Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

19. zk., 2021eko urtarrilaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
430

AGINDUA, 2021eko urtarrilaren 8koa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez desegin egiten baita Abaltzisketa, Alegia, Altzo, Amezketa, Baliarrain, Ikaztegieta eta Orendaingo Bake Epaitegietako Idazkaritzen Elkartea.

Egungo legeriak Euskal Autonomia Erkidegoari ematen dio Bake Epaitegietako Idazkaritzen Elkarteak sustatzeko eta eratzeko eskumena, Mugapen eta Antolaketa Judizialari buruzko abenduaren 28ko 38/1988 Legearen 50. artikuluan xedatutakoarekin bat eginez.

Bake Justiziari buruzko abenduaren 22ko 411/1998 Dekretuak V. kapituluan arautzen ditu Bake Epaitegietako Idazkaritzen Elkarteak, eta 22. artikuluan eta hurrengoetan jasotzen dira, besteak beste, elkarte horiek desegiteko betekizunak.

Justiziako sailburuaren 1992ko abenduaren 30eko Aginduaren bidez (1993ko otsailaren 4ko EHAA, 23. zk.), onartu egin zen Abaltzisketa, Alegia, Altzo, Amezketa, Baliarrain, Ikaztegieta eta Orendain udalerriek osatutako Bake Epaitegietako Idazkaritzen Elkartea.

Elkarte hori formalki eratu bada ere, egitatez, elkarteak ez du elkarte gisa funtzionatu urteetan, eta, errealitate juridikoa benetako egoerarekin bat etortzeko, bidezkoa da elkartea formalki desegitea.

Ondorioz, ukitutako udalei eta bake epaitegiei entzun ondoren, eta Bake Justiziari buruzko abenduaren 22ko 411/1998 Dekretuaren 23. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren 18/2020 Dekretuaren 13.1.d) eta e) artikuluan xedatutakoari dagokionez, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Desegitea Abaltzisketa, Alegia, Altzo, Amezketa, Baliarrain, Ikaztegieta eta Orendain udalerriek eratutako Bake Epaitegietako Idazkaritzen Elkartea.

2. artikulua.– Ukitutako udalek idazkari egokia izendatuko dute, baldin eta halakorik ez badute, Bake Justiziari buruzko abenduaren 22ko 411/1998 Dekretuaren 2.2, 4 eta hurrengo artikuluetan ezarritako ondorioetarako.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Aurkaratzea.

Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du; beraz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahalko da honen aurka, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, jakinarazi eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita bi hileko epean.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Ondorioak.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urtarrilaren 8a.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.


Azterketa dokumentala