Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 2020ko uztailaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO MERKATARITZA ARLOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2658

EDIKTUA, jabetza intelektualari buruzko 292/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Merkataritzako 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 292/2018 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Artistas Intérpretes o Ejecutantes Sociedad de Gestión de España, Sociedad General de Autores y Editores – SGAE eta Asociación de Gestión de Derechos Intelectuales.

Demandatua: Reintegro Raris Trade 2017 SL, Almudena Tapia Asolo eta Eder Somoza Ramos.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan ebazpena eman da. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut SGAEk, AIEk eta AGEDIk aurkeztu duten demanda, ebazpen honen goiburuan azaltzen dena. Ondorioz, alderdi demandatua kondenatzen dut erreklamatzen diren zenbatekoak ordaintzera demandatzaileei, demandako eskaera-atalean zehazten diren kontzeptuengatik (SGAEri 1.573,21 euro; AGEDIri eta AIEri 533,97 euro) eta 2017ko uztailetik 2018ko martxora bitarteko aldiagatik (bi hilabeteak barne).

Jakinaraz bekie epaia alderdiei, eta azal bekie haren aurka ezin dutela errekurtsorik aurkeztu. Adieraz bedi haren lekukotza, autoei eransteko, eta artxibatu bedi jatorrizkoa dagokion paper-sortan.

Hala agintzen eta sinatzen dut.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau epaitegiaren iragarki-oholean argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Bilbao, 2020ko ekainaren 18a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala