Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

146. zk., 2018ko uztailaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3927

EDIKTUA, behin-behinean itzultzeko prozeduraren ondoriozkoa.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen (urriaren 1eko 39/2015 Legea) 44. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, ediktu hau argitaratzen da Eduardo Sardi Florentín jaunari 2018ko maiatzaren 21eko idazkia, Osakidetza - Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideak Kudeatu, Antolatu eta Garatzeko zuzendariordearena, jakinarazteko balio dezan. Idazki horren bidez, hamar egun balioduneko epea ematen zitzaion itzultzeko eskaera zuzen zezan.

Jakinarazpena osorik ezagutzeko, interesdunak berori eskuragarri du Osakidetza - Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen Zuzendaritzan (Araba kalea 45, Vitoria-Gasteiz).

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, eta zuzentzeko aurretik aipatutako hamar egun balioduneko epea hasiko da; ohartaraziko zaio, halaber, horrela egin ezean, eskaeran atzera egin duela ondorioztatuko dela.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 10a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendaria,

JUAN CARLOS SOTO PÉREZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala