Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

15. zk., 2019ko urtarrilaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
328

AGINDUA, 2018ko azaroaren 21ekoa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez «Fundación Araex Grands» fundazioaren eratzea inskribatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan.

Ikusi eta aztertu egin da «Fundación Araex Grands» fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatzeko aurkeztutako espedientea. Hona hemen

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean eskabide bat sartu zen,Gasteizko (Araba) «Fundación Araex Grands» fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko; «The Grand Wines Premium, S.L. Unipersonal» sozietateak sortu zuen fundazio hori. Espedientean jasotako dokumentuak erantsi zitzaizkion eskabideari.

Bigarrena.– Fundazioen Erregistroak fundazioari eskatu zion zuzen zitzala bidalitako dokumentazioan atzemandako akatsak, eta 2018ko irailaren 20an sartu zen, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean, eskatutako dokumentazio hori.

Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Aholku Batzordeko Batzorde Teknikoak 2018ko azaroaren 21ean aldeko txostena eman du fundazioaren xedeen zilegitasunari eta interes orokorrari buruz eta haren bideragarritasun ekonomikoari buruz.

Laugarrena.– Fundazioaren estatutuen 3. artikuluan ezarritakoaren arabera, fundazioak xede hau du: «Eragilea izatea Arabako Errioxako eraldaketa sozial, ekonomiko eta kulturalaren prozesuan, nazioartean aurre-aurrean egoteko. Horretarako, xedea inola ere mugatu gabe, baldintza hauek behar dira:

– Ardoa gogoko dutenei eta kontsumitzen ez dutenei prestakuntza ematea Arabako Errioxako ardoen gainean eta «Txakoli Basque White Wine» delakoaren gainean.

– Arabako Errioxako ardoaren esperientzia garatzea, bai eta duen kokapena berriro ezartzea ere, batez ere ostalaritzaren munduan, mundu mailako izen handiko gastronomo gisa jokatuz eta Arabako Errioxako ardoak eta «Txakoli Basque White Wine» delakoa gehiago baloratzeko ekintzak bultzatuz.

– Arabako Errioxako enoturismoa garatzea, Gasteizi, Bilbori eta Donostiari ospea ematen dieten proiektuetan oinarrituta (Gasteizi, Arabako Errioxako hiriburu gisa; Bilbori, Gasteizko ate gisa; Donostiari, mundu mailako goi-mailako sukaldaritzako gune gisa). Azken batean, laguntzea estatuko turismo enologikoak, eta batez ere nazioartekoak Arabako Errioxa eta Euskadi lehentasunezko jomugatzat jo dezaten.

– Arabako Errioxarako eta «Basque White Wine/Txakoli» delakorako lankidetza-proiektuan aurreikuspen-analisirako tresna bat garatzen eta ezartzen laguntzea: nola sustatu «Errioxa» jatorri-deitura kalifikatuaren balioa orokorrean, eta Arabako Errioxarena bereziki, aldagai analitikoen eta merkatuen gaineko aurreikuspen-analisien bidez.

– Ardoa eta osasuna binomioari buruzko azterlan zientifikoak egiten laguntzea, alergenorik gabeko ardoa lortzeko jarduerak sustatuz.»

Bosgarrena.– Estatutuen 5. eta 6. artikuluetan xedatuaren arabera, fundazioaren egoitza Gasteizen (Araba) dago, helbide honetan: Ramon y Cajal kalea 7, 1. A, eta fundazioak gehienbat Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen ditu bere jarduerak.

Seigarrena.– Erakunde fundatzaileak 30.000 euroko ekarpena egin du, fundazioaren hasierako hornidura gisa. Ekarpen hori egin dela jasota geratu da erregistro-inskripzioaren espedientean, hala agintzen baitu Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamenduaren 37.1.c) artikuluak. Erregelamendu hori ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuak onartu du.

Zazpigarrena.– Patronatuko kideak, fundazioa eratzeko eskrituran ezartzen denez, hasieran hauek izango dira (iraupen mugagabea izango dute karguok):

– Lehendakaria eta diruzaina: «The Grand Wines Premium, S.L. Unipersonal» sozietatea.

– Bokala: Luis Cañas Herrera.

– Bokala: Pablo María González Betere.

– Idazkaria (ez-patronoa): Lara Vettorazzi Armental.

Izendatutako guztiek onartu dituzte karguak, ekainaren 9ko 9/2016 Legeak (Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzkoak) 16.2 artikuluan ezarritako moduetako batean.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala aurreikusten dute ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duena) 3.1 artikuluan, ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duena) 4.1.a) artikuluan, Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailak sortu, ezabatu eta aldatzen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen dekretua) 6.1.m) artikuluan, eta apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuak (Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzekoa) 3.1 artikuluan.

Bigarrena.– Berariaz legitimatuta dagoen pertsona batek sustatu du espedientea; era berean, beharrezkoak ziren datu eta agiri guztiak aurkeztu dira, hots, bete egin dira ekainaren 2ko 9/2016 Legearen (Euskal Autonomia Erkidegoko fundazioena) 7.–12. bitarteko artikuluetan eta 51.2 artikuluan eta ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren (Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duena) 36.–39. bitarteko artikuluetan ezarritako betekizunak. Beraz, aplikatu beharreko legezko eta erregelamenduzko manuen arabera eratu da fundazioa.

Aipatutako arauak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea –egun honetan eta F-438 erregistro-zenbakiarekin– Gasteizko (Araba) «Fundación Araex Grands» fundazioaren eraketa, bai eta Patronatuaren hasierako osaera ere. Kide horiek zazpigarren aurrekarian agertzen dira, eta denek ere espresuki onartu dituzte euren karguak, betiere 2017ko abuztuaren 10ean María del Camino López de Heredia San Julián notarioaren aurrean (protokolo-zenbakia: 1.112) egiletsitako eskritura publikoan ezarritako zehaztapenekin bat etorriz. Eskritura hura 2018ko irailaren 14an Fernando Ramos Alcázar notarioaren aurrean (protokolo-zenbakia: 1.242) emandako eskritura publikoaren bidez zuzendu zen.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 21a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala