Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

48. zk., 2019ko martxoaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1265

EDIKTUA, 783/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Donostiako Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian, 783/2018 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da, diru-zenbateko bat erreklamatzeko, Oria Alquiler de Maquinaria SLren eskariz, Josean Eizmendi Etxeberriaren aurka. Prozedura horren gainean, epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

EPAITZA

Azaldutakoagatik, erabaki dut osorik baiestea Oria Alquiler de Maquinaria SLk Josean Eizmedi Etxeberriaren aurka aurkeztutako demanda. Horrenbestez:

1.– Josean Eizmendi kondenatzen dut Oria Alquiler de Maquinaria merkataritza-sozietateari zazpiehun eta laurogeita zazpi euro eta hirurogeita hamabi zentimo (787,72) ordaintzra.

2.– 2018ko irailaren 18tik sortuko du legezko interesa zenbateko horrek.

3.– Kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot, eta abokatuaren lansarien eta prokuradorearen zergen kostuak berariaz kentzen.

Ebazpen honen aurka, ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Justizia Administrazioaren letradua naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Donostian, bi mila eta hemezortziko abenduaren hogeian.

Josean Eizmendi Etxeberria demandatuari legez jarritako moduan jakinarazteko, ediktu egin eta sinatzen dut, Donostian, bi mila eta hemeretziko otsailaren hogeita batean.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala