Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2020ko azaroaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Prestatu eta trebatzeko ikastaroak

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4832

1213/2020 EBAZPENA, urriaren 28koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez 2020-2021 ikasturteko bigarren lauhileko euskara ikastaroetarako deia egiten zaie Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileei eta berari atxikitako Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko langileei.

Horretarako kontuan hartu da azaroaren 24ko 10/1982 Legea, Euskararen Erabilpena Arauzkotzezkoa, eta garatzen duten dekretuak: Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioetan euskararen erabilera normaltzeko plangintza arautzeko den apirilaren 15eko 86/1997 Dekretua eta euskararen erabilera Osakidetza Euskal osasun zerbitzuan normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretua. Halaber, kontuan hartu dira Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko 2. Plana (2013ko abenduaren 3an onartua) eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak (aurrerantzean Osakidetza), hizkuntza-prestakuntzako eta normalizazioaren arloan sinatutako lankidetza hitzarmena.

Hori dela eta, hau

EBATZI DUGU:

Artikulu bakarra.– Osakidetzako langileentzako 2020-2021 ikasturteko euskara-ikastaroetarako deialdia onartzea, I., eta II. eranskinetan ezarritako oinarriekin bat etorrita. Deialdi honek 2020-2021 ikasturteko bigarren lauhilekoa arautzen du, eta hirugarren hizkuntza-eskakizuna arteko ikastaroak eskaintzen ditu.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak azaroan argitaratuko du 2020-2021 ikasturteko bigarren lauhilekorako euskara-ikastaroen deialdia egiteko ebazpena, IVAPekin lankidetza-hitzarmena duten erakunde publikoetako langileentzat.

Ebazpen honetan jasotako aurreikuspenen eta IVAPen ebazpen horren artean desadostasunik badago, azken horretan xedatutakoa nagusituko da.

Era berean, IVAPen ebazpena aplikatuko da deialdi honetan berariaz aurreikusi ez diren gai guztietan.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 28a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.

I. ERANSKINA
OINARRIAK

Lehenengoa.– Helburua.

Deialdi honen helburua da Osakidetzako langileen euskarazko hizkuntza-gaikuntzan eragitea eta bultzatzea.

Bigarrena.– Nori zuzendua.

1.– Deialdia Osakidetzako langileei zuzenduta dago, edozein dela ere haien lan-harremana, baldin eta zerbitzu aktiboan, senideak zaintzeko eszedentzian edo zerbitzu berezietan, baldin eta 2020-2021 ikasturteko euskara-ikastaroen deialdi orokorra arautu zuen 491/2020 ebazpenaren datatik deialdi honetako ikasturte-modalitate bakoitzari dagozkion eskabideak aurkezteko epea amaitu arteko aldian zerbitzu aktiboan, senitartekoak zaintzeko eszedentzian edo zerbitzu berezietan badaude.

2.– Deialdi honetan eskaintzen den hizkuntza-prestakuntza IVAPek finantzatuko du, horretarako duen aurrekontuaren bidez. Aurrekontua nahikoa ez balitz, IVAPek indarrean dagoen araudian aurreikusitako lehentasun irizpideei jarraituko die, hau da, 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren 3. artikuluan ezarritako irizpideei.

3.– Halaber, ordu-kreditua agortuta izateagatik IVAPek finantzatuko ez duen langileen hizkuntza-prestakuntza Osakidetzak finantzatuko du, horretarako duen aurrekontuaren bidez. Aurrekontua nahikoa ez balitz, Osakidetzaren Giza Baliabideen zuzendariak 2018ko martxoaren 12an emandako 2/2018 Jarraibideetan ezarritako lehentasun irizpideak ezarriko dira. Jarraibide horiek ordu-kreditua agortuta izanda euskara ikasten jarraitu ahal izateko ohiz kanpoko laguntzari buruzkoak dira.

4.– Lanorduetan euskarazko prestakuntza jasotzeko baimenak ematerakoan, zerbitzu-erakundeek Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko 2. Planaren 3.3.4 puntuan ezarritako irizpideak aplikatuko dituzte, baita Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzak Instrukzio bidez ezarriko dituen irizpideak ere.

Hirugarrena.– Arau orokorrak eta ikastaroetan parte hartzeko baldintzak.

3.1.– Arau orokorrak.

2020-2021 ikasturteko bigarren lauhilekoaren egutegia kontuan hartuta, ondoren zerrendatutako gaiak arautzeko 2020-2021 ikasturteko deialdi nagusiaren oinarriak aplikatuko dira (491/2020 Ebazpena, ekainaren 11koa; Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean 2020ko ekainaren 23an argitaratua).

– Mailaketa-probak (6.1 oinarria): Beharrezko bada, IVAPek mailaketa proba egitera deituko du langilea. IVAPek Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzari jakinaraziko dio mailaketa proba nork egin behar duen, baita non eta noiz egin behar duen ere.

– Administrazio-taldeak antolatzea (6.2 oinarria): Ikastaroaren egutegi zehatza ikastaroa hasi baino lehenago banatuko da, eta bertan adieraziko dira jai eta zubi egunak.

– Matrikula orriaren bitartez eskolatzea, matrikula-orria ordaintzea eta kostua (6.3, 6.4, 7.3 oinarriak)

– Liberatutako pertsonala. Betebeharrak eta ordainsariak (6.5 oinarria)

– Eskolan berandu hastea (8.2 oinarria)

– Eskolara joatea eta asistentzia kontrolatzea (8.4 eta 8.5 oinarriak)

– Ikastaroari uko-egitea (9. oinarria)

– Eskola behin betiko uztea (10. oinarria)

– Ordu-kredituari buruzko araubidea (11. eta 12. oinarriak)

– Eskaintzen diren moduluak (egunean 2/3 ordukoak, trinkoak)

Administrazio-taldeak osatze aldera, deialdi osagarri honetan mailaketa-proba bakarra egingo da.

3.2.– Ikastaroetan parte hartzeko baldintzak.

Oraingo deialdi honetan otsailetik ekainera arteko eskaera egin ahal izango dute interesdunek, betiere baldintza hauen pean:

a) Ikastaroa urrian hasi ez duten langileek ezingo dute bi orduko ikastarorik hasi otsailean, ez lanorduetan ez lanorduz kanpo. Urrian hasi ez direnek, beraz, otsailean lanorduetako bost orduko ikastaroa edo barnetegiko ikastaroa eskatu ahal izango dute soilik.

b) Urrian hasi diren ikasleek, aldiz, lanorduetako ikastaro trinkoa edo barnetegia nahiz modulu aldaketa eskatu ahal izango dute otsailean, hau da, ikastaro trinkotik 2 ordukora aldatzea, edo alderantziz.

Modulu aldaketei dagokienez, oraingo deialdi honetan ezingo da autoikaskuntza ikastarorik hasi.

Lanorduz kanpoko ikastaroetan ezingo da barnetegiko ikastarorik egin.

Ikastaroek, betiere, HABEk araututako ikastaro-moduluak izan behar dute, eta otsailetik ekainera arteko iraupena izan behar dute.

Laugarrena.– Eskabideak egiteko eta tramitatzeko epeak.

Interesdunek deialdi honetan eskabide elektronikoa bete beharko dute eta deialdian eskainitako modulu eta ordutegi bakarra aukeratu.

Zerbitzu-erakunde bakoitzeko zuzendaritzaren ardura da, euskara ikastaroak eskatzen dituztenen artean, aukeraketa egitea.

Zerbitzu-erakundeetako langileen zuzendaritzek jasotako eskaerak aztertu eta Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzak ezarritako aukeraketa irizpideen arabera onartuko edo ukatuko dituzte.

Eskabideak zerbitzu-erakundeen langileen zuzendaritzek kudeatuko dituzte Giza Baliabideen Zuzendaritzak horretarako ezarritako aplikazio informatikoaren bidez.

IVAPeko Solaskidegune aplikazio informatikoaren bidez emango dio Osakidetzak baimendutako eskaeren berri IVAPi.

IVAPek eskabideak aztertu eta gero, idatziz jakinaraziko dio Osakidetzari baztertutako eskaerak zeintzuk diren.

4.1.– Eskabideak non eta nola aurkeztu.

Deialdi honetan parte hartu nahi duten langileek eskaera telematikoa egin beharko dute, Osakidetzaren intranet korporatiboaren bidez. Hona hemen helbideak eta bideak:

www.osakidetza.eus (Profesionalak > Euskara > Euskarazko prestakuntza > Euskalduntze ikastaroak > 1-2-3 HE prestatzeko ikastaroak > 2020-2021 ikasturtea: otsail-ekaina deialdia > Eskainitako ikastaroak / Eskaerak)

www.osakidetza.euskadi.eus (Online zerbitzuak > Profesionalentzako zerbitzuak > Intranet Korporatiboa)

Eskaera telematikoa egitea ezinezko den kasuetarako, interesdunek aukera izango dute intranet korporatiboaren bidez egiteko.

Deialdian onartua izateko beharrezkoa da eskabidea epearen barruan eta behar bezala aurkeztea, aurreikusitako modalitateetako edozeinetan.

4.2.– Lanorduetako ikastaroetarako eskabideak.

Eskabidea egiteko epea: 2020ko azaroaren 13tik 24ra bitartean, biak barne.

Onartutako eta ez onartutako eskaeren zerrendek Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzan egon beharko dute 2020ko abenduaren 2rako.

Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzak eskaeretan egokitzapenak egin ahal izango ditu eta behin betiko eskaeren berri emango dio IVAPi 2020ko abenduaren 10erako. Epe horretatik kanpo ez da eskaerarik ezta aldaketarik ere onartuko.

Zerbitzu-erakundeen zuzendaritzek interesdunei jakinaraziko diete idatzizko jakinarazpenaren bidez haien eskabidea baimendu duten ala ez. Onartu ez dutenean, arrazoia espresuki azaldu beharko diete interesdunei. Jakinarazpena 2020ko abenduaren 4rako egin beharko da beranduen ere. Halaber, zerbitzu-erakundeek zabalkunde handiena duen hedabideen bidez emango dute jakinaraztera onartuen eta ukatuen zerrenda (posta elektronikoa, intranet, iragarki-taula...)

Aukeratutako langileen behin betiko zerrendaren arabera osatuko dira ikastaroak eta taldeak.

4.3.– Lanorduz kanpoko ikastaroetarako eskabideak.

Eskabidea egiteko epea: 2020ko azaroaren 13tik abenduaren 10era bitartekoa izango da, biak barne.

Onartutako eta ukatutako eskaerek Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzan egon beharko dute 2020ko abenduaren 23rako.

Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzak onetsitako eskaeren berri 2021eko urtarrilaren 8rako eman beharko dio IVAPi. Epe horretatik kanpo ez da eskaerarik, ez aldaketarik onartuko.

4.3.1.– Baimendu eta baztertuko eskaeren zerrendak jakinaraztea.

Zerbitzu-erakundeen zuzendaritzek interesdunei jakinaraziko diete idatzizko jakinarazpenaren bidez haien eskabidea baimendu duten ala ez. Onartu ez dutenean, arrazoia espresuki azaldu beharko die interesdunei. Jakinarazpena 2021eko urtarrilaren 4rako egin beharko da beranduen ere. Halaber, zerbitzu-erakundeek zabalkunde handiena duen hedabideen bidez emango dute jakinaraztera onartuen eta ukatuen zerrenda (posta elektronikoa, intranet, iragarki-taula...)

Idatzizko jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik hasita, interesdunek 10 eguneko epea izango dute erreklamazioak bere zerbitzu-erakundeko langileen zuzendaritzari egoki iritzitako erreklamazioa aurkezteko.

Erreklamazioak Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetako erregistroan aurkeztu ahal izango dira eta, halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan jasotako edozein eratan.

Bosgarrena.– Lanorduetako ikastaroetan onartzeko araubidea.

Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzak aldiro-aldiro arautuko ditu aukeratzeko irizpideak eta prozedurak, eta euskararen erabilera normalizatzeko prozesuaren araberako aldaketa eta egokitzapenak egingo ditu.

Lanorduetako ikastaroetarako aukeraketa-irizpideak Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzak ezarriko ditu. Zerbitzu-erakunde bakoitzeko zuzendaritzaren ardura da, lanorduetako euskarazko ikastaroak eskatzen dituztenen artean, aukeraketa egitea.

Seigarrena.– Lanorduetako ikastaroak.

Ebazpen honen II. eranskinean daude adierazita deialdi honetan, lanorduetan, egin daitezkeen ikastaroak.

Deialdi hau 2020-2021 ikasturteko bigarrena da, eta bertan egiten den ikastaro-eskaintza mugatua da, gorago aipatu den ekainaren 11ko 491/2020 Ebazpenean iragarri bezala.

Ikastaroen hasiera eta amaiera egunak eta ordutegiak II. eranskinean zehaztutakoak dira. Halere, IVAPek ondoen iritzitako egokitzapenak egin ditzake II. eranskinean zehazten diren hasiera eta bukaera egunetan nahiz ordutegietan.

Zazpigarrena.– Lanorduz kanpoko ikastaroak.

7.1.– Ikastaroen eskaintza eta baldintzak.

Lanorduz kanpoko ikastaroak eskatzeko baldintzak eta ezaugarriak deialdi honen hirugarren oinarrian ezarri dira.

Deialdi osagarri honetan ez da onartuko autoikaskuntzan aritzeko eskaerarik.

Ikastaroek, betiere, HABEk araututako ikastaro-moduluak izan behar dute, eta otsailetik ekainera arteko iraupena izan behar dute.

Eskaintza honetatik kanpo geratzen dira barnetegiko ikastaroak.

7.2.– Lanorduz kanpoko ikastaroetan matrikulatzea.

Langileak egindako eskaera IVAPek aztertu eta, hala badagokio, onartu ondoren, matrikula-orri bana bidaliko du Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzara, honek langile bakoitzari berea helarazi diezaion.

Matrikula-orriaren bitartez langilea edozein euskaltegi publiko edo pribatu homologatuan matrikulatu ahal izango da.

Matrikulatzeko ezinbesteko izango da langileak matrikula-orria euskaltegian entregatzea.

Langilea inon matrikulatzen ez bada, ahalik eta arinen itzuli behar du matrikula orria IVAPera. Matrikula-orria itzultzeko prozedura ekainaren 11ko 491/2020 Ebazpenaren bederatzigarren oinarrian dago jasota.

Langileak egin duen matrikulak honako baldintza hauek betetzen baditu, IVAPek matrikularen kostu osoa ordainduko du:

1) Matrikula-orria garaiz entregatzea euskaltegian: ikastaroa hasi baino lehen aurkeztu beharko da.

2) Aurreko 7.1 oinarriak ezartzen dituen ikastaroen ezaugarriak betetzea.

Langileak egin duen matrikulak aurreko baldintzak betetzen ez baditu, IVAPek ez du ordainduko. Kasu horretan, ukapenaren berri emango dio Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzari.

Zortzigarrena.– Ikastaroen hasierari buruzko arau orokorrak.

Ikastaroa hasten den egunean bertan hasi beharko du langileak eskolan. IVAPek bertan behera utziko ditu eskolan hasi ez diren langileen eskaerak.

Moduluz aldatzen diren ikasleen kasuan, hasiera-dataren erreferentzia ikastaro trinkoa izango da, beraz:

– Ikastaro trinkotik 2 ordukora aldatzen diren ikasleek lehenik eta behin ikastaro trinkoa bukatu behar dute, eta ondoren aldatuko dira 2 orduko ikastarora.

– 2 orduko ikastarotik trinkora aldatzen diren ikasleek 2 orduko ikastaroan jarraituko dute harik eta ikastaro trinkoa hasi arte.

Bederatzigarrena.– Datu pertsonalen babesari buruzko informazioa.

Datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoak babesteari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 13. artikulua betez, jakinarazten da deialdi honen eremuan euskara-ikastaroak kudeatzeko datu pertsonalen tratamendua, alde batetik, Osakidetzaren ardurapean egingo dela, eta, beste alde batetik, IVAPen ardurapean.

Interesdunari jakinarazten zaio bere datu pertsonalak Osakidetzak tratatuko dituela eta Giza Baliabideen Kudeaketa Integratua izeneko tratamendu-jardueran sartuko direla. Tratamendu horren helburua da Osakidetzako langileak kudeatzea, interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak erabiliz egindako misio bat betetzeko. Datuak hirugarren erakundeei jakinaraz dakizkieke. Interesdunak datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea du, bai eta haien tratamendua mugatzeko edo aurka egiteko ere.

Datuen babesari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jo webgune honetara:

https://www.osakidetza.euskadi.eus/datuenbabesa

Halaber, interesdunari jakinarazten zaio bere datu pertsonalak IVAPek tratatuko dituela eta EAEko Administrazio Publikoetako Langileen Euskalduntzea izeneko tratamendu-jardueran sartuko direla. Tratamendu horren helburua da EAEko administrazio publikoetako langileen hizkuntza-gaikuntzako ikastaroak kudeatzea eta ebaluatzea, eta, hala badagokio, programatzea eta bertaratzea gestionatzea, bai eta hizkuntza-gaikuntzagatik esleitutako ordu-kreditua kudeatzea ere. Hori guztia, interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoen izenean egindako eginkizun baten arabera. Datuak hirugarren erakundeei jakinaraz dakizkieke. Interesdunak datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea du, bai eta haien tratamendua mugatzeko edo aurka egiteko ere.

Datuen babesari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jo webgune honetara:

https://www.euskadi.eus/tratamendu-jardueren-erregistroa-tje/web01-aprat/eu/eu/contenidos/informacion/rat/eu_def/adjuntos/0215_eu.html

II. ERANSKINA
BARNETEGIKO IKASTAROAK ETA ADMINISTRAZIOKO LANGILEEZ OSATUTAKO TALDEAK

1.– Barnetegiko ikastaroak.

Barnetegiko ikastaroak Zornotzako Aurten Bai barnetegian eta Lazkaoko Maizpide euskaltegian egin ahal izango dira ondorengo egutegiaren arabera:

Maizpide (Lazkao): otsailak 15 – ekainak 23.

Aurten Bai /Zornotza): otsailak 15 – ekainak 30.

Barnetegiko ikastaroak euskaltegien egutegiari eta ordutegiari egokituko zaie.

IVAPek bere gain hartuko ditu matrikula eta egonaldiaren gastuak.

2.– Bost orduko ikastaroak.

Modulu honek egun osoko lan-liberazioa eskatzen du, eskola orduei ikasleak lan pertsonalerako behar duen denbora gehitu beharra dagoelako.

IVAPek bere gain hartuko ditu matrikula gastuak.

Bigarren lauhilekoaren iraupena ondorengoa izango da: 2021eko otsailaren 15etik ekainaren 25era.

2021eko apirilaren 1etik 11ra artekoak, biak barne, Aste Santuko oporraldia izango da, eta beraz, ez dira eskola egunak izango.

Ikastaroaren egutegi zehatza ikastaroa hasi baino lehenago banatuko da eta izan daitekeen edozein aldaketa garaiz jakinaraziko da.

3.– Modulu aldaketak.

3.1.– Bost orduko ikastarotik bi orduko ikastarora:

Bost orduko ikastarotik IVAPeko bi orduko talde batera aldatzen diren ikasleek ondorengo egutegia izango dute: 2021eko otsailak – 2021eko maiatzak 28.

Administrazioko taldeetako ikastaroen ordutegia 08:00etatik 10:00etara izango da Bilbon, Donostian eta Vitoria-Gasteizen.

2021eko martxoaren 29tik apirilaren 11ra artekoak, biak barne, Aste Santuko oporraldia izango da, eta beraz, ez dira eskola egunak izango.

Ikastaroaren egutegi zehatza ikastaroa hasi baino lehenago banatuko da eta izan daitekeen edozein aldaketa garaiz jakinaraziko da.

Matrikula-orriaren eskolatzen diren ikasleek euskaltegiaren egutegia eta ordutegia jarraituko dute.

3.2.– Bi orduko ikastarotik bost orduko ikastarora:

Bi orduko ikastarotik IVAPeko bost orduko talde batera aldatzen diren ikasleek eranskin honen 2. puntuan adierazitako egutegia izango dute.

Aldiz, matrikula-orriarekin eskolatzen dien ikasleek euskaltegiaren egutegia eta ordutegia izango dute.


Azterketa dokumentala