Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2019ko azaroaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
5404

EBAZPENA, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez indarrik gabe uzten baita udaltzain kidegoetako bitarteko agenteek aldi baterako zerbitzuak emateko lan-poltsa.

2019ko uztailaren 9ko EHAAn (129. zk.), Euskal Herriko Poliziari buruzko Legea bosgarren aldiz aldatzen duen ekainaren 27ko 7/2019 Legea argitaratu da.

Aipatutako lege-testuaren 118. artikuluan ezartzen denez, ikuskapen-eskala eta oinarrizko eskala C taldeko C1 azpitaldean sailkatzen dira.

Legearen idazketa berriak lehen C2 izandako oinarrizko eskalaren sailkapen-azpitaldea aldatzen du.

Bitarteko agenteen lan-poltsa 2014an sortu zen, eta gaur egun arte mantendu da. Lan-poltsa hori C2 azpitaldean eskatutako titulazio-betekizunen arabera hautatu zen, eta, beraz, poltsa hori ez dator bat indarreko lege-testuan ezarritakoarekin.

Horregatik, eta Euskal Herriko Poliziaren Akademiako egitura ezartzen duen 96/2010 Dekretuaren 8. artikuluak, Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzeko 15/2012 Legearen 23. eta 26. artikuluek eta indarrean dagoen gainerako legeria aplikagarriak emandako eskumenei jarraikiz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Indarrik gabe uztea Udaltzaingoaren bitarteko agenteen lan-poltsa, kidego horretan aldi baterako zerbitzuak emateko izan dena.

Bigarrena.– Ebatzitzat ematea, legeak hala agintzen duelako, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait udalen artean sinatutako lankidetza-hitzarmen guztiak, udaltzaingoaren oinarrizko eskalako bitarteko agenteentzako lan-poltsa bat sortzeko direnak.

Lan-poltsa kudeatzen duen organoak ebazpen honen berri emango die eragindako udalei.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-ohol ofizialean eta haren web-orrian argitaratzea.

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, zuzenean aurkaratu ahal izango dute administrazioarekiko auzien jurisdikzioan, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Azken kasu horretan, administrazioarekiko auzien epaitegien lurralde-eskumenaren arauak errespetatu beharko dira, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 14. artikuluan jasotakoak.

Arkauti, 2019ko azaroaren 6a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala