Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

158. zk., 2018ko abuztuaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4287

EDIKTUA, kontratu berezien inguruko 289/2018 hitzezko epaiketaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1. Epaitegia.

Epaiketa: 289/2018 hitzezko epaiketa.

Demandatzailea: Francisco Javier Conzalez de Apodaca Merino.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Hugo Dario Soria Chavez.

Gaia: hitzezko epaiketa.

Epaiketa horretan, epaia eman da 2018-05-14an. Hona hemen epaitza:

101/2018 EPAIA

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 14a.

Nik, Mónica Basurto Garrido Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1. Epaitegiko magistratuak, 289/2018 hitzezko epaiketaren autoak aztertu ditut. Auto horietan alderdiak honako hauek dira:

Demandatzailea: Francisco Javier Gonzalez Apodaca Merino jauna, ez du letradurik ez prokuradorearen ordezkaritzarik.

Demandatua: Hugo Dario Soria Chavez jauna, legez ihes-egoeran dagoena.

EPAITZA

Francisco Javier Gonzalez Apodaca Merino jaunak Hugo Dario Soria Chavez jaunaren aurka aurkeztu duen demanda onesten dut eta, ondorioz, demandatua kondenatu behar dut eta kondenatzen dut 1.128,68 euro ordaintzera, gehi ebazpen honen hirugarren zuzenbideko oinarrian ezartzen diren korrituak.

Kostuak, gainera, Hugo Dario Soria Chavez jaunak ordaindu beharko ditu.

Ebazpen hau bi alderdiei jakinaraziko zaie. Biei azalduko zaie ebazpena irmoa dela, hau da, ebazpenaren aurka ezin dela aurkeztu 1/2000 PZLren 455.1 artikuluan ezarritako (urtarrilaren 7koa, urriaren 10eko 37/2011 Legeak aldatu zuena) apelazio-errekurtsorik.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Hugo Dario Soria Chavez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoa betez.

Ebazpen horren aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 3a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala