Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

32. zk., 2020ko otsailaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
859

AGINDUA, 2020ko urtarrilaren 28koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez atzera egin eta amaitutzat ematen baita Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2017ko urriaren 27ko Aginduaren bidez hasitako Sestaoko udalerriko Vega Galindon 52 babes ofizialeko etxebizitza alokairuan esleitzeko prozedura.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2017ko azaroaren 10eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, argitaratu zen Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2017ko urriaren 27ko Agindua argitaratu zen, Sestaoko udalerriko Vega Galindon 52 babes ofizialeko etxebizitza alokairuan esleitzeko prozedurari hasiera ematen diona.

Bigarrena.– Huts-zuzenketa egiteko Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2017ko azaroaren 27ko Aginduaren bidez aldatu zen aipatu den agindua, alegia 2017ko urriaren 27ko Agindua, Sestaoko udalerriko Vega Galindon, 52 babes ofizialeko etxebizitza alokairuan esleitzeko prozedurari hasiera ematen diona.

Hirugarrena.– 2018ko urtarrilaren 10ean, Bizkaiko Etxebizitzako lurralde-ordezkariak erabaki du argitara ematea Sestaoko babes ofizialeko 52 etxebizitzaren esleipenean parte hartzeko onartuen eta baztertuen zerrendak (EB2-1438/13-LC-000).

Laugarrena.– Eraikuntzako arazoak direla eta, etxebizitzak oraindik esleitu gabe daude. 2019ko maiatzaren 22an, Visesak zuhurtziaz jasotzen du eraikina, eta harrera-aktan zehazten dira dituen akatsak, bai eta haiek konpontzeko epea ere. Akatsak zuzentzeko 2019ko abuztuaren 22ko akta ezkor baten bitartez, epe gehigarria onartzen da, eraikuntzaren arazo teknikoak zuzentzeko eta obra guztiz eta visesa sustatzailearen gogoa betez amaitzeko.

Etxebizitzak okupatzeari buruzko baimenak orain dela gutxi eskuratu dira.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari dagokio agindu hau xedatzea, hala xedatuta baitago Babes publikoko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren 12. artikuluan, Etxebizitza-eskatzaileen Erregistroari eta Babes Ofizialeko Etxebizitzak nahiz Araubide Autonomikoko Zuzkidura-bizitokiak Esleitzeko Prozedurei buruzko Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduaren 48. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Bigarrena.– Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduak ezartzen du babes publiko autonomikoko etxebizitzak nola esleituko diren (etxebizitza berriak). Bertan, 50. artikuluan esaten da, etxebizitzen banaketa prozedurari lotu diren pertsonak edo bizikidetza unitateak lortutako puntuazio-ordenari jarraituta egingo dela, betiere 51. artikuluan xedatutako baremoa aplikaturik.

Hirugarrena.– Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2017ko urriaren 27ko Aginduak, Sestaoko udalerriko Vega Galindon babes ofizialeko 52 etxebizitza alokairuan esleitzeko prozedura zehazten duenak, bigarren ebazpenean esaten du ezen esleipen-prozedura honetan parte hartu ahal izango dutela agindu hau argitaratzen den egunean (2017ko abenduaren 4an) Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan alokairuko eskatzaile gisa Sestaoko udalerrian izena emanda daudenek, baldin eta baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroko titularretako bat Sestaoko udalerrian erroldatuta egotea, prozedurari hasiera emateko agindu hau argitaratzen den egunean.

b) 2016. urteko zergaldiko diru-sarrera haztatuak 3.000 euro baino txikiagoak ez izatea eta 39.000 euro baino handiagoak ez izatea. Mugikortasun murriztua duten pertsonek, desgaitasun psikikoa dutenek edo genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek ez dute gutxieneko diru-sarrerarik egiaztatu beharko. Baldintza egiaztatzeko, kontuan hartuko da inskripzioaren titular guztien diru-sarreren batura.

c) Etxebizitzarik jabetzan, azalera-eskubidean edo gozamenean ez edukitzea agindu hau argitaratzen den egunaren aurreko bi urteetan. 2012ko urriaren 15eko Aginduaren 9. artikuluan ezarritako etxebizitza-premiaren baldintzaren salbuespenak aplikatuko dira.

d) Gutxienez bi kideko bizikidetza-unitate bat izatea, 5 kide baino gehiago izan gabe.

Laugarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 84. artikuluak dio prozedura amaitzeko aukera badagoela hura jarraitzea materialki ezinezkoa bada gerora sortutako arrazoiengatik, eta esaten du ematen den ebazpenak arrazoitua izan behar duela, betiere ordenamendu juridikoak uko hori debekatzen ez badu eta iraungitzat deklaratzeak ere ez badu hura debekatzen.

Aipatu urriaren 1eko 39/2015 Legearen 93. artikuluak esaten du ofizioz hasitako prozeduretan Administrazioak atzera egin ahal izango duela, arrazoiturik, legeetan aurreikusitako kasuetan eta aurreikusitako betekizunekin.

Bi urte baino gehiago igaro dira Bizkaiko Etxebizitzako lurralde-ordezkariaren 2018ko urtarrilaren 10eko Ebazpenetik (ebazpen haren bidez, etxebizitzen esleipenean parte hartzeko onartuen eta baztertuen zerrendak argitaratu ziren), eta berriro aztertu behar da etxebizitzak jasotzeko baldintzak oraindik betetzen ote diren.

Etxebizitzari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32.1 artikuluak dio babes publikoko etxebizitzak fede-emaile publikoaren aurrean esleituko direla, erregelamenduz ezarritako prozeduraren bidez, non eskabideak barematu egingo baitira eta, lehentasunak zehazterakoan, kontuan hartuko baitira eskatzailearen errenta erabilgarria eta haren bizikidetza-unitatearen kide-kopurua, eta bigarren mailako irizpide modura izango baita kontuan etxebizitza-eskatzaile gisa duen antzinatasuna; dena den, kupo batzuk ere ezarri ahal izango dira beharrizan sozialei erantzuteko. Nolanahi ere, publikotasunaren eta lehia askearen printzipioak bermatuko dira, eta esleitzeko prozedura ezin izango da hasi, inoiz ere, sustapenaren behin-behineko kalifikazioa lortu aurretik.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduak, Etxebizitza-eskatzaileen Erregistroari eta Babes ofizialeko etxebizitzak nahiz araubide autonomikoko zuzkidura-bizitokiak esleitzeko prozedurei buruzkoak, 48.1 artikuluan esaten du ezen esleipen-prozedura gutxienez obrak bukatu eta sei hilabetera hasiko dela.

Esleipen-prozedura honen hasiera-aginduak ezin izan zuen kontuan hartu eraikina eraikitzen ari diren bitartean sortu diren gorabeherak. Hori dela eta, justifikatutzat ematen da prozedura hau atzera egin eta amaitutzat ematea; besteak beste, esleipen-prozedura eguneratzeko.

Azpimarratu behar da prozeduraren amaiera honek ez dakarrela inskribatutako pertsonen eta/edo bizikidetza-unitateen aldeko egintza bat aldatzea; izan ere, pertsona eta/edo unitate horiek esleipenaren unera arte eskubide bihurtu ez den itxaropen baten titularrak baino ez dira, eta ez dira inola ere esleipendunak.

Adierazitako legeak eta oro har aplikatzekoak diren gainerako araudia ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Atzera egitea eta amaitutzat ematea Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2017ko urriaren 27ko Aginduaren bidez hasitako esleipen-prozedura, Sestaoko Vega Galindon babes ofizialeko 52 etxebizitza alokairuan emateko dena.

Bigarrena.– Balio gabe uztea Etxebizitzako Bizkaiko lurralde-ordezkariaren 2018ko urtarrilaren 10eko Ebazpena, zeinaren bidez argitaratzen baitira Sestaon babes ofizialeko 52 etxebizitza esleitzeko prozeduran onartuta eta baztertuta izan zirenen zerrendak (EB2-1438/13-LC-000).

Hirugarrena.– Ahal bezain laster, etxebizitza horiek esleitzeko prozedura berri bat hasiera ematea, hasteko agindu baten bidez.

Laugarrena.– Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 28a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala