Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2018ko azaroaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

ARABAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
5648

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 639/2018 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Arabako Probintzia Auzitegia. Lehenengo sekzioa.

Errekurtsoa: Prozedura arruntaren gaineko apelazio-errekurtsoa (PZL 2000).

Errekurtsogilea: Santander Consumer Establecimiento Financiero de Crédito SA.

Abokatua: Jesus Javier Fernandez Castañeda.

Prokuradorea: Isabel Gomez Perez de Mendiola.

Alderdi errekurritua: Luis Fran Acuña Vega.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Errekurtso horretan, epaia eman da 2018-10-11n. Hona hemen epaitza:

Baiesten dugu Santander Consumer EFC SAk jarri duen apelazio-errekurtsoa, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko zazpi zenbakiko Epaitegian 21/2017 zenbakiarekin bideratutako prozeduran eman den 15/18 epaiaren aurkakoa. Ondorioz, epai hori errebokatzen dugu. Horren ordez, hau erabakitzen dugu:

1.– Santander Consumer EFC SAk sustatutako hasierako demanda baiestea, Luis Fran Acuña Vegaren aurkakoa.

2.– Demandatua kondenatzea demandatzaileari 19.498,72 euro ordaintzera, demandaren egunetik sortutako interesekin, legezko interesaren arabera kalkulatuak.

3.– Demandatua kondenatzea lehen auzialdiko kostuak ordaintzera. Aipatu gabe geratzen dira, hala ere, apelazioak eragindako gastuak.

Bidera bedi errekurritzeko egindako gordailu osoa legez dagokion lekura.

Luis Fran Acuña Vega demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 25a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala