Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

44. zk., 2021eko martxoaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1214

11/2021 EBAZPENA, otsailaren 25ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita Euskal Herriko Unibertsitatearekin sinatutako lankidetza-hitzarmena luzatzeko erabakia argitaratzea, Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Katedraren bidez, Euskadiko gorroto-delituei buruzko urteko txostena egiteko eta Europarekin alderatzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak hitzarmen hori sinatu duenez, eta behar den publikotasuna emateko, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Euskal Herriko Unibertsitatearekin, Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Katedraren bidez, sinatutako lankidetza-hitzarmena luzatzeko akordioaren testua, Euskadiko gorroto-delituei buruzko urteko txostena egiteko eta Europarekin alderatzeko. Honen eranskinean dago jasota testu hori.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 25a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN OTSAILAREN 25EKO 11/2021 EBAZPENARENA
LUZAPEN-AKORDIOA, EUSKADIKO AUTONOMIA ERKIDEGOAREN ADMINISTRAZIO OROKORRAK (SEGURTASUN SAILA –ERTZAINTZA–) ETA UNIVERSIDAD DEL PAÍS VASCO / EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAK (GIZA ESKUBIDEEN ETA BOTERE PUBLIKOEN KATEDRA) IZENPETUTAKO LANKIDETZA-HITZARMENARENA, ZEINAREN BIDEZ ADOSTU ZUTEN URTEAN TXOSTEN BAT EGITEA EUSKADIN GERTATZEN DIREN GORROTO-DELITUEI BURUZ ETA EUROPAN GERTATZEN DIRENEKIKO AZTERKETA KONPARATIBOA EGITEA

Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 15ean.

ALDERDIAK

Alde batetik, Josu Iñaki Erkoreka Gervasio, Jaurlaritzko lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua, Lehendakariaren irailaren 7ko 20/2020 Dekretuan (EHAA, 2020ko irailaren 8koa, 188. zk.) egindako izendapenari jarraiki. Euskadiko Autonomia Erkidegoaren izenean eta ordezkaritzan jarduten du.

Eta bestetik, Guillermo Quindós Andrés jn., Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateako (aurrerantzean, UPV/EHU) Zientzia Garapen eta Transferentzia errektoreordea, unibertsitatearen izenean eta ordezkaritzan, eta UPV/EHUren estatutuek esleitzen dizkioten eskumenen egikaritzan.

Alderdiek lankidetza-hitzarmen hau izenpetzeko gaitasun eta legitimazio nahikoa aitortzen diote elkarri, baita hitzarmenean ezarritako betebeharrak betetzeko ere. Horregatik, honako hau

AZALTZEN DUTE:

I.– 2018ko abenduaren 27an, Euskadiko Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorrak (Segurtasun Saila –Ertzaintza–) eta Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak (giza Eskubideen eta Botere Publikoen katedra) lankidetza-hitzarmena izenpetu zuten urtean txosten bat egiteko Euskadin gertatzen diren gorroto delituei buruz eta, urtebetez, Europan gertatzen direnekiko azterketa konparatiboa egiteko.

II.– Lankidetza-hitzarmenaren hamabosgarren klausulan, alderdi sinatzaileek adostu zuten hitzarmenaren indarraldia 2021eko martxoaren 1ean amaituko zela, eta urtebetez luzatu ahal izango zutela alderdiek hala adosten bazuten.

III.– Bi alderdiek jarraipena eman nahi diote elkarren arteko lankidetzari, Giza Eskubideen eta Botere Publikoen katedrak urtean txosten bat egin dezan Euskadin gertatzen diren gorroto delituei buruz, eta urtebetez, Europan gertatzen diren gorroto-delituekiko azterketa konparatiboa egin dezan. Horretarako, beharrezkoa da hitzarmenaren indarraldia luzatzea, klausula hauekin bat etorriz:

KLAUSULAK

Lehenengoa.– Alderdi sinatzaileek adostu egiten dute Euskadiko Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorrak (Segurtasun Saila –Ertzaintza–) eta Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak (Giza Eskubideen eta Botere Publikoen katedra) izenpetutako lankidetza hitzarmena luzatzea, zeinaren bidez adostu zuten urtean txosten bat egitea Euskadin gertatzen diren gorroto delituei buruz eta, urtebetez, Europan gertatzen direnekiko azterketa konparatiboa egitea. Horrenbestez, hitzarmenaren indarraldia urtebetez luzatzea adosten dute, hain zuzen ere 2021eko martxoaren 1etik 2022ko martxoaren 1era arte.

Bigarrena.– Alderdiek konpromisoa hartzen dute arestian adierazitako lankidetza-hitzarmenaren xedeari jarraipena emateko beharrezkoak diren jarduerak garatzen jarraitzeko.

Hirugarrena.– Alderdi sinatzaileen betebeharrek Akordio hau iraungi bitartean jarraituko dute indarrean.

Elkarren adostasunarekin, eta dagozkion ondorioak eragin ditzan, alderdiek luzapen-akordio honen bi ale izenpetzen dituzte, goiburuan adierazitako lekuan eta datan.

Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.

UPV/EHUko Zientzia Garapen eta Transferentzia errektoreordea,

GUILLERMO QUINDÓS ANDRÉS.


Azterketa dokumentala