Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

232. zk., 2018ko abenduaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKO TRENBIDEAK SAU
5958

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita esleitu dela Euskotrenen flotako autobusen konponketa mekaniko edo elektrikorako eta mantenimendurako lizitazio publikoa, hornitzaileen instalazioetan.

1.– Erakunde kontratatzailea.

a) Kontratazio organoa: Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A.U. Sozietate Publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen Saila: Erosketa eta Kontratazio Saila.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Txostenaren zenbakia: P10026778.

b) Xedearen deskribapena: Euskotrenen flotako autobusen konponketa mekaniko edo elektrikoa eta mantenimendua, hornitzailearen instalazioetan.

c) Burutzapen/emate tokia: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Burutzapen epea: urtebete, urtebeteko bi luzapenen aukerarekin.

e) Loteak: bai, 5.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Lehiaketa honen lizitazioaren gehiengo aurrekontua ehun eta laurogeita hamar mila (190.000,00) eurokoa da, BEZik gabe, honako lote hauetan bananduta:

● I. lotea – Volvoren konponketak Bizkaiko flotarako. 20.000,00 €/urtean, BEZik gabe.

● II. lotea – Volvoaren konponketak Gipuzkoako flotarako. 80.000,00 €/urtean, BEZik gabe.

● III. lotea – Ivecoaren konponketa Bizkaiko flotarako. 20.000,00 €/urtean, BEZik gabe.

● IV. lotea – Ivecoren konponketak Gipuzkoako flotarako. 50.000,00 €/urtean, BEZik gabe.

● V. lotea – Mercedesen konponketa Bizkaiko flotarako. 20.000,00 €/urtean, BEZik gabe.

Kontratuaren aurreikusitako balioa, argitalpen ondorioetarako, gehienez % 20ko luzapen eta hedapen posibleak sartuza, seiehun eta laurogeita lau mila (684.000,00) eurokoa da (BEZik gabe).

5.– Bermeak: baldintza pleguen arabera.

6.– Esleipena, honako ale bakarreko prezioak esleitzen dira:

● I. lotea: Volvoren konponketak Bizkaiko flotarako: Volvo Truck Center SL.

– Esku lanaren prezioa orduko: 56,95 euro (BEZik gabe).

– Deskontua % jatorrizko ordezko prezioaren gainean: % 10.

● II. lotea: Volvoren konponketak Gipuzkoako flotarako: Garaje Moderno Pablo Irizar SL.

– Esku lanaren prezioa, orduko: 52,00 (BEZik gabe).

– Deskontua % jatorrizko ordezko prezioari buruz: % 10.

● III. lotea: Ivecoren konponketa Bizkaiko flotarako: Mintegui Industrias del Camion SA.

– Esku lanaren prezioa orduko: 55,40 euro (BEZik gabe).

– Deskontua % jatorrizko ordezko prezioari buruz: % 15.

● IV. lotea: Ivecoren konponketak Gipuzkoako flotarako: Reparaciones Auto-Iraeta SAL.

– Esku lanaren prezioa orduko: 48,00 euro (BEZik gabe).

– Deskontua % jatorrizko ordezko prezioari buruz: % 10.

● V. lotea hutsik geratzen da eskaintzarik ez delako aurkeztu.

Kontratuak irauten duen bitartean, lote bakoitzerako lizitazioaren aurreikusitako zenbatekoa gehienez % 20 hedatzeko aukera gordetzen du Euskotrenek, hala gertatzen denean, hasiera batean esleitutako eskaintza teknikoan aurreikusi gabeko konponketei ekiteko, burutze-fasean gertatutako arrazoiei erantzuten diotenak eta kontratuaren helburu onerako beharrezkoak iritzitakoak, 2017an aurreikusitako zenbatekoei dagokionez aldaketa batek eraginda, eta autobusen flotaren ustezko hazkunde batek.

Lote bakoitzerako, benetan egindako zerbitzuak bakarrik fakturatuko dira esleitutako eskaintzak ezarritako unitate prezioen arabera.

7.– Iragarkiaren gastuak: iragarki honen gastuak, lehiaketaren esleipena lortzen duen enpresak ordainduko ditu, bakoitzak dagokion zatian.

Bilbao, 2018ko azaroaren 26a.

Zuzendari nagusia,

MANUEL LEZA OLAIZOLA.


Azterketa dokumentala