Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

10. zk., 2020ko urtarrilaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
170

AGINDUA, 2019ko abenduaren 9koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, zeinaren bidez baimena ematen baitzaio zati batean uko egiteko baimen bati (Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako «Lore», «Landarre» eta «Sustraia» hidrokarburoak ikertzekoari), Euskadiko Hidrokarburo Baltzua SA (SHESA) merkataritza-sozietateak eskatuta.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Urriaren 9ko 142/2018 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako «Lore», «Landarre» eta «Sustraia» hidrokarburoak ikertzeko baimenak ematen dira, eta «Lurra» hidrokarburoak ikertzeko baimenaren ezespena onartzen da. Aipatu baimenak eman zaizkie sei urterako Sociedad de Hidrocarburos de Euskadi SA» eta Petrichor Euskadi Coöperatief UA (Espainiako sukurtsala) sozietateei, titularrak diren aldetik –operadorea Sociedad de Hidrocarburos de Euskadi SA izango da–. ED50 koordenatu geografikoen erpinek mugarritzen dituzte baimen horien eremuak, Greenwich meridianoari dagozkion longitudeekin. Hona hemen baimen horien deskribapenak:

«Lore» baimena, 37.314 hektareakoa, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatua eta honako muga hauek dituena:

(Ikus .PDF)

«Landarre» baimena, 37.314 hektareakoa, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatua eta honako muga hauek dituena:

(Ikus .PDF)

«Sustraia» baimena, 55.971 hektareakoa, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatua eta honako muga hauek dituena:

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– 2019ko urriaren 16ko idazkiaren bidez, Luis Muñoz Jiménez jaunak, Sociedad de Hidrocarburos de Euskadi SA (SHESA) enpresaren ahaldun den aldetik, borondatezko uko-egite partziala eskatu du aipatu «Lore», «Landarre» eta «Sustraia» ikerketa-baimenetan, 10.447,92 ha, 13.433,04 ha eta 25.858,60 ha-ri uko egitea, hurrenez hurren. Horretarako, dokumentazio honen hiru kopia aurkeztu ditu, eta geratzen diren urtetarako (bigarrenetik seigarrenera) konpromiso ekonomiko berriak azalera berrira egokitzeko eskatu du:

– «Lore», «Landarre» eta «Sustraia» baimenen borondatezko murrizketa partzialaren proposamena.

– Planoak, 1:50.000 eskalan. Jatorrizko baimenei dagozkie, eta uko egin zein eutsi zaien eremuak adierazi dira.

– Justifikazio-memoria, datu hauek dituena:

● Geologian eta geofisikan egindako lanen estatistika, indarraldiko urteen araberakoa, eta eskuratutako emaitzen azterlana.

● Egindako inbertsioen kontabilitate-analisia, indarraldiko urteei dagokiena eta atalka egina: geologia, geofisika eta gastu orokorrak.

● Uko egin aurreko indarraldi osoari dagokion azaleraren kanonaren ordainagiriak.

Hirugarrena.– 2019ko urtarrilaren 21ean, emaitzen azterketa osoari buruzko dokumentazioa osatzeko eskatu zen; dokumentu geologikoen, txosten paleontologikoen, geofisikoen, zulaketa- eta ekoizpen-txostenen bertsiorik eguneratuena, sekzio sismikoak, diagrafiak, zundaketen fitxak eta ekoizpen-probak, Hidrokarburoen Ikerketa eta Ustiapenari buruzko Legearen 1974ko ekainaren 27ko Erregelamendua onartzeko uztailaren 30eko 2362/1976 Errege Dekretuaren 73. artikuluan xedatu bezala; epean eta behar bezala aurkeztu zituen enpresak agiriok.

Laugarrena.– Uko egiteko arrazoiak teknikoki justifikatu ditu zuzenbideko titularrak; aitzitik, uko-egiteko eskabidearen unera arte eta emandako eremu guztiarentzat, ez du osorik bete ikerketa-konpromiso eta -programa, artikulu hauekin bat: Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 34. artikulua; Hidrokarburoen Ikerketa eta Ustiapenari buruzko Legearen 1974ko ekainaren 27ko Erregelamendua onartzeko uztailaren 30eko 2362/1976 Errege Dekretuaren 73.1.9.a) artikulua, eta abenduaren 4ko 269/2012 Dekretua. Horrenbestez, azalera berrirako konpromiso ekonomikoak doituko dira.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 15. artikuluan arautzen da hidrokarburoen ikerketa-baimenak ematea; 3.3.c) artikuluan ezartzen du autonomia-erkidegoek duten eskumena hidrokarburoak ikertzeko baimenak emateko, haien lurralde-eremuari eragiten dionean, eta 18.2 artikuluan xedatzen da errege-dekretu baten bidez hartuko dela ikerketa-baimena emateari buruzko ebazpena, edo autonomia-erkidego bakoitzak bere lurralde-eremura ezartzen duen moduan.

Bigarrena.– Hidrokarburoen ikerketa-baimenei buruzko eskumenak, besteak beste, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailari dagozkio, bere egitura organikoaren eta funtzionalaren dekretuan xedatutakoarekin bat, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzaren bidez.

Hirugarrena.– Hidrokarburoen Ikerketa eta Ustiapenari buruzko Legearen 1974ko ekainaren 27ko Erregelamendua onartzeko uztailaren 30eko 2362/1976 Errege Dekretuaren 73. artikuluan arautzen da hidrokarburoen ikerketa-baimenei uko-egiteko araubidea, eta, 1.9.d) puntuaren arabera, Industriako ministroaren da horiek ebazteko eskumena, Energiako zuzendari nagusiaren proposamenez. Euskal Autonomia Erkidegoan, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena da eskumen hori, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzaren proposamenez.

Laugarrena.– Eskabidea aztertuta, eta, Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 34. artikuluarekin, uztailaren 30eko 2362/1976 Errege Dekretuaren bidez onartutako Hidrokarburoen Ikerketa eta Ustiapenari buruzko Legearen Erregelamenduaren 73. artikuluarekin eta, «Lore», «Landarre» eta «Sustraia» hidrokarburoen ikerketa-baimena emateko urriaren 9ko 142/2018 Dekretuarekin bat, sail honetako Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzaren proposamenez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Baimena ematea Sociedad de Hidrocarburos de Euskadi SAk (SHESA) EAEn kokatutako «Lore», «Landarre» eta «Sustraia» hidrokarburoen ikerketa-baimenei bere borondatez zati batean uko egin diezaien. Baimen horiek urriaren 9ko 142/2018 Dekretuaren bidez eman ziren; izan ere, bete egin dira uztailaren 30eko 2362/1976 Errege Dekretuaren bidez onartutako Hidrokarburoen Ikerketa eta Ustiapenari buruzko Legearen Erregelamenduan ezarritako baldintzak, zati batean edo osorik uko egiteari dagokionez.

Bigarrena.– Ikerketa-baimenen muga geografiko berriak ezartzea, agindu honen I. eranskinean aipatutako geoerreferentziak eta koordenatu geografikoak kontuan hartuta.

Hirugarrena.– Indarrean dauden urteko kuoten araberako jarduketa eta doikuntza ekonomikoak:

Bigarren urtea: zehazten diren ustezko biltegi-arroken ezaugarri petrofisikoak zehaztea. Eskura den informazio sismikoa aztertu eta intereseko lineak birprozesatzea, landa-zintak eskura izanez gero. Eskura den interpretazio sismikoa gaurkotzea, birprozesatze berriak interpretatzea, eta lan biok lehendiko beste batzuetan integratzea, objektibo-formazioen sabaiko isobaten planoak prestatuaz. Edonola ere, inbertsioa ez da izango 48.627,60 euro-koa baino txikiagoa «Lore» baimenean, 54.503,44 euro-koa baino txikiagoa «Sustraia» baimenean eta 43.224,54 euro-koa baino txikiagoa «Landarre» baimenean. Emaitzak zein diren, indarraldiaren hurrengo urterako aurreikusitako lanak egingo dira, edo baimenei uko egiteko eskatuko da.

Hirugarren urtea eta laugarren urtea: Backstripping teknikak erabiliaz, zonako sedimentazioaren eta iraupen eta bilakaera termikoaren historia-modeloa prestatzea eta analizatzea. Abiadura-anomaliak zehaztera bideratutako birprozesatzeak gauzatzeko lineak hautatzea. Beharrezko diren birprozesatze bereziak gauzatzea, eta ateratzen diren anomaliak analizatzea. Lehendik diren eta aurretiaz sortu diren datuen bidez, abiadura-anomalien gaineko saiakuntzako emaitzak integratzea. Izan litekeen/litezkeen intereseko zonako/zonetako mugaren kokapena/definizioa zehaztea. Erreserba-lekuko formazio potentzialen sabaiko isobaten planoak prestatzea, edo formazio horien barruko maila espezifikoak zehaztea, baldin eta uste bada objektibo potentzialak izan litezkeela. Biltegi potentzial gisa definitutako arroken mailei eraginda, zona hautsiak zehaztera bideratutako analisi sismikoak egitea. Edonola ere, inbertsioa ez da izango 96.986,55 euro-koa baino txikiagoa «Lore» baimenean, 108.705,76 euro-koa baino txikiagoa «Sustraia» baimenean eta 86.210,27 euro-koa baino txikiagoa «Landarre» baimenean.

Emaitzak zein diren, indarraldiko hurrengo urterako aurreikusitako lanak egingo dira, edo baimenei uko egiteko eskatuko da.

Bosgarren urtea eta seigarren urtea: indarraldiko bosgarren urtean, hauek egin beharko dira: esplorazio-putzu baten diseinua, bideragarritasun teknikoari eta ekonomikoari buruzko azterlana, eta proiektatutako obrari buruzko ingurumen-memoria. Betiere, baimenetan egin diren aurretiazko lanen emaitzen arabera. Esplorazio-putzu pilotu bat zulatzea. Indarraldiko seigarren urtean eta indarreko baimeneko edozeinetan egingo da, hauen arabera; baimenean gauzatuko diren lan aurreikusien emaitzak eta bideragarritasun tekniko eta ekonomikoari buruzko azterlanak. Halaber, indarraldiko seigarren urtean, zundaketa osatu, eta ekoizpen-saiakuntzak egingo dira. Betiere, zulatutako putzuaren emaitzen arabera.

Indarraldiko bosgarren eta seigarren urtean egin beharreko inbertsioa ez da izango 244.481,33 euro-koa baino txikiagoa urtean «Lore» baimenean, 274.022,84 euro-koa baino txikiagoa urtean «Sustraia» baimenean eta 217.316,74 euro-koa baino txikiagoa urtean «Landarre» baimenean.

Indarraldiko bosgarren urtean lortutako emaitzen arabera, indarraldiaren hurrengo urterako aurreikusitako lanak egingo dira, edo baimenei uko egiteko eskatuko da.

Halaber, aipatu inbertsio-zenbatekoak handitu egingo dira, modu proportzionalean edo absolutuan; 57.320,14 euro gehiago lehen urteagatik, eta 10.599,75 euro gehiago inbertsioen hasierako araubidearen mende dagoen bigarren urteko zatian (lau hilabete) erabili ez direnengatik.

Urriaren 7ko 34/1998 Legearen 18.3 artikuluan xedatuarekin bat, eta aurkeztu den dokumentazioaren arabera, titularrak ingurumena babesteko neurrien agirian eta hidrokarburoak ikertzeko baimenaren berrezartze-planean zehaztutako baldintzak bete beharko ditu baimenen indarraldian egin ditzakeen ikerketa- eta esplorazio-lan guztietan.

Laugarrena.– Uko-egiteen araubidea.

Baimenari uko egiten bazaio, osorik edo zati batean, hauen arabera jardun beharko da: urriaren 7ko 34/1998 Legeko 34. artikulua eta uztailaren 30eko 2362/1976 Errege Dekretu bidez onartutako Erregelamenduaren 73. artikulua.

Baimenari osorik uko eginez gero, 2. artikuluan zehaztutako inbertsioak eta lanak egin izana justifikatu beharko du operadoreak, administrazioak onartzeko moduan justifikatu ere.

Bosgarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, eta interesdunari eta eskumena duen ministerioari jakinaraztea, uztailaren 30eko 2362/1976 Errege Dekretuaren bidez onartutako Hidrokarburoen Ikerketa eta Ustiapenari buruzko Legearen Erregelamenduaren 77. artikuluan xedatutakoa betetzeko. Hor ezartzen denaren arabera, baimenen eremu iraungiak estatuari leheneratzen zaizkio, eta franko eta erregistragarri bilakatuko dira agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta sei hilera, baldin eta ez badu lehengo erabili indarreko erregelamenduaren 4. artikuluaren 1. apartatuak ematen dion eskumena, hau da, ikerketa bere gain hartzea edo haren esleipena lehiaketara ateratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 9a.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala