Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

75. zk., 2021eko apirilaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
2225

EBAZPENA, 2021eko apirilaren 12koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Euskal Autonomia Erkidegoko arte-galeriei 2021. urtean nazioarte mailako arte-azoketan standak edo espazio birtualak alokatzeko dirulaguntzak ematea arautzen duen deialdiaren aldaketa.

2021eko martxoaren 18an argitaratu zen EHAAn (56. zk.) 2021eko martxoaren 4ko Ebazpena, Euskal Autonomia Erkidegoko arte-galeriei 2021. urtean nazioarte mailako arte-azoketan standak edo espazio birtualak alokatzeko dirulaguntzak emateko prozedura argitara ematen zuena, Zuzendaritza Kontseiluak onartua.

Ebazpen horren 6.1 artikuluak honako hau ezartzen du epeen inguruan:

«Deialdi honen 9.1.a) artikuluan aipatzen den ARCO azokarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau EHAAn argitara eman eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita».

COVID-19ak sortutako egoeraren ondorioz, deialdi honen xede diren jarduera asko eten eta atzeratu egin dira; beraz, eta kontuan izanda 2021eko ARCO azoka uztailean egingo dela, egokitzat jotzen da deialdiaren epe guztiak bateratzea eta honetarako ere 2021eko irailaren 3ra arte luzatzea.

Ondorioz, 6.1 artikulua aldatu egingo da, eta honela idatzita geratuko da:

«Deialdi honen 9.1.a) artikuluan aipatzen den ARCO azokan parte hartzeko epea 2021eko irailaren 3ra arte izango da, ebazpen hau EHAAn argitara eman eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita».

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– Argitara ematea Euskal Autonomia Erkidegoko arte-galeriei 2021. urtean nazioarte mailako arte-azoketan standak edo espazio birtualak alokatzeko dirulaguntzak ematea arautzen duen deialdiaren 6.1 artikuluaren aldaketa. Deialdi hori 2021eko martxoaren 18an argitaratu zen EHAAn.

2.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Donostia, 2021eko apirilaren 12a.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

IRENE LARRAZA AIZPURUA.


Azterketa dokumentala