
114. zk., 2020ko ekainaren 11, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (326 KB - 8 orri.)
- EPUB (237 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
2273
HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2020ko maiatzaren 26koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez hautaketa-prozesu baterako deia egiten baita barne-sustapenaren bidez langile lan-kontratudun finkoak hartzeko, Etxepare Euskal Institutuaren zerbitzuko Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko teknikariaren kategoriarekin.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzera bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organo berberak egingo du zuzenketa egiteko eskaria.
Horrelako hutsak aurkitu dira ebazpen honetan: Ebazpena, 2020ko maiatzaren 26koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez hautaketa-prozesu baterako deia egiten baita barne-sustapenaren bidez langile lan-kontratudun finkoak hartzeko, Etxepare Euskal Institutuaren zerbitzuko Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko teknikariaren kategoriarekin (2020ko ekainaren 5eko EHAA, 109. zk.). Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:
2020/2194 (2/2) orrialdean, laugarren ebazpen-zatian,
honako hau dio:
«Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ingurumeneko, Lurralde Plangintzako eta Etxebizitzako sailburuari, ebazpena argitaratu eta biharamunetik aurrera, hilabeteko epean.»
baina hau esan behar du:
«Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, ebazpena argitaratu eta biharamunetik aurrerako hilabeteko epean.»
Bestalde, zuzendu beharreko argitalpenean ebazpen horren I. eranskina (Hautaketa-prozesurako oinarriak) eta II. eranskina (Izena emateko eskabidea) argitaratu ez direla hauteman denez, hemen argitaratzen dira:
I. ERANSKINA
BARNE-SUSTAPENEKO HAUTAKETA-PROZESURAKO OINARRIAK, LANGILE LAN-KONTRATUDUN FINKOAK HARTZEKO, ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUKO EKONOMIA ETA AURREKONTUAK KUDEATZEKO TEKNIKARIAREN KATEGORIAREKIN
Lehenengo oinarria.– Deialdiaren xedea.
Oinarri hauen xedea da arauak ezartzea lan-kontratudun langile finkoak hartzeko, barne-sustapenaren bidez, Etxepare Euskal Institutuko Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko teknikariaren kategoriarekin.
Prozedura honetan, aplikatzekoa da Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko 6/19898 Legea.
Deialdiko lanpostua barne-sustapenez beteko da eta A Taldeari atxikia dago, 12. kategoriarekin. Lanpostuari euskarazko C1 maila eta ingelesezko B1 maila egiaztatzea dagokio.
Deialdi hau EHAAn argitaratuko da, eta oinarriak Etxepare Euskal Institutuaren webgunean ere argitaratuko dira (https://www.etxepare.eus).
Lanpostuaren xede orokorra
Arlo ekonomiko-administratiboko planak eta espedienteak koordinatzea eta kudeatzea, arlo horretako jardueren jarraipena eta ebaluazioa egitea, aurrekontu-proposamenak eta azterlan ekonomiko-administratiboak egitea eta kudeaketa kontrolatzeko sistemak diseinatzea. Kontratazioaren arloan, kontratazio-mahaiak eta dagozkien espedienteak kudeatzen ditu.
Funtzio orokorrak
– Aurrekontu-proposamenak egitea.
– Arlo ekonomiko-administratiboko kontsultei erantzutea.
– Arlo ekonomiko-administratiboan planak kudeatzea.
– Jarduera ekonomiko-administratiboen ebaluazio-txostenak egitea.
– Arlo ekonomiko-administratiboko espedienteak kudeatzea.
– Kudeaketa kontrolatzeko sistemak diseinatzea.
– Arlo ekonomiko-administratiboko jardueren jarraipena egitea.
– Azterlan ekonomiko-administratiboak egitea.
– Kontratazio-mahaiak kudeatzea.
– Kontratazio-espedienteak kudeatzea.
Bigarren oinarria.– Izangaiek bete beharreko baldintzak.
A) Baldintzak betetzeko datak.
Eskabideak aurkezteko epea bukatu baino lehen bete beharko dituzte lanpostuak lortu nahi dituztenek hurrengo puntuan ezarritako baldintzak, eta dagokien lan-kontratua formalizatu arte bete beharko dituzte.
B) Parte hartzeko baldintzak.
Izangaiek, hautaketa prozesuan onartuak izateko, honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Europar Batasuneko estaturen bateko herritartasuna izatea; edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen bateko herritartasuna izatea.
Halaber, Europar Batasuneko estatuetako herritartasuna dutenen ezkontideek parte hartu ahal izango dute, betiere zuzenbidearen arabera bananduta ez badaude; eta herritartasuna duenaren eta haren ezkontidearen ondorengoek ere parte hartu dezakete, betiere bikotea zuzenbidearen arabera bananduta ez badago eta ondorengoak 21 urtetik beherakoak badira edo adin horretatik gorakoak izanda ere bikotearen kontura bizi badira. Halaber, Espainian legezko bizilekua duten atzerritarrek ere har dezakete parte.
b) Lanpostuari dagozkion lanak egiteko gai izatea eta lan horietan behar bezala aritzea eragotziko lukeen gaixotasunik edo eragozpen fisiko edo psikikorik ez izatea.
c) 16 urte beteta, eta jubilatzeko legezko adina bete gabe izatea.
d) Diziplinako espediente bidez edozein herri-administrazioko zerbitzutik kenduta edo kanporatuta ez egotea, eta erabateko desgaikuntzarik edo desgaikuntza berezirik ez izatea enplegu edo kargu publikoak betetzeko. Atzerriko izangaiek, bestalde, egiaztatu beharko dute ez dutela norberaren estatuko funtzio publikoan jardutea galarazten dien desgaikuntzarik edo baliokiderik, ez eta diziplinazko zigorrik edo zigor penalik ere.
e) Indarrean dagoen araubidearen arabera, ezgaitasun edo bateraezintasuneko lege-kausaren batean sarturik ez egotea; hala ere, araudiak ematen duen aukera-eskubidea errespetatuko da.
f) Titulazio akademikoa: lizentziatura, goi-mailako ingeniaritza, arkitektura edo unibertsitate gradua.
Atzerrian lortutako titulazioen kasuan, dagokion baliozkotze-agiria eduki beharko da, edo homologazioa egiaztatzen duen agiria. Azken baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide-kualifikazioaren aitorpena, araututako lanbideen esparruan, Europar Batasuneko Zuzenbideko xedapenen babespean lortu duten izangaiei.
g) Lan-kontratu finkoa izatea Etxepare Euskal Institutuarekin, deitu den lanpostuaren sailkapen-taldeko edo beheragoko plaza batean eta bi urteko zerbitzuak eginak izatea jatorriko plazan, Etxepare Euskal Institutuko langile lan-kontratudun finko gisa. Beharrezkoa da, halaber, zerbitzu aktiboan edo lege-egoera baliokidean egotea jatorriko lanpostuan.
h) Ingeleseko B2 maila egiaztatzea.
i) Euskarazko Hirugarren Hizkuntza Eskakizuna egiaztatzea.
j) Esperientzia. Bi urteko esperientzia gutxienez Administrazio Publikoan, deitutako lanpostuaren funtzioak, edo antzekoak, dituen lanpostu batean.
Hirugarren oinarria.– Eskabideak aurkeztea.
1.– Prozesuan onartzea. Hautaketa-prozesuan parte hartu nahi dutenek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:
1) Izena emateko eskabidea (II. eranskina).
2) NANaren edo agiri baliokide baten fotokopia.
3) Deialdian parte hartzeko eskatzen den titulazio ofizialaren kopia.
4) Ingeleseko B2 maila egiaztatzen duen dokumentazioa.
Eskabidea aurkezteak esan nahi du deialdiaren oinarrietan eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla eta baldintza horiek espresuki onartzen direla.
2.– Eskabideak aurkezteko epea. Deialdian parte hartzeko eskabideak hamabost (15) egun naturaleko epean aurkeztuko dira, deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.
3.– Eskabideak aurkezteko modua. Eskabideak aurkezteko bide elektronikoa lehenetsiko da; horretarako, Egoitza Elektroniko Orokorra erabiliko da (https://www.euskadi.eus/registro-electronico-general/web01-sede/es/ Eskabideak aurrez aurre aurkeztu ahal izateko ezinbestekoa izango da aldez aurreko hitzordua eskatzea. Etxepare Euskal Institutuaren egoitzan aurkezteko (Tabakalera, Andre Zigarrogileak plaza 1, 3. solairua, 20012, Donostia), 943 02 34 00 telefonoan eskatuko da; Eusko Jaurlaritzaren Zuzenean erakundearen bulegoetan aurkezteko, hitzordua 945 01 80 00 telefono zenbakira deituta edo https://www.euskadi.eus/zuzenean-aurrez-aurreko-arreta/web01-a2zuzen/eu/). web orriaren bidez eskatuko da. Eskabidea Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako organoetan ere aurkeztu ahalko da.
Laugarren oinarria.– Eskabideak egiaztatzea.
Onartuen eta onartu gabeen behin-behineko zerrenda Etxepare Euskal Institutuaren webgunean argitaratuko da (www.etxepare.eus). Onartu ez direnen kasuan, horren arrazoia adieraziko da. Zuzentzeko moduko akatsak zuzentzeko epe bat izango da, hamar egun baliodunekoa, argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Izangai onartuen eta onartu gabeen behin-betiko zerrenda Etxepare Euskal Institutuaren webgunean argitaratuko da (www.etxepare.eus). Behin betiko zerrendarekin batera argitaratuko dira, halaber, epaimahaiaren osaera eta lehenengo ariketaren eguna, ordua eta lekua.
Bosgarren oinarria.– Hautatzeko prozedura.
Hautaketa sistema oposizioa-lehiaketa izango da.
1. fasea. oposizio aldia
Gehieneko puntuazioa: 50 puntu.
a) Lehenengo ariketa. Lanpostuaren eginkizunei buruzko proba praktikoa. Izangaiek erantzun beharko diete epaimahaiak jarritako kasu edo egoera praktikoei. Kasu edo egoerak lanpostuaren eginkizunei buruzkoak izan behar dira eta epaimahaiak ezarritako denboran erantzun beharko dira. Ariketa hau, gehienez ere, 30 puntuz balioetsiko da eta, gutxienez, 15 puntu lortu beharko dira gainditzeko.
b) Bigarren ariketa. Proba psikoteknikoa edo/eta elkarrizketa. Nahitaezkoa eta ez baztertzailea. Hautagaiak bete beharreko lanpostuaren profilari nola egokitzen zaizkion ebaluatzera bideratuko da. Proba psikoteknikoa izan daiteke, elkarrizketa edo biak. Epaimahaiak erabaki dezake proba hau kanpoko aholkulari espezialista baten bidez egitea. Gehienez ere, 10 puntuz balioetsiko da.
Bigarren ariketa, lehenengoa gainditzen duten izangaiei kalifikatuko zaie soilik.
2. fasea: lehiaketa aldia
Gehieneko puntuazioa: 15,5 puntu.
Merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu eta balioestea, haien puntuazioa edo balioa zenbatesteko:
a) Esperientzia: Bakar-bakarrik balioetsiko da lan-bizitzaren ziurtagiriaren eta dagokion administrazio publikoan egindako zerbitzu eta eginkizunen ziurtagiriaren bidez behar bezala justifikatutako esperientzia. Gehienez 10 puntu:
– Lan berdina: 0,2 puntu hilabeteko.
– Antzeko lana: 0,10 puntu hilabeteko.
b) Deialdiko lanpostuaren eginkizunekin zerikusia duen prestakuntza espezifikoa. Lanpostuaren eginkizunekin zerikusi zuzena duten ikastaro edo masterrengatik, IVAPek edo Administrazio Publikoen menpeko beste prestakuntza zentro ofizial batek emandakoak edo homologatutakoak.
– 100 ordu edo gehiagoko ikastaroa, edo 30 eta 59 kreditu bitarteko unibertsitate-espezializazioko titulua: puntu bat bakoitzeko, eta gehienez 2 puntu.
– 100 ordu baino gutxiagoko ikastaroa, edo 15 eta 29 kreditu arteko unibertsitateko adituaren titulua: 0,5 puntu bakoitzeko, eta gehienez puntu 1.
c) Beste hizkuntza batzuen edo eskatutakoa baino goragoko mailen ziurtagiriak.
Hizkuntza bakoitzean aurkeztutako maila goreneko egiaztapena balioetsiko da, eta gehieneko puntuazioa 2,5 puntu dira.
Behar bezala egiaztatutako titulu ofizialak bakarrik balioetsiko dira.
Ingelesa: Europako esparru erkideko araudiaren arabera, gehienez ere puntu bat (1) emango da.
C1: 0,5.
C2: 1.
Beste hizkuntza batzuk: Europako esparru erkideko araudiaren arabera, gehienez ere puntu bat (1) emango da.
A1-A2: 0,05.
B1: 0,1.
B2: 0,25.
C1: 0,5.
d) Euskara: Europako esparru erkideko araudiaren arabera, gehienez ere puntu bat (1) emango da.
C2: 1,0.
Titulazioek eta prestakuntzak datu hauek izan beharko dituzte egiaztagirietan:
– Tituluaren edo prestakuntza-ikastaroaren izen ofiziala.
– Ziurtagiria eman duen entitatea.
– Ikastaroaren ordu-kopurua.
Seigarren oinarria.– Epaimahai kalifikatzailea.
Etxepare Euskal Institutuko zuzendari nagusiak izendatuko duen epaimahai batek ebaluatuko du prozedura. Epaimahai kalifikatzailearen osaera nagusiki teknikoa izango da, espezialitate-, inpartzialtasun- eta profesionaltasun-printzipioei lotuko zaie, eta emakumeen eta gizonen arteko parekotasunera joko du.
Aintzat hartuko da, betiere, urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateginaren 60. artikuluan eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 31. artikuluan xedatutakoa.
Epaimahaikideen kopurua bakoitia izango da, eta kideen artean epaimahaiburu bat eta bokalak izango dira. Bokaletako bat idazkari izendatuko da. Epaimahaia osatzen dutenek ordezkoak izango dituzte.
Ordezkoak izendatzean, bermatu beharko da kideen egokitasuna eta kualifikazioa. Epaimahaiak erabaki dezake zenbait aholkulari adituren laguntza eskatzea hautaketa-prozesuko proba guztietarako edo batzuetarako. Aholkulari adituek beren espezialitate teknikoetan epaimahaiari laguntzera mugatuko dute beren jarduna.
Zazpigarren oinarria.– Hautagaia hautatzea eta poltsa sortzea.
Hautaprobak bukatutakoan, epaimahaiak kontrataziorako proposamena egingo du, fase bakoitzeko puntuazioak batutakoan guztirako puntuazio onena lortzen duen izangaiaren alde.
Berdinketarik gertatuz gero, gaitasun-berdintasuna baldin bada, emakumeei emango zaie lehentasuna emakumeen ordezkaritza % 40tik beherakoa den maila eta kategorietan, salbu eta beste hautagaiak neurri hori ez aplikatzea justifikatzen duen arrazoirik badu, hala nola enplegua lortzeko eta hartan sustatzeko zailtasun bereziak dituzten beste kolektibo batzuetako kide izatea (Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen IV. kapituluko 19. artikulua, 4.a) apartatua).
Guztirako puntuaziorik handiena duen izangaia hautatu ondoren, eta lan-poltsa osatzeko, % 33tik gorako desgaitasunaren ziurtagiria egiaztatzen dutenek lehentasuna izango dute zerrendan, baldin eta oposizio fasea gainditu badute.
Era berean, epaimahaiak zerrenda-proposamena egingo du, fase bakoitzean lortutako puntuazioak batu ondoren guztirako puntuazio handiena lortzen duten izangaien alde, aldi baterako beharrak betetzeko lan-poltsa sortzeko.
Lan-poltsa horrek 5 urteko indarraldia izango du, argitaratzen den egunetik hasita, non eta ez den lanpostu horretarako beste lan-poltsa bat sortzen, kasu horretan berriak aurrekoa ordeztuko baitu.
Zortzigarren oinarria.– Hautaprobak amaitutakoan aurkeztu beharreko agiriak.
Izangaien hautaketa interesdunei jakinaraziko zaie, eta interesdunok Etxepare Euskal Institutuan aurkeztu beharko dituzte, kontratazioaren aurreko 10 egun naturalen epean, 2. oinarrian aipatzen diren parte hartzeko baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duten agiriak, jatorrizkoak edo kopia konpultsatuak, lehen aurkeztutako dokumentazioa osatu arte:
– Prestakuntza akademikoa egiaztatzen duten tituluen eta ziurtagiri edo diplomen kopia kautotua, edo hura emateko tasak ordaindu izanaren egiaztagiria. Atzerrian lortutako titulazioak dituzten izangaiek, bestalde, haiek homologatu edo baliozkotzeko agiriak aurkeztu beharko dituzte. Lanbide-kualifikazioaren aitorpena –araututako lanbideen esparruan– Europar Batasuneko Zuzenbideko xedapenen babespean lortu duten izangaiek egiaztatu beharko dute.
– Hizkuntzen ezagutzari buruzko ziurtagiriaren kopia kautotua edo fotokopia.
– Lan-bizitzaren ziurtagiria eta administrazio publikoan egindako zerbitzu eta eginkizunen ziurtagiriaren adierazitako lan-esperientzia egiaztatzen duena.
– Zinpeko deklarazioa edo promesa, zeinaren bidez adierazten baita ez dela diziplina-espediente bidez kendua izan inongo administrazio publikoren zerbitzutik edo autonomia-erkidegoetako konstituzio- edo estatutu-organoetatik, eta ez dagoela ebazpen judizial baten bidez desgaikuntza erabatekoz edo bereziz desgaitua enplegu edo kargu publikoetarako.
– Halaber, ezgaitasun edo bateraezintasuneko legezko kausaren batean sartuta ez dagoela dioen zinpeko deklarazioa edo promesa.
– Nazionalitate espainiarra ez duenak zinpeko deklarazioa edo promesa aurkeztu beharko du, eta hartan adierazi ez dagoela ezgaitua edo pareko egoera batean, eta ez duela izan bere estatuan enplegu publikora iristea eragotziko dion diziplina-zehapenik edo antzekorik.
– Esleitutako lanpostuan aritzeko eskatzen diren bestelako baldintza espezifikoak frogatzen dituzten agiriak.
Proposatutako izangairen batek ez badu eskatutako dokumentazioa ezarritako epean aurkezten, prozesutik kanpo geratuko da, eta Etxepare Euskal Institutuak gai deklaratutako hurrengo izangaia kontratatu ahal izango du, prozeduraren azken puntuazioko hurrenkerari jarraituz. Poltsako kide bakoitzaren puntuazio-ordenak erabakiko du zein hurrenkeratan deituko den hartara.
Bederatzigarren oinarria.– Datuen babesa.
Hautaketa prozesuan kudeatzen diren datu pertsonalen tratamendua bat etorriko da datu pertsonalen fitxategi publikoei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearen aurreikuspenekin eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrarekin (2018ko maiatzaren 25ean sartu zen indarrean). Fitxategi horren arduraduna Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria da, eta haren aurrean baliatuko dira datuak ikusteko, haiek zuzentzeko, tratamenduari aurka egiteko eta ezabatzeko eskubideak, hemen: Etxepare Euskal Institutua, Andre Zigarrogileak plaza 1, Tabakalera eraikina, 3. solairua, Donostia (20012).
Datuak behar den denbora doian gordeko dira; haiek biltzearen helburua betetzeko eta helburu horretatik eta datuen tratamendutik erator litezkeen erantzukizunak zehazteko behar den denboran. Ez zaie daturik lagako hirugarrenei, legezko betebeharra izan ezik. Interesdunak datuak ikusteko, zuzentzeko, ezabatzeko eta haien tratamendua mugatzeko edo aurka egiteko eskubideak baliatu ahal izango ditu, eta, horretarako, idatziz jakinaraziko dio tratamenduaren arduradunari, eskubideak baliatzeko prozeduraren bidez.
Era berean, interesdunak badu ahalmena Datuak Babesteko Euskal Bulegoan erreklamazioak egiteko, edo, bestela, erreklamazioa egin diezaioke aldez aurretik datuak babesteko ordezkariari. Informazio gehiago web-orri honetan: https://www.euskadi.eus/servicios/10842
RSS