Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 2020ko ekainaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
2194

EBAZPENA, 2020ko maiatzaren 26koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez hautaketa-prozesu baterako deia egiten baita barne-sustapenaren bidez langile lan-kontratudun finkoak hartzeko, Etxepare Euskal Institutuaren zerbitzuko Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko teknikariaren kategoriarekin.

Apirilaren 20ko 3/2007 Legeak Etxepare Euskal Institutua sortu eta arautzen du, zuzenbide pribatuko erakunde publiko gisa, euskara eta euskal kultura Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo sustatzeko, hedatzeko eta proiektatzeko, hizkuntza ofizialetako edozeinetan eta zeinahi adierazpen, euskarri, bide eta adierazmoldetan.

2008ko maiatzaren 13ko 88/2008 Dekretuak, zeinak onesten baitu Etxepare Euskal Institutuaren antolaketa- eta funtzionamendu-erregelamendua, 6. artikuluaren 4. apartatuan, xedatzen du Etxepare Euskal Institutuko zuzendariari dagokiola erabakitzea hartako lanpostuetara sartzeko araubidea, hautaketa-proben betekizunak eta ezaugarriak, eta orobat lanpostuak betetzeko eta sustapen profesionalerako prozedurak kudeatzea eta ebaztea, merezimendu-, gaitasun-, berdintasun- eta publikotasun-printzipioen arabera.

2009ko martxoaren 26an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren 2009ko martxoaren 25eko Ebazpena, zeinean agintzen baita Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko Etxepare Euskal Institutuko Lanpostuen Zerrenda, eta 2009ko maiatzaren 7an argitaratu zen 2009ko apirilaren 30eko Ebazpena, organo berarena, Etxepare Euskal Institutuaren zerbitzuko langile lan-kontratudunen bederatzi plaza betetzeko.

Hala ere, 2010eko abuztuaren 30ean, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariak berak 2010eko uztailaren 23an emandako Ebazpenaren bidez, Etxepare Euskal Institutuko langile lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuen zerrenda berri bat argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, lanpostuen berraztertze baten ondorioz, eta zerrenda hark ordeztu egin zuen 2009ko martxoko 26an argitaratutako lanpostu-zerrenda.

Horrek baliogabetu egin zuen Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren 2009ko apirilaren 30eko Ebazpena, zeinaren bidez deialdia egin baitzen Etxepare Euskal Institutuaren zerbitzuko lan-kontratudun izateko bederatzi lanpostu betetzeko hautaketa-prozesuetarako, eta, 2010eko urtarrilaren 13an, zuzendari beraren 2010eko abenduaren 20ko Ebazpenaren bidez, agindu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara zitezela Etxepare Euskal Institutuaren zerbitzuko langile lan-kontratudunen zortzi plaza betetzeko hautaketa-prozesuak.

Geroago, 2020ko otsailaren 19an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu da, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren 2020ko urtarrilaren 31ko Ebazpenaren bidez, langile lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuen zerrendaren beste aldaketa bat, Institutuak bere gain hartutako programa berriak ezartzeari erantzun ahal izateko.

Aldaketa hori aplikagarri zaizkion arauei jarraikiz tramitatu da, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarentzat eta haren erakunde autonomoentzat oro har onetsitako irizpideak errespetatuz.

Horretarako, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 23. artikuluan eta II. tituluko IV. kapituluan langileak hautatzeari buruz ezarritakoarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren zerbitzuko langile lan-kontratudunen hitzarmen kolektiboan ezarritakoarekin bat etorriz, eta aipatutako legearen 6.1.i) artikuluan emandako eskurantzei jarraikiz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hautaketa-prozesu baterako deia egitea langile lan-kontratudun finkoak hartzeko, barne-sustapenaren bidez, Etxepare Euskal Institutuko Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko teknikariaren kategoriarekin.

Bigarrena.– Deialdi honetako hautaketa-prozesuak arautzen dituzten oinarriak Etxepare Euskal Institutuaren web-orrian argitaratzeko agintzea (https://www.etxepare.eus)

Eskabideak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izango da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Eskabideak aurkezteko bide elektronikoa lehenetsiko da; horretarako Egoitza Elektroniko Orokorra erabiliko da:

https://www.euskadi.eus/registro-electronico-general/web01-sede/es/

Eskabideak aurrez aurre aurkeztu ahal izateko ezinbestekoa izango da aldez aurreko hitzordua eskatzea. Etxepare Euskal Institutuaren egoitzan aurkezteko (Tabakalera, Andre Zigarrogileak plaza 1, 3. solairua, 20012 Donostia) 943 02 34 00 telefonoan eskatuko da; Eusko Jaurlaritzaren Zuzenean erakundearen bulegoetan aurkezteko hitzordua 945 01 80 00 telefono zenbakira deituta edo:

https://www.euskadi.eus/zuzenean-aurrez-aurreko-arreta/web01-a2zuzen/eu/

Web orriaren bidez eskatuko da. Eskabidea Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako organoetan ere aurkeztu ahalko da.

Hirugarrena.– Hautaketa-prozesuak amaitu ondoren, deialdiko lanpostuetako bakoitzari dagozkion lan-poltsak eratzea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ingurumeneko, Lurralde Plangintzako eta Etxebizitzako sailburuari, ebazpena argitaratu eta biharamunetik aurrera hilabeteko epean.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Donostia, 2020ko maiatzaren 26a.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

IRENE LARRAZA AIZPURUA.


Azterketa dokumentala