Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

143. zk., 2018ko uztailaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
3840

AGINDUA, 2018ko uztailaren 18koa, Segurtasuneko sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiaren agindu bat. Agindu horretan, diru-laguntzak arautu ziren 2018an Algecirasen egingo diren Polizien eta Suhiltzaileen Europako Jokoen VII. edizioan parte hartzen duten Ertzaintzako kirolariei emateko, eta horietarako deialdia egin.

2018ko ekainaren 14an eman zen argitara Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (114. zk.) 2018ko ekainaren 6ko Agindua, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiarena, 2018an Algecirasen egingo diren Polizien eta Suhiltzaileen Europako Jokoen VII. edizioan parte hartzen duten Ertzaintzako kirolarientzako laguntzak arautzen eta deitzen dituena.

Laguntza hauen xedea da aurtengo irailaren 21etik 29ra bitartean Algecirasen egingo diren Polizien eta Suhiltzaileen Europako Jokoen VII. edizioan parte hartzea erraztea.

Joko horietan garatzen diren kirol-modalitate eta -diziplina eta polizia-espezialitateak diruz laguntzeko xedez, 2018ko ekainaren 6ko agindu horren 4. artikulua aldatu da.

Horiek horrela, Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko apirilaren 11ko 83/2017 Dekretuak ematen dizkidan eskumenei jarraikiz, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Segurtasuneko sailburuaren aginduaren 4. artikulua aldatzea. Agindu horretan, diru-laguntzak arautu ziren 2018an Algecirasen egingo diren Polizien eta Suhiltzaileen Europako Jokoen VII. edizioan parte hartzen duten Ertzaintzako kirolariei emateko, eta horietarako deialdia egin. Hori dela eta, honela idatzita geratuko da:

«4. artikulua.– Diruz laguntzeko moduko kirol-modalitate eta -diziplinak.

Agindu honetan araututako diru-laguntzen hartzekodunak izango dira 2018an Algecirasen egingo diren Polizien eta Suhiltzaileen Europako Jokoen VII. edizioaren programa ofizialean agertzen diren kirol-modalitateak eta, hala badagokio, euren diziplinak, bai eta polizien espezialitateak ere.»

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere aurkez dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 18a.

Segurtasuneko sailburua,

ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.


Azterketa dokumentala