Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

89. zk., 2019ko maiatzaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2258

EDIKTUA, 1268/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 1268/2018 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Anton Mesanza Elizagarate.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Emilia Perez Sanchez.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatutako judizioan, epaia eman zen 2019-03-14an, eta honela diote xedapenek:

68/2019 EPAIA

Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 14a.

Nik, Mónica Basurto Garridonk, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko magistratu naizen aldetik, ikusi ditut 1268/2018 hitzezko judizioaren autoak, non honako hauek baitira alderdiak:

Demandatzailea: Antón Mesanza Elizagarate, letraduaren laguntzarik eta prokuradorearen ordezkaritzarik gabe.

Demandatua: Emilia Pérez Sánchez, auzi-ihesean dena.

EPAITZA

Ezesten dut Antón Mesanza Elizagaratek Emilia Pérez Sánchezen aurka aurkeztutako demanda. Horrenbestez, Emilia Pérez Sánchez absolbitzen dut haren aurkako uzietatik.

Alderdi demandatzaileari ezartzen dizkiot prozesu honetan sortutako kostuak.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta ohartarazi ebazpena irmoa dela; beraz, ezin da apelazio-errekurtsoa jarri beraren aurka, PZLren 455.1 artikuluan xedatutakoaren arabera. Urriaren 10eko 37/2011 Legeaz aldatu zen lege hori.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Emilia Pérez Sánchez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, ezin du errekurtsorik aurkeztu demandatuak, zeina auzi-ihesean baita.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 25a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala