Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

36. zk., 2020ko otsailaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO HAUTESKUNDE BATZORDEA
1012

ERABAKIA, 2020ko otsailaren 18koa, Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordearena, Bizkaiko Lurralde Historikoko Hauteskunde Batzordeak jaiegunak diren hauteskunde-egutegiko datei buruz eta hauteskunde-gaietan gaur egungo legeriari buruz egindako Kontsultari dagokiona.

Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeak, 2020ko otsailaren 18an egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu du Bizkaiko Lurralde Historikoko Hauteskunde jaiegunak diren hauteskunde-egutegiko datei buruz eta hauteskunde-gaietan gaur egungo legeriari buruz egindako Kontsultaren gainean:

Bizkaiko Lurralde Historikoko Hauteskunde Batzordeko idazkariak galdera egin du Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 124.1 artikuluari eman behar zaion interpretazioari buruz. Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordearen iritziz, boto-kontaketa orokorraren egintza –zeina lurralde historikoetako hauteskunde-batzordeetako bakoitzak egiaztatuko duen bozketa-egunaren ondorengo bosgarren egun «baliodunean»– Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoko 119. artikuluan ezarritakoaren arabera zenbatu behar da, honako hau baitio: «legeak aipatutako epeak luzaezinak dira eta beti ulertu behar da egun naturalei dagozkiela». Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoko 1.2 Xedapen Gehigarrian ezartzen da aipatutako artikulua aplikatzen zaiela autonomia erkidegoetako batzar legegileetarako hauteskundeei. Beste interpretazio batek zentzugabekeria ekar lezake: boto-kontaketa hasi behar izatea amaitzeko ezarrita dagoen epemuga ondoren.

Beste alde batetik, Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoaren lehentasuna legegile autonomikoaren erabakiaren baitan dago. Izan ere, Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 3. Xedapen Gehigarrian honako hau ezartzen du: «Hauteskunde-Jaurpide Nagusiei buruzko ekainaren 19ko 5/1989 Oinarrizko Legearen Erabaki Gehigarrietako Lehenengo 2 zenbakian ematen diren manuak bere osoan edo zati baten aldatzen direneko Lege honetako atalak idazki honetan legegintzan taxuz aritzeko arrazoiengatik jarri dira; ondorioz, Oinarrizko Legeko manu horiek aldaketarik izaten duten une berean aldatutakotzat ulertuko dira Lege honetako atal horiek».

Arrazoiketa horregatik eta hauteskunde-aldian epeak zenbatzeko aginpidea izan behar den bizkortasun-printzipioagatik, Batzordeak erabaki du egun naturaltzat jo behar direla Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 124.1 artikuluak aipatzen dituen egun horiek. Beraz, boto-zenbaketa orokorra 2020ko apirilaren 10ean, ostiralean, hasi behar da.

Erabaki hau lurralde historikoetako hauteskunde-batzordeei jakinaraziko zaie eta Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 36. artikuluak ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 18a.

Idazkaria,

ANDONI ITURBE MACH.


Azterketa dokumentala