Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 2020ko uztailaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
2877

EBAZPENA, 2020ko uztailaren 10ekoa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2019ko urriaren 18ko Ebazpenaren bitartez adjudikatutako prestakuntza-beka baten helmuga-herrialdea.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2019ko urriaren 18ko Ebazpenaren bidez, gazteak prestatzeko bekak adjudikatu ziren kanpo-harremanen eremuan, 2019rako. Kanpo-harremanen eremuan gazteak prestatzeko bekak arautzen dituen urtarrilaren 29ko 12/2019 Dekretuaren bidez arautu ziren beka horiek.

Ebazpen horren bigarren ebazpen-zatian, zeinak II. eranskina aipatzen baitu, jasota dago Gorka Sarnago Barea espezializazio-beka baten onuradun izan zela, kanpo-harremanen eremuan, Bogotan jarduteko, Euskadiren Txile, Peru eta Kolonbiako Ordezkaritzaren mendeko bulegoan.

Hala ere, COVID-19 koronabirusak sortutako nazioarteko pandemiak eta Kolonbiako Errepublikan ezarritako konfinamenduak eragotzi egiten dute Gorka Sarnago Bareak bekaren xede den prestakuntzarekin jarraitu ahal izatea adjudikatutako destinoan. Euskadin, osasun-egoera askoz hobea da, eta, une honetan, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren Gasteizko egoitzan gara daiteke kanpo-harremanen arloko prestakuntza.

Hautaketa Batzordeak Gorka Sarnago Barearen prestakuntza-bekaren destinoa aldatzeko eskaera ebaluatu du, destino-aldaketaren ondoriozko egokitzapen ekonomikoak kontuan hartuta. Kalterik eragin ez dela kontuan izanik, kanpo-harremanen modalitatean deitu ziren eta Gasteiz destinotzat zuten bekak ez baitziren bete hautagairik ez zegoelako, aipatutako destinoaren aldaketak, prestakuntza-aldia amaitzeko falta den denborarako, adjudikatutako bekaren xedea betetzea ahalbidetzen du.

Azaldutako guztia dela eta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak Gasteizen duen egoitzara aldatzea 2019ko urriaren 18ko ebazpenaren II. eranskinean zehaztutako Gorka Sarnago Barea-ren bekaren destinoa (2019ko urriaren 29ko EHAA, 206. zk.), prestakuntza-aldia amaitzeko falta den denborarako eta destino-aldaketa horrek dakartzan ondorio ekonomikoekin.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2020ko uztailaren 7tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango diote Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, ebazpen hau aldizkari ofizial berean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 10a.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia,

MARÍA ÁNGELES ELORZA ZUBIRÍA.


Azterketa dokumentala