). Printzipio orokorrak, aplikazio-eremua, informazio publikoa eskuratzea. Eusko Legebiltzarreko Lehendakaritzaren Ebazpen Orokorra, 2016ko otsailaren 9koa, gardentasunaren eta informazio publikoa eskuratzeko bidearen printzipioa Eusko Legebiltzarrean aplikatzeari buruzkoa.

18.– Datu pertsonalen babesaren oinarrizko alderdiak (2016/679 Erregelamendua (EB) 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa). Aplikazio-eremua. Kontzeptuak eta printzipioak. Datu pertsonalak tratatzeko zilegitasuna. Datuak babesteari buruzko eskubideak. Tratamenduko jardueren Erregistroa edo Inbentarioa. Eusko Legebiltzarreko Datuak Babesteko ordezkaria.

19.– Erabateko kalitatea. Kudeaketako printzipio eta ereduak (Euskaliten kudeaketa aurreratuaren eredua). Bezeroaren gogobetetzea. Zerbitzu-karta.

20.– Laneko arriskuen prebentzioa (31/1995 Legea, azaroaren 8koa). Xedea, aplikazio-eremua, eskubideak eta betebeharrak.

B gai-zerrenda (zati espezifikoa)

1.– Interpretazioa eta itzulpena. Esan osteko interpretazioa eta aldiberekoa. Interpretazio-prozesua. Interpretearen dohainak. Zer den interpretatzea. Mezua eta hizlaria. Mezuaren analisia. Gaien ezaguera. Hizkuntzen ezaguera. Gaiak eta hiztegia. Interpretea bitarteko.

Bibliografia: Arrimadas, Jesus (1985). «Interpretaritza». SENEZ, 2, or. 59-78

2.– Ikusizko itzulpena. Sarrera. Marko teorikoa: testuingurua. Zer da ikusizko itzulpena? Ikusizko itzulpenaren funtzioak. Ikusizko itzulpena euskara-gaztelania hizkuntza-konbinazioan: berezitasunak.

Bibliografia: Torralba Rubinos, Claudia María (2018). «Ikusizko itzulpena euskara-gaztelania norabidean hiru arlotan: konferentzietan, erakundeetan eta justizian». SENEZ, 49, or. 239-250

3.– ES>EU eta EU>ES interpretazioko arazo nagusiak, interpretazio-estrategiak, konbinazio bakoitzeko egoera komunikatiboen ezaugarriak.

Bibliografia: Pagola, Juanjo eta Urkia, Joseba (2008). Interpreteen eskuliburua. Oñati: IVAP, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea

4.– Varias clases de traducción. La traducción directa. La traducción oblicua. La traducción libre. Traducción interlineal y traducción yuxtalineal.

Bibliografia: García Yebra, Valentín (1982). Teoría y práctica de la traducción. Madrid: Gredos, or. 327-332

5.– Itzulpen-estrategiak. Estilistika. Parataxia. Zeharbideak.

Bibliografia: Agirre Berezibar, Jesus Maria (2009). Itzulpen estrategiak. Vitoria-Gasteiz: IVAP, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea, or. 17-46

6.– Itzulpen-estrategiak (II). Antolaketa. Mintzagaia. Galdegaia. Mugarriak. Enumerazioak. Anafora.

Bibliografia: Agirre Berezibar, Jesus Maria (2009). Itzulpen estrategiak. Vitoria-Gasteiz: IVAP, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea, or. 65-115

7.– Itzulpen-estrategiak (III). Egiturak. Erlatiboak. Partizipioak. Gerundioak. Marka prepositibo batzuk.

Bibliografia: Agirre Berezibar, Jesus Maria (2009). Itzulpen estrategiak. Vitoria-Gasteiz: IVAP, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea, or. 119-160

8.– Itzulpen-estrategiak (IV). Mikrosintaxia. Izen-sintagma. Aditz-sintagma. Erliebe-jokoak.

Bibliografia: Agirre Berezibar, Jesus Maria (2009). Itzulpen estrategiak. Vitoria-Gasteiz: IVAP, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea, or. 163-192

9.– Hiztegia. Maileguak. Kalkoak. Lagunartekoak. Gaizki eratutakoak. Gaizki aukeratutakoak. Aldaera dialektalak. Itzuli gabeko izenak eta sintagma. Ofizialak ez diren izenak.

Bibliografia: Ahozko testuak zuzentzeko irizpideak. Eusko Legebiltzarraren jarraibideak. http://www.legebiltzarra.eus/oposic/e_oposic_1.html

10.– Izen-sintagma. Kasuak desegoki. Kategoria gramatikal-semantikoak. Izen propioak. Hitz-elkarketa. Deklina-atzizkien ahozko formak.

Bibliografia: Ahozko testuak zuzentzeko irizpideak. Eusko Legebiltzarraren jarraibideak. http://www.legebiltzarra.eus/oposic/e_oposic_1.html

11.– Aditz-sintagma. Denbora eta aspektua. Modua eta pasiboa. Iragankorrak eta iragangaitzak. Jokatu-jokatugabeak, laguntzailerik edo errorik gabeak. Komunztadura. Ahozko formak.

Bibliografia: Ahozko testuak zuzentzeko irizpideak. Eusko Legebiltzarraren jarraibideak. http://www.legebiltzarra.eus/oposic/e_oposic_1.html

12.– Esaldia. Sintagmak solte. Ordena. Galdegaia. Aposizioak. Esaldi koordinatuak. Esaldi subordinatuak. Antolatzaileak. Modalizatzaileak.

Bibliografia: Ahozko testuak zuzentzeko irizpideak. Eusko Legebiltzarraren jarraibideak. http://www.legebiltzarra.eus/oposic/e_oposic_1.html

13.– Testualitatea. Kendu, erantsi eta egokitu beharrekoak.

Bibliografia: Ahozko testuak zuzentzeko irizpideak. Eusko Legebiltzarraren jarraibideak. http://www.legebiltzarra.eus/oposic/e_oposic_1.html

14.– Léxico. Sintagma nominal. Anáfora. Determinativos. Preposición. Excesiva determinación.

Bibliografia: Corrección de textos orales y escritos. Eusko Legebiltzarraren jarraibideak. http://www.legebiltzarra.eus/oposic/e_oposic_1.html

15.– Sintagma verbal. Aspecto y tiempo. Voz y estructura. Concordancia.

Bibliografia: Corrección de textos orales y escritos, Eusko Legebiltzarraren jarraibideak. http://www.legebiltzarra.eus/oposic/e_oposic_1.html

16.– Oración. Estructuras. Que. Gerundio. Otros (con, sin, así como, pero, para, otros casos). Foco. Orden. El complemento nominal. Los complementos verbales. Enunciados entremezclados. Enumeraciones. Enunciados muy trabados.

Bibliografia: Corrección de textos orales y escritos. Eusko Legebiltzarraren jarraibideak. http://www.legebiltzarra.eus/oposic/e_oposic_1.html

17.– Textualidad. Entorno y oralidad. Organizadores. Determinativos y valorativos. Contenido temático. Repetición. Sinónimos. Suprimir, añadir y reformular.

Bibliografia: Corrección de textos orales y escritos. Eusko Legebiltzarraren jarraibideak. http://www.legebiltzarra.eus/oposic/e_oposic_1.html

18.– Euskara juridiko-administratiboaren eragileak.

Bibliografia: Ezeiza Ramos, Joseba. Euskara juridiko-administratiboaren eragileak gaur egun. http://www.ehu.eus/ehusfera/garalex/files/2010/11/1.2.4._Euskara-juridiko-administratiboaren-eragileak-gaur-egun_Emaitza-orokorrak_2010.pdf

19.– El lenguaje jurídico como tecnolecto o lengua de especialidad. El lenguaje jurídico: más que un tecnolecto. Caracteres externos. Rasgos morfológicos y sintácticos. Rasgos de estilo.

Bibliografia: Libro de estilo de la Justicia. Santiago Muñoz Machadok zuzendua (2017). Barcelona: Espasa, or. 2-11

20.– Problemas de significado y sentido. El significado y el sentido. Lo implícito y la responsabilidad jurídica. Homonimia y polisemia. Paronimia e ideas afines. Indeterminación. Vaguedad. Ambigüedad. Ambigüedad referencia. Discurso vacuo o verborrea. Tautologías y contradicciones. Los eufemismos. Circunloquios y redundancias. Referencia a lo anterior.

Bibliografia: Libro de estilo de la Justicia. Santiago Muñoz Machadok zuzendua (2017). Barcelona: Espasa, or. 98-108

21.– Administrazio-hizkera. Administrazio-kontzeptuen gaineko iruzkinak. Administrazioaren hizkeren ezaugarriak.

Bibliografia: Atxabal Rada, Alberto; Gallastegi Aranzabal, Cesar; Goikoetxea Oleaga, Lorenzo; Urrutia Badiola, Andres; Urrutia Libarona, Iñigo (1997). Euskera, Zuzenbidearen hizkera. Bilbo: Deustuko Unibertsitate, or. 219-226

22.– Oinarrizko hiztegi juridiko-parlamentarioa. Sarrera.

Bibliografia: Eusko Legebiltzarra eta Euskaltzaindia. (2017). Oinarrizko hiztegi juridiko-parlamentarioa. Bilbo: Euskaltzaindia, or. 15-23

23.– Hizkera inklusiboa (Eusko Legebiltzarraren gida).

Bibliografia: Eusko Legebiltzarra. (2020). Hizkera inklusiboaren gida. http://www.legebiltzarra.eus/oposic/e_oposic_1.html

24.– Lenguaje inclusivo (Guía del Parlamento Vasco).

Bibliografia: Eusko Legebiltzarra. (2020) Guía de lenguaje inclusivo. http://www.legebiltzarra.eus/oposic/e_oposic_1.html

25.– Esaldiaren antolamendu orokorra.

Bibliografia: Garzia Garmendia, Juan (1997). Joskera lantegia Vitoria-Gasteiz: IVAP, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea, or. 153-277

26.– Osagaien ordena eta galdegaia.

Bibliografia: Alberdi Larizgoitia, Xabier eta Sarasola Errezkin, Ibon (2001). Euskal estilo libururantz. Gramatika, estiloa eta hiztegia. Leioa: Euskal Herriko Unibertsitatea, or. 21-46

27.– Perpausen sintaxia (I). Juntagailuak, menderagailuak eta lokailuak. Juntagailuen inguruko zenbait zalantza. Menderagailuen inguruko zenbait zalantza.

Bibliografia: Petrirena, Patxi (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritza, or. 25-75

28.– Perpausaren sintaxia (II). Kategoria gramatikalak. Izena. Izenordaina. Determinatzaileak. Adjektibo-sintagma. Adberbio-sintagma. Aposizioa. Aditza. Definizioak: moldeak eta joskerak.

Bibliografia: Petrirena, Patxi (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritza, or. 83-229

29.– Egitura pasiboak.

Bibliografia: Alberdi Larizgoitia, Xabier eta Sarasola Errezkin, Ibon (2001). Euskal estilo libururantz. Gramatika, estiloa eta hiztegia. Leioa: Euskal Herriko Unibertsitatea, or. 160-164

30.– Perpaus erlatiboak.

Bibliografia: Alberdi Larizgoitia, Xabier eta Sarasola Errezkin, Ibon (2001). Euskal estilo libururantz. Gramatika, estiloa eta hiztegia. Leioa: Euskal Herriko Unibertsitatea, or. 199-217

31.– Hizkuntzak eta haien arteko eraginak. Kalkoak. Nola identifikatu kalko okerrak. Perpaus barneko elementuen kalkoak. Perpausetik gorako kalkoak. Gainerakoak.

Bibliografia: Garzia Garmendia, Juan (2005). Kalko okerrak. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritza

32.– Hau guztia (Euskaltzaindiaren 4. araua).

Baliabidea: www.euskaltzaindia.eus

33.– Zenbakien idazkeraz (Euskaltzaindiaren 7. araua). Zenbakien deklinabideaz (hiru, lau) (Euskaltzaindiaren 8. araua). Bat eta batzuk-en deklinabidea (Euskaltzaindiaren 12. araua). Ordinalen eta banatzaileen idazkera (Euskaltzaindiaren 18. araua).

Baliabidea: www.euskaltzaindia.eus

34.– Aditzoinen forma. (Euskaltzaindiaren 28. araua).

Baliabidea: www.euskaltzaindia.eus

35.– Partitiboaren erabilera okerra (Euskaltzaindiaren 15. araua). Partitiboa baiezko perpausetan noiz eta nola (Euskaltzaindiaren 30. araua).

Baliabidea: www.euskaltzaindia.eus

36.– Egiteko asmoz (Euskaltzaindiaren 41. araua).

Baliabidea: www.euskaltzaindia.eus

37.– -go atzizkia eta izen multzokariak (Euskaltzaindiaren 73. araua).

Baliabidea: www.euskaltzaindia.eus

38.– Komunztadura aposizioetan (Euskaltzaindiaren 109. araua).

Baliabidea: www.euskaltzaindia.eus

39.– Izen sintagmen arteko juntadura dela eta (Euskaltzaindiaren 111. araua).

Baliabidea: www.euskaltzaindia.eus

40.– -eLAKO eta -eN atzizkiak izenak gobernaturiko perpaus osagarrietan (Euskaltzaindiaren 116. araua).

Baliabidea: www.euskaltzaindia.eus

41.– Adierazpen izendatzaileen deklinabidea (Euskaltzaindiaren 183. araua).

Baliabidea: www.euskaltzaindia.eus

42.– Erdal hitzen deklinabidea (Euskaltzaindiaren 184. araua).

Baliabidea: www.euskaltzaindia.eus

43.– Hitz elkartuak. Bikoiztapenak. Dvandva-elkarteak. Bahuvrîhi-elkarteak. Izaera-elkarteak. Lotsagabe, lo falta moduko elkarteak. Aditz-elkarteak. Hitz-elkarte sintetikoak. Asmo-elkarteak. Egin berri moduko elkarteak. Jarleku moduko hitz elkartuak. Eguzki-lore: menpekotasunezko izen elkarteak. Atributu- eta koordinazio-elkarteak. Atsegin-kontentu: tautologiazko elkarteak. Aposizioak. Izengoiti-elkarteak. Sinbolismo fonetiko eta hots-uztardurak. Exoelkarteak.

Bibliografia: Zalbide, Mikel (1992). Hitz-Elkarketa/4 (Hitz Elkartuen Osaera eta Idazkera). Or. 46-102

Baliabidea: https://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/795.pdf

44.– Hitz elkartuen osaera eta idazkera.

Zubimendi, Joxe Ramon (2004). Ortotipografia. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritza, or. 61-70

45.– El párrafo: problemas y actuaciones.

Bibliografia: Libro de estilo de la Justicia. Santiago Muñoz Machadok zuzendua (2017). Barcelona: Espasa, or. 34-38

46.– Las enumeraciones.

Bibliografia: Libro de estilo de la Justicia. Santiago Muñoz Machadok zuzendua (2017). Barcelona: Espasa, or. 39-42

47.– Las palabras y sus grupos: problemas y actuaciones. Número. Concordancia. Preposiciones. Gerundio. Nominalizaciones. Errores de construcción o anacolutos.

Bibliografia: Libro de estilo de la Justicia. Santiago Muñoz Machadok zuzendua (2017). Barcelona: Espasa, or. 50-70

48.– La oración: problemas y propuestas de solución. Las construcciones pasivas. Oraciones yuxtapuestas en el lenguaje jurídico. Oraciones subordinadas. Estilo directo y estilo indirecto. Hipérbaton. Incisos.

Bibliografia: Libro de estilo de la Justicia. Santiago Muñoz Machadok zuzendua (2017). Barcelona: Espasa, or. 71-96

49.– Uso incorrecto de preposiciones españolas.

Bibliografia: García Yebra, Valentín (1982). Teoría y práctica de la traducción. Madrid: Gredos, or. 824-847

50.– Uso de las preposiciones. La estructura del tipo sustantivo + a + infinitivo. La presencia y la ausencia de la preposición de en las perífrasis con el verbo auxiliar deber + infinitivo. La presencia y la ausencia de la preposición de delante de la conjunción que. La preposición a con los verbos acostumbrar y dignarse.

Bibliografia: Gómez Torrego, Leonardo (2011). Normas académicas. Últimos cambios. Madrid: Ediciones SM

Real Academia Española. (2009). Nueva gramática básica de la lengua española. Madrid: SLU Espasa Libros

51.– Leísmo, laísmo y loísmo. Regímenes de algunos verbos: debatir y atravesar. Quedarse. Incautarse. Urgir. Suspender. Contactar. Recurrir. Repercutir. Apelar. Callar. Estallar y explotar. Las formas cardinales veintiún, veintiuna mil; treinta y un mil, en combinación con sustantivos femeninos. Concordancias con el verbo haber.

Bibliografia: Gómez Torrego, Leonardo (2011). Normas académicas. Últimos cambios. Madrid: Ediciones SM

Real Academia Española. (2009). Nueva gramática básica de la lengua española. Madrid: SLU Espasa Libros

52.– El quesuismo: que su, que sus.. Enunciados con la conjunción que en estructuras enfáticas. Oraciones exclamativas con la partícula expletiva que.

Bibliografia: Gómez Torrego, Leonardo (2011). Normas académicas. Últimos cambios. Madrid: Ediciones SM

Real Academia Española (2009). Nueva gramática básica de la lengua española. Madrid: SLU Espasa Libros

53.– El gerundio. El infinitivo en uso independiente con verbos como comunicar, decir, señalar, indicar, informar.

Bibliografia: Gómez Torrego, Leonardo (2011). Normas académicas. Últimos cambios. Madrid: Ediciones SM

Real Academia Española (2009). Nueva gramática básica de la lengua española. Madrid: SLU Espasa Libros

54.– Ortografía. El grupo inicial ps- El grupo -pt-. Uso de la mayúscula inicial en fórmulas de tratamiento. En títulos y cargos. En los sustantivos que designan accidentes geográficos. En el artículo que forma parte del nombre de las comarcas. La secuencia por que y la palabra porque. Escritura del prefijo ex- y de los demás prefijos. La preposición sin con valor de prefijo. Escritura del prefijo pos-/post-. Escritura del prefijo trans-/tras-.

Bibliografia: Gómez Torrego, Leonardo (2011). Normas académicas. Últimos cambios. Madrid: Ediciones SM

Real Academia Española. (2009). Nueva gramática básica de la lengua española. Madrid: SLU Espasa Libros

55.– Acentuación. La palabra solo. Los pronombres demostrativos. Palabras del tipo guion. (A)donde, como, cuando, que, quien con los verbos haber, tener y otros similares. Los relativos en estructuras con las palabras según e independientemente, y con las formas del verbo depender y de otros. El adverbio interrogativo cómo y la conjunción subordinante como (equivalente a la conjunción que). La conjunción o entre cifras. Las palabras aun y aún. El prefijo super-.

Bibliografia: Gómez Torrego, Leonardo (2011). Normas académicas. Últimos cambios. Madrid: Ediciones SM

Real Academia Española (2009). Nueva gramática básica de la lengua española. Madrid: SLU Espasa Libros

56.– Funciones de los signos de puntuación. Uso de los signos de puntuación: el punto, la coma, el punto y coma, los dos puntos, los paréntesis, los corchetes, la raya, las comillas, los signos de interrogación y exclamación, los puntos suspensivos. Los signos auxiliares: el guion.

Bibliografia: Real Academia Española (2010). Ortografía de la lengua española. Madrid: SLU Espasa Libros

57.– Puntuazioa (Eusko Legebiltzarraren jarraibideak). Puntua. Koma. Puntu eta koma. Eten puntuak. Bi puntuak. Enumerazioa. Parentesiak. Marra luzeak. Kakotxak. Marra txikia. Beste batzuk.

Bibliografia: Eusko Legebiltzarra. Puntuazioa. http://www.legebiltzarra.eus/oposic/e_oposic_1.html

58.– Puntuazioa. Jarraibide praktiko batzuk. Puntuazio-kontuak lantzeko zenbait kontzeptu. Esaldien artean erabiltzeko puntuazioa. Esaldi barnean erabiltzeko puntuazioa: koma soilaren esparrua. Tartekien puntuazioa. Esaldiaren informazio-antolaera.

Bibliografia: Garzia Garmendia, Juan (2014). Puntuazioa egoki erabiltzeko gida: oinarriak, jarraibideak eta aholkuak. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza, or. 23-90

59.– Ortotipografia (Eusko Legebiltzarraren jarraibideak). Letra larriak. Letra etzana. Kopuruak. Izen bereziak. Maileguak. Labur hitzak.

Bibliografia: Eusko Legebiltzarra. Ortotipografia (Eusko Legebiltzarraren jarraibideak). http://www.legebiltzarra.eus/oposic/e_oposic_1.html

60.– Ortotipografía (Normas de redacción del Parlamento Vasco). Mayúsculas. Cursiva. Cantidades. Abreviaciones. Acento. Léxico.

Bibliografia: Eusko Legebiltzarra. Ortotipografía (Normas de redacción. Parlamento Vasco). http://www.legebiltzarra.eus/oposic/e_oposic_1.html

61.– Funciones y uso de la mayúscula. Para delimitar las unidades textuales principales. Para marcar los nombres propios y las expresiones denominativas. Para formar siglas. Para favorecer la legibilidad. La llamada mayúscula diacrítica. La mayúscula de relevancia. La mayúscula en los números romanos.

Bibliografia: Real Academia Española (2010). Ortografía de la lengua española. Madrid: SLU Espasa Libros, or. 441-515

62.– Eusko Jaurlaritzaren Terminologia Batzordearen terminologia-lanerako irizpideak.

Bibliografia: Eusko Jaurlaritza. Terminologia Batzordea. Terminologia-lanerako irizpideak. https://www.euskara.euskadi.eus/informazioa/terminologia-batzordeak-onartutako-hiztegiak/r59-738/eu/

63.– Maileguak eta kalkoak terminologia-lanean.

Bibliografia: Eusko Jaurlaritza. Terminologia Batzordea. Maileguak eta kalkoak terminologia-lanean.

https://www.euskara.euskadi.eus/informazioa/terminologia-batzordeak-onartutako-hiztegiak/r59-738/eu/

64.– Eusko Jaurlaritzaren Terminologia Batzordeak onartutako hiztegiak.

Bibliografia: Eusko Jaurlaritza. Terminologia Batzordea Terminologia Batzordeak onartutako hiztegiak

https://www.euskara.euskadi.eus/r59-738/eu/contenidos/informacion/terminologia_2013/eu_edukia/plangintza.html

65.– Hizkuntza-baliabideak. Euskalbar eta Hiztegibar. Hiztegiak. Euskaltzaindiaren hizkuntza-baliabideak. Itzulpen-memoriak. Corpusak. Estilo-liburuak. Kontsultaguneak. Terminologia.

Baliabidea: Hizkuntza-baliabideak. EIZIE Elkartea. https://eizie.eus/eu/baliabideak/hizkuntza_baliabideak

66.– Tresnak. Itzulpen automatikoa. Kalitate kontrola. Ordenagailuz lagundutako itzulpena. Terminologia. Urruneko interpretazioa. Zuzentzaileak.

Baliabidea: Hizkuntza-baliabideak. Tresnak. EIZIE Elkartea. https://eizie.eus/eu/baliabideak/tresnak

67.– Itzultzaile juridiko-administratiboa. Aurkezpena. Lan praktikoak aztertzen. Kalitatea. Jatorrizko testua. Xede-testuaren emaitza aldakorra da. Joskera. Terminologia. Ortografia. Lege-xedapenen izenburuak. Hitzez hitzeko aipuak. Administrazioko sail eta erakundeen izen ofizialak. Euskaratik gaztelaniarako itzulpenak.

Baliabidea: Itzultzaile automatikoa. Neuronala. IVAP, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea. https://www.ivap.euskadi.eus/itzultzaile-automatiko-neuronala/z16-a2izo/eu//

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala