Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

178. zk., 2020ko irailaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3548

AGINDUA, 2020ko abuztuaren 25ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez egiten baita unibertsitate aurreko irakasmailetarako euskarazko ikasmaterialak diruz laguntzeko deialdia (EIMA deialdia).

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak Heziberri 2020 plana onartu zuen. Hau da Heziberri 2020 planaren helburua: Europako esparruan hezkuntzaren eta prestakuntzaren arloan 2020rako ezarritako berrikuntza- eta garapen-ildo estrategikoak bateratzea hezkuntzak gure testuinguruan eta ingurunean dituen erronkekin.

Plan horretan sartuta dago Hezkuntza-eredu pedagogikoaren markoa, hezkuntza-eredu pedagogikoaren ildo nagusiak biltzen dituen proiektua. Marko horrek paradigma-aldaketa nabarmena ezarri zuen, konpetentzietan oinarritzen den hezkuntza delako. Horrek aldaketak sortu zituen hezkuntza-etapa guztietako ikuspegi pedagogikoan.

Haur Hezkuntzako, Oinarrizko Hezkuntzako eta Batxilergoko curriculum berriak zehaztu zituen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak, 237/2015, 236/2015 eta 127/2016 Dekretuen bidez, hurrenez hurren.

Heziberri 2020 planaren markoan jasotako 5.3 atalean berariaz hitz egiten da ikasmaterialez; besteak beste, hezkuntza-eredu pedagogikoarekin bat etorri behar dutela esanez. Hortaz, ikasmaterialek dekretuek ezartzen dituzten curriculumak bete beharko dituzte.

Horren harira, unibertsitate aurreko irakasmailetako curriculumen araberako euskarazko ikasmaterialak laguntzeko helburua du EIMA dirulaguntza-deialdiak.

EIMA deialdia hiru modalitatek osatzen dute, azken urteetako 3 deialdien moldeari jarraitzen diotenak. Honako hau lagunduko da diruz:

EIMA 1, euskarazko ikasmaterial inprimatuen edizio-kostuak.

EIMA 2.0, euskarazko ikasmaterial digitalak.

EIMA 4, euskarazko ikasmaterial inprimatuen sorkuntza.

Deialdi honen prozeduran aplikagarri izango dira Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren eta berorren araudia onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren oinarrizko xedapenak. Baita Dirulaguntzei buruzko azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren VI. tituluarenak eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuarenak ere.

Agindu hau Hezkuntza Sailaren 2020. urteko dirulaguntzen Plan Estrategikoaren barruan dago (Hezkuntzako sailburuaren Agindua, Sailaren 2020. urteko dirulaguntzen Plan Estrategikoa onartzen duena).

Agindu honen barruan, bi atal bereizten dira: atal orokorra eta modalitateei dagokien atala. Azken horiek eranskin gisa jasotzen dira.

Atal orokorrean, hiru modalitateetan komunak diren edukiak jasotzen dira. Eranskinetan, aldiz, orain artean EIMA programaren bidez garatu diren EIMA 1, EIMA 2.0 eta EIMA 4 dirulaguntza-deialdiek propio dituzten ezaugarriak biltzen dira. Modalitate bakoitzak bere aurrekontua eta prozedura izango ditu.

Hori guztia gogoan izanik, honako hau

EBAZTEN DUT:
ATAL OROKORRA
I. KAPITULUA
XEDEA

1. artikulua.– Unibertsitate aurreko irakasmailetan erabiltzekoak diren ikasmaterialak –euskarazkoak eta kalitatezkoak– sortu eta editatu ahal izateko beharrezkoak diren dirulaguntzak arautzea.

Hiru modalitate lagunduko dira, eta honako hau lagunduko da diruz:

EIMA 1, euskarazko ikasmaterial inprimatuen edizio-kostuak.

EIMA 2.0, euskarazko ikasmaterial digitalak.

EIMA 4, euskarazko ikasmaterial inprimatuen sorkuntza.

II. KAPITULUA
DIRU-BALIABIDEAK

2. artikulua.– Laguntza-deialdi honek 985.000 euroko aurrekontua du. Honako aurrekontu-partida hauek ditu modalitate bakoitzean:

EIMA 1: 500.000 euro, 300.000 euro 2020ko aurrekontuan eta 200.000 euroko konpromiso-kreditua 2021ean.

EIMA 2.0: 400.000 euro, 80.000 euro 2020ko aurrekontuan eta 320.000 euroko konpromiso-kreditua 2021ean.

EIMA 4: 85.000 euro, 17.000 euro 2020ko aurrekontuan eta 68.000 euroko konpromiso-kreditua 2021ean.

3. artikulua.– 1.– Deialdi honetako dirulaguntzak bateragarriak dira beste edozein erakunde publikok edo pribatuk helburu berarekin emandako beste laguntza batzuekin, baldin eta hortik ez bada gainfinantzaketarik sortzen. Gainfinantzaketa hori emanez gero, laguntza murriztu egingo da, dagokion gehienezko mugaraino.

2.– Deialdi honetara aurkezten diren pertsona fisikoek eta pertsona juridiko pribatuek ikasmateriala egiteko beste erakunde publiko edo pribatutatik laguntzarik eskatu badute, edota halakorik jaso badute, horren azalpena egin beharko dute, berariaz, dagokion atalean.

III. KAPITULUA
IKASMATERIALEN BALDINTZAK

4. artikulua.– Euskara hutsean sorturik eta prestaturik dauden ikasmaterialak laguntzen ditu deialdi honek.

Hala ere, eta salbuespen gisa, beren ezaugarrien arabera, euskaraz eta erdaraz dauden ikasmaterialak ere bildu ahal izango dira laguntza-deialdi honetara (A ereduan euskara irakasteko metodoak, hiztegi elebidun edo eleanitzak...).

EIMA 1 modalitateak itzulpenak eta egokitzapenak ere onartuko ditu.

5. artikulua.– Gaur egun indarrean dauden unibertsitate aurreko irakasmailetarako ikasmaterialak hartuko ditu kontuan deialdi honek.

Haur Hezkuntzako, Oinarrizko Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasmaterialez gain, beste alor eta etapa hauetakoak ere bildu ahalko dira deialdira: Lanbide Esparruko Heziketa Ziklokoak, Helduen Hezkuntzarako ikasmaterialak, Aukerako Hezkuntza Jarduera lantzeko ikasmaterialak, Musika-irakaskuntzan erabiltzekoak eta Hezkuntza Berezirako ikasmaterialak. Ikasmaterial horiek etapa bakoitzean indarrean dagoen araudia bete beharko dute.

6. artikulua.– Honako laguntza-deialdi honetara biltzen diren Haur Hezkuntzako, Oinarrizko Hezkuntzako eta Batxilergoko curriculumeko ikasmaterialek Heziberri 2020 planeko hezkuntza-eredu pedagogikora eta horren baitan onartutako dekretuetara egokitu beharko dute: abenduaren 22ko 236/2015 Dekretua, Oinarrizko Hezkuntzako curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen duena; abenduaren 22ko 237/2015 Dekretua, Haur Hezkuntzako curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen duena; eta irailaren 6ko 127/2016 Dekretua, Batxilergoko curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen duena.

Hortaz, material didaktikoek honako ezaugarri hauek izango dituzte hezkuntza-eredu pedagogikoarekin koherenteak izan daitezen:

a) Ikasleen irteera-profilean definitutako oinarrizko konpetentziak lortzearen alde egitea.

b) Ikasleei eta irakasleei irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuen plangintza, garapena eta ebaluazioa egiten laguntzeko mota guztietako materialak izango dira.

c) Zorroztasun zientifikoa eta hizkuntza egokitu egingo zaizkie ikasleen adinari eta 236/2015, 237/2015 eta 127/2016 Dekretuetan araututako curriculumei. Lege-ordenamenduko printzipioak, balioak, askatasunak eta betebeharrak ere agertu eta sustatu behar dira, eta diseinu unibertsalaren eta irisgarritasunaren ezaugarriak bete.

d) Irisgarriak izan behar dute, bai desgaitasun fisiko, sentsorial edo intelektualen bat duten ikasleentzat, bai ikasteko beste zailtasun batzuk dituztenentzat.

e) Hizkuntza ez da modu sexistan erabiliko, eta irudietan emakumeen eta gizonen presentzia orekatua eta estereotipatu gabekoa bermatuko da.

f) Aniztasun familiarra eta afektibo-sexuala agertuko da ikasmaterialetan, baita gainerako errealitate kulturalak eta, etnikoak ere.

Ikasmaterialen ezaugarriekin zerikusia duten edukiak eta Heziberri 2020 planarekin lotutako dokumentu eta tresna baliagarriak Hezkuntza Sailaren honako helbide honetan aurki daitezke: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-hezi2020/eu/

7. artikulua.– Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 30. artikuluan finkatutakoa bete beharko dute ikasmaterialek.

8. artikulua.– 1.– Deialdi honen bidez diruz lagundutako ikasmaterialek indarrean dauden lege-eskakizunak bete behar dituzte jabego intelektualari, egile-eskubideei eta lege-gordailuari dagokienez. Proiektuaren lanketan erabiliko diren eta azken produktuaren zati izango diren irudi, soinu, testu edo beste edozein multimedia-objektu eskatzailearenak izango dira, edota egile- edo banaketa-eskubideei buruz indarrean dagoen araudia beteko dute.

2.– Arau horiek Hezkuntza Sailaz kanpoko erakundeen esparrukoak direla kontuan izanik, eskakizun horiek bete direla ziurtatu beharko du eskatzaileak eskabide-orrian, erantzukizunpeko adierazpenen atalean.

9. artikulua.– Hezkuntza Sailaren onespena izan beharko dute deialdi honen bidez diruz lagundutako ikasmaterialek.

1.– Onespenaren prozedurari buruzko informazioa honako lotura honetan aurki daiteke:

http://www.euskadi.eus/eima-euskal-ikasmaterialen-kalitatea/web01-a2heusk/eu/

Hezkuntza Sailaren onespena jasotzeko, ikasmaterial guztiek hizkuntza-azterketa eta didaktika-azterketa gainditu beharko dute, eta ikasmaterial digitalek azterketa teknikoa ere bai.

Onespena eskuratu duen ikasmaterialak honako hauek jaso beharko ditu ikusgai:

Onespen-data

Honako esaldi hau: «Ikasmaterial honek Hezkuntza Sailaren onespena du»

2.– Hauek dira azterketa bakoitzean jarraituko diren irizpideak:

a) Hizkuntza-azterketa:

Zuzentasunaren azterketa: Euskaltzaindiaren arauak betetzen diren aztertuko da eta erabiltzen den hizkuntza bere oinarrizko ezaugarrietan (joskera, lexikoa... ) egokia den.

Testuinguruarekiko egokitasun-azterketa: Testuaren koherentzia eta elkarreraginezko testuingurua (materiala nork norekin, non eta zertarako erabiliko den) izango dira kontuan.

b) Didaktika-azterketa:

Ikasmateriala hezkuntza-eredu pedagogikoarekin bat datorren egiaztatuko da, aginduaren 5. eta 6. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

c) Azterketa teknikoan, kontuan izango dira, besteak beste:

Sistema eragilea eta nabigatzaileak, irisgarritasun maila...

IV. KAPITULUA
LAGUNTZA-ESKATZAILEAK

10. artikulua.– Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 11., 13. eta 14. artikuluetan ezartzen diren baldintzak bete beharko dituzte deialdi honetako laguntzak eskuratu nahi dituztenek.

11. artikulua.– Beharrezko lege-nortasuna duten pertsona fisikoak edo pertsona juridiko pribatuak izan daitezke laguntza-jasotzaile.

Salbuespena EIMA 1 modalitatea da. Horretan, pertsona juridiko pribatuak soilik izan daitezke laguntza-jasotzaile.

12. artikulua.– Honako hauek ezin izango dute laguntza-deialdi honetara ikasmaterialik aurkeztu: herri-aginteak, zuzenbide pribatuko herri-aginteak edota herri-aginteetan parte-hartze nagusia duten sozietate pribatuak.

13. artikulua.– Laguntza-eskatzaileek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

1.– Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea.

Deialdiaren kudeaketa-organoa arduratuko da betebeharren egiaztatzeaz, dirulaguntza eskatzen duten entitateei eta pertsona fisikoei baimena eskatu gabe. Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretua ezarriz egingo da aurreko hori.

Eskatzaileak baimen hori berariaz uka dezake uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 22. artikuluan ezarritakoaren arabera. Halaber, Zergarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharren eta horien egiaztatzearen inguruan, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 18., 19. eta 22. artikuluetan ezarritakoa hartuko da kontuan.

Eskatzaileak baimen hori ukatzen badu, Zergarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharren egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu.

Zergak Nafarroako Foru Komunitateko Ogasunean eta Espainiar Estatutik kanpo ordaintzen dituzten entitateek eta pertsona fisikoek zergak egunean dituztela ziurtatzeko dokumentua aurkeztu beharko dute.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.2 artikuluan zehaztutako betebeharrak gordetzea.

3.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo bere erakunde autonomoek izaera bereko beste laguntza edo dirulaguntza batzuk eman izana dela-eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozeduraren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozedura hori amaitu egin beharko da onuradunei dirulaguntza eta laguntza eman eta ordaindu ahal izateko.

4.– Halaber, zigor- edo administrazio-arloko zigorra jaso duten pertsonek edo erakundeek, horren ondorioz dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galdu badute edo horretarako ezgaitzen duen lege-debeku baten eraginpean badaude, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera sexu-diskriminazioa egiteagatiko lege-debekuak barne, ezin izango dute agindu honetan araututako dirulaguntzen eta laguntzen deialdietara aurkeztu, zigorrak ezarritako aldian.

5.– Europar Batasunak dirulaguntza bat ilegal eta merkatu komunarekin bateraezin gisa deklaratu duen aurretiazko erabaki baten ondoren, berreskuratze-agindu baten zain ez egotea.

Honek ez dio eragiten EIMA 4 modalitateari.

6.– Krisialdian dagoen enpresa ez izatea, betiere krisialdian dauden enpresak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko Jarraibideetan xedatutakoarekin bat etorriz (2014-07-31ko AO, C249).

Honek ez dio eragiten EIMA 4 modalitateari.

V. KAPITULUA
ESKABIDEAK AURKEZTEKO MODUA ETA EPEA

14. artikulua.– Laguntza-deialdi honetan parte hartu nahi duen orok zuzen eta osorik bete beharko du eskabide-orria, eta horri gehitu behar zaizkion dokumentuak garaiz aurkeztu.

15. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

16 artikulua.– 1.– Eskabideak Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan aurkeztuko dira: https://www.euskadi.eus/zerbitzu_elkartzea/2020/eima/y22-izapide/eu

Prozedura elektronikoa honako legeria honek araututa dago: Administrazio Elektronikoari buruzko 2012ko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretua eta Informatika eta Telekomunikazioko Zuzendariaren 2006ko otsailaren 9ko Erabakia (E-Administrazioarentzat-Platea-Plataforma teknologikoa onartu zuena). Horiekin batera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legea ere kontuan izango ditugu.

2.– Eskabide bat aurkeztuko da ikasmaterial bakoitzeko.

17. artikulua.– Eskabidearen ondoko izapideak Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren «Nire Karpeta» atalean egingo dira: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

18 artikulua.– Eskabidearekin eta deialdiarekin zerikusia duten gainerako izapideak egiteko jarraibideak Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan egongo dira eskuragarri, eskabideak aurkezteko erabiliko den helbidean.

19. artikulua.– Laguntza-eskatzaileek Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetatik nahi dutena erabil dezakete eskabidea eta honi erantsitako agiriak aurkezteko. Ondorioz, aukeratutako hizkuntza erabiliko da prozeduran, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan ezartzen den moduan.

20. artikulua.– Eskabideak aurkezteak adierazten du espresuki eta formalki onartu direla deialdi honetako oinarriak definitzen dituzten baldintzak.

21. artikulua.– Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei Buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretua betetze aldera, erantzukizunpeko adierazpenaren bidez, honako betebehar hauek egiaztatu beharko ditu eskatzaileak eskabidean:

1.– Ikasmateriala berria dela eta euskaraz sortuko dela.

Honek ez dio eragiten EIMA 1 modalitateari.

2.– Helburu berari zuzenduriko dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo bestelako baliabideak beste administrazio edo erakunde publiko edo pribaturi eskatu izana eta, dagokionean, haiengandik jasotakoa adieraztea txostenean.

3.– Ez dagoela Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo haren erakunde autonomoek emandako ezaugarri bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den itzultze- edo zigor-prozedura baten eraginpean.

4.– Ez daukala dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zigorrik eta ez dagoela laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera sexu-diskriminazioan erori izanagatiko lege-debekua barne.

5.– Entitateen kasuan, legez eratuta eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko erregistroan edo dagokion erregistroan izena emanda dagoela.

6.– Aurkeztutako proiektua aurrera eramateko beharrezko egile-eskubideak edota egile-baimenak badituela.

7.– Europar Batasunak dirulaguntza bat ilegal eta merkatu komunarekin bateraezin gisa deklaratu duen aurretiazko erabaki baten ondoren, ez dagoela berreskuratze-agindu baten zain.

Honek ez dio eragiten EIMA 4 modalitateari.

8.– Enpresa ez dagoela krisian, betiere bat etorriz krisialdian dauden enpresak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko Jarraibideetan xedatutakoarekin (2014-07-31ko AO, C249).

Honek ez dio eragiten EIMA 4 modalitateari.

9.– Ebazpena hartzean kontuan izandako ezaugarriren bat aldatuz gero, horren berri eman beharko dio deialdiaren kudeaketa-organoari.

10.– EIMA 4 modalitatean eskatzailea lantaldea denean, ordezkaria taldea osatzen duten pertsona fisiko guztiek izendatu dutela.

11.– Laguntza-deialdi honetan dirulaguntzen onuradun izateko jarritako baldintzak betetzen dituela.

22. artikulua.– Eskatzaileak eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

1.– Eskatzaileari dagozkion dokumentuak.

1.1.– Eskatzaileak bere ziurtagiri digitala erabiltzen badu eskabidea egiteko, ez du dokumenturik aurkeztu beharko.

1.2.– Eskatzaileak bere ziurtagiri digitala erabiltzen ez badu eskabidea egiteko, dokumentu hauek aurkeztu beharko ditu, betiere bere izaera juridikoaren arabera: eraketa-eskritura edo akta, estatutuak, legezko ordezkariaren izendapena eta IFZren (Identifikazio Fiskaleko Zenbakia) kopia.

1.3.– Zergak Nafarroan edo Espainiar Estatutik kanpo ordaintzen dituzten eskatzaileen kasuan, zergen betebeharra betea dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria.

1.4.– Eskatzaileak eskabide bat baino gehiago aurkezten duenean, 1.2 eta 1.3 puntuetako dokumentuak bakarrak izan daitezke eskabide guztientzat. Halaber, 1.2 puntuan aipatutako dokumentuak lehendik aurkeztu badira beste administrazio batean, eskatzaileak ez ditu dokumentu horiek berriro aurkeztu behar izango, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluan agintzen denari jarraituz. Aurkeztu ezean, eskatzaileak baimena eman beharko du eskabide-orrian, «Aurretik entregatutako dokumentazioa» atalean, eta dokumentu horiek noiz eta zein deialditarako (Saila, Zuzendaritza, programa) aurkeztu zituen argi adierazi, Administrazioak egiaztatze-lanak egin ditzan.

2.– Ikasmaterialari dagozkion dokumentuak. Deialdiaren modalitate bakoitzari dagokion eranskinean azalduko dira.

23. artikulua.– Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak eskabidean edo dokumentazioan zerbait gaizki dagoela edo zerbait falta dela ikusten badu, hamar eguneko epea emango dio dirulaguntza-eskatzaileari akatsak zuzentzeko edo aurkeztu beharreko dokumentuak aurkezteko. Era berean, adieraziko zaio horrela egin ezean atzera egin duela ulertuko dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, xede horretarako emandako ebazpena eman ondoren.

24. artikulua.– Datu pertsonalak babestea.

Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak tratatuko ditu agindu honetako prozeduretan erabiltzen diren eskabide eta dokumentazioetako datu pertsonalak, bera baita datuen tratamenduaren arduraduna. Datu pertsonalen tratamendu horren helburua deialdi hau kudeatzea eta ebaztea da soilik. Deialdiak duen interes publikoan eta bertan parte-hartzeko eginiko eskabideetan du oinarri aipatu helburuak.

Interesdunek datuak irispidean izateko eskubidea, datuak zuzentzekoa eta ezereztekoa, eta datuen eramangarritasun-eskubidea baliatu ahal izango dituzte, bai eta datuen tratamendua mugatzeko eskubidea eta haren aurka egitekoa ere. Horretarako, idazki bat bidali behar dute helbide honetara: Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

VI. KAPITULUA
DEIALDIAREN KUDEAKETA

25. artikulua.– 1.– Hezkuntza Saileko Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari dagokio laguntza-deialdi hau kudeatzea.

2.– Jarraipen-batzordea arduratuko da deialdi honetan dirulaguntza aginduta duten proiektuen jarraipena egiteaz, azken ordainketa egiten den arte. Berak baimenduko ditu esleitutako dirulaguntzen ordainketak. Eskatzaileak onespenerako ikasmaterialak aurkezteko duen epearen luzapen-eskaera egiten badu, eskaera horri erantzun bat eman beharko dio jarraipen-batzordeak.

3.– Honako hauek dira jarraipen-batzordearen partaideak:

– Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria, Lucía Torrealday Berrueco, batzordeburu.

– Euskara Zerbitzuaren burua, Iñigo Barruso Lazkano.

– EIMAko teknikariak, Rakel Olea Gonzalez eta Mikel Osoro Uriguen, idazkari.

4.– Kudeaketan sortutako gertakariak jarraipen-batzordeak bideratuko ditu.

VII. KAPITULUA
DIRULAGUNTZEN KALKULUA ETA MODALITATEEN EBAZPENAK

26. artikulua.– Dirulaguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko prozedurak deialdiaren modalitate bakoitzari dagokion eranskinean azalduko dira.

27. artikulua.– Honako hau izango da dirulaguntza-deialdiaren ebazpenak emateko eta argitaratzeko prozedura:

1.– Ebazpen-proposamenak kontuan izanda, Hezkuntzako sailburuordeak emango ditu laguntza-deialdi honi dagozkion ebazpenak.

2.– Ebazpen horiek, gutxienez, honako kontu hauek jasoko dituzte:

a) Diruz lagundutako ikasmaterialen zerrenda eta ikasmaterial horietako bakoitzari esleitutako dirulaguntza.

b) Diruz lagundu ez diren ikasmaterialen zerrenda, ukatzeko arrazoia azalduta.

3.– Agindua EHAAn argitaratu eta gehienez sei hilabeteko epean emango dira ebazpenak. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraituz, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratuko dira (https://euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/erabakiak/), eta argitaratu eta biharamunetik aurrera izango dute eragina.

Aurrekoari kalterik egin gabe, SMS mezu edo posta elektronikoaren bitartez egindako jakinarazpenen oharrak egin ahal izango dizkie organo kudeatzaileak interesdunei. Mezuok eskabidean adierazitako telefono mugikorrera eta posta elektronikoaren kontuetara bidaliko dira. Nolanahi ere, abisu horiek ez dute izango jakinarazpen baliorik.

4.– Ebazpenaren jakinarazpenik egiten ez bada 3. puntuan esandako epean, ezezko erantzuntzat hartuko da isiltasuna.

28. artikulua.– Ebazpen horien aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote dirulaguntza-eskatzaileek Hezkuntzako sailburuari, ebazpenak Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik aurrera, hilabeteko epean.

29. artikulua.– Onuradunek esleitutako dirulaguntzari idatziz uko egiten ez badiote, dirulaguntza onartutzat joko da. Ebazpenak Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik aurrera hamar egun naturaleko epea izango dute onuradunek esleitutako dirulaguntzari idatziz uko egiteko.

VIII. KAPITULUA
DIRULAGUNTZEN ORDAINKETAK ETA JUSTIFIKAZIOA

30. artikulua.– Dirulaguntzak bi zatitan ordainduko dira: lehenengo ordainketa ebazpenak jakinarazi eta esleitutako dirulaguntza onartu dela egiaztatu ostean egingo da. Bigarrena, aldiz, onuradunak modalitate bakoitzean ezarritako baldintzak bete direla justifikatu ondoren.

Dirulaguntzen ordainketak egiteko prozedurak eta justifikazioak deialdiaren modalitate bakoitzari dagokion atalean azalduko dira.

31. artikulua.– 1.– Agindu honetan finkatutako edozein eginkizun ez betetzeak edota laguntzak lortzeko ezarritako baldintzetan gezurretan ibiltzeak, jokabide horien ondorioz gerta daitezkeen erantzukizun penalak baztertu gabe, agindutako dirulaguntza galtzea ekarriko du; baita, hala legokiokeen kasuan, aurretik jasotako diru-kopurua eta dagozkion atzerapen-interesak atzera itzuli beharra ere, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak zehaztutako prozedurarekin bat.

Era berean, 1/1997 Legegintza Dekretuaren 49.12 artikuluan xedatutakoaren arabera, dirulaguntza emateko kontuan izandako baldintzak aldatzen badira, eta edozein kasutan, beste administrazio batzuen edo erakunde publiko edo pribatuen dirulaguntzak eskuratu baldin badira lehia bidez, edo, bestela, helburu bera aurrera eramateko bestelako diru-sarrera edo baliabideak lortu badira, laguntza ematea ekarri duen erabakia aldatu egin ahal izango da, betiere dirulaguntzaren arauak onuradun izateko ezartzen dituen gutxieneko baldintzak betetzen baldin badira.

2.– Dirulaguntzaren itzulketaren inguruan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 19.4 eta 37. artikuluetan jasotakoari jarraituko zaio.

IX. KAPITULUA
ONURADUNEN BETEBEHARRAK

32. artikulua.– Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko hirugarrenen erregistroan alta emanda egon behar du laguntza-jasotzaileak, laguntza jaso ahal izateko. Alta emateko edota aurretik erregistratutako kontu-zenbakia aldatzeko, lotura honetan dagoen dokumentua aurkeztu beharko du: https://www.euskadi.eus/r51-341/eu/contenidos/autorizacion/alta_terceros/eu_7999/hirugarrenaren_alta.html

33. artikulua.– Onuradunak dirulaguntzen erabilera kontrolatzeko behar duten informazio guztia emango die Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari.

34. artikulua.– Onuradunen betebeharren inguruan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluan eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.2 artikuluan araututakoa izango da kontuan.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA

Agindu honetako euskarazko eta gaztelaniazko idazkien artean interpretazio-auzirik sortuz gero, euskarazkoa hartuko da auzia argitzeko erreferente.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Laguntza programa hau Europako Batzordearen 2014ko ekainaren 26ko (EB) 651/2014 Erregelamenduaren barruan dago, zenbait dirulaguntza mota barne-merkatuarekin bateragarriak jotzen dituena, Itunaren (EBAO 2014, L 187, 2014-06-26) 107. eta 108. artikuluen aplikazioaren ondorioz (Kategorien Araberako Salbuespen Araudi Orokorra edo 651/2014 Araudia).

EIMA 4 modalitateari ez dio eragiten xedapen honek.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abuztuaren 25a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

I. ERANSKINA
EIMA 1 MODALITATEA

Euskarazko ikasmaterial inprimatuen edizio-kostuak laguntzea da EIMA 1 modalitatearen helburua.

1.– Ikasmaterialen baldintzak.

1.1.– Unibertsitate aurreko irakasmailetan erabiltzekoak diren euskarazko ikasmaterial inprimatuak lagunduko dira; zehazki, ikasmaterial inprimatu horien edizio-kostuak.

1.2.– 5. puntuan zehaztuta daude lagun daitezkeen edizio-kostuak.

Diruz lagundu daitezkeen gastuei dagokienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluan ezarritakoa hartuko da kontuan.

1.3.– Dirulaguntza-deialdira aurkeztuko den ikasmaterialaren ezaugarriak zehaztu beharko ditu eskatzaileak.

Eskatzaileak adierazi beharko du euskaraz sortutako ikasmateriala ala egokitutako edo itzulitako testua den. Halaber, zehaztu beharko du ilustrazio eta irudiak ikasmaterialerako berariaz sortuak diren ala beste nonbaitetik hartu diren.

1.4.– Epe zehatz batean argitaratutako ikasmaterialak aurkeztuko dira dirulaguntza-deialdira, hain zuzen ere, 2019ko irailaren 7tik 2020ko irailaren 9ra bitartean argitaratutakoak.

Argitalpen-data moduan honako hau hartuko da: Lege Gordailuari dagokion Gordailu-aitorpenaren M-5 dokumentuko administrazio-eginbidean jarritako data.

1.5.– Lehen argitaraldientzat prestaturik dago, nagusiki, deialdi hau. Hala ere, bigarren edo hurrengo argitalpen birmoldatu edo osatuek ere jaso ahal izango dute dirulaguntza, betiere berritutako zatia izango da balioetsi eta diruz lagunduko dena.

1.6.– Ikasmaterial oro komertzializatu egin beharko da, herritarrei zuzenduriko banaketa-zirkuituen bidez, edozein herritarrek liburu-dendan eskuratzeko moduan egon dadin. Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak baldintza horren betetzea dagokion dirulaguntza finkatu aurretik egiaztatu ahal izango du.

2.– Ikasmaterialaren dokumentazioa.

Atal Orokorreko 22. artikuluan zerrendatzen den dokumentazioaz gain, jarraian zehazten den dokumentazioa ere aurkeztu beharko da eskabidearekin batera:

1) Ikasmaterialaren Txostena (1/1 inprimakia). Dirulaguntza eske aurkezten den ikasmaterial bakoitzeko bat bete beharko da; bertan ikasmaterialaren datu tekniko eta ekonomikoak jasoko dira.

Dokumentu hori Euskadi.eus atariko Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan egongo da eskuragarri: https://www.euskadi.eus/zerbitzu_elkartzea/2020/eima/y22-izapide/eu

Txostenaren 5. atalean (Argitalpen kostuen justifikazioa) adierazitako gastu guztien faktura eta justifikazio-dokumentuak gehitu beharko dira.

Dirulaguntzaren zuriketari dagokionez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 30. artikuluan ezarritakoa hartuko da kontuan.

2) Lege Gordailuari dagokion M-5 inprimakia.

3) Dirulaguntza eskatzen duen entitatearen legezko ordezkariak sinatutako idazki bat (ez dago eredurik), diruz laguntzea nahi den ikasmaterialaren tirada ziurtatzen duena. Entitate batek ikasmaterial bat baino gehiago aurkezten badu, idazki bakarrean ziurtatu ahal izango ditu horien tiradak.

Ikasmaterialaren Txostenean adierazitako tiradak bat etorri behar du entitate eskatzailearen legezko ordezkariak sinatutako idazkian adierazitako tiradarekin. Horren egiatasuna baieztatze aldera, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak behar beste egiaztapen-lan egingo du fakturen eta gainerako dokumentuen bidez.

4) Ikasmateriala Euskarazko Ikasmaterialen Katalogoan (EIMA katalogoa) katalogatzeko eskaera fitxa (O1 inprimakia), behar bezala beteta.

Inprimaki hori Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan izango da eskuragai: https://www.euskadi.eus/zerbitzu_elkartzea/2020/eima/y22-izapide/eu

5) Argitara emandako ikasmaterialaren bina ale. Ale horien aurkezpena ezinbestean aurrez aurre egingo da, ahal delarik Herritarrentzako zerbitzuan -Zuzenean- edo Hezkuntza Sailaren egoitzaren batean aurkeztuko da, nahiz tokian tokiko Ordezkaritzetan, nahiz Vitoria-Gasteizko egoitza nagusian, bertako Euskara Zerbitzuaren EIMA 1 programan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz). Era berean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan zehaztutako bulegoetan ere aurkeztu ahal izango da.

3.– Dirulaguntzen kalkulua eta ebazpena.

Dirulaguntzen zenbatekoa kalkulatzeko prozedura.

3.1.– Beharrezkoak diren datuak eskuratu eta gero, honako hau egingo da:

1) Ikasmaterial horiek dagozkien txostenetan azaldutako datu tekniko eta ekonomikoekin agertzen duten adostasun-maila neurtuko da. Honako puntu hauek aztertuko dira: Hezkuntza Sailaren onespena, argitalpen-kostuak, ezaugarri teknikoak eta tirada.

2) Agindu honetan jarritako baldintzak betetzen diren ala ez ikuskatuko da.

3) Ikasmaterial bakoitzaren edizio-kostuen kalkulua eskatuko zaie argitalpen alorreko bi adituri. Aditu horiek aldez aurretik izendatuko ditu Hezkuntza sailburuordeak.

5. puntuan oinarrituta, bi adituek, nork bere aldetik, ikasmaterial bakoitzaren azterketa egingo du eta horietako bakoitzaren kostua kalkulatuko du. Horren ondoren, bi adituek ikasmaterial bakoitzari egindako balioespenak hartuko ditu EIMA 1eko teknikariak, eta bien arteko batezbestekoa egingo du.

Adituek edizio-kostuen txostena helaraziko diote ebazpen-proposamena egingo duen batzordeari, eta beharrezkoa bada, aholkulari gisa arituko dira batzordean.

3.2.– Honako hauek dira aipatutako ebazpen-batzordearen partaideak:

– Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria, Lucía Torrealday Berrueco, batzordeko burua.

– Euskara Zerbitzuko burua, Iñigo Barruso Lazkano.

– EIMA 1eko teknikaria, Rakel Olea Gonzalez, batzordeko idazkaria.

3.3.– Adituek ikasmaterial bakoitzarentzat finkaturiko edizio-kostuak eta argitaletxeak eskabide-orrian zehaztutakoak alderatuko ditu ebazpen-proposamena egingo duen batzordeak, eta txikiena hartuko du ikasmaterial bakoitzaren erreferentziazko argitalpen-kostutzat.

Ondoren, erreferentziazko argitalpen-kostuei kalitatearen eta beharraren irizpidea aplikatuko zaie, Hezkuntza Sailaren Laguntza-zerbitzuetako adituek aurrez balioetsitakoaren arabera.

Balioespen hori egiteko, adituek Aginduaren Atal Orokorreko 5. eta 6. artikuluetan zehaztutako alorren eta etapen curriculumen betetze-maila eta hezkuntza-komunitateak dituen beharrak izango dituzte kontuan.

Ikasmaterialak oso kalitate handikoak badira, edota ikasmaterial horien beharra handia bada, 1. mailako balioespena jasoko dute ikasmaterialek, eta erreferentziazko argitalpen kostuei % 6 gehituko zaie.

Kalitatezko ikasmaterialak badira, edota horien beharra badago, 2. mailako balioespena jasoko dute ikasmaterialek. Kasu hauetan, erreferentziazko argitalpen-kostuei % 3 gehituko zaie.

Azkenik, ikasmaterialen kalitatea balekoa bada, edo ikasmaterial horien behar berezirik ez badago, 3. mailako balioespena jasoko dute ikasmaterialek, eta erreferentziazko argitalpen kostuen kopuru bera mantenduko da.

3.4.– Zehaztutako emaitza horiekin, ebazpen-batzordeak ikasmaterial bakoitzari dagokion dirulaguntzaren zenbatekoa finkatuko du, eta ebazpen-proposamena egingo.

3.5.– Baldin eta esleitutako zenbatekoen batuketa Atal Orokorreko 2. artikuluan zehaztutako dirulaguntza partida baino handiagoa bada, proportzionalki banatuko da.

3.6.– Dirulaguntza ez da izango diruz lagundu daitezkeen gastuen % 80 baino gehiagokoa.

4.– Dirulaguntzaren ordainketak eta justifikazioa.

4.1.– Dirulaguntzak bi zatitan ordainduko dira.

– Lehenengo ordainketan dirulaguntzaren % 60 ordainduko da, ebazpena jakinarazi eta entitate onuradunak esleitutako dirulaguntza onartu duela egiaztatu ostean.

– Dirulaguntzaren gainerako % 40a, 4.2 puntuan ezarritako baldintzak bete ondoren bideratuko da, betiere 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera.

4.2.– Justifikazioa.

Dirulaguntza justifikatzeko dokumentazioa 2021eko urtarrilaren 2tik 2021eko urriaren 15era aurkeztuko da Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren «Nire Karpeta» atalean: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

Honako dokumentu hauek aurkeztu behar dira:

1) Dirulaguntza eskatzen duen entitatearen legezko ordezkariak sinatutako idazki bat (ez dago eredurik) zeinak egiaztatzen duen diruz lagundutako ikasmaterialaren salmenta. Bertan, saldutako ale-kopurua zehaztu beharko da.

2019ko irailaren 7tik 2021eko irailaren 30era bitarteko salmentak hartuko dira kontuan eta, gutxienez, diruz lagundutako tiradaren % 30 saldu izana justifikatu beharko da.

Ikasmaterialaren ezaugarrien arabera, gutxieneko salmentaren ehunekoa egokitu daiteke.

2) Dokumentuan adierazitako salmenten faktura eta justifikazio-dokumentuak (ez dago eredurik).

4.3.– Gutxieneko salmentaren baldintza ez betetzeak kobratzeke dagoen kopurua jasotzeko eskubidearen galera ekarriko du; baita aurretik jasotako diru-kopurua itzuli beharra ere, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginak onartzen duen bezala, eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak zehaztutako prozeduraren arabera dagozkion atzerapen-interesak gehituko dira.

5.– Diruz lagundu daitezkeen kostuak.

Lagundu daitezkeen gastuak bi motatakoak izango dira:

5.1.– Kostu finkoak.

1) Originalak prestatzeko lanen kostuak.

Nondik norakoa

Edizio-produkzioari hasiera eman aurretik, testuak (jatorrian euskaraz idatziak edo euskarara itzuliak) gauzatu ostean argitaletxeak egindako lanaren ondorioz sortutako kostuak. Hortaz, testu/edukiaren sortze-kostuak eta itzultze-kostuak ez dira kontuan hartuko.

Honako kostu hauek lagunduko dira:

Jatorrizko testuaren eitea egokitzea, lanaren egiturak koherentzia izan dezan (azala, kapituluen eraketa, aurkibidea, izenburu-mailaketa, edukiak, eranskinak...); ortotipografia egokitzea (letra etzana eta lodia; aipuen eraketa zuzena, oharrak, bibliografia, kakotxen erabilera zuzena; eta akats ortografikoen zuzenketa (tarte bikoitzak, puntuazioa, letra larriak, etab.).

Balioespena

Ikasmaterial bakoitzaren testu idatziaren zailtasun-mailaren arabera karaktereko prezio jakina jarriz egingo da, honako sailkapen honen arabera:

(Ikus .PDF)

2) Edizio-diseinuaren kostuak.

Nondik norakoa

– Argitalpenaren definizio grafikoa (azalaren diseinua, diagramazioa, barruko orrialdeen maketazio-jarraibideak, orrialde bereziak...). Kostu horiek honako kasu hauetan baino ez dira kontuan hartuko: edizio-diseinu sortu berri edo molde berriko edizio-diseinua duten ikasmaterialen kasuan; hau da, beste zenbait argitalpenetan, euskarazko zein gaztelaniazkoetan, aurretiaz finkatutako diseinurik (sorta edo bilduma bati loturikoa) ez duten ikasmaterialak.

– Arte-zuzendaritza, bai edizio-diseinu sortu berri edo molde berriko edizio-diseinua duten ikasmaterialen kasuan, bai aurretiaz finkatutako diseinua duten ikasmaterialen kasuan.

Balioespena

Honako balio-maila hauen arabera:

(Ikus .PDF)

Ondoriozko balioespenari ikasmaterialaren originaltasun-mailaren araberako honako ponderazio hau ezarriko zaio:

– Euskaraz sortutako testua.........................% 100

– Egokitutako / Itzulitako testua.................... % 30

3) Edizio-produkzioaren kostuak.

Nondik norakoa

– Testuak konposatzea.

– Orrialdeak doitzea eta maketatzea.

– Taulak, grafikoak eta eskemak egitea.

– Beharrezkoa denean, irudiak digitalizatzea (ilustrazioak, argazkiak...). Eskatzaileak arrazoizko justifikaziorik ematen ez badu, landutako edota erositako argazkiak, ilustrazioak eta marrazkiak digitalizatutzat joko dira. Ondorioz, kontzeptu horri dagokion kostua ez da kalkulatuko.

– Beharrezkoa denean, irudien postprodukzio digitala eta tratamendua (ilustrazioak, argazkiak...). Eskatzaileak arrazoizko justifikaziorik ematen ez badu, irudien postprodukzio digitala eta tratamendua aurretiaz egindakotzat joko da. Ondorioz, kontzeptu horri dagokion kostua ez da kalkulatuko.

– Probak zuzentzea.

– Kolore-probak egitea.

– Azken artea eta inprimaketarako pdf-ak sortzea.

Balioespena

Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusiak homologatutako salneurrien arabera.

5.2.– Kostu aldakorrak.

Nondik norakoa

– Paper-kontsumoa (azala eta barrua).

– Inprimaketa (azala eta barrua)

– Bukaera-lanak (plastifikatzea, berniza...)

– Koadernaketa.

– Manipulazioa.

– Enbalajea.

– CD, DVD eta bestelakoen bikoizketa.

Balioespena

Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusiak homologatutako salneurrien arabera.

II. ERANSKINA
EIMA 2.0 MODALITATEA

EIMA 2.0k euskarazko ikasmaterial digitalak ditu helburu.

1.– Diru-baliabideak.

1.1.– Laguntza-deialdi honek 400.000 euroko diru-kopurua du: 80.000 euro 2020ko aurrekontuan eta 320.000 euroko konpromiso-kreditua 2021ean.

Deialdira aurkezten diren proiektuak bi multzotan banatuko dira: batetik, Creative Commons Aitortu-Ez Komertziala-Partekatu Berdin 3.0 Espainia (CC BY-NC-SA 3.0) edo Creative Commons Aitortu-Partekatu Berdin 3.0 Espainia (CC BY-SA 3.0) lizentziapean egitekoak diren ikasmaterialak eta, bestetik, produkzio-etxeen jabetzakoak izango direnak. Aurrekontuaren % 40 (160.000 euro) produkzio-etxeen jabetzako materialgintzarako izango da, eta % 60 (240.000 euro) Creative Commons lizentziapean egindako ikasmaterialetarako. Halere, multzo batean aurreikusitako diru-kopuru osoa esleitzen ez bada, soberakina beste multzora pasatuko da. Ezin da ikasmaterial bera bi eratara aurkeztu.

1.2.– Dirulaguntza ez da izango diruz lagundu daitezkeen gastuen % 80 baino gehiagokoa, eta gehienez ere 25.000 euro emango da ikasmaterial bakoitzeko.

1.3.– Eskatzaile bakoitzeko 2 proiektu lagunduko dira diruz, gehienez.

1.4.– Deialdi honetako dirulaguntzak lehiaketa bidez erabakiko dira. Laguntzak esleitzeko prozedura agiri Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 51.4 artikuluan aurreikusitako lehiaketa orokorra izango da, eta beraz, aurkeztutako proiektuen arabera emango dira laguntzak, 6. puntuan xedatutako balioespen-irizpideak aplikatuz horien arteko lehentasunak ezartzeko. Laguntzak puntuazioaren goitik beherako ordenan emango dira, 1.1. puntuan aurreikusitako diru-zuzkidura agortu arte eta haren 2. puntuko baldintza betearaziz.

6. puntuan ezarritako gutxieneko puntuazioa lortzen ez duten proiektuak dirulaguntzarik gabe geratuko dira.

1.5.– Balioespenaren araberako hurrenkera kontuan izanik, eta aurrekontua agortu arte, honela esleituko zaizkie dirulaguntzak deialdiak ezarritako baldintzak betetzen dituzten proiektuei: aurrena, eskatzaile bakoitzaren proiektu bati esleituko zaio dagokion dirulaguntza eta behin eskatzaile guztien lehen proiektuak lagunduta, bigarren proiektuari, halakorik balego, esleituko zaio egokitutako laguntza.

1.6.– Bi ikasmaterial edo gehiagoren artean berdinketa gertatzen bada, Edukiaren Egokitasunaren atalean lortutako puntuazioaren goitik beherako ordenan emango dira dirulaguntzak.

2.– Ikasmaterialen baldintzak.

2.1.– Euskara hutsean sorturik eta prestaturik dauden ikasmaterial digitaletara mugatzen da modalitate hau. Produkzio bat euskal jatorrikotzat hartua izateko, testuak euskaraz sortua eta prestatua egon behar du, eta lehen argitalpena euskaraz bakarrik egingo da.

Halaber, goiburuak, helbideak, grafikoak eta ingurumeneko erreferentziak ere euskaraz emango dira ikasmaterialetan zein bere metadatuetan.

2.2.– Ikasmaterial digital berrietarako prestaturik dago laguntza-deialdi hau. Egokitu edota berritutako ikasmaterialak ez dira, beraz, deialdi honen bidez diruz lagunduko; itzulpenak ere ez.

2.3.– Deialdi honen bidez diruz lagundutako ikasmaterial orok gida didaktikoa ekarri behar du. Honako hauek dira, gutxienez, gida didaktikoak izan behar dituen ezaugarriak:

1) Helburuak (ikasleen irteera-profila): zer helburu lortu nahi diren ikasmaterial horrekin eta nori zuzendua dagoen, betiere curriculuma garatzeko indarrean dauden dekretuei edota ikasketa-planei erreferentzia eginez.

2) Zein edukirekin duen harremana, edota zein eduki landu nahi dituen, curriculuma garatzeko dekretuetako edota ikasketa-planetako arlo eta ikasgaietako helburuak lortzeko.

3) Planteamendu didaktikoaren antolaketa (unitate didaktikoak, arazo-egoerak, atazak, denboralizazioa, irakaskuntza-ikaskuntzako jarduerak: bilaketa- eta kudeaketa-jarduerak, egituratze-jarduerak, aplikazio-jarduerak...).

4) Metodologia. Ikasmaterialaren erabileraren inguruko metodologia (noiz eta nola erabili).

5) Baliabide osagarriak (gaian sakontzeko materialak, bibliografia, webguneak...).

6) Lanaren egile(ar)en eta parte-hartzaile(ar)en zerrenda.

7) Onespena jaso izanaren adierazpena eta data.

2.4.– Planteamendu didaktikoaren aldetik, produktoreek honako lehentasun-ezaugarriok izango dituzte kontuan ikasmateriala produzitzerakoan:

1) Proiektuaren ildo nagusiak etaparako edo ikasmailarako aurreikusitako helburuen, edukien eta jardueren arabera antolatzea, betiere oinarrizko konpetentzien garapena kontuan harturik.

2) Ikaskuntza aktiboa bultzatzea. Horrenbestez, ikasleek helburu jakin bat lortzeko zerbait sortu beharko dute. Hots, zeregin esanguratsua burutu beharko dute.

3) Planteamendu interaktiboa bultzatzea eta, horrez gainera, ikasleen arteko lankidetza indartzea.

4) Materialak proposamen didaktiko irekiak izatea: irakasleek moldatzeko modukoak izatea, haien programazio eta unitate didaktikoetan.

5) Ebaluazioaren garrantzia agerikoa izatea eta, beraz, ikaslea ebaluatzeko moduak proposatzea; betiere konpetentzien garapena kontuan harturik (autoebaluazioa, koebaluazioa, askotariko estrategiak...).

6) Motibatzailea eta atsegina izatea: ikasleen adina, testuingurua, interesak, etab. kontuan hartzea.

7) Inklusibitatea eta ikasleen aniztasuna kontuan hartzea (gaitasun ezberdina duten ikasleen beharretara egokitzeko aukerak ematea eta askotariko errealitateak kontuan izatea).

8) Multimedia elementuen arteko barne-kohesio egokia izatea: integrazio- eta sinkronizazio- maila egokia izatea, mezu orokorra ondo ulertu eta bereganatu ahal izateko.

9) Internet sareko doako zerbitzuen eta tresnen erabilera bultzatzea: edukiak eta baliabideak sarean partekatzeko proposamenak egitea; sareko parte hartzeko proiektuetan ekarpenak egitea; komunitate birtualetan eta sare sozialetan parte hartzea bideratzea.

10) Eskubide irekiak (Creative Commons) dituzten elementuak erabiltzea.

2.5.– Ikasmaterialak weberako diseinatuak izango dira, hots HTML lengoaian eginak. Erabiliak izateko edozein web nabigatzaile nahikoa izango da, sistema eragilea edozein delarik ere, ohiko pluginak erabiliz, beste programarik eskatu gabe eta jabe-softwarea erabiltzera behartu gabe. Halaber, ikasmaterialak eskuko edo mahai gaineko ordenagailuetan erabiltzeko modukoak izango dira. Ukimenezko pantailak dituzten gailuetan (arbel digitalak, tabletak) erabiltzeko berariazko diseinua duten ikasmaterialak ere onartuko dira.

2.6.– Materialen web irisgarritasuna bermatze aldera, kontuan hartu beharko dira World Wide Web Consortium-ek (W3C) egindako Web Edukietarako Irisgarritasun Jarraibideak (WCAG 2.0), A bikoitza irisgarritasun mailari dagozkionak bederen.

3.– Proiektuaren dokumentazioa.

Atal Orokorreko 22. artikuluan zehazten direnak betetzeaz gain; EIMA 2.0n, dokumentazio hau ere aurkeztu beharko da eskabide-orriarekin batera:

3.1.– Aurkeztu nahi den proiektu bakoitzeko «Proiektuaren txostena» deritzon inprimakia bete beharko da (2.0/1 inprimakia). Inprimaki hori egoitza elektronikoan egongo da eskuragai, eta proiektuaren gaineko alderdi didaktikoen, teknikoen eta ekonomikoen datuak emango dira hor. Proiektuaren gaineko txostena egiteko kontuan izan 6. puntuak jasotzen dituen balioespen-irizpideak.

3.2.– Ikasmaterialaren demoa ere aurkeztuko da URL helbide batean (Proiektuaren txostenean bertan zehaztu) eta, formatu itxian, fitxategi konprimatuan. Aurkezten den ikasmateriala amaituta badago, URL-a bidalita nahikoa izango da. Demorik gabe aurkezten diren proiektuak ez dira onartuko, eta euskaraz aurkezten ez diren demoak ere ez.

4.– Dirulaguntzaren kalkulua eta ebazpena.

4.1.– Deialdian aipaturiko baldintzak betetzen dituzten proiektuen adostasun-neurketa egin eta eskatzaileak eskabide-orrian zehaztutako datuen inguruan beharrezko zuzenketak egin ostean, proiektu horiek balioesteko eskatuko zaio alorreko hainbat adituri.

Alorrean alorreko aditu horiek Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak izendatuko ditu.

Aditu horiek eginiko balioespenarekin, ebazpen-batzordeak proiektu bakoitzari dagokion dirulaguntzaren proposamena finkatu eta arrazoituko du, eta, ondoren, ebazpen-proposamena aurkeztuko dio Hezkuntzako sailburuordeari

4.2.– Honako hauek dira aipatutako ebazpen-batzordearen partaideak:

– Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria, Lucía Torrealday Berrueco, batzordeko burua.

– Euskara Zerbitzuko burua.

– Sailaren Laguntza-zerbitzuetako IKT-arduraduna, Fco. Javier Perez Zabala.

– EIMA 2.0ko teknikaria, Mikel Osoro Uriguen, batzordeko idazkaria.

4.3.– EIMA 2.0 deialdi honetara aurkeztuko diren proiektuak balioesteko, 6. puntuan azaldutako irizpideak hartuko dira kontuan.

5.– Ikasmateriala aurkezteko prozedura eta dirulaguntzaren ordainketa.

5.1.– Dirulaguntza esleitu zaion eskatzaile orori agindutako laguntzaren lehen % 20 aurreratuko zaio, esleitutako dirulaguntza onartu duela egiaztatu ostean.

5.2.– 2021eko irailaren 7rako, beranduenik, ikasmaterialak bukatua egon behar du, eta Hezkuntza Sailean onespen eske aurkeztua.

Dirulaguntzaren ebazpena egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta hilabeteko epean produktore bakoitzak lan-egutegia idatziz aurkeztu beharko du.

5.3.– Ikasmateriala modu elektronikoan aurkeztu behar da, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez: http://www.euskadi.eus/nirekarpeta

5.4.– Onespena. Aginduaren Atal Orokorreko 9. artikuluan zehazten dira Onespenaren gaineko xehetasunak. EIMAk diruz lagundutako ikasmaterial orok Hezkuntza Sailaren Onespena izan behar du.

5.5.– Materialak onespen-azterketa gainditu eta gero, laguntza-eskatzaileak behin betiko bertsioa bideratu beharko du.

Behin betiko bertsioak honako esaldi hau jaso beharko du: «Ikasmaterial honek Hezkuntza Sailaren dirulaguntza jaso du».

5.6.– Jabetza pribatuko ikasmaterialen kasuan, behin betiko bertsio hori interneten zintzilik jarri beharko du kasuan kasuko produktoreak onespena jaso eta gehienez hilabeteko epean. Creative Commons lizentziapeko ikasmaterialen kasuan, Hezkuntza Sailaren Euskal Ikasmaterialen gordailura (EIMA Katalogoa) bideratu beharko da ikasmateriala epe berean.

5.7.– Behin ikasmateriala dagokion tokian kokatuz, honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dira, bi kasuetan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren (http://www.euskadi.eus/nirekarpeta) bidez:

1) Arduradunaren zinpeko aitormena (ez dago eredurik), laguntza-deialdi honen bidez jasotako diru-kopuru osoa eskabide-orrian zehaztutako proiektua produzitzeko erabili dela ziurtatuz, edota, bestela, kopuru hura zuzenduz eta benetakoa adieraziz.

2) Amaiera-memoria izeneko dokumentua (ez dago eredurik), garatu diren lanak zehaztuz.

3) Egindako gastuen egiaztagiria, behar bezala xehatua, jatorrizko faktura edo kopia eta dagozkien ziurtagiriekin batera, bai eta egindako gastu bakoitzaren ordainketa-egiaztagiriekin ere.

Gastuen egiaztagiria izeneko inprimakia (O2 inprimakia) Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan izango da eskuragai: https://www.euskadi.eus/zerbitzu_elkartzea/2020/eima/y22-izapide/eu

Lagundu daitezkeen gastuei dagokienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluan ezarritakoa hartuko da kontuan.

4) Ikasmateriala gutxienez bost urtez interneten eskuragarri egongo dela ziurtatzen duen zinpeko aitormena (ez dago eredurik), eskatzaileak izenpetuta (jabetza pribatua duten ikasmaterialen kasuan).

5) Interneteko helbidea eta beharrezko klabeak jasotzen dituen idazki ziurtatua (ez dago eredurik), jabetza pribatua duten ikasmaterialen kasuan.

6) Ikasmateriala Euskarazko Ikasmaterialen Katalogoan (EIMA katalogoa) katalogatzeko eskaera fitxa (O1 inprimakia), behar bezala beteta.

Inprimaki hori Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan izango da eskuragai: https://www.euskadi.eus/zerbitzu_elkartzea/2020/eima/y22-izapide/eu

7) Zergak egunean dituela ziurtatzen duen dokumentua, zergak Nafarroako Foru Komunitateko Ogasunean edo Espainiar Estatutik kanpo ordaintzen dituzten eskatzaileen kasuan.

Legeen aldaketaren ondorioz dokumentazio gehigarririk behar izanez gero, laguntza-deialdiaren ebazpenean zehaztuko da.

5.8.– Ikasmaterialak onespena lortu eta hilabeteko epean ikasmaterialaren behin betiko bertsioa eta deialdian eskatzen den dokumentazioa aurkezten ez bada, Hezkuntza Sailburuordetzak, interesdunari aurretik entzunez, ukatu egin ahal izango dio agindutako laguntza azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginak arautzen duen bezala eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak (1992-02-07ko EHAAn) dioenaren arabera, eta agindutako dirulaguntzaren aurrerakina sarrera publiko moduan itzuli beharko du eskatzaileak.

5.9.– Materialak onespen-azterketa gaindituko ez balu, Euskara Zerbitzuak egin beharreko aldaketen proposamena egingo dio produktoreari.

Hamabost laneguneko epea izango du produktoreak azterketaren jakinarazpenaren jasotze datatik Euskara Zerbitzuak proposatutako aldaketak gauzatzeko. Epe horretan ez baditu aldaketok gauzatzen eta onespenerako eskaera bideratzen, Hezkuntza Sailburuordetzak ukatu egingo dio agindutako laguntza azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginak arautzen duen bezala eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak (1992-02-07ko EHAA) dioenaren arabera, eta agindutako dirulaguntzaren aurrerakina sarrera publiko moduan itzuli beharko du eskatzaileak.

Bigarren saioan onespen-azterketak gainditzen baditu eta ikasmaterial horrek Hezkuntza Sailaren onespena jasotzen badu, 5.5, 5.6 eta 5.7 puntuetan adierazitako eran jokatuko da; baina materialak bigarren aldiko onespen-azterketa gainditzen ez baldin badu, Hezkuntza Sailburuordetzak, interesdunari aurretik entzunez, ukatu egin ahal izango dio agindutako laguntza eta agindutako dirulaguntzaren aurrerakina sarrera publiko moduan itzuli beharko du eskatzaileak aurreko paragrafoan jasotako baldintza berberetan.

5.10.– Ikasmaterialak onespena jaso eta behin betiko bertsioa onartu ondoren, agindutako laguntzaren % 80 luzatuko zaio eskatzaileari. Betiere, 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera.

5.11.– Dirulaguntza agindu ondoren, laguntza-jasotzaileak materiala 2021eko irailaren 7a baino beranduago entregatuko duela aurreikusten badu, idatzi bat aurkeztu beharko du Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzan, atzerapen horren arrazoiak azalduz eta ikasmateriala entregatzeko aurreikusitako epea zehaztuz. Zuzendaritza horrek, hartarako duen Jarraipen-batzordeaz, 5.2. puntuan esandakoari salbuespenik egiteko arrazoizko motiborik dagoen ala ez aztertuko du, eta dagokion erantzuna emango du. Hilabete pasa ondoren Hezkuntza Sailburuordetzaren erantzunik ez balego, luzapen-eskabideak baimena duela ulertuko da.

5.12.– Luzapen-eskabidea ikasmateriala aurkezteko epea amaitu ondoren aurkezten bada, ez da onartuko.

5.13.– Jarraipen-batzordearen gertakari-txosten teknikoa kontuan izanik, agindutako diru-kopurua ukatu edo murriztu egin ahal izango du Hezkuntzako sailburuordeak, laguntza-onuradunari entzunaldia eskaini ondoren, benetan produzitutako ikasmateriala eskabide-orrian jasotako ezaugarrietatik aldentzen den neurrian, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 19.4 artikuluan jasotzen den bezala.

Jarraipen-batzordearen zereginak dira ordainketak baimentzea eta eskatzaileak onespenerako ikasmaterialak aurkezteko duen epearen luzapen-eskaera eginez gero, eskaera horri erantzun bat ematea.

5.14.– Lana garaiz eta zuzen amaitzen ez duenak, Euskal Herriko Diruzaintza Orokorrari itzuli beharko dizkio jasotako diru-kopuruak eta legez dagozkien interesak eta kobratzeko daukana jasotzeko eskubidea galdu egingo du, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginak arautzen duen bezala, eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak (1992-02-07ko EHAAn) zehaztutako prozeduraren arabera dagozkion berandutze-interesak gehituko dira.

Modu berean jokatuko da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan jasotzen den baldintzaren bat betetzen ez bada.

6.– Proiektua balioesteko irizpideak.

Deialdi honetara bildu eta baldintzak betetzen dituzten ikasmaterialak ordenatzeko orduan honako irizpide hauek aplikatuko dira:

– Proiektuaren egitura.

– Edukiaren egokitasuna.

– Demoa.

– Aurrekontua.

6.1.– Proiektuaren egitura deritzon atalean gehieneko puntuazioa 20koa izanik, gutxieneko puntuazioa 12koa izango da. Gutxieneko maila hori lortu ezean, proiektua deialditik kanpora geldituko da. Proiektuaren egitura honela aztertuko eta balioetsiko da:

1) Proposamenaren plangintza: (0-4 puntu). Proposatutakoa aurrera eramateko plangintzaren egokitasun-maila neurtuko da: proiektuaren egitura eta lan-banaketa argi adierazita daude, deialdiaren baldintzak nola beteko diren ondo azalduta dago eta produktua probatzeko neurriak aurreikusten dira.

2) Ekarpen teknologikoa: (0-4 puntu). Produktuaren izaera digitalaren balio erantsia neurtuko da: helburuekin eta edukiekin lotura koherentea du, berrikuntza teknikoak ditu, eta gailu eta egoera anitzetan erabiltzeko egokitzen da.

3) Inklusibitatea: (0-4 puntu). Gaitasun ezberdina duten ikasleen beharretara egokitzeko ematen dituen aukerak balioetsiko dira: ikasmaterialen erabilerraztasuna, irisgarritasuna, malgutasuna eta nabigagarritasuna aztertuko dira, bai eta ikasleen aniztasuna eta askotariko errealitateak kontuan izatea ere.

4) Elkarreragin-maila: (0-4 puntu). Erabiltzailearen parte-hartzea eragiteko estrategiak neurtuko dira: ariketa elkarreragileak daude, ikasleek elkarri eragiteko ariketak daude eta ebaluaziorako tresnak daude.

5) Ikasmaterialaren alde grafikoa eta multimedia (0-4 puntu): Informazioa nola dagoen antolatuta, pantailako elementuen artean oreka dagoen, eta sinbologia, tipografia eta ikonografia balioetsiko dira. Bideoen, soinuen, argazkien, marrazkien eta animazioen kalitatea eta egokitasuna balioetsiko dira.

6.2.– Edukiaren egokitasuna deritzon atalean gehieneko puntuazioa 30ekoa izanik, gutxieneko puntuazioa 18koa izango da. Gutxieneko maila hori lortu ezean, proiektua deialditik kanpora geldituko da. Edukiaren egokitasuna honela aztertu eta balioetsiko da:

6.2.1.– Proiektuaren bidez lortu nahi diren helburuei dagokienez (0-10 puntu):

1) Indarrean dagoen curriculumarekiko lotura (0-2 puntu): indarrean dagoen curriculumean adierazitako helburuak (ikasleen irteera profila) kontuan hartu diren ala ez neurtuko da.

2) Egokitasun-maila (0-2 puntu): proiektuan adierazitako helburuak proposatutako adin taldearentzat egokiak diren ala ez neurtuko da.

3) Oinarrizko konpetentziekiko lotura (0-2 puntu): proiektuaren helburu didaktikoek zer nolako lotura duten ikasleek garatu behar dituzten oinarrizko konpetentziekin neurtuko da.

4) Formulazioa eta argitasuna (0-2 puntu): helburuen adierazpenaren argitasuna eta zehaztasuna neurtuko dira.

5) Curriculumaren euskal dimentsioa (0-2 puntu): euskal dimentsioa lantzen den ala ez eta zein neurritan neurtuko da.

6.2.2.– Proiektuan jorratzen diren edukien inguruan (0-8 puntu):

1) Indarrean dagoen curriculumarekiko lotura (0-2 puntu): adierazitako edukiek curriculumeko edukiekin duten lotura neurtuko da.

2) Gaiari buruzko informazioa (0-2 puntu): gaiari buruz jasotako informazioaren egokitasuna eta zuzentasuna neurtuko dira.

3) Ikaslearen inguruarekiko hurbiltasuna (0-2 puntu): adierazitako edukiak ikaslearen ingurutik hurbil dauden eta, ikasleen adina eta ikasmaila kontuan hartuta, esanguratsuak diren neurtuko da.

4) Hizkuntza-kalitatea eta egokitasuna (0-2 puntu). Ikasleen adina eta ikasmaila kontuan hartuta, erabili den hizkuntza zuzena eta egokia den neurtuko da.

6.2.3.– Planteamendu didaktikoari dagokionez (0-8 puntu):

1) Konpetentzien garapena (0-2 puntu): oinarrizko konpetentziak garatzen laguntzeko planteamendu didaktikoaren egokitasuna balioetsiko da (arazo-egoerak, atazak, askotariko jarduerak: bilaketa- eta kudeaketa-jarduerak, aplikazio-jarduerak, egituratze-jarduerak...).

2) Planteamendu interesgarria eta motibagarria (0-2 puntu): proiektuaren planteamenduak ikasleen artean sor dezakeen interesa eta motibazio-maila neurtuko dira.

3) Estrategia metodologikoak (0-2 puntu): ikasleen autonomia, ikasleen sormena, ikerketa, lan kooperatiboak, prozesuaren lanketa eta ikasten ikasteko estrategien aplikazioa bultzatzen duen neurtuko da.

4) Ebaluazioa (0-2 puntu): ebaluazio-irizpideak eta ikasleak ebaluatzeko moduak aztertuko dira (autoebaluazioa, koebaluazioa, askotariko estrategiak...).

6.2.4.– Gida didaktikoa (0-4 puntu): Gida didaktikoaren garapen-maila eta egokitasuna neurtuko dira. Zuzen erabiltzeko aholkuak, eginiko proposamenak egokiak eta aberatsak diren, eta zenbatean, berariaz neurtuko da. Ebaluaziorako planteamendua ere kontuan hartuko da.

6.3.– Demoa (0-5 puntu). Demoa balioesteko orduan, honako irizpide hauek zer neurritan aplikatu diren hartuko da kontuan:

– Edukien egitura landuta egotea eta argi azaltzea.

– Ikasmaterialaren ibilbidea pantailaz pantaila aurkeztea.

Demoaren balioespenean 2,5 puntu baino gutxiago ateratzen dituzten proiektuak deialditik kanpora geratuko dira.

6.4.– Aurrekontua (0-5). Aurrekontuaren eta proiektuaren arteko adostasun-maila neurtuko da.

1) Aurrekontuaren balioespenean 2,5 puntu baino gutxiago ateratzen dituzten proiektuak deialditik kanpora geratuko dira.

2) Proiektuak balioestean, parentesi artean adierazitako zenbakiez baliatuko da ebazpen-batzordea, balioespenik positiboenak puntuazio altuena izango du eta baxuenak txarrena. Horrela, kopururik altuenetik baxuenera zerrendatuko dira aurkeztutako proiektuak.

3) Balioespen-lan hori produktoreak aurkezturiko dokumentuen gainean eta demoa kontuan hartuz egingo da. Hala ere, produktoreek beren proiektuak ebazpen-batzordearen aurrean aurkeztuko dituzte ebazpen-batzordeak hala eskatuz gero.

III. ERANSKINA
EIMA 4 MODALITATEA

Euskarazko ikasmaterial inprimatuen sorkuntza laguntzea da EIMA 4 modalitatearen helburua.

1.– Laguntza-eskatzaileak.

1.1.– Pertsona juridiko pribatuak eta pertsona fisikoak izan daitezke.

Pertsona fisikoen kasuan, norberaren edo lantalde baten ordezkari izan daitezke.

1.2.– Pertsona juridiko pribatuek, gehienez, zortzi eskabide egin ahal izango dituzte, pertsona fisikoek eta lantaldeek, gehienez, sei eskabide.

2.– Proiektuaren sortzaileak.

Banaka edo taldean gauzatu dezakete proiektua.

2.1.– Batek, gutxienez, jardunean dagoen irakaslea izan beharko du.

Euskal Autonomia Erkidegoan diharduten irakasleen jarduera, kudeaketa-organoak egiaztatuko du, eskatzaileak eskabidean berariazko baimena ematen badu.

Baimena eman ezean edo Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko Hezkuntza-administrazio bati lotutako irakasleen kasuan, administrazio-ziurtagiria aurkeztuko beharko dute aipatutako baldintza ziurtatzeko.

2.2.– Sortzaileak bat baino gehiago direnean, taldeko inork ere ezin izango du % 70eko partaidetza baino handiagoa izan lanaren garapenean.

3.– Proiektuaren baldintzak.

Atal Orokorreko III. kapituluan ezarritako baldintzez gain, EIMA 4 modalitatean diruz lagundutako proiektuek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

3.1.– Euskaraz sortutako ikasmaterial inprimatuak izango dira. Ez dira itzulpenak eta egokitzapenak aintzakotzat hartuko, ezta maketazio- eta ilustrazio-lanak ere.

3.2.– 2021-2022 ikasturtetik aurrera erabilgarri egongo dira eta, ezinbestean, merkaturatu egingo dira.

3.3.– Gida didaktikoa izan beharko dute. Gida didaktikoak, gutxienez, honako ezaugarri hauek izango ditu:

1) Helburuak (ikasleen irteera-profila): zer helburu lortu nahi diren ikasmaterial horrekin eta nori zuzendua dagoen, betiere curriculuma garatzeko indarrean dauden dekretuei edota ikasketa-planei erreferentzia eginez.

2) Zein edukirekin duen harremana, edota zein eduki landu nahi dituen, curriculuma garatzeko dekretuetako edota ikasketa-planetarako arlo eta ikasgaietako helburuak lortzeko.

3) Planteamendu didaktikoaren antolaketa (unitate didaktikoak, arazo-egoerak, atazak, denboralizazioa, irakaskuntza-ikaskuntzako jarduerak: bilaketa- eta kudeaketa-jarduerak, egituratze-jarduerak, aplikazio-jarduerak...).

4) Metodologia. Ikasmaterialaren erabileraren inguruko metodologia (noiz eta nola erabili).

5) Baliabide osagarriak (gaian sakontzeko materialak, bibliografia, webguneak...).

6) Lanaren egile(ar)en eta parte-hartzaile(ar)en zerrenda.

4.– Proiektuaren dokumentazioa.

Atal Orokorreko 22. artikuluan zerrendatzen den dokumentazioaz gain, dokumentazio hau ere aurkeztu beharko da eskabidearekin batera:

1) Proiektuaren Txostena (4/1 inprimakia). Dirulaguntza eske aurkezten den proiektu bakoitzeko txosten bat bete beharko da; bertan proiektuaren gaineko datuak emango dira.

Dokumentu hori Euskadi.eus atariko Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan egongo da eskuragarri:

https://www.euskadi.eus/zerbitzu_elkartzea/2020/eima/y22-izapide/eu

2) Sortu nahi den ikasmaterialaren beraren eredu edo lagin bat, ahalik eta era zehatzenean aurkeztua.

3) Eskatzailea pertsona fisikoa edo pertsona fisikoz osatutako lantaldea denean, ikasmateriala argitaratzeko eta merkaturatzeko idatzizko konpromisoa (ez dago eredurik). Edizioaz eta komertzializazioaz arduratuko den entitatearen legezko ordezkariak sinatu beharko du dokumentua.

Laguntza-eskatzailea pertsona juridikoa denean (argitaletxea edo produkzio-etxea), merkaturatze-konpromisoa inplizitutzat joko da eta ez du dokumenturik aurkeztu beharko.

5.– Dirulaguntzaren kalkulua eta ebazpena.

5.1.– Aurkeztutako proiektuak balioesteko, Hezkuntza Sailaren Laguntza-zerbitzuetako alorrean alorreko adituak izendatuko ditu Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak.

5.2.– Adituek, deialdiaren baldintzak betetzen dituzten eskabide guztiak aintzakotzat hartuz, proiektuen balioespenak egingo dituzte.

Modalitatearen 6. puntuan azaltzen dira balioespena egiteko kontuan hartuko diren irizpideak eta zein den balioespena gainditzeko lortu beharreko gutxieneko puntuazioa. Gutxieneko puntuazioa lortzen ez duten proiektuak deialditik kanpo geldituko dira.

5.3.– Aditu horiek eginiko balioespenarekin, ebazpen-batzordeak proiektu bakoitzari dagokion dirulaguntzaren proposamena finkatu eta arrazoituko du, eta, ondoren, ebazpen-proposamena aurkeztuko dio Hezkuntzako sailburuordeari.

5.4.– Honako hauek dira ebazpen-batzordearen partaideak:

– Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria, Lucía Torrealday Berrueco, batzordeburu.

– Euskara Zerbitzuaren burua.

– EIMA 4ko teknikaria, Rakel Olea Gonzalez, idazkari.

5.5.– Dirulaguntzaren zenbatekoa.

Balioespenean gutxieneko puntuazioa lortu duten proiektuen artean banatuko da dirulaguntza.

Proiektu bakoitzak lortutako puntuazioa izango da dirulaguntzaren zenbatekoa finkatuko duena.

Lehenik, adituek emandako puntu bakoitzak eurotan duen balioa kalkulatuko da. Horretarako, bi aldagai hartuko dira kontuan: modalitatearen aurrekontu-partida eta adituek balioetsitako proiektuei emandako puntuazioen batuketa.

Puntu bakoitzak eurotan duen balioa = Modalitatearen aurrekontu-partida.

Balioespenean emandako puntu guztien batuketa.

Ondoren, proiektu bakoitzari dagokion dirulaguntzaren zenbatekoa kalkulatuko da. Horretarako, aurreko eragiketaren emaitza, puntu bakoitzak eurotan duen balioa, proiektu bakoitzak lortutako puntuazioagatik biderkatuko da.

Proiektu bakoitzaren dirulaguntzaren zenbatekoa = Puntu bakoitzak eurotan duen balioa X lortutako puntuazioa.

5.6.– Gehienez ere, 10.000 euro emango zaizkio proiektu bakoitzari.

5.7.– Proiektuari dagokion dirulaguntza kalkulatuta, eskatzailea lantaldea denean, eskaera egitean zehaztutako ehunekoen arabera finkatuko da pertsona bakoitzari dagokion dirulaguntza.

6.– Ikasmateriala aurkezteko prozedura eta dirulaguntzaren ordainketa.

6.1.– Ebazpena jakinarazi eta dirulaguntza onartu dela egiaztatu ostean, dirulaguntzaren lehen zatiaren ordainketa egingo da. Dirulaguntzaren % 20 ordainduko da.

Gainerako % 80a, berriz, ikasmateriala argitaratu eta 6.3 puntuan ezarritako baldintza guztiak bete direla egiaztatu ondoren ordainduko da.

6.2.– Esleitutako dirulaguntzaren bigarren zatia jaso ahal izateko, onuradunek proiektua amaitu eta 2021eko ekainaren 3ra arteko epea izango dute ikasmateriala Hezkuntza Sailaren onespena eskatzeko.

Onespenaren inguruko prozedura Atal Orokorreko 9. artikuluan dago zehaztuta.

6.3.– Onespena lortu ondoren, onuradunek ikasmateriala merkaturatu beharko dute eta 2021eko irailaren 16ra arteko epea izango dute Hezkuntza Sailean aurkezteko, dokumentu hauekin batera:

1) Ikasmaterialari buruzko azalpenak eta argibideak emanez lantaldeko kide guztiek sinatutako memoria (ez dago eredurik).

2) Gastuen egiaztagiria izeneko dokumentua (O2 inprimakia), behar den bezala beteta.

Lagundu daitezkeen gastuei dagokienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluan ezarritakoa hartuko da kontuan.

3) Ikasmateriala Euskarazko Ikasmaterialen Katalogoan (EIMA katalogoa) katalogatzeko eskaera-fitxa (O1 inprimakia), behar bezala beteta.

Hiru dokumentu horiek Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dira: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

2. eta 3. dokumentuak Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan aurki daitezke:

https://www.euskadi.eus/zerbitzu_elkartzea/2020/eima/y22-izapide/eu

4) Sortutako ikasmaterialaren bi ale aurkeztu beharko dira aurrez aurre; Herritarrentzako zerbitzuan -Zuzenean- edo Hezkuntza Sailaren egoitzaren batean aurkeztuko dira, nahiz tokian tokiko Ordezkaritzetan, nahiz Vitoria-Gasteizko egoitza nagusian, bertako Euskara Zerbitzuaren EIMA 4 programan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz). Era berean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan zehaztutako bulegoetan ere aurkeztu ahal izango dira.

5) Ikasmaterialak honako esaldi hau jaso beharko du: «Ikasmaterial honek Hezkuntza Sailaren dirulaguntza jaso du».

6.4.– Ikasmateriala bera eta dagozkion dokumentuak jaso eta agindu honetan finkaturiko baldintzak bete direla baieztatuko da ondoren. Diruz lagundutako proiektuak eta aurkeztutako ikasmaterialak bat etorri beharko dute, ezaugarriei, edukiei eta egileei dagokienez.

6.5.– Aurreko puntuko baldintzak bete direla egiaztatu ostean, esleitutako dirulaguntzaren bigarren zatia ordainduko da, % 80a.

6.6.– Aginduan xedatutako baldintzak ez betetzeak kobratzeke dagoen kopurua jasotzeko eskubidea galtzea ekarriko du; baita aurretik jasotako diru-kopurua itzuli beharra ere, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginak onartzen duen bezala, eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak zehaztutako prozeduraren arabera dagozkion atzerapen-interesak gehituko dira.

6.7.– Diruz lagundutako proiektuan aldaketaren bat egitea ezinbestekotzat jotzen bada edota 5.2 eta 5.3 puntuetan zehaztutako epeen luzapena eskatzea beharrezkotzat jotzen bada, aldaketa egin aurretik edo epea amaitu aurretik, laguntza-eskatzaileak idatziz eta modu arrazoituan jakinarazi beharko dio Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari.

Zuzendaritza horrek, hartarako duen jarraipen-batzordearen bitartez, eskaera aztertu eta dagokion erantzuna emango du. Hilabeteko epean erantzunik ez balego, erantzuna baiezkotzat hartuko da.

6.8.– Ikasmaterialaren egileak irakasleak direnean, sorkuntzan parte hartu dutela egiaztatuko die Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak, baldin eta interesdunek idatziz hala eskatzen badute eta sortutako ikasmaterialak onespena jasoa badu.

Sortutako ikasmaterial bakoitzeko, unean uneko ordu-balioespena emango zaio lantaldean aritutako irakasle bakoitzari; betiere ordu horiek merezimendu gisa aitortuko dira.

7.– Proiektuen balioespena.

7.1.– Proiektuak balioesteko, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak izendatutako adituek, proiektu bakoitzeko, berariazko balioespen-fitxa beteko dute.

7.2.– Balioespen-fitxan proiektuak balioesteko erabiliko diren irizpideak jasota daude, hiru ataletan banatuta:

1) Irizpide nagusien balioespena (gehienez ere 25 puntu):

Proiektuaren zehaztasuna: deskripzioa, atalak, garapen-faseak, denboralizazioa... (0- 10 puntu).

Norainoko sortze-lana: ea proiektu guztiz berria den ala dagoeneko martxan dagoen beste proiektu baten jarraipena den balioetsiko da. (0-5 puntu).

Indarreko curriculumak zehazten dituen arlo eta ikasgai berriak garatzen laguntzeko proiektua den ala ez balioetsiko da. (0-5 puntu).

Proiektuaren berrikuntza maila, gaurkotasuna, ikuspuntu berritzailea eta interesgarritasuna balioetsiko da. (0-5 puntu).

2) Edukiaren egokitasuna (gehienez ere 30 puntu):

2.1.– Proiektuaren bidez lortu nahi diren helburuei dagokienez (0-10):

– Indarrean dagoen curriculumarekiko lotura (0-2): indarrean dagoen curriculumean adierazitako helburuak (ikasleen irteera profila) kontuan hartu diren ala ez.

– Egokitasun maila (0-2): proiektuan adierazitako helburuak proposatutako adin taldearentzat egokiak diren ala ez.

– Oinarrizko konpetentziekiko lotura (0-2): proiektuaren helburu didaktikoek zer nolako lotura duten ikasleek garatu behar dituzten oinarrizko gaitasunekin.

– Formulazioa eta argitasuna (0-2): helburuen adierazpenaren argitasuna eta zehaztasuna.

– Curriculumaren euskal dimentsioa (0-2): euskal dimentsioa lantzen den ala ez eta zein neurritan.

2.2.– Proiektuan jorratzen diren edukien inguruan (0-8):

– Indarrean dagoen curriculumarekiko lotura (0-2): adierazitako edukiek curriculumeko edukiekin duten lotura.

– Gaiari buruzko informazioa (0-2): gaiari buruz jasotako informazioaren egokitasuna eta zuzentasuna.

– Ikaslearen inguruarekiko hurbiltasuna (0-2): adierazitako edukiak ikaslearen ingurutik hurbil dauden eta, ikasleen adina eta ikasmaila kontuan hartuta, esanguratsuak diren.

– Hizkuntza kalitatea eta egokitasuna (0-2): ikasleen adina eta ikasmaila kontuan hartuta, erabili den hizkuntza zuzena eta egokia den.

2.3.– Planteamendu didaktikoari dagokionez (0-8):

– Konpetentzien garapena (0-2): oinarrizko gaitasunak garatzen laguntzeko planteamendu didaktikoaren egokitasuna balioetsiko da (arazo-egoerak, atazak, askotariko jarduerak: bilaketa- eta kudeaketa- jarduerak, aplikazio-jarduerak, egituratze-jarduerak...).

– Planteamendu interesgarria eta motibagarria (0-2): proiektuaren planteamenduak ikasleen artean sor dezakeen interesa eta motibazio-maila.

– Estrategia metodologikoak (0-2): ikasleen autonomia, ikasleen sormena, ikerketa, lan kooperatiboak, prozesuaren lanketa eta ikasten ikasteko estrategien aplikazioa bultzatzen duen.

– Ebaluazioa (0-2): ebaluazio-irizpideak eta ikasleak ebaluatzeko moduak (autoebaluazioa, koebaluazioa, askotariko estrategiak...).

2.4.– Gida didaktikoa: gida didaktikoaren garapen-maila eta egokitasuna. Zuzen erabiltzeko aholkuak, eginiko proposamenak egokiak eta aberatsak diren eta zenbatean. Ebaluaziorako planteamendua ere kontuan hartuko da. (0-4).

3) Lagina (gehienez ere 15 puntu): edukiaren egokitasuna atalean azaldutakoa behar bezala garatzen du.

7.3.– Balioespenean, 70 puntu lor daitezke gehienez. Prozeduran aurrera egin ahal izateko proiektuek, gutxienez, 42 puntu lortu beharko dituzte, hau da, lor daitezkeen puntuen % 60.


Azterketa dokumentala